- EAk urriaren 15eko 3256/1982 eEDren bidez EAEri eskualdatutako eginkizunak gehitzea, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearaztearen arloan - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Eskumenak eta transferentziak
InprimatuEAk urriaren 15eko 3256/1982 eEDren bidez EAEri eskualdatutako eginkizunak gehitzea, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearaztearen arloan
Identifikazioa
- Egoera: Eginda
- Transferentziaren urtea: 2026
- Gaia: Segurtasuna
- Jardun-eremua: Herrizaingoa
Gehitu diren Estatuko Administrazioaren eginkizunak:
1. Gehitu egiten dira urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren eginkizunak, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearazteari dagokionez, eta eginkizun hauek eskualdatuko zaizkio bere lurralde-eremuan:
a) Gidarien gaitasun psikofisikoak aztertzeko zentroak baimentzea, ikuskatzea eta zehatzea, eta arlo horretako administrazio-prozedura guztiak izapidetzea eta ebaztea.
b) Aurreko eginkizunak betetzeak dakartzan eskubideak edo tasak jasotzea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoak bide-berreziketako eta -sentsibilizazioko zentroak baimentzeko eginkizunak betetzen jarraituko du, besteak beste, baimena ebaztea, aldatzea, berritzea eta azkentzea, baimenaren deuseztasun-, kaltegarritasun- edo indargabetze-deklarazioa, eta ikastetxe eta ikastaroen zehapenak, ikuskapenak eta auditoretzak.
Araudia
- Autonomia-araua: 121/2026 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, zeinaren bidez formalizatzen baita Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoaren Erabakia, trafi koari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko estatu-legeak betearazteko esparruan urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuaren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zitzaizkion Estatuko Administrazioaren eginkizunak gehitzen dituena.
- Estatu-araua: Real Decreto 602/2026, de 15 de julio, de ampliación de las funciones de la Administración del Estado traspasadas a la Comunidad Autónoma del País Vasco por el Real Decreto 3256/1982, de 15 de octubre, en materia de ejecución de la legislación del Estado sobre tráfico y circulación de vehículos; Real Decreto Legislativo 6/2015, de 30 de octubre, por el que se aprueba el texto refundido de la Ley sobre Tráfico, Circulación de Vehículos a Motor y Seguridad Vial.
Eskumenen konfigurazioa
- Autonomia Estatutua: 17. artikulua.
- Konstituzioa: 149.1.29 artikulua.
- Jurisprudentzia:
- STC 181/1992 Cataluña; vehículos dedicados al tranporte de menores
- STC 203/1992 Cataluña; transporte de mercancías peligrosas
- STC 2/1993 País Vasco; transporte de mercancías peligrosas por carretera de vehículos de las Fuerzas Armadas, protección civil
- STC 14/1994 Cataluña; homologación de vehículos a motor
- STC 183/1996 País Vasco; Inspección Técnica de Vehículos dedicados a transporte escolar y de menores
- STC 332/2005 Inspección Técnica de Vehículos


