Euskadi.eus
  • 56/2008 DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Araudia ezartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

56/2008 DEKRETUA, apirilaren 1ekoa, Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren antolamendu eta funtzionamenduaren Araudia ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 2018
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 2008/04/01
  • Argitaratze-data: 2008/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Justizia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Haur eta Nerabeen Arreta eta Babeserako otsailaren 18ko 3/2005 Legeak, V. tituluko I. kapituluan Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren oinarriak sortu eta arautzen ditu, haur eta nerabeen eskubideak mehatxatu edo urratzen diren egoeretan eskubide horiek defendatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegokoan sustatzeko organo gisa.

Defentsa Bulegoaren izaera juridikoari dagokionez, adierazitako Legeak gizarte-gaietan eskumena duen Sailari atxikitzen dio, baina bertan integratu gabe, eta bere zereginak Administrazioarekiko autonomia osoz gauzatuz.

Otsailaren 18ko 3/2005 Legeak Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren zereginak eta antolamendua oro har ezartzen du, eta, era berean, organo horren antolamendu eta funtzionamendurako berariazko araudia landu eta onartzeko epe zehatza ematen du.

Dekretu honek, besteak beste, Haur eta Nerabeen defendatzailearen figura arautzen du, eta jardunak eta ikerketak gauzatzeko unean hark jarraituko duen prozedura ezartzen du. Azkenik, beste erakunde, langile eta erregimen ekonomiko batzuekin dituzten harremanei buruzko alderdiak arautzen ditu, besteak beste.

Horren ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko apirilaren 1ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

Dekretu honen helburua Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren antolamendu eta funtzionamendua ezartzea da, Haur eta Nerabeen Arreta eta Babeserako otsailaren 18ko 3/2005 Legeak agintzen dizkion helburuak betetzeko.

Haur eta Nerabeen Arreta eta Babeserako otsailaren 18ko 3/2005 Legean ezarritakoaren arabera, Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa bere funtzioak Administrazioarekiko autonomia osoz gauzatzen dituen eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitzen zaion organo gisa -bertan integratu gabe- egituratu da.

Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak honako helburu hauek izango ditu: haur eta nerabeen eskubideen mehatxu- eta urraketa- egoerei aurre egitea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan dauden eskubideez sentsibilizatzea eta horiek sustatzea.

Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak honako zeregin hauek izango ditu:

  1. Haur eta nerabeen eskubideak mehatxatu edo urratzeagatik egiten diren kexak bildu eta lehen aldiz ebaluatzea. Horren ondorioz, Defentsa Bulegoak informatzeko edo erkatzeko aldez aurreko aldia irekiko du, kasu zehatzaren nondik norakoak ezagutzeko eta kexa izapidetzea komeni den jakiteko.

  2. Hala badagokio, haur eta nerabeen eskubideak mehatxatu edo urratzeagatik egiten diren kexak eskumeneko erakunde eta organoetara eskualdatzea.

  3. Erakunde arteko negoziazio eta lankidetzarako bideak erraztea eta aholkuak ematea haur eta nerabeen eskubideak mehatxatu edo urratzen diren egoerak zuzentzeko. Aholku horiek betetzen direla zaintzeko jarraipena egingo da.

  4. Haur eta nerabeen eskubideen aldeko sentsibilizazio-zereginak eta eskubide horiek gizartean sustatzeko zereginak gauzatzea.

  5. Haur eta nerabeen eskubideen zabalkuntza bultzatzea eta horiek baliatzeko aukera sustatzea.

  6. Haur eta nerabeei aholkularitza eta laguntza ematea beren eskubideak mehatxatzen edo urratzen diren egoeretan.

  7. Haur eta nerabeen eskubideen aldeko aholkularitza indartzea, eta eskubide horien alde lan egiten duten elkarte eta erakundeen sustapen zuzena indartzea.

  8. Koordinazio-mekanismoak bultzatzea Arartekoarekin, baita haur eta nerabeen arloan eskumena duten beste organo eta erakunde batzuekin ere.

  9. Haur eta nerabeen erakunde- nahiz gizarte-mailako babesari buruzko araudiaren betetze- eta egokitze-maila aztertu eta ebaluatzea. Horren ondorioz, burutzen diren jardunak biltzen dituen urteko irizpen bat landuko du eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko du.

  10. Haur eta nerabeen eskubideen defentsa bizkortzen duten eta horien arretarako zerbitzuak hobetzen laguntzen duten legezko, administrazioko eta prozedurazko erreformak proposatzea.

  11. Bere helburuak betetzeko agintzen zaion beste edozein zeregin.

Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak gauzatutako jardunak doakoak izango dira interesdunentzat.

  1. ¿ Defentsa Bulegoak behar bezalako erreserbaz jardungo du haurrak eta nerabeak zaintzearen eta babestearen eremuan, eta neurri egokiak hartuko ditu eskura duen informazioaren eta informazio hori jasota dagoen fitxategi edo erregistroen tratamendu konfidentziala bermatzeko, intimitaterako eskubidea betez, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan araututakoaren arabera.

  2. ¿ Defentsa Bulegoaren zerbitzuan lan egiten duten pertsona guztiek bertan izapidetzen diren gaien erreserba zorrotza gorde beharko dute.

  1. ¿ Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak urtero lantzen duen irizpena Eusko Legebiltzarrean aurkeztu beharko du, otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 97. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. ¿ Urteko irizpenak gutxienez honako eduki hauek izan beharko ditu:

    1. Ofizioz nahiz alderdietako batek eskatuta, gauzatutako ikerketen kopuru eta motaren zerrenda, eta horien emaitzak, gauzatutako proposamen eta aholkuak adieraziz eta onartuak izan diren ala ez adieraziz; era berean, hala badagokio, Defentsa Bulegoaren ikerketa-ekintza zaildu edo oztopatu deneko egoerak adieraziko dira.

    2. Atzera botatako kexen eta arrazoien zerrenda.

    3. Gauzatutako aholkuen kopuru eta motaren zerrenda.

    4. Hala badagokio, gauzatutako legegintzako eta lege-erreformako azterlan eta proposamenen zerrenda.

    5. Interesgarritzat hartzen den beste edozein gai.

  3. ¿ Defentsa Bulegoa Legebiltzarreko dagozkion batzordeetara joango da deitzen dutenean.

Haur eta Nerabeen Arreta eta Babeserako otsailaren 18ko 3/2005 Legearen arabera, Haur eta Nerabeen defendatzailea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta izendatuko da, lehendakariaren Dekretu bidez, lau urteko aldirako, eta iraupen bereko beste aldi baterako izendatu ahalko da berriro. Izendapena Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak gehiengo osoz berretsi beharko du.

Haur eta Nerabeen defendatzailea izatea ez da bateragarria honako hauekin:

  1. Herritarrek hautatutako ordezkaritza-agindu ororekin.

  2. Hautespen libreko edozein kargu politikorekin.

  3. Alderdi politiko, sindikatu edo enpresa-erakunde bateko kide izatearekin.

  4. Zuzendaritzako zereginak betetzearekin elkarte edo fundazio batetan.

  5. Karrera judizialean eta fiskalean jardutearekin.

  6. Edozein jarduera profesional, liberal eta merkataritzako edo laneko jarduera gauzatzearekin.

  1. ¿ Haur eta Nerabeen defendatzaileak bere kargua utziko du honako kausa hauengatik:

    1. Uko egiteagatik.

    2. Izendapenaren epea amaitzeagatik.

    3. Heriotza edo ezintasunagatik.

    4. Karguan egonik, bere zereginen ez-betetze larriagatik.

    5. Doluzko delituagatiko epai irmoan kondenatua izateagatik.

    6. Ezinbesteko bateraezintasunagatik.

  2. ¿ Aurreko idatz-zatiko kasuren bat gertatzen bada, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak horren berri emango dio Legebiltzarraren Osoko Bilkurari. Gaia aztertzen denean kargua uzteko arrazoiak daudela ondorioztatzen bada, lehendakariaren dekretu bidez gauzatuko da.

  3. ¿ 1.b) idatz-zatian ezarritako arrazoiagatik kargua uzten denean, Haur eta Nerabeen defendatzaileak bere zereginak betetzen jarraituko du defendatzaile berria izendatzen den arte.

  1. artikuluan ezarritako zereginak garatzeko, Haur eta Nerabeen defendatzaileak honako zeregin hauek izango ditu:

    1. Defentsa Bulegoaren ordezkari izatea.

    2. Defentsa Bulegoaren jardun-politikan helburuen lehentasunak ezartzea.

    3. Defentsa Bulegoaren jarduna haur eta nerabeen eskubideen alde bideratzea, eskubide horien alde lan egiten duten elkarte eta erakundeen aldeko eta eskubideen aldeko sentsibilizazio, laguntza, zabalpen eta sustapeneko ekintzak diseinatu eta ezarriz.

    4. Pertsona fisiko edo juridikoei pertsonalki edo idazki bidez zuzentzea, aurkeztutako kexak eta ofizioz hasten diren jardunak izapidetu ahal izateko behar den informazioa biltzeko.

    5. Egindako kexen eta ofizioz hasitako jardunen izapidetze, egiaztapen eta azterketak zuzentzea.

    6. Kexak izapidetzea onartzeari edo ez onartzeari buruz, ikerketen azken ebazpenari buruz, eta ofiziozko jardunei buruz erabakitzea.

    7. Defentsa Bulegoaren lanaren nondik norakoak, haren ikerketak eta txostenak hedatzea.

    8. Haur eta Nerabeen Arreta eta Babesari buruzko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak 97.2.i) artikuluan aurreikusten duen urteko irizpena Eusko Legebiltzarrean aurkeztea.

    9. Urtero Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren aurrekontu-aurreproiektua Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari proposatzea, eta urteko aurrekontuaren likidazioa aurkeztea.

    10. Bere aurrekontua gauzatzeko jarraibideak finkatzea, aplikagarria den aurrekontu-legediaren arabera.

    11. Kontratazio-organoaren ahalmenak gauzatzea.

    12. Aurrekontua gauzatzetik ondorioztatutako gastuak baimentzea eta xedatzea.

    1. Eskumeneko organoei proposatzea langileen plantillaren egitura eta lanpostu bakoitzaren ezaugarri eta baldintzak, aurrekontuen arabera.

    2. Aholkularia eta konfiantzazko pertsonak izendatzea eta haiek kargutik kentzea.

    3. Defentsa Bulegoaren administrazio-zuzendaritza gorena egikaritzea, eta barne-arloko jarraibideak ematea.

    4. Diziplina-ahalmena egikaritzea, zerbitzutik kentzea izan ezik.

    5. Koordinazio eta lankidetzako mekanismoak ezartzea, Defentsa Bulegoari dagozkion helburuak gauzatzeko.

    6. Defentsa Bulegoaren izenean bere zereginak garatzeko beharrezkoak diren kontratu publiko eta pribatuak ematea, Euskadiren ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legeak ondare-eremuko kontratuei buruz xedatzen duena alde batera utzi gabe, eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-erregimenari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak Ogasun eta Herri Administrazioko sailari eta Jaurlaritzako Kontseiluari ematen dizkion ahalmenak alde batera utzi gabe.

  1. ¿ Haur eta Nerabeen defendatzaileak Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan Autonomia Erkidegoko Administrazioko zuzendariei esleitzen zaizkien ordainsariak jasotzen ditu, eta, otsailaren 18ko 3/2005 Legean xedaturikoa deuseztatzen ez duen guztiari dagokionez, kargu horiek arautzen dituzten arauak aplikatzen zaizkio.

  2. ¿ Lehendakaritzako kideen, Administrazioko goi-karguen eta eskubide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendarien ondare-eskubide eta ondare-ondasunak eta jardueren adierazpena eta erregistroa arautzen dituen otsailaren 23ko 129/1999 Dekretuan xedaturikoa aplikatuz, Haur eta Nerabeen defendatzaileak bere ondasunak eta jarduerak adierazi beharko ditu.

  1. ¿ Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak ikerketak hasi ahalko ditu, ofizioz edo alderdi batek eskatuta.

  2. ¿ Haur eta Nerabeen defendatzaileak ofiziozko ikerketa bat hasi beharko du, bere kabuz haur edo nerabeen eskubideak mehatxatu edo urratzen diren egoera baten berri izaten duenean.

  1. ¿ Pertsona fisiko edo juridiko orok jo ahalko du erakundera, nazionalitatea, erresidentzia edo adina kontuan hartu gabe, eta baita edozein administrazio-agintarik ere, bere eskumenekoak ez diren gaietan.

  2. ¿ Kexa guztiak arrazoituta eta idazki bidez aurkeztuko ditu interesdunak, izena, abizenak eta lehentasunezko bitartekoa edo jakinarazpenetarako adierazten den tokia adieraziz. Era berean, kexa egin den eguna eta tokia adieraziko du, eta baita kexa zein pertsona fisiko edo juridikoren aurka egin duen ere.

  3. ¿ Aurreko idatz-zatian xedaturikoa gorabehera, eta adingabeek egindako kexen aurkezpena errazteko, adingabe horiek pertsonalki, telefono bidez edo herritarren eta Administrazioaren arteko harremanetarako erabil daitekeen beste edozein mekanismoren bitartez zuzendu ahalko dira Defentsa Bulegoan, betiere haien nortasuna ondoren behar bezala egiaztatu badaiteke eta kexaren edukia adierazten bada.

  4. ¿ Kexa guztiak urtebeteko epean aurkeztu beharko dira, gertakari eragileen berri izaten denetik zenbatzen hasita.

  5. ¿ Defentsa Bulegoak ikerketa-prozedura jarraitu ahalko du, baita eraginpeko pertsonak kexa kendu nahi duela adierazten badu ere.

  1. ¿ Kexak behar bezala erregistratuko dira eta jaso izana ziurtatuko da. Aztertu ondoren, onartu edo ukatuko dira. Kexak arrazoituta eta idazki bidez ukatuko dira, eta bere jarduera egiteko bide egokienei buruzko informazioa emango zaio interesdunari, betiere biderik baldin badago.

  2. ¿ Kexa baten aurkezpenak, eta horren ondorengo onarpenak, ez ditu bertan behera utziko administrazio-bidetik nahiz jurisdikzio-bidetik errekurritzeko Legeak aurreikusten dituen epeak, ezta eraginpeko ebazpena edo ekintza gauzatzea ere.

  3. ¿ Defentsa Bulegoak ez dauka eskumenik administrazio-ekintzak errebokatzeko, ezeztatzeko edo zehatzeko.

  4. ¿ Haur eta Nerabeen defendatzaileak ez du banakako azterketarik egingo epai irmo bat izan duten edota erabaki judizialaren zain dauden kexen kasuan. Era berean, jarduna hasi ondoren, interesdunak Epaitegi edo Auzitegietan salaketa edo errekurtso bat jartzen badu, jarduna bertan behera utziko da. Hala ere, aurkeztutako kexetan adierazitako arazo orokorrei buruzko ikerketa ez du saihestuko.

  1. ¿ Kexa onartu ondoren edo ofiziozko prozedura hasi ondoren, Haur eta Nerabeen defendatzaileak gertatutakoa argitzeko dagokion ikerketak sustatuko ditu.

  2. ¿ Prozeduraren fase honetan kexaren eraginpeko pertsonak esateko zen duen entzungo da, gehienez ere hamar eguneko epean alegazioak egin ditzan, eta gertatutakoa argitzeko bidezkotzat hartzen dituen dokumentuak edo beste elementuak eman ditzan. Kexaren eraginpeko pertsonak ikerketen eginbideetarako sarrera izango du, eta horiek behar bezala dokumentatuak egon beharko dute espedientean, entzunaldi-izapide hori behar bezala betetzeko.

  3. ¿ Ikertu beharreko gertakariek administrazioko organo edo bulego bat eraginpean hartzen dutenean, kexaren funtsezko edukiaren berri emango zaio gertakarien arduradunari, gertakariei buruzko txosten bat bidal dezan nondik norakoen arabera ezarritako epean.

  4. ¿ Gertakariak Administrazioaren jardunarekin lotuak daudenean Arartekoari ere jakinaraziko zaio, espedientearen ikerketa eta emaitzaren lanak koordinatzeko.

  5. ¿ Jasotako kexak Justizia Administrazioaren funtzionamenduari buruzkoak direnean, Haur eta Nerabeen defendatzaileak Fiskaltzari jakinarazi beharko dio, egia den iker dezan eta dagokion neurriak har ditzan.

  6. ¿ Haur eta Nerabeen defendatzaileak delitu bat izan daitezkeen jarrera edo gertakari batzuen berri duenean, eskumeneko justizia-agintaritzari jakinaraziko dizkio.

Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegora jotzen duten pertsonek bulegoarekin dituzten harremanetan euskara naiz gaztelania erabiltzeko eta hautatutako hizkuntza ofizialean artatuak izateko eskubidea izango dute. Hori aintzat hartuta, eskubide hori gauzatzen dela bermatzeko dagokion neurriak hartuko dira.

Defentsa Bulegoaren ikerketaren eraginpeko pertsona fisiko eta juridiko guztiek beren zeregina errazteko betebeharra dute, gertakariak argitzeko beharrezkoak diren eta eskatzen zaizkien dokumentu, txosten edo argipenak emanez, arrazoizko epe batean, eta, aldez aurretik abisatuta, haien bulegoetarako sarbidea erraztuz, betiere bulegoak haien etxebizitzak ez badira; kasu horretan, haien esanbidezko baimena beharko da.

  1. ¿ Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren ikerketa-jarduera arrazoitutako txostenekin amaituko da, otsailaren 18ko 3/2005 Legean bildutako eskubideak mehatxatzen edo urratzen diren ala ez adieraziz.

  2. ¿ Txosten horietan, gainera, Haur eta Nerabeen defendatzaileak honako hauek gaineratu ahalko ditu: oharrak, aholkuak, legezko betebeharren oroigarriak, eta beren eskumenen eremuan praktika edo neurri hobeak hartzeko iradokizunak.

  3. ¿ Kexaren eraginpeko pertsonak Defentsa Bulegoaren aholkuak betetzen ez baditu, Defentsa Bulegoak administrazio edo justizia arloko beste erakunde batzuen aurkako erreklamazioa izapidetzeko bideei buruzko informazioa emango dio erreklamatzaileari.

Haur eta Nerabeen defendatzaileak ikerketaren emaitza jakinarazi beharko dio kexa egin zuen pertsona fisiko edo juridikoari, eta kexaren eraginpeko pertsona edo pertsonei. Era berean, emaitza ikerketaren xede den administrazio-bulegoari edo erakunde pribatuari jakinaraziko zaio.

Bere eskumenak baliatzerakoan, Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoak bere zereginak koordinatuko ditu:

  1. Arartekoarekin, Euskadiko Herri Administrazioaren funtzionamenduarekin lotutako gaietan.

  2. Beste autonomia-erkidegoetako antzeko erakundeekin.

  3. Haur eta nerabeen arloan eskumena duten organo eta erakundeekin.

  4. Haur eta Nerabeen Behatokiarekin.

  1. ¿ Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoko langileak konfiantzazko aholkulariak eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta horren organismo autonomoetako funtzionarioak izango dira, otsailaren 18ko 3/2005 Legean ezarritakoaren arabera.

  2. ¿ Agintaritza eta ikuskapena gauzatzea dakarten zereginak esleituak dituzten lanpostuak karreradun funtzionarioek bete beharko dituzte.

Aurrekontuen esparruaren barruan, Haur eta Nerabeen defendatzaileari dagokio plantilla eta lanpostu bakoitzaren ezaugarriak eta baldintzak proposatzea eskumeneko organoari.

  1. ¿ Aholkulariak eta konfiantzazko langileak libreki Haur eta Nerabeen defendatzaileak izendatu eta kargutik kendu ahalko ditu, eta, nolanahi ere, izendatu zuen Defentsa Bulegoko titularrak postua uzten duenean automatikoki utziko du bere postua.

  2. ¿ Salbuespen gisa, Defentsa Bulegoko titularrak, 10.3 artikuluari dagokionez, 10.1 artikuluko 1.b) idatz-zatian ezarritakoagatik bere postua utzi behar badu, eta, beraz, Haur eta Nerabeen defendatzaileak defendatzaile berria izendatu arte bere zereginekin jarraituko duela aintzat hartuta, aholkulariek eta konfiantzazko langileek ere beren zereginekin jarraituko dute.

  3. ¿ Erregimenari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren zerbitzuan lan egiten dutenentzat ezarritakoa izango dute.

Gainerako langileei Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen erregimen juridikoa aplikatuko zaie.

Defendatzaileak ziurtagiri bat eman beharko die ikerketako zereginak dituzten langileei, eta ziurtagiria pertsonala eta besterenezina izango da. Ziurtagiria baliogabetuko da ziurtatutako langileak postua uzten duenean. Dokumentu horrek Defentsa Bulegoaren ikerketaren eraginpeko edozein pertsona fisiko edo juridikoren aurrean agertzeko gaitasuna emango du, Haur eta Nerabeen Arreta eta Babeserako otsailaren 18ko 3/2005 Legean aurreikusitako baldintzen arabera.

  1. ¿ Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren zuzkidura ekonomikoak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren dagokion Ataleko Gizarte Zerbitzuari dagokion aurrekontu Programan bilduko dira.

  2. ¿ Aurrekontuaren egitura aplikagarria den aurrekontu-araudian xedatutakoari egokituko zaio.

Haur eta Nerabeen defendatzaileak urtero aurrekontuaren aurreproiektua onartuko du, eta gizarte-gaietan eskumena duen Sailari igorriko dio, hark onar dezan eta Sailaren aurrekontuan gainera dezan, Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Legearen proiektua izapidetzeko.

Gizarte-gaietan eskumena duen Sailaren titularrari baimena eman zaio Dekretu hau garatu eta gauzatzeko behar diren xedapenak emateko.

Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa haren antolamendua definitutakoan eta Lanpostuen Zerrenda aldatutakoan eratuko da.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko apirilaren 1ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.