Euskadi.eus
  • EAk urriaren 15eko 3256/1982 eEDren bidez EAEri eskualdatutako eginkizunak gehitzea, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearaztearen arloan - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

EAk urriaren 15eko 3256/1982 eEDren bidez EAEri eskualdatutako eginkizunak gehitzea, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearaztearen arloan

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2026
  • Gaia: Segurtasuna
  • Jardun-eremua: Herrizaingoa
Xedea:

Gehitu diren Estatuko Administrazioaren eginkizunak:

1. Gehitu egiten dira urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako Estatuko Administrazioaren eginkizunak, trafikoari eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria betearazteari dagokionez, eta eginkizun hauek eskualdatuko zaizkio bere lurralde-eremuan:

a) Gidarien gaitasun psikofisikoak aztertzeko zentroak baimentzea, ikuskatzea eta zehatzea, eta arlo horretako administrazio-prozedura guztiak izapidetzea eta ebaztea.

b) Aurreko eginkizunak betetzeak dakartzan eskubideak edo tasak jasotzea.

2. Euskal Autonomia Erkidegoak bide-berreziketako eta -sentsibilizazioko zentroak baimentzeko eginkizunak betetzen jarraituko du, besteak beste, baimena ebaztea, aldatzea, berritzea eta azkentzea, baimenaren deuseztasun-, kaltegarritasun- edo indargabetze-deklarazioa, eta ikastetxe eta ikastaroen zehapenak, ikuskapenak eta auditoretzak.