Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

82/2002 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Euskal Herriko Ingurumen Batzordearen osaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 11ko 69/2000 Dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 74
  • Hurrenkera-zk.: 2319
  • Xedapen-zk.: 82
  • Xedapen-data: 2002/04/09
  • Argitaratze-data: 2002/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Otsailaren 27ko 3/1998 Legeak Euskal Herriko ingurumena babesteko Lege Orokorra Euskal Herriko Ingurumen Batzordea sortu zuen. Batzorde hori organo aholku-emailea da eta Ingurumen arloaz arduratzen den Sailari atxikita dago; bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen arloan diharduten administrazioen harremanak, parte hartzea eta koordinazioa taxutzea da organo horren egitekoa. Aipatu legeak Batzordearen oinarrizko funtzioak ezartzen ditu eta hura osatzen duten kideak zein arlotakoak diren zehazten du.

Aipatu Legea garatuz apirilaren 11ko 69/2000 Dekretuak Euskal Herriko Ingurumen Batzordearen osaketa eta funtzionamendua arautzen ditu.

Lehendakariaren irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua aldatzekoa dena Administrazioko sailen egitura eta sail desberdinen arteko eskumenen banaketa berrantolatu da. Berrantolaketa honen ondorioz etxebizitza arloko egitekoak, lehen Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eskumenekoak zirenak, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumen izatera pasatu dira.

Aipatu egiteko zenbaitek, besteak beste lurzorua eta hirigintza, etxebizitza, arkitektura, eraikuntza eta eraikuntza-kalitatearen arloei dagozkienek, garrantzi handia izan dezakete hiriko ingurumenaren babesean, bereziki presio sortzaile diren sektoreekin duten harremanen ondorioz, adibidez, lurzoruaren erabilera, energien kontsumoa, hondakinen sorrera, trafikoa etab. Hau guztia kontuan hartuta, komenigarria ikusten da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Euskal Herriko Ingurumen Batzordean parte har dezan.

Bestalde, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko eskumen banaketa eta antolaketa administratibo berriekin bat eginez, Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate Sailburuordetzak lehengo Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Sailburuordetza ordezkatu du, zeinak, bere aldetik, ordezkotza bazuen Ingurumen Batzordean 69/2000 Dekretuaren 3 b) artikuluak xedatutakoaren arabera.

Era berean, azaroaren 20ko 306/2001 Dekretuak, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko egitura organikoa ezartzeko denak, bere 14 d) artikuluan Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritzari egozten dio Euskal Herriko Ingurumen Batzordearen idazkari izatea, eta laguntza teknikoa emateko eginkizuna. Egiteko horiek, 69/2000 Dekretuak, desagertutako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzari egozten zizkion.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Aholku-Batzorde Juridikoari entzun ondoren, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko apirilaren 9ko egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

1.b) Lurralde Antolamendu eta Biodibertsitate sailburuordea

1.c) Eusko Jaurlaritzaren sail hauetako sailburuorde bana: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa; Herrizaingoa; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Etxebizitza eta Gizarte Gaietakoa; Osasuna; Garraio eta Herri Lana eta Nekazaritza eta Arrantza.

4. Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako zuzendaria izango da Euskal Herriko Ingurumen Batzordearen idazkari, bozdun baina botorik gabe.

5. Ingurumenaren Plangintza, Partaidetza eta Kontrolerako Zuzendaritzak laguntza teknikoa emango dio Euskal Herriko Ingurumen Batzordeari gaiak eta dokumentazioa prestatzeko.

Apirilaren 11ko 69/2000 Dekretuak, Euskal Herriko Ingurumen Batzordearen osaketa eta funtzionamendua arautzen duenak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari zein sailburuari egiten dizkien aipamenak Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari edota sailburuari egiten zaizkiela ulertuko dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko martxoaren 9an.

Lehendakaria,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.