Euskadi.eus
  • 198/1999 DEKRETUA, apirilaren 20koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

198/1999 DEKRETUA, apirilaren 20koa, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 2159
  • Xedapen-zk.: 198
  • Xedapen-data: 1999/04/20
  • Argitaratze-data: 1999/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatuek (ELA, LAB, ESK, STEE/EILAS, UGT eta CCOO) greba orokorra iragarri dute 1999ko maiatzaren 21erako. 1999ko maiatzaren 21eko 00:00etatik 1999ko maiatzaren 22ko 00:00etara iraungo du grebak. Txandaka lan egiten duten enpresa edo administrazio publikoentzat, ordea, 1999ko maiatzaren 20ko 22:00etatik 1999ko maiatzaren 21eko 22:00etara iraungo du grebak.

Sindikatuek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde guztietako langile eta enplegatu guztientzat egin dute greba-deialdia, langile horiek zein enpresa edo administraziotan lan egiten duten alde batera. Beraz, behar-beharrezko zerbitzuak eta geroko utzi ezin direnak ematen dituzten enpresak eta erakundeak hartzen ditu deialdi honek.

Espainiako Konstituzioko 28.2 atalak greba egiteko eskubidea onartzen du langileentzat, haiek beren interesak defenda ditzaten, horixe baita egungo Estatu Sozial eta Demokratikoak oinarri dituen funtsezko eskubide eta askatasun publikoetako bat. Konstituzioak, beraz, berdin babesten du greba-eskubidea eta beste zenbait eskubide garrantzitsu, hala nola: bizia; integritate fisikoa; osasuna; askatasuna eta segurtasuna; Estatuko lurraldeko joan-etorri askea; informazio-askatasuna; eta hezkuntza eta babes judizial eraginkorra, besteak beste. Hain zuzen, Konstituzioak bete-betean babesten ditu, bai eskubide horiek guztiak, baita greba egiteko eskubidea ere.

Greba egiteko eskubidea herritarren gainerako funtsezko eskubideen kontrakoa izan daitekeenez, Erkidegoko funtsezko zerbitzuak mantentzeko neurriak hartu beharra dago, auzitan dauden eskubideetako bat bera ere edukirik gabe gera ez dadin.

Konstituzioko 15. eta 43.1. ataletan, bizia, integritate fisikoa eta morala, eta osasuna babesten dira. Hain zuzen ere, herri-agintariei dagokie eskubide horiek bermatzea, prebentzio-neurriak ezarriz eta beharrezko zerbitzuak emango direla ziurtatuz. Greba egiteko eskubidea zilegi bada ere, eskubide horiek guztiak ez daitezke babesik gabe geratu. Horregatik, EAEko Administrazioak gutxieneko zerbitzuak ezarri beharra dauka, agindu honen bidez.

Agindu honek ezartzen dituen zerbitzuei bagagozkie, premiazko mediku-zerbitzuak bete-betean mantentzea behar-beharrezkoa da; izan ere, zerbitzu horietan berehala esku hartu ezean, gerta baitaiteke norbait bizia arrisku larrian egotea. Orobat, "ospitaleratutako pazientea behar bezala atenditu ahal izateko", ospitalizatutako paziente bakoitzari behar bezala eman behar zaizkio botikak, higiene-egoera egokia bermatu behar zaio, eta jateko eman behar zaio, otorduak errespetatuz; esan nahi baita, beharrezko asistentzia eman behar zaio, bere integritate fisiko eta morala honda ez dadin.

Bidaiarien garraioa ere funtsezko zerbitzua dugu; izan ere, zirkulazio-askatasunak honako hau ahalbidetzen du, besteak beste: greba egitea ala lan egitea hautatzeko askatasuna; gutxieneko zerbitzuak betetzeko izendatutako langileek enpresa bakoitzaren ondasunak eta produzio-bideak behar bezala mantentzeko zerbitzuak ematea; eta herritarren joan-etorri askea. Beraz, Jaurlaritza bidaiarien garraioak behar bezala arautzera behartuta dago, Erkidegoarentzat nahitaezkoak diren zerbitzuak bete ahal izateko.

Argindarra, gasa eta uraren funtsezko zerbitzuak mantentzeko neurriak hartzean, kontuan izan ditugu grebaren iraupena, lurraldea eta langileak, baita grebaldian gerta daitezkeen gainontzekoak ere. Enpresa eta erakunde batzuk argindarra eta gasa produzitzen eta banatzen dute, eta ura arazten eta banatzen. Bada, enpresa horietako langileek greba eginez gero, baliteke pertsonen osasunari ezin konponduzko kalteak eragitea; hortaz, hain beharrezkoak ditugun ondasun horien banatzea grebaldian bermatuta egon beharko da.

Larrialdiei aurre egiteko zerbitzuak ere funtsezkoak dira gizartearentzat, eta zerbitzu horiek eskaintzeak lehentasuna dauka greba egiteko eskubidearen ondoan. Beraz, zerbitzu horiek ematen dituzten langileek ezin dute grebarik egin; izan ere, langile horiek greba eginez gero, kalteak larriagoak lirateke, grebaren helburuak lortu ezean eragingo liratekeenak baino. Larrialdia ezbehar bihur ez dadin mantendu nahi ditugu, hain zuzen, zerbitzu horiek guztiak, eta, horrenbestez, bete-betean jardun beharko dute.

Gurean, gizarte-zerbitzuak babes-neurrien multzo gisa daude eratuta. Neurri horiek gizabanakoak kontuan hartuta aplikatzen dira, eta, legeak berariaz aginduta larrialdi-egoera berezietan hartzen dira. Geriatrikoetan egiten den lanak, adingabekoen egoitzetan egiten denak, minusbaliatu fisikoak eta psikikoak zaintzeak, eta etxez etxeko laguntza publikoa emateak izugarrizko garrantzia du gizartearentzat. Zerbitzu horien beharra duten pertsonek ezin dute euren burua gobernatu, haien egoera subjektibo eta pertsonala dela-eta. Beraz, gutxieneko zerbitzuak finkatu ezean (nahiz eta greba hogeita lau ordukoa izan), baliteke kalteak larriak eragitea, eta, hartara, grebaren helburuak lausotuta geratzea; izan ere, zerbitzu horien izaera hain da funtsezkoa, non beste pertsona batzuen osasuna arrisku bizian egongo bailitzateke.

Autonomia Estatutuko 19. atalean ezarritakoaren arabera, EAEk bere irrati- eta telebista-hedabideak arautzeko aginpidea dauka. Aginpide hori betez eta funtsezko zerbitzu publikoaren kontzeptuari men eginez, "Euskal Irrati Telebista" erakunde publikoa sortu zen, euskal herritarrentzako informazio eta partaidetza politikorako tresna gisan, eta hezkuntza-sistemaren lankidetzarako funtsezko bitarteko lez; Autonomia Erkidegoko herritarren eskubidea eta askatasuna behar bezala betetzeko irizpidean oinarritzen da, hain zuzen, Euskal Irrati Telebistaren sorrera. Hortaz, Euskal Irrati Telebistak eguneroko informazio-saioak eskaini beharko ditu greba-egunean, erakunde hori sortu zuen legean bertan funtsezko zerbitzu publikotzat jotzen delako.

Herritarren eta Administrazioaren arteko harreman ugari araututa daude. Arau horietan ezarritako epeak oso garrantzizkoak dira herritarrek euren interesak defenda ditzaten. Hain zuzen ere, idazki, dokumentu nahiz espediente jakin bat administrazioan dagokion epe barruan sartu dela egiaztatzen dute administrazioaren erregistroek, zeren, bestela, gerta baitaiteke herritarren eskubide batzuk urratzea. Horrela, bada, Autonomia Erkidegoan greba orokorra deklaratzeak ez du esan nahi egun hori jai-egun denik. Hortaz, Administrazio Publikoak gutxienez dokumentuak erregistratzeko zerbitzua irekita mantendu beharko du, herritarren oinarrizko eskubideak bete ahal izateko.

Herritarrek eta haien oinarrizko eskubideek jasan ditzaketen murrizketak bateragarriak izan behar dira greba egiteko eskubidearekin, zein eskubide horren murrizketarekin, funtsezko zerbitzuak mantendu ahal izateko. Zerbitzu horiek, hain zuzen ere, Zuzenbidea betez ezarri behar dira, eta, ezarri ere, gobernatzeko erantzukizuna eta ahalmena duenak ezarri behar ditu. Horrexegatik, Jaurlaritzak baino ez dauka arlo honen gaineko eskuduntza. Horretarako, Lan Harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuko 10.2. atalean aipatzen den prozedura bideratu da, eta, horrenbestez, aldeei entzunaldia eskaini diegu, Jaurlaritzaren erabakia doakien zerbitzuei eta langileei buruzko proposamenak egin ditzaten.

Nolanahi ere, ezin zehatz daitezke greba deialdiak har ditzakeen enpresa eta erakunde guztiak, eta, are gutxiago, mantendu beharreko gutxieneko zerbitzu guzti-guztiak. Hori dela-eta, arduraz eta erantzukizunez joka dezaten eskatu behar diegu, hala sindikatuei, nola langileei, euren enplegatzaileekin ados jarrita, gizartearentzat funtsezkoak diren zerbitzuak manten ditzaten, eta oinarrizko eskubide bat betetzen delarik, gizarte orok babestu beharrekoak diren beste eskubide batzuk neurrigabe kalte ez daitezen.

Dena den, agindu hau aplikatzen desadostasunak sor daitezkeelakoan, 1999ko maiatzaren 21a baino lehen, Lan Agintaritzari eskatuko diogu bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuak zein diren erabaki dezala.

Ekainaren 11ko 139/19996 Dekretuak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren esku utzi zuen gutxieneko zerbitzuak bermatzeko aginpidea, baldin eta grebak hartzen dituen enpresek, entitateek edo erakundeek nahitaezko zerbitzuak eta geroko ezin utzi direnak eskaintzen badituzte. (Lan Harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuko 10. atalaren bigarren paragrafoa).

Horregatik guztiagatik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak honako hau

  1. Osasun-zerbitzuak ematen dituzten enpresek eta erakundeek honako zerbitzu hauek mantendu beharko dituzte: larrialdiak, sukaldea, janari-banaketa eta ospitalizatutako gaixoak behar bezala zaintzea. Horretarako, igandeetan lan egin ohi duten langileek jardunean egon beharko dute.

  2. Errepideetako lineako garraioek, trenbide-garraioek, kable bidezkoek, eta ibaiko garraioek lan-egunetan bete ohi dituzten zerbitzuen ehuneko 20 emango dute, bai zerbitzuari, baita maiztasunari dagokionez. Batez ere, langileei lantokira joateko eta lantokitik ateratzeko zerbitzuak eskaini beharko dizkiete.

  3. Argindarra produzitu eta banatu, gasa produzitu eta banatu, eta ura arazten eta banatzen dituzten enpresek eta erakundeek ere gutxieneko zerbitzuak bermatu beharko dituzte, eta, horretarako, jai-egun batean lan egin ohi duten langileek jardunean egon beharko dute.

  4. Larrialdietarako zerbitzuek (babes zibila, suhiltzaileak,...) ere jai-egun batean lan egin ohi duten langileek jardunean egon beharko dute.

  5. Halaber, gizarte-zerbitzuen bitartez ematen den zerbitzuan ere jai-egun batean lan egin ohi duten langileek jardunean egon beharko dute, baldin eta zerbitzu horiek bizia edo osasuna gordetzeko ezinbestekoak badira: geriatrikoak, minusbaliatu fisikoak eta psikikoak, adingabekoen egoitzak, adinekoen zentroak eta etxez etxeko laguntza publikoa.

  6. Hedabideek egunero eta ohiko ordutegietan ematen dituzten informazio-saioak mantendu beharko dituzte soilik.

  7. Hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako erregistro hauek ere jardunean egon beharko dute: Araban, Eusko Jaurlaritza (Donostia kalea, z/g. Vitoria-Gasteiz); Eusko Jaurlaritzak Bizkaian eta Gipuzkoan dituen ordazkaritzeetan: On Diego Lpez de Haro kalea 85, Bilbao; eta Andia kalea 13, Donostia-San Sebastin.

Langileen ordezkariei entzun eta gero, enpresa nahiz erakundearen zuzendaritzak izendatuko ditu langileek bete beharreko eginkizunak. Nolanahi ere, aurreko atalean eta indarrean dauden legeetan ezarritako mugak errespetatu beharko ditu.

Agindu hau aplikatzean nahiz interpretatzean desadostasunik sortuz gero, Lan Sailaren ordezkaritza jakinaren gainean jarri beharko da berehala, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, aldeei entzun eta gero, garantizatu beharreko zerbitzuak zein diren erabaki dezan.

Jakinaraz biezaie erabaki hau interesdunei azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. atalean ezarritako moduan (Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena), eta jakinaraz biezaie, orobat, erabakiak bide administratiboa agortzen duela, eta, horrenbestez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan; errekurtsoa jartzeko epea 2 hilabetekoa izango da, erabaki hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumenari buruzkoa).

Vitoria-Gasteiz, 1999ko maiatzaren 11.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen xedea, EAEko esparruan gizarte-izaera duten lanabesak eta bazterkeria pertsonala, gizarte-bazterkeria eta lan-bazterkeria prebenitzeko, baita bizitza independentea garatu ahal izateko baliabide pertsonalik, gizarte-baliabiderik edo ekonomia-baliabiderik ez duten lagunen gizarteratzea sustatzeko ere, beharrezkoak diren ekonomia-laguntzak arautzea da, bide batez, bazterkeria prebenitzeko eta bazterturik bizi diren lagunak gizarteratzeko ahaleginei eusteko behar diren erakunde-mailako antolamendua eta plan eta programa desberdinak finkatuz.

Hain zuzen, pertsonak gizarteratzera laguntzeko eta bazterketa prebenitzeko lanabes bat dugu Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera; gutxieneko dirulaguntza da, bizirauteko oinarrizko gastuak estaltzeko ematen dena, eta hori jada maiatzaren 3ko 2/1990 Legeak gizarte-eskubidetzat jo zuen, eta arautik bertatik sortzen den eskubide subjektibo bat da.

Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legean aipatu laguntzen arautzeari dagokionez, bereziki IV. eta VI. atalburuetan azaltzen diren preskripzioei dagokienez, dekretu honen xedea alderdi jakin batzuk garatzea da, zeintzuk berariazko lege-agindua betez, arau-osagarri bat behar duten.

Horrela, II. atalburuan aipatzen dira, Titularrak, Baldintzak eta Betebeharrei buruzkoan, salbuespen bezala pertsona bat bizikidetzako unitate ekonomiko independentetzat hartu ahal izateko bete beharreko baldintzak, eta jarraian azaltzen ditugu baldintza horiek: tratu txarren biktimak izan eta senide baten etxean bizi diren lagunak, adin txikikoak bere ardurapean eduki eta senide baten etxean bizi diren lagunak, eta egoera larrian bizi eta beste bizikidetzako unitate batek hartu dituen lagunak, betiere baldintza jakin batzuk betetzen badira. Aldi berean, talde-egoitza izateko marko fisikoaren suposamenduak ere zehazten dira, etxebizitza independentetzat jo daitezkeenak, eta azkenik, aldi berean titular bat baino gehiago dagoen kasuetan zer egin behar den zehazten da.

Dekretuak, modu berean garatzen ditu 12/1998 Legeak ekarritako ekonomia-alderdi berriak. Horrela, III. atalburuan, esparru honetan kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak ere azaltzen dira, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren zenbatekoa finkatzeari eta bizikidetzako unitate ekonomiko independentearen baliabideak zehazteari dagokienez.

Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerak finkatzeari dagokionez, Dekretuak titularrarekin bizi den kide bakoitzari dagozkion gehigarriak ezartzen ditu, betiere aurreko egoeraren hurbilketa kontinuistaren alde apustu eginez, izan ere aipatu gehigarrien zenbatekoa pertsona bakar baten oinarrizko sarreren zenbatekoaren menpe dago, portzentajeen arabera aplikatuz. Bestalde, zenbatekoak eguneratzeko berrikuspen-printzipioak garatzen dira. Jaurlaritzaren Kontseiluak, urtero berrikusiko du Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreren hileko zenbatekoa, horretarako ezartzen diren baldintzei eta prozedurari jarraiki.

Baliabideak zehazteari dagokionez, Dekretuak modu zabalean garatzen ditu 12/1998 Legearen aurreikuspenak, etekinen eta ondarearen zenbatekoari dagokienez.

Etekinei dagokienez, Dekretuan zehazten dira, lehenik eta behin, xede bakarreko gizarte-sarrerak eta -laguntzak, etekinen zenbatekotik at gera daitezkeenak. Bestalde, berariazko xedapen batean sartzen du, enpleguaren sustapenaren inguruko alderdiak garatzen dituena, lanetik lortzen diren sarreren portzentaje jakin batzuen zenbatekoa etekinen zenbatekotik at geratuko da.

Bigarrenik, Dekretuak zehatz-mehatz garatzen du, nork bere kontura edo beste inoren kontura egindako lanetik, pentsioetatik edo beste edozein titulutik lortutako etekinen edukia. Dekretuak kasu bakoitzean kontuan hartu beharreko etekin-mota desberdinak finkatzeaz gain, hileko ikuspegitik etekin horiek zehazteko berariazko modua ere zehazten du.

Aurreko egoerari dagokionez, Dekretuak batez ere terminoak gehiago zehaztu eta kalkuluak egiteko moduak erraztu nahi baditu ere, horrez gain zenbait berrikuntza ere sartzen ditu, eta berrikuntza horien artetik jarraian adierazten direnak azpimarratuko ditugu:

  • Nork bere kontura egiten duen lanaren etekinei dagokienez, sarreren presuntzioa aurreikustea, kasu zehatz batzuetan izan ezik.

  • Bizikidetza unitate ekonomiko independentea osatzen duten kide guztiengana hedatzen da, inoren kontura egiten den lanaren etekinen sarrera gordinen %2ko kenkaria.

  • Sariengatik izandako sarrerak edo ez ohiko bestelako sarrerak zehaztasunez aztertuko dira (kaleratzeagatik jasotako kalte-ordainak, langabeziaren kapitalizazioagatik izaten diren sarrerak, elikagaien eskubideen kontzeptuaren arabera jasotako atzerapenak, jaraunspenak, legatuak eta emariak); horiek guztiak, hurrengo hirurogei hilabeteetan barna, jarraian adierazten den bezala zenbatuko dira: irabazitako zenbatekoa hileko diru-sarreratzat hartuko da saria jaso eta hurrengo hirurogei hilabeteetan, eta hileko kopurua sariaren kopurua zati hirurogei eginda ateratzen den emaitza izango litzateke (hala ere, ondare berria eskuratzeko erabili den zenbatekoa ez da kontuan hartuko).

    Ondarea zehazteari dagokionez, Dekretuak ondarea zenbatzeko modua zehazten du. Une honetan, alderdi desberdinak aipatu behar dira: lehenik eta behin, ohiko bizitokia den etxebizitzari dagokionez, Dekretuak garapenerako Agindu bat aipatzen du, non ezhoiko balioa duen etxebizitza definituko duten balio katastralak finkatuko diren, betiere etxebizitza kokatzen deneko udalerria eta azken hamar urteetan balio katastralen eguneratze-prozesurik egin ote den ere kontuan hartuta.

    Bigarren, Dekretuak erabilgarria dagoen ondarea zenbatzeko orduan Dekretuak ezarritako kautelak aipatu behar dira, eta zenbatzeko orduan zenbait salbuespen finkatuko dira. Aipatu guztiak ibilgailu motoredunen tratamendua eta bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak dituen ondare higiezin guztien tratamendua biltzen du. Helburua da exekutatu ezin daitezkeen ondareak edo exekutatzean bizikidetzako unitate ekonomiko independentearentzat kaltea eragiten duten ondareak ez zenbatzea.

    Bestalde, IV. eta VI. atalburuetan, laguntza aitortzea edo laguntza aldatzeko, bertan behera uzteko edo iraungitzeko aukera biltzen dituzten prozedurazko izapideak arautzera zuzentzen direnak, berriki egin den erreformak azaltzen dituen berrikuntzak ere biltzen dira; aipatu erreforma, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea onetsi ondoren egin da (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen). Zehazkiago, eta laguntza aitortzeko prozedurari dagokionez, aipatu berrikuntzak jarraian azaltzen diren aurreikuspenetan islatzen dira:

    1. Gehienez prozedura honek irauten duen bitartean, bi hilabete, ebatzi beharko da eta ebazpena jakinarazi.

    2. Aipatu epea eskaera dagokion Udaleko erregistroan sartzen den egunean hasiko da, Udala baita eskaeraren izapideak egiteko eskumeneko erakundea.

    3. Udalak, eskaera egiten duten lagunei, eskaera jaso eta hamar eguneko epean bidaliko dien gutunean, ebazteko eta ebazpena jakinarazteko ezarri den gehienezko epea jakinaraziko die, baita administrazio-isiltasunak eragin ditzakeen ondorioak ere, eskaera jaso deneko eguna adieraziz.

    4. Eskaera zuzentzeari eta hobetzeari dagokionez, eta Udalak egindako eskakizunari erantzuten ez zaion kasuan, eskatzaileak uko egin duela ulertuko da, aldez aurretik ebatsi ondoren.

    5. Bestalde, eskaera atzera bota den edo eskubideari uko egiten zaion kasuetan, Administrazioak erabaki bat hartu beharko du, hau da, kasu bakoitzari dagokion egoera berezia azaldu beharko du, gertatutakoa eta ezar daitezkeen arauak adieraziz.

    6. Azkenik, administrazio-isiltasunari dagokionez, bi hilabeteko epean berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, pertsona interesdunek egindako eskaera aintzakotzat hartu dela pentsa dezakete, eta Administrazioak berariazko ebazpena zein isiltasun positiboak eragindako estimazio-egintza baieztatuko du, egiteko duen betebeharraren kaltetan izan gabe.

      Amaitzeko, laguntza aitortzeko prozedurari dagokionez, Dekretuak bi lege-garapen aipatzen ditu, alde batetik, laguntza eskuratu ahal izateko behar den dokumentazioari dagokiona, eta bestetik, eskatzaileak edo bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak jaso ahal dituen ekonomia-edukiarekiko eskubideak nola baliarazi.

      Bestalde, laguntza aldatzeko, bertan behera uzteko edo iraungitzeko prozeduretan, administrazio-prozeduraren legea ezarriz egindako berrikuntzak honako hauek dira Administrazioak bi hilabeteko epean auzia ebatzi eta ebazpena jakinarazteko betebeharra izatea, pertsona interesdunei jakinaraziz, baita ebazpena epearen barruan ematen ez den kasuetan izan daitezkeen ondorioak ere.

      1. atalburuan, laguntzak berrikusteko, aldatzeko, bertan behera uzteko, iraungitzeko eta itzultzeko izan daitezkeen suposamenduak arautzen dira. Esparru honetan, jarraian adierazten diren alderdiak aipatzen dira: laguntza emateko izan ziren arrazoiak oraindik ere betetzen ote diren eta laguntza jaso ahal izateko baldintzak oraindik ere betetzen ote diren baieztatzeko ofiziozko berrazterketak egingo direneko suposamenduak zehaztea, etxebizitzaren azterketari garrantzi berezia emanez, laguntzaren zenbatekoa aldatu ondoren sortzapena eta ordainketa berriro finkatuz, laguntza kendu behar den kasuetan, baldintzak betetzen den egoera aldi baterako galduko deneko suposamenduak zehaztuz, laguntza bertan behera uzteak eragin ditzakeen ondorioak ezarriz, laguntzaren sarrera izateko eskubidea kendu ondoren ordainketa egiteko modua zehaztuz, eta azkenik, presazko prozedura garatuz.

      1. atalburu honetan egindako berrikuntzarik garrantzitsuenetakoa dugu, okerreko bidetik jaso diren laguntzak itzultzeko prozedurari dagokiona. Zentzu honetan, Dekretuak okerreko laguntzen tratamendua zehaztasunez lantzen du, laguntza itzultzeko derrigorrezkotasuna zein egoeretan ezarriko den zehaztuz, laguntza itzultzeko betebeharra dagoen kasuetan jarraitu beharreko prozedura zehaztuz, eta indarrean dagoen Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarreren laguntzen konpentsazioari errekurtsoa egiteko aukera zehaztuz.

        Laguntzaren itzulketari dagokionez, interesik gabe egingo da, eta epe jakin bat egongo da horretarako, eta epe horretan kontuan hartuko da, itzuli beharreko kantitateak pertsona interesdunaren eta bizikidetzako unitate ekonomiko independentearen sarreren %30 baino gehiago ez izatea, aipatu epeak biltzen duen denboran barna.

        Indarrean dauden laguntzen hileko konpentsazioari edo beherapenari dagokionez, Foru Aldundiak bien aurkako ofizioko errekurtsoa jarri dezake. Edonola izanda ere, konpentsazioa edo beherapena ez da Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren guztizkoaren %30eko gehienezko portzentaje, zein baliabiderik ez duten pertsonen kasuan, bizikidetzako unitate ekonomiko independentea osatzen duten kideen araberakoa den.

        Azkenik, okerreko laguntzak itzultzeko prozeduran ere sartu dira 4/1999 Legeko aldaketak. Hain zuzen, eta ofizioz hasitako prozedura bat delarik, honako aldaketa hauek egin dira: Administrazioak hasierako akordioaren jakinarazpenean adierazi beharko du ebazpena erabakitzeko eta jakinarazteko epea, alegia sei hilabete, baita gehienezko epea pasa ondoren, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada izan daitezkeen ondorioak ere, hain zuzen iraungipena.

        Bestalde, eta hiritarrek Administrazioaren egintzen aurrean dituzten berme juridikoak indartzea xede delarik, Dekretuak, VI. atalburuan, Gizarte Bazterkeriaren aurkako Legean azaltzen den kexa eraginkor bihurtzeko prozedura bat aipatzen du, eta bertan zehazten denez, gizarte-zerbitzuan eskumeneko administrazio-unitatera jo behar da, eta bertan kexaren arrazoiak zehaztuko dira, zeintzuk edonola izanda ere, errekurtsoen xede izan daitezkeen egoeren desberdinak izango diren.

      1. atalburuan, espedienteen lekualdatzeari buruzkoan, azaltzen da, beste Lurralde Historiko bateko udalerri batera bizitzera joateko suposamendua, baita Lurralde Historiko bereko udalerri batetik besterako aldaketen suposamendua ere, eta bi suposamenduetan, kasu bakoitzari dagokion espedientearen kopia lekualdatu behar dela eta kasu horietan ordainketa egiteko modua ere aurreikusten dira.

      2. atalburuan, finantziazio-erregimenaren garapen zehatza egiten da. Egin den arautzearekin, gaur egun indarrean dagoen zenbatekoen transferentzia Foru Aldundietara egiteko prozedura hobetzea lortu nahi da, aipatu prozedura zehaztuz eta edukiak eta epeak egoki zehaztuz eta finkatuz, eta modu berean, Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzaren gizarte-zerbitzuetan eskumeneko Sailera hilero bidali beharreko dokumentuak ere zehaztuz, laguntzen kudeaketa kontrolatu ahal izateko.

        Azkenik, Dekretuaren amaiera aldera zehazten dira, Xedapen Gehigarrietan hain zuzen, alde batetik babes, zaintza edo tutelaren kasu desberdinak, guraso eta seme-alaben arteko harremanen parekoak izango direnak, eta bestetik, Foru Erakundeek eta Toki Korporazioek gizarte-laguntzaren esparruan egin dezaketen edozein ekintzaren osagarritasuna. Horrez gain, aldi baterako erregimen bat aurreikusi da, bai prozedurei dagokienez, bai araudiaren garapen hau finkatu baino lehen emandako erabakiei dagokienez ere.

        Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, eta Batzorde Iraunkorrak eta Gizarteratze Lanetarako Batzorde Erakundeartekoak esandakoa entzun ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko apirilaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala. Xedea.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera arautzea da Dekretu honen helburua. Diru-sarrera horren bidez, bizirauteko oinarrizko gastuei aurre egin nahi zaie, hain zuzen ere maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, aipatzen den moduan. Lege horretan esaten dena betetzeko, legeak berak dioena, Dekretu honek dioena eta horiek garatuko dituzten xedapenetan esaten dena hartuko da kontuan.

  2. atala. Definizioa, zer nolakoa den eta ezaugarriak.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera aldian-aldian ematen den dirulaguntza da, bizirauteko gutxienez behar diren diru-baliabideak ez dituztenen oinarrizko gastuei aurre egiten laguntzeko.

  2. Indarrean dagoen legeriak dioenaren arabera, titularrak edo bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko beste edozein kidek gizarte-laguntzaren bat jasotzen badu (edo baliabideren bat badu), horren ordezkoa edo, hala behar duenean, osagarria izango da laguntza hau.

  3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kide guztientzako emango den laguntza izango da, eta janariak erosteko erabiliko da.

  4. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera besteri eman ezina izango da, eta ondorioz, ezin izango da:

    1. Obligazioen berme gisa eskaini.

    2. Osorik edo zati bat eman.

    3. Konpentsazio edo beherapenik izan laguntzan, non eta ez den behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzeko, hain zuzen ere Dekretu honetako 49. ataletik 51.era jasota dagoen moduan.

    4. Erretenitu edo bahitu, Estatu osorako legeriatik ezartzekoak diren legeetan aipatzen diren kasuetan eta dituzten mugekin izan ezik.

  1. atala. Laguntza jasotzeko eskubidea dutenak eta baldintzak.

    Ondorengo baldintzak betetzen dituztenek jaso ahal izango dute Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera:

  1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independentea osatuta izatea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez. Pertsona batzuek ez dute epe hori bete beharrik izango:

    1. Ekonomikoki beren ardurapean adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak dituztenek, edo beste pertsonaren batekin ezkonduta edo ezkontzearen antzeko beste bideren baten bidez iraunkorki elkartuta daudenek.

    2. Bereizteagatik (dela ezkontza nahiz dela izatezko bikotea), dibortziatzeagatik edo ezkontza nulu jotzeagatik bizikidetzako unitate ekonomiko independente berria osatzen dutenek, baina baldintza batekin: bizikidetzako unitate ekonomiko independente berri horretan aurrekoan zeuden pertsonak baino ezin izango dira egon.

    3. Gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak hil egin direlako bizikidetzako unitate ekonomiko independente berria osatzen dutenek.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritako udal-erroldan izena emanda egotea, eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

    Europako Batasunekoak ez diren herritarren kasuan, aurreko lerroaldean aipatzen diren baldintzak bete, edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoan legez hiru urtez bizi izan direla erakutsi beharko dute; eta hiru urte horietako azken hamabi hilabeteak justu eskaera aurkeztu aurrekoak izan beharko dira. Baina nazioarteko itunetan hala esaten delako edo erreziprozitate-printzipioaren arabera epe laburragoak betetzeko eskatu behar bada, hala jardungo da.

    Ez dute baldintza hori bete beharrik izango maiatzaren 27ko 8/1994 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoan, 11.1. atalean aipatzen diren taldeetako kideek, baldin eta atal horretan bertan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

  3. Bizirauteko oinarrizko gastuak ordaintzeko besteko baliabiderik ez izatea.

    Dena delako pertsona aurreko egoeran dagoela pentsatuko da, ondorengo baldintza guztiak betetzen baldin baditu:

    1. Hilero irabazten duena gizarteratzeko hileko gutxieneko diru-sarrerari dagokion kopurua baino txikiagoa izatea (kopuru hori zenbat izango den Dekretu honetako 8. atalean eta 11.etik 17.era artekoetan dago zehaztuta).

    2. Dekretu honetako 18. atalean aipatzen den egoeran ez egotea, hau da, behar beste baliabide dutenen artean ez egotea.

  4. 25 urte baino gehiago izatea eta kasuan kasuko legeriak zahartzaroagatik pentsio publiko bat jasotzeko eskatzen duen gutxieneko adina baino gazteagoa izatea.

    25 urtez beherako batzuk salbuetsita egongo dira, baldin eta gainontzeko baldintza guztiak beteta, ekonomikoki beren ardurapean baldin badituzte adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak. Gauza bera gertatuko da umezurtzekin ere. Era berean, 25 urte baino gutxiago izan, eta gainerako baldintza guztiak beteta, beste pertsonaren batekin ezkonduta badago edo ezkontzaren antzeko beste lotura iraunkorren bat baldin badu beste pertsona batekin (gutxienez sei hilabete lehenagotik), salbuetsita egongo da.

  1. atala. Bizikidetzako unitate ekonomiko independentea.

  1. Dekretu honetan aipatzen direnetarako, ondorengo pertsonak izango dira etxebizitza edo bizitoki batean bizi diren bizikidetzako unitate ekonomiko independente bateko kide:

    1. Etxebizitza edo bizitoki batean bakarrik bizi diren pertsonak.

    2. Etxebizitza edo bizitoki batean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, baldin ezkonduta badaude edo ezkontzaren antzeko harreman iraunkorra baldin badute, dena delakoa adoptatutakoa baldin bada, edo odolkidetasuna edo afinitatea badute, hurrenez hurren 4. eta 2. gradura arte.

    3. Aurreko idazatian aipatzen den lotura moduetakoren baten bidez elkartuta egon gabe ere, etxebizitza edo bizitoki berean elkarrekin bizi diren bi pertsona edo gehiago, horrela bizitzeko premia larria baldin badute.

  2. Salbuespena izango bada ere, bizikidetzako unitate ekonomiko independentetzat hartuko dira ondoren zehazten diren baldintzetan bizi diren pertsonak:

    1. Tratu txarrak jasateagatik, beren ohiko bizitokia utzi behar izan duten pertsonak, eta bizitokia utzita beste pertsona batzuekin bizitzen jarri direnak, hain zuzen ere atal honetako 1 b) lerroaldean aipatzen diren harreman motaren bat izanik aurreko horiekin (haurrak ere tartean direla, halakorik baldin badago).

    2. Bakarrik edo ezkonduta (edo ezkontzaren antzeko beste lotura modu iraunkorren batean) bizi diren pertsonak, beren ardurapean adin txikikoak dituztela, hain zuzen ere atal honetako 1 b) lerroaldean aipatzen diren harreman motaren bat baldin badute.

    3. Premia larria izateagatik, atal honetako 1 a) eta 1 b) lerroaldeetan aipatzen diren unitateetakoren batean jaso dituzten pertsonak, baldin eta ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

      • Pertsona hori jasoko duen unitateak behar beste baliabide izatea bizirauteko dituen oinarrizko gastuei aurre egin ahal izateko, Dekretu honetako 3.3 atalean esaten den moduan.

      • Unitate horretan jasotzen den pertsonak ez izatea unitatekoekin atal honetako 1 b) lerroaldean aipatzen direnak bezalako harreman modurik.

      • Unitate hartzailearen eta hartu dituzten pertsonen artean diru bidezko traturik ez egotea.

        Pertsonak gehienez ere hamabi hilabetez hartu ahal izango dira gorago aipatutako aukeren artean, baina salbuespenak izanik ere, beste hamabi hilabetez luzatu ahal izango da egoera hori, hasierako egoera eragin zuten arrazoiek bere horretan irauten baldin badute; dena den, oinarrizko gizarte-zerbitzuek aldeko txostena idatzi beharko dute aldez aurretik.

  3. 2. lerroaldean aipatzen diren kasuetan, etxebizitza edo bizitokian dauden gainerako pertsonak, nahiz eta aipatu ditugun pertsonekin atal honetako 1 b) lerroaldean jasotakoa moduko harreman motaren bat izan, bizikidetzako beste unitate ekonomiko independente bateko kidetzat hartuko dira.

  1. atala. Etxebizitza edo bizitokia.

  1. Dekretu honetan esaten direnetarako, ondorengoa izango da etxebizitza edo bizitokia: modu independentean bizi nahi duten pertsonek (bakarrik edo beste batzuekin egonda ere) bizitzeko erabili ohi duten leku fisikoa

  2. Dekretu honetan esaten direnetarako, etxebizitza edo bizitoki independentetzat hartuko dira ondorengo lekuetako zenbait gune, horietan Dekretuko 4. atalean aipatzen diren pertsonak (bakarrik edo taldean) bizi baldin badira:

    1. Turismorako diren etxeak (bai hotel izaerakoak nahiz hotel izaeraz bestelakoak) hain zuzen ere martxoaren 16ko 6/1994 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko turismoa arautzen duenean, 12. atalean, definitzen diren moduan.

    2. Jendea aldi batez hartzeko prestatutako zentro publikoak edo, halakorik ezean, pribatuak, baina irabazteko asmorik ez dutenak eta administrazioak behar bezala kreditatutakoak.

    3. Alokairuan dauden norbanakoen etxeak, baina horien zati bat 2. aldiz alokatu dutenak, azaroaren 24ko 29/1994 Legean, Hiri Alogerei buruzkoan, esaten den moduan.

    4. Etxearen zati bat ostatu gisa eskainita duten norbanakoen etxeak.

    5. Norbanakoen etxeak, non pertsona batek baino gehiagok partekatzen duen alokairu bera, eta guztiak diren errentarikideak, betiere jarraian azaltzen diren baldintzak betetzen badira:

      • Eragindako pertsonak premia larriko egoeran bizitzea eta elkarren arteko loturak ezin du izan Dekretu honetako 4. ataleko 1 b) lerroaldean aurreikusten diren loturetako bat.

      • Taldeko eta aldi baterako bizikidetza-egoerak izan behar dira, eta Udalak edo udalerrian jarduten duten gainontzeko erakunde publikoak edo pribatuak ostatu emateko formularik ez dagoeneko egoerak izango dira.

        Kasu hauetan guztietan, oinarrizko gizarte-zerbitzuen txosten bat aurkeztu beharko da, non aurreko baldintzak betetzen direla adieraziko den.

  3. Aurreko lerroaldean aurreikusitako egoeretan, aipatzen diren bizikidetzako unitate ekonomiko horiek unitate ekonomiko independentetzat joko dira, Dekretu honetako 4. atalean aurreikusitakoarekin bat eginez.

  1. atala. Titular bat baino gehiago egotea.

  1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independente berean titularra izateko baldintzak betetzen dituen pertsona bat baino gehiago baldin badago ere, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera bakar batek jasoko du.

  2. Egoera horretan daudenean, lehenbizi eskatu zuenak eskuratuko du laguntza.

  1. atala. Titularren betebeharrak.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzen dutenek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera dagokiona egiteko erabiliko dute, hau da, jakiak eskuratzeko.

  2. Ondoren aipatzen den gertaeratakoren bat sortzen bada, laguntzaren eskaera jaso eta laguntza hori eman duen Udalari horren berri eman beharko zaio, gertaera hori izan eta hamabost egun natural igaro baino lehen; izan ere, gertaera horrek laguntzak aldatzea, bertan behera uztea edo iraungitzea eragin baitezake:

    1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideren bat hiltzea.

    2. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko titularra edo beste edozein kide ondorengo lekuetakoren batean hilabete baino gehiagoz egotea: egoitza publiko edo pribatuetan, edo espetxeetan.

    3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independentea uztea eta titularrak ohiko bizilekutik alde egitea.

    4. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteari edo horren osakerari eragiten dion beste edozein aldaketa.

    5. Zahartzaroa dela eta pentsio publikoren bat eskuratzeko legeak ezarritako gutxieneko adina betetzea laguntzaren titularrak.

    6. Laguntza zenbatekoa izango den zehazteko kontuan hartu diren baliabideetan aldaketaren bat izatea, hauek ere tartean direla:

      • Eskuratzen diren diru-sarrerak aldatzea, kopurua dela edo sarrera modua dela.

      • Ondarean gehiketak edo murrizketak izatea.

      • Dekretu honetako 27.2 atalean aurreikusitako eskubideak gauzatzeagatik, diru-sarrerak eskuratzea.

    7. Laguntza eskuratu edo ez erabakitzeko dauden baldintzetakoren batek indarrik ez izatea (aldi batez edo behin betiko) eragin dezakeen beste edozein egoera.

  3. Titularraren ohiko bizilekua aldatu egin bada, aldaketa hori izan eta hamabost egun natural pasatu baino lehen, horren berri eman beharko zaio eskuratutako laguntza eskatu zitzaion Udalari; dena den, kontuan izan beharko dira gizarteratzeko hitzarmenean jasota daudekeen berezitasunak.

  4. Behar ez bezala edo behar baino gehiago eskuratutako kopuruak itzultzea, Dekretu honetako 49 eta 51 arteko ataletan jasota dagoen moduan.

  5. Administrazioarekin gizarteratzeko hitzarmen bat negoziatu, izenpetu eta betetzea, maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, II. atalburuan (eta legea garatuko duten arauetan) aipatzen diren egoeretan eta baldintzetan.

  6. Lan-eskaintza egoki bat izanez gero, horri ukorik ez egitea; egokia den edo ez jakiteko, kasuan kasuko araudian esaten dena eta, hala behar duenean, hitzarmeneko araudian esaten dena hartuko da kontuan.

  7. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak dituen edozein erakundek hala eskatzen dionean; dena den, kontuan izan beharko dira gizarteratzeko hitzarmenean esaten direnak.

  1. atala. Diru-kopurua eta baliabideak zehaztea.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eta emango diren gainerako baliabideak zenbatekoak izango diren jakiteko, bizikidetzako unitate ekonomiko independentean dauden kide guztien egoera hartuko da kontuan.

  2. atala. Hileko kopurua zehaztea.

  1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independente bakoitzak Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreratik hilero zenbat eskuratuko duen jakiteko, ondorengo eragiketa hau egingo da: pertsona bakar batek osatutako unitateari dagokion kopuruari hainbateko bat gehituko zaio, titularraz gainera unitate hori osatzen duen gainerako kide bakoitzeko.

    Aurreko lerroaldean aipatzen diren gehigarriak ehunekotan gehitutakoak izango dira, betiere pertsona bakar batek osatzen duen unitateari hilero dagokionari erantsita.

  2. Pertsona bakar batek osatutako bizikidetzako unitate ekonomikoak hilero eskuratuko duen diru-kopurua zenbatekoa izango den, eta gainerako kide bakoitzeko zenbateko gehikuntza ehunekotan- izango duen, urtero zehaztuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean.

  3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independente bakoitzari Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera dela eta hilero eman beharreko diru-kopurua dena batera ordainduko da, baldin eta unitate horrek inolako baliabiderik ez baldin badu. Baliabideren bat baldin badu unitateak, hileko laguntzatik dagokiona kenduko zaio, Dekretu honetako 11. ataletik 17.era bitartekoetan esaten den moduan; hori horrela eginda, geratzen den aldea ordainduko zaio interesatuari.

    . Hileko zenbatekoa berrikustea.

    Urtero, Jaurlaritzaren Kontseiluak, hala badagokio eta horretarako ezartzen diren izapideei eta prozedurei jarraiki, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru Sarreren hileko zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien Legean zehazten dena, berrikusiko du, Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 12ko 12/1998 Legearen 20.4 atalean xedatutakoa betez, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Legean xedatu daitekeenari jarraiki.

  1. atala. Baliabideak zehaztea.

  1. Eskatzaileak eta bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kide guztiek hilero zenbateko baliabideak dituzten zehazteko, denek batera, eta eskaera aurkezten den hilabetean, zenbat baliabide duten hartuko da kontuan.

  2. Baliabideak batzeko orduan, ondorengoak sartuko dira baliabideen artean: lanak (norberaren edo besteren kontura egindakoak) emandako etekinak, ondareak emandakoak, edo pentsioek nahiz beste tituluren batzuek emandakoak.

  1. atala. Zenbatuko ez diren baliabideak.

  1. Baliabideak zenbatzerakoan, ez dira inondik ere kontuan hartuko ondorengoak:

    1. Seme-alabaren bat norbere kargu izateagatik familiak emandako laguntzak (kontributiboak edo kontributiboak ez direnak izanik ere), gehienez ere 18 urtez beherako seme-alabentzat ezarritako kopurura artekoan, eta elbarritasunen bat dagoen edo ez kontuan izanda.

    2. Ondorengo helburua duten diru laguntzak, aldian aldikoak edo bestelakoak izanik ere: bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideei hezkuntza, lanbide-heziketa, osasuna, etxebizitza edo garraioak izaten laguntzea edo gizarte-larrialdiko egoeretatik aurrera irteten laguntzea.

      Ondorengo laguntzak ere ez dira inoiz ere baliabidetzat kontuan hartuko:

      • Heziketa edo prestakuntza jasotzeko bekak, non eta beka horietan mantenua ere ez den sartzen.

      • Laguntza teknikoak.

      • Jantokia eta garraioa ordaintzeko bekak.

      • Ohiko bizilekua erosteko edo konpontzeko laguntzak.

      • Elbarrituek mugitzeko dituzten arazoengatik eta garraioa ordaintzeko emandako laguntzak.

      • Beste pertsona batzuek eskainitako laguntzagatik eskuratutako laguntzak.

      • Gizarte-larrialdiko laguntzak.

      • Adin txikikoak hartzeko laguntzak. Hala ere, kasu honetan, bizilekuan hartutako adin txikiko horiek ez dira zenbatuko bizikidetzako unitate ekonomiko independentean zenbat kide diren zenbatzean.

      • Arrisku-egoerak bizi dituzten lagunak gizarteratzea xede duten laguntzak.

    3. Epailearen erabakiak hala aginduta erretenituta egoteagatik, edo, arautzen duen hitzarmenean hala finkatuta daudelako, jakiak ordaintzeko erabiltzen ari diren kopuruak.

      2. alokairuko kontratua izateagatik eskuratutako kopuruak, betiere indarrean dagoen legeriak dioena bete baldin bada.

  2. Ohiko bizilekua saltzeagatik lortutako dirua ez da baliabidetzat hartuko, baldin eta diru hori guztia beste etxebizitza bat erosteko baldin bada, eta etxe hori bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak ohiko bizileku gisa erabiltzen baldin badu.

    Aurreko lerroaldean aipatzen dena egiteko, hau da, beste etxea erosteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, hain zuzen ere etxea saldu zenetik zenbatzen hasita.

  3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideren batek norbere edo inoren konturako lanen batean badihardu, maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, 34.2. atalean erabakitakoaz bat, unitate ekonomiko horretako baliabideen (soldatetatik datozenen) ehuneko jakin batzuk ez dira zenbatuko zenbat baliabide duten zehazterakoan, hain zuzen ere Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzen dutenek lanean hasteko pizgarriren bat izatea garatuko duten xedapenekin bat.

  1. atala. Norberaren kontura egindako lanaren etekinak.

  1. Merkataritzako jarduerak edo jarduera profesionalak burutzeagatik, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietan jarduteagatik edo beste edozein lanbidetan norbere kontura aritzeagatik lortutako etekinak zenbatekoak diren jakiteko, araudi fiskalean ezarritako prozedura jarraituko da, hain zuzen ere enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak emandako etekin garbiak zenbatekoak diren jakiteko erabiltzen dena.

    Oraingo ondorioetarako, norberaren kontura burututako lanaren etekin garbiak azken adierazpen fiskalerako zerga-oinarriaren berdinak izango dira (enpresa-jarduerak edo jarduera profesionalak direla eta).

  2. Hileko etekin garbiak zenbatekoak diren jakiteko, ondorengo eragiketa egingo da: adierazpen fiskalaren azken ekitaldiko etekin garbiak zeintzuk diren jakiteko aurreko lerroaldean aipatutako eragiketa egin, eta kopuru hori deklarazioko erreferentziako hilabete kopuruagatik zatitu.

  3. Aldez aurretik egindako adierazpen fiskalik ez izanez gero, zinpeko deklarazio bat egingo da, azken hiru hilabeteetan batez beste lortutako diru-sarrerak zenbatekoak izan diren jakiteko.

  4. Hileko irabazi garbiak batez beste lanbidearteko gutxieneko soldataren %150 baino gutxiagokoak direla dioen zinpeko aitorpena egiten baldin bada, edo inolako sarrerarik ez dagoela edo negatiboak direla esaten baldin bada, era horretako adierazpenak oso osorik onartuko dira, ondorengo egoeretan:

    1. Norberaren konturako jarduera bati ekin baldin bazaio sei hilabete baino gutxiagoko denbora tartean.

    2. Dena delako jardueran krisialdia izan baldin bada sei hilabete baino gutxiagoko denbora-tartean.

      Gainontzeko kasuetan, hilero gutxieneko diru-sarrera batzuk izan direla uste izango da, eta kopuru hori lanbidearteko gutxieneko soldataren %75 bestekoa izango da, baldin eta a) eta b) egoerak aldez aurretik gertatu baldin badira, 6 hilabetetik 18 hilabetera arteko tartean; aldez aurretik baina 18 hilabete baino lehenago gertatu badira a) eta b)ko egoerak sarrerak lanbidearteko gutxieneko diru-sarreraren %150 izan direla ulertuko da, non eta ez den kontularitzako frogaren bat aurkezten eta kontrakoa erakusten.

      1. atala. Inoren kontura egindako lanaren etekinak.

      1. Inoren kontura egindako lanagatik soldaten bidez eskuratutako etekinak zenbatekoak diren zehazteko, ondorengo eragiketa egingo da: hileko diru-sarrera gordin konputagarrietatik %2 eta kotizazio sozialengatik eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergagatik ordaindutakoa kenduko da, eta hori izango da lanaren etekina.

        Atal honen ondorioetarako, ondorengoak izango dira kotizazio sozialak: Gizarte Segurantzari ordaindutakoak, eskubide pasiboengatik eta derrigorrezko mutualitateei ordaindutakoak eta Umezurtzen Kolegioetara edo antzeko Erakundeetara egindako derrigorrezko kotizazioak.

      2. Urtebete iraun duten lanen kasuan, ondorengo formula erabiliko da hileko etekin garbiak zenbatekoak diren jakiteko:

        ((Eskaera egin den hilabeteari dagozkion etekin garbiak bider urteroko pagak zati)/ 12).

        Hileko etekin garbiak zenbatekoak diren jakin nahi bada, baina urtebete baino gutxiago iraun duten lanen kasua bada, aurreko lerroaldeko formula bera erabiliko da, baina benetan lan egin den denboraldiari egokituta.

      1. atala. Pentsioetatik eskuratutako etekinak.

        Pentsioetatik, laguntzetatik edo langabezian egoteagatik emandako laguntzetatik, jakien pentsioagatik edo antzeko beste gizarte-laguntzaren bat dela eta eskuratutako etekinak zenbatekoak diren jakiteko, inoren kontura egindako lanaren etekinak zenbatekoak diren jakiteko erabilitako modu bera jarraituko da.

      2. atala. Ondarearen etekinak.

      1. Ondarearen etekinen artean, bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideek duten ondarea ustiatzetik sortutako etekin garbi guztiak sartuko dira, ustiatzeko modua edozein dela ere; baina beti sartuko dira horren barruan alokairuengatik, eskualdatze edo zesioetatik eskuratutako prezioak (landa-ondasunak edo hiri-ondasunak izanik ere) eta baita edozein eratako diru-sarrera finantzieroak.

      2. Ondasun higiezinen kasuan, ondarearen etekin garbia zenbatekoa den jakiteko, guztira izandako etekin gordinari ehuneko bost kenduko zaio.

      3. Kontzeptu hau dela eta hilero izandako diru-sarrera zenbatekoa den jakiteko, ondarearen etekinengatik eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteetan izandako sarrera garbiak zenbatekoak diren zenbatuko da, eta gero, sarrera horiek seigatik zatituko dira.

      1. atala. Sariak eta ohiz kanpoko diru-sarrerak.

      1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideren batek zuzenean sariren bat jasoko balu, kopuru hori hileko diru-sarreratzat hartuko litzateke saria jaso eta hurrengo hirurogei hilabeteetan, eta hileko kopurua sariko kopurua zati hirurogei eginda ateratzen den emaitza izango litzateke.

      2. Era berean jardungo da ohiz kanpoko diru-sarreraren bat eskuratzen baldin bada, baina kopuru horretatik ondare berria erosteko erabilitakoa salbuespena izango da.

        Aipatu ditugun ondorioetarako, ohiz kanpoko ondaretzat hartuko dira ondorengoak:

        1. Lanetik bidali izanagatik eskuratutako kalte-ordaina.

        2. Langabeziako saria kapitalizatzeagatik izandako diru-sarrerak.

        3. Jakiak eskuratzeko eskubidea dela eta jasotako atzerapenak.

        4. Oinordekotzak eta agintzak.

        5. Dohaintzak.

          1. atala. Behar beste baliabide izatea.

            Eskaera egin duen pertsonaren bizikidetzako unitate ekonomiko independentearen hileko baliabideak Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera dela eta eskuratu beharko lukeena baino gutxiago baldin badira ere, eskatzaileak eta unitateko gainerako pertsonek bizirauteko oinarrizko gastuei aurre egiteko behar beste baliabide dutela pentsatuko da (eta, beraz, ezin izango dute Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskatu) ondorengo kasuetan:

          1. Dekretu honetako 4.2 atalean aipatzen diren bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak izanik, unitate horretako pertsonek eta etxebizitza edo bizitoki horretan bizi diren gainerakoek elkarrekin 4.1 b) atalean aurreikusitako lotura moduren bat dutenek- inolako baliabiderik izango ez balute hilero egokituko litzaiekeen Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera lako bost izatea hileko etekinetan, betiere elkarrekin harremanetan zenbat pertsona dauden kontuan izanda.

          2. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideek inolako baliabiderik izango ez balute egokituko litzaiekeen Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera lako lau izatea ondarean ondare hori hurrengo atalean esaten den moduan zehaztuko litzateke-, betiere bizikidetzako unitate ekonomiko independentean zenbat kide dauden kontuan izanda.

          1. atala. Ondarea zehaztea.

          1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko ondarean ondasun higigarri eta higiezin guztiak sartuko dira, horien gaineko jabetzako, posesioko edo usufruktuko titulu juridikoren bat baldin badago.

          2. 20tik 24. atalera bitartean eta hurrengoetan aipatzen diren salbuespenak salbuespen, ondarearen barruan ondorengoak izango ditugu: landa-ondasun eta hiri-ondasun higiezinak, tituluak, baloreak, diru erraz bihurtzen diren kredituen eskubideak edo eskudirua, errenta aldakor edo finkoko tituluak, motoredun ibilgailuak, eta, salbuespenetan izango bada ere, familiaren ostilamendua.

          1. atala. Ondasun higiezinak.

          1. Jabetzapeko landa-ondasun eta hiri-ondasun higiezinek zenbateko balioa duten jakiteko, kasuan kasuko katastroan duten balioa hartuko da kontuan.

          2. Aurreko lerroaldean esandakoa hala bada ere, zenbait landa-ondasun eta hiri-ondasun higiezin ez dira baloratuko, orain duenaz bestelako erabilerarik ezin baldin bada burutu bertan (saldu, eskualdatu, zesio edo ustiatzeko beste moduren baten bidez) edo gaur egun ekonomikoki ustiatzeko dagoen modua egokia baldin bada merkatuaren ikuspegitik.

            Kasu horietan, egokiak iruditzen zaizkien agiri mota denak jarriko dituzte interesatuek instrukzioa egingo duen erakundearen esku, beren ondasun higiezin horietan (hiri-lurrekoa zein landa-lurrekoa) beste ustiakuntza moduren bat aurrera eramatea ezinezkoa dela edo ez dela egokia erakusteko.

          3. Gainera, ondarearen balorazioa egiterakoan, ez da kontuan hartuko bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak ohiko bizitokitzat jabetzan duen etxebizitza edo bizitokia, non eta jabetzan duten etxebizitza horrek aparteko balioa ez duen eta saltzeko erraza ez den.

            Etxebizitza batek aparteko balioa duela esateko, etxe horren katastroko balioak kasuan kasuko garapen-aginduan ezarritakoak baino handiagoak izan beharko dira, betiere kontuan izanda etxe hori zein udalerritan dagoen eta azken hamar urteetan katastroko balioa eguneratzeko prozesurik egon den edo ez.

            Aparteko balioa duten etxebizitzen kasuan, eta ondareari dagokiona zenbatzerakoan, gorago aipatutako aginduan jarriko diren balioetatik gora duen katastroko balioa hartuko da kontuan.

          1. atala. Tituluak eta baloreak.

          1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko edozein kideren titulu, balore eta erraz saltzeko moduko kreditu-eskubideak nahiz bankuetako deposituetan eskudirutan dagoen dirua exekuzioko balorearen arabera zenbatuko dira.

          2. Errenta aldakorreko tituluak burtsan duten kotizazioaren arabera baloratuko dira, eta burtsan kotizatzen ez baldin badute, duten balore kontablearen arabera.

          3. Errenta finkoko tituluak balio nominala kontuan izanda baloratuko dira.

          1. atala. Motoredun ibilgailuak.

          1. Motoredun ibilgailuak, denak batera hartuta, ez dira kontuan izango ondarea baloratzerakoan, jarraian adierazten diren zenbatekoak muga direlarik:

            1.500.000 pezetara arteko muga, oro har.

            3.000.000 pezetara arte, minusbaliotasunak dituzten pertsonentzako egokitutako ibilgailuen kasuan.

          2. Aurreko lerroaldean aurreikusitako kasuetan, ondarearen balorazia egiterakoan, merkatuko prezioa hartuko da kontuan, eta salbuetsita dauden zenbatekotik gorakoa bakarrik zenbatuko da.

          1. atala. Familiaren ostilamendua.

            Ondarearen balorazioa egiterakoan ez da kontuan hartuko familiaren ostilamendua, ohiz kanpoko balioa izan eta erraz saltzeko moduko ondasunak ez badaude behintzat ostilamendu horretan.

          2. atala. Nekazaritzako eta merkataritzako jarduerek edo jarduera profesionalek izango dituzten beherapenak.

            Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideren batek nekazaritzako, merkataritzako edo bestelako jarduera profesionalen bat aurrera eramateko jabetzan merkataritzako lonjaren bat, bulegoren bat, nekazaritzako edo abeltzaintzako ustiategi bat edo motoredun ibilgailuren bat baldin badu, ondasun higiezin horiei guztiei dagozkien katastroko balioa neurtzerakoan, hiru milioi pezetako beherapena egingo da (tartean delarik jarduera horretan bizikidetzako unitate ekonomikoko edozein kideren bidez- erabiltzen diren ibilgailuen balioa, merkatuko prezioaren arabera).

  1. atala. Eskaerak eta agiriak.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera ematea onartzeko, lehendabizi, eskaera egin beharko dute horretan interesatuta dauden pertsonek, Dekretu honetako I. eranskinean ageri den normalizatutako eredua beteta.

  2. Eskaeraren normalizatutako eredua interesatua bizi den herriko udaletxean egongo da nahi duenarentzat eskura.

  3. Eskaera interesatua bizi den udalerriko udaletxean aurkeztu beharko da, eta legerian aipatzen den edozein bide erabili ahal izango da horretarako.

  4. Eskaerarekin batera, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira, Dekretuaren 3. eta 4. ataletan jasotako baldintzak betetzen direla erakusteko:

    1. Eskaera egiten duen pertsona eta bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako pertsonak nortzuk diren erakutsiko duen agiriaren fotokopia.

    2. Familia-liburuaren fotokopia eta, beharrezkoa baldin bada, zaintza edo tutoretzaren berri ematen duten agirien fotokopia.

    3. Dekretu honetako 4.2 a) atalean aurreikusten den egoerarako, tratu txarrak izan direla esaten bada, hori epailearen erabakiaren fotokopiaren bidez egiaztatu beharko da. Epaileak oraindik ez baldin badu erabaki irmorik hartu, nahikoa izango da salaketaren fotokopia aurkeztea. Hori hala izanik ere, zenbait kasutan ez da beharrezkoa izango salaketa aurkeztea, oinarrizko gizarte-zerbitzuek egoeraren berri izan eta, egoera ohiz kanpokoa dela ikusirik, beharrezkoa baldin bada salaketa aurkeztea atzeratzea, dena delako pertsona babesteagatik eta segurtasuna izan dezan.

    4. Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorra duenean bikote batek, egoera hori ondorengo edozein bide erabilita egiaztatuko da:

      • Egoera horien berri jasotzeko legea jarraituz eratutako erregistroa baldin badago, erregistro horretan emandako egiaztagiriaren bidez.

      • Aipatutakoa bezalako erregistrorik ez baldin badago, ondorengo moduren baten bidez:

      • Izatezko bizikidetza egiaztatzen duen xedapen judizialaren kopia konpultsatuaren bidez, edo

      • Eragiten dien pertsonen zinpeko aitorpenaren bidez.

    5. Bikotea bereiztu, dibortziatu edo ezkontza nulu jo bada, kasuan kasuko xedapenaren fotokopia aurkeztu beharko da.

    6. Dekretu honetako 3.2. ataleko hirugarren lerroaldean aipatzen diren euskal gizataldeetako kideen kasuan, Espainiako lurraldetik kanpora bizi izandako denbora tartearen berri ematen duten kontsulatuko egiaztagiriak, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritan administratiboki azkenengoz non bizi izan zen erakusten duten agiriak.

    7. Dekretu honetako 5.2 atalean aurreikusitako egoerek eragiten dieten pertsonen kasuan, kasuan kasuko egoeraren berri emango duen eguneratutako agiria, horien artean direla:

      • Ostatu turistikoan egon izanaren faktura.

      • Harrera-zentroan egon izanaren egiaztagiria.

        2. alokairuaren kontratua edo ostatu-kontratua, eta horiekin batera, kasuan kasuko ordainagiriak aurkeztu beharko dira.

      • Alokairuaren kontratua, dagozkion ordain-agiriekin batera.

    8. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kide guztiek dituzten diru-sarrerei eta duten ondareari buruzko zinpeko aitorpena, Dekretu honetako I. eranskinean jasota dagoen eredu normalduaren arabera. Zinpeko aitorpen horrekin batera, gainontzeko agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

      • Bankuko kontuak eta tituluak zertan diren erakusten duten bankuko agiriak.

      • Ondasun higiezinak edukiz gero, Jabetzaren Erregistroak emandako ondasun higiezinen egiaztagiria, edo ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiria (landa-ondasunei edo hiri-ondasunei dagokiena).

      • Inoren kontura diharduten langileen kasuan, hileko azken nominaren fotokopia, eta, hala behar badu, baita lan-kontratuarena ere.

      • Pentsiodunen kasuan, eskuratutako azkenengo pentsioaren ordainagiriaren fotokopia edo eguneratutako pentsioa dela erakusten duen Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren egiaztagiria.

      • Laguntzaren bat edo langabeziako laguntza eskuratzen duten langabetuen kasuan, jasotako azkenengo dena delako laguntzaren fotokopia, edo dena delako laguntzei buruz INEM-ek emandako egiaztagiri eguneratua.

      • Aldian-aldian eskuratzen diren beste laguntza batzuen kasuan, azkenengo ordainagiriaren, arautzen duen konbenioaren edo kasuan kasuko xedapenaren fotokopia.

      • Enpresari edo profesionalen kasuan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azkenengo adierazpenaren kopia.

        1. Eskatzaileak espedientean jasotzea beharrezkoa dela irizten dion gainerako agiri guztiak.

  5. Dena delako herrian bizi dela eta beste norbaitekin bizi dela Biztanleen Udal Erroldaren bidez egiaztatuko da. Horretarako, espedientea osatzerakoan, erroldaratzearen egiaztagiria gehituko dio Udalak, eta hor, bizilekuan bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko da.

  6. Udalak eskaera egin duten lagunei jakinaraziko die ebazpena hartzeko eta prozedura jakinarazteko epea, baita administrazio-isiltasunak eragin ditzakeen ondorioak ere. Informazio hori guztia, eskaera erregistrora sartu eta hamar eguneko epean jakinaraziko da. Horrez gain, eskaera jaso deneko eguna ere zehaztuko da, eta horrek laguntzaren sortzapenari dagokionez eragina izango du, Dekretu honen 31. atalean xedatutakoari jarraiki.

  1. atala. Prozedura izapidetzea.

  1. Eskatzailea bizi den herriko Udalak izapidetuko du espedientea.

    Eskaera izapidetzeko beharrezko informazio eta jarraibide guztiak emango dizkiote eskatzaileari oinarrizko gizarte-zerbitzuek.

  2. Eskatzailea eta berarekin batera bizi diren bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kide guztiak eskaera aurkeztu den Udalean bizi direla egiaztatuko du Udalak.

  3. Laguntza emateko bete beharreko gainerako baldintzak betetzen diren edo ez egiaztatuko du Udalak, eta, egokia iruditzen bazaio, erabakia hartzeko orduan kontuan izan daitezkeen gainerako agiri guztiak ere bere eskuetan daudenak- gehituko dizkio eskaerari.

  4. Eskaeran akatsen bat edo kontraesanen bat dagoela ikusten baldin bada, eskatzaileari berari edo beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuei beste edozein datu, agiri edo txosten eskatu ahal izango die Udalak, espedientea osatzeko edo akatsa konpontzeko beharrezkoa dela iruditzen baldin bazaio. Eskatzaileak ez baditu konpontzen Udalak idatziz adierazi dizkionak 10 egun igaro baino lehen, egindako eskaera ezetsitzat joko da, aldez aurretik egoera, gertatutakoa eta ezar daitezkeen arauak finkatu ondoren.

  5. Eskatzaileak aurkeztutako gertakari edo frogez gainera, Udalak beste batzuk ere kontuan eduki nahi izango balitu, entzunaldi horretarako izapideak egingo ditu, dena delako pertsonak arrazoibideak aurkezteko aukera izan dezan.

  1. atala. Baliabide eta laguntza ekonomikoak aztertzea.

  1. Eskatzaileak edo bizikidetzako haren unitate ekonomiko independenteko kideek baliabide eta gizarte-laguntza ekonomikoren bat eskuratzeko eskubidea baldin badaukate, laguntza edo baliabide horiek oso-osorik erabili diren aztertuko du Udalak.

    Hara noiz ulertuko den eskubideak erabat baliatu direla:

    1. Gizarte-jurisdikzioarekin zerikusia duten kasuetan, kasuari dagokion ebazpena eman eta gero, edo, halakorik ez denean, eskaera, errekerimendua edo salaketa aurkeztu denean behar bezala eta gutxienez hiru hilabete lehenago-.

    2. Gainerako kasuetan, eskaera, errekerimendu edo salaketarik egiten denean formaz, baldin eta gaitzespen edo uko egiterik ez badago, eta aparteko egoeretan salbu (oinarrizko gizarte-zerbitzuek onartu beharko dute apartekotasun hori).

  2. Eskatzailea edo haren unitateko kideak, laguntza ekonomikoren bat jasotzeko eskubidea eduki arren, ez baldin badira hartaz baliatu (elikagaietarako eskubidea barne, ezkontide-elkarbizitza benetan amaitu dela egiaztatzen bada), Udalak eskatzailearengana joko du, espedientea izapidetzen amaitu baino lehen balia ditzan dagozkion eskubideak, indarrean den legediaren arabera. Obligazio bera izango dute gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrek, eskubide horiek prestazioaz geroztik sortzen direnean.

  3. Aurreko lerroaldean jartzen duena benetan bete dadin, Udalak interesdunari behar beste informazio eman beharko dio, bai dauzkan eskubideei buruz, bai eskubide horiez baliatzeko tramiteei buruz ere.

  4. Eskatzaileak ez baldin badu betetzen 2. lerroaldean ezarritako betebeharra, egindako eskaera ezetsi egingo da, aldez aurretik Udalak ebazpena eman ondoren, non egoera, gertatutakoa eta ezar daitezkeen arauak finkatuko diren.

  5. Aurreko lerroaldean adierazitakoa hala bada ere, eskaera egin duten batzuek, salbuespen modura, ez dute zertan 2. lerroaldeko obligazioa bete beharrik izango, baldin eta, gorabehera apartekoren bat medio eta gorabehera hori oinarrizko gizarte-zerbitzuek edo epaile-ebazpenen batek egiaztatu beharko du- eskubideak betearazteko prozesua atzeratzea komeni bada, eskatzailearen integritatea eta segurtasuna bermatu beharrez.

  1. atala. Ebazteko eta jakinarazteko epea eta administrazio-isiltasuna.

  1. Espedientea osatu eta gero, eta eskaera Udaleko erregistroan sartu zenetik gehienez ere 40 egun igaro baino lehen, Udalak Foru Aldundiko erregistro orokorrean aurkeztuko du espediente hori, ebazpenaren txosten/proposamenarekin batera.

  2. Foru Aldundiak gehienez ere 20 eguneko epea izango du Udalak aurkeztutako proposamena jaso zuenetik zenbatzen hasita- ebazteko, eta ebazpena jakinarazteko.

  3. Gorago aipatutako epeak pasatu eta berariazko erabakirik hartu ez baldin bada, administrazio-isiltasun positiboak dituen ondorioak sartuko dira indarrean, berariazko ebazpena emateko betebeharren kaltetan izan gabe, zeinek aurrekoa berretsiko duen.

  4. Aurreko lerroaldean aipatzen diren epeak ez dira kontuan izango prozedura geldiarazteko arrazoia eskatzaileak eragindakoa baldin bada.

  1. atala. Laguntza ukatzeko ebazpena.

    Laguntza ukatzeko ebazpena beti motibatutakoa izango da, eta Foru Aldundiak jakinaraziko dio eskatzaileari, erabakia hartu eta hamar egun igaro baino lehen, eta aurreko ataleko 2. lerroaldean aurreikusitako epearen barruan. Berri emateko jakinarazpenean ebazpenaren testu osoa egon beharko da, eta administrazio-bidea amaitzen duen edo ez ere adierazi beharko da; horrekin batera, zein errekurtso aurkeztu ahal izango diren, zein organotan aurkeztu behar diren eta hori egiteko zenbat eguneko epea izango den adierazi beharko da.

  2. atala. Laguntza emateko ebazpena.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera emango duen ebazpenean, laguntza hori zenbatekoa izango den zehaztu beharko du Foru Aldundiak, eta horrekin batera, laguntzaren titularra izango denak zein eskubide eta betebehar izango dituen ere adierazi beharko du.

  2. Laguntza emateko ebazpena hartzen denetik zenbatzen hasita, Foru Aldundiak hamar eguneko epea izango du, Dekretu honen 28.2 atalean aurreikusitako epearen barruan, eskuratu duenari horren berri emateko, eta jakinarazpen hori aurreko atalean adierazitako modu eta ezaugarri berekin egin beharko da.

  1. atala. Laguntzaren sortzapena.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasiko da hori eskuratzeko eskubidea sortzen.

  2. atala. Laguntza ordaintzea.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera hilabetea betetakoan ordainduko da, eta ondorio ekonomikoak sortzapena hasten denetik izango ditu, hain zuzen ere aurreko atalean ezartzen den unetik.

  3. atala. Eskubidearen iraupena.

    Laguntza emateko kontuan hartu ziren arrazoiek dirauten artean eta titularrek Dekretu honetako 7. atalean aipatzen diren betebeharrak betetzen dituzten artean, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzeko eskubideak indarrean jarraituko du.

  4. atala. Atzera egitea edo uko egitea.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskatu duen pertsonak edozein momentutan egin ahal izango du atzera edo uko egin ahal izango dio laguntza eskuratzeari, horretarako, eskaera aurkeztu dueneko Udalera idazki bat bidaliz. Udalak erabakia hartuko du, non kasu bakoitzeko egoera adieraziko den, izandako gertaerak eta ezar daitezkeen arauak barne.

  2. Aldi berean, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskatu duen pertsonak, laguntza jasotzeko eskubideari uko egin ahal dio, horretarako dagokion Foru Aldundira idatzi bat bidaliz, eta azkenik Foru Aldundiak erabakia hartuko du, aurreko lerroaldean aurreikusitako terminoei jarraiki.

  1. atala. Aldian-aldian baldintzak berrikustea.

    Laguntza zenbatekoa izango den zehaztu eta gero, Foru Aldundiak bere aldetik urtean behin berrikusteko lana hartuko du, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera ematea eragin zuten arrazoiak oraindik ere badiren edo ez ikusteko, eta laguntza eskuratzeko beste baldintzak betetzen diren jakiteko. Horretarako, laguntza jasotzeko eskubidearen titularrei administrazioaren aurrera agertzeko eta elkarlanean aritzeko eskatu ahal izango die. Dena den, egoera zertan den berrikusteko beste aukera batzuk ere izango ditu administrazioak, titularren egoera aldatu egin dela jakiten bada, betiere Dekretu honetako 7.2. atalean jasotakoaz bat.

  2. atala. Bizilekua berrikustea.

    Dekretu honetako 7.3. atalean aipatzen den komunikazioaren bidez egingo diren berrikusteez gainera, titularraren ohiko bizilekua aldatu den edo ez berrikusiko dute Udalek sei hilean behin, eta horren berri emango diote biztanleen udal-errolda kudeatzen duen udal-organoari.

  3. atala. Laguntzaren zenbatekoa aldatzea.

  1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideen kopurua aldatu egiten bada, edo laguntza zenbatekoa izango den erabakitzeko kontuan hartu diren baliabideek gorabeheraren bat izan baldin badute, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera ere aldatu egingo da.

  2. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideren batek edo gehiagok ohiko etxebizitza edo bizitokitik kanpo hilabete edo denbora gehiago egiten baldin badu, unitate horretan kide gutxiago bizi dela pentsatuko da.

  3. Foru Aldundiak, automatikoki, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerari dagozkion kopuruak aldatu egingo ditu, baldin eta aldaketa orokorra eta laguntza jasotzen duten guztiei (horietako zati bati) eragiten diena baldin bada.

  1. atala. Aldaketak egin ondorengo sortzapena eta ordaintzea.

    Laguntzen zenbatekoa aldatu egiten baldin bada, aldaketa hori eragin duen ebazpena argitaratu edo aurreko ataleko 3. lerroaldean aipatzen diren aldaketa automatikoak egin diren hilabetean ez, hurrengotik aurrera sortuko da eskuratzeko eskubidea, eta ordaindu ere ordutik aurrera ordainduko da.

  2. atala. Eskubidea bertan behera uztea.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzeko eskubidea ondorengo arrazoiengatik geratuko da bertan behera:

  1. Laguntza hori emateko zeuden baldintzetako bat ez betetzea aldi batez; esate baterako:

    1. Ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko lurralderen batean izatea aldi batez, baldin eta aldaketa hori 18 hilabete baino denbora-tarte laburragorako baldin bada eta aldibaterako lanak, pertsonaren bat zaindu beharrak, aldi batez egoitzaren batean sartzeko, bereizteko edo aldibaterako premiakotzat jotzeko moduko arrazoiren batengatik baldin bada. Ezaugarri horiek dituen edo ez oinarrizko gizarte-zerbitzuek erabakiko dute, kasuan kasuko txosten teknikoa idatzita.

      Kasu horietan, dena delako pertsona 18 hilabete igaro baino lehen itzultzen baldin bada Euskal Autonomia Erkidegora, Dekretu honetako 3.2. atalean eskatzen den baldintza betetzen dela pentsatuko da.

    2. Iraupen mugatua izango duten diru-sarrera berriak izatea, aurreikusitako mugen gainetik baldin badaude.

    3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independentean pertsona bakarra baldin badago, eta pertsona hori egoitza publiko edo pribatu batean edo espetxean sartzea hilabete batean baino denbora luzeagoan, baina dena delako leku horretan jaten ematen baldin badiote.

  2. Gizarteratzeko hitzarmen bat negoziatu edo izenpetzeari uko egiten badio laguntza behar duen pertsonak, hain zuzen ere maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, II. atalburuan (eta legea garatzeko araudietan) aipatzen diren egoeretan eta moduan.

  3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko titularrak edo beste kideren batek gizarteratzeko hitzarmenean hartutako konpromisoren batzuk ez betetzea.

  1. atala. Ordainketa bertan behera uztea.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzeko eskubidea galtzen baldin bada, ordainketa bertan behera geratuko da, eskubidea galtzea eragin duen arrazoia izan den hilabetean ez hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasita.

  2. Ordainketa bertan behera utzi den egunera artekoa ordaindu egin beharko da, kasuan kasuko ebazpenean ezarriko den moduan.

  1. atala. Ordainketa bertan behera uztearen iraupena.

    Ordainketa etetea eragin duten arrazoiek bere horretan dirauten artean, ez da dirurik ordainduko laguntza dela-eta, eta, gehienez ere, jarraian 18 hilabetez egon ahal izango da egoera horretan. Epe hori amaitu eta gero, Dekretu honetako 45 c) atalean aurreikusitakoaz bat, laguntza jasotzeko eskubidea iraungi egingo da.

  2. atala. Bertan behera uzteak indarra galtzea.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzeko eskubidea indarrik gabe geratzea eragin zuen arrazoirik ez dagoen unean, laguntza berriz ere sorpidetzen hasteko aukerarik dagoen edo ez eta berriro kopururen bat eman behar den aztertuko du Foru Aldundiak, bere aldetik edo norbaitek hala egiteko eskatuta.

  3. atala. Laguntza bertan behera utzi ondorengo sortzapena.

    Laguntza bertan behera utzi eta gero, berriz ere laguntza eskuratzeko aukera izaten bada, laguntza bertan behera uztea eragin zuten arrazoiak amaitu eta hurrengo egunetik hasiko da ostera sortzapena.

  4. atala. Bada ezpada laguntza bertan behera uztea.

  1. Aurreko ataletan erabakitakoa hala bada ere, eta iraungitzeko prozesuren bat hasi den edo ez alde batera utzita, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera bada ezpada ez ordaintzea erabaki ahal izango du Foru Aldundiak, bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak laguntzak eskuratzeko edo mantentzeko baldintzaren bat ez duela betetzen uste izateko moduko susmoren bat baldin badago.

  2. Gai horren inguruan, Foru Aldundiak bere kabuz, norbaitek hala eskatuta edo dena delako pertsonaren jarraipena egiten duen Udalak eskatuta jardun ahal izango du.

  3. Bada ezpada laguntzarik ez ematea erabakitzen baldin badu Foru Aldundiak, laguntza ematen jarraitu, bertan behera utzi edo iraungi edo ez erabakitzeko hiru hilabeteko epea izango du.

  1. atala. Eskubidea iraungitzea.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzeko eskubidea ondorengo arrazoiengatik iraungiko da:

    1. Titularra hiltzeagatik.

    2. Laguntza hori emateko eskatzen zen baldintzetakoren bat orain ez betetzeagatik.

    3. Laguntza hori bertan behera geratuta egoteagatik 18 hilabetean baino denbora tarte luzeagoan.

    4. Titularrak uko egiteagatik.

    5. Zigor-prozedura batean erabaki hori hartzeagatik.

    6. Dekretu honetako 27.2 atalean aurreikusitako betebeharra ez betetzeagatik.

  2. atala. Laguntza iraungi eta gero ordaindu beharrekoa.

  1. Laguntza eskuratzeko eskubidea iraungi egiten baldin bada, laguntza iraungitzea eragin duten arrazoiak gertatu diren hurrengo egunetik aurrera, aurreko egun guztiei zegokiena ordaindu beharko zaio dena delakoari, horretarako idatziko den ebazpenean adieraziko den moduan; dena den, hurrengo lerroaldean aipatzen den salbuespena egongo da.

  2. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzeko eskubidea iraungitzeko arrazoia titularra hiltzea baldin bada, bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideei -halakorik baldin badago- hilabete osoari dagokiona ordainduko zaie.

  1. atala. Presazko prozedura.

    Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzeko ordura arteko titularrak zuen eskubidea iraungi, eta egoera horrek kalte nabarmenak eragiten badizkie bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideei (batez ere titularra hil egin denean edo unitatetik alde egin duenean, ohiko bizilekua ere utzita), presazko prozedura jarriko da abian, eta lehentasuna izango du unitateko gainerako kideek laguntza eskuratu ahal izateak. Horretarako, ebazpenaren proposamena eta proposamena bera egiteko epeak -Dekretu honetako 28. ataleko 1. eta 2. lerroaldeetan aipatzen diren epeak-, erdira murriztuko dira.

  2. atala. Titularra ez den bati laguntza ordaintzea.

  1. Titularra ez den bati laguntza ordaintzea erabaki ahal izango du Foru Aldundiak ondorengo kasuetan:

    1. Titularra ezgaia dela adierazten bada legez.

    2. Titularra egoitza publiko edo pribaturen batean edo espetxeren batean sartzen badute hiru hilabete baino epe luzeago baterako.

    3. Laguntza jakiak erosteko dela kontuan izanik, titularrak betebehar hori betetzen ez badu.

  2. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kiderik zaharrenari jarduteko gaitasuna izan beharko du- ordainduko zaio laguntza, eta, bestela, adin txikikoen edo ezinduen kasuan, legezko tutela edo ordezkotza duen pertsonari. Salbuespena izango bada ere, eta egoerak hala jardutea eskatzen baldin badu, Foru Aldundiak laguntza beste pertsona bati ematea erabaki ahal izango du.

  3. Laguntza titularra ez den pertsona bati ordaintzeak ez du esan nahi laguntza jasotzeko titulartasuna aldatu egin denik.

  1. atala. Behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzea.

  1. Laguntza aldatzeko, bertan behera uzteko edo iraungitzeko prozesu batean, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera norbaitek behar ez bezala eskuratzen duela ikusiko balitz, titularrak behar ez bezala edo behar baino kopuru handiagoan eskuratutako kopuruak itzuli egin beharko lituzke, Foru Aldundiak hala erabakitzen badu.

  2. Dekretu honetako 27. atalean aipatzen diren baliabideei eta laguntzei -diruz ordaintzekoei- dagozkien atzerapenak ordaintzea erabaki eta gero, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera titularrak behar ez bezala edo behar baino kopuru handiagoan eskuratu duela ikusten baldin bada, kopuru horiek itzultzeko betebeharra izango du, aurreko lerroaldean aipatzen den modu berean.

  1. atala. Behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzeko prozedura.

  1. Aurreko atalean aipatzen den edozein egoeratan, behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzeko prozedura abiaraziko du Foru Aldundiak.

  2. Prozedurarekin hasi eta gero, Foru Aldundiak horren berri emango dio titularrari, eta hori egiteko arrazoiak eta izan ditzakeen ondorio ekonomikoak zeintzuk diren ere jakinaraziko dizkio, baita ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea eta administrazio-isiltasunak eragindako ondorioak ere. Horrela, interesatuek gehienez ere hilabeteko epea izango dute egoki iruditzen zaizkien arrazoibideak aurkezteko.

  3. Arrazoibideak jaso edo jaso gabe ere hilabete igarotakoan, Foru Aldundiak gero beste hilabete bateko epea izango du behar ez bezala edo behar ez besteko laguntzarik jaso den edo ez esango duen ebazpena idazteko. Ebazpen horrek motibatutakoa izan beharko du.

  4. Laguntzaren bat behar ez bezala edo behar baino kopuru handiagoan eskuratu dela ikusten baldin bada, kasuan kasuko kopuruak itzuli egin beharko direla -interesik ordaindu gabe- adieraziko da aurreko lerroaldean aipatzen den ebazpenean; horrekin batera, eragiten dion pertsonak dirua itzultzeko zenbat denbora izango duen ere adierazi beharko da, eta baita zenbat hilabetetan eta hilero zenbat ordainduz itzuli beharko den ere. Dena den, itzultzeko denbora tartea zehazterakoan, kontuan izan beharko da titularrak edo unitate ekonomiko independenteak ezingo duela, hilero, aurreikusita dituen sarreren %30 baino gehiago itzuli.

  5. Aurreko lerroaldean aipatzen dena betetzeko, indarrean dagoen Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreran hilero murrizketaren bat edo konpentsazioren bat egitea erabaki ahal izango du Foru Aldundiak bere kabuz; murrizketa hori interesatuaren bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko edozein kideri dagokionetik egingo luke. Dena den, murrizketa edo konpentsazio horrek ezingo du izan Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreragatik gehienez ere eskuratuko luketenaren %30 baino handiagoa (betiere baliabiderik ez dagoen kasua erreferentzia hartuta, eta bizikidetzako unitate ekonomikoan zenbat kide diren ahaztu gabe).

  6. Gizarteratzeko gutxieneko beste diru-sarrera batzuk osatzeko erabiliko dira behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzeagatik edo konpentsazioengatik aurrekontu-ekitaldi bakoitzean eskuratutako diru-kopuruak, eta hori Dekretu honetako 63. atalean esaten den moduan egingo da.

  1. atala. Itzultzeko prozeduraren epeak, preskripzioa eta iraungitzea.

  1. Itzultzeko prozeduraz erabakitzeko eta erabakia jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, prozedurarekin hasi dela jakinarazi denetik zenbatzen hasita. Epe hori amaitu ostean, oraindik ere berariazko erabakirik hartu eta jakinarazi ez bada, iraungipenari dagokion epea zenbatzen hasiko da eta hori xedatzen duen erabakiak egintzak artxibatzea aginduko du. Prozedura pertsona interesdunari aurpegiratu ahal zaizkion arrazoiengatik eten den kasuetan, ebazpena hartzeko eta jakinarazteko epea eten egingo da.

  2. Behar ez bezala eskuratutako kopuruak itzultzeko betebeharrak Euskadiko Ogasun Orokorraren eskubide eta betebeharrei ezartzekoa zaien araudian esaten den moduan preskribituko du.

  3. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera dela eta hileko kopurua eskuratzeko eskubidea kasuan kasuko epemuga gainditu eta urtebetera iraungiko da.

  1. atala. Aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzeko prozedurekin hastea.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzeko eskubidea bertan behera utzi edo iraungitzeko prozedura eta kopurua aldatzeko prozedura hastea Udalak edo Foru Aldundiak erabaki ahal izango dute, beren kabuz edo norbaitek eskatuta.

  2. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera aldatzeko, bertan behera uzteko edo iraungitzeko prozesu bat hasiz gero, eskubidearen titularrari horren berri eman beharko zaio, eta arrazoiak zeintzuk diren eta zein ondorio ekonomiko izango dituen ere esan beharko zaio, baita ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea eta administrazio-isiltasunak eragindako ondorioak ere; hori guztia eginda, interesatuek egoki iritzitako arrazoibideak aurkezteko aukera izango dute.

  1. atala. Prozedurak izapidetzea.

    Aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzeko prozeduren izapideak egitea prozedura hasi duen erakundearen eginkizuna izango da, eta erakunde horrek berak egingo ditu Dekretu honetako 26. eta 27. atalean aurreikusitako egiaztapenak.

  2. atala. Ebazpenak.

  1. Aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzeko prozeduretan, ebazpena ematea Foru Aldundiaren eginkizuna izango da, kopuruak automatikoki aldatuko diren kasuetan izan ezik (kasu horiek Dekretu honetako 37.3. atalean aipatzen dira); horietan ez da ebazpena idatzi beharrik egongo.

  2. Eskumena duen organoak bi hilabeteko epea izango du, gehienez ere, arrazoitutako ebazpena idazteko eta jakinarazteko, betiere laguntza aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzeko prozedura hasten denetik zenbatzen hasita.

    Izapideak egingo dituen organoa Udala baldin bada, epeak zenbatzerakoan, Dekretu honetako 28. ataleko 1. eta 2. lerroaldeetan esaten dena hartuko da kontuan.

  3. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzeari buruz hartutako ebazpen oro laguntzaren titularrari edo, hala behar badu, tutore, legezko ordezkari edo oinordekoei jakinarazi beharko zaie, ebazpenak idatzi zirenetik hamar egun igaro baino lehen, eta aurreko lerroaldean aurreikusitako bi hilabeteko gehienezko epearen barruan.

  1. atala. Errekurtsoak eta kexua adierazteko idazkia.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eman, ukatu, aldatu, bertan behera utzi edo iraungiko duten ebazpenen aurka, nahiz behar ez bezala eskuratutako laguntzak itzultzeko emango diren ebazpenen aurka, indarrean dagoen legerian aipatzen diren errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira, administrazio-errekurtsoak nahiz jurisdikzionalak direla.

  2. Aipatutako errekurtso horiek aurkeztu edo ez alde batera utzita, arrazoitutako kexua aurkeztu ahal izango dute interesatuek Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen eskumena duen sailean.

    Gorago aipatutako sail horretan gizarte-zerbitzuez arduratzen den Administrazio Atalera bidali beharko da kexua azaltzen duen idazkia, eta kexua zertan oinarritzen den adierazi beharko da bertan; dena den, administrazioan edo bide jurisdikzionalean jartzekoak diren errekurtsoetako arrazoibideen bestelakoak izan beharko dute.

    Hartu beharreko neurriak hartuko ditu eskumena duen organoak, baina aurkeztutako kexuaren araberako neurriak izan beharko dute.

  1. atala. Administrazioek elkarren berri izatea.

  1. Dena delako Udalean bizi eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titular direnei eragiten dieten administrazio-ebazpen guztien berri emango die Foru Aldundiak Udalei.

  2. Espedienteetan izandako gorabeheren berri emango diete Udalek aldundiei, Udalek espedienteen jarraipena egiten baitute, baldin eta gorabehera horrek aldundien eskumeneko kontuei eragiten baldin badie.

  1. atala. Datuak isilpean gordetzea.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera eskuratzen duten titular nahiz eskaera egin dutenei edo bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideei buruzko daturen bat edo txostenen bat eskatzen baldin badu euskal administrazio publikoren batek -gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak dituen administrazioren batek-, datu edo txosten horietan maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, eta Dekretu honetan eskatzen diren baldintzak (laguntzak eskuratu ahal izateko) eta betebeharrak betetzen diren edo ez ikusteko beharrezkoak direnak baino ez dira izango.

  2. Euskal administrazio publikoek isilpean gordeko dituzte espedienteak izapidetzeko eskuratutako datuak.

  1. atala. Eskumenak besteren esku uztea.

    Foru Aldundiek Udalen esku utzi ahal izango dituzte zenbait eginkizun, hain zuzen ere Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera ematea onartu, ukatu, berrikusi, aldatu, bertan behera utzi, iraungi edo ordaintzearekin zerikusia dutenak.

  1. atala. Espedienteak lekuz aldatzea.

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularrak ohiko bizilekua aldatu egiten badu, eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko batetik besterakoa baldin bada, dena delako Foru Aldundiak aurrerantzean eskumena izango duen aldundiari espedientearen kopia bidaliko dio; azken horrek, berriz, beste horrenbeste egingo du titularra bizi izaten jarri den herriko Udalarekin.

  2. Ohiko bizilekua aldatu, baina aldaketa Lurralde Historiko beraren barruan gertatzen baldin bada, Foru Aldundiak kopia bat bidaliko du titularrak bizi izateko aukeratu duen Udal berrira.

  3. Aurreko lerroaldeetan aipatzen diren egoeretarako, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularrek ohiko bizilekua aldatzen baldin badute, eta jakinaren gainean badaude Udalak, horren berri eman beharko diote Udalek dagokien Lurralde Historikoko Foru Aldundiari.

  1. atala. Espedientea lekuz aldatu eta gero, ordainketa zertan den

  1. Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularren batek ohiko bizilekua aldatzen baldin badu, eta aldaketa Lurralde Historiko batetik besterakoa baldin bada, bizileku berria kokatzen deneko Lurralde Historikoko Udalak, hasieran eskumena zuen diputazioak espedientearen kopia bidali eta eskuratu ostean, berriz aztertuko du laguntzaren titularraren egoera, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera ematea eragin zuten arrazoiak oraindik ere indarrean dauden ikusteko.

  2. Espedientea berrikusi eta gero, eta espedientearen kopia jaso zuenetik gehienez ere 40 eguneko epea izango duelarik, Foru Aldundiko dagokion Erregistro Orokorrean, ebazpenaren proposamena aurkeztuko du Udalak, laguntza ematen jarraitu behar den, aldaketaren bat egin behar den, bertan behera utzi edo iraungi egin behar den esateko.

  3. Udalaren proposamena jaso denetik zenbatzen hasita, Foru Aldundiak gehienez ere 20 eguneko epea izango du gaiari buruzko ebazpena emateko.

  4. Ebazpenean laguntza ematea erabakitzen baldin bada, ebazpena agertu den hilabetean ez, hurrengotik aurrera hasiko da bizileku berriko Foru Aldundia laguntza ordaintzen. Horren berri hasierako espedientea zuen Foru Aldundiari eman beharko zaio, hurrengo hilabetetik aurrera ordaintzen jarraitu ez dezan.

  1. atala. Finantzazioa.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, urtero, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerak ordaintzeko beharrezko baliabide ekonomikoak egongo dira jasota.

  2. Foru Aldundiek eta Udalek, urtero, beren aurrekontuetan beharrezko baliabide ekonomikoak zehaztuko dituzte, hain zuzen ere maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, eta Dekretu honetan aurreikusitako eskumenak gauzatu ahal izateko.

  1. atala. Nola transferitu behar diren diru-kopuruak.

    Foru Aldundiek Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera ordaintzeko beste diru izango dutela bermatuko du Eusko Jaurlaritzak, eta horretarako, hilero, transferentziak egingo ditu, laguntzak emateko ebazpenak kontuan izanda. Hau izango da jarduteko modua:

  1. Hilero, eta hilaren 15erako, justu aurreko hilabetean Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularrak eta eman beharreko laguntzak zeintzuk diren jasotzen duen behin betiko zerrenda bidaliko diote normalizatutako euskarri informatikoan- Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen eskumena duen sailari; aurreko hilabetean indarrean zeuden ondorio ekonomikoak zeintzuk diren eta gastua zein den egongo da zehaztuta.

  2. Aurreko lerroaldean aipatzen diren agiriak jaso ostean, eta hilabeteko bigarren hamabostaldian, hilero ordaindu beharreko dirua aldundien esku jarriko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak.

  1. atala. Transferitutako kopuruak konpentsatzea eta itzultzea.

  1. Hilero transferitzen diren kopuruetan, zegokien hilabeteko laguntzak ordaintzeko erabili ez den soberakinen bat geratzen baldin bada, diru hori hurrengo hilabetekoa ordaintzeko erabili ahal izango dute Foru Aldundiek. Hori hala egiten bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Foru Aldundien esku jarritako diru-kopurua konpentsatu egin beharko da.

  2. Gauza bera egin ahal izango da Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera behar ez bezala eskuratzeagatik laguntzen titularrek Foru Aldundien esku jarriko dituzten diru-kopuruekin. Kasu horietan, eta agirietan jasota egon dadin, ekintza hori justifikatuko duten agiriak Eusko Jaurlaritzan eskumenak dituen Sailaren esku jarriko dituzte Foru Aldundiek, hurrengo hilabeteko lehen hamar egunak igaro baino lehen.

  3. Aurreko lerroaldeetan erabakitakoa hala izanik ere, laguntzak ordaintzeko erabili ez den kopururen bat geratzen baldin bada aurrekontu-ekitaldia amaitzen denean, kopuru hori Euskadiko Diruzaintza Nagusiaren esku jarri beharko dute Foru Aldundiek.

  1. atala. Agiriak nola bidali.

  1. Maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, 40.2 atalean jasotzen diren ondorioetarako, ondorengo agiriak jarri beharko dituzte Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzan gaiari buruzko eskumenak dituen sailaren esku, hilero: diru-sarrera eman, ukatu, aldatu, bertan behera utzi edo iraungitzea erabaki duten ebazpenen kopiak; dirua itzultzeko prozeduretan emandako ebazpenen kopiak eta aurreko hilabetean titularrei ordaindu zaizkien kopuruen berri ematen duten agirien kopiak. Era berean, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren nondik norakoekin eta exekuzioarekin zerikusia duten agiri guztiak ere bidaliko dituzte, eta, gainera, datu horiek estatistiketan erabili ahal izatea ahalbidetuko dute.

  2. Aurreko lerroaldean aipatzen den informazioa (informazio osoa edo zati bat) normalizatutako euskarri informatikoen bidez bidali ahal izango da, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak dituen Sailak erabakiko duen moduan.

Dekretu honetan aipatzen direnetarako, halako egoerak (babes, zaintza nahiz tutela), guraso eta seme-alaben arteko harremanen parekoak izango ditugu.

Dekretu honetan jartzen duena jartzen duela ere, baliteke foru-organoek eta toki-korporazioek beste neurririk ere hartzea, Gizarte Laguntzako gaietan.

ALDIBATERAKO XEDAPEN

Bakarra. Prozedurak behin-behinekoak izatea.

  1. Dena delako Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera onartu, berrikusi, aldatu, bertan behera utzi eta iraungitzeko prozedura Dekretu hau indarrean sartu baino lehen hasi bazen, kasu horretan, aurreko araudiak esaten duena bete beharko da, 1999ko ekainaren 30era arte.

  2. Laguntzak eman, berrikusi, aldatu edo bertan behera uzteari buruz Dekretu hau indarrean sartu baino lehen onartu ziren ebazpenak ebazpen horietan bertan aipatzen den epera arte egongo dira indarrean, non eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularrek ez dioten nahita uko egiten, maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, esaten denaren alde; horretarako, beste eskaera bat aurkeztu beharko dute, Dekretu honetako 25. atalean esaten denez. Dekretu hau indarrean sartzeagatik zein egoeratan geratuko diren jakinaraziko diete oinarrizko gizarte-zerbitzuek Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreraren titularrei.

  1. Dekretu honetan administrazio-erregimenaren inguruan zehaztu gabe geratu den beste ezertan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea bete beharko da.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, honenbestez, Dekretu hau garatu eta exekutatzeko beharrezko xedapenak hartzeko gaitasuna dauka, baita Dekretu honetako 22. eta 24. ataletan aurreikusitako zenbatekoak eguneratzeko gaitasuna ere.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean Dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko apirilaren 20an.

Lehendakaria,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

  1. Eskatzailearen eta berarekin bizi diren gainerako pertsonen datuak Espediente zenbakia.

    (familiakoak diren edo ez alde batera utzita)

    Hurrenkera Eskatzailearekiko Lehen abizena Bigarren abizena Izena Jaiotze-eguna/ Nazionalitatea Sexua Egoera zibila Identifikazio Gizarte

    zenb. ahaidetasuna adina zenb Identitatea Segurantzako zenb.

    Ezkongabea NAN/AIZ 

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea 

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    1 ESKATZAILEA 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ 

  1. Estatukoa Ezkondua Pasaportea 

    E.Beko herritarra Gizona  Alarguna

    2 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra Gizona  Alarguna

    3 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    4 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    5 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    6 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    7 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Hurrenkera Eskatzailearekiko Lehen abizena Bigarren abizena Izena Jaiotze-eguna/ Nazionalitatea Sexua Egoera zibila Identifikazio Gizarte

    zenb. ahaidetasuna adina zenb Identitatea Segurantzako zenb.

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    8 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    9 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    10 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona Alarguna

    11 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    12 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    13 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona Alarguna

    14 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    15 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Hurrenkera Eskatzailearekiko Lehen abizena Bigarren abizena Izena Jaiotze-eguna/ Nazionalitatea Sexua Egoera zibila Identifikazio Gizarte

    zenb. ahaidetasuna adina zenb Identitatea Segurantzako zenb.

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    16 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona Alarguna

    17 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    18 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea  NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    19 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

    Ezkongabea NAN/AIZ

  1. Estatukoa  Ezkondua Pasaportea 

    E.Beko herritarra  Gizona  Alarguna

    20 3. E.Baz kanpoko herr  Emakum  Dibortz/ bereiztu

  2. Bizi den etxebizitzari buruzko datuak

    Bizilekua (kalea edo p l a z a ) & # 9 ;Poligonoa Zenbakia Blokea Eskailera Pisua Atea Telefonoa

    Herria Lurralde historikoa Udalerriaa Posta kodea

    Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean

    noizdanik bizi den etenik gabe nnnnnn

    Gaur egungo udalerrian noiztik duen izena emanda (urteak eta hilabeteak) nnnn

    Gaur egungo udalerrian urtebete baino gutxiago baldin badarama bizi izaten:

    Azken urtean EAEn bizileku izan dituen beste udalerri batzuk:

    Lurralde historikoa eta herria: Noiztik (bizitzen hasitako eguna) Noiz arte (alde egindako eguna)

    Etxebizitzan duen erregimena

    n Etxebizitza independentea Jabetzan n

    Alokairuan n

    Erabiltzeko utzita, edo antzekoa n

    n Taldean bizitzeko gunea Turismo-etxea n

    Harrera egiteko egoitza n

  1. alokairua n

    Ostatua, apopilotza n

    Maizter bat baino gehiago n

  2. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak; motak

    Mota orokorrak

    1 Pertsona bakarra n

    2 2 pertsona edo gehiago, familiartekoak n

    3 2 pertsona edo gehiago, familiako lotura gabeak n

    Mota bereziak

    4 Tratu txarrak jasan dituzten pertsonak n

    Ohiko bizilekua utzi behar izan du n

    Familiarteko batzuekin beste etxe batean jarri da bizitzen n

    Tratu txarren berri ematen duen agiria Epailearen erabakia n

    Salaketa n

    Salbuesteko eskaria n

    5 Ardurapean adin txikikoak dituzten pertsonak n

    Beste familiarteko batzuekin bizi dira etxebizitza batean n

    6 Premia larria izan eta babesa eman zaien pertsonak

    Babesa eman duen unitateak ez du gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzen n

    Ez du familiako harremanik babesa eman dion unitatearekin n

    Etxebizitza erabiltzeagatik ez du dirurik ordaindu behar n

    Bizikidetzako unitatea noiz osatu zen nnnnnn

    EZKONTZAREN ANTZEKO HARREMAN IRAUNKORRAK

    Bestelako egiaztagiririk izan ezean, ondorengoa adierazten dugu, erantzukizuna gure gain hartuta:

    ADIERAZITAKOA: behean sinatzen duten pertsonek ezkontzaren antzeko bizikidetzako harreman iraunkorra dute

    Interesatuak: .................................................jauna/andrea

    ..................................................jauna/andrea

    Eguna: ..........................................................

    Izenpea: ..........................................................

    Izenpea: ..........................................................

  3. Diru-sarreren adierazpena Espedientearen zenbakia 

    Hurrenkera Norbere kontura egindako lana Familiaren Inoren kontura egindako lana Ondarearen errendimendu Beste diru-sarrera batzuk Ondarean

    zenb. laguntzak garbiak; azken 6 hilabeteak inbertitutako

    kopuruak

    Hileroko Gizarte Beste gizar. PFEZko Ohiz kanpoko Alokairuak Interesak, Sariak Etxebizitza Beste

    sarrera Segur kotiz atxekipe. ordainketak eta antzekoak dibiden- saltzea batzuk

    garbiak kotizaz. duak eta

    antzekoak

    Ez  Urtean zenbat  Etxebizitza

    Bai  kopurua Beste ekon. jar

    PFEZren zerga oinarria, azken likidaz

    Azken 3 hilabeteetako batez besteko

    sarrera garbiak 

    Ez  Urtean zenbat Etxebizitza

    Bai  kopurua Beste ekon. jar

    PFEZren zerga oinarria, azken likidaz

    Azken 3 hilabeteetako batez besteko

    sarrera garbiak 

    

    Ez  Urtean zenbat  Etxebizitza

    Bai  kopurua Beste ekon. jar PFEZren zerga oinarria, azken likidaz

    Azken 3 hilabeteetako batez besteko

    sarrera garbiak 

    Ez  Urtean zenbat Etxebizitza

    Bai  kopurua Beste ekon. jar

    PFEZren zerga oinarria, azken likidaz

    Azken 3 hilabeteetako batez besteko

    sarrera garbiak 

    

    Ez  Urtean zenbat  Etxebizitza

    Bai  kopurua Beste ekon. jar

    PFEZren zerga oinarria, azken likidaz

    Azken 3 hilabeteetako batez besteko

    sarrera garbiak 

    

    Ez  Urtean zenbat  Etxebizitza

    Bai  kopurua Beste ekon. jar

    PFEZren zerga oinarria, azken likidaz

    Azken 3 hilabeteetako batez besteko

    sarrera garbiak 

    

    Eskatzailearen jarduera edo l a n b i d e a : ...............................................................................

    ADIERAZITAKOA: Gorago jasotako datuek bete-betean erakusten dute zein den nire eta nirekin bizi diren gainerakoen baliabideen gaur egungo egoera.

    Interesatua: .................................................jauna/andrea. Izenpea: ..........................

  4. Ondarea aitortzea

    Ohiko bizilekua, jabetzan Hurrenkera zenbakia; jabea Katastro-ko Katastroko balioa

    edo asimilatua balioa berrikusteko data

    Beste hiri-ondasun Hurrenkera zenbakia; Katastro-ko Katastroko balioa Azken sei hilabeteetan alokairuak

    higiezin batzuk jabea edo asimilatua balioa berrikusteko data eta abar direla eta izandako

    (Deskribapena) etekin garbiak (1)

    Beste landa-ondasun Hurrenkera zenbakia; Katastro-ko Katastroko balioa Azken sei hilabeteetan alokairuak

    higiezin batzuk jabea edo asimilatua balioa berrikusteko data eta abar direla eta izandako

    (Deskribapena) etekin garbiak

    (1) Adieraz ezazu, gurutze bat jarrita, zeintzuk diren oraingo erabilera utzi eta beste bat izaterik ez duten landa-ondasun edo hiri-ondasun higiezinak.

    Ondasun higigarriak Hurrenkera zenbakia; Horiek guztira duten balioa

    (deskribapena, gordailuak, jabea edo asimilatua

    libretak, kontu korronteak e.a.)

    Errenta aldakorreko tituluak Hurrenkera zenbakia; Boltsako kotizazioan duen balioa edo, bestela, balio kontablea

    (Deskribapena) jabea edo asimilatua

    Errenta finkoko tituluak Hurrenkera zenbakia; Balio nominala

    (Deskribapena) jabea edo asimilatua

    Motoredun ibilgailuak Hurrenkera zenbakia; jabea Merkatuko prezioaren araberako balorazioa

    (Deskribapena) edo asimilatua

    Familiaren ostilamendua; Hurrenkera zenbakia; jabea Merkatuko prezioaren araberako balorazioa

    ohiz kanpoko balioa du edo asimilatua

    ADIERAZITAKOA: Gorago jasotako datuek bete-betean erakusten dute zein den nire eta nirekin bizi diren gainerakoen ondarearen gaur egungo egoera.

    Interesatua: . . . . . . . . . . . . ...................................................................jauna/andrea. Izenpea: .........................................

    6. GIZARTERATZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERA HELBIDERATZEKO ERAKUNDEA

    Finantza-erakundearen izena: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ...........................................................................

    Agentzia edo bulegoa: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ...........................................................................

    Kalea edo plaza: .................................. Zenb.: ................Herria: ....................................... Prob.: ...............................

    Kontuaren edo libretaren zenbakia: .........................................

    Zenbaki guztiak (20): . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ...........................................................................

    Oharra: Azaldutako datuak egia direla dioen egiaztagiria aurkeztu beharko da; finantza-erakundeak emandakoa izan beharko du.

    7. EZINTASUNEN BAT DUTENEN KASUAN, LEGEZKO ORDEZKARIA NOR DEN

    Izena: . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ...............................................................................

    NAN: .......................................................................

    Ahaidetasuna: . . . . . ...............................................................................

    LAGUNTZA ESKATZEAN

    ADIERAZITAKOA: eskaera honetan aipatu ditudan datuak (batez ere baliabideei eta ondareari buruzkoak) egia dira, eta hala adierazten dut nire erantzukizunpean. Era berean, badakit zeintzuk diren gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzen dutenek izango dituzten betebeharrak, horien artean dagoela gizarteratzeko hitzarmen bat negoziatu, izenpetu eta betetzea. Horrekin batera, badakit zeintzuk diren gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratu eta gero arau-haustetzat joko diren ekintzak edo ez-egiteak.

    Gainera, administrazio publikoek espedientean dauden datuak erkatu eta egoki iruditzen zaizkien egiaztapenak egin ahal izango dituzte, ONARTU eta BAIMENDU EGITEN DUDALAKO hori; beste erakunde publiko eta pribatu batzuei ere behar beste datu eta txosten eskatu ahal izango dizkiete.

    Esandakoagatik, eta inprimaki hau izenpetuta, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera izapidetu dadila eta eman diezadatela ESKATZEN DUT.

    Interesatua: ..................................................jauna/andrea

    Data: ..........................................................

    Izenpea: ..........................................................

    GGD (GIZARTERATZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERA): AURKEZTUTAKO AGIRIEN ZERRENDA

    Nortasuna:

    n Nor den erakusten duten agiriak Eskatzailea n

    BUEI-ko kideak n

    BUEIa osatzearekin zerikusia duten kontu orokorrak:

    n Familia-liburuaren fotokopia

    n Izatezko bikoteen erregistroko egiaztagiria

    n Bereiztea, dibortziatzea edo ezkontza nulu jotzea eragin duen ebazpenaren fotokopia

    n Babes, zaintza edo tutelaren berri ematen duten agiriak

    n Ezintasunaren berri ematen duten egiaztagiriak

    BUEI-ei buruzko datu zehatzak (taldeka bizitzeko guneetan daudenak)

    n Ondorengoetan bizi direla erakusten duten egiaztagiriak Turismo-etxea n

    Harrera egiteko egoitza n

  1. alokairua n

    Ostatua, apopilotza n

    Maizter bat baino gehiago n

    Erroldaratzea:

    n Erroldako egiaztagiria

    Egoitza duten guztien zerrenda agertuko da.

    Euskal gizataldeak (erroldaratzearen ondorioei dagokienez):

    n Espainiatik kanpo zenbat denboran bizi izan den erakusten duen egiaztagiria (kontsulatuak emana)

    n Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-ondorioetarako azkenengo non bizi izan zen erakusten duen egiaztagiria

    Europako Batasunekoak ez diren herritarrak (erroldako ondorioetarako)

    n Zenbat denboran bizi izan den erakusten duen egiaztagiria

    Baliabideak:

    n Norbere konturako lana PFEZ dela eta kontura egindako azkenengo likidazioaren fotokopia n

    n Inoren konturako lana Lan-kontratuaren fotokopia n

    Hileroko azkenengo nominaren fotokopia n

    n Pentsioa Azkenengo pentsioaren ordainagiriaren fotokopia n

    GSIN-aren eguneratutako egiaztagiria n

    n Langabezia Azkenengo ordainagiriaren fotokopia n

    GSIN-aren eguneratutako egiaztagiria n

    n Aldian aldiko beste batzuk Azkenengo ordainagiriaren fotokopia n

    Arautzen duen konbenioaren fotokopia n

    Kasuan kasuko ebazpenaren fotokopia n

    n Familiak emandako laguntzak GSIN-aren eguneratutako egiaztagiria n

    Ondarea:

    n Beste ondasun higiezin batzuk Ondasun higiezinei buruzko egiaztagiria (jabegoaren erregistroak emandakoa) n

    Ondasun higiezinen gaineko zergaren azkenengo ordainagiria n

    n Ondasun higigarriak Kontuen egoerari buruzko egiaztagiria, finantza-erakundeek emandakoa n

    Kontuen egoerari buruzko egiaztagiria, finantza-erakundeek emandakoa n

    Ohiko etxebizitza Egiaztagiria

    Ondasun higiezinei buruzko egiaztagiria (jabegoaren erregistroak emandakoa) n

    Ondasun higiezinen gaineko zergaren azkenengo ordainagiria n

    Aurkeztutako beste agiri batzuk

    n Norbere kontura egindako lanagatik izandako diru-sarreren berri ematen duten kontularitzako agiriak.

    n Ondasun higiezinak beste ezertan erabiltzerik ez dagoela erakusten duten agiriak.

    n Beste batzuk

    . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .. . . . . . . . . . . . . . . . . . .. . . . . . . ...............................................................................

    . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ...............................................................................

    . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ...............................................................................

Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratu ahal izateko baldintzak:

Ondorengo baldintzak betetzen dituztenek jaso ahal izango dute gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera, maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, gizarte-bazterkeriaren aurkakoan, eta dekretu honetan aurreikusitako baldintzen arabera:

  1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independentea osatuta izatea eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez. Pertsona batzuek ez dute epe hori bete beharrik izango:

    1. Ekonomikoki beren ardurapean adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak dituztenek, edo beste pertsonaren batekin ezkonduta edo ezkontzearen antzeko beste bideren baten bidez iraunkorki elkartuta daudenek.

    2. Bereizteagatik (dela ezkontza nahiz dela izatezko bikotea), dibortziatzeagatik edo ezkontza nulu jotzeagatik bizikidetzako unitate ekonomiko independente berria osatzen dutenek, baina baldintza batekin: bizikidetzako unitate ekonomiko independente berri horretan aurrekoan zeuden pertsonak baino ezin izango dira egon.

    3. Gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak hil egin direlako, bizikidetzako unitate ekonomiko independente berria osatzen dutenek.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein herritako udal-erroldan izena emanda egotea, eskaera aurkeztu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

    Europako Batasunekoak ez diren herritarren kasuan, aurreko lerroaldean aipatzen diren baldintzak bete, edo, bestela, Euskal Autonomia Erkidegoan legez hiru urtez bizi izan direla erakutsi beharko dute; eta hiru urte horietako azken hamabi hilabeteak justu eskaera aurkeztu aurrekoak izan beharko dira. Baina nazioarteko itunetan hala esaten delako edo erreziprozitate-printzipioaren arabera epe laburragoak betetzeko eskatu behar bada, hala jardungo da.

    Ez dute baldintza hori bete beharrik izango maiatzaren 27ko 8/1994 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoan, 11.1. atalean aipatzen diren taldeetako kideek, baldin eta atal horretan bertan aipatzen diren baldintzak betetzen badituzte.

  3. Bizirauteko oinarrizko gastuak ordaintzeko besteko baliabiderik ez izatea. Hori maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, gizarte-bazterkeriaren aurkakoan (18.1 c atalean) eta dekretu honetan 10etik 16.era doazen ataletan aurreikusitako baldintzen arabera egingo da.

  4. 25 urte baino gehiago izatea eta kasuan kasuko legeriak zahartzaroagatik pentsio publiko bat jasotzeko eskatzen duen gutxieneko adina baino gazteagoa izatea.

    25 urtez beherako batzuk salbuetsita egongo dira, baldin eta gainontzeko baldintza guztiak beteta, ekonomikoki beren ardurapean baldin badituzte adin txikikoak nahiz ezintasunen bat duten pertsonak. Gauza bera gertatuko da umezurtzekin ere. Era berean, 25 urte baino gutxiago izan, eta gainerako baldintza guztiak beteta, beste pertsonaren batekin ezkonduta badago edo ezkontzaren antzeko beste lotura iraunkorren bat baldin badu (gutxienez sei hilabete lehenagotik) beste pertsona batekin, salbuetsita egongo da.

    Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularren betebeharrak.

    Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzen dutenek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dagokiona egiteko erabiliko dute, hau da, jakiak eskuratzeko.

  2. Ondoren aipatzen den gertaeratakoren bat sortzen bada, eta laguntza aldatzea, bertan behera uztea edo iraungitzea gerta badaiteke, laguntzaren eskaera jaso eta laguntza hori eman duen udalari horren berri eman beharko zaio, gertaera hori izan eta hamabost egun natural igaro baino lehen:

    1. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko kideren bat hiltzea.

    2. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko titularra edo beste edozein kide ondorengo lekuetakoren batean hilabete baino gehiagoz egotea: egoitza publiko edo pribatuetan, edo espetxeetan.

    3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independentea uztea eta titularrak ohiko bizilekutik alde egitea.

    4. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteari edo horren osakerari eragiten dion beste edozein aldaketa.

    5. Zahartzaroa dela eta pentsio publikoren bat eskuratzeko legeak ezarritako gutxieneko adina betetzea laguntzaren titularrak.

    6. Laguntza zenbatekoa izango den zehazteko kontuan hartu diren baliabideetan aldaketaren bat izatea, hauek ere tartean direla:

      • Eskuratzen diren diru-sarrerak aldatzea, kopurua dela edo sarrera modua dela.

      • Ondarean gehiketak edo murrizketak izatea.

      • Dekretu honetako 27.2 atalean aurreikusitako eskubideak gauzatzeagatik, diru-sarrerak eskuratzea.

    7. Laguntza eskuratu edo ez erabakitzeko dauden baldintzetakoren batek indarrik ez izatea (aldi batez edo behin betiko) eragin dezakeen beste edozein egoera.

  3. Titularraren ohiko bizilekua aldatu egin bada, aldaketa hori izan eta hamabost egun natural pasatu baino lehen, horren berri eman beharko zaio eskuratutako laguntza eskatu zitzaion Udalari; dena den, kontuan izan beharko dira gizarteratzeko hitzarmenean jasota daudekeen berezitasunak.

  4. Behar ez bezala edo behar baino gehiago eskuratutako kopuruak itzultzea, Dekretu honetako 49 eta 51 arteko ataletan jasota dagoen moduan.

  5. Administrazioarekin gizarteratzeko hitzarmen bat negoziatu, izenpetu eta betetzea, maiatzaren 22ko 12/1998 Legean, Gizarte Bazterkeriaren aurkakoan, II. atalburuan (eta legea garatuko duten arauetan) aipatzen diren egoeretan eta baldintzetan.

  6. Lan-eskaintza egoki bat izanez gero, horri ukorik ez egitea; egokia den edo ez jakiteko, kasuan kasuko araudian esaten dena eta, hala behar duenean, hitzarmeneko araudian esaten dena hartuko da kontuan.

  7. Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, gizarte-zerbitzuen arloko eskumenak dituen edozein erakundek hala eskatzen dionean; dena den, kontuan izan beharko dira gizarteratzeko hitzarmenean esaten direnak.

    Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreran arau-haustetzat hartzen diren ekintzak edo ez-egiteak.

    Arau-hauste arinak.

    Hauek dira arau-hauste arinak:

    1. Laguntzaren titularrak edo onuradunak ohiko bizilekua aldatu eta aldaketa horren berri ez ematea, horretarako obligazioa izanda, baldin eta aldaketa horren ondorioz ez bada sortzen lege honetan aurreikusitako laguntzetakoren bat jasotzeko eskubidea edo behar ez bezala laguntza mantentzen jarraitzeko eskubidea.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, lortu nahi zen helburua (laguntza eskuratu edo luzatzea) erdietsi ez bada.

    3. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: iruzur horien bidez laguntzaren bat behar ez bezala eskuratu baldin bada, baina ustezko arauhauslearen unitate ekonomikoaren ezaugarriak dituen bizikidetzako beste unitate ekonomiko independente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta urte osorako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %50 edo gutxiago eskuratu baldin badu.

      Arau-hauste larriak.

      Hauek dira arau-hauste larriak:

    1. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: iruzur horien bidez laguntzaren bat behar ez bezala eskuratu baldin bada, baina ustezko arauhauslearen unitate ekonomikoaren ezaugarriak dituen bizikidetzako beste unitate ekonomiko independente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta urte osorako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %50 baino gehiago edo %100 edo gutxiago eskuratu baldin badu.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: lortu nahi zen helburua erdietsi den edo ez alde batera utzita, arau-haustearen unean ustezko arauhauslearen bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak ezaugarri berak dituen bizikidetzako beste unitate ekonomiko independente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta hilabeterako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %200 baino gehiagoko edo %250 edo gutxiagoko hileroko baliabideak baldin baditu.

      Arau-hauste oso larriak.

      Hauek dira arau-hauste oso larriak:

    1. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: iruzur horien bidez laguntzaren bat behar ez bezala eskuratu baldin bada, baina ustezko arauhauslearen bizikidetzako unitatearen ezaugarriak dituen bizikidetzako beste unitate ekonomiko independente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta urte osorako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %100 baino gehiago eskuratu baldin badu.

    2. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntzak lortu edo mantentzeko egindako iruzurrak, ondorengo kasuan: lortu nahi zen helburua erdietsi den edo ez alde batera utzita, arau-haustearen unean ustezko arauhauslearen bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak ezaugarri berak dituen bizikidetzako beste unitate ekonomiko independente bati gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera dela eta hilabeterako egokituko litzaiokeen gehienezko kopuruaren %250 baino gehiagoko hileroko baliabideak baldin baditu.

      Arau-hauste bat baino gehiago egotea.

      Lege honetako 53.b) eta 54.b) ataletan aipatzen diren iruzurrezko jarduerengatik, esandakoez gainera, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera edo gizarte-larrialdietarako laguntza behar ez bezala eskuratu baldin bada 52 c), 53 a) eta 54 a) ataletan jasotako iruzurrak, hau da, arau-hauste bat baino gehiago egin bada batera, burututako arau-hauste larrienari dagokion zigorra baino ez da jarriko.

      Eskaria betetzeko jarraibideak

      1. Eskatzailearen eta berarekin bizi diren gainerako pertsonen datuak

        Eskatzailearekiko ahaidetasuna

        Erreferentziako pertsonek eskatzailearekiko zer nolako ahaidetasuna duten zehaztuko da.

        Harremana ezkontzaren antzekoa baldin bada, bikotea zehaztuko da.

        Familiako loturarik ez duten pertsonen kasuan, ez da familiakoa zehaztuko da.

        Jaiotze-eguna

        Jaiotze-egunaren lekuan, eguna, hilabetea (zenbakiak jarrita) eta kasuan kasuko urtearen azkenengo hiru zenbakiak jarriko dira.

        Nazionalitatea

        Espainiako herritarra baldin bada, x jarriko da estatukoa jartzen duen laukitxoan.

        Atzerritarra baina Europako Batasuneko beste herrialde batekoa baldin bada, x jarriko da E.Beko herritarra jartzen duen laukitxoan. Gainontzeko kasuetan, x jarriko da E.Baz kanpoko herritarra jartzen duen laukitxoan.

        Identifikazio zenbakia

        Laguntzari dagozkion ondorioetarako aurkezten duen agirian dagoen zenbakia jarriko da.

        Identifikatzeko aurkezten den zenbakia nortasun agiri nazionalarena edo atzerritarrak identifikatzeko zenbakia baldin bada, x jarriko da dagokion laukitxoan, eta beste horrenbeste egingo da aurkeztutakoa pasaportea baldin bada.

        Gizarte Segurantzako zenbakia

        Gizarte Segurantzako afiliazio-zenbakia jarriko da.

      2. Bizi den etxebizitzari buruzko datuak

        Lurralde historikoaren eta udalaren kodeak bete gabe utziko dira, administrazioak beteko baititu.

        Euskal Autonomia Erkidegoan noizdanik bizi den

        Dagokion lekuan, eguna, hilabetea (zenbakiak jarrita) eta kasuan kasuko urtearen azkenengo bi zenbakiak jarriko dira.

        Erroldan emandako denbora

        Udaleko erroldan izena emanda zenbat urte eta hilabete igaro dituen adieraziko da.

        Euskal Autonomia erkidegoan bizileku izan dituen beste udalerri batzuk.

        Aurreko puntuetan esandako moduan jardungo da.

        Etxebizitzan duen erregimena

        Dagokion laukitxoan x jarrita, bizilekua etxebizitza independentea den edo taldean bizitzeko gunea den (etxebizitza kolektiboa) den zehaztu behar da.

        Etxebizitza independentea baldin bada, ondorengoa zehaztu behar da, dagokion lekuan x jarrita: jabetzakoa den, alokairuan hartutakoa, erabiltzeko utzitakoa edo antzeko besteren bat.

        Taldean bizitzeko gunea baldin bada, ondorengoa zehaztu behar da, dagokion lekuan x jarrita: turismo-etxea den (hotela, pentsioa edo antzekoa), harrera egiteko egoitza den, edo etxe partikularra (azken horren kasuan, erabiltzeko erregimena 2. alokairua edo ostatu nahiz apopilotza modukoa den edo maizter bat baino gehiago ote duen zehaztuta).

      3. Bizikidetzako unitate ekonomiko independenteak; motak.

        Dagokion laukitxoan x jarrita, adieraz ezazu zein den une honetan bizi den etxean duen bizikidetza mota.

        Bizikidetzako unitate mota bereziak baldin badira, x jarri aipatzen diren ezaugarrien artekoren bat gertatzen den kasuetan; gainontzekoetan ez jarri ezer ere.

        Tratu txarrak jasan dituzten pertsonak

        Tratu txarren berri ematen duen agiria (epailearen erabakia) izan ezean, eta salaketarik ere aurkeztu ez baldin bada, zehaztu ezazu agiri horiek aurkeztu beharrik ez izatea nahi duzun edo ez. Hala baldin bada, x jarri salbuesteko eskaria jartzen duen laukitxoan.

        Bizikidetzako unitatea noiz osatu zen

        Dagokion lekuan, eguna, hilabetea (zenbakiak jarrita) eta kasuan kasuko urtearen azkenengo bi zenbakiak jarriko dira.

      4. Diru-sarreren adierazpena

        Etxebizitzan bizi den pertsona bakoitzak bete beharko du, era bateko edo besteko diru-sarrerak baldin baditu (taldean bizitzeko guneetan bizi direnen kasuan izan ezik, familiako loturarik edo lotura ekonomikorik ez dagoenean).

        Hurrenkera-zenbakia

        Era bateko edo besteko diru-sarrerak dituzten pertsonen hurrenkera-zenbakia jarriko da egoitzadunen zerrendan.

        Norbere kontura egindako lana

        Era horretan egindako lanaren ondoriozko diru-sarreraren bat izanez gero, x jarri dagokion laukitxoan.

        Hala baldin bada, dagokion lekuan x jarrita, adieraz ezazu azken kitapen-aldiari dagokion PFEZ aurkezten den, edo izandako diru-sarreren zinpeko aitorpena egiten den.

        Lehenengo kasuan, jarduera enpresarial edo profesionalak direla eta egindako azken hiruhilabetekoaren adierazpenari dagokion zerga-oinarriko kopurua zein den zehaztu beharko da.

        Bigarren kasuan, azkenengo hiru hilabeteetan batez beste hilero izandako diru-sarrera garbiak zenbatekoak izan diren zehaztu beharko da.

        Familiaren laguntzak

        Familiak emandako laguntzak zenbatekoak diren zehaztu beharko da.

        Inoren kontura egindako lana

        Ondoren aipatzen diren datuak zehaztuko dira, eskaeran zehazten den hilabetea erreferentzia hartuta:

        • Hileroko sarrera garbiak.

        • Gizarte Segurantzari hilero ordaindutakoaren zenbatekoa.

        • Gizarte arloko beste kotizazio batzuk direla eta hilero ordaindutakoa, horien artean daudelarik ondokoak: eskubide pasiboak direla, derrigorrezko mutualitateak direla, umezurtzen kolegioei derrigorrez ordaindu beharrekoa dela edo antzekoak direla ordaindutakoak.

        • PFEZ dela eta, kontura egindako atxikipenengatik hilero ordaindutakoaren zenbatekoa.

          Horrekin batera, orain egiten den lanagatik urtero ohiz kanpoko zenbat ordainketa eskuratuko diren -eta bakoitzean zenbat diru jasoko den- ere adierazi beharko da.

          Ondarearen errendimenduak

          Alokairuak eta antzekoak:Azkenengo 6 hilabeteetan guztira izandako etekin garbiak zenbatekoak diren zehaztuko da, hain zuzen ere landa-ondare edo hiri-ondare higiezinek emandakotik (alokairuak, eskualdatzeen prezioak edo zesioak etab.). 2. alokairuko kontratuetatik lortutako kopuruak ez dira hor sartuko.

          Interesak, dibidenduak eta antzekoak: Azkenengo 6 hilabeteetan guztira izandako etekin garbiak zenbatekoak diren zehaztuko da, hain zuzen ere ondare higigarriak emandakotik (errenta aldakorreko baloreek, errenta finkoko baloreek, interesek eta abarrek emandakoa).

          Sariak

          Sariak direla eta azkenengo urtean guztira eskuratutakoa zehaztuko da.

          Etxebizitza saltzea

          Norberaren etxebizitzak saltzeagatik azkenengo urtean zehar guztira eskuratutakoa zenbat den zehaztuko da.

          Beste batzuk

          Urtean zehar ondorengo kontzeptuengatik guztira zenbat eskuratu den zehaztuko da.

        • Lanetik bidaltzeagatik jasotako kalte-ordaina.

        • Langabeziari dagokiona dena batera eskuratzeagatik izandako diru-sarrera.

        • Jakiak erosteko dirua jasotzeko eskubidea dela eta, atzeratutako kopuruak eskuratzeagatik izandako diru-sarrerak.

          Ondarean inbertitutako kopuruak

          Azkenengo urtean ohiko etxebizitza erosteko edo ondare berriak eskuratzeko egindako inbertsioak zenbatekoak diren zehaztuko da.

      5. Ondarea aitortzea

        Etxebizitzan bizi den pertsona bakoitzak bete beharko du, era bateko edo besteko ondarearen jabe baldin bada, edo dena delako ondarea erabiltzeko eskubidea baldin badu (taldean bizitzeko guneetan bizi direnen kasuan izan ezik, familiako loturarik edo lotura ekonomikorik ez dagoenean).

        Kasu bakoitzean, ondarea nolakoa den zehaztu beharko da, eta dena delako pertsonak egoitzadunen zerrendan zein hurrenkera-zenbaki duen jarriko da.