Euskadi.eus
  • Itsas salbamendua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

Itsas salbamendua

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2026
  • Gaia: Segurtasuna
  • Jardun-eremua: Herrizaingoa; Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion eginkizunak eta zerbitzuak

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio euskal itsasbazterrari dagozkion barne-uretako eta jurisdikziopeko uretako itsas salbamenduari buruzko Estatuko legeria betetzeko eginkizunak eta zerbitzuak, Estatuak ezarritako araudiaren eta Itsas Bilaketa eta Salbamenduari buruzko 1979ko Nazioarteko Hitzarmenaren (SAR hitzarmena) esparruan. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartzen ditu, bere eskumenen baitan, bereziki, jarraian adierazten diren eginkizun eta zerbitzuak:

a) Bilaketa- eta salbamendu-zerbitzuak ematea, itsas salbamenduaren arloko Estatuko legeriarekin bat etorriz, eta erabaki honen erabaki osagarrian zehaztutako baldintzetan.

b) B.a) apartatuko bilaketa- eta salbamendu-zerbitzuen prestazioa zuzendu eta koordinatzea, itsas salbamenduaren arloko Estatuko legeriarekin bat etorriz, hargatik eragotzi gabe Estatuko Administrazio Orokorrari dagozkion eginkizunak, erabaki honen erabaki osagarrian zehaztutako baldintzetan.

c) Itsas salbamendurako zerbitzuak planifikatzea, haien jarduna koordinatzeko, indartzeko eta langile espezializatuak prestatzeko, Pertsonak itsasoan salbatzeko eta itsas ingurunearen kutsaduraren aurka egiteko Zerbitzu Berezien Plan Nazionalaren jarraibideak betez.

d) Eskualdatzen diren eginkizun eta zerbitzuen arloko prestakuntza.

e) Itsas salbamenduko jarduketen tasak ordainaraztea, hala badagokio, eta zerbitzu horietatik eratorritako gastuak erreklamatzea.

f) Eskualdatzen diren eginkizun eta zerbitzuen arloko zehatzeko ahala.

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion eginkizunak eta zerbitzuak

Araudia