Euskadi.eus
  • Nekazaritzako aseguruak - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

Nekazaritzako aseguruak

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 2026
  • Gaia: Kreditu, Banku eta Aseguruak; Nekazaritza eta Arrantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion eginkizunak eta zerbitzuak:

1.- Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkio bere lurralde-eremuan orain arte Estatuko Administrazio Orokorrak bete dituen nekazaritza-aseguru konbinatuen arloko zenbait eginkizun eta zerbitzu. Honako hauek, zehazki:

a) Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratutako ustiategien titular diren ekoizleei nekazaritza-, baso-, abeltzaintza- eta akuikultura-aseguruen polizak kontratatzeko dirulaguntzak izapidetu, eman eta ordaintzea, berrikusi, kontrolatu eta, hala badagokio, zehatzeaz gainera, nekazaritzako aseguru konbinatuaren primaren kostuaren zati bat ordaindu ahal izateko. Horretarako, dagokion hitzarmena sinatuko da Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados S.A.rekin (AGROSEGURO).

b) Nekazaritzako aseguru konbinatuaren hartzaile eta aseguratu potentzialei, beren lurralde-eremuan, informazioa ematea aseguru-lerro bakoitzerako onartutako eta Agrupación Española de Entidades Aseguradoras de los Seguros Agrarios Combinados S.A.k (AGROSEGURO) aplikatutako baldintza bereziei eta tarifei buruz, Estatu osoan indarrean dagoen funtzionamendu-sistemaren arabera.

2.- Eskualdatzen diren eginkizun eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoak Nekazaritzako Aseguruen Urteko Planean nekazaritzako aseguruetarako aurreikusitako dirulaguntzak bere aurrekontuen kontura osatzeko duen ahalmenari kalterik egin gabe ulertuko dira, baimendutako gehieneko mugaraino. Era berean, urteko plan horretan sartuta ez dauden nekazaritzako aseguruetarako dirulaguntzak ezartzeko ahalmena alde batera utzi gabe ulertuko dira.

Eskumenen konfigurazioa