Euskadi.eus
  • 218/1997 DEKRETUA, urriaren 7koa, Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzei dagozkien unibertsitatez kanpoko titulu akademikoen eta lanbide-tituluen erregistroa sortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

218/1997 DEKRETUA, urriaren 7koa, Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzei dagozkien unibertsitatez kanpoko titulu akademikoen eta lanbide-tituluen erregistroa sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 5292
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 1997/10/07
  • Argitaratze-data: 1997/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

12 digitu «erreferentzi zenbakia» adierazteko. Zenbaki hau txartelaren titularraren adierazgarria da. Gehienez, zenbakizko 11 karaktere eta kontrol-digitu bat izango ditu.

Atzealdea:

Atzealdeko testua:

Agiri honek ahalmena ematen dio titularrari ibaietan arrantza egiteko indarrean dauden arauekin bat etorriz, beti ere Euskal Autonomi Elkartearen barruan.

Baimen honen titularraren nortasuna NAN edo pasaportearen bidez frogatuko da. 16 urtetik beherakoak identifikatzeko, nortasuna egiaztatzen duen edozein agiri erabil daiteke.

Ibaietako arrantzarako baimen honek ez du baliorik izango, baldin eransten ez bazaio tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Abuztuaren 30eko 215/1996 Dekretuak agindutakoari jarraituz (abuztuaren 31ko EHAA), dekretu horren eranskin moduan argitaratu zen abuztuaren 23ko 1948/1996 Errege Dekretua, aipatu berri horren bidez gehitzen baitira, irakaskuntza gaietan, Estatuko Administraziotik Euskal Autonomi Elkarteari irailaren 26ko 2808/1980 Errege Dekretuarekin eskualdatutako zerbitzuak. Ondorioz, eskualdatuta gelditzen da, hain zuzen, Hezkuntza–Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta lanbide–tituluak emateko eginkizuna.

Hezkuntza-Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta lanbide-tituluak emateko moduari buruzko maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuak, lege hartako 4.4. atalean esandakoa betetzeko, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako ikasketei dagozkien titulu akademikoak eta lanbide–tituluak emateko baldintzak arautzeko arauak onartu zituen, eskumenak dituzten hezkuntza-administrazioek emandakoak izanik, tituluon ofizialtasuna bermatzeko, Estatuko lurralde osoan balio izan, eta nazioartean onarpena jaso dezaten.

733/1995 Errege Dekretuko 4. atalean xedatzen denez, tituludunen erregistro publiko batean jaso behar dira tituluak, horretarako egongo baita erregistro bana eskumenak dituen hezkuntza-administrazio bakoitzean.

733/1995 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, hizkuntzen irakaskuntzari buruzko irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuan aipatutako tituluei ere ezarriko zaie 733/1995 Errege Dekretuan aurrikusitako guztia.

Hori guztia betetzeko, bada, batetik, Euskal Autonomi Elkarteko titulu akademiko eta lanbide–tituluen erregistroa sortu behar da, eta, bestetik, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzei dagozkien tituluak emateko baldintzak arautuko dituzten arauak onartu behar dira, baita hizkuntzen irakaskuntza espezialduei buruzko irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak araututako irakaskuntzei dagozkien arauak ere.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.– Erregistroa sortzea.

    Euskal Autonomi Elkarteko titulu akademiko eta lanbide-tituluen erregistroa sortzen da, eta bertan jaso behar dira urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak finkatutako irakaskuntzei dagozkien tituluak, baita hizkuntzen irakaskuntzari buruzko irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak aipatutako tituluak ere. Erregistroan horrela jasotako tituluen balioa, gainera, Estatuko lurralde osora hedatzen da Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxeetan ikasketak burutu dituzten ikasleentzat.

  2. atala.– Erregistroaren atxikipena.

  1. – Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzara atxikita geldituko da tituluen erregistroa, eta bere baliabide materialekin eta bere giza baliabideekin bete behar ditu berari dagozkion zereginak.

  2. – Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritza izango da eskumenak edudiko dituena, Hezkuntza–Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak ezarritako irakaskuntzei dagozkien titulu akademikoak eta lanbide-tituluak emateko, baita hizkuntzen irakaskuntza espezialduei buruzko irailaren 2ko 967/1988 Errege Dekretuak araututako irakaskuntzei dagozkienak emateko ere.

  3. atala.– Eredu orokorra.

  1. – Erregearen izenean emango ditu tituluak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Dekretu honetako I. eranskinean datorren ereduaren arabera, hala agintzen baita maiatzaren 5eko 733/1995eko Errege Dekretuko I. eranskinean, eta eredu horretan agertzen diren nortasun–ezaugarri guztiak jaso behar ditu.

  2. – Hezkuntza–Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak eta lege hori garatzen duten arautegiek ezarritakoak izango dira tituluon izenak.

  3. – Agiri bakar batean jaulki behar dira tituluok, euskaraz eta gazteleraz idatzita, maila-taxu bereko letra-motak erabilita; maskulinoa edo femeninoa erabili behar da, kasu bakoitzari dagokion moduan, eta maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuko II. eranskinean testuati buruz ezarritako zehaztasunak eta eginbideak bete behar dira; errege dekretu horretako III. eranskinean zehazten dira euskarri izango den kartulinaren gutxiengo ezaugarriak.

    1. Aipatutako eginbideen ereduak tituluaren osteko aldean inprimatu behar dira, doakionaren izenperako izendatutako tokiaren azpian, eta dekretu honetako II. eranskinean adierazitako testuaren arabera, kasu bakoitzean.

    2. Dekretu honetako III. eranskinean adierazten dira Euskal Autonomi Elkarteko Armarriari buruzko zehaztasunak, eta zaindu egin behar dira tituluak egiten direnean.

  4. atala.– Tituluak eta tituluen kopiak jaulkitzea.

  1. – Titulu akademikoak eta lanbide-tituluak jaulkitzeko jardunbidea agindu baten bidez ezarriko da, Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzak dekretu hau garatzeko beren beregi egingo duen aginduaren bidez.

  2. – Bidezkoa izango da tituluen kopiak egitea, baldin eta titulua galdu edo desegiten bada, osorik edo zati batean narriatzen bada, edo legea aldatu edo jatorrizkoa zuzentzen bada. Aipatutako kasu guztiotan, bestalde, aurreko puntuan aipatutako aginduan garatuko den jardunbidearen arabera gauzatu behar da titulua.

  1. atala.– Erregistroko datuetara iristea.

  1. – Erregistro horren eraketa eta jarduteko moduari dagokienez, eta, bereziki, bertako datuetara iristeko, norbanakoen datuen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoan ezarritako baldintzak bete behar dira, eta Herri–Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 37. atalean jasotako baldintzak.

  2. – Titulu bakoitzak identifikaziorako gako berezi bat edukiko du bertan inprimatuta, benetakoa dela ziurtatzeko. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren agindu baten bidez zehaztuko da gako horren edukia.

  1. atala.– Tasak.

    Bidezkoak diren kasuetan eta kontzeptuengatik doakienek ordaindu behar dituzten tasak EAE ko Administrazioak administrazioko zerbitzuengatik eska ditzakeen diru-sarrerak izango dira, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legea betetzeko. EAE ko Aurrekontu Orokorretako Legean ekitaldi bakoitzerako ezarritakoak izango dira tasen zenbatekoak.

Eredu orokorra / Modelo general

berak, eta bere izenean,

Euskal Autonomi Elkarteko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak

indarrean dauden legeetan aurrikusitako xedapenen eta inguruabarren arabera, kontuan hartzen du

y en su nombre

El consejero de Educación, Universidades e Investigación de la Comunidad Autónoma de Euskadi

Considerando que, conforme a las disposiciones y circunstancias previstas por la legislación vigente

Don/Doña .............................................................................. jaunak/andreak,

bere jaioteguna: ....ko .........aren ....a duela, eta bere jaioterria: ................................................., nazionalitatea: .................................., eta bere NAN edo pasaporte zenbakia: .......................... direla ziurtatuta,

gainditu dituela ................................ n (2) eta .............................................. n (3) araututako ikasketak, ............................... ikastetxean (4),

....ko .........................................................n (5),

eta lortutako kalifikazioa ..................... denez,

bere alde jaulkitzen du honako titulua:

.........................................................................;

espezialitatea, lanbidea, modalitatea, etabar (kasua hori bada), hauxe da:...........................................................,

eta Espainiako lurralde osoan da ofiziala eta balio osokoa, eta indarrean dauden xedapenek titulu honi ematen dizkioten eskubide guztiez balia daiteke jabea.

nacido/a el día .... de ................. de.................

en .....................................................................

de nacionalidad ................................................

con DNI o pasaporte ........................................

ha superado los estudios regulados

en (2) ................................................................

y en (3) .............................................................

en (4) ................................................................

en (5) ................................................... con la calificación de (6) ...................... expide a su favor, el presente. Título de.............................................................. en la especialidad, profesión, modalidad, etc (en su caso)

..........................................................................

con carácter oficial y validez en todo el territorio español que le faculta para ejercer los derechos que a este título otorgan las disposiciones vigentes.

(e)ko aren (e)an

........

Doakiona

El/la interesado/a

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua

El/la consejero/a de Educación,

Universidades e Investigación

Pedagogi Berrikuntzarako

zuzendaria

El/la director/a de Renovación

Pedagógica

(1) Tituluaren goian, erdiko aldean inprimatuko da aipamen hori, letra-mota nabariago bat erabiliz, eta gaztelera hutsean.

(2) Gutxiengo irakaskuntzak ezartzen dituen Errege Dekretua.

(3) Ikasketa-plana onartzen duen araua.

(4) Ikasketak amaitu zituenean ikasleak eduki zuen ikastetxea (ikastetxearen izena, ikasleak ikasketak egiteko erabili duen hizkuntza eredua -kasua hori bada-, kode-zenbakia, herria eta lurraldea aipatu behar dira).

(5) Zein egunetan amaitu zituen ikasketak, edo noiz gainditu zuen azken saioa; urtea eta hila aipatu.

(6) «Lortutako kalifikazioa ................. denez» esaldia ez da sartuko azken kalifikazio hori dagoen kasuetan baino besteetan, oinarrizko arau baten indarrez.

(7) Sailburuaren eta zuzendariaren sinadurak aurrez inprimatuta egon daitezke.

(1) Esta mención se imprimirá en la parte superior central del título, con tipo de letra más destacado y exclusivamente en castellano.

(2) Real Decreto por el que se establecen las enseñanzas mínimas

(3) Norma que aprueba el plan de estudios

(4) Centro docente donde el alumno finalizó los correspondientes estudios (con expresión de su denominación, modelo lingüístico - en su caso- en el que el alumno haya cursado sus estudios, número de código, municipio y provincia).

(5) Mes y año de finalización de los estudios o superación de la prueba final.

(6) La expresión «con la calificación de» se incluirá solamente en aquellos supuestos en los que exista tal calificación final, en virtud de una norma de carácter básico.

(7) Las firmas del Consejero/a y del Director/a podrán ir preimpresas.

Tituluaren ostean ezkerreko beheko aldean inprimatu behar diren eginbideen ereduak. Doakionaren izenperako tokiaren azpian joan behar dira, jarraian aipatzen diren kasuetan hain zuzen:

Eginbideen testuak

  1. – Titulu hau ....................................n jaulkitako tituluaren ordez ematen da, (1) ........................................ delako

    (1) aldendu

    narriatu

    zuzendu

    desegin

    legez aldatu

  2. – Titulu honen jabeak, Estatuko lurralde osoan jardun ahal izateko, Atzerritarrek Espainian dituzten Eskubide eta Askatasunei buruzko 7/1985 Lege Organikoan eta bere garapenerako xedapenetan ezarritako baldintzak bete behar ditu.

  3. – Baliorik gabe uzten da titulu hau, jabea hil egin delako.

  4. – Titulu hau ..................................... tituluaren baliokidea da, hain zuzen, .............................ko ............. atalak ezarritakoaren arabera.

    Titulu-moten ereduak, eta arau

    aplikagarriak

  1. – Bikoiztuen balioa dute jaulkitako tituluak

    (maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuko 8. atala - ekainaren 2ko EBO )

  2. – Atzerritarrei jaulkitzen zaizkien tituluak dira; Europako Batasuneko estatuetako eta Andorrako Printzerriko kideak salbuespen dira.

    Uztailaren 1eko 7/1985 Lege Organikoko bigarren xedapen gehigarria.

    1986ko uztailaren 30eko Agindua, EEEko estatuetako kideei Espainiako tituluak jaulkitzeari buruzkoa (abuztuaren 6ko EBO ).

  3. – Titulu hauen jabeak hilda daude.

  4. – Beste titulu ofizial batzuekiko legezko baliokidetasuna onartzen zaie titulu hauei, eta Espainiako lurralde osoan balio dute.

Maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuko III. eranskinean aipatutako ezagaurrien osagarri, hauek dira Euskal Autonomi Elkarteko Armarriaren ezaugarriak:

  1. – Eusko Jaurlaritzako Erakunde-nortasunaren Eskuliburua onartzen duen apirilaren 27ko 117/1993 Dekretuan zehaztutako ezaugarriak bete beharko ditu Euskal Autonomi Elkarteko Armarriak (1993ko maiatzaren 17ko EHAA).

  2. – Maiatzaren 5eko 733/1995 Errege Dekretuko III. eranskineko 3. puntuan aipatutako moduan, tituluaren eskuineko beheko hegalean lekutxo bat gordeko da, dekretuan aipatutako neurrikoa, zigulu lehorra inprimatzeko. Eusko Jaurlaritzako armarria izango da zigulu lehorraren gaia.