- Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua. Epea: Kontratuaren formalizaziotik 2018-2019 ikasturtea bukatu arte. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuAraba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Historikoetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpe dauden, ikastetxe publikoetarako, gidaria barne, bederatzi jarleku baino gehiagoko ibilgailu bidezko eskola-garraio zerbitzua. Epea: Kontratuaren formalizaziotik 2018-2019 ikasturtea bukatu arte.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 94_2018
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2018/07/23
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Ez formalizatzea; aurkara daitekeen egintza da, bere ondore bereizgarriena, alegia, adjudikaziodunaren alde formalizatzea (kontratua burutzea), kentzearen ondorioz «adjudikazioan zuzenean nahiz zeharka erabakitzen baitu»; errekurtsoen eta EBJAren jurisprudentziaren zuzentarauaren ondore erabilgarriaren arabera interpretatzea. Adjudikaziodunak esleipenaren baldintzak aldatzea formalizatu baino lehen; kontratua aldatzeko aukera betearazpenari dagokio; esleipenaren edukia formalizatu baino lehen aldatu ahal ez izatea. Konfiantza legitimoaren printzipioa; ez du ahozko kontratazioa babesten; Administrazioaren fede gaiztoa errekurtsogilearen fede gaiztoarekin konpentsatzen da, azken horrek legez kontrakoa izan daitekeen enkargu bat onartu baitzuen; emandako zerbitzuak ordaintzearen ondorioz ez da hornitzailearekin duen harreman juridikoaren legearen arloko akatsik zuzendu behar


