- 342/1999 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa (hutsen zuzenketa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu342/1999 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzkoa (hutsen zuzenketa).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5181
- Xedapen-zk.: 342
- Xedapen-data: 1999/10/05
- Argitaratze-data: 1999/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.
Kalifikatutako Kultura Ondasunen Erroldari eta Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Nagusiari buruzko urriaren 5eko 342/1999 Dekretua 1999ko urriaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (203 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:
17527. orrialdeko lehenengo lerroaldean, euskarazko testuan, hau dioen lekuan:
"Horren ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez eta Gobernu Batzordeak 1999ko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren,…"
hau esan behar du:
"Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoak dioenari jarraituz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe…"