Euskadi.eus
  • 148/2007 DEKRETUA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

148/2007 DEKRETUA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 187
  • Hurrenkera-zk.: 5311
  • Xedapen-zk.: 148
  • Xedapen-data: 2007/09/11
  • Argitaratze-data: 2007/09/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Genero Indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoak adierazten duen bezala, familia-eremuko genero-indarkeria edo bizikidetza-indarkeria (etxeko tratu txar deitzen zaiona) gure gizartean dagoen desberdintasun-sinbolorik basatiena eta Konstituzioak aldarrikatutako askatasunerako, berdintasunerako, bizitzarako, segurtasunerako eta diskriminaziorik ez jasateko oinarrizko eskubideen aurkako aurrez aurreko erasoa da.

Askotariko dimentsioak dituen gizarte-fenomeno hori gero eta protagonismo eta larritasun handiagoa hartzen ari denez gero, nazioarteko erakundeek behin eta berriz erantzun behar izan diote arazo horri. Horien artean, honako hauek azpimarra daitezke: 1979ko Emakumeen aurkako Diskriminazio Mota oro Desagerrarazteko Nazio Batuen Hitzarmena eta, ondoren, 1993ko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Adierazpena; Europako Parlamentuak 1986ko ekainaren 11ko Ebazpena, Emakumeen aurka egindako Erasoei buruzkoa; Pekinen 1995eko irailean egindako Emakumeei buruzko Nazioarteko azken Goi Bileraren Ebazpenak; indarkeria osasun publikoko lehentasunezko arazotzat hartzen duen Osasunaren Munduko Batzarraren WHA49.25 Ebazpena, OMEk 1996an emandakoa; Europako Parlamentuak Europar Batasun osoan emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean beharrezkoa den zero tolerantziari buruzko kanpaina bat egiteko beharrari buruz egindako txostena, 1997ko uztailekoa; Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak Emakumearen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko egindako 1997/44 Ebazpena; 1999. urtea Genero Indarkeriaren aurkako Borrokaren Europako Urte izendatzeko Adierazpena eta, duela gutxi, Europako Parlamentuaren 803/2004/EE Erabakia, haurren, gazteen eta emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzeko eta aurre egiteko, eta biktimak eta arrisku-taldeak babesteko 2004-2008ko Erkidegoko Ekintza Programa (Daphne II Programa) onartzen duena.

Jarrera horien ildotik, azken urteotan funtsezko arau-aurrerapenak egin dira gure ordenamendu juridikoan. Estatu mailan, honako hauek azpimarratu behar dira: 11/2003 Lege Organikoa, irailaren 29koa, herritarren segurtasunaren arloko neurri zehatzei buruzkoa; 15/2003 Lege Organikoa, azaroaren 25ekoa, zigor-kodeari, etxeko indarkeriari eta atzerritarren gizarteratzeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen duena; 27/2003 Legea, uztailaren 31koa, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Agindua arautzen duena; 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa; eta, duela gutxiago, 15/2005 Legea, uztailaren 8koa, Kode Zibila eta Prozedura Zibileko Legea banantzearen eta dibortzioaren arloan aldatzen dituena. Autonomia Erkidegoan, zalantzarik gabe, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea da erreferentziazko arau-esparrua. Horrez gain, arau-aurrerapenak inplementatzeko funtsezko tresna multzo bat du EAEk, hala nola sexu-erasoak eta etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko Akordioa, etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako Segurtasun Plana (2002-2004), etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Aginduaren eraginkortasuna gizarte-zerbitzuen eremuan koordinatzeko Protokoloa, eta etxeko tratu txarren biktimei harrera eta etxebizitza emateko baliabideak hobetzeko Programa (2004-2005). Besteak beste, tresna multzo horrek gizarte-laguntzaren eremuan etxeko tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei premiazko harrera egiteko baliabideak bermatzeko premia ezartzen du formula iragankor gisa. Nolanahi ere, logikoa den bezala, familia-bizilekura itzultzeko edota beste etxebizitza batera joateko aukera errazteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira (bi kasuetan, tratu txarrak eman dituen pertsonaren urruntzea bermatuko da).

Dekretu hau testuinguru horretan kokatuta dago eta, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legea eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea garatuz, etxeko tratu txarren biktimentzako harrera-baliabideen -harrera-zerbitzuen eta harrera-etxebizitzen- kalitatearen eta funtzionamenduaren baldintzak arautzea du helburu, lagundutako pertsonei (emakumeei zein haien kargu dauden haurrei eta nerabeei, edo bizikidetza-unitate bereko mendeko helduei) eman beharreko harrera hobea bermatzeko. II., III. eta IV. kapituluetan, harrera-baliabide bakoitzari bere izaeraren arabera aplikatu beharreko baldintza materialak eta funtzionalak ezartzen dira. Baldintza horiek titulartasun publikoa zein pribatua duten baliabideen kasuan exijituko dira. Horren osagarri, titulartasun pribatuko harrera-baliabideak homologatzeko irizpideak biltzen dira V. kapituluan, Administrazio Publikoarekin ituntzeko aldez aurreko baldintza gisa. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako baliabideen multzoa osatzeko, Dekretuak emakume horiek sendatzeko eta gizarteratzeko zentro bat modu esperimentalean abian jartzea hartzen du kontuan. Zentro hori askotariko gizarte-problematikari lotutako premia bereziak (babes-maila eta espezializazio-maila handia eskatzen dutenak) dituzten emakumeei eta haien kargu dauden senitartekoei zuzenduta egongo da, eta intentsitate handiko gizarte-babeseko neurriak aplikatuko ditu. Azkenik, eta salbuespen gisa, xedapen iragankor batean zerbitzu horiek erabiltzeko aukera eskaintzen zaie herri-administrazio eskudunei, etxeko tratu txarrez bestelako genero-indarkeria moten biktimak diren emakumeei laguntzeko helburuarekin, egoera horiek gizarte-harrerako zentroei buruzko araudi baten esparruan esanbidez jasota geratu arte.

Gizarte-zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 9.2 eta 10.3 artikuluek Eusko Jaurlaritzari esleitzen dizkioten gizarte-zerbitzuen arau-garapenaren eta antolamenduaren arloko eskumenak betez eman da Dekretu hau. Baimenari, erregistroari, homologazioari eta ikuskapenari lotutako jardunak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan xedatutakoari lotuta geratzen dira.

Dekretu honek, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideei exijitutako baldintza materialak eta funtzionalak arautzeaz gain, harrera-baliabide horien jarduna zuzenduko duten printzipio orokorrak ezarri eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak arautzen ditu.

Xedapen iragankorretan, alde batetik, indarrean jarri eta urtebeteko epea aurreikusten du Dekretuak, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei zuzenduta dauden eta Dekretua indarrean jartzen denean abian dauden harrera-baliabideen erakunde titularrek aginduzko funtzionamendu-baimena zein homologazioa eskatzeko, betiere itunduta badaude. Eskaera sailkapenaren arabera aplikagarriak zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak bete ondoren egin beharko da, kokapenari, antolamendu-modalitateei, ezaugarriei, edukierari eta azalerari lotutako baldintzak izan ezik. Salbuespen hori dagoen baliabide-sarearen iraunkortasuna eskaintzearen komenigarritasunak justifikatuko du.

Bestalde, Dekretua indarrean jartzean dauden titulartasun publikoko baliabideek ere dagozkien baldintzak bete beharko dituzte tipologiaren arabera, eta titulartasun pribatukoen baimenaren kasuan deskribatutako salbuespena aplikatuko zaie.

Hori guztia kontuan hartuta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari jarraiki, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko irailaren 11n egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren,

  1. Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legea eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea garatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei zuzenduta eta EAEko lurralde-eremuan kokatuta dauden harrera-baliabideen kalitaterako eta funtzionamendurako gutxieneko irizpideak eta baldintzak erregelamenduz ezartzea du xede Dekretu honek, baliabide horien titulartasuna edozein izanik ere.

  2. Dekretu honen ondorioetarako, gaur egungo edo aurreko familia-harreman edo harreman afektibo baten eremuan emakumearen aurka egiten den, emakumea mendean hartzeko, azpian edukitzeko eta harreman horretan agintea eta boterea izateko helburua duen, eta emakumearengan sufrimendua edo osasun fisikoaren edo psikikoaren kaltea eragin dezakeen indarkeria fisikoa, psikikoa, sexuala edo bestelakoa hartzen da etxeko eremuko tratu txartzat.

  1. Dekretu honen ondorioetarako, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideak honela daude sailkatuta:

    1. Berehalako eta egonaldi laburreko zerbitzuak. Eguneko hogeita lau orduetan daude eskuragarri, urteko egun guztietan. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei berehala egiten diete harrera, haien premiak balioesteko beharrezkoa den aldian, baliabiderik egokienera bidali aurretik. Baliabide mota horri aplikatu beharreko baldintza materialak eta funtzionalak, titulartasuna publikoa nahiz pribatua izanik ere, I. eranskinean araututa daude.

    2. Egonaldi ertaineko edo luzeko harrera-etxebizitzak. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aldi baterako babes-eskariei eta ostatu-eskariei erantzutea dute helburu. Baliabide mota horri aplikatu beharreko baldintza materialak eta funtzionalak, titulartasuna publikoa nahiz pribatua izanik ere, II. eranskinean araututa daude.

    3. Egonaldi ertaineko edo luzeko harrera-zentroak. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten eta esku-hartze espezializatu integrala behar duten emakumeen aldi baterako babes-eskariei eta ostatu-eskariei erantzutea dute helburu. Baliabide mota horri aplikatu beharreko baldintza materialak eta funtzionalak, titulartasuna publikoa nahiz pribatua izanik ere, III. eranskinean araututa daude.

  2. 1. idatz-zatian aurreikusitako harrera-baliabideen sorta eta sarea osatzeko, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak sendatzeko eta gizarteratzeko zentro bat modu esperimentalean abian jartzea aurreikusten da. Zentro hori askotariko gizarte-problematikari lotutako premia bereziak (babes-maila eta espezializazio-maila handia eskatzen dutenak) dituzten emakumeei eta haien kargu dauden senitartekoei zuzenduta egongo da, eta intentsitate handiko gizarte-babeseko neurriak aplikatuko ditu. Intentsitate handiko zentro hori sortzeko ardura Eusko Jaurlaritzari dagokio, 8.2 artikuluan jasotako baldintzetan.

Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideen helburuak honako hauek dira:

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasan izanaren ondorioz ohiko bizilekua aldatzera behartuta dauden emakumeei, edo haien mende dauden pertsonei (haien kargu dauden seme-alabei -adin txikikoak direnei zein ez direnei- edo haien mende dauden helduei) aldi baterako ostatua ematea.

  2. Pertsona horiei beren egoera pertsonalean eta familia-egoeran beharrezkotzat edo egokitzat hartzen dituzten aldaketak egiteko, eta horretarako erabakiak hartzeko astia eta babes egokiak ingurune seguru batean izateko aukera eskaintzea.

  3. Emakumeen autonomia pertsonala sustatzea egoerari egokiro aurre egin ahal izan diezaien, eta, horretarako, beharrezkoa den aholkularitza, informazioa eta laguntza eskaintzea eta babes-baliabiderik egokienak eskuratzeko aukera ematea.

  4. Premietara egokitutako laguntza eta gizarte-babes trinkoa ematea.

  5. Lagundutako pertsonen segurtasun fisikoa eta psikikoa eta, bereziki, harrera-baliabideen kokapenaren konfidentzialtasuna bermatzea, babes-funtzioak bete behar dituzten eragile publiko judizialei edo polizialei dagokienez izan ezik.

Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideen printzipio gidariak honako hauek izango dira:

  1. Hartutako pertsonen eskubideen babesa eta defentsa, ingurune seguru batean bizi ahal izan daitezen, eta garapen pertsonalerako eta beren potentziala autoafirmazio pertsonaleko prozesu baten esparruan aske eta erabat garatzeko eskubidea baliatu ahal izan dezaten.

  2. Prebentzioa, harrera jasotzen duten emakumeek, haien kargu dauden haurrek eta nerabeek, edo bizikidetza-unitate bereko mendeko pertsona helduek tratu txarrik edo tratu txarren arriskurik berriz jasan ez dezaten.

  3. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen seme-alaben zaintza eta babesa, haien eskubideak, ongizatea eta garapen integrala bermatzeko. Nolanahi ere, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aldarrikatutako haurren eta nerabeen interes gorena hartuko da kontuan.

  4. Normalizazioa, pertsona egoiliarren bizimodua bizitzaren esparru guztietan gainerako herritarrentzat normaltzat hartzen den bizimoduarekin parekatzeko.

  5. Esku-hartzea, emakumeek eta familia-unitateek beren trebetasunak garatzeko edo, hala badagokie, gizarte-bizitzan eta lan-bizitzan erabat eta era normalizatuan parte hartzeko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzeko aukera izan dezaten.

  6. Erabiltzaileen autonomia pertsonalaren sustapena.

  7. Hartutako pertsonen parte-hartzea baliabidearen funtzionamendu orokorrean.

  8. Erabiltzaileen premietara egokitutako zaintza pertsonalizatua eta integrala.

  9. Profesionalizazioa, baliabideak bete beharreko funtzioei dagokien kualifikazio teknikoa duten profesionalen esku egon daitezen. Profesional horiek lana behar bezala egiteko baliabide eta bitarteko egokiak eta nahikoak izan beharko dituzte.

  10. Eraginkortasuna eta arintasuna harrera-zerbitzuak ematean, eta babeseko, aholkularitzako eta laguntzako zerbitzuetara edo kasu bakoitzaren premietarako harrera-baliabide egokienetara orientatzean eta bideratzean.

  11. Koordinazioa zaintza-eremu horretan diharduten erakundeekin eta entitate publiko eta pribatuekin, eta egungo baliabideen sarearekin, biktimen gizarte-babes trinkora eta osatze integralera bideratua.

  12. Instantzia judizialekiko eta polizialekiko lankidetza.

Dekretu honetan araututako harrera-baliabideetan lagundutako pertsonak honako hauek izango dira:

  1. Aldi baterako eta premiazko babesaren eta ostatuaren beharra duten, eta etxeko eremuan tratu txarrak jasan izanagatik ohiko bizilekua utzi behar duten eta horrelako zerbitzu bat behar duten emakume adindunak edo emantzipatuta dauden adin txikikoak.

    a) idatz-zatian adierazitako emakumeen mendeko pertsonak, hots, haien kargu dauden seme-alabak (adin txikikoak diren edo ez diren kontuan hartu gabe) edo mendeko helduak, betiere bizikidetza-unitate berekoak badira. Ondorio horietarako, hartutako emakumearen guraso-aginteari, tutoretzari, kuratelari edo zaintzari lotuta dauden adin txikikoak hartuko dira emakumeen kargu dauden adingabetzat, emakumeek aginte horiek eraginkortasunez eta esklusiboki erabiltzen dituztenean, edota, beste pertsona batekin batera erabiliz gero, arrisku-egoerak saihesteko pertsona horiek emakumearekin bizitzea komeni denean, edo agintaritza eskudunak hori xedatzen duenean.

  1. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan jasotako eskubideak izango dituzte hartutako pertsonek.

  2. Berariaz, Dekretu honetan araututako harrera-baliabideetan hartutako pertsonek honako eskubide hauek izango dituzte:

    1. Baliabidean irauteko eskubidea, Dekretu honetan egonaldia amaitzeko adierazitako arrazoiren bat agertzen ez den bitartean.

    2. Hartutako bizikidetza-unitateko kide guztiak elkarrekin egoteko eskubidea. Horretarako, baliabide berean hartuko dira denak.

    3. Datu pertsonalen babeserako eta konfidentzialtasunerako eskubidea.

    4. Harrera-baliabidearen instalazioak eta baliabidean dauden erabilera komuneko objektuak, ekipamenduak eta tresnak erabiltzeko eskubidea.

    5. Gaur egun dauden baliabide sozialei, psikologikoei, sanitarioei, hezkuntza-arlokoei, kultura-arlokoei, judizialei eta pertsona horien profilera eta premietara egokitutako beste batzuei, eta horiek lortzeko moduari buruzko informazioa eta aholkularitza jasotzeko eskubidea.

    6. Harrera-baliabideetan dauden bitartean gizarte- eta hezkuntza-arloko eta laguntzako programa batean txertatzeko eskubidea.

    7. Baliabidearen eskaera idatziz egiteko eta bost egun naturaleko gehieneko epean idatzizko erantzuna jasotzeko eskubidea.

    8. Laguntza indibiduala eta familia-arlokoa, eta pertsonalizatua jasotzeko eskubidea.

    9. Norberaren borondatez zerbitzuak erabiltzeari edo zentroan egoteari uzteko eskubidea.

    10. Eskubide horien edukiari eta eskubide horiek baliatzeko bideei buruzko informazioa erraz ulertzeko moduan jasotzeko eskubidea.

  1. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan jasotako betebeharrak izango dituzte hartutako pertsonek.

  2. Berariaz, Dekretu honetan araututako harrera-baliabideetan hartutako pertsonek honako betebehar hauek izango dituzte:

    1. Sartzeko eskaeraren dokumentua sinatzea, eta barne-araudian eta adierazitako eskaera-dokumentuan ezarritako arauak betetzeko konpromisoa hartzea.

    2. Gizarte-zerbitzuek eskatutako dokumentazioa dagokion epean aurkeztea.

    3. Beren seme-alaben edo beren kargu dauden beste pertsona batzuen zaintzaz arduratzea.

    4. Baliabidea erabiltzen duten gainerako pertsonen pentsamendu-askatasuna, iritzi-askatasuna, ideologia-askatasuna eta erlijio-askatasuna errespetatzea.

    5. Hartutako pertsonen artean gatazkarik edo desadostasunik izanez gero, erakunde arduradunak erabakitako neurriak betetzea.

    6. Baliabidearen helbidea eta telefono-zenbakia anonimatuan gordetzea. Beste erakunde publiko batzuek bizilekuaren datuak eskatzen dituztenean eman beharko da, erreferentzia gisa, oinarrizko gizarte-zerbitzuaren edo zerbitzu horren erakunde arduradunaren helbidea.

    7. Elkarbizitza errazteko elkarren arteko errespetuan, tolerantzian eta lankidetzan oinarritutako jarrera agertzea, eta hori bermatuko duten barne-arauak betetzea.

    8. Etxebizitzan eskuragarri dituzten objektuak, ekipamenduak eta tresnak egokiro eta errespetuz erabiltzea.

    9. Baliabidearen instalazioetan nahita edo zabarkeria larriagatik eragindako kalteez erantzutea.

    10. Zerbitzuan hartuta ez dauden edo langile baimenduak ez diren pertsonei baliabideak erabiltzen ez uztea, arduradunen esanbidezko baimena dutenean izan ezik.

    11. Baliabidean animaliarik ez izatea, zakur gidariei buruzko azaroaren 21eko 17/1997 Legean jasotako baldintzetan edota baliabidearen ardura duen erakundeak esanbidez baimendutako beste kasu batzuetan izan ezik.

    12. Erreferentziazko gizarte-zerbitzuek landutako plan indibiduala edo familia-plana betetzea.

  1. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 57. artikuluari jarraiki, foru-administrazioek eta toki-administrazioek, beren eskumenen eremuan, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aldi baterako babes-premiei eta ostatu-premiei erantzuteko nahikoak izango diren harrera-baliabideak bermatu behar dituzte. Horretarako:

    20.000 biztanletik gorako udalerriek, eta eratuta dauden edo gizarte-zerbitzuak emateko eratzen diren eta adierazitako biztanle kopurua gainditzen duten mankomunitateek etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen aldi baterako babes-premiei eta ostatu-premiei erantzuteko harrera-baliabide bat izan behar dute gutxienez.

    1. Foru Aldundiek 20.000 biztanletik beherako udalerrien eskariari erantzuteko harrera-baliabide bat bermatu behar dute gutxienez, a) idatz-zatian adierazitako baldintzetan mankomunitate bat osatzen ez dutenean. Halaber, dagokien Lurralde Historikoaren eskariari erantzuteko berehalako harrera-zerbitzu bat bermatu beharko dute.

  2. Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 9. artikuluan aurreikusitako zuzeneko ekintzaren arloko eskumenak baliatuz, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren babesean, Eusko Jaurlaritzak 2.2 artikuluan adierazitako sendatzeko eta gizarteratzeko zentroa jarriko du abian, era esperimentalean. Zentro hori babes-maila eta espezializazio-maila handia eskatzen duten premia bereziak dituzten emakumeei eta haien kargu dauden senitartekoei zuzenduta egongo da, eta intentsitate handiko gizarte-babeseko neurriak aplikatuko ditu.

    Aurrekoa gorabehera, harrera-baliabideen ardura duten erakundeek beste baliabide edo programa alternatibo batzuetara eraman ahal izango dituzte lotutako problematika bat duten pertsonak, betiere harrera komenigarria eta egokia ez dela ikusten denean.

  3. Foru Aldundiek, Udalek eta Udalen Mankomunitateek, haien mendeko harrera-baliabideak instalatzeko, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren zuzeneko sustapenetan toki-erakundeei besterentzera eta, era horretan, haien eskumeneko gizarte-zerbitzuen ekipamenduak sortzera zuzendutako babes ofizialeko etxebizitzen erreserbara jo ahal izango dute.

  4. Erakundeen arteko koordinazioa (hainbat administrazioren esku-hartzea beharrezkoa edo komenigarria dela ikusten denean jarraitu beharreko jardun-protokoloak lantzean eta onartzean ere bai), eta Dekretu honetan aurreikusitako jardunen eta horien betetze-mailaren jarraipena Sexu-erasoak eta Etxeko Tratu Txarrak jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko Erakundeen arteko Akordioaren Jarraipen Batzordearen Erakundeen arteko Talde Teknikoari dagokio.

    Nolanahi ere, inplikatutako erakundeen arteko lankidetza eta harreraren ondoriozko gastuen finantzaketa antolatzean, alde batetik, hartutako emakumearentzat kaltegarria ez izatea hartuko da kontuan, eta, bestetik, erakundeek beren gain hartu beharreko erantzukizunen artean desorekarik ez sortzea. Erakunde horiek komenigarritzat hartzen duten moduan adostu ahal izango dute finantza-lankidetza.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituztenentzako harrera-baliabideak Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan ezarritakoaren arabera aurreikusitako administrazio-jardunei lotuta egongo dira.

  2. Administrazio eskudunaren baimena jasotzeko, Dekretu honen II., III. eta IV. kapituluetan ezarritako baldintza materialak eta funtzionalak bete beharko dituzte etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako titulartasun pribatuko harrera-baliabideek; nolanahi ere, bigarren xedapen iragankorrean zenbait salbuespen daude aurreikusita.

  3. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako titulartasun pribatuko harrera-baliabideak homologatzeko, Dekretu honen IV. eranskinean ezarritako irizpideak bete beharko dira.

Berehalako harrera-zerbitzuak urteko egun guztietan eta eguneko hogeita lau orduetan egongo dira eskuragarri.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako berehalako harrera-zerbitzuetan sartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

    1. Dekretu honen 5. artikuluan deskribatutako egoeretako batean egotea.

    2. Segurtasun-baldintzetan bizitzeko etxebizitza alternatiborik ez izatea, edo berehala erabili ezin izatea.

  2. Berehalako harrera-zerbitzuak lortzeko, ez da beharrezkoa izango emakume eskatzailea EAEn erroldatuta egotea. EAEn erroldatuta badago, inplikatutako erakundeen arteko lankidetza eta harreraren ondoriozko gastuen finantzaketa antolatzean, alde batetik, hartutako emakumearentzat kaltegarria ez izatea hartuko da kontuan, eta, bestetik, erakundeek beren gain hartu beharreko erantzukizunen arteko desorekarik ez sortzea.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuak beren izaeragatik hainbat kasutan lehen harrera baterako egokienak izan badaitezke ere, ez da ezinbestekoa aurretik zerbitzu horretara jotzea 2. artikuluaren b) eta c) idatz-zatietan aurreikusitako harrera-etxebizitzetan edo harrera-zentroetan sartzeko. Berehalako harrera-zerbitzuak erabiltzeko aukera oinarrizko gizarte-zerbitzuaren edo erreferentziazko zerbitzuaren iritziz zerbitzu horren esku-hartzea premiazkoa edo komenigarria denean, edota premia-egoera zerbitzu horien arreta-ordutegitik kanpo agertzen denean sortuko da.

  2. Pertsona batek edo familia-unitateak harrera-zerbitzuaren barruko informazioko, aholkularitzako eta orientazioko zerbitzuak beste zerbitzu publiko edo pribatu batzuetatik bideratuta lortuko dira eta, bereziki, beste larrialdi-zerbitzu batzuetatik, hala nola etxeko indarkeriaren edo sexuagatiko indarkeriaren biktimak diren emakumeei argibideak emateko eta telefonoz laguntzeko martxoaren 8ko 51/2005 Dekretuaren bidez sortutako zerbitzutik, larrialdi-zerbitzu sanitarioetatik, oinarrizko gizarte-zerbitzuetatik edo espezializatuetatik, edota etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako laguntzan espezializatutako erakunde pribatuetatik. Bideratzeak egiteko, Erakundeen arteko Protokoloan aurreikusitako bideratze-txostena beharko da. Txostena interesdunak berak aurkeztu ahal izango du.

    Premiazko harrera-baliabidearen informazio-zerbitzua eta laguntza-zerbitzua Larrialdietarako Gizarte Zerbitzuak herritar guztien premia larriei erantzuteko ematen dituenean, jendea zuzenean joan ahal izango da zerbitzura, zerbitzua bera lortzera.

  3. Berehalako harrera-zerbitzuaren berezko informazioko, aholkularitzako eta orientazioko zerbitzuen bitartez lortu ahal izango da berehalako harrera-zerbitzuaren mende dauden bizitegi-eremuetara joateko aukera.

    Zerbitzuan sartzean, lehen gizarte-laguntzaz eta harreraz gain, dauden gizarte-baliabideen eta jarraitu beharreko administrazio-prozeduraren berri emango zaio lagundutako pertsonari: eskaera egiteko modua, eskubideak eta betebeharrak, beharrezkoa den dokumentazioa, eta balioesteko eta ebazteko epea.

  4. Premia-egoeraren balioespena eta, hala badagokio, sartzeko ebazpena 5 egun naturaleko gehieneko epean egin beharko dira. Bizkorrago egiteko, ebazpena sinatzeko zeregina teknikari arduradunaren esku utzi ahal izango da; nolanahi ere, organo eskudunak berrikusi ahal izango du.

  5. Sartzeko unean edo aurretik, idatziz jasoarazi beharko da emakumeak baimena ematen duela, eta berehalako harrera-zerbitzuaren antolamenduari, funtzionamenduari eta bizikidetzari lotutako baldintzak, informazioko, orientazioko eta laguntzako zerbitzuen esku-hartzea eta zerbitzuko profesionalek erreferentziazko gizarte-zerbitzuarekin koordinatuta premien inguruan egindako balioespena onartzen dituela.

  6. Sartzeko unean, bere gelako giltza emango zaio hartutako pertsonari -gelen moduluetan antolatutako zentro baten kasuan-, edota berehalako harrera-etxebizitzaren giltza. Azken kasu horretan, etxebizitza horretan beste bizikidetza-unitate batekin batera biziko balitz, bere bizikidetza-unitateari dagozkion gelen giltzak emango zaizkio.

  7. Zirkunstantziengatik hartutako pertsona berehalako harrera-zerbitzu batetik beste udalerri bateko bizitegi-eremu batera joatea komeni bada, 8.5 artikuluan adierazitako koordinazio-protokoloei jarraituko zaie.

    Artculo 1. Egonaldia.

    Egonaldiak kasua balioesteko eta baliabiderik egokienera bideratzeko beharrezkoa den denboran iraungo du, erabiltzaileak bere borondatez horri uko egiten dionean izan ezik. Dena dela, salbuespenak salbuespen, hogeita hamar lanegunekoa izango da gehienez.

Berehalako harrera-baliabideen funtzionamenduan, honako segurtasun-neurri hauek errespetatu beharko dira:

  1. Berehalako harrera-etxebizitzen eta berehalako harrera-zerbitzuaren mendeko gela-moduluen helbidea eta telefono-zenbakia, edo kokapena jakiteko eta harremanetan jartzeko balio duen beste edozein datu argitara eman dadin debekatzea.

  2. Beste erakunde publiko batzuei bizilekuaren inguruko datuak jakinarazteko betebeharra dagoenean, harremanetarako erreferentzia gisa oinarrizko gizarte-zerbitzua edo berehalako harrera-zerbitzuaren ardura duen erakundea baino ez ematea.

  3. Baimendutako langileez bestelako pertsona orori berehalako harrera-zerbitzuan sartzeko aukera debekatzea, zerbitzuaren arduradunen esanbidezko baimena dagoenean izan ezik.

  4. Hartutako pertsonei berehalako harrera-etxebizitzen edo moduluetako gelen giltzen kopiak egiteko aukera, eta giltzak beste pertsona batzuei uzteko aukera debekatzea.

  5. Arrisku anitzetarako aseguru-poliza bat eta, bereziki, suteen aurkako aseguru bat eta erantzukizun zibileko aseguru bat izatea.

  1. Berehalako harrera-etxebizitzen, edo etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako berehalako harrera-zerbitzu baten mendeko gela-moduluen erabiltzaileek erreferentziazko profesional bat izan beharko dute oinarrizko gizarte-zerbitzuan. Profesional horrek premiak ebaluatuko ditu eta zaintzarako plan indibidual bat edo familia-plan bat landuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan jasotako baldintzetan.

  2. Horretarako, berehalako harrera-zerbitzuak hartutako pertsonen eta egindako edo egin beharreko jardunen berri eman beharko dio lehenbailehen erreferentziazko gizarte-zerbitzuari.

Berehalako harrera-zerbitzuaren prestazioak honako hauek izango dira gutxienez:

  1. Berehalako harrera eta lehen laguntza psikosoziala.

  2. Osasun-zentroetara, poliziara, epaitegietara edo harreraren hasierako unean beharrezkotzat hartzen diren beste instantzia batzuetara laguntzea.

  3. Ostatua eta mantenua.

  4. Oinarrizko gizarte-zerbitzuari jakinaraztea eta hartutako pertsonek zerbitzu horrekin harremanetan jartzea, premiak balioesteko prozesua hasteko, eta baliabiderik edo zerbitzurik egokienera bideratzeko.

  5. Balioespena egin ondoren hartutako pertsonak egonaldi ertaineko edo luzeko harrera-baliabide batera bideratzen badira, esparru horretan orientatzeko babes-zerbitzuak izango dituzte, Dekretu honen II. eranskinean adierazitako baldintzetan, baita gizarte- eta hezkuntza-arloko programa bat eta laguntza-programa bat ere, beharrezkoa izanez gero.

  6. Harrera-baliabide batera bideratu ezean, zerbitzuko langileek, oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin lankidetzan, profilarekin eta premiekin bat datozen gizarte-baliabideetarantz orientatu beharko ditu pertsona horiek:

    1. Laguntza psikologikoa;

    2. Laguntza eta esku-hartze psikologikoa, terapeutikoa eta gizarte- eta hezkuntza-arlokoa etxeko eremuan genero-indarkeria jasateko arriskua duten seme-alabentzat, indarkeriari aurrea hartzeko eta ondorioak murrizteko edo txikiagotzeko;

    3. Orientazio eta aholkularitza juridikoa;

    4. Laguntza ekonomikoak;

    5. Laneratzera eta autonomia ekonomikora eta pertsonalera bideratutako prestakuntza-jarduerak;

    6. Haien kargu dauden pertsonei laguntzeko baliabideak eta, bereziki, haurtzaindegiak eta mendeko helduentzako eguneko zaintza-zerbitzuak;

    7. Derrigorrezko eskolatzearen adinean dauden pertsonen berehalako eskolatzea;

    8. Kulturen arteko bitartekotza-programak;

    9. Bidezkotzat hartzen diren beste batzuk.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuak zuzendaritzaz arduratutako pertsona bat izan beharko du. Honako funtzio hauek izango ditu pertsona horrek:

    1. Taldeko kide diren profesionalen lana ikuskatzea.

    2. Langileen etengabeko prestakuntza sustatzea eta planifikatzea.

    3. Funtzionamendu-araudia betetzen dela zaintzea.

    4. Eskubideak errespetatuko direla eta betebeharrak beteko direla bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

    5. Zentroaren segurtasuna Dekretu honetan aurreikusitako baldintzetan bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

    6. Gizarte-zerbitzuen sareko gainerakoekin eta, bereziki, oinarrizko gizarte-zerbitzuekin eta dauden harrera-baliabideekin komunikatzeko eta koordinatzeko bideak ezartzea.

    7. Hezkuntza-zerbitzuekin, zerbitzu sanitarioekin, prestakuntzaren eta enpleguaren ingurukoekin, polizia-zerbitzuekin, judizialekin eta bidezkotzat hartzen diren beste batzuekin komunikatzeko eta koordinatzeko bideak ezartzea.

    8. Kudeaketaren eta administrazioaren arloko zereginak egitea.

  2. Halaber, profesional espezializatuekin osatutako diziplina anitzeko talde tekniko bat izan beharko du. Profesional horiek honako funtzio hauek betetzeko beharrezkoa den kopuru eta kualifikazio egokia izango dute:

    1. Pertsonei harrera egitea, eta prestasuna eta lehen laguntza psikosoziala eskaintzea.

    2. Hartutako emakumeei harreraren hasieran bidezkotzat hartzen diren polizia-zerbitzuetara, zerbitzu sanitarioetara edo judizialetara laguntzea.

    3. Hartutako pertsonei gaur egungo gizarte-baliabideei eta gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzea.

    4. Hartutako pertsonentzat baliagarriak izan daitezkeen erakunde publikoekin eta pribatuekin harremanetan jartzea, eta prestaziorik edo zerbitzurik egokienak lortzeko aukera bideratzea: hartutako haurrentzako eta nerabeentzako ikastetxeak, haurtzaindegiak, mendeko helduak zaintzeko zerbitzuak eta abar.

    5. Oinarrizko gizarte-zerbitzuari egindako kudeaketen berri ematea, eta kasuaren balioespenean eta beste baliabide batera bideratzeko orientazioan laguntzea.

  3. Talde teknikoko langileek urteko egun guztietan eta eguneko hogeita lau orduetan beharrezkoa den zaintza emango dutela bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dira. Asteburuetan, jaiegunetan eta gauez lan egiteko txandak ezarriko dira.

Berehalako harrera-zerbitzuak bere instalazio guztiak erabiltzeko eta bizitzeko baldintza onetan mantenduko dituela bermatu beharko du.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuek honako alderdi hauek jasoko dituen barne-araudi bat izan beharko dute:

    1. Baliabidearen helburuak;

    2. Sartzeko baldintzak;

    3. Onarpen-prozedura eta baja-prozedura;

    4. Plaza kopurua;

    5. Funtzionamenduari eta bizikidetzari buruzko arauak;

    6. Erabiltzaileen, eta mendeko pertsonen eta/edo laguntzaileen eskubideak eta betebeharrak;

    7. Profesionalen eskubideak eta betebeharrak;

    8. Erabiltzaileen partaidetza ekonomikoa;

    9. Zerbitzuaren funtzionamenduan parte hartzeko mekanismoak;

    10. Erreklamazio-prozedura:

    11. Erreklamazio-orriak egongo dira, eta kexen eta hartutako neurrien erregistro egokia bermatuko da;

    12. Iradokizunen gutunontzia.

  2. Sartu aurretik, araudiaren kopia bat eman beharko zaie erabiltzaileei, eta hitzezko informazioa eman.

  1. Egonaldiaren amaiera eragingo duten zirkunstantziak honako hauek dira:

    1. Balioespena egiteko aldia amaitu izana, eta beste baliabide batzuetara bideratu izana.

    2. Sartzeko lortutako baldintzak galdu edo amaitu izana.

    3. Ezarritako betebeharrak bete ez izana.

    4. Beste ostatu-alternatiba bat.

    5. Interesdunak esanbidez uko egin izana.

  2. Hartutako pertsonek astebeteko epea izango dute berehalako harrera-zerbitzua uzteko, aurreko idatz-zatietan adierazitako amaitzeko arrazoiren bat agertuz gero. Epe hori igaro ondoren etxebizitza edo gela utzi ezean, utzarazteko bidezkoak diren lege-neurriak hasi ahal izango dira, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoa errespetatuta.

  3. Aurrekoa gorabehera, c) kasua agertzen bada eta ez-betetzea 7.2.k) artikuluan xedatutakoari lotuta badago, hartutako pertsonek etxebizitza utzi beharko dute berehala.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuek hartutako pertsonen identitatea zuhurtziaz gordetzeko moduko hiriguneetan kokatuta egon beharko dute.

  2. Ekipamendu sanitarioetara eta zerbitzu komunitarioetara joateko garraio publikoak hurbil izan beharko dituzte.

  3. Zerbitzua kokatuko den eremuak segurtasunari eta osasungarritasunari lotutako baldintzak beteko ditu, eta inguruak ongi argiztatuta egongo dira.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuak sartzeko, babesteko eta laguntzeko zerbitzuak zein bizitegi-eremua izan beharko ditu.

  2. Honako antolamendu-modalitate hauek izan ditzake:

    1. Zerbitzu eta instalazio guztiak erabilera horretarako eraikin berean kokatzea; kasu horretan, bizitegi-eremuak, ahal bada, gainerako zerbitzuetatik bereizitako sarbidea izango du.

    2. Alde batetik sartzeko, balioesteko, orientatzeko eta babesteko zerbitzuak eraikin batean kokatzea, eta bizitegi-eremua beste eraikin batean edo batzuetan. Bigarren modalitate horretan, sartzeko, balioesteko, orientatzeko eta babesteko zerbitzuak Larrialdietarako Gizarte Zerbitzuak eman ditzake, betiere Dekretu honetan aurreikusitako baldintzak betetzen baditu.

  3. Bizitegi-eremuak dagoen eskariaren, eta premien bilakaeraren arabera dagokion lurralde-eremuko premiei erantzuteko beharrezkoa den edukiera izan beharko du. Honako modalitate hauetako batean antolatu ahal izango da:

    1. Berehalako harrera-etxebizitzak.

    2. Gela-moduluak.

Sartzeko, balioesteko, orientatzeko eta babesteko zerbitzuak emateko berehalako harrera-zerbitzuak dituen instalazioek honako hauek izan beharko dituzte:

  1. Administrazio-eremua; harrerari, administrazioari, zuzendaritzari eta kudeaketari lotutako jarduerak egiteko erabiliko da. Erabiltzaileei buruzko informazioa konfidentzialtasun-baldintzetan gordeko dela bermatzeko beharrezkoa den diseinua eta ekipamendua izan beharko du.

  2. Arreta espezializatuko eremua; zerbitzuko talde teknikoak zuzeneko arretari lotutako lanbide-jarduerak egiteko erabiliko da. Erabiltzaileekin egiten diren elkarrizketen edo kontsulten pribatutasuna bermatzeko bulego edo areto bat izan beharko du.

  3. Jarduera-eremua eta haur-jolasen aretoa, Haurrak eta Nerabeak Zaindu eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aisia-eremuetarako aurreikusitako segurtasun-baldintzetan.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuaren mendeko berehalako harrera-etxebizitzen gehieneko edukiera eta azalera honako hauek izango dira:

    1. Berehalako harrera-etxebizitza bakoitzak 5 plazako edukiera izango du gehienez, pertsona helduak, haurrak zein nerabeak barne. Muga horren barruan, bi bizikidetza-unitatek okupatu ahal izango dute gehienez, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik (kasu horretan, bi unitate baino gehiago bizi ahal izango dira).

      Aurrekoa gorabehera, familia-unitateak bost kide baino gehiago baditu, denak biziko dira etxebizitzan. Horretarako, beharrezkotzat hartzen diren aparteko neurriak hartu beharko dira.

    2. Berehalako harrera-etxebizitzek babes ofizialeko etxebizitzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako azalera-baldintzak beteko dituzte.

  2. Berehalako harrera-etxebizitzen bizigarritasun-baldintza orokorrak honako hauek izango dira:

    1. Berehalako harrera-etxebizitzek etxebizitza arrunten bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte. Jangela, sukaldea, logela indibidualak eta/edo bikoitzak izango dituzte; horietan, gainera, sehaska, bainugela eta komuna instalatu ahal izango dira.

    2. Logelek giltza izango dute, etxebizitzan bizi diren bizikidetza-unitate guztien intimitatea bermatzeko.

  3. Berehalako harrera-etxebizitzen instalazioek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

    1. Berehalako harrera-etxebizitzen instalazioek osasunaren, lanaren, hirigintzaren, arkitekturaren, eta segurtasunaren eta higienearen arloan indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

    2. Halaber, argiztapenari, aireztapenari, berokuntzari eta babes ofizialeko etxebizitzetarako indarrean dagoen araudian ezarritako gutxieneko beste instalazio batzuei lotutako baldintzak bete beharko dituzte.

    3. Berokuntza-ekipamenduari dagokionez, ukitzean erredurak eragin ditzaketen bero-iturriak ez dira, ezein kasutan, erabiltzaileengandik hurbil jarriko.

    4. Oso kontuan hartuko da lokalen, instalazioen eta altzarien mantentzea, kontserbazioa eta, hala badagokie, konponketa, narriadurarik izan ez dezaten. Higiezina aldizka garbitu eta desinfektatuko da.

  4. Berehalako harrera-etxebizitzen ekipamenduek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

    1. Etxebizitza baten berezko altzariekin ekipatuta egongo dira, eta beharrezkoak diren etxeko ostilamendua, tresnak eta mihiseria izango dituzte. Altzariek eta ekipamenduek haurrentzako arriskuak saihesteko beharrezkoak diren babes-elementuak izan beharko dituzte (korronte-hartuneen babesgarriak, ertz biribilduak dituzten altzariak edo ertzen babesgarriak altzarietan, eta beharrezkotzat hartzen diren beste babes-elementu batzuk).

    2. Dekorazioaren, altzarien eta ekipamenduen ezaugarriek giro atsegina sortzen lagundu beharko dute.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuaren mendeko gela-moduluen gehieneko edukiera eta azalera honako hauek izango dira:

    1. Bizitegi-eremuak 24 plaza izango ditu gehienez, eta gela bikoitzen eta indibidualen moduluetan antolatuko dira.

    2. Modulu bakoitzak 8 pertsonako edukiera izango du gehienez, pertsona helduak, haurrak eta nerabeak barne. Familia-unitate bateko kideak modulu berean biziko dira beti. Familia-unitateak 8 kide baino gehiago baditu, denak biziko dira moduluan. Horretarako, beharrezkotzat hartzen diren aparteko neurriak hartu beharko dira.

  2. Gela-moduluen bizigarritasun-baldintza orokorrak honako hauek izango dira:

    1. Logela indibidualak eta/edo bikoitzak, eta bainugela. Logela indibidualetan zein bikoitzetan, gainera, sehaska bat jarri ahal izango da.

    2. Logelek giltza izango dute, moduluan bizi diren emakumeen eta/edo bizikidetza-unitate guztien intimitatea bermatzeko. Segurtasun-arrazoiak direla-eta, edozein gelatan sartzeko giltza bat izango dute langileek.

  3. Gela-moduluen instalazioen ezaugarriak honako hauek izango dira:

    1. Instalazioek osasunaren, arkitekturaren, eta segurtasunaren eta higienearen arloan indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

    2. Gela bakoitzak kanpora emango duen leiho bat eta berokuntza-sistema bat izan beharko ditu. Berokuntza horri dagokionez, ukitzean erredurak eragin ditzaketen bero-iturriak ez dira, ezein kasutan, erabiltzaileengandik hurbil jarriko.

    3. Modulu bakoitzak bainugela bat izango du 4 erabiltzaileko.

    4. Oso kontuan hartuko da instalazioen eta altzarien mantentzea, kontserbazioa eta, hala badagokie, konponketa, narriadurarik izan ez dezaten. Instalazioak aldizka garbitu eta desinfektatuko dira.

  4. Gelen ekipamenduek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

    1. Gelek ohea(k), armairua(k), gau-mahaia(k), mahaia(k) eta aulkia(k) izango dituzte. Altzariek eta ekipamenduek haurrentzako arriskuak saihesteko beharrezkoak diren babes-elementuak izan beharko dituzte (korronte-hartuneen babesgarriak, ertz biribilduak dituzten altzariak edo ertzen babesgarriak altzarietan, eta beharrezkotzat hartzen diren beste babes-elementu batzuk).

    2. Dekorazioaren, altzarien eta ekipamenduen ezaugarriek giro atsegina sortzen lagundu beharko dute.

  1. Zerbitzuetarako eremuek zein bizitegi-eremuek telefonoak, telealarma-zerbitzuak edo beste alarma-gailu batzuk izango dituzte, hartutako pertsonen bizitzarako edo segurtasun fisikorako arriskutsuak diren egoerak agertzen direnean berehala laguntza eskatzeko.

  2. Berehalako harrera-etxebizitzek sarrerako ate blindatua edo segurtasunekoa izango dute. Bizitegi-eremua gela-moduluetan antolatuta dagoenean, ate blindatua edo segurtasunekoa jarriko da moduluen eremuaren sarreran.

  3. Zerbitzuetarako eremuek suteen aurkako ekipamendua izango dute, eta, bereziki, ke-detektagailuak, su-itzalgailuak eta hustuketa-plana. Berehalako harrera-etxebizitzek eta gela-moduluek, halaber, suteen aurkako ekipamendua izango dute, eta, bereziki, ke-detektagailuak eta su-itzalgailuak.

  1. Berehalako harrera-zerbitzuak irisgarriak izango dira, arkitektura-oztoporik edo komunikazio-oztoporik gabe.

  2. Horretarako, berehalako harrera-zerbitzuak irisgarriak direla ulertuko da:

    1. Zerbitzuetarako eremuek indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudian erabilera publikoa duten eraikinetarako araututako baldintzak betetzen dituztenean;

    2. Lurralde Historikoko berehalako harrera-zerbitzuen bizitegi-eremuetan dauden plaza guztien % 4k indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudian gurpil-aulkian ibiltzen diren edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako etxebizitzetarako eta ezintasun sentsoriala duten pertsonentzako etxebizitzetarako araututako baldintzak betetzen dituenean.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-etxebizitzetan sartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

    1. Dekretu honen 5. artikuluan deskribatutako egoeretako batean egotea.

    2. Segurtasun-baldintzetan bizitzeko etxebizitza alternatiborik ez izatea, edo berehala erabili ezin izatea.

    3. Harrera-etxebizitza dagoen udalerriko edo, lankidetza-printzipioa aplikatuta, EAEko beste edozein udalerritako erroldan inskribatuta egotea. Azken kasu horretan, inplikatutako erakundeen arteko lankidetza eta harreraren ondoriozko gastuen finantzaketa antolatzean, alde batetik, hartutako emakumearentzat kaltegarria ez izatea hartuko da kontuan, eta, bestetik, erakundeek beren gain hartu beharreko erantzukizunen artean desorekarik ez sortzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta ez dauden eskatzaileen kasuan, hasierako harrera baimenduko da, baina, baliabidean jarraitzeko, beharrezkoa izango da erroldatzeko izapideak hastea, Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan erroldatuta dauden eta erroldatuta dauden lekua aldatu nahi ez duten pertsonen kasuan izan ezik. Kasu horretan, aurreko idatz-zatian inplikatutako erakundeen arteko lankidetzari eta egonaldiaren ondoriozko gastuen finantzaketari buruz xedatutakoa aplikatuko da.

  1. Harrera-etxebizitzak lortzeko hasierako eskaera oinarrizko gizarte-zerbitzuaren bitartez egin beharko da, eta zerbitzu horrek egoeraren premiak eskatzen duen arintasunarekin bideratu beharko du. Nolanahi ere, geroago egoeraren zirkunstantziak eta ezaugarriak aztertu beharko dira premien ebaluazio baten esparruan, eta, hala badagokio, egoera horri laguntza-plan indibidual batekin edo familia-plan batekin erantzungo zaio.

  2. Premia-egoera jendearen arretarako ordutegitik kanpo sortzen bada eta berehalako harrera-zerbitzura bideratzea egokitzat hartzen ez bada, beste larrialdi-zerbitzu publiko batzuen bitartez lortu ahal izango dira harrera-etxebizitzak (hala nola polizia-zerbitzuen bitartez), egoera horiei erantzuteko udalerri bakoitzean aukeratzen den antolamendu-formulari jarraiki.

  3. Sartzeko unean edo aurretik, idatziz jasoarazi beharko da hartutako pertsonak baimena ematen duela, eta harrera-etxebizitzaren antolamenduari, funtzionamenduari eta bizikidetzari lotutako baldintzak, berehalako harrera-zerbitzuaren informazioko, orientazioko eta laguntzako zerbitzuen esku-hartzea (etxebizitza zerbitzu horren bitartez lortzen bada), eta erreferentziazko gizarte-zerbitzuak premiei dagokienez egindako balioespena onartzen dituela.

  4. Sartzeko unean, harrera-etxebizitzaren giltza emango zaio hartutako pertsonari; etxebizitzan beste bizikidetza-unitate batekin bizi bada, bere bizikidetza-unitateari dagozkion gelen giltzak emango zaizkio.

  5. Zirkunstantziengatik hartutako pertsona beste udalerri bateko harrera-etxebizitza batera joatea komeni bada, 8.5 artikuluan adierazitako koordinazio-protokoloei jarraituko zaie.

Egonaldiak familia-etxebizitzaren erabileraren esleipena ezartzen duten prozedura judizialen ebazpenaren datara bitartean iraungo du gutxienez, erabiltzaileak berak egonaldiaren amaiera eskatzen duenean izan ezik. Edonola ere, 4 hilabeteko epea igaro ondoren, beste gizarte-baliabide, gizarte-programa, etxebizitza-baliabide edo etxebizitza-programa batzuen bidez erantzun ahal izango zaio ostatu-premiari, betiere premien balioespen batek hori aholkatzen badu; bestela, hasiera batean ezarritako epea luzatu ahal izango da, betiere harrera eragin zuten baldintzak aldatzen ez badira.

  1. Harrera-etxebizitzen funtzionamenduan, honako segurtasun-neurri hauek errespetatu beharko dira:

    1. Etxebizitzaren helbidea eta telefono-zenbakia, edo kokapena jakiteko eta harremanetan jartzeko balio duen beste edozein datu argitara eman dadin debekatzea.

    2. Beste erakunde publiko batzuei bizilekuaren inguruko datuak jakinarazteko betebeharra dagoenean, harremanetarako erreferentzia gisa oinarrizko gizarte-zerbitzua edo etxebizitzaren ardura duen erakundea baino ez ematea.

    3. Hartutako pertsonez eta baimendutako langileez bestelako pertsona orori harrera-etxebizitzan sartzeko aukera debekatzea, etxebizitzaren arduradunen esanbidezko baimena dagoenean izan ezik.

    4. Hartutako pertsonei harrera-etxebizitzen giltzen kopiak egiteko aukera, eta giltzak beste pertsona batzuei uzteko aukera debekatzea.

  2. Harrera-etxebizitzek arrisku anitzetarako aseguru-poliza bat eta, bereziki, suteen aurkako aseguru bat eta erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko dute.

Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-etxebizitzen erabiltzaileek erreferentziazko profesional bat izan beharko dute oinarrizko gizarte-zerbitzuan. Profesional horrek premiak ebaluatuko ditu eta zaintzarako plan indibidual bat edo familia-plan bat landuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan jasotako baldintzetan.

  1. 2.5 artikuluan adierazitako zaintzarako plan indibidualaren edo familia-planaren esparruan, harrera-etxebizitzen erabiltzaileek gizarte- eta hezkuntza-arloko programa bat eta laguntza-programa bat izan beharko dute, eta, oinarrizko gizarte-zerbitzutik, profilarekin eta premiekin bat datozen gizarte-baliabideetarantz orientatu beharko dira. Hona hemen baliabide horiek:

    1. Laguntza psikologikoa;

    2. Laguntza eta esku-hartze psikologikoa, terapeutikoa eta gizarte- eta hezkuntza-arlokoa etxeko eremuan genero-indarkeria jasateko arriskua duten seme-alabentzat, indarkeriari aurrea hartzeko eta ondorioak murrizteko edo txikiagotzeko;

    3. Orientazio eta aholkularitza juridikoa;

    4. Laguntza ekonomikoak;

    5. Laneratzera eta autonomia ekonomikora eta pertsonalera bideratutako prestakuntza-jarduerak;

    6. Hartutako emakumeen kargu dauden pertsonei laguntzeko baliabideak eta, bereziki, haurtzaindegiak eta mendeko helduentzako eguneko etxez etxeko zaintza-zerbitzuak;

    7. Derrigorrezko eskolatzearen adinean dauden pertsonen berehalako eskolatzea;

    8. Kulturen arteko bitartekotza-programak;

    9. Bidezkotzat hartzen diren beste batzuk.

      Xede horrekin, bidezkotzat hartzen dituzten baliabide publikoetara eta pribatuetara jo ahal izango dute oinarrizko gizarte-zerbitzuek.

  2. Oinarrizko gizarte-zerbitzuek egoeraren ezaugarriak kontuan hartuta beharrezkotzat eta bidezkotzat hartzen dutenean, eta harrera-etxebizitzatik irteera prestatzeko, trantsizioan laguntzeko programak eta baliabideak izango dituzte erabiltzaileek. Horien artean, zubi-etxebizitzak azpimarratu behar dira, hau da, bi urteko aldietarako lagapeneko edo alokairuko etxebizitzak (aldiak luzatu egin daitezke). Foru Aldundiek, Udalek eta Udalen Mankomunitateek, alternatiba mota horren eskuragarritasuna bermatzeko, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren zuzeneko sustapenetan toki-erakundeei besterentzera eta, era horretan, haien eskumeneko ekipamenduak sortzera zuzendutako babes ofizialeko etxebizitzen erreserbara jo ahal izango dute.

Oso kontuan hartuko da lokalen, instalazioen eta altzarien mantentzea, kontserbazioa eta, hala badagokie, konponketa, narriadurarik izan ez dezaten. Higiezina aldizka garbitu eta desinfektatuko da.

  1. Harrera-etxebizitzek honako alderdi hauek ezarriko dituen barne-araudi bat izan beharko dute:

    1. Baliabidearen helburuak;

    2. Sartzeko baldintzak;

    3. Onarpen-prozedura eta baja-prozedura;

    4. Edukiera eta plaza kopurua (pertsonak);

    5. Funtzionamenduari eta bizikidetzari buruzko arauak;

    6. Erabiltzaileen, eta mendeko pertsonen eta/edo laguntzaileen eskubideak eta betebeharrak;

    7. Profesionalen eskubideak eta betebeharrak;

    8. Zerbitzuaren funtzionamenduan parte hartzeko mekanismoak;

    9. Erreklamazio-prozedura:

    10. Erreklamazio-liburu bat egongo da, eta kexen eta hartutako neurrien erregistro egokia bermatuko da;

    11. Iradokizunen gutunontzia.

  2. Sartu aurretik, araudiaren kopia bat eman beharko zaie erabiltzaileei, eta hitzezko informazioa eman.

  1. Egonaldiaren amaiera eragingo duten zirkunstantziak honako hauek dira:

    1. Sartzeko lortutako baldintzak galdu edo amaitu izana.

      30. artikuluan xedatutakoari jarraiki ezarritako egonaldiaren epea amaitu izana.

    1. Ezarritako betebeharrak bete ez izana.

    2. Beste ostatu-alternatiba bat.

    3. Interesdunak esanbidez uko egin izana.

  2. Hartutako pertsonek 2 asteko epea izango dute harrera-etxebizitza uzteko, aurreko idatz-zatietan adierazitako amaitzeko arrazoiren bat agertuz gero. Epe hori igaro ondoren etxebizitza utzi ezean, utzarazteko bidezkoak diren lege-neurriak hartu ahal izango dira, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1999 Legean aurreikusitakoa errespetatuta.

  3. Aurrekoa gorabehera, c) kasua agertzen bada eta ez-betetzea 7.2.k) artikuluari lotuta badago, hartutako pertsonek etxebizitza utzi beharko dute berehala.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-etxebizitzak etxebizitza normalizatuak izango dira, etxebizitza-eraikin arruntetan txertatuak edo familia bakarreko etxebizitzak, eta hartutako pertsonen identitatea zuhurtziaz gordetzeko moduko guneetan kokatuak.

  2. Ekipamendu sanitarioetara eta zerbitzu komunitarioetara joateko garraio publikoak hurbil izan beharko dituzte.

  3. Etxebizitza kokatuko den eremuak segurtasunari lotutako baldintzak beteko ditu, eta inguruak ongi argiztatuta egongo dira.

  1. Harrera-etxebizitza bakoitzak 5 plazako edukiera izango du gehienez, pertsona helduak, haurrak zein nerabeak barne. Muga horren barruan, bi bizikidetza-unitatek okupatu ahal izango dute gehienez, pertsona bakarreko bizikidetza-unitateen kasuan izan ezik (kasu horretan, bi unitate baino gehiago bizi ahal izango dira).

  2. Aurrekoa gorabehera, familia-unitateak bost kide baino gehiago baditu, denak biziko dira etxebizitzan. Horretarako, beharrezkotzat hartzen diren aparteko neurriak hartu beharko dira.

  3. Harrera-etxebizitzek babes ofizialeko etxebizitzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako azalera-baldintzak beteko dituzte.

  1. Harrera-etxebizitzek etxebizitza arrunten bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte. Jangela, sukaldea, bainugela, logela indibidualak eta/edo bikoitzak izango dituzte; horietan, gainera, sehaska instalatu ahal izango da.

  2. Logelek giltza izango dute, etxebizitzan bizi diren bizikidetza-unitate guztien intimitatea bermatzeko. Segurtasun-arrazoiak direla-eta, edozein gelatan sartzeko giltza bat izango dute etxebizitzaren ardura duen erakundeko langileek eta oinarrizko gizarte-zerbitzuko erreferentziazko profesionalak.

  1. Harrera-etxebizitzek osasunaren, lanaren, hirigintzaren, arkitekturaren, eta segurtasunaren eta higienearen arloan indarrean dagoen araudia bete beharko dute.

  2. Halaber, argiztapenari, aireztapenari, berokuntzari eta babes ofizialeko etxebizitzetarako indarrean dagoen araudian ezarritako gutxieneko beste instalazio batzuei lotutako baldintzak bete beharko dituzte.

  3. Berokuntza-ekipamenduari dagokionez, ukitzean erredurak eragin ditzaketen bero-iturriak ez dira, ezein kasutan, erabiltzaileengandik hurbil jarriko.

  4. Oso kontuan hartuko da lokalen, instalazioen eta altzarien mantentzea, kontserbazioa eta, hala badagokie, konponketa, narriadurarik izan ez dezaten. Higiezina aldizka garbitu eta desinfektatuko da.

  1. Etxebizitza baten berezko altzariekin ekipatuta egongo dira, eta beharrezkoak diren etxeko ostilamendua, tresnak eta mihiseria izango dituzte. Altzariek eta ekipamenduek haurrentzako arriskuak saihesteko beharrezkoak diren babes-elementuak izan beharko dituzte (korronte-hartuneen babesgarriak, ertz biribilduak dituzten altzariak edo ertzen babesgarriak altzarietan, eta beharrezkotzat hartzen diren beste babes-elementu batzuk).

  2. Dekorazioaren, altzarien eta ekipamenduen ezaugarriek giro atsegina sortzen lagundu beharko dute.

  1. Telefonoak, telealarma-zerbitzuak edo beste alarma-gailu batzuk izango dituzte, hartutako pertsonen bizitzarako edo segurtasun fisikorako arriskutsuak diren egoerak agertzen direnean berehala laguntza eskatzeko.

  2. Suteen aurkako ekipamendua izango dute, eta, bereziki, ke-detektagailuak eta su-itzalgailua.

  3. Ate blindatua eta/edo segurtasunekoa izango dute.

000 biztanleko eremu bakoitzean dauden harrera-etxebizitzen plazen % 4 irisgarria izango da, arkitektura-oztoporik edo komunikazio-oztoporik gabe. Horretarako, indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudian gurpil-aulkian ibiltzen diren edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako etxebizitzetarako eta ezintasun sentsoriala duten pertsonentzako etxebizitzetarako araututako baldintzak bete beharko dituzte.

  1. Harrera-zentroak urteko egun guztietan egongo dira funtzionamenduan, eta langile espezializatuak izango dituzte eguneko hogeita lau orduetan.

  2. Harrera-zentroetan sartzeko, aldez aurretik zentroaren ardura duen gizarte-zerbitzuak balioetsi beharko du lan-ordutegian.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-zentroetan sartzeko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskatzaileek:

    1. Dekretu honen 5. artikuluan deskribatutako egoeretako batean egotea.

    2. Segurtasun-baldintzetan bizitzeko etxebizitza alternatiborik ez izatea, edo berehala erabili ezin izatea.

    3. Harrera-zentroa dagoen udalerriko edo, lankidetza-printzipioa aplikatuta, EAEko beste edozein udalerritako erroldan inskribatuta egotea. Azken kasu horretan, inplikatutako erakundeen arteko lankidetza eta harreraren ondoriozko gastuen finantzaketa antolatzean, alde batetik, hartutako emakumearentzat kaltegarria ez izatea hartuko da kontuan, eta, bestetik, erakundeek beren gain hartu beharreko erantzukizunen artean desorekarik ez sortzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta ez dauden eskatzaileen kasuan, hasierako harrera baimenduko da, baina, baliabidean jarraitzeko, beharrezkoa izango da erroldatzeko izapideak hastea, Estatuko beste autonomia-erkidego batzuetan erroldatuta dauden eta erroldatuta dauden lekua aldatu nahi ez duten pertsonen kasuan izan ezik. Kasu horretan, aurreko idatz-zatian inplikatutako erakundeen arteko lankidetzari eta egonaldiaren ondoriozko gastuen finantzaketari buruz xedatutakoa aplikatuko da.

  1. Zentroan sartzeko, eskaera egin eta harrera-zerbitzu horren ardura duen erakundearen gizarte-zerbitzura bidali beharko da. Gizarte-zerbitzu horrek berehala egingo ditu balioespena eta ebazpena.

    Eskaera honako hauetako batetik egin beharko da:

    1. berehalako harrera-zerbitzutik, pertsona bertan bizi denean.

    2. oinarrizko gizarte-zerbitzutik; behar adinako informazioa eta kasuaren hasierako balioespena aurkeztu beharko da.

  2. Sartzeko unean edo aurretik, idatziz jasoarazi beharko da hartutako emakumeak baimena ematen duela, eta harrera-zentroaren antolamenduari, funtzionamenduari eta bizikidetzari lotutako baldintzak, lan-planean ezarritako esku-hartze profesionala, eta erreferentziazko gizarte-zerbitzuak premien inguruan egindako balioespena eta bidezko esku-hartzea onartzen dituela.

  3. Sartzeko unean, dagokion gelako giltza emango zaio hartutako pertsonari.

  4. Zirkunstantziengatik hartutako pertsona beste udalerri bateko zentro batera joatea komeni bada, 8.5 artikuluan adierazitako koordinazio-protokoloei jarraituko zaie.

Egonaldiak familia-etxebizitzaren erabileraren esleipena ezartzen duten prozedura judizialen ebazpenaren datara bitartean iraungo du gutxienez, erabiltzaileak berak egonaldiaren amaiera eskatzen duenean izan ezik. Edonola ere, 6 hilabeteko epea igaro ondoren, beste gizarte-baliabide, gizarte-programa, etxebizitza-baliabide edo etxebizitza-programa batzuen bidez erantzun ahal izango zaio ostatu-premiari, betiere premien balioespen batek hori aholkatzen badu; bestela, hasiera batean ezarritako epea luzatu ahal izango da, betiere harrera eragin zuten baldintzak aldatzen ez badira.

Harrera-baliabideen funtzionamenduan, honako segurtasun-neurri hauek errespetatu beharko dira:

  1. Harrera-zentroaren helbidea eta telefono-zenbakia, edo kokapena jakiteko eta harremanetan jartzeko balio duen beste edozein datu argitara eman dadin debekatzea.

  2. Beste erakunde publiko batzuei bizilekuaren inguruko datuak jakinarazteko betebeharra dagoenean, harremanetarako erreferentzia gisa harrera-zentroaren ardura duen erakundea baino ez ematea.

  3. Baimendutako langileez bestelako pertsona orori harrera-zentroan sartzeko aukera debekatzea, zentroaren arduradunen esanbidezko baimena dagoenean izan ezik.

  4. Zentroak arrisku anitzetarako aseguru-poliza bat eta, bereziki, suteen aurkako aseguru bat eta erantzukizun zibileko aseguru bat izan beharko ditu.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-zentroen erabiltzaileek erreferentziazko profesional bat izan beharko dute oinarrizko gizarte-zerbitzuan. Profesional horrek premiak ebaluatuko ditu eta zaintzarako plan indibidual bat edo familia-plan bat landuko du, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan jasotako baldintzetan.

  2. Oinarrizko gizarte-zerbitzuko erreferentziazko profesional hori, halaber, harrera-zentroarekiko eta/edo zerbitzu espezializatuko langileekiko koordinazioaren arduraduna izango da, esku-hartze koordinatua ahalbidetzeko eta laguntza-harremanari jarraipena emateko, betiere oinarrizko gizarte-zerbitzuak diseinatu beharreko esku-hartze indibidualeko plana edo familia-plana zentroan ezarritako lan-planarekin bat etortzeko moduan.

Harrera-zentroaren prestazioak honako hauek izango dira gutxienez:

  1. Aldi baterako harrera eta laguntza psikosoziala.

  2. Ostatua, elikadura eta zaintza integrala.

  3. Osasun-zentroetara, poliziara, epaitegietara edo harreraren hasierako unean beharrezkotzat hartzen diren beste instantzia batzuetara laguntzea.

  4. Oinarrizko gizarte-zerbitzuari jakinaraztea eta hartutako pertsonek zerbitzu horrekin harremanetan jartzea, premiak balioesteko prozesua hasteko, eta baliabiderik edo zerbitzurik egokienera bideratzeko.

  5. Gizarte-zerbitzuekin eta kasuan inplikatutako erakundeekin eta baliabideekin koordinatzea.

  6. Familia-unitatearen oinarrizko premiei erantzutea, esku hartzeko prozesuaren fase bakoitzean proposatutako helburuak lortzeko.

  7. Familia-sistemako kide bakoitzari laguntza indibidualizatua ematea, aldatu beharreko alderdiak eta baliabide pertsonalak kontuan hartuta. Esku-hartzean, faktore psikologikoak eta terapeutikoak, hezkuntza-faktoreak eta gizarteratze-faktoreak hartuko dira kontuan, prestakuntzaren eta lanaren arlotik funtsean.

  8. Familia-laguntza ematea, familiako kide bakoitzarekin egin beharreko esku-hartzean, eta harreman-sistema bat osatzen duen familian oinarritua.

  9. Bizipenak elkartrukatzeko aukera emango duten eta babesa eta autokonfiantza emango duten (eta asertibitatea eta autoafirmazio pertsonala sustatuko duten) autolaguntza-taldeak garatzea.

  10. Harrera-zentroaren berezkoak ez diren, baina profilera eta premietara hobeto egokitzen direlako beharrezkoak izan daitezkeen gizarte-baliabideak eskuratzeko aukera erraztea eta baliabide horiekiko koordinazioa ezartzea. Hona hemen baliabide horiek:

    1. Laguntza psikologikoa;

    2. Laguntza eta esku-hartze psikologikoa, terapeutikoa eta gizarte- eta hezkuntza-arlokoa etxeko eremuan genero-indarkeria jasateko arriskua duten seme-alabentzat, indarkeriari aurrea hartzeko eta ondorioak murrizteko edo txikiagotzeko;

    3. Orientazio eta aholkularitza juridikoa;

    4. Laguntza ekonomikoak;

    5. Laneratzera eta autonomia ekonomikora eta pertsonalera bideratutako prestakuntza-jarduerak;

    6. Haien kargu dauden pertsonei laguntzeko baliabideak eta, bereziki, haurtzaindegiak eta mendeko helduentzako eguneko zaintza-zerbitzuak;

    7. Derrigorrezko eskolatzearen adinean dauden pertsonen berehalako eskolatzea;

    8. Kulturen arteko bitartekotza-programak;

    9. Bidezkotzat hartzen diren beste batzuk.

  1. Harrera-zentroek zuzendaritzaz arduratutako pertsona bat izan beharko dute. Honako funtzio hauek izango ditu pertsona horrek:

    1. Taldeko kide diren profesionalen lana ikuskatzea.

    2. Langileen etengabeko prestakuntza sustatzea eta planifikatzea.

    3. Funtzionamendu-araudia betetzen dela zaintzea.

    4. Eskubideak errespetatuko direla eta betebeharrak beteko direla bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

    5. Zentroaren segurtasuna Dekretu honetan aurreikusitako baldintzetan bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.

    6. Gizarte-zerbitzuen sareko gainerakoekin eta, bereziki, oinarrizko gizarte-zerbitzuekin eta esku hartzen duten baliabideekin komunikatzeko eta koordinatzeko bideak ezartzea.

    7. Hezkuntza-zerbitzuekin, zerbitzu sanitarioekin, prestakuntzaren eta enpleguaren ingurukoekin, polizia-zerbitzuekin, judizialekin eta bidezkotzat hartzen diren beste batzuekin komunikatzeko eta koordinatzeko bideak ezartzea.

    8. Kudeaketaren eta administrazioaren arloko zereginak egitea.

  2. Halaber, profesionalekin osatutako diziplina anitzeko talde tekniko bat izan beharko du. Profesional horiek honako funtzio hauek betetzeko beharrezkoa den kopuru eta kualifikazio egokia izango dute:

    1. Pertsonei harrera egitea, eta prestasuna eta laguntza psikosoziala eskaintzea.

    2. Hartutako emakumeak bidezkotzat hartzen diren polizia-zerbitzuetara, zerbitzu sanitarioetara edo judizialetara laguntzea.

    3. Hartutako pertsonei gaur egungo gizarte-baliabideei eta gizarte-zerbitzuei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzea.

    4. Familia-unitateko kide bakoitzarekin egingo den lan-planari jarraiki garatu beharreko laguntza psikosoziala eta psikologia- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea ematea.

    5. Hartutako pertsonentzat baliagarriak izan daitezkeen erakunde publikoekin eta pribatuekin harremanetan jartzea, eta prestaziorik edo zerbitzurik egokienak lortzeko aukera bideratzea: hartutako haurrentzako eta nerabeentzako ikastetxeak, haurtzaindegiak, mendeko helduak zaintzeko zerbitzuak eta abar.

    6. Erreferentziazko gizarte-zerbitzuari eta oinarrizko gizarte-zerbitzuari egindako kudeaketen berri ematea, eta kasuaren balioespenean eta beste baliabide batera bideratzeko orientazioan laguntzea.

  3. Talde teknikoko langileek urteko egun guztietan eta eguneko hogeita lau orduetan langile espezializatuak egongo direla bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu beharko dira. Asteburuetan, jaiegunetan eta gauez lan egiteko txandak ezarriko dira.

Harrera-zentroak bere instalazio guztiak erabiltzeko eta bizitzeko baldintza onetan mantenduko dituela bermatu beharko du.

  1. Harrera-zentroek honako alderdi hauek jasoko dituen barne-araudi bat izan beharko dute:

    1. Baliabidearen helburuak;

    2. Sartzeko baldintzak;

    3. Onarpen-prozedura eta baja-prozedura;

    4. Plaza kopurua;

    5. Funtzionamenduari eta bizikidetzari buruzko arauak;

    6. Erabiltzaileen, eta mendeko pertsonen eta/edo laguntzaileen eskubideak eta betebeharrak;

    7. Profesionalen eskubideak eta betebeharrak;

    8. Erabiltzaileen partaidetza ekonomikoa;

    9. Zerbitzuaren funtzionamenduan parte hartzeko mekanismoak;

    10. Erreklamazio-prozedura:

    11. Erreklamazio-orriak egongo dira, eta kexen eta hartutako neurrien erregistro egokia bermatuko da;

    12. Iradokizunen gutunontzia.

  2. Sartu aurretik, araudiaren kopia bat eman beharko zaie erabiltzaileei, eta hitzezko informazioa eman.

  1. Egonaldiaren amaiera honako zirkunstantzia hauek eragingo dute:

    1. Sartzeko lortutako baldintzak galdu edo amaitu izana.

      2.4 artikuluan xedatutakoari jarraiki ezarritako egonaldiaren epea amaitu izana.

    1. Ezarritako betebeharrak bete ez izana.

    2. Beste ostatu-alternatiba egoki bat.

    3. Interesdunak esanbidez uko egin izana.

  2. Hartutako pertsonek astebeteko epea izango dute harrera-zentroa uzteko, aurreko idatz-zatietan adierazitako amaitzeko arrazoiren bat agertuz gero. Epe hori igaro ondoren etxebizitza edo gela utzi ezean, utzarazteko bidezkoak diren lege-neurriak hasi ahal izango dira, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoa errespetatuta.

  3. Aurrekoa gorabehera, c) kasua agertzen bada eta ez-betetzea 7.2.k) artikuluari lotuta badago, hartutako pertsonek zentroa utzi beharko dute berehala.

  1. Harrera-zentroek hartutako pertsonen identitatea zuhurtziaz gordetzeko moduko hiriguneetan kokatuta egon beharko dute.

  2. Ekipamendu sanitarioetara eta zerbitzu komunitarioetara joateko garraio publikoak hurbil izan beharko dituzte.

  3. Zerbitzua kokatuko den eremuak segurtasunari eta osasungarritasunari lotutako baldintzak beteko ditu, eta inguruak ongi argiztatuta egongo dira.

Harrera-zentroak babesteko, laguntzeko eta esku-hartze espezializaturako zerbitzuak zein bizileku-eremua izan beharko ditu.

Zentroak honako hauek izan beharko ditu:

  1. Administrazio-eremua; harrerari, administrazioari, zuzendaritzari eta kudeaketari lotutako jarduerak egiteko erabiliko da. Erabiltzaileei buruzko informazioa konfidentzialtasun-baldintzetan gordeko dela bermatzeko beharrezkoa den diseinua eta ekipamendua izan beharko du.

  2. Arreta espezializatuko eremua; harrera-zentroko talde teknikoak zuzeneko arretari lotutako lanbide-jarduerak egiteko erabiliko da. Erabiltzaileekin egiten diren elkarrizketen edo kontsulten pribatutasuna bermatzeko bulego edo areto bat izan beharko du gutxienez.

  1. Bizitegi-eremuak 30 plaza izango ditu gehienez, eta logela bikoitzetan eta indibidualetan antolatuta egongo dira.

  2. Oro har, osasunaren, arkitekturaren, eta segurtasunaren eta higienearen arloan indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak bete beharko dituzte instalazioek.

  3. Oso kontuan hartuko da instalazioen eta altzarien mantentzea, kontserbazioa eta, hala badagokie, konponketa, narriadurarik izan ez dezaten. Instalazioak aldizka garbitu eta desinfektatuko dira.

  4. Logelak.

    1. Logela indibidualen gutxieneko azalera 9 m2 izango da, eta logela bikoitzena, berriz, 11 m2.

    2. Logela bakoitzean familia-unitate bakarra egongo da, eta logela bikoitzetan familia bereko 4 kide egongo dira gehienez. Familia-unitatearen tamainagatik edo ezaugarri jakin batzuengatik logela bat baino gehiago erabili behar bada, alboko logeletan edo logela komunikatuetan kokatzeko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira, familiaren batasuna eta pribatutasuna zaintzearren.

    3. Gela bakoitzak kanpora emango duen leiho bat eta berokuntza-sistema bat izan beharko ditu. Berokuntza horri dagokionez, ukitzean erredurak eragin ditzaketen bero-iturriak ez dira, ezein kasutan, erabiltzaileengandik hurbil jarriko.

    4. Gelek ohea(k), armairua(k), gau-mahaia(k), mahaia(k) eta aulkia(k) izango dituzte. Altzariek eta ekipamenduek haurrentzako arriskuak saihesteko beharrezkoak diren babes-elementuak izan beharko dituzte (korronte-hartuneen babesgarriak, ertz biribilduak dituzten altzariak edo ertzen babesgarriak altzarietan, eta beharrezkotzat hartzen diren beste babes-elementu batzuk).

    5. Dekorazioaren, altzarien eta ekipamenduen ezaugarriek giro atsegina sortzen lagundu beharko dute.

  5. Higiene-zerbitzuak.

    Gutxienez konketa bat, komun-ontzi bat eta dutxa edo bainuontzi bat beharko dira 4 erabiltzaileko.

  6. Jardueretarako eta elkarbizitzarako guneak.

    Zentroak elkarbizitzarako eta jardueretarako espazio komunak izan beharko ditu, hala nola sukalde-jangela, egongela, jarduera-eremuak eta haur-jolasen eremua. Azken horrek Haurrak eta Nerabeak Zaindu eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean aisia-eremuetarako aurreikusitako segurtasun-baldintzak bete beharko ditu. Gune horiek 3,5 metroko azalera erabilgarria izan beharko dute erabiltzaileko.

  1. Zerbitzuetarako eremuek zein bizitegi-eremuek telefonoak, telealarma-zerbitzuak edo beste alarma-gailu batzuk izango dituzte, hartutako pertsonen bizitzarako edo segurtasun fisikorako arriskutsuak diren egoerak agertzen direnean berehala laguntza eskatzeko.

  2. Zentroak ate blindatua edo segurtasunekoa izango du sarreran.

  3. Zentroak suteen aurkako ekipamendua izango du, eta, bereziki, ke-detektagailuak eta su-itzalgailuak.

  1. Harrera-zentroak irisgarriak izango dira, arkitektura-oztoporik edo komunikazio-oztoporik gabe.

  2. Zentroan dauden plaza guztien % 4k indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudian gurpil-aulkian ibiltzen diren edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat erreserbatutako etxebizitzetarako eta ezintasun sentsoriala duten pertsonentzako etxebizitzetarako araututako baldintzak bete beharko ditu. Dauden plaza guztien % 4 bat baino gutxiago bada, gutxienez gela bat eta bainugela bat irisgarriak izatea eta arkitektura-oztoporik ez izatea bermatu beharko da.

Aginduzko baimena lortzeko baldintza materialak eta funtzionalak betetzeaz gain, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako titulartasun pribatuko harrera-baliabideek kalitateari, eraginkortasunari, kostu ekonomikoari eta sozialari lotutako honako irizpide hauei jarraitu beharko diete borondatez homologazioa eskatzen dutenean:

  1. Baimena lortzeko baldintzetan kontuan hartzen ez diren, baina erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetu dezaketen instalazioak edo guneak izatea.

  2. Instalazioak erabiltzaileen ongizatea hobetuko duten ekipamenduekin hornitzea.

  3. Administrazio eskudunak ikuskapen-funtzioak betetzean proposatzen dituen iradokizunak betetzea.

  4. Ebaluazio-plan propioa izatea, edo, halakorik ezean, urtebeteko gehieneko epean egiteko konpromisoa. Administrazio eskudunari plan horren jarraipenaren berri eman beharko zaio, urtean behin.

  5. Hartutako pertsonen zaintzan esku hartzen duten langileentzako etengabeko prestakuntzako programa bat.

  6. Langileen txandakatze-maila txikia.

Salbuespen gisa, eta behin-behineko izaerarekin laguntza gizarte-harrerako zentroei buruzko araudian babestuta egon arte, Dekretu honetan araututako zerbitzuek etxekoaz bestelako eremuetan genero-indarkeriako egoerak jasaten dituzten emakumeak ere hartu ahal izango dituzte, betiere horrelako zerbitzu bat behar badute.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideen titular diren eta Dekretu hau indarrean jartzean funtzionamenduan dauden erakunde pribatuek aginduzko funtzionamendu-baimena eskatu beharko diote Administrazio eskudunari urtebeteko epean, adierazitako datatik aurrera kontatzen hasita. Aldez aurretik, 2. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera aplikatu beharreko baldintza materialak eta funtzionalak bete beharko dituzte, honako baldintza hauen kasuan izan ezik:

    Berehalako harrera-zerbitzuei dagokienez 21., 22., 23. eta 24. artikuluetan kokapenari, antolamendu-modalitateei, instalazioen ezaugarriei, eta gehieneko edukierari eta azalerari lotuta adierazitako baldintzak.

    Harrera-etxebizitzei dagokienez 37. eta 38. artikuluetan hurrenez hurren kokapenari, eta gehieneko edukierari eta azalerari lotuta adierazitako baldintzak.

    Harrera-zentroei dagokienez 55.1 eta 58.1 artikuluetan kokapenari, antolamenduari, instalazioen ezaugarriei, eta gehieneko edukierari eta azalerari lotuta adierazitako baldintzak.

    Ordura arte, eta eskaera ebatzi bitartean, etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideek ohiko funtzionamenduarekin jarraituko dute.

    Urtebeteko epea igaro ondoren harrera-baliabideen erakunde titularrek adierazitako baldintzak bete ez badituzte, edota bete arren aginduzko funtzionamendu-baimena eskatu ez badute, baliabidea deuseztatu egingo du Administrazio eskudunak.

  2. Eraikuntzari lotutako arrazoiak edo bestelakoak direla-eta etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideek Dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epean 1. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera aplikagarriak zaizkien baliabide material eta funtzional batzuk betetzen ez badituzte, eta ikuskapen-txostenak baldintza horiek erabiltzaileen bizi-kalitatea kaltetu dezakeen alderdi-sanitariorik edo segurtasun-alderdirik eraginpean hartzen ez dutela zehazten badu, Administrazio eskudunak behin behingoz baimendu ahal izango ditu hiru urteko gehieneko epean.

    Hiru urteko epea igaro ondoren baliabide horien erakunde titularrek tipologiaren arabera aplikagarriak zaizkien baldintza materialak edo funtzionalak bete ez badituzte, edota bete arren aginduzko eta behin betiko funtzionamendu-baimena eskatu ez badute, baliabidea deuseztatu egingo du Administrazio eskudunak.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideen erakunde titularrak (Dekretu honen Bigarren Xedapen Iragankorraren 1. idatz-zatian adierazitakoak) Dekretu hau indarrean jartzean EAEko edozein herri-administraziorekin itunduta edo hitzartuta badaude, aginduzko homologazioa eskatu beharko diote Administrazio eskudunari urtebeteko epean, baimenaren datatik aurrera kontatzen hasita. Aldez aurretik, Dekretu honen V. kapituluan ezarritako irizpideak bete beharko dituzte.

    Ordura arte, eta eskaera ebatzi bitartean, beren itun-erregimenarekin jarraituko dute.

    Urtebeteko epea igaro ondoren baliabide horien erakunde titularrek homologaziorako irizpideak bete ez badituzte, edota bete arren homologazioa eskatu ez badute, itun-erregimena edo hitzarmen-erregimena deuseztatu egingo du Administrazio eskudunak.

  2. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideen (Dekretu honen Bigarren Xedapen Iragankorraren bigarren idatz-zatian adierazitakoen) behin-behineko baimena indarrean dagoen bitartean, Administrazio eskudunak behin behingoz homologatu ahal izango ditu, betiere aldez aurretik itun edo hitzarmen bat badago.

    Hiru urteko epea igaro ondoren baliabide horien erakunde titularrek behin betiko homologaziorako irizpideak bete ez badituzte, edota bete arren homologazioa eskatu ez badute, itun-erregimena deuseztatu egingo du Administrazio eskudunak.

  1. Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideen titularrak diren erakunde publikoak Dekretu hau indarrean jartzean funtzionamenduan badaude, 2. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera aplikagarriak zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak bete beharko dituzte, honako hauek izan ezik:

    Berehalako harrera-zerbitzuei dagokienez 21., 22., 23. eta 24. artikuluetan kokapenari, antolamendu-modalitateei, instalazioen ezaugarriei, gehieneko edukierari eta azalerari lotuta adierazitako baldintzak.

    Harrera-etxebizitzei dagokienez 37. eta 38. artikuluetan hurrenez hurren kokapenari, eta gehieneko edukierari eta azalerari lotuta adierazitako baldintzak.

    Harrera-zentroei dagokienez 55.1 eta 58.1 artikuluetan kokapenari, antolamenduari, instalazioen ezaugarriei, eta gehieneko edukierari eta azalerari lotuta adierazitako baldintzak.

  2. Eraikuntzari lotutako arrazoiak edo bestelakoak direla-eta etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako harrera-baliabideek 1. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera aplikagarriak zaizkien baliabide material eta funtzional batzuk betetzen ez badituzte, eta ikuskapen-txostenak baldintza horiek erabiltzaileen bizi-kalitatea kaltetu dezakeen alderdi-sanitariorik edo segurtasun-alderdirik eraginpean hartzen ez dutela zehazten badu, beharrezkoak diren egokitzeak egiteko bost urteko epea izango dute, Dekretu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera kontatzen hasita.

Etxeko eremuan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak sendatzeko eta gizarteratzeko intentsitate handiko zentroa esperimentala izango da, eta bi urteko epean izango du izaera hori, Dekretu honen arabera Eusko Jaurlaritzak sortu beharreko zentroa funtzionamenduan jartzen denetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori igaro ondoren, ebaluazio kualitatibo batean oinarrituta laguntza-modalitatea alternatiba egokia eta bideragarria dela ikusten bada, bidezko baldintza materialak eta funtzionalak arautu beharko dira.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko irailaren 11n.

Lehendakaria,

JUAN JOS IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVN.