- HUTSEN ZUZENKETA, ondoko erabakiarena: «Erabakia, 2010eko otsailaren 17koa, Osakidetza erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinen bidez sortzen baita, Bizkaiko osasun arloan, Bizkaiko osasun mentaleko Sarea izeneko osasun zerbitzuen antolamendua, eta kendu egiten baitira Bermeoko ospitaleko, Zaldibarko ospitaleko, Zamudioko ospitaleko eta Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko osasun zerbitzuen antolamenduak». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko erabakiarena: «Erabakia, 2010eko otsailaren 17koa, Osakidetza erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinen bidez sortzen baita, Bizkaiko osasun arloan, Bizkaiko osasun mentaleko Sarea izeneko osasun zerbitzuen antolamendua, eta kendu egiten baitira Bermeoko ospitaleko, Zaldibarko ospitaleko, Zamudioko ospitaleko eta Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko osasun zerbitzuen antolamenduak».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Akordioa
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 66
- Hurrenkera-zk.: 1994
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2010/02/17
- Argitaratze-data: 2010/04/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Modu horretako hutsak atzeman dira argitaratutako ondoko Erabakiaren euskarazko testuan: «Erabakia, 2010eko otsailaren 17koa, Osakidetza erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinen bidez sortzen baita, Bizkaiko osasun arloan, Bizkaiko osasun mentaleko Sarea izeneko osasun zerbitzuen antolamendua, eta kendu egiten baitira Bermeoko ospitaleko, Zaldibarko ospitaleko, Zamudioko ospitaleko eta Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko osasun zerbitzuen antolamenduak» (2010eko martxoaren 22ko EHAA, 54. zenbakia). Horregatik osorik berriro argitaratzen da:
Erabakia, 2010eko otsailaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinen bidez sortzen baita, Bizkaiko osasun arloan, Bizkaiko osasun mentaleko Sarea izeneko zerbitzu sanitarioetako erakundea, eta kendu egiten baitira Bermeoko ospitaleko, Zaldibarko ospitaleko, Zamudioko ospitaleko eta Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko zerbitzu sanitarioetako erakundeak.
Nahasmendu mentaleko pertsonak honako ildo hauei jarraituz artatzen dira EAEn:
Osasun Mentaleko Plan Estrategikoa (1983).
Osasuneko Lege Orokorra (1986).
Gaixotasun mentalari EAEn eskaini behar zaion laguntza komunitarioari buruz Arartekok egindako txostena (2000).
Osasun Mentaleko Plan Estrategikoa (2004-2008).
Estrategia europarra/Europako Osasun Mentalaren gaineko Liburu Berdea (2005).
Osasuneko Sistema Nazionalaren Osasun Mentaleko Estrategia (2007).
Osasun Mentaleko Estrategia (OME - 2009). EAEko Osasun Mentalari buruzko Aholku Batzordea (2009).
Jarraibide horietan sorospen komunitarioko eredua xedatzen da, alegia, osasun mentaleko laguntza zerbitzuak normaldu eta osasun sare orokorrean txertatzen dituena, eragindako herritarrak gizarteratu eta normaltzen dituena eta osasun eta gizarte arloetako baliabideak koordinatzen dituena.
Proposatutako eredua Bizkaiko Lurraldeko Osasun Mentaleko Plan Estrategikoari egokituko zaio, kontuan hartuz sektore bakoitzak laguntza dispositibo guztiak (ospitale orokorretako akutuen unitateak) erakunde bakar batean txertatzeko aukera gutxi dituela.
Plan Estrategikoaren beste helburu orokor batzuei erantzuten die eredu berriak:
Ospitaleen eraketa.
Ospitaleetako baliabideak egitura alternatibo bihurtzea.
Errehabilitazio programak bultzatu eta normalizatzea.
Aurrekontu bakarra kudeatzeak, bestalde, eraginkortasun handiagoa ekarri behar du baliabideen erabileran, eta aitzindaritza teknikoen garapena ahalbidetu eta kudeaketa klinikoko unitateak garatu behar ditu.
Egoera horrek honako hau dakar: zenbait zerbitzuren jarduera- eta kudeaketa-prozesu bateratuak ezartzea, laguntza kalitatea hobetzeko baliabideak ekonomizatu eta aurrezteko arrazoiak aintzat hartuz. Beharrezkoa da, horretarako, estalpen juridiko nahikoa eskaintzea.
Egungo egoera aztertzetik ateratzen dena da indarrean dagoen antolaketa eredua -lau Zerbitzu Erakundetan oinarritutakoa- zaharkituta dagoela, uste baita zerbitzu sanitarioetako erakundeek (Bermeoko ospitalea, Zaldibarko ospitalea, Zamudioko ospitalea eta Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentala) euren aldetik zituzten baliabideak -gizazkoak, gauzazkoak eta antolamenduzkoak- zerbitzu sanitarioetako erakunde bakar batean behin betiko txertatu behar direla. Zerbitzu sanitarioetako erakunde berri horrek «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea» izena izango du.
Azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuz onartutako Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua ente publikoaren Estatutuen 4.2 artikuluan honako hau ezartzen da:
Dekretu honen II. eranskinean zerrendatzen dira Osakidetza Ente Publikoaren zerbitzu-erakundeak, lehenengo egunetik eratutzat jotzen direnak. Aurrerantzean, ente publikoari atxikitako baliabideak beste era batera antolatu ahal izango dira, dauden zerbitzu-erakundeak aldatuz, elkartuz edo bereiziz. Horrelako neurriak ente publikoaren Administrazio Kontseiluak hartu ahal izango ditu, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 22.2 atalean ezarritakoari jarraiki.
Estatutuetako 8.5.c artikuluak, bestalde, honako hau ezartzen du: «Administrazio Kontseiluari dagokio, zuzendari nagusiaren proposamenez, Ente Publikoak, zerbitzu-erakundeen antolamenduari dagokionez, atxikita dauzkan baliabideak beste era batera eratzeko neurriak proposatzea edo onartzea».
Estatutuen 9. artikuluan hauxe ezartzen da: «Ente Publikoaren menpeko zerbitzu-erakundeei dagokienez, Zuzendaritza Nagusiari dagozkio, zuzentzeko eskumen nagusiak, hala nola, kontrola, koordinazio estrategikoa, laguntza eta, estatutuekin bat eginez, kudeaketa-ahalmenak gauzatzea».
Esandakoaren haritik, aipatutako lege-estalduraz jabetuz, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Administrazio Kontseiluak, Estatutuen 4.2 artikuluan xedatutakoaren babesean, honako hau
Lehenengoa. Kendu egiten dira Bizkaiko Osasun Arloan Bermeoko ospitaleko, Zaldibarko ospitaleko, Zamudioko ospitaleko eta Bizkaiko Ospitalez kanpoko Osasun Mentaleko zerbitzu sanitarioetako erakundeak, eta horien baliabideak -gizazkoak, gauzazkoak eta antolamenduzkoak- erabaki honen bidez sortzen den zerbitzu sanitarioetako erakunde berri batean txertatzen dira, zeinen izena «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea» izango baita.
Bigarrena. «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea» zerbitzu sanitarioetako erakundeak ondoren aditzera ematen den zuzendaritza egitura izango du, Estatutuen 15.2 artikuluko aurreikuspenen baitan:
Zuzendari gerentea.
Zuzendaritza medikoa.
Erizaintzako Zuzendaritza.
Kudeaketa Ekonomikoko Zuzendaritza.
Giza Baliabideetako Zuzendaritza.
Hirugarrena. «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea» izeneko zerbitzu sanitarioetako erakundeko Zuzendaritza Kontseilua bere zuzendaritza-egiturako karguez osatuko da, eta hitz egiteko eskubidea bai, baina botorik izango ez duen idazkari batek lagunduko dio. Batuketaren ondoren erabakiko diren Unitate Burutzek eta hautaketa prozesuaren ondoren sortzen den Kontseilu tekniko berriko kide hautatuek ere parte hartu ahal izango dute Zuzendaritza Kontseilu berrian.
Laugarrena. Zerbitzu sanitarioetako erakunde horiek Osasun eta Kontsumo Sailarekin dituzten harreman ekonomikoak, finantzarioak eta programatikoak «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea» delakoarekin hitzartutako Kontratu-Programa bakarrean txertatuko dira 2010eko ekitalditik aurrera.
Bosgarrena. Eskumen berezia ematen zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zuzendari nagusiari, zertarako eta, beharrezkoak diren ebazpenak emateko «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea» delakoan benetan biltzeko langileen plantillak eta, halaber, kentzen diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetan egun dauden zerbitzu administratiboak (giza-, ekonomia-, aurrekontu- eta kontabilitate-baliabideak) eta sorospen-zerbitzuak. Horretaz gain, kentzen diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako izendapenezko zuzendaritza-karguak ere bertan behera uztea, eta «Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea» deiturikoa izendatzea, erabaki honetako salbuespenak kontuan hartuz.
Seigarrena. Aurrekontuen eta langileak atxikitzearen arloei dagokienez, txertaketa prozesua 2010eko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko da.
Zazpigarrena. Erabaki honen egunetik aurrera eguneratu egiten da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zerbitzu erakundeen zerrenda, eranskinean xedatutakoaren arabera eguneratu ere.
Zortzigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 17a.
Presidentea,
JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusia.
Emergentziak (Emergentzietako Lurralde Unitateak).
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa.
Osatek SA.
ARABAKO OSASUN-BARRUTIKO
LURRALDE EREMUA:
Txagorritxu Ospitalea.
Santiago Ospitalea.
Lezako Ospitalea.
Arabako Ospitale Psikiatrikoa eta Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala.
Arabako Eskualdea.
BIZKAIKO OSASUN-BARRUTIKO
LURRALDE EREMUA:
Gurutzetako Ospitalea.
Basurtuko Ospitalea.
Galdakao-Usansoloko Ospitalea.
San Eloy Ospitalea.
Santa Marina Ospitalea.
Gorlizko Ospitalea.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea.
Bilboko Eskualdea.
Barrualdeko Eskualdea.
Uribeko Eskualdea.
Ezkerraldea-Enkarterri Eskualdea.
GIPUZKOAKO OSASUN-BARRUTIKO
LURRALDE EREMUA:
Donostia Ospitalea.
Zumarragako Ospitalea.
Bidasoako Ospitalea.
Mendaroko Ospitalea.
Debagoieneko Ospitalea.
Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala.
Gipuzkoa Ekialdeko Eskualdea.
Gipuzkoa Mendebaldeko Eskualdea.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 894/2023 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten den Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.
- Ikus: 139/2021 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten diren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea zerbitzu-erakunde sanitarioari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.
- Akatsen zuzenketa: ERABAKIA, 2010eko otsailaren 17koa, Osakidetza erakunde publikoaren Administrazio Kontseiluarena, zeinen bidez sortzen baita, Bizkaiko osasun arloan, Bizkaiko osasun mentaleko Sarea izeneko osasun zerbitzuen antolamendua, eta kendu egiten baitira Bermeoko


