Euskadi.eus
  • Osakidetzan IKT proiektuak kudeatzeko bulego teknikoa kontratatzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Osakidetzan IKT proiektuak kudeatzeko bulego teknikoa kontratatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 86_2023
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2023/05/10
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek du. Sindikatu horrek alegatzen du baldintza-agiriek urratu egiten dituztela zerbitzuak kanpora ateratzea mugatzen duten negoziazio kolektiboko akordioak, eta botere adjudikatzaileak bere langileak dituela kontratu-prestazioa gauzatzeko. Aurkaratutako baldintza-agiriak KEAOren ebazpen bat betearaztearen ondorio dira, aurreko errekurtsoko argudio berberak errepikatzen dira, ez da alegatzen ebazpena oker exekutatuta dagoenik, uzia bera da eta kontratu-klausulak funtsean berdinak dira; errekurtso bereziaren bidean ezin dira errepikatu jada ebatzita dauden gaiak, "gauza administratibo epaitua", KEAOren ebazpena administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baino ezin da jarri. Fede txarra edo ausarkeria errekurtsoa jartzean: atzera botatako argudioak errepikatzea, aurreko ebazpena betearaztea ez eztabaidatzea, errekurtsogilea abokatu kolegiatu batek ordezkatzea, errekurtsogileak KEAOren gaien zamaren berri izatea.