Euskadi.eus
  • 131/2008 DEKRETUA, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautuko dituen dekretua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

131/2008 DEKRETUA, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako egoitza harrerako baliabideak arautuko dituen dekretua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 150
  • Hurrenkera-zk.: 4678
  • Xedapen-zk.: 131
  • Xedapen-data: 2008/07/08
  • Argitaratze-data: 2008/08/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legeak lehenengo aldiz ezarri zuen gai horri buruz erreferentzia-esparru orokor bat Euskal Autonomia Erkidegoan. Ordura arte, Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeek, Haurrak eta nerabeak zaintzeko eremuari dagokionez, beren eskumeneko berariazko alderdiak arautzera (hezkuntza eta osasuna, esaterako) mugatu zuten beren lege-jarduera, eta bereziki kaltebera den kolektiboaren, hau da, haurren eta nerabeen eskubideak sustatzeko eta babesteko gainerako funtsezko eremuek ez zuten berariazko araurik.

Arrisku- edo babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeen babesa izan zen jardun-arlo horietako bat, eta ondorioz, arau berrien protagonista nagusietako bat izan zen. Administrazioaren babes-ekintzari dagokionez, testuak, alde batetik, argi eta garbi adierazi zituen Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen dituen Adingabearen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoaren filosofiarekin bat datozen jardun-printzipioak, beste alde batetik, arauaren aginduak aplikatzeari begira nolabaiteko uniformetasuna lortzeko eta, horrela, berdintasun-printzipioa betetzen dela bermatzeko prozedurazko jarraibideak arautu zituen, eta, azkenik, Administrazioak har ditzakeen neurriak arautu zituen, xehetasunez nabarmenduz familia-ingurunetik bereiztea ekartzen duten arauak eta, bereziki, egoitza-harrera; horretarako, kalitate-bermeak jarri dira zerbitzuak eta zentroak baimentzeko, erregistratzeko, homologatzeko, ikuskatzeko eta ebaluatzeko prozedurak aplikatuz, zentroetan bizi diren haurren eta nerabeen eskubideak eta betebeharrak definituz, eta egoitza-harrerako baliabideek izan behar dituzten baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak arautzeko ardura esleituz Administrazio autonomoari.

Zehazki, legezko aginduak nabarmentzen zuen baliabide motak hainbat irizpideren arabera sailkatu behar direla. Irizpide horiek honako hauek dira: zaindutako haurrek eta nerabeek dituzten premiak, zaintzeko ereduak edo egituren tamaina, hezkuntza-arloko baliabideei, baliabide terapeutikoei edo segurtasun-arloko baliabideei dagokienez, zentro horiek eduki behar izango dituzten ezaugarrien arauak barne, betiere zentro horiek arrisku nabaria edo adingabeek beren buruari edo hirugarrenei kalte larriak eragin diezazkioketen portaera disruptiboak dituzten adingabeak zaintzen badituzte; kasu horietan aurreikusten da zentro horiek menpeko diren foru-administrazioek nahiz adingabeen fiskaltzek kontrol zorrotzak gauzatu behar izango dituztela.

Dekretu hau adierazitako legezko agindua betez eman da, eta jardun-eremu honi aurrekaririk ez duen aurrerapena da Euskal Autonomia Erkidegoan, egoitza-egituren aniztasuna eta esku-hartzeen aniztasuna argitzeko behar diren jarraibideak eta irizpideak ematen dituelako, eta, halaber, baldintza materialei eta funtzionalei nahiz langileen baldintzei buruzko arauetan haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko nahiz profesionalei esku-hartze esparrua (oso berariazko premiarik ez duten haurrak eta nerabeak zaintzeko eta portaera-arazo larriak dituzten adingabeak zaintzeko esparrua) emateko elementuak sartzen dituelako arauetan, eta, gainera, laguntza hori emateko behar diren jardun-tresnak aurreikusten dituelako.

Gaiaren izaera eta gehieneko bermeak ezartzeko premia direla medio arau oso zehaztua ezarri da, eta, hortaz, arau-testua oso luzea da. Hala eta guztiz ere, esparru orokorra Xedapen Orokorrak lantzen diren I. tituluan ardazten da, bereziki 2. artikuluan, kontzeptuak mugatzeari buruzkoa, eta 4., 5., 6. eta 7. artikuluetan, egitura bikoitza ezartzeari buruzkoak: egoitza-harrerako programen tipologia eta egoitza-harrerako baliabideen tipologia.

Kontzeptuak mugatzea oso argigarria da, ez egoitza-harrerari buruz egiten den definizioagatik, zeren Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean azaltzen den definizioa hartzen baitu, baizik eta aurreikusten dituen alternatibengatik eta beste jardun-eremu batzuei dagokienez, ezartzen duen mugaketagatik. Bereziki, biltzen du egoitza-harrerako haurren eta neraberen zaintza berariazkoak ez diren babes-zentroetan ere gauzatu ahal izango dela, salbuespen gisa. Adierazitako babes-zentro horiek honako hauek dira: adingabeentzako sistema normalizatuak eta minusbaliotasun larriei, toxikomaniei, nahaste psikiatrikoei, gaixotasun kroniko larriei, gizarteratzeko zailtasun larriei edo berariazko bestelako zailtasunei erantzuteko dagozkien sareetan dauden baliabide espezializatuak. Era berean, salbuespen gisa ezartzen du beste Lurralde Historiko batean edo beste Autonomia Erkidego batean dauden babes-baliabideak edo babes espezializatuak erabili ahal izango direla, betiere, hurrenez hurren, dagokien Foru Aldundiak edo Erkidegoko Administrazioak behar bezala baimentzen baditu; azken kasu horretan, zaindutakoen premiei erantzuteko zentro egokia dagoen Erkidegoen artean hurbilen dagoen Autonomia Erkidegoan zainduko dela bermatzeko ahaleginak egingo dira. Logikoa denez, aurreikuspen horiek soilik aplikatu ahal izango dira baliabide horietan ematen den zaintzak haurraren edo nerabearen berariazko premiei harrera gauzatzeko eskumena duen Foru Aldundiari dagokion Lurralde Historikoan dauden egoitza-harreren alternatibei baino hobeto erantzun diezaiekeenean.

Bestalde, programaren tipologiak -Dekretuaren elementu nagusia- sailkapen bikoitza du: lehendabizi, eskumeneko Administrazioek nahitaez gauzatu behar dituzten programen eta atzemandako premiak aintzat hartuta egoki irizten badiote, lehenengo programa horien osagarri gisa garatu ahal izango dituzten programen artean hasierako bereizketa ezartzen da; bi multzoetan bi kategoria bereizten dira: programa orokorrak eta programa espezializatuak. Ateratzen den programa multzoa honako hau da:

  • Administrazioek nahitaez garatu behar izango dituzten programak:

  • Programa orokorrak: premiazko harrera-programa; oinarrizko programa orokorra; emantzipaziorako prestatzeko programa; eta emantzipazio-programa.

  • Programa espezializatuak: portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatua eta portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua.

  • Administrazioek osagarri gisa garatu ahal izango dituzten programak:

  • Programa orokorrak: lehen haurtzaroari laguntza emateko oinarrizko programa. Aukerako programa da, familia-arloko alternatibarik ez dagoenean soilik erabakitzen delako hura aplikatzea.

  • Programa espezializatuak: haurdunaldi-prozesu aurreratuan dauden nerabeak eta ama nerabeak laguntzeko programa.

  • Sailkapen honetan kontuan hartu ez diren eta adingabeek dituzten berariazko premia berrien larritasunari Foru Aldundiek erantzuna ematea ahalbidetzen duen beste edozein programa. Adierazitako programak zerbitzu esperimental gisa arautu behar izango dira finkatu arte.

    Arauak aurreikusten du Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak kasu bakoitzean aplika dezakeen egoitza-harrerako programaren aukeraketa aurretiaz egindako premien ebaluazioan oinarrituko dela; nolanahi ere, lehentasuna emango zaio adingabearen goragoko interesari beti, eta Dekretu honetako 8. artikuluan bildutako printzipioak errespetatuko dira, eta, interes horren kontrakoa ez bada behintzat, haurrak eta nerabeak egoitza-harrera integratzaileenetan zaintzea eta anai-arreben taldeak egoitza-harrerako baliabide berean egotea bultzatuz. Programaren hautaketa idazki bidez arrazoitu behar izango da laguntza-plan indibidualaren esparruan edo dagokion planean.

    Dekretuaren arabera, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuetako bat aukeratzea azken alternatiba izango da, eta alternatiba hori soilik aplikatu ahal izango da egoitza-harrerako programa orokorrek behar bezala erantzuten ez dietenean adingabeak dituen premiei. Dekretuak, halaber, programa horietarako berariazko ezaugarri batzuk aurreikusten ditu lortu nahi denaren berme gisa: aldi baterako eta behin-behineko gisa aplikatuko dira; esku-hartzea atzemandako portaera-arazoak tratatzeko izango da bereziki, pixkanaka-pixkanaka oinarrizko laguntza-sarean txertatzearren; adingabe bat programa hauetan sartzen bada, eta, hala badagokio, programaren aplikazioa luzatzen bada, Fiskaltzari jakinarazi behar izango zaio esanbidez, baita programa aplikatzerakoan gertatzen den edozein jazoera ere; Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak hilean behin berrikusiko du programa espezializatua zer mailatan egokituta dagoen adingabearen premietara.

    Programa multzo horren arauak egokiak direla bermatzearren, testuak eskatzen du egoitza-harrerako baliabide-sareek programa mota bakoitzerako behar diren adina plaza izatea.

    Programa tipologiaz gain, Dekretuak hainbat egoitza-egitura bereizten ditu:

  • Egoitza-zentroak, bizikidetza-nukleo gisa definitzen dira, 11-24 lagunentzako edukiera dute eta zaindutako haurren eta nerabeen kopuruari, adinari eta ezaugarriei egokitutako hezitzaileak dituzte beti.

  • Harrera-etxebizitzak, etxebizitza arruntetan kokatutako bizikidetza-nukleoak dira, 10 lagunentzako gehieneko edukiera dute, etxe funtzional gisa egituratzen dira eta zaindutako haurren eta nerabeen kopuruari, adinei eta ezaugarriei egokitutako hezitzaileen etengabeko presentzia eskatzen dute.

  • Emantzipaziorako prestatzeko zentroak, bizikidetza-nukleo gisa definitzen dira, 9-30 lagunentzako edukiera dute, hezitzaileen etengabeko presentziarekin, 14 urtetik gorako nerabeentzako asistentzia- eta hezkuntza-arloko zerbitzua eskaintzen dute, bizitza autonomoa egiteko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzen laguntzeko eta lanbide-arloko prestakuntza-prozesu bat bultzatzeko nerabe horiek etorkizunean laneratzearren.

  • Emantzipazio-etxebizitzak, etxebizitza arruntetan kokatutako egoitza-ekipamenduak, 8 lagunentzako gehieneko edukiera dute, 16 urtetik gorako nerabeentzako asistentzia- eta hezkuntza-arloko zerbitzua eskaintzen dute nerabe horien autonomia-prozesu pertsonalari, gizarte-arlokoari eta lan-arlokoari laguntzeko. Aurreikusten da autokudeaketa-erregimenean jardun dezaketela, hezitzaile baten gainbegiratze teknikoaren pean (etengabekoa izan daiteke). Hezitzaile horren eginkizuna egiturari eta bertan bizi direnei ematen zaien laguntza eta egiten zaien jarraipena antolatzea izango da; zaindutakoen premiek, edo emantzipazio-programak horrelakorik gomendatzen badu, egiturak hezkuntza-arloko langile auxiliarrak izango ditu.

    Egitura horrela definitu ondoren, egoitza-harrerako sistemaren oinarrizko nukleoa zaindutako nerabeen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak araututa osatzen da. Arau horiek II. tituluan daude.

    Nukleo nagusi hori oinarri hartuta, Dekretuaren arauak hiru titulutan banatzen dira:

    III. tituluan harrera-baliabideen baldintza materialak arautzen dira.

    IV. tituluan egoitza-zaintzaren ezaugarriak eta baldintza funtzionalak ezartzen dira, bost kapitulutan antolatuta. Kapitulu horietako bakoitzean honako hau lantzen da, hurrenez hurren: zaintzaren faseen eta oinarrizko elementuen arautzea, zaintza-arloen arautzea, esku hartzeko jarraibideen arautzea, antolamenduaren eta kudeaketaren arautzea eta bizikidetza-arauak arautzea. Azken horri dagokionez, arauak hezkuntza-neurri zuzentzaileei eta neurri horiek aplikatzeko prozedurari eskaintzen die arreta bereziki, eta eusteko neurriak deiturikoak —immobilizazio fisiko pertsonala eta isolamendua, esaterako— eta neurri horiek aplikatzerakoan errespetatu behar diren jarraibideak hartzen ditu kontuan batik bat.

  • Azkenik, V. tituluak langile teknikoen gutxieneko baldintzak -baliabideek ondo funtzionatzeko beharrezkotzat hartzen dira- arautzen dira, presentziari dagokionez, ratioak ezartzen dira eta eguneko zaintza eta gauekoa bereizten ditu. Arauek, gainera, honako hauek ere kontuan hartzen dituzte: behar diren titulazioak, boluntarioen edo praktika akademikoak egiten ari direnen esku hartzea, baita funtsezko elementuak ere plantillaren egokitasuna bermatzeari begira: langileak aukeratzeko, prestatzeko eta lan-estresa prebenitzeko eta gainbegiratzeko jarraibideak.

    Xedapen gehigarrien artean, salbuespenezko egoeretarako egoitza-zaintzako formulen aurreikuspena nabarmentzen da, esparru horretan, Lurralde Historikoetako Foru Organoek arautu diren egoitza-harrerako baliabideak ez diren beste baliabide batzuk jarri ahal izango dituzte babesik gabeko egoeran dauden adingabeek behar duten zaintza berehala emateko, baldin eta adingabe horien premiak errealitate berrietan edo sortzen ari diren fenomeno sozialetan sartuta badaude, eta horien dimentsioa dela medio, gaur egun dagoen baliabide-sarearen esparruan erantzun ezin bazaie.

    Era berean, aplikatu behar diren salbuespenak arautzen dituen hirugarren xedapen gehigarria nabarmendu behar da. Xedapen horren bitartez, dekretu hau indarrean jartzean dauden emantzipaziorako prestatzeko zentroetarako aurreikusitako 30 lagunentzako gehieneko edukiera gainditzen duten egoitza-harrerako baliabideek ez dituzte bete behar izango baliabidearen eta gelen gehieneko edukierari buruzko baldintza materialak; nolanahi ere, dekretuan azaltzen diren gainerako baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak bete behar izango dituzte.

    Bestalde, laugarren xedapen osagarriak ezartzen du egoitza-harrera ez diren alojamendu-formulak (bereziki, ostatuak eta gaueko zentroak) ez direla Dekretu honen babespean egongo, eta, hortaz, formula horiek kendu egin behar izango dira eta Dekretuan aintzat hartzen diren egoitza-harrerako baliabideak jarri behar izango dira haien ordez. Foru Aldundiek bi urteko epea izango dute ordezkapen hori egiteko; epe hori hiru urtera luzatu ahal izango da, baldin eta erabat ordezteko zailtasun bereziak daudela egiaztatzen bada.

    Azkenik, xedapen iragankorrek lau urteko epea ezartzen dute Dekretu hau indarrean jartzen denean dauden egoitza-harrerako baliabideak Dekretuko aurreikuspenetara egokitzeko.

    Horren ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, aholku-organoei eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko uztailaren 8an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

  1. – Dekretu honen helburua babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideek izan behar dituzten baldintza tekniko-materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak arautzea da.

  2. – Dekretu honetako xedapenak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden egoitza-harrerako babes-baliabide espezifiko guztiei (publikoak, pribatuak, hitzartuak edo adostuak) aplikatuko zaizkie.

  3. – Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo egongo da erantzukizun penalaren eremuan ezarritako neurri judizialei lotuta dauden adingabeen zaintza, baldin eta neurri horiek barneratzeak badira, betiere abenduaren 4ko 8/2006 Lege Organikoak aldatzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren -adingabeen erantzukizun penala arautzen du- 7. artikuluaren 1.a), b), c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitako baldintzen arabera eta artikulu horretako 1.j) idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera; honako azken kasu honetan izan ezik, hots, adingabeen epaileak emandako zigor-epaiaren aurretik adingabea babes-eremuko hezkuntza-talde batekin bizi bazen. Honako hau ez dago Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo: adierazitako Lege Organikoaren 7. artikuluaren 1. i) idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, beren familiako kideren batengana edo batzuengana hurbiltzeko edo kideren batekin edo batzuekin hitz egiteko debeku-neurriren baten xede diren eta neurri hori dela medio beren gurasoekin, tutoreekin edo zaintzaileekin bizi ezin diren adingabeei egoitza-zaintza ematea, betiere babes-alorrean eskumena duen erakundearen iritziz egoitza-harrera hori zirkunstantzietara egokitzen den neurria bada.

  4. – Egoitza-harrera bateragarria izango da zaintzeko formula osagarriak aplikatzearekin. Formula horiek honako hauek dira: adingabea asteburuetan edo oporraldietan administrazio-erakunde eskudunarekin lankidetzan jarduten duten familien etxean egotea, eguneko zentroak erabiltzea edo egokitzat hartzen diren eta zaindutako adingabearen interesarekin bat datozen beste alternatiba batzuk. Aurrekoa gorabehera, zaintzeko formula osagarri horiek Dekretu honetako aplikazio-eremutik kanpo geratuko dira.

  1. – Dekretu honen ondorioetarako, zaintzako neurri alternatiboa (administratiboa edo judiziala) hartzen da egoitza-harreratzat, eta honako helburu hau du: egoitza-ingurunean zaintza integrala ematea haur eta nerabeei, baldin eta haur eta nerabe horiek dituzten premia materialak, afektiboak eta hezkuntza-arlokoak beren familiek, aldi batean bada ere, bete ezin badituzte.

  2. – Dekretu honen ondorioetarako, 6. artikuluan aurreikusita dagoen egoitza-harrerara bideratutako establezimendu oro hartuko da egoitza-harrerako baliabidetzat, edozein izanik ere bere izena, titulartasuna edo ezaugarriak.

  3. – Egoitza-harrerako haurren eta nerabeen zaintza babes-zentro ez-espezifikoetan ere gauzatu ahal izango da, salbuespen gisa. Honako hauek dira adierazitako zentroak:

    1. Adingabeentzat erabil daitezkeen sistema normalizatuak.

    2. Minusbaliotasun larriei, toxikomaniei, nahaste psikiatrikoei, gaixotasun kroniko larriei, gizarteratzeko zailtasun larriei edo berariazko bestelako zailtasunei erantzuteko dagozkien sareetan dauden baliabide espezializatuak.

      Kasu horietan, Foru Aldundiek, babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei egoitza-harrera emateko eskumena duten Administrazio Publikoak izanik, zainduko dute baldintza orokorrei eta sartzeko baldintzei dagokienez, establezimendu horiek egoitza-harrera gauzatzeko egokiak direla, eta hartutako pertsonei zaintza egokia -beren babesaren zirkunstantziekin eta dituzten premiekin bat datorrena- emateko errekerimenduetara egokitzen direla.

  4. – Salbuespen gisa, eta haurren eta nerabeen zirkunstantziek eta interesak eskatzen badute soilik, 3.b) idatz-zatian aurreikusitako baldintzen arabera, beste Lurralde Historiko bateko edo beste Autonomia Erkidego bateko babes-baliabideak edo baliabide espezializatuak erabili ahal izango dira, betiere adingaberen egoitzari jarraiki, kasu bakoitzean eskumena duen Foru Aldundiak edo Erkidegoko Administrazioak behar bezala baimentzen baditu. Azken kasu horretan, zaindutakoen premiei erantzuteko egokia den zentroa Autonomia Erkidego batean baino gehiagotan badago, hurbilen dagoen Autonomia Erkidegoan zaintza bermatzeko ahaleginak egingo dira.

  5. – 3. eta 4. idatz-zatietako aurreikuspenak soilik aplikatu ahal izango dira baliabide horietan ematen den zaintzak haurraren edo nerabearen berariazko premiei harrera gauzatzeko eskumena duen Foru Aldundiari dagokion Lurralde Historikoan dauden egoitza-harreren alternatibei baino hobeto erantzun diezaiekeenean.

    Nolanahi ere, zaintzaren premia ezartzen duen administrazio-ebazpenak haurraren zaintzak baliabide horietan bete behar izango dituen funtsezko baldintzak ezarri behar izango ditu; halaber, dagokion Foru Aldundiaren eta dagokion zaintza-baliabidearen artean koordinatzeko bideak nahiz zaintzeko plan indibiduala edo dagokion plana aplikatzeko baldintzak aurreikusi behar izango ditu.

  1. – Honako hauek izan daitezke egoitza-harrerako baliabideen hartzaileak:

    1. Babesgabetasun-egoeraren ondorioz, Administrazioaren tutoretzapean geratzen diren haurrak eta nerabeak.

    2. Babes-alorrean eskumena duen Administrazio Publikoak, aldi baterako, bere zaintzapean hartzen dituen haurrak eta nerabeak, horien gurasoek edo tutoreek, zirkunstantzia larriak direla medio, zaindu ezin badituzte.

    3. Epai-erabakia dela medio babes-alorrean eskumena duen Administrazio Publikoari zaintzeko esleitzen dizkioten haurrak eta nerabeak.

  2. – Salbuespen gisa, eta zaindutako pertsonak eta Foru Aldundi eskudunak adostu ostean, adin nagusi izan aurretik babes-sareko baliabide batean bizi ziren 18 urtetik gorako gazteak izan daitezke egoitza-harrerako baliabideen erabiltzaileak emantzipazio-programaren esparruan. Gazte horiek gehienez 18 hilabetez egon ahal izango dira babes-zentroen sarean, eta muga horretatik gorako edozein luzapen behar bezala arrazoitu behar izango da pertsona bakoitzaren premia indibidualak eta egonaldi horrek, hala badagokio, baliabide berean bizi diren gainerakoengan izan lezakeen eragina kontuan hartuta.

  1. – Egoitza-harrerak zaindutako haurren eta nerabeen premiei erantzun behar izango die, eta, horretarako, atzemandako premien aniztasuna behar bezala eta modu eraginkorrean betetzea ahalbidetuko duten askotariko programak jarri behar izango dira. Nolanahi ere, programa horiek zaindutako egoitza-biztanleriaren gizarte- eta kultura-arloko ezaugarrietara egokitu behar izango dute.

  2. – 1. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, gutxienez honako programa hauek arautu behar izango dira:

  1. – Programa orokorrak:

    1. Premiazko harrera-programa. Beren egoerak berehala esku-hartzea eskatzen duten haurrentzat eta nerabeentzat, edozein izanik ere beren jatorria, izango da; beren esparruan, beren egoera pertsonala, familia- eta gizarte-arlokoa aztertu eta balioetsiko da atzemandako premietarako egokiena den babes-neurria definitzeko. Programa horretako egonaldia 60 egunetik beherakoa izango da, ahal bada.

    2. Oinarrizko programa orokorra. Egoitza-harrerako edozein programaren nukleo nagusia eta oinarrizkoa izango da, eta horri esker, berak erantzun ahal izango die orokorrak izan arren espezifikoagoak diren programen esparruan [idatz-zati honetako c) paragrafoan arautzen diren emantzipaziorako prestatzeko programak, esaterako] nahiz programa espezializatuen esparruan zaindu behar ez diren 4-18 urteko haurren eta nerabeen -edozein izanik ere horien jatorria- premiei. Gutxieneko adinaren mugak malgua izan beharko du anai-arreben taldeak direnean.

    3. Emantzipaziorako prestatzeko programa. 14 urtetik gorako nerabeak, edozein izanik ere beren jatorria, prestatuko ditu bizitza independenterako, nerabe horiek egoitza-harrerako baliabidetik ateratzen direnean familia-nukleo batean txertatzea aurreikusten ez den kasuetan; bizikidetza-testuinguru bat emango zaie, bizitza sozialean gizarteratzea erraztuko dien hezkuntza-arloko, prestakuntza-arloko eta/edo orientaziorako eta laneratzeko laguntza emanez. Adingabearen ezaugarriek zaintza oinarrizko programaren edo programa espezializatu baten esparruan ematea gomendatzen duten kasuak salbuetsita, emantzipaziorako prestatzeko programa horrek programa egokia aukeratuko du babes-sarean oso adin berantiarrean sartu diren nerabeei ez ezik zentrotik ateratzen direnean jatorrizko familia-nukleoan gizarteratzea aurreikusten ez den nerabeei ere laguntzeko.

    4. Emantzipazio-programa. 16 urtetik gorako nerabeak, edozein izanik ere beren jatorria, prestatuko ditu bizitza independenterako, nerabe horiek egoitza-harrerako baliabidetik ateratzen direnean familia-nukleoan gizarteratzea aurreikusten ez den kasuetan; bizitza autonomo arruntaren antzekoa den edo hortik hurbil dagoen bizikidetza-testuingurua emango die. Programa horrek autokudeaketa-erregimenean jardun ahal izango du eta hezkuntza-arloko, prestakuntza-arloko eta/edo lan-arloko orientazioaren edo laneratzearen muga izango du lan- eta gizarte-arloko bizitza modu eraginkorrean txertatzeari begira.

  2. – Programa espezializatuak:

    1. Portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatua: oinarrizko programa orokorraren esparruan zaintzea bideraezina egiten duten portaera partzialki disruptiboak dituzten 13-18 urteko nerabeentzat izango da, edozein izanik ere beren jatorria. Programa jarrerak aldatzera eta portaera-arazoak gainditzera bideratutako gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta/edo esku-hartze terapeutikoa izango da. Ahal bada, aldi baterako aplikatuko da eta bere helburua ondoren oinarrizko programa orokorrean, emantzipaziorako prestatzeko programan edo emantzipazio-programan sartzea izango da.

    2. Portaera-arazo larriak dituzten eta beren buruari edo hirugarrenei min edo kalte larriak eragiteko arrisku nabaria duten eta behin eta berriz gauzatzen dituzten edo beren osoko garapena arrisku larrian jartzen duten eta 2.2.a) idatz-zatian aurreikusitako portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko Programa espezializatuaren esparruan haiek zaintzea bideragarri egiten ez duten portaera oso disruptiboak edo antisozialak gauzatzen dituzten 13-18 urteko nerabeei, edozein izanik ere beren jatorria, laguntza intentsiboa emateko programa. Programa esku-hartze intentsiboa eta integrala izango da, batez ere arlo pertsonalean oinarritutako gizarte- eta hezkuntza-arloko orientazioa eta/edo orientazio terapeutikoa emateko, haurren eta nerabeen jarrerak aldatzea eta gizarteratzeko prozesua erraztuko duten bizikidetza-arauak hartzea sustatzeko. Programa horren intentsitatea eta aplikatuko diren baliabide mota kasu bakoitzaren premietara eta larritasunera egokituko dira. Aldi baterako izango da, bere helburua ondoren 2.2.a) idatz-zatian aurreikusitako programa espezializatuan, edo, hala badagokio, oinarrizko programa orokorrean, emantzipaziorako prestatzeko programan edo emantzipazio-programan sartzeko aukera izatea da.

  3. – Aurreko idatz-zatian aurreikusitako programak osatzeko, Foru Aldundiek honako programa hauek arautu ahal izango dituzte, baldin eta premiek eta demandak horrelakorik gomendatzen badute:

  1. – Programa orokorrak:

    1. Lehen haurtzaroari laguntza emateko oinarrizko programa. 0-3 urteko haurrentzako egoitza-harreraren nukleo nagusia eta oinarrizkoa izango da; nolanahi ere, gehieneko adin-muga horrek malgua izan beharko du anai-arreben taldeen kasuan. Salbuespen gisa aplikatuko da, eta familia-harreraren edo familia-harrera profesionalizatuaren esparruan zaindu ezin den kasuetara mugatu behar izango da, eta alternatiba bat bermatu behar izango da ahalik eta denbora gutxienean.

  2. – Programa espezializatuak:

    1. Haurdunaldi-prozesu aurreratuan dauden nerabeak eta ama nerabeak zaintzeko programa.

  3. – Artikulu honetan aintzat hartu ez diren adingabeen berariazko premia berrien larritasunari Foru Aldundiek erantzun diezaioketen beste edozein programa; nolanahi ere, programa horiek Dekretu honetako bigarren xedapen gehigarrian zerbitzu esperimentaletarako aurreikusitako esparruan arautu behar dira.

  4. – Lurralde Historiko bakoitzean aplikatzen diren egoitza-harrerako programa multzoak Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatu bakoitzak babesgabetasun-egoeran dauden adingabeei egoitza-zaintza emateko esparru-programan ezarritako oinarrizko jarraibideetan oinarrituko da.

  1. – Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuari dagokio kasu bakoitzean aplikatu behar den egoitza-harrerako programa aukeratzea eta zerbitzuak berak aurretiaz egindako premien ebaluazioan eta/edo premiazko harrera-programaren esparruan egindako ebaluazioan oinarrituko da. Egindako hautaketa idazki bidez arrazoitu behar izango da zaintzeko plan indibidualaren edo dagokion planaren esparruan, otsailaren 18ko Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko 3/2005 Legearen 58. artikuluan araututako baldintzen arabera.

  2. – Egoitza-harrerako programa aukeratzerakoan, adingabearen goragoko interesari eman behar izango zaio lehentasuna beti, eta Dekretu honetako 8. artikuluan bildutako printzipioak errespetatu behar izango dira; horretaz gain, haurrak eta nerabeak egoitza-zaintzako programa integratzaileagoetan zaintzea eta anai-arreben taldeak egoitza-harrerako baliabide berean egotea bultzatuko da, baldin eta arestian adierazitako interesari aurka egiten ez badio.

  3. – 4. artikuluaren 2.2 idatz-zatian aurreikusitako portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuetako baten hautaketa aplikatu ahal izango den azken alternatiba izango da beti, baldin eta egoitza-harrerako programa orokorrek ez badiete erantzun egokia ematen adingabearen premiei.

    Programa horren aplikazioak honako ezaugarri hauek izango ditu:

    1. Aldi baterakoa eta iragankorra izango da:

      • Portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuan 18 hilabetez egon ahal izango dira gehienez, eta epe hori luzatzen bada, behar bezala arrazoitu behar izango da pertsona bakoitzaren premia indibidualak kontuan hartuta.

      • Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuko egonaldiaren iraupena 9 hilabetekoa izango da gehienez; epe hori 3 hilabete gehiagoz luzatu ahal izango da, eta luzapen hori behar bezala arrazoitu behar izango da pertsonaren premia indibidualak kontuan hartuta.

    2. Esku-hartzea atzemandako portaera-arazoak tratatzera bideratuko da zehazki, pertsona hori zaintzeko oinarrizko sarean txertatzeko pixkanaka-pixkanaka, aurreko idatz-zatian aurreikusitako baldintzen arabera.

    3. Adingabea programa horietara esleitu dela, eta, hala badagokio, programa horien aplikazioa luzatu dela Fiskaltzari jakinarazi behar izango zaio berariaz, baita programa horiek aplikatzean diren bitartean jazotzen den edozein gertakari ere.

    4. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzuak hilean behin berrikusiko du programa zenbateraino egokitzen den adingabearen premietara.

  4. – Egoitza-harrerako baliabideen sareak egoitza-harrerako programa mota bakoitzera bideratuta dauden bezainbeste plaza kopurua eduki behar izango du dauden premiei erantzun egokia emango dela bermatzeko. Kasu bakar batean ezin izango dira erabili portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuak edo portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuak aplikatzera bideratutako plazak ezaugarri horiek ez dituzten haurren edo nerabeen premiei erantzuteko. Halaber, portaera-arazo larriak dituzten nerabeak ezin izango dira inoiz ere zaindu portaera-arazoak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa ez den programa-esparruan.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideak honela sailkatuko dira:

    1. Egoitza-zentroak: 11-24 lagunentzako edukiera duten bizikidetza-nukleoak dira, eta zaindutako haurren eta nerabeen kopuruari, adinari eta ezaugarriei egokitutako hezitzaileak dituzte beti.

      Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua aplikatzeko erabiltzen denean, egoitza-zentroak 10 lagunentzako lekua izango du gehienez ere, eraikin independente batean kokatu behar izango da, etxebizitzekin edo bestelako ekipamenduekin partekatzen ez dena, eta bere egitura arkitektonikoa eta diseinua 4. artikuluko 2.2.b) idatz-zatian esku-hartzeari buruz definitu diren ezaugarrietara egokitu behar izango da. Zehazki, Dekretu honetako 101. artikuluko 5. idatz-zatian azaltzen diren baldintzen arabera, isolamendu-neurri bat aplikatzeko diseinatutako eta bideratutako gune bat eduki ahal izango du.

    2. Harrera-etxebizitzak: etxebizitza arruntetan kokatutako bizikidetza-nukleoak, 10 lagunentzako gehieneko edukierarekin. Etxebizitza funtzional gisa egituratzen dira, zaindutako haurren eta nerabeen kopuruari, adinei eta ezaugarriei egokitutako hezitzaileen etengabeko presentzia eskatzen dute.

    3. Emantzipaziorako prestatzeko zentroak: 9-30 lagunentzako edukiera duten bizikidetza-nukleoak, hezitzaileen etengabeko presentziarekin, 14 urtetik gorako nerabeentzako asistentzia- eta hezkuntza-arloko zerbitzua eskaintzen dute, bizitza autonomoa egiteko beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzen laguntzeko eta lanbide-arloko prestakuntza-prozesu bat bultzatzeko nerabe horiek etorkizunean laneratzearren. Zentro horien ezaugarriak direla medio, emantzipaziorako prestatzeko programa aplikatzeko baliabide egokiak izango dira. Baliteke emantzipaziorako prestatzeko zentroak ondorengo idatz-zatian definituko diren emantzipazio-etxebizitzak eskuratzeko aurreko urratsa izatea.

    4. Emantzipazio-etxebizitzak: etxebizitza arruntetan kokatutako egoitza-ekipamenduak, laguntza- eta hezkuntza-arloko zerbitzua eskaintzen dute 16 urtetik gorako adingabeentzat autonomia pertsonala, gizarte-arlokoa eta lan-arlokoa lortzeko prozesua erraztearren. Etxebizitza horiek egoitza-zentroetara lotuta edo haiengandik hurbil egon daitezke, eta laguntza-egitura gisa erabili ahal izango dituzte. 8 lagunentzako gehieneko edukiera izango dute. Autokudeaketa-erregimenean jardun ahal izango dute, hezitzaile baten gainbegiratze teknikoaren pean (etengabekoa izan daiteke). Hezitzaile horren eginkizuna egiturari eta bertan bizi direnei ematen zaien laguntza eta egiten zaien jarraipena antolatzea izango da; zaindutako pertsonen premiek edo emantzipazio-programak horrelakorik gomendatzen badu, egiturak hezkuntza-arloko langile auxiliarrak izango ditu.

  2. – Ahal bada, eraikin berean ez da adingabeentzako egoitza-harrerako baliabide bat baino gehiago kokatuko. Aurrekoa gorabehera, kasu hori gertatuko balitz, orokorrean ezin izango dituzte egoitza-harrerako baliabideetarako 1.c) idatz-zatian aurreikusitako gehieneko tamaina baino egoitza-plaza gehiago izan.

  3. – Adingabeentzako egoitza-harrerako baliabide bat ezin izango da bere osotasunean inoiz kokatu gizarte-zerbitzu edo beste zerbitzu publiko batzuetara bideratuta dagoen eraikin batean.

  1. – Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Lurralde Zerbitzuak aukeratuko du haurra edo nerabea hartuko duen egoitza-harrerako baliabide zehatza, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

    1. Haurrari edo nerabeari buruzko irizpideak. Balioetsiko dira: adina; sexua; haien ezaugarriak eta eremu pertsonalean, familia-eremuan eta gizarte-eremuan dituzten premia bereziak; talde berrira egokitzeko aukerak; dituzten premiei erantzuteko eskola-, osasun- eta komunitate-arloan dauzkaten baliabideak; hala badagokio, dituzten portaera-zailtasunak eta egokitzapena; baita egokitzat hartzen diren bestelako alderdi pertsonalak eta familia-arlokoak ere.

    2. Egoitza-harrerako baliabideari buruzko irizpideak. Balioetsiko dira: erabil daitezkeen plazak; baliabidearen ezaugarriak; erabil daitezkeen baliabideen egokitze-maila eta irisgarritasun unibertsalaren maila zentroan sartzen den pertsonaren premiekiko; sartu berriak baliabide horretan zaintzen den taldeko gainerako kideengan izan lezakeen eragina; hezkuntza-taldearen ezaugarriak; baliabide horretan hartutako adingabeen ezaugarriak eta premiak; bizikidetza-taldearen ezaugarriak eta unea; baita egoitza-harrerako baliabideari buruz egokitzat hartzen diren bestelako alderdiak ere.

    3. Egoitza-harrerako sistemen sare osoari buruzko irizpideak. Balioetsiko dira: okupazio-maila orokorra; adingabeen eta problematiken bidezko banaketa; baliabideak berriz egituratzeko planak; sistemak ixtea eta berriak irekitzea; baita egoitza-harrerako sare osoari dagokionez egokitzat hartzen diren bestelako alderdiak ere.

      Irizpide horiek bere osotasunean kontuan hartzea, adingabeen interesari lehentasuna ematen dioten arrazoiak lehenetsiz, egoitza-harrerako baliabidea izendatzerakoan kasu bakoitzean aukerarik egokiena izango da.

  2. – Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua kolektibo horri zerbitzuak eskaintzen dizkioten zentroetan soilik eman behar izango da.

  3. – Egoitza-harrerako baliabide bakoitzean 4. artikuluan biltzen diren programetako bat baino gehiago gauzatu ahal izango da aldi berean, portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntzeko programa intentsiboa izan ezik, betiere baliabidearen egiturak eta bizikidetza-unitateen antolamenduak premiei (aplikatutako programak premia horiek betetzeko dira) modu bereizian erantzuteko aukera ematen badute. Erakunde horrek behar den adina malgutasun-irizpide hartu behar izango ditu kontuan anai-arreben taldeak elkarrekin zentro berean zainduko direla bermatzeko, 8.2.j) artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera.

  4. – Premiazko harrera-programa berariazko eta bereziki helburu horretara bideratutako egoitza-harrerako baliabide batean ez ezik Lurralde Historiko bakoitzeko egoitza-sare osoan premiazko berariazko plazak prestatuta ere aplikatu ahal izango da. Halaber, modu indibidualean aplikatu ahal izango dira emantzipaziorako prestatzeko programa edo portaera-arazoak dituzten nerabeak, edo, oro har, oinarrizko programa aplikatzen duen egoitza-harrerako baliabideetan zaintzen diren nerabeak zaintzeko programa, betiere baliabide horrek zaintzeko plan indibidualaren edo dagokion planaren esparruan egokiagotzat hartzen bada formula hori erabiltzea.

  1. – Oro har, egoitza-harrerak honako hauen araberakoa izan beharko du: Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 48. eta 76. artikuluetan administrazio-jardunari buruz biltzen diren printzipio eta irizpide gidarien araberakoa, baita abenduaren 2ko 51/2003 Legean -ezintasunak dituzten pertsonen aukera-berdintasunari, ez-diskriminatzeari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa- azaltzen diren printzipioen araberakoa ere.

  2. – Bereziki, egoitza-harrerak honako printzipio hauek bete behar izango ditu:

    1. Baliabide aukera ugari izango dela bermatzea haurren eta nerabeen askotariko premia aldakorrei behar bezala erantzuteko gaitasuna izateko.

    2. Haurraren edo nerabearen ezaugarriak eta bilakaera-unea kontuan hartuta, dituen premietara hobekien egokitzen den egoitza-harrerako programa aukeratu eta ematea.

    3. Premiak beteko direla bermatzea, banakako zaintza sustatuz.

    4. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoan haurrei eta nerabeei aitortzen zaizkien eskubide indibidualak eta kolektiboak errespetatuko direla bermatzea.

    5. Haurrek eta nerabeek dituzten eskubideei buruzko informazioa hitzez eta idazki bidez, beren gaitasun- eta ulermen-mailara egokitutako hizkera argi eta errazean, jasotzeko duten eskubidea bermatzea.

    6. Tratu-berdintasuna, aukera-berdintasuna, aniztasunarekiko eta desberdintasunarekiko errespetua, genero-ikuspegia sartzeko aukera, ekintza positiboa eta sexuaren araberako rolak eta estereotipoak kentzeko aukera bermatzea, Emakumeen eta Gizonen berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen 3. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

    7. Esku-hartzea batez ere hezkuntza-arlokoa izango dela bermatzea, haurrak eta nerabeak erabat gizarteratzen eta baliabide guztiak antolatzen laguntzeari begira, babesa, konfiantza, segurtasuna eta egonkortasuna emango dien testuingurua sortzearren.

    8. Haurraren edo nerabearen garapenerako familiak duen garrantzia kontuan hartzea, behar duen laguntza ematea eta haurraren eta nerabearen eta horien familiaren gaitasunak aprobetxatzea.

    9. Ahaleginak egitea haurrak eta nerabeak ahalik eta denbora gutxien eman dezaten egoitza-harreran, batez ere lehenengo haurtzaroan, baldin eta haur eta nerabe horien goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badu.

    10. Anai-arreben taldeak egoitza-harrerako baliabide berean elkarrekin zainduko direla bermatzea, baldin eta beren goragoko interesak kontrakoa gomendatzen ez badu.

    11. Haurren eta nerabeen premia zehatzetarako egokiena den eta beren familia- eta gizarte-ingurunetik hurbilen dagoen egoitza-harrerako baliabidean har ditzaten ahaleginak egitea, pertsona arteko harremana ez kaltetzeko, betiere adingabearen zirkunstantziek eta goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badute eta erabaki horren aurkako ebazpenik ez badago.

    12. Haurren eta nerabeen eskola-bizitzan eta bizitza sozialean beharrezkoak ez diren interferentziak saihestea, ikasten ari diren ikastetxean jarraitzeko aukera badu eta gomendagarria bada, eta bere inguruneko edo egoitza-harrerako baliabidearen inguruneko ekipamenduak eta zerbitzu publikoak erabil baditzake.

    1. Egoitza-harrerako baliabidea eta hezitzailea ez aldatzeko ahaleginak egitea, ahalik eta egonkortasun-mailarik handiena bermatzeko, betiere hartutako haurren eta nerabeen goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badu.

  1. – Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 104. artikuluaren arabera, Foru Aldundiek dute egoitza-harrerako baliabideen kudeaketa (zuzenekoa edo zeharkakoa) gauzatzeko ardura, baita baliabide horiek baimentzeko, erregistratzeko, homologatzeko, ikuskatzeko eta ebaluatzeko ardura ere, baliabide horien izaera publikoaren edo pribatuaren arabera.

    Babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen egoitza-harrera erantzukizun publikoko zerbitzu bat denez gero, zerbitzu hori emateko, Foru Aldundiek zuzeneko kudeaketa edo zeharkako kudeaketa aukeratuko dute, bai beste erakunde publiko batzuekin lankidetzan jardunda, bai familia-integraziorako erakunde pribatuekin lankidetzan jardunda, betiere Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 76.2 eta 107. artikuluetan aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta, horretarako, itunak, hitzarmenak edo kontratuak erabili ahal izango dituzte. Zeharkako kudeaketa eta erakunde pribatuekin lankidetzan aukeratzen badute, Foru Aldundiek lehentasuna eman ahal izango diete irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakunde pribatuei, betiere eraginkortasunari, kalitateari eta kostuei dagokienez, antzeko baldintzak badituzte.

  2. – Horien mende dauden egoitza-harrerako baliabideak jartzeko -betiere, baliabide horien izaera eta hor aplikatzen diren programen ezaugarriak direla medio etxebizitza arruntetako eraikinetan jar badaitezke- Foru Aldundiek babes ofizialeko etxebizitzak erreserbatu ahal izango dituzte (Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eta beste Administrazio Publiko batzuen zuzeneko sustapenetan tokiko erakundeei besterentzera edo alokatzera bideratutako etxebizitzak, hain zuzen ere) beren eskumenekoak diren gizarte-zerbitzu propioetarako ekipamenduak sortzeko.

  3. – Foru Aldundiek, gainera, egoitza-harrerako baliabideak indarrean dauden irisgarritasun-irizpideetara egokitzen direla berma dadin zaindu behar izango dute, Dekretu honetan bildutako baldintzen arabera, eta, horretarako, oztopo arkitektonikoak eta komunikazio-oztopoak ezabatzeko Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian aurreikusitako diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte.

  4. – Dekretu honetan aurreikusitako baldintzak izan ezik, 6. artikuluan araututako egoitza-harrerako baliabideek beren jarduera gauzatzeko ez dute behar izango etxebizitza arruntera bideratutako beste edozein higiezini eskatzen zaion jarduera-baimen edo- lizentzia ez den besterik.

  1. – Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 7. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, erakunde publikoek lankidetzan jardun behar izango dute eta beren jardunak koordinatu behar izango dituzte, haurrak eta nerabeak modu koherentean, antolatuan eta integralean zaintzeko, esku-hartzeei eta baliabideak erabiltzeko arrazionalizazioari dagokienez ahalik eta eraginkortasun-maila handiena bermatuko duen zaintza, hain zuzen ere. Lankidetza eta koordinazio hori Administrazio publikoen artean gauzatu behar izango dute, baita Administrazio bereko sailen eta zerbitzuen artean ere.

  2. – Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera, eta egoitza-harrerako haurrak eta nerabeak zaintzeari dagokionez, lankidetza eta kolaborazio eraginkorra bermatzearren, lankidetzarako eta koordinaziorako honako protokolo hauek ezarriko dira gutxienez:

    1. Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta osasun-zerbitzuek (buru- gaixotasunak eta/edo buru-nahasteak dituzten hartutako haurrak eta nerabeak zaintzeko buru-osasuneko zerbitzuak bereziki) lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa, krisi-egoeretan eta krisi-egoeren ondorengo denboraldietan osasun-zentroetan sartzeko eta han egoteko jarraibideak definitzearren.

    2. Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta hezkuntza-zerbitzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa, hezkuntza-arloko laguntza haurrak edo nerabeak une bakoitzean dituen premietara egokitzeko, batez ere hezkuntza-premia bereziak dituenean, alde batera utzita egokitze hori nahitaezkoa izatea ikasturtea hasi ondoren.

    3. Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta ezinduak zaintzeko zerbitzu espezializatuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa, minusbaliotasun- eta mendekotasun-kasuetan egoitza-zaintzarako formularik egokienak definitzearren.

    4. Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta udal, foru eta autonomia mailan dauden enplegu-zerbitzuek eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko zerbitzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

    5. Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta autonomia-erkidegoko Gazte Justiziaren arloko eskumena duen Sailak lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

    6. Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta beste gizarte-zerbitzu batzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

    7. Haurrak eta nerabeak babesteko Foru Aldundiek dituzten zerbitzu espezializatuek eta udal, foru eta autonomia mailan dauden gazteria, kultura eta kirola zerbitzuek lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloa.

  3. – Egoki irizten badiote, Administrazio publikoek beste edozein lankidetza- eta koordinazio-protokolo ezarriko dute, baldin eta protokolo horiek egoitza-zaintza egokiena bermatzen laguntzen badute.

  1. – Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 77. artikuluarekin bat etorriz, egoitza-harrerako baliabideak baimena emateko, erregistratzeko, homologatzeko eta ikuskatzeko dagozkien administrazio-jardunei lotuta egongo dira, betiere baliabide horien erakunde titularraren izaera publikoa edo pribatua kontuan izanda, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen du.

  2. – Administrazio eskudunak baimentzeko eta homologatzeko, titulartasun pribatuko baliabideek Dekretu honetan arautzen diren eta baliabideen tipologiaren arabera aplikatu behar zaizkien baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak bete behar izango dituzte.

  3. – Titulartasun publikoko baliabideek Dekretu honetan araututako eta baliabide horien tipologiaren arabera aplikatu behar zaizkien baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak izan beharko dituzte.

  1. – Dekretu honetan biltzen diren xedapenak Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean, Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea aldatzen dituen urtarrilaren 15eko Adingabearen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoan bildutako espirituaren, printzipioen eta aginduen arabera ez ezik ordenamendu juridiko osoan haurrak eta nerabeak babesteari buruz indarrean dauden xedapenen arabera ere interpretatuko dira.

  2. – Era berean, haurren eskubideak defendatzen dituen nazioarteko araudian biltzen diren xedapenak kontuan hartuko dira, eta, bereziki, Nazio Batuek 1989ko azaroaren 20an Haurren Eskubideei buruz egindako Konbentzioa, Haurren Arazoei buruz Europako Erkidegoan emandako Ebazpena (Europako Parlamentuak 1991ko abenduaren 13an onartu zuen), Haurrak Zaintzeari buruz Europako Erkidegoen Kontseiluak 1992ko martxoaren 31n emandako Gomendioa eta Haurraren Eskubideei buruzko Europako Gutuna (1992ko uztailaren 8an emandako Ebazpen bidez onartu zuen Europako Parlamentuak).

  1. – Oro har, egoitza-harrerako baliabideetan zaintzen diren haurrek eta nerabeek nahiz establezimendu horietan lan egiten duten profesionalek apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan biltzen diren eskubideak baliatuko dituzte. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartu zen.

  2. – Baliabide horietan zaintzen diren haurrei eta nerabeei, bereziki, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 80. artikuluan biltzen diren eskubideak eta betebeharrak aplikatuko zaizkie.

  3. – Egoitza-harrerako programaren esparruan ematen den zaintzak ez du ekarriko baliabide horretan bizi diren haurrei eta nerabeei onartzen zaizkien eskubide indibidualak eta kolektiboak murriztea, haur eta nerabe horien askatasuna mugatzen dutenak izan ezik. Eskubide horiek Dekretu honetako IV. tituluaren V. kapituluan aurreikusita daude, eta adingabearen premia indibidualak kontuan hartuta aplikatu behar izango dira.

  4. – Aurreko idatz-zatietan aipatutako eskubideak eta betebeharrak eraginkortasunez betetzeko, Titulu honetan aurreikusitako xedapenak errespetatu behar izango dira.

Duintasunerako eskubidea eraginkortasunez betetzeak honako hau ekarriko du hartutako haurrei eta nerabeei dagokienez:

  1. jaiotza, adina, arraza, sexua, egoera zibila, orientazio sexuala, gaitasun fisikoa edo psikikoa, osasun-egoera, kultura, erlijioa, sinesmena, ideologia, edo beste edozein egoera edo zirkunstantzia pertsonal, ekonomiko edo sozial dela medio diskriminaziorik gabeko tratua jasotzea, betiere haurren eta nerabeen jatorria errespetatuz eta beren kultura- eta erlijio-baliabideak gordetzen lagunduz;

  2. tratu duina jasotzea, bai langileen aldetik, bai baliabidean bizi diren gainerako pertsonen aldetik, ahalik eta begirune handienarekin, zuzentasunez eta ulertuz zaindu behar izango dira, bai hitzezko harremanetan, baita eguneroko bizitzako jarduerak egiteko behar izango luketen laguntza fisikoan ere;

  3. ez zaie inoiz tratu iraingarririk edo laidogarririk emango, eta ez zaie tratu txar fisikoa edo morala ekarriko duten zigorrik jarriko;

  4. zaintza indibiduala eta pertsonala jasotzea;

  5. dituzten premiak, eta ahal den bitartean eta egokia den bitartean, dituzten nahiak erabat errespetatuko dituen tratua jasotzea, kultura- eta erlijio-arloko alderdiak kontuan hartuta bereziki;

  6. zaintza jasotzea behar bezalako segurtasun- eta higiene-baldintzetan;

  7. eguneroko bizitzako oinarrizko premiak -haurren edo nerabeen garapen pertsonala eta osoko garapena ahalbidetuko dutenak- beteta edukitzea;

  8. beren nortasuna behar bezala garatzeko eskatzen diren premia guztiei erantzuteko beharrezko zerbitzuak eskuratzea, erkidegoan zaintzari lehentasuna emanez, zerbitzu arrunten sarearen bitartez;

  9. eguneroko bizitzan jarduerarako, aisiarako eta lo egiteko denboraldi orekatuak edukitzea;

  10. beren anai-arrebengandik ez bereiztea, eta egoitza-harrerako baliabide berean elkarrekin egotea, betiere beren interesaren aurkakoa ez bada;

  11. beren ahaideekin harremanetan egotea eta bisitak izatea egoitza-harrerako baliabidean, baldin eta haur edo nerabe horien goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badu eta hori debekatzen duen epai-ebazpenik ez badago.

Pribatutasun-eskubidea eraginkortasunez betetzeko, honako baldintza hauek errespetatu behar izango dira:

  1. haurren eta nerabeen intimitatea bermatu behar izango da garbitzen ari direnean eta janzten eta eranzten ari direnean;

  2. ezin izango da bainugeletako barneko aldea behatu, ezta geletakoa ere atea itxita badago;

  3. langileek gelako atea jo behar izango dute eta haurrek eta nerabeek gauza bera egin dezaten hezi behar izango dituzte;

  4. 12 urtetik gorako haurren eta nerabeen gelek eta komunek kisketa-sistema bat izango dute, baldin eta haur eta nerabe horien goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badu; kisketa horrek kanpotik desblokeatzeko gailu bat izango du, eta premia izanez gero, langileek erabili ahal izango dute gailu hori;

  5. haurrek eta nerabeek beren gauzak modu seguruan gorde ahal izateko gailuren bat izango dute egoitza-harrerako baliabidean;

  6. haurrek eta nerabeek beren gauzak eduki ahal izango dituzte gelan, beren edo beste lagunen segurtasun pertsonalari arriskua eragin liezaioketenak izan ezik;

  7. haurren eta nerabeen postaren bortxaezintasuna errespetatuko da, eta egoitza-harrerako baliabidearen funtzionamendu-arauetan ezarritako ordutegian telefono-deiak jasotzeko eta egiteko, eta modu pribatuan egiteko eskubidea errespetatuko zaie, salbu eta horrek haien babesa arriskuan jartzen badu; deiak gainbegiratu behar diren kasuetan, zirkunstantzia horren berri eman behar izango zaie;

  8. egoitza-harrerako baliabidearen barne-araubideko arautegiak edo bizikidetza-gidak definitu behar izango du hartutako haurren eta nerabeen jabetzak zein egoeratan miatu daitezkeen; nolanahi ere, adierazi behar izango da soilik miatu ahal izango direla ez miatzearen ondorioz, gauzak begiratuko zaizkionaren edo gainerakoen segurtasuna arriskuan jartzen bada; miaketa horiek behar bezala dokumentatu behar izango dira eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzuari jakinarazi behar izango zaizkio;

  9. premiazko harrera-programaren, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuaren eta portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuaren esparruan, ohiko miaketak egin ahal izango dira, bai beren gauzetan, bai miaketa pertsonalak, baldin eta zentroan baimenduta ez dauden gauzak edo substantziak sartu nahi dituztelako arrazoizko susmoa badago; nolanahi ere, miaketa horiek behar bezala dokumentatu behar izango dira eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuari jakinarazi behar izango zaizkio; era berean, adierazitako programen esparruan, adingabeak zentroan sartzerakoan metalak atzemateko sistemaren pean jarri ahal izango dira.

Konfidentzialtasun-eskubidea eraginkortasunez betetzeko, honako baldintza hauek errespetatu behar izango dira:

  1. haurren eta nerabeen espediente indibidualean azaltzen diren datuen konfidentzialtasuna errespetatzea eta datu horiek erabili ondoren erreserbatzeko obligazioa, datu horiek ezin izango dira inola ere gizarte- eta hezkuntza-arloko zereginetatik eta zentroaren eginkizunen eremu zorrotzetik eta administrazio- eta justizia-arloko erakundeekiko harremanetik (hala badagokio, dagokion kasuan parte hartzen dutenak) kanpo erabili; horri dagokionez, zentroetako langile guztiak nahitaez behartuta egongo dira sekretu profesionala gordetzera haurren eta nerabeen zirkunstantzia pertsonalei, familia- edo gizarte-arlokoei dagokienez, baita hartutako biztanleriaren irudiari edo ohoreari kalte egin diezaiokeen alderdi orori dagokionez ere; arestian adierazitakoaren ondorioetarako, espediente indibidualak segurtasun-baldintzetan gorde behar izango dira; aurrekoa, nolanahi ere, ulertu behar izango da Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen duen Adingabearen Babes Juridikoaren urtarrilaren 15eko 1/1996 Legearen 22. artikuluak ezartzen duen betebeharra alde batera utzi gabe. Artikulu horren arabera, adingabeak zaintzapean edo tutoretzapean dituen erakunde publikoak gurasoei, tutoreei edo zaintza gauzatzen dutenei egoeraren berri eman behar izango die, baldin eta hori egitea debekatzen duen ebazpen juridikorik ez badago, eta, halaber, gurasoek egoerari buruzko informazioa eskatzeko duten eskubidea eta betebeharra alde batera utzi gabe, betiere, Kode Zibilaren 172.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz;

  2. espediente indibidualak segurtasun-baldintzetan gordetzea adingabea dagokion baliabidetik atera arte; une horretan, informazio hori Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuari bidali behar izango zaio;

  3. administrazio-erregistroak segurtasun-baldintzetan gordetzea;

  4. informaziorako sarbide mugatuko prozedurak aplikatzea, ebaluazio- edo estatistika-azterlanen esparruan espedienteetan sartzeko aukera bermatzeko behar diren neurriak hartuz, betiere Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitako baldintzen arabera.

  1. – Informaziorako eskubidea eraginkortasunez betetzeko, hartutako haurrei eta nerabeei zehazki eta argi jakinarazi behar izango zaizkie honako alderdi hauek, haur eta nerabe horien adina eta ulertzeko ahalmena kontuan hartuta:

    1. dituzten eskubideak eta betebeharrak;

    2. profesionalek dituzten eskubideak eta betebeharrak;

    3. egoitza-harrerako baliabideen eginkizunak;

    4. egoitza-harrerako baliabidearen antolaketa eta funtzionamendua;

    5. bizikidetza-arauak;

    6. kexatzeko eta iradokizunak adierazteko prozedurak;

    7. dituzten premiei buruzko ebaluazioa egiteko eta, egoitza-harrerako baliabidean, banakako zaintza planean edo Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuak egindako planean azaltzen diren aurreikuspenetara egokitzen den banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana egiteko eskubidea;

    8. dituzten premiei buruzko ebaluazioaren emaitzak eta esku hartzeko proposamenak;

    9. beren espedientearen edukia, betiere bere goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badu, eta eraginpeko beste pertsona batzuen intimitate-eskubidea urratzen ez bada;

    10. zaintzen dituzten pertsonen izen-abizenak, betiere pertsona horientzat arriskutsua ez bada;

    11. larrialdi-kasuan zein zerbitzurekin edo pertsonarekin jarri behar duten harremanetan.

  2. – Aurreko idatz-zatian azaltzen den informazioak erabat irisgarria izan behar du, eta, horretarako, honako baldintza hauek bete behar izango ditu:

    1. hitzez jakinaraziko da, behar bezala eta zehatz-mehatz;

    2. idazki bidez jakinaraziko da, erraz ulertzen den hizkeran idatzitako liburuxken bitartez, baita hartutako haurrek eta nerabeek izan litzaketen premia berezietara egokitutako beste formatu edo euskarri batzuetan idatzita ere.

    3. informazio hori Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuko profesionalek jakinaraziko diete haurrei eta nerabeei, eta, haurren goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badu, beren familiei, egoitza-harrerako baliabidera eraman aurretik, baita harrera-egoitzako baliabidean zaintzaz arduratzen diren profesionalek ere baliabidean sartzerakoan eta egonaldiak irauten duen bitartean.

Haurrek eta nerabeek eskubidea izango dute beren premia eta gaitasunei nahiz familiei buruzko ebaluazio integrala egin dezaten, baliabidean sartzen direnetik zenbatzen hasita hilabete naturaletik gorakoa ez den epean, betiere 62. artikuluan azaltzen denarekin bat etorriz.

Haurrek eta nerabeek eskubidea izango dute ebaluazioan atzemandako premietara eta gaitasunetara egokitutako banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana izateko, baliabidean sartzen diren egunetik zenbatzen hasita bi hilabete naturaleko epean, 62. artikuluan azaltzen denarekin bat etorriz.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideko haurrek eta nerabeek eskubidea izango dute beren osasuna sustatzeko eta babesteko eskubidea eraginkortasunez betetzeko, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean biltzen denarekin bat etorriz, bereziki honako honetarako eskubidea izango dute:

    1. Haurren edo nerabeen osasunari, eta, hala badagokio, jaso behar duten tratamendu medikoari buruzko informazioa jasotzeko eskubidea, betiere haur edo nerabe horien adina, heldutasuna eta egoera psikologikoa nahiz afektiboa kontuan hartuta.

    2. Beren baimena emateko edo ukatzeko eskubidea, Pazientearen Autonomiari eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren Arloko Eskubide eta Betebeharrei dagokien azaroaren 14ko 41/2002 Lege Arautzailean ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. – 1. idatz-zatian aurreikusitakoa medikuek pazientearen osasunaren alde bere baimenik izan gabe osasun-arloko beharrezko esku-hartzeak gauzatu ahal izatea alde batera utzi gabe ulertzen da, betiere dagokion pazientea tratatzen duen pediatrak edo medikuak hori agintzen badu, honako kasu hauetan:

    1. Legeak ezarritako osasun-arloko arrazoiak direla medio osasun publikorako arriskua badago.

    2. Gaixoaren osotasun fisikorako edo psikikorako berehalako arrisku larria badago, eta gaixoaren baimena lortu ezin bada.

Haurrek eta nerabeek eskubidea izango dute egoitza-harrerako baliabideek Dekretu honetan ezarritako baldintza tekniko-materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak bete ditzaten, eta administrazio publiko eskudunek hori betetzen dela zaindu dezaten, kudeatzeko eskumenen eta baimentzeko, homologatzeko, ikuskatzeko, erregistratzeko eta ebaluatzeko eginkizunen esparruan.

Esku hartzeko eskubidea eraginkortasunez betetzeak ekarriko du haurrek eta nerabeek, bere adina eta ulertzeko ahalmena kontuan hartuta, honako hauek gauzatzeko aukera izatea:

  1. eragiten dieten garrantzi handiko erabakietan entzun ditzaten hamabi urte dituztenean, edo oraindik adin hori ez badute, behar adinako adimena badute;

  2. beren premien ebaluazioan parte hartzea;

  3. banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana gauzatzen parte hartzea;

  4. barne-araubideko arautegia edo bizikidetza-gida egiten edo aldatzen parte hartzea, baita egoitza-harrerako baliabideko programazioan eta jardueren garapenean parte hartzea ere;

  5. egoitza-harrerako baliabidearen antolaketan eta funtzionamenduan esku hartzea, parte hartzeko dauden bideen bitartez eta iradokizunak eta erreklamazioak egiteko prozeduren bitartez;

  6. egoitza-harrerako baliabidearen kalitatea aldizka ikuskatzeko eta ebaluatzeko prozeduretan parte hartzea;

  7. haurren edo nerabeen gurasoen edo tutoreen parte hartzea izatea haur eta nerabe horiek zaintzeari eta horiei eragiten dieten erabakiei dagokienez, betiere haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada.

Eskubideak zein diren jakiteko eta horiek defendatzeko eskubidea eraginkortasunez betetzeko honako hau ekarriko die haurrei eta nerabeei:

  1. beren legezko egoera zein den uneoro jakitea;

  2. eragiten dieten garrantzi handiko erabakietan entzun ditzaten hamabi urte dituztenean, eta oraindik adin hori ez badute, behar adinako adimena badute;

  3. premiak ebaluatzeko eta banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana egiteko gauzatzen dituzten elkarrizketetan haurraren edo nerabearen ustez berari aholkuak emateko gauza izango den konfiantzako norbaitek laguntzeko aukera izatea, betiere haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada;

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren Gutuna, eta iradokizunen eta kexen araubidea onartu zuen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretuan arautzen diren erreklamazio-prozedurei buruzko informazioa izatea haurraren edo nerabearen mailara eta ulermen-gaitasunera egokitutako hizkera erabiliz, baita Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuan, Fiskaltzan, Arartekoan edo Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoan kexa bat jartzeko aukera izatea ere;

  5. jarritako kexei arrazoizko denbora-tartean erantzun diezaioten. Adierazitako epea 30 egun baliodunekoa izango da gehienez, kexa jarri zenetik zenbatzen hasita.

  6. bermatuta izatea kexak aurkezteak ez duela ekarriko inolako errepresaliarik egoitza-harrerako baliabideko langileen aldetik;

  7. Lege-aholkularitza eta abokatu-defentsa independenteak izatea, bereziki honako egoera hauetan:

    • haurren eta nerabeen interesak Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuaren interesekiko kontrajarriak direla uste denean;

    • adingabea zigor-prozeduraren eraginpean dagoenean;

    • Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatu beraren tutoretzapean dauden bi adingabe aurrez aurre daudenean epaiketan;

    • Aldundiak berak, bere eskumenen eremuan, gauzatzen duen aholkularitzak eta abokatu-defentsak loturarik ez dutela edo babes-eginkizunarekin bateragarriak ez direla irizten den egoera orotan.

      Era berean, adingabeak eskubidea izango du lege-aholkularitza eta abokatu-defentsa independenteak izateko, baldin eta horrelakorik eskatzen badu; betiere Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko 3/2005 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Haurrek eta nerabeek egoitza-harrerako baliabideko antolaketari eta funtzionamenduari buruzko arauak ezagutu eta bete behar izango dituzte, baliabideko barne-araubideko arautegian daudenak, 89. artikuluan aipatzen dena, eta bereziki, Dekretu honetako IV. tituluaren V. kapituluan arautzen diren bizikidetza-arauak ezagutu eta bete behar izango dituzte.

Haurrek eta nerabeek Dekretu honetako 97. artikuluaren arabera aplikatu ahal zaizkien hezkuntza-arloko neurri zuzentzaileak bete behar izango dituzte, baita 99. artikuluan azaltzen diren eusteko neurriak ere.

Haurrek eta nerabeek Dekretu honetan haurrei eta nerabeei nahiz profesionalei aitortzen zaizkien eskubide guztiak errespetatu behar izango dituzte, egoitza-harrerako baliabidean bizi den edo lan egiten duen pertsona ororen duintasuna eta eginkizuna errespetatuz.

Haurrek eta nerabeek egoitza-harrerako baliabideetako altzariak, tresnak, hornidura, eta, oro har, instalazio guztiak errespetatu eta behar bezala erabili behar izango dituzte.

Haurrek eta nerabeek banakako esku-hartze planean edo banakako hezkuntza-planean programatutako eskola-jarduerak, lan-arloko jarduerak behar izango dituzte, baita prestakuntzara bideratutako edozein jarduera ere.

  1. – Oro har, haurrek eta nerabeek behar diren osasun-azterketak eta -probak egin behar izango dituzte adingabeak eta zentroan bizi diren edo lan egiten duten pertsona guztiek osasunerako duten eskubidearen berme gisa.

  2. – Premiazko harrera-programarako, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializaturako eta portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatutarako sarbidea dutenen kasuan, honako hau sistematikoki egiaztatzeko ahaleginak egingo dira:

    1. drogak kontsumitzen ote dituzten, kasu horretan zentro barruan edo zentrotik kanpo desintoxikatzeko tratamendu espezializatua hastea komenigarria ote den balioetsiko da;

    2. autolesionatzeko arriskuren bat dagoelako susmoa badago, Buru Osasuneko dagokion Zerbitzuan egingo da kasuari buruzko kontsulta, zerbitzu horrek erabaki dezan, ahal bada, pertsona horrek egiaz autolesionatzeko edo bere buruaz beste egiteko arriskua ote duen.

Egoitza-harrerako baliabideetako profesionalek, lan-eremuan eta eginkizun publikoaren eremuan, legediak eta dagozkion hitzarmenek onartzen dizkieten eskubide guztiak izango dituzte.

  1. – Profesionalek eskubidea izango dute hasierako prestakuntza (egoitza-harrerako baliabidearen ezaugarri berezietara egokitzen laguntzeko izango da) lortzeko eta etengabeko lanbide-prestakuntza izateko postuan dauden bitartean, betiere 111. artikuluan azaltzen denarekin bat etorriz.

  2. – Profesionalek eskubidea izango dute laguntza eta aholkularitza teknikoa izateko; horiei esker, nabarituko dute gizakiek eta teknikak laguntzen dietela eta beren eginkizunak betetzen dituztenean egiaztatzea eta gogoeta egitea erraztuko da.

Profesionalek eskubidea izango dute Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Zerbitzu Espezializatuak egoitza-zaintza egokiena eta eraginkorrena bermatzeko behar duten informazio oro bidal diezaien, baita, hala badagokio, familia-ingurunean gauzatzen ari diren esku-hartzeen bilakaerari buruzko informazioa ere. Aurrekoaren ondorioetarako, ulertuko da informazio hori banakako zaintza-planean edo dagokion planean jasota dagoena izango dela.

Halaber, profesionalek eskubidea izango dute Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Zerbitzu Espezializatuak, edo, hala badagokio, beren eginkizunak gauzatzen dituzten egoitza-harrerako baliabidearen menpeko erakundeak aplikatu behar diren baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak arautzen dituen araudian egin litezkeen aldaketei buruzko informazioa nahiz beren lanaren garapenari eragin liezaiokeen informazio oro bidal diezaien.

Profesionalek parte hartzeko eskubidea izango dute eta, eskubide hori eraginkortasunez betetzeko honako hau egin ahal izango dute:

  1. erakundean eta zerbitzuen funtzionamenduan parte hartu ahal izango dute parte hartzeko organoen bitartez;

  2. zerbitzuen kalitatea aldizka ikuskatzeko eta ebaluatzeko prozeduretan parte hartu ahal izango dute;

  3. iradokizunak eta kexak aurkeztu ahal izango dituzte.

Profesionalek eskubidea izango dute behar diren bitartekoak izateko zerbitzua Dekretu honetan arautzen diren baldintza tekniko-material, funtzional eta langile-arlokoekin bat etorriz betetzen dela bermatzeko; horretaz gain, eskubidea izango dute administrazio publiko eskudunek hori kudeatzeko eskumenen eta baimentzeko, homologatzeko, ikuskatzeko, erregistratzeko eta ebaluatzeko eginkizunen esparruan betetzen dela zaindu dezaten.

Profesionalek legediak eta dagozkion hitzarmenek, lan-arloko eta eginkizun publikoko eremuan, ezartzen dizkieten betebehar guztiak izango dituzte.

Profesionalek nahitaez jakin eta bete behar izango dute haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko eremuan, gizarte-zerbitzuen eremuan eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean indarrean dagoen araudia, eta, bereziki, profesional horiek beren jarduera gauzatzen duten egoitza-harrerako baliabideen antolaketa eta funtzionamendua arautzen duten arauak.

Profesionalek bizikidetza-arauak eta elkarrekiko errespetu-arauak bete behar izango dituzte beren jarduera betetzen duten egoitza-harrerako baliabideetan eta beren jarduerekin lotuta dagoen beste edozein lekutan.

Profesionalek haurrei eta nerabeei nahiz gainerako profesionalei Dekretu honek zein indarrean dauden ordenamendu juridiko guziak aitortzen dizkieten eskubide guztiak errespetatu behar izango dituzte.

Profesionalek nahitaez errespetatu eta erabili behar izango dituzte haiek lan egiten duten egoitza-harrerako baliabideetako eta beren jarduerekin lotuta dagoen beste edozein lekutako altzariak, tresnak, hornidurak eta, oro har, instalazio guztiak.

Profesionalek nahitaez jakinarazi behar izango diote egoitza-harrerako baliabideko edo, nahitaezkotzat hartzen badute, Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuko arduradunari egoitza-harrerako baliabidearen funtzionamenduari, antolaketari edo instalazioei dagokienez, ikusten duten irregulartasun edo anomalia oro, baita zaindutakoen eskubideak larriki urratzen direlako susmoa badute ere. Azken kasu horretan, erantzunik jasotzen ez badute, edo emandako erantzunak haien ustez urratu den eskubidearen errespetua asebetetzen ez duela irizten badiote, Fiskaltzari emango diote egoeraren berri.

Profesionalek nahitaez ebaluatu behar izango dituzte haurren eta nerabeen premiaketa gaitasunak 62. artikuluan biltzen denaren arabera, haur eta nerabe horiek egokienak diren zerbitzu eta prestazioetan sartuko direla bermatzeko.

  1. – Profesionalek haurren eta nerabeen premietara eta gaitasunetara (ebaluazioan atzemandakoak) eta banakako zaintza-planean edo dagokion planean biltzen diren aurreikuspenetara egokitzen den banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana egin eta aplikatu behar izango dute, 62. artikuluan azaltzen denarekin bat etorriz.

  2. – Profesionalek nahitaez gauzatu behar izango dute banakako esku-hartze planaren edo banakako hezkuntza-planaren etengabeko ebaluazioa banakako esku-hartze planean edo dagokion planean jarritako helburuak betetzen ote diren zaintzeko, betiere 63. artikuluan azaltzen denarekin bat etorriz.

  1. – 6. artikuluan araututako egoitza-harrerako baliabideek leku egokian egon behar izango dute esleituta dituzten helburuak eta eginkizunak betetzeko. Horretarako, honako hau egin behar izango dute:

    1. Biztalenriaguneetan txertatuta egon behar izango dute.

      Egoitza-zentroen eta emantzipaziorako prestatzeko zentroen berariazko kasuetan, biztanleriaguneetatik kanpo ere kokatuta egon ahal izango dira, irisgarritasun errazeko lekuetan, garraio publikoen sare egokiak dituzten eta osasun- eta hezkuntza-arloko ekipamenduetatik eta komunitate-zerbitzu guztietatik hurbil dauden lekuetan.

      Salbuespen gisa, eta zentroa portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuak edo portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuak aplikatzera bideratzen den kasuetan soilik, zentroa beste leku batean egon ahal izango da; kasu horretan, nahitaezkoa izango da zentroak berak edo hura menpekoa den erakunde publikoak edo pribatuak garraiobide alternatibo bat jartzea hurbilen dauden komunitate-zerbitzuetara joateko. Salbuespen hori aplikatu ahal izango zaio adingabeak zaintzeari ere, betiere arrazoituta, baldin eta adingabe horiek portaera-arazorik izan ez arren, dituzten ezaugarriak direla medio, biztanleria-nukleo batean integratuta ez dagoen eremu batean ematen den zaintzaz balia badaitezke, bereziki, emantzipaziorako prestatzeko programen kasuan.

    2. Egoitza-harrerako baliabideak kokatzeko eremuak segurtasunari, osasun-egoerari eta irisgarritasun unibertsalari dagokionez, behar diren baldintzak beteko ditu, eta sarbideak zein hurbileko inguruneak ondo argiztatuta egongo dira.

  2. – Egoitza-harrerako baliabideen kokapena ez da seinaleztatuko eta ez da egoitza horren babes-izaera adierazten duen kartelik jarriko.

  1. – Egoitza-zentroek honako gehieneko edukiera izango dute:

    1. Oro har, egoitza-zentroek 24 lagunentzako edukiera izango dute gehienez, eta unitateetan edo moduluetan banatuko dira, unitate edo modulu horietako bakoitzak 12 lagunentzako gehieneko edukiera duela.

    2. Salbuespen gisa, portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa eskaintzen dien zentro bakoitzak 10 lagunentzako gehieneko edukiera izango du.

  2. – Harrera-etxebizitzek 10 lagunentzako gehieneko edukiera izango dute.

  3. – Emantzipaziorako prestatzeko zentroek 30 lagunentzako edukiera izango dute gehienez, eta unitateetan edo moduluetan banatuko dira, unitate edo modulu horietako bakoitzak 12 lagunentzako gehieneko edukiera duela.

  4. – Emantzipazio-etxebizitzek 8 lagunentzako gehieneko edukiera izango dute.

  5. – Salbuespen gisa, eta egoitza-harrerako baliabidean behar adina leku badago, plaza osagarriak jarri ahal izango dira anai-arreben taldeak hartzeko, eta era horretan bermatuko da anai-arreben talde horiek egoitza-sistema berean zainduko direla, 8.2.j) artikuluan biltzen den jardun-printzipioarekin bat etorriz. Nolanahi ere, egoera hori aldi baterako izango da, eta Administrazio eskudunak egoitza-harreraren sarea berriz antolatzeko nahitaezkoak diren neurriak hartu behar izango ditu aldi baterakoak ez diren plazetan zainduko direla bermatzeko.

  1. – Oro har, egoitza-harrerako baliabideek, beren tamainaren eta ezaugarrien arabera, osasun- eta hirigintza-arloari, arlo arkitektonikoari eta segurtasunari eta higieneari dagokionez, indarreko legedian xedatutako ezaugarriak bete behar izango dituzte, babes akustikoarekin, baldintza termikoekin, suteen aurkako babesarekin eta kanpoko nahiz barruko irisgarritasunarekin zerikusia duten baldintzak barne.

  2. – Barruko eta kanpoko akaberako materialak erraz garbitzeko eta mantentzeko modukoak izango dira, itxura ona izango dute eta erabilera intentsiboarekiko iraunkorrak izango dira.

  3. – Harrera-etxebizitzek eta emantzipazio-etxebizitzek babes ofizialeko etxebizitzei buruz indarrean dagoen araudian ezarritako azalera-baldintzak beteko dituzte, gutxienez.

  4. – Kanpoko eta barruko diseinuak giro egokia sortzen lagundu behar izango du, erakunde-itxuratik aldenduta, eta, bereziki, ez du korridore edo pasillo luzerik izango.

  1. – Irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea indarrean sartu ondoren eraikitako edo konpondutako egoitza-harrerako baliabideek Lege horretan eta hura garatzen duen araudian aurreikusten diren baldintzak bete behar izango dituzte.

  2. – Egoitza-zentroetan eta emantzipaziorako prestatzeko zentroetan, mugikortasun urritua edo ezintasun sentsoriala edo psikikoa dutenen premietara egokitutako gela bat eta komun bat egongo da, gutxienez, zentro bakoitzean.

  3. – Harrera-etxebizitzek eta emantzipazio-etxebizitzek, haur edo nerabe ezindu bat hartzen dutenean, gurpil-aulkiak erabiltzen dituztenentzat edo mugikortasun urritua dutenentzat erreserbatutako etxebizitzei eta ezintasun sentsoriala edo psikikoa dutenentzako etxebizitzei dagokienez, indarrean dagoen irisgarritasun-araudian arautzen diren baldintzak bete behar izango dituzte.

  4. – Dena dela, Foru Aldundiek bermatu behar izango dute beren egoitza-harrerako sarean behar adina plaza egokitu izango dituztela mugikortasun urritua duten edo komunikatzeko zailtasunak dituzten eta mendetasun-egoeran dauden edo babesgabetasun-egoeran dauden haurren edo nerabeen premiei erantzuteko.

  1. – Hornikuntzako materialek, altzariek eta dekorazioak kalitate duina izango dute eta haurren eta nerabeen adinera, ezaugarrietara eta premietara egokituta egongo dira, ezinduentzako nahitaezko laguntza teknikoak barne, betiere funtzionaltasunari, ongizateari eta segurtasunari buruzko irizpideei jarraiki.

  2. – Egoitza-harrerako baliabideak altzari egokiez hornituko dira eta beharrezkoak diren etxeko ostilamendua, tresnak eta mihiseria izango dituzte. Altzariek nahiz etxeko ostilamenduak beharrezkoak diren babes-elementuak izango dituzte arriskuak saihesteko hartutako pertsonen adinaren eta ezaugarrien arabera.

  3. – Egoitza-zentroetako eta emantzipazio-zentroetako irteera nagusiak eta larrialdiko irteerak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

  4. – Dekorazioak giro egokia sortzen lagundu behar izango du, hartutako haurren eta nerabeen adinera, ezaugarrietara eta premietara egokitua.

  5. – Hartutako haurren eta nerabeen sinesmen aniztasuna errespetatzearren, guztientzako eremuetan ez da inolako erlijio-sinbolorik jarriko; nolanahi ere, hartutako pertsonek sinbolo horiek beren gelako espazio indibidualean jartzeko duten eskubidea errespetatuko da.

  1. – Bizitzeko diren gela guztiek, bainugelek eta komunek izan ezik, behar adinako argiztapen eta aireztapen naturala eduki behar izango dute.

  2. – Argiztapen eta aireztapen naturalik ez duten bainugelek eta komunek behar adinako argiztapen artifiziala eduki behar izango dute, baita aireztapen-sistema eta airea berritzeko sistema ere.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideek kasu bakoitzean beharrezkotzat hartzen diren klimatizazio-elementuak izango dituzte, behar adinako segurtasun-neurriekin, eta ezaugarriei dagokienez, indarrean dagoen araudira egokituak.

  2. – Nolanahi ere, berokuntza-hornikuntza izango dute, eta hornikuntza horrek ezin izango du ukituta erredurak sor ditzakeen bero-iturririk jarri adingabeen eskura.

  1. – Ur beroko sistemak bermatuko du egoitza-harrerako baliabideetako komun guztietan izango dela ur beroa.

  2. – Egoitza-harrerako baliabideek beharrezkoa den instalazio elektrikoa izango dute tresnak ibil daitezen eta geletako argiztapenerako, instalazioari eta segurtasunari dagokionez, indarreko araudian aurreikusten diren baldintzen arabera. Egoitza-zentroen eta emantzipaziorako prestatzeko zentroen kasuan, sistema horrek larrialdiko argiztapen-sistema eta seinaleztapen-sistema eduki behar izango du.

  3. – Egoitza-harrerako baliabideek kanpokoekin komunikatzea ahalbidetuko duen telefono-instalazioa izango dute, baia Interneterako konexioa ere; horretaz gain, hartutako haurrek eta nerabeek bakarrik erabiltzeko ordenagailu bat gutxienez eduki behar izango dute. Telefonoaren kokalekua edo telefono motak ahalbidetu behar izango du elkarrizketak pribatutasunez eduki ahal izatea.

  4. – 24 plazatik gorako edukiera duten emantzipaziorako zentroek kanpoko komunikabideak eduki behar izango dituzte. Hala eta guztiz ere, megafonia- edo barruko interkomunikazio-instalazioak pribatutasun- eta konfidentzialtasun-eskubidea errespetatuz erabili behar izango dira, Dekretu honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

    Hala eta guztiz ere, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatua eta portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua aplikatzen duten egoitza-zentroek mota horretako bitartekoak eduki behar izango dituzte.

  5. – Egoitza-harrerako baliabideko beste instalazio orok aplikatu ahal zaion indarreko berariazko araudia bete behar izango du.

  6. – Oso kontuan hartuko da lokalen, instalazioen eta altzarien mantentzea, kontserbazioa eta, hala badagokio, konponketa, narriadurarik izan ez dezaten.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideek bizigarritasunari eta zonifikazioari dagokionez, honako baldintza orokor hauek bete behar izango dituzte:

    1. Egoitza-zentroek eta emantzipaziorako prestatzeko zentroek honako hauek eduki behar izango dituzte:

      • administrazio-eremua, kudeaketako eta administrazioko eginkizunetara bideratutako aretoak izango ditu, eta hezkuntza-taldearentzako areto bat gutxienez;

      • guztientzako zerbitzuetarako eremua, zerbitzu komunetara bideratutako guneak izango dira: sukaldea, garbitegia, botikina;

      • egongeletara edo jardueretara bideratutako aretoak biltzen dituzten eremu komunak; jangela, jokoetarako eremua eta bisita-aretoa;

      • bainugelak eta komunak;

      • geletako eremua.

    2. Harrera-etxebizitzek eta emantzipazio-etxebizitzek honako hauek eduki behar izango dituzte:

      • egongela-jangela edo egongela.

      • sukaldea.

      • gelak.

      • bainugelak.

      • botikina.

        Harrera-etxebizitzen kasuan, hezkuntza-taldearentzako areto bat ere izango dute.

  2. – Bultzatu behar izango dute haurrek eta nerabeek parte har dezaten eremu komunak dekoratzen eta gune indibidualak pertsonalizatzen.

Hezkuntza-taldearen aretoa kudeaketako eta administrazioko eginkizunak gauzatzeko erabiliko da, baita elkarrizketak eta jarraipena egiteko ere. Giltzaz itxita dauden artxibategiak izango ditu, eta artxibategi horietan konfidentzialtasunez gorde ahal izango da dokumentazioa.

  1. – Sukaldea sabairaino egongo da alikatatuta, beharrezkoak diren tresnak eta ostilamendua eduki behar izango ditu, eta horretaz gain, honako hornikuntza hau ere izango du: despentsa, hozteko eta izozteko hornikuntza, elikagaiak prestatzeko beharrezko hornikuntza, bereziki, sutegiko plaka eta labea. Arropa garbitzeko eta lehortzeko beharrezko hornikuntza sukaldean jarri ahal izango da etxebizitzen kasuan, eta zentroen kasuan, sukaldetik bereizteko instalazioak eduki behar izango dituzte.

  2. – Hornikuntza horiek baliabide motara egokituko dira diseinuari eta ezaugarriei dagokienez. Egoitza-zentroen eta emantzipaziorako prestatzeko zentroen kasuan, jangela kolektiboen osasun-baldintzei dagokienez indarrean dagoen araudia errespetatu behar izango da, aplikatu behar zaionean.

Botikina haur eta nerabe egoiliarrak sartu ezin diren eremuan egongo da.

  1. – Egongela eta jarduera-aretoa, ahal bada, giro desberdinetan kokatu behar izango dira (jolas-aretoa, irakurketa-aretoa, ikasteko aretoa, telebista-aretoa eta abar). Egoitza-zentroen eta emantzipaziorako prestatzeko zentroen kasuan, unitate edo modulu desberdinak badituzte, unitate bakoitzak bere egongela izango du.

  2. – Jangelak haur eta nerabe egoiliarren adinera egokitutako mahaiak eta aulkiak izango ditu.

    Harrera-etxebizitzen eta emantzipazio-etxebizitzen kasuan, jangela-eremua horretarako gela espezifiko batean kokatu ahal izango da, sukaldean edo egongelan. Azken kasu horretan, egongela-jangelak argi eta garbi bereizten diren bi espazio izango ditu: lehena aisiarako jarduerak egiteko erabiliko da, eta bigarrena, jangela gisa; nolanahi ere, bigarren espazio horri balio anitzeko erabilera eman ahal izango zaio eta ikasteko edo aisia-jarduerak egiteko erabili ahal izango da.

Biztanleria-nukleotik urrun dauden eraikinetan kokatuta dauden egoitza-zentroek eta emantzipaziorako prestatzeko zentroek, ahal bada, kanpoko jolasgunea izango dute, baita aurreko artikuluan aurreikusitako barruko jolasgunea ere.

Egoitza-zentroek eta emantzipaziorako prestatzeko zentroek bisiten pribatutasuna bermatuko duen areto bat eduki behar izango dute.

  1. – Egoitza-zentroek eta emantzipaziorako prestatzeko zentroek honako zerbitzu hauek eduki behar izango dituzte gutxienez:

    1. guztientzako eremuetan, konketa eta komunontzi bat 8 haur edo nerabe bakoitzeko, eta komun bat langileentzat;

    2. gelen eremuan, komunontzi bat, konketa bat eta dutxa bat 4 haur edo nerabe bakoitzeko;

      0-3 urteko haurrak zaintzen dituzten zentroek, gainera, aldatzeko areto bat izango dute, eta areto hori bainuontzi altu batekin, haurra janzteko mahai batekin eta armairu batekin hornituta egongo da.

      Zentroak solairu bat bakarrik badu, bainugelek eta komunek banaketa malguagoa izateko aukera izango dute, betiere bermatzen bada instalazio horiek gelekiko nolabaiteko hurbiltasuna izango dutela.

  2. – Harrera-etxebizitzek zaindutako 5 haur edo nerabe bakoitzeko bainugela bat izango dute gutxienez. Emantzipazio-etxebizitzek zaindutako 4 haur edo nerabe bakoitzeko bainugela bat izango dute gutxienez.

  3. – Komunek honako ezaugarri hauek izango dituzte:

    1. ur-eremuan sabairaino alikatatuta egongo dira;

    2. 12 urtetik gorako haurren eta nerabeen komunetan, betiere horien interes propioak aurkakoa gomendatzen ez badu, kisketa-sistema bat izatea; sistema horrek kanpotik desblokeatzeko gailu bat izango du eta langileek erabili ahal izango dute premia- edo larritasun-kasuan;

    3. ezinduentzat egokitutako komunen kasuan, deitzeko txirrina izango dute hezkuntza-taldearen aretoan ohartarazteko, eta, zentroen kasuan, egoteko eremuan eta jarduera-eremuan ohartaraziko duena.

  1. – Gelak ez inola ere izango beste areto batzuetara joateko pasabide izango.

  2. – Egoitza-harrerako baliabideetako gelak indibidualak edo bikoitzak izango dira, eta honako irizpide hauek errespetatu behar izango dira:

    1. Egoitza-baliabide guztietan gela indibidualen bat eduki behar izango da.

    2. Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua aplikatzen duten zentroen kasuan, bi gela indibidual izango dira gutxienez.

      Salbuespen gisa, eta gelan behar adina leku badago, gela indibidual bat gela bikoitz, edo gela bikoitz bat gela hirukoitz bihurtu ahal izango da anai-arreben taldeak hartzeko. Nolanahi ere, egoera hori aldi baterako izango da, eta Administrazio eskudunak egoitza-harreraren sarea berriz antolatzeko nahitaezkoak diren neurriak hartu behar izango ditu aldi baterakoak ez diren plazetan zainduko direla bermatzeko.

  3. – Aurreko idatz-zatian aurreikusitako gehieneko edukiera ezin izango zaie aplikatu lehenengo haurtzarora bideratutako gelei (gela bakoitzeko 5 sehaska jarri ahal izango dira gehienez), ezta emantzipaziorako prestatzeko zentroetako gelei ere (4 lagunentzako gehieneko edukiera izan dezakete).

  4. – Gelak ematerakoan, adinaren, sexuaren, ahaidetasunaren eta premia berezien irizpideak hartu behar izango dira kontuan, eta ahal den neurrian, haurren eta nerabeen nahiak errespetatuko dira. Dena den, gela indibidualetan sartzeari dagokionez, honako hauei emango zaie lehentasuna: loaren aldaketak dituztenei edo adina dela medio pribatutasun-maila handiagoa behar dutenei, nahaste emozionalak dituztenei edo nork bere burua onartzeko arazoak dituenari.

  5. – Gelek argi eta aireztapen naturala behar izango dituzte; horretaz gain, kanpora edo patiora emango duen leiho bat eduki behar izango dute. Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuak aplikatzen diren egoitza-harrerako baliabideen kasuan, leihoek segurtasun-sistema bat izango dute leihoek langileek bakarrik irekitzea ahalbidetuko duena.

  6. – Gelen azalera, ahal bada, 9 m2-koa izango da gela indibidualetarako eta 12 m2-koa bikoitzetarako; nolanahi ere, inoiz ez da izango babes ofizialeko etxebizitzak arautzen dituen araudian aurreikusten dena baino txikiagoa. Emantzipaziorako prestatzeko zentroetarako aurreikusitako lau laguntzeko gelen kasuan, 24 m2-koak izango dira gutxienez.

  7. – 12 urtetik gorakoentzako gelek kisketadun ateak izango dituzte, eta kanpotik desblokeatzeko gailu bat izango dute eta gailua hori langileek erabili ahal izango dute premiaren edo larritasunaren kasuan. Gailu hori kendu ahal izango da, baldin eta zentroko ekipo teknikoen arabera, adingabearen ezaugarriak direla medio, nolabaiteko arriskua eragiten badu.

  8. – Gelak diseinatuko dira egoiliar bakoitzak honako altzari hauek izan ditzan:

    • gutxienez 90 cm-ko zabalerako ohe bat;

    • 1 m3-ko gutxieneko edukiera duen armairu bat;

    • aulki bat;

    • norberak edo beste batzuekin erabiltzeko mahai bat, bertan eskolako lanak egin ahal izateko;

    • liburuak eta norberaren erabilerarako bestelako objektuak jartzeko apalategi bat;

    • deitzeko txirrin bat, baldin eta mugikortasun urritua edo minusbaliotasun sentsoriala edo psikikoa dela medio zailtasunak dituzten haurrak edo nerabeak baldin badaude gela horietan. Txirrin horrek hezkuntza-taldearen aretoan ohartaraziko du, eta zentroen kasuan, baita egoteko eremuan eta jarduera-eremuan ere;

    • oheburuko lanpara bat.

  9. – Gelaren diseinua aurreko idatz-zatietan definitutako diseinuarekiko desberdina izan daiteke, gela horiek nahaste psikikoak dituzten haur eta nerabeentzat badira, eta nahaste horien zaintzak ez badu eskatzen haur edo nerabe horiek osasun-zentro batean sartzea, edo portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuaren, portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntzeko programa espezializatuaren, edo lehenengo haurtzaroari laguntzeko programaren esparruan zaintzen direnentzat badira, eta hori guztia, haur eta nerabe horien babesa bermatzeko.

    Mugitzeko edo komunikatzeko arazoak dituzten haurrentzako gelek behar adinako tamaina izango dute haur horiek gurpil-aulkiarekin edo bestelako laguntza teknikoekin maniobrak erraz egin ahal izateko.

  1. – Aldeak babestea. 50 cm-tik gorako aldea duten lekuek barandak edo babes-elementuak eduki behar izango dituzte.

  2. – Higiene- eta osasun-neurriak. Egoitza-harrerako baliabideek higieneari eta osasunari dagokionez indarrean dagoen legegintza orokorra bete behar izango dute, eta, bereziki, honako hau bermatu behar izango dute:

    1. eraikinaren, horko aretoen, hornikuntzen eta gauzen garbitasun orokorra eta etengabea, bereziki gehien erabiltzen direnena, baita horien desinfekzioa ere;

    2. higieneari dagokionez, haur eta nerabe egoiliarrentzako arau edo jarraibide jakin batzuk ezartzea.

  3. – Instalazioak eta hornidura zaintzeko neurriak. Egoitza-harrerako baliabideek instalazioak eta hornidura zaintzeko honako neurri hauek jarri behar izango dituzte:

    1. instalazioak eta altzariak mantentzeari, zaintzeari eta konpontzeari dagokionez, arreta berezia jartzea honda ez daitezen;

    2. izan litekeen arriskuren bat eragin dezaketen makina, galdara, instalazio edo tresnen mantentze-lanak eta konponketa baimendutako enpresa instalatzaileek gauzatuko dutela bermatzea;

    3. beharrezkoak diren eraberritzeak eta konponketak gauzatzea ahalbidetuko duen eta horien finantziazioa aurreikusiko duen mantentze-plan bat izatea.

  4. – Suteen aurkako babes-neurriak. Egoitza-harrerako baliabideek suteen aurkako honako babes-neurri hauek hartu behar izango dituzte:

    1. Suaren aurkako berme handienak ematen dituzten konponbideak hartzea dekorazioari eta altzariei dagokienez, baldintza hori bateragarria izango da giro harkorra sortzeko premiarekin.

      Egoitza-zentro eta emantzipaziorako prestatzeko zentro sortu berriak eraikitzen direnean sutarako erresistentziarako ezaugarriak (indarreko araudian agintzen direnak) dituzten materialak erabiliko dira.

    2. Egoitza-harrerako baliabideek, dagokien zerbitzu teknikoekin lankidetzan jardunda, sutearen aurkako larrialdi-plan bat egin eta praktikan jarri behar izango dute. Plan horrek honako hauek bilduko ditu:

      • suterik ez sortzeko beharrezkoak diren prebentzio-neurriak;

      • sua pizten denean langileek eta haurrek nahiz nerabeek gauzatu behar duten jardun-segidaren definizioa;

      • eraikinetik ateratzeko bideen eta moduen zehaztapena;

      • plan hori haurrei, nerabeei eta langileei hedatzea idazki bidez, baita sutearen kasuan berehala gauzatu beharreko jardunei buruzko laburpen bat, erraz ulertzen dena, jartzea ere honako leku hauetan: normalean zentroko langileek erabiltzen dituzten lokaletan, arrisku handiko eremuetan, haurren eta nerabeen geletan, egongeletan, korridoreetan eta atondoetan.

    3. Egoitza-harrerako baliabideak kudeatzen dituzten erakundeek honako alderdi hauetan prestatu behar izango dituzte beren langileak: sutea prebenitzearen nahiz atzematearen alderdian, sua dagoenean jarduteko arauetan eta zentroa uztearen alderdian, betiere suteen aurkako larrialdi-planaren arabera, eta bi urtean behin ebakuazio-simulazio bat egin behar izango dute.

    4. Suteen aurkako larrialdietarako plana zentroa kokatuta dagoen arloko su-itzalketarako zerbitzura bidaliko da, baita gizarte-ongizateari eta babes zibilari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako sail eskudunei ere.

      Egoitza-harrerako baliabideek indarrean dagoen eta aplika daitekeen araudian aurreikusitako instalazioak eduki behar izango dituzte; nolanahi ere, honako hauek eskatu ahal izango dira:

      • seinaleztapena,

      • larrialdiko argiak, egoitza-zentroen eta emantzipaziorako prestatzeko zentroen kasuan,

      • su-itzalgailu eramangarriak,

      • sua detektatzeko ekipoak eta alarma instalatzea.

        Suteen aurkako segurtasun-sistemen mantentze-lanak bermatu behar izango dira, bai prebentzio-alderdiei dagokienez, bai sua detektatzeko, itzaltzeko eta ebakuaziorako alderdiei dagokienez, horiek kontrolatzeko egindako ikuspenen erregistroa gauzatuko da.

  5. – Zaintza-sistemak. Premiazko harrera-programak, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuak eta portaera-arazo larriak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuak aplikatzen dituzten egoitza-zentroetan eta emantzipaziorako prestatzeko zentroetan, ikusten diren premien arabera, honako zaintza-neurri hauek aplikatu ahal izango dira:

    1. zentroan sartzeko segurtasun-sistema bat ezarriko da;

    2. larrialdi-kasuan (gaixotasuna, sua, egoiliarren matxinada edo sartzeko eta ateratzeko segurtasun-sistemaren akatsak direla medio) nahitaez berehala aplikatu behar den laguntza espezializatua langileek lortu ahal izateko sistema ezarriko da;

    3. krisi-egoeretarako, larrialdi-zerbitzuekin berariaz lankidetzan jarduteko akordio bat izango da;

    4. Dekretu honetan azaltzen diren baldintzen arabera, isolamendu-gela bat dagoenean eta larrialdi-kasuan, gela horretara sartzeko eta/edo gela horretatik berehala ateratzeko sistemaren bat eduki behar izango da;

      Harrera-etxebizitzek eta emantzipazio-etxebizitzek, gainera, telefonoa, telealarma-zerbitzua eta beste alarma-sistema batzuk izango dituzte laguntza berehala eskatu ahal izateko hartutakoen edo profesionalen bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan jartzen duten egoerak daudenean.

  1. – Haurrek edo nerabeek eta horien familiek ondoren azalduko denari buruz beharrezkoa den informazio oro jaso behar izango dute, kaltegarritzat hartzen den kasuetan edo hori gauzatzea debekatzen duen ebazpen judiziala badago izan ezik. Honako honi buruzko informazioa jaso behar izango dute:

    1. familia-nukleoa bereizteko arrazoiak, hala badagokio;

    2. egoitza-sarreraren helburuak;

    3. hautatutako egoitza-programaren ezaugarriak;

    4. hautatutako programa aplikatuko den egoitza-harrerako baliabidean sartu zeneko data;

    5. egoitza-harrerako baliabidearen egonaldiaren gutxi gorabeherako denbora;

    6. egoitza-bizitzari eta dituzten eskubideei eta betebeharrei buruzko oinarrizko jarraibideak;

    7. hala badagokio, familia-ingurunean aldi berean gauzatuko diren esku-hartze neurriak;

    8. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuko erreferentziako pertsona, edo, hala badagokio, koordinatzailea eta egoitza-harrerako baliabideko erreferentziako pertsona edo hezitzailea edo tutorea.

      Informazio hori ahoz eta idazki bidez eman behar izango da, haurren eta nerabeen ulermen-mailara egokitutako hizkeran. Adingabe atzerritarrak badaude, informazio hori behar bezala ulertzea ahalbidetuko den hizkuntzan eman behar izango da.

  2. – Informazio hori Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak eman behar izango du egoitzan sartu hartu aurretik, premiazko egoitza-harrera gauzatu behar den kasuetan izan ezik, kasu horietan zerbitzu horrek adingabea premiazko harrera-programan dagoen bitartean emango du informazio hori.

  3. – Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak haurra edo nerabea egoitzan sartu aurretik bidali behar izango die haur edo nerabe horren premien ebaluazioa eta banakako zaintza-plana edo adingabeari dagokion plana egoitza-harrerako baliabidearen arduradunei, zentroko hezkuntza-taldeak banakako zaintza-plan horren edo dagokion planaren esparruan banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana gauza dezan.

  4. – Egoitza-harrerako baliabideko profesionalek neurri egokiak hartu behar izango dituzte harrera-prozesua errazteko:

    1. gainerako egoiliarrak prestatu behar izango dituzte harrera-unerako;

    2. haurra edo nerabea egoitzan sartzen denean Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuan erreferente gisa izendatu den profesionalarekin egon dadin laguntzea, eta haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada, haren ahaideren batekin edo haren konfiantzako beste pertsona batekin egon dadin laguntzea, betiere, kasuaren zirkunstantziak direla medio Lurralde Zerbitzu Espezializatuak ez badu ezarri beste prozeduraren bat aplikatu behar dela;

    3. objektu pertsonal batzuk ekartzea ahalbidetzea;

    4. iraganari buruzko erreferentzia egitea nortasun-galeraren sentimendua saihesteko;

    5. etorkizuna aipatzea, gogoraraziz egoitza-harrerako baliabidean izango duen egonaldia aldi baterako izango dela;

    6. egokitzeko denbora bat aurreikustea, denbora horretan nahitaezkoa izango da egoera ulertzen eta beren sentimenduak eta gatazkak adierazten laguntzea.

  5. – Egoitzan sartzerakoan, nahitaezkoa da haurrari edo nerabeari, baita bere familiari ere, baldin eta nerabearen edo haurraren interesaren aurkakoa ez bada, honako alderdi hauei buruzko informazioa ematea:

    1. dituzten eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa, baita profesionalek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa ere;

    2. egoitza-harrerako baliabideen funtzionamenduari buruzkoa;

    3. bizikideitza-arauei buruzkoa.

  1. – Egoitzan sartu ondoren, egoitza-harrerako baliabideko profesionalek, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatu eskudunarekin koordinatuta, haurraren eta nerabearen egoeraren ebaluazioa egingo dute hilabete natural bateko epean, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak egindako ebaluazioa osatzeko, eta haurraren edo nerabearen premiak eta gaitasunak honako alderdi hauetan biltzen ahaleginduko dira:

    1. alderdi fisikoak: garapen fisikoa, garapen psikomotorea eta osasun-egoera;

    2. alderdi kognitiboak eta hizkuntzari buruzkoak;

    3. jokabideari buruzko alderdi emozionalak eta jarrerak;

    4. familia-arloko eta gizarte-arloko alderdiak eta bizikidetza-taldeari buruzkoak;

    5. hezkuntza- eta prestakuntza-arloko alderdiak;

    6. egoitza-harrerako baliabidera eta beren eguneroko bizitzako beste garapen-eremu batzuetara (zonako biko taldea, kirol-taldeak edo zerbitzu komunitarioak) egokitzearekin zerikusia duten alderdiak.

      Idatz-zati honetan aurreikusitako epea salbuetsita geratu ahal izango da zaindutako pertsonaren adingabetasuna oraindik egiaztatuta ez badago; kasu horretan, zirkunstantzia hori egiaztatzen denetik aurrera hasiko da zenbatzen.

  2. – Hasierako ebaluazioa oinarri hartuta, egoitza-harrerako baliabideko hezkuntza-taldeak, haurra edo nerabea zentroan sartzen denetik bi hilabetetik gorakoa ez den epean, banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana egingo du, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak egindako banakako zaintza-planaren edo dagokion planaren aurreikuspenekin bat etorriz, eta, ahal bada, haurraren edo nerabearen, eta bere goragoko interesaren aurkakoa ez bada, horren familiaren eta haurra edo nerabea laguntzen duten konfiantzako pertsonaren partaidetza izango du, betiere haurraren edo nerabearen iritziz pertsona hori laguntzeko gauza bada.

    Banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana premiazko harrera-programaren testuinguruan egiten bada, eta kasuari buruzko ebaluazio integrala oraindik egin gabe badago, plan hori behin-behinekoa izango da eta adierazitako ebaluazioa amaitzen denean osatu eta definitu behar izango da sakon.

  3. – Banakako esku-hartze planak edo banakako hezkuntza-planak honako elementu hauek bildu behar izango ditu:

    1. egoitza-harrerako baliabidean zainduko duten aldian familia-arloan, arlo indibidualean, eskola- eta lan-arloan, gizarte-arloan, osasun-arloan eta komunitate-arloan lortu behar diren helburuak; eta hala badagokio, gizarte kulturanitzean txertatzeko ibilbide batekin zerikusia duten berariazko helburuak erantsiko dira;

    2. helburu horiek lortzeko egin behar diren ekintzak edo zereginak;

    3. giza baliabideak edo baliabide materialak, baldin eta horien esku-hartzea nahitaezkoa edo egokia dela irizten bada;

    4. erreferentziazko hezitzaile baten izendapena egoitza-harrerako baliabidearen barruan;

    5. helburu horiek lortzeko aurreikusitako epeak;

    6. hurrengo artikuluan aintzat hartzen den etengabeko ebaluaziorako aurreikusitako epeak;

    7. egoitza-harrerako baliabidetik irtetean gauzatu behar diren esku-hartzeen aurreikuspena;

    8. familiaren eta lagunen bisita-erregimena, baita haurraren eta nerabearen goragoko interesaren mesederako ezartzen diren harreman horien inguruko edozein murrizketa ere, betiere, eta, hala badagokio administrazio-ebazpenean edo ebazpen judizialean adierazitako bisita-erregimena errespetatuz.

  1. – Haurraren edo nerabearen premiak etengabe ebaluatu behar dira zer nolako bilakaera izan duten jakiteko eta banakako zaintza-planean edo dagokion planean eta banakako esku-hartze planean edo banakako hezkuntza-planean ezarritako helburuak lortzeari begira orientazioa nahiz esku-hartzea egokienak eta eraginkorrenak ote diren, edo berriz planteatu eta aldatu behar ote diren erabakitzeko. Etengabeko ebaluazioa, ahal bada, banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana egiteko ardura izan duen taldeak gauzatu behar izango du, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuarekin koordinatuta. Ebaluazio hori egiterakoan, eta egoeraren ikuspegi integrala izaten laguntzeko, egoki irizten bada haurrak edo nerabeak harremana duen beste eragile komunitario batzuei kontsultatuko zaie, bereziki, eskolari, kaleko hezkuntza-zerbitzuari, kultura- eta kirol-arloko zerbitzuei, edo egokitzat hartzen diren beste batzuei.

  2. – Ebaluazio-prozedurek haurraren edo nerabearen partaidetza bermatu behar izango dute. Haurrak edo nerabeak, halaber, eskatu ahal izango du bere konfiantzako pertsona batek parte hartzea eta pertsona horrek laguntzea ebaluazio-prozesuan, betiere pertsona horrekiko harremana haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada.

  3. – Ebaluazioa etengabea izango dela bermatzeko, lehenengo ebaluazioa banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana aplikatzen hasten denetik zenbatzen hasita hiru hilabeteko gehieneko epean egin behar izango da eta, hurrengoak sei hilean behin, edo 4 urteko edo hortik beherako haurren kasuan, lau hilean behin. Egoitza-harrerako baliabideko profesionalek aparteko berrikusteak deitu ahal izango dituzte ezarritako epeetatik kanpo, baldin eta hori egitea eskatu edo gomendatzen duen ezusteko zirkunstantziaren bat sortzen bada.

  4. – Jarraipen-txostenak denboraldi bati buruz dagoen informazio guztia bilduko du eta denboraldi horretarako jarritako helburuak bete eta gauzatu direla ezartzen duen balioespen bat egin behar izango da, eta txostena normalean erregistratu behar diren alorren arabera egituratu behar izango da. Balioespen hori objektiboa eta balio-judiziorik gabea izango da, eta alderdi positiboak eta negatiboak ez ezik hobetu daitezkeen alderdiak ere azaldu behar izango dira beti.

  5. – Adingabe guztiek beren informazio-erregistroa izango dute eta hor adingabea zentroan sartzen denetik atera arte esku-hartze arloetan sortzen den informazio guztia sartuko da pixkanaka-pixkanaka. Nerabea lekuz aldatzen bada, erregistro hori Haurrak eta Nerabeak Babesteko Zerbitzu Espezializatu batera bidali behar izango da.

  6. – Erreferentziako profesional bakoitzak berari dagozkion erregistroez arduratuko da, behaketa-erregistroak eta elkarrekin egin behar diren txostenak izan ezik. Erregistro eta txosten horiek egiten dituzten profesionalek irizpideak batu behar izango dituzte eta kasua orokorrean ebaluatu behar izango dute.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideko egonaldia honako kausa hauengatik bukatu ahal izango da:

    1. adin-nagusitasunera iritsi delako edo emantzipatu delako;

    2. adingabeari adin nagusiaren abantaila eman zaiolako;

    3. neurria eragin zuten zirkunstantziak bukatzearen ondorioz emandako administrazio-ebazpenarengatik;

    4. beste babes-erakunde batera lekuz aldatzearen ondorioz emandako administrazio-ebazpenarengatik;

    5. egoitza-harrerako beste baliabide batera lekuz aldatzearen edo egoitza-harreraren amaiera ekartzen duen familia-harrerako neurri bat edo beste babes-neurri bat hastearen ondorioz emandako administrazio-ebazpenarengatik;

    6. adingabea gazte-justiziako zentro batean edo adingabeen erantzukizun penalaren sistemaren esparruan neurri judizialak gauzatzeko beste zentro mota batean sartzea ekartzen duten ebazpen judizialarengatik;

    7. adopzioa edo tutoretza arrunta edo babesgabetasun- edo zaintza-egoeraren amaiera ematen duen ebazpen judizial irmoarengatik;

    8. egoitza-harrerako baliabidearen erabiltzailearen heriotzagatik.

  2. – Egoitza-harrerako baliabidetik irteteko prestakuntza haurren eta nerabeen premietara egokitu behar izango da, familia bateratzeari, familia-harrera, harrera profesionala edo adopzio bidezko beste familia-talde batean txertatzeari, programa espezializatu batean denboraldi batean egon ondoren egoitza-harrerako programa orokor batean txertatzeari, edo emantzipazioari begira egiten ote den kontuan izanda; nolanahi ere, bermatuko dute haurrak edo nerabeak badakiela nori eska diezaiokeen laguntza behar izanez gero, eta beharrezkoak diren laguntzak arautuko dira.

    Aurrekoaren ondorioetarako, haurrak edo nerabeak utziko duen egoitza-harrerako baliabidetik bereizteko eta haurra edo nerabea bideratuko den baliabidean, programan edo sisteman behar bezala sartzeko landu behar diren esku-hartzeak eta helburuak definituko dituen plana egingo da, aldaketetara pixkanaka-pixkanaka egokitzen laguntzeko, erreferentziako profesionalak prozesuan laguntza emateko eta bereizketa lantzen duen baliabidearen eta harrera errazten duenaren artean koordinazio-sistema bat izateko ahaleginak eginez.

Egoitza-zaintzaren esparruan, ondoren azalduko diren eremuetan haurrek eta nerabeek izan ditzaketen premiei behar bezala eta eraginkortasunez erantzuteko ezinbestekoak diren baliabideak lortzen lagundu behar izango da. Adierazitako eremuak honako hauek dira: osasuna; ongizate emozionala; elikadura; higienea eta norberaren itxura; loa; autonomia eta erantzukizuna; familia; gizarte-sarea; gizarte- eta kultura-arloko nortasuna; prestakuntza; lana; aisia; laguntza komunitarioa; eta premia bereziak.

  1. – Hartutako haurren eta nerabeen osasun fisikoa eta psikikoa sustatu behar izango da, gaixotasunak prebenituz, bizitza-jarraibide osasuntsuak sustatuz eta osasun-zerbitzuetarako sarbidea erraztuz, egokientzat hartzen diren koordinazio-bideen bitartez eta bide horiek, hala badagokio, jarraitu behar den tratamenduari dagokionez ezartzen dituzten oharrei jarraituz.

  2. – Horretarako, nahitaezkoa izango da egoitza-harrerako baliabidean honako baldintza hauek betetzea:

    1. instalazioak osasungarritasun-baldintzetan edukitzea;

    2. egoitza-bizitzako jarraibideak bizitza osasuntsuaren berezko jarraibideetara egokitzea;

    3. ariketa fisikoa bultzatzea eta erraztea;

    4. egoiliarrei osasun-hezkuntzari, hezkuntza sexualari, eta toxikomanien prebentzioari eta gaixotasunei buruzko prestakuntza ematea eta, horretarako, informazio-liburuxkak izatea;

    5. osasun-zerbitzuek gomendatzen dituzten aldizkako kontrol medikoak egitea;

    6. hala badagokio, osasun-zerbitzuetara -haur eta gazteentzako osasun mentaleko zerbitzuak barne- bidaltzea;

    7. behar bezala hornitutako botikin bat izatea haurren eta nerabeen eskueratik kanpo;

    8. lehen laguntzetarako eskuliburu bat eta larrialdiko mediku-zerbitzuen telefonoak eta helbideak izatea bereziki horretarako den eta erraz kontsultatu eta irits daitekeen leku batean;

    9. ahaleginak egitea haurra edo nerabea, ahal bada, bere mediku pediatrak zaintzen jarrai dezan;

    10. haurraren edo nerabearen historia mediko/sanitarioari buruz ezagunak diren datuak eguneratuta edukitzea, izandako gaixotasunak, txertoen egutegiak eta horien jarraipena, eta osasun-azterketen emaitzak eta gomendioak adieraziz;

    11. banakako esku-hartze planean edo banakako hezkuntza-planean jarraipen medikoa egiteko arlo bat sartzea;

    12. legezko egoerak ahalbidetzen badu, eta haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakotzat hartzen ez bada, aita eta ama jarraipen medikoan sartzeko ahaleginak egitea.

  1. – Harreran hartutako haurren eta nerabeen ongizate emozionala zaindu behar izango da, taldean txerta daitezen sustatzeko ahaleginak eginez eta egoitza-harrerako baliabide barruan nahiz kanpoan beharrezkoak diren laguntzak dituztela bermatuz.

  2. – Horretarako, honako hau egin behar izango da:

    1. Egoiliarrek edo egoitza-harrerako baliabideko profesionalek haurrak eta nerabeak marjinatzeko edozein praktika saihestea.

    2. Pertsonaren garapen integrala lortzea sexuaren araberako estereotipo eta rol oro alde batera utzita, baita diskriminazio mota oro arbuiatzea ere.

    3. Taldean adiskidetasun-loturen garapena sustatzea eta dituzten ezaugarri bereziak direla medio taldean integratzeko zailtasun handienak dituzten haurrei eta nerabeei laguntzea.

    4. Haurrek eta nerabeek dituzten kezkak jakinarazteko egoitza-harrerako baliabideko edozein profesionalengana eta/edo Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatura jo dezaketela bermatzea.

    5. Haur edo nerabe bakoitzak, egoitza-harrerako baliabidetik eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatutik kanpo konfiantzako pertsona bat izan dezan laguntzea eta pertsona horrekin zuzenean harremanetan jar dadin laguntzea egoitza-harrerako baliabidean duen edozein kezka edo arazo pertsonal azaltzeko, betiere pertsona horrekiko harremana haurraren edo nerabearen gogoragoko interesaren aurkakoa ez bada.

    6. Ahaleginak egingo dira haurra edo nerabea hezitzailearen edo tutorearen figuraren bitartez antolatzeko. Hezitzaile edo tutore horrek banakako zaintzako guneak izango ditu astean behin gutxienez.

  1. – Elikadurarekin zerikusia duten premiak zainduko dira, bai elikaduraren ikuspuntutik, bai hezkuntza- eta kultura-arloko ikuspuntutik.

  2. – Horretarako, nahitaezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

    1. dietak osasungarria eta orekatua izan behar du bai kantitateari dagokionez, bai barietateari dagokionez; nolanahi ere, elikadura-beharrak betetzen direla bermatuko da;

    2. haurrak eta nerabeak janari berriak dasta ditzaten bultzatu behar izango da eta, halaber, kultura- edo erlijio-arloko gustuak, estiloak, ohiturak, edo jarraibideak kontuan izango dira;

    3. haurrek eta nerabeek menuak prestatzen, erosketak egiten, janariak prestatzen eta otorduekin lotutako zereginetan parte har dezaten bultzatu behar izango da, adinaren, ahalmenaren eta ezaugarrien arabera;

    4. ahaleginak egingo dira otorduak harremanetarako eta komunikaziorako une atseginak izan daitezen;

    5. jateko eta janaria prestatzeko leku eta denbora egokiak jarri behar izango dira;

    6. adingabeei erakutsi egin behar izango zaie elikadura-ohitura eta -trebetasun onuragarriak eta beren bilakaera unerako egokiak direnak hartzen.

  1. – Haurren eta nerabeen higienearen premiak zaindu behar izango dira, eta, horretarako, beharrezkoak diren zaintzak emango zaizkie lehenengo adinetan eta heziketa egokia emango zaie nork bere burua zaintzeko ohiturak eta trebetasunak har ditzaten.

  2. – Horretarako, nahitaezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

    1. haur txikiek higienearen alorrean dituzten premiak behar bezala zaintzea;

    2. txikitandik sustatzea oinarrizko higiene-ohiturak har ditzaten;

    3. haurrengan eta nerabeengan higienearekiko eta norberaren itxurarekiko gustua sustatzea, autoestimuaren, duintasunaren eta norberaren erantzukizunaren sentimenduarekin lotuz;

    4. garbitzerakoan eta janzterakoan autonomia izan dezaten laguntzea;

    5. haurrengan eta nerabeengan sustatzea garbiketarako beren tresnak pertsonalak izan daitezen, elkarri trukatzea saihestuz;

    6. guztientzako erabilerako komunetan botatzeko materialez egindako garbiketa-elementuak jartzea;

    7. haur eta nerabe guztiek, baliabidean sartzen direnetik, bertan daudenean eta baliabidetik ateratzen direnean arropa eta garbitasunerako ekipo oso bat izan dezaten zaintzea;

    8. arropa hori, estiloari, kalitateari eta kantitateari dagokionez, komunitateko gainerako haurrek eta nerabeek erabiltzen dutenaren antzekoa izan dadin zaintzea;

    9. haurrei eta nerabeei laguntzea arropa garbia eta unerako eta gauzatzen ari diren jarduerarako egokia den arropa erabil dezaten, baita beren fisikoa eta adina kontuan hartuta egokia den estetikaren arabera janzten laguntzea ere, betiere beren zaletasunak errespetatuz;

    10. arropa zaintzen laguntzea;

    11. egoitza-harrerako baliabideko funtzionamendurako eta antolamendurako jarraibideak ezartzea, haurrek eta nerabeek beren higiene pertsonala pribatutasunez zaintzeko aukera izango dutela bermatuko dieten jarraibideak, hain zuzen ere.

  1. – Haur edo nerabe bakoitzak loaren inguruan dituen premiak hartuko dira kontuan.

  2. – Horretarako, nahitaezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

    1. errutinak jarraituko dira, bai jaikitzerakoan, bai oheratzerakoan;

    2. lo dauden bitartean ikuskapena bermatzea;

    3. loaren aldaketak dituztenei edo sartu berriak direnei zaintza berezia ematea.

  1. – Haurren eta nerabeen autonomia sustatu behar izango da, baita beren portaerari buruzko erantzukizunaren garapena ere.

  2. – Horretarako, nahitaezkoa izango da honako baldintza hauek betetzea:

    1. eguneroko bizitza haurrek eta nerabeek ordenaren eta aurreikusgarritasunaren zentzua hartzeko eta beren portaera kontrolatu ahal izateko moduan antolatzea;

    2. helduek egoitza-ingurunean dituzten erantzukizunak eta haurrek eta nerabeek autonomia handiagoz jardun dezaketen eremuak argitzea;

    3. haurrei eta nerabeei laguntzea beren autonomia morala gara dezaten eta beren autonomia pertsonaleko eta gizarte-gaitasuneko mailak hobetuko dituzten portaera-jarraibideak gara ditzaten;

    4. parte har dezaten, lankidetzan jardun dezaten, egoerak eztabaidatu eta azter ditzaten, zentzu kritiko eraikitzailea izan dezaten, elkarrizketa gatazkak konpontzeko tresna bat izan dadin laguntzea, hori ahalbidetuko duten guneak, jarduerak eta denborak antolatuz;

    5. gero eta erantzukizun handiagoak har ditzaten ahalbidetzea eta erraztea, betiere beren gaitasunekin bat etorriz, eta beren bilakaera-unearen arabera; horretarako, norberearen gauzak zaintzeko eta besteen gauzak errespetatzeko sentimendua pizteko eta dirua erabiltzeko zereginak eman behar izango zaizkie;

    6. beren garapen pertsonal eta sozialerako egokiak ez diren portaerak aldatzen lagundu behar izango zaie; horretarako, esku hartzeak bideratuko dituzten eta haurren eta nerabeen eskubideak babestuko direla bermatuko duten prozedura argiak garatuko dira.

  1. – Haurren eta nerabeen eskola- eta/edo lanbide-arloko prestakuntza sustatu behar izango da.

  2. – Horretarako, honako neurri hauek hartu behar izango dira:

    1. eskolatu daitezen sustatzea, haurrek eta nerabeek dituzten premietara gehien egokitzen den eskola-testuinguruan sartzeko eta, ahal denean, eta haurren eta nerabeen goragoko interesen aurkakoa ez bada, beren ohiko ikastetxeetan egoteko ahaleginak eginez;

    2. koordinazio-loturak ezartzea egoitza-harrerako baliabidearen eta ikastetxearen artean, batez ere eskolako tutorearen eta egoitza-harrerako baliabideko erreferentzia-hezitzailearen artean, eta ahal den neurrian, jardunak bien artean koordinatzea;

    3. ikasteko ohiturak har ditzaten laguntzea;

    4. haur eta nerabe horiek prestatzeko material, gune, denbora eta estimulu egokiak izatea;

    5. haurrei eta nerabeei behar dituzten eskola-arloko eta eskolatik kanpoko laguntzak ematea;

    6. familiak eskola-jarraipenean parte har dezan laguntzea, parte-hartze hori haurraren edo nerabearen interesaren aurkakoa bada izan ezik.

  1. – Nerabeak orientazio-zerbitzuetan eta laneratzeko zerbitzuetan sar daitezen lagundu behar izango da.

  2. – Horretarako, honako neurri hauek hartu behar izango dira:

    1. 16 urte betetakoan, beren hezkuntzarekin edo prestakuntzarekin jarraitu behar ez duten nerabeei lan-arloko orientaziorako eta laneratzeko sarbidea sustatzea.

    2. Koordinazio-loturak ezarriko dira egoitza-harrerako baliabidearen eta lan-arloko orientazio-zerbitzuen, lana bilatzeko zerbitzuen eta laneratzeko zerbitzuen artean.

    3. Hala badagokio, nerabeei laguntza eskaintzea laneratzeko prozesuan.

  1. – Haurrei eta nerabeei beren eguneroko bizitzan txertatutako jolaserako eta aisiarako esperientziak (kultura- eta kirol-arlokoak) eman behar izango zaizkie.

  2. – Horretarako, honako neurri hauek hartu behar izango dira:

    1. beren estimulazio-premiei, jarduera fisikoko premiei, miaketa-premiei eta elkarrekintza ludikoen premiei erantzun behar izango zaie;

    2. komunitateko astialdirako jardueretan parte har dezaten sustatu eta lagundu behar izango da, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuen edo portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuen (parte hartze hori egokia izango ez dela irizten den programak) esparruan izan ezik; eta horretarako, koordinazio-loturak ezarri behar izango dira egoitza-harrerako baliabidearen eta komunitate-eremuko kultura- eta kirol-arloko zerbitzuen eta baliabideen artean.

    3. ahaleginak egin behar izango dira haurrek eta nerabeek adiskidetasun-loturak izan ditzaten beren adineko beste pertsona batzuekin, egoitza-harrerako baliabidean lagunen bisitak onartuz eta egoiliarrek lagunen etxeetara bisitak egin ditzaten onartuz, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuen edo portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuen (programa horietan ez da egokitzat hartzen bisita horiek sustatzea) esparruan izan ezik. Bisita horiek Banakako Esku Hartze Planean edo Banakako Hezkuntza Planean aurreikusi eta behar bezala baimendu behar izango dira.

    4. norberaren premia, zaletasun eta interesetara egokituak dauden astialdiko jardueretan parte har dezaten lagunduko da eta kultura-arloko jarduerak egin ditzaten sustatuko da;

    5. aisia-jardueretarako aurrekontu bat eduki behar izango da;

    6. beren astialdia modu autonomoan aprobetxatzeko eta antolatzeko gaitasuna hartzen lagunduko da;

    7. komenigarria bada, aisia-jarduerak banakako esku-hartze planaren edo banakako hezkuntza-planaren helburuak lortzen lagunduko duten baliabide terapeutiko gisa erabiliko dira;

    8. zirkunstantzia zehatzak kontuan izango dira, bereziki, haurren eta nerabeen adina bideoak, bideojokoak eta telebista erabiltzerakoan;

    9. haurrek eta nerabeek Interneteko baliabideak behar bezala erabiltzen dituztela bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-sistemak eta arauak aplikatuko dira;

    10. teknologiak beste mota bateko jarduerak egin ditzaten ez eragozten ahaleginduko dira.

  1. – Haurraren edo nerabearen familia-identitateari eustea sustatu behar izango da, haurraren edo nerabearen nortasun pertsonalaren eta behar bezalako garapenaren oinarrizko elementu gisa, alde batera utzita egoitza-zaintza familia bateratzea, beste familia batean integratzea, egoitza-harrerako beste programa batera lekuz aldatzea edo emantzipazioa den.

  2. – Horretarako, haurraren edo nerabearen goragoko interesak aurkakoa gomendatzen ez badu, honako neurri hauek hartu behar izango dira:

    1. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak familiarekin duen esku-hartzea haurraren edo nerabearen premietara eta interesera egokitzea eta familiarekiko esku-hartzean honako alderdi hauek txertatzea: baliabideak sartzeko arrazoiak onartzea, guraso-trebetasunak hartzea edo hobetzea, norberaren gaitasuna eta gizarte-arlokoa hobetzea, familiaren arteko harremanak hobetzea, laguntza sozialeko eta emozionaleko sareetarako sarbidea izatea, komunitate-laguntzetarako sarbidea izatea;

    2. familien partaidetza eta inplikazioa sustatzea;

    3. haurrak edo nerabeak bere familiarekin harremana izan dezan laguntzea eta sustatzea lotura afektiboei eustearren eta bateratzen laguntzearren, familietako harreman motak eta maiztasunak banakako esku-hartze planean edo banakako hezkuntza-planean ezarriz, eta, haurraren edo nerabearen interesaren aurka ez badago, harremanen pribatutasuna bermatuko da;

    4. haurra edo nerabea ez ezik familia ere prestatu behar izango da zentrotik ateratzeko prozesuari aurre egiteko, baldin eta hori bada egoitza-zaintzaren helburua, eta zentrotik ateratzen denean beharrezkoak diren laguntzak eta jarraipenak eman eta egingo zaizkio.

  1. – Gizarte- eta kultura-arloko identitateari eusten lagundu behar izango da, identitatearekiko errespetua baita hezkuntza-ereduak izan behar duen printzipioetako bat.

  2. – Horretarako, haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada, honako neurri hauek hartu behar izango dira:

    1. gizarte- eta kultura-arloko identitateari eusten laguntzea, haurrari edo nerabeari lagunduz hurbiltasun hori ahalbidetuko dioten material didaktikoak edo kultura-arloko materialak eskuratzen eta jardueretarako sarbidea izan dezan;

    2. egoitza-harrerako baliabidearen antolaketari dagokionez, gizarte-eta kultura-arloko identitatea errespetatuko dela bermatzea, eta, zehazki, janarietan, gune indibidualen dekorazioan eta material didaktikoetan.

  1. – Haurrak eta nerabeak komunitatean integra daitezen eta bertan parte har dezaten lagundu behar izango da.

  2. – Horretarako, haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada, honako neurri hauek hartu behar izango dira:

    1. haurraren edo nerabeen premiei hobekien erantzuten dieten komunitate-baliabideen erabilera sustatu eta antolatu behar izango da, portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatuen edo portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuen (programa horietan komenigarritzat hartzen da partaidetza hori) esparruan;

    2. egoitza-harrerako baliabidea identifikatzen duten estigmatizazio-zeinuak saihestea egoiliarrei edo hezitzaileei;

    3. hezkuntza-, kultura, edo aisia-arloetan erabilitako komunitate-baliabideak dibertsifikatzea;

    4. haurrari eta nerabeari eta beren familiari laguntzea komunitate-baliabideak behar bezala erabil ditzaten;

    5. erabilitako komunitate-baliabideen profesionalekin koordinazioan lan egitea, baliabide horiek hartutako haurren eta nerabeen premietara nolabait egokitzeko ahaleginak eginez.

  1. – Ingurune inklusiboa eta zaintza egokia eman behar izango zaie premia bereziak dituzten haurrei eta nerabeei, bai minusbaliotasunak dituztelako, bai haur edo nerabe horiek jaio diren gizarte- eta familia-arloko ingurunetik eratorritako bestelako mugak dituztelako.

  2. – Horretarako, eta haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada, honako neurri hauek hartu behar izango dira:

    1. EAEko hizkuntza ofizialetako bakar bat ere ama-hizkuntza ez duten edo komunikatzeko metodo alternatiboak behar dituzten haurrei eta nerabeei laguntza eskainiko zaie, eta ahaleginak egingo dira beren premiak eta nahiak adieraz ditzaten eta egoitza-harrerako baliabideko langileekin eta taldeko gainerako haur eta nerabeekin hitz egin dezaten;

    2. sexu-abusuak pairatu dituzten edo beste pertsona batzuei sexu-abusuak egin dizkieten haurrei eta nerabeei laguntza emango zaie;

    3. haur errefuxiatuei edo babes politiko-egoeran dauden haurrei laguntza emango zaie, betiere kontuan izanda jatorrizko herritik ihes egitea eragin zieten berezitasunak;

    4. nerabe haurdunei eta amak edo aitak diren nerabeei laguntza emango zaie;

    5. premia bereziak dituzten haur eta nerabeek hezkuntza- jolas- eta osasun-arloko kanpoko zerbitzu egokiagoak edo beste mota batekoak baliatuko dituzte; egoitza-harrerako baliabideko langileek kontsultatutako espezialistek ezartzen dituzten jarduerak gauzatzen lagunduko dute.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideetako profesionalek egoitza-zaintzaren esparruak gauzatu behar dituzten eginkizunak betetzeko egokia den hezkuntza-arloko harremana izateko gaitasuna garatu behar izango dute, haurren eta nerabeen premietara egokitu behar izango dute, baita egoitza aukeratzea eta aplikatutako egoitza-harrerako programa hautatzea ekarri duten arrazoietara ere.

  2. – Profesionalek behar bezalako tratu egokia eta bilakaera-unera egokitutako tratua eskaini behar izango diete haurrei eta nerabeei, bai horiekin hitz egiten dutenean, bai kontaktu fisikoan.

  3. – Profesionalek irizpide-batasuna dutela erakutsi behar izango dute zaintzaren inguruko jarraibideei eta jarrerei dagokienez, eta gatazkak eta indarkeriazko portaerak edo portaera oldarkorrak prebenitzeari, saihesteari edo tratatzeari dagokionez.

  4. – Profesionalek behar bezalako oreka lortu behar dute portaera egokien errefortzu positiboaren eta portaera ez egokiei hezkuntza-neurri zuzentzaileak aplikatzearen artean.

Haurren eta nerabeen babesa bermatzearren, nahitaezkoa izango da honako neurri hauek ezartzea:

  • bisita-eskubidea behar bezala gauzatzen dela bermatzeko kontrol-sistema bat;

  • praktika profesionalak egokiak ote diren kontrolatzeko sistema bat;

  • sexu-abusuko egoerak prebenitzeko eta atzemateko sistema bat;

  • baimenik gabeko absentzien kasuetarako jardun-protokolo bat;

  • arrisku anitzetarako aseguru-poliza bat.

  1. – Bisiten kontrol-sistemak honako ezaugarri hauek ditu:

    1. ahaideen bisitak banakako esku-hartze planean edo banakako hezkuntza-planean ezarritako harreman-araubidera egokitu behar izango dute, eta ebazpen judizialen batek edo administrazio-ebazpenen batek horrelakorik ezartzen badu, edo haurraren edo nerabearen intereserako nahitaezkoa dela irizten bada, behar bezalako gainbegiratzearekin egingo dira;

    2. hurbileko beste pertsona batzuen (haurraren edo nerabearen jatorri-erreferentziaren ingurune sozialekoak hartzen dira halakotzat) bisitak behar bezala baimendu behar izango dira;

      a) eta b) idatz-zatietan azaltzen diren bisita guztiak erregistro batean jaso behar izango ditu, bai iristen direnean, bai alde egiten dutenean, une bakoitzean egoitza-harrerako baliabideko arduradun-lanak egiten ari den langileak;

  2. – Halaber, egoitza-harrerako baliabidean hartuta dagoen adingabeak aldi baterako irteerak egin ahal izango ditu bere gurasoekin, beste ahaide batzuekin edo jatorrizko ingurune sozialeko beste pertsona esanguratsu batzuekin denboraldi bat igarotzeko, betiere irteera horiek banakako zaintza-planean edo banakako hezkuntza-arloko esparruan aurreikusita eta baimenduta badaude, eta administrazio-ebazpen batetik edo ebazpen judizial batetik eratorriak badira.

  1. – Praktika profesionalek Dekretu honetan, egoitza-harrerako baliabideko hezkuntza-proiektuan eta, oro har, eta, hala badagokio, zaintzan esku hartzen duten lanbideen berezko kode deontologikoetan biltzen diren jarraibideetara egokitu behar izango dute.

  2. – Praktika profesionalak egokiak ote diren kontrolatzeko sistemak honako ezaugarri hauek izango ditu:

    1. langileak aukeratzeko aplikatzen den sistema egoitza-eremuan babes-eginkizunak gauzatzeko egokiak diren ezaugarriak dituzten profesionalak kontrolatzera bideratuko da, 110. artikuluan aurreikusitako baldintzen arabera;

    2. hezkuntza-talde osoak bilerak egin behar izango ditu aldizka kasuak berrikusteko eta aplikatzerakoan sortzen diren zalantzak argitzeko;

    3. praktika profesionalak egokiak ote diren aztertu behar izango da 112. artikuluan azaltzen den gainbegiratze-sistemaren esparruan, baita egoitza-harrerako baliabidearen ebaluazioak eta ikuskatze-prozedurak ere egokiak ote diren.

Sexu-abusuko egoerak prebenitzeko eta atzemateko sistemak honako ezaugarri hauek izango ditu:

  1. hartutako haurren edo nerabeen (bai egoitza-harrerako baliabidearen menpekoak, bai beste erakunde publiko edo pribatu batzuen menpekoak) zaintzan parte hartzen duten profesionalek berehala jakinarazi behar izango dute administrazio-agintaritza eskudunean edo Fiskaltzan haurrak eta nerabeak babesteko esparruan eginkizunak betetzeko profesionala gaitasunik gabe uzteko kausa izan litezkeen egoerei buruz susmoren bat dago;

  2. egoitza-harrerako baliabideek protokolo batzuk eduki behar izango dituzte eta protokolo horiek jardun-prozedurari buruzko jarraibideak emango dituzte haurren edo nerabeen inguruneko helduek edo haurrek edo nerabeek sexu-abusuko portaerak daudelako susmoa badute edo portaera horiek daudela baldin badakite; egoitza-harrerako baliabideko profesional guztiek eta boluntario-lanak egiten dituztenek izango dute ildo horien berri;

  3. egoitza-harrerako baliabideko goragokoek edo baliabide horietatik kanpoko profesionalek sexu-abusuak egiten dituztelako susmoa badago aplika litezkeen jarduteko jarraibideak izango dituzte egoitza-harrerako baliabideko profesionalek;

  4. nahitaez bermatu behar izango da haurrek eta nerabeek badakitela norengana joan behar duten egoitza-harrerako baliabide barruan edo baliabidetik kanpo, sexu-abusuko egoera dagoela susmatzen badute, baldin badakite edo pairatu badute;

  5. argi eta garbi jarri behar izango da larrialdiko telefono bat, baita Eusko Jaurlaritzaren Haur eta Nerabeentzako Informazio eta Orientabide Zerbitzuaren, eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatu eskudunaren telefonoa ere, haurren eta nerabeen eskura dauden telefono-zenbaki guztien ondoan;

  6. behar izanez gero, langileek beren ustez egokiak diren profesionalengana jo ahal izango dute biktimari edo sexu-abusua egin duen haurrari edo nerabeari, baldin eta beste egoiliar bat bada, laguntza psikologikoa emateko; horretarako, beste egoitza-harrerako baliabide batera eraman behar izango da berehala, salbu eta baliabide horretan bertan egotea justifikatzen bada abusua egin duenaren nahiz biktimaren interesa kontuan hartuta;

  7. profesionalek laguntza berezia eman behar izango diete sexu-abusuen biktimak edo egileak izan diren haur eta nerabe egoiliarrei, gertakari berriak prebenitzearren;

  8. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuko profesional batek gutxienez hiru hilean behin egingo die bisita egoitza-harrerako haurrei eta nerabeei; programa espezializatuen kasuan bisitak hilean behin egingo dira;

  9. Fiskaltzak gutxienez sei hilean behin egingo die bisita egoitza-harrerako haurrei eta nerabeei.

Baimenik gabeko absentziaren bat gertatzen den kasuetarako -bai haurrak edo nerabeak egoitza-harrerako baliabidea utzi duelako baimenik gabe, bai irteteko baimen baten ondoren adierazitako egunean eta orduan itzuli ez delako- jardun-protokoloak honako ezaugarri hauek izango ditu:

  1. Egoitza-harrerako baliabideetako profesionalek aplikatu ahal izango dituzten jardun-ildo batzuk ezarriko dira idazki bidez, eta honako eduki hauek izango dituzte:

    • haurra edo nerabea bilatzen hasteko hartu behar diren neurriak;

    • poliziari, haurrentzako zerbitzuari eta, haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada, bere amari eta aitari gertaeraren berri emateko hartu behar diren neurriak;

    • haurra edo nerabea egon litekeen lekuari buruzko informazioa (egoiliarren edo ikaskideen bitartez, esaterako) lortzeko eta haren ongizatea bermatzeko, eta, hala badagokio, aurretik poliziari emandako informazioa osatzeko hartu behar diren neurriak;

    • lokalizatu ondoren haurra edo nerabea jasotzeko moduari buruzkoak;

    • egoitza-harrerako baliabidearen erantzuna adingabea itzultzen denean.

      Neurri horiek Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailarekin lankidetzan egindako protokoloa osatuko dute, zazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoaren arabera, hango edukiak kasuaren zirkunstantzietara egokituko dira, bereziki haurrak edo nerabeak itzultzeko asmorik ez duelako susmo arrazoituak badaude.

  2. Egoitza-harrerako baliabideak behar bezala dokumentatuko ditu baimenik gabeko absentzia-kasu guztiak.

Egoitza-harrerako baliabideek arrisku anitzetarako aseguru-poliza bat izango dute, bereziki, suteen aurkako eta erantzukizun zibileko aseguru bat, erabiltzaileen eta profesionalen alde edo hirugarrenen alde egon litezkeen kalte-ordainak estaliko direla bermatzen duena. Kalte-ordain horiek baliabidean edo baliabidetik kanpo profesionalek edo hartutako haurrek eta nerabeek gauzatutako jardueren esparruan jazotako gertakarien edo zirkunstantzien ondorioz sor litezke.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideak antolaketarako eta kudeaketarako ezarritako eredu bat eduki behar izango du, eta eredu horretan honako hauek gauzatu behar izango dira:

    1. kudeaketaz eta antolaketaz nor arduratuko den esanbidez definitu behar izango da;

    2. profesional bakoitzaren eginkizunak eta erantzukizunak definitu behar izango dira;

    3. hartutako haur edo nerabe bakoitzaren erreferente izango den hezitzaile- edo profesional-sistema bat ezarri behar izango da, bereziki haur edo nerabe horri jarraipena egiteaz arduratuko dena. Sistema horrek honako ezaugarri hauek izango ditu:

      • erreferentziako hezitzailea izendatzen denean haurrak edo nerabeak izan litzakeen berariazko premietara edo baldintzetara egokitzen dela kontuan hartuko da. Izendapen hori egoitza-harrerako baliabide bakoitzak horretarako ezartzen dituen irizpideen arabera egingo da;

      • izendatutako profesionala egoitza-harrerako baliabideko erreferentziako heldua izango da haurrarentzat edo nerabearentzat; hortaz, pertsona hori egokia dela egiaztatu ondoren, egonkorra izateko ahaleginak egingo dira, eta, ahal den neurrian, eta haurraren edo nerabearen premiek eta zirkunstantziek beste zerbait eskatzen ez duten bitartean, haurra edo nerabea egoitza-harrerako baliabide berean edo unitate berean dagoen bitartean eutsiko zaio izendapen horri;

    4. egoitza-harrerako baliabidean parte hartzeko organoaren osaera eta bere eginkizunak definitu behar izango dira;

    5. egoitza-harrerako baliabidearen eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuaren artean aldizka koordinatzeko bide formalak definitu behar izango dira.

  2. – Argi eta garbi ezarri behar izango da txanda-sistema, eta idatzita geratuko da haurren eta nerabeen eskueran.

  3. – Gaueko txandan lan egiten duten profesionalek nahitaez esleitu behar izango zaizkie zaintzako eta administrazioko eginkizunak gauzatzeko erabiliko duten beren lan-denbora.

  4. – Zaintzaren antolaketak bermatu behar izango du haurrek eta nerabeek dituzten premiak behar bezala beteko direla uneoro, eta zaintza-txanden artean informazioa trukatzeko sistema bat egongo da.

  5. – Kexak azaltzeko prozedura (barrukoa eta kanpokoa) argi eta garbi ezarri behar izango da, eta prozedura horren kopia bat haurren eta nerabeen eskueran egongo da, eta idazketa eta diseinua haur eta nerabeek ulertzeko duten gaitasunera egokituko dira.

  6. – Dokumentazioa eta administrazio-erregistroak egiteko eta kontserbatzeko sistema eta haietara sarbidea izateko arauak argi eta garbi ezarri behar izango dira.

  7. – Patrikako dirua administratzeko sistema bat ezarri behar izango da, baita norberaren balioko objektuak segurtasun-baldintzetan zaintzeko sistema bat ere.

  8. – Era berean, eguneroko bizitza antolatzeko eta adingabeen ezaugarriak, adina eta premiak kontuan hartuta adingabe horien gainbegiratzea eta kontrola bermatzeko egutegiak ezarri behar izango dira, betiere hezkuntza-irizpideen pean.

Egoitza-zaintzarako programak garatzeko, egoitza-harrerako baliabideek honako dokumentazio hau eduki behar izango dute gutxienez:

  1. egoitza-harrerako baliabidearen hezkuntza-proiektua;

  2. jardueren programazioa arloka;

  3. barne-erregimenari buruzko arautegia edo bizikidetza-gida;

  4. urteko kudeaketa-plana;

  5. haurren eta nerabeen banakako espedienteak;

  6. administrazio-erregistroak;

  7. memoria.

Egoitza-harrerako baliabidearen hezkuntza-proiektua helburuen eta eginkizunen deklarazioa izango da, profesional taldeak adostua eta Haurrak eta Nerabeak zaintzeko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak onartua. Honako ezaugarri hauek izango ditu:

  1. Bere edukiak argi eta argi definitu behar izango ditu alderdi hauek:

    • egoitza-harrerako baliabideen helburuak eta eginkizunak;

    • zaindutako herritarren ezaugarriak: egoitza-harrerako baliabidean zaintzen direnen adin-tartea; sexua; ezinduak edo premia bereziak dituzten pertsonak hartzen ote dituen adierazi behar izango du; zainduko dela aurreikusten den beste edozein egoera berezi adierazi behar izango da;

    • plaza kopurua;

    • egoitza-harrerako baliabideko zuzendaritzako postua betetzen duen pertsonaren edo arduradunaren izena;

    • antolaketa-egitura eta erantzukizunen banaketa;

    • langileei eskatzen zaien lanbide-kualifikazioa;

    • langileen prestakuntza eta gainbegiraketa;

    • hezkuntza-eredua eta metodologia-ildoak, eta, bereziki, banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana aipatuko da;

    • aplikatu diren egoitza-zaintzako programen ezaugarriak;

    • proiektua ebaluatzeko metodoa.

  2. Helburuen eta eginkizunen deklarazio hau gutxienez urtean behin berrikusiko da Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuan jakinaraziko da deklarazio horretan egiten den aldaketa esanguratsu oro, onartzeko.

  3. Langileen, haurren eta nerabeen, eta horien goragoko interesaren aurkakoa ez bada, horien familien eskueran jarri behar izango da deklarazio horretako alderdi nagusiak biltzen dituen informazio-liburuxka bat, bere idazkera eta diseinua adingabeek ulertzeko duten gaitasunera egokituta.

Barne-erregimenari buruzko arautegiak edo bizikidetza-gidak egoitza-harrerako baliabidean aplika daitezkeen arauak bildu behar izango ditu, eta honako ezaugarri hauek izango ditu:

  1. Bere edukiak honako hauek arautuko ditu:

    • haurren eta nerabeen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak;

    • bizikidetza-arauak;

    • funtzionamendurako arauak, onarpenen eta bajen araubidea, egoitza-harrerako baliabideko ordutegiak eta zerbitzuak barne;

    • larrialdiko sarreretarako prozedura-arauak, baldin eta baliabideak larrialdiko harrera-programa eskaintzen badu;

    • haurrek eta nerabeek, eta, hala badagokio, horien familiek parte hartzeko bideak eta eremuak;

    • haurrak eta nerabeak babesteko neurriak;

    • egoitza-harrerako baliabideak izan behar dituen jardun-protokoloak:

    • adingabea egoitza-harrerako baliabidean sartzeko eta hartzeko protokoloa;

    • baimenik gabeko absentzien, ihesen edo desagertzeen kasuan, ospitaleratzeen eta jardun judizialen eta/edo sartze judizialen kasuan gauzatu behar diren jardunak eta komunikazioak biltzen dituen gorabeheren protokoloa;

    • haurrei eta nerabeei zaintza estuak egiteko protokoloa;

    • immobilizazio fisiko pertsonalerako eta isolamendurako neurriak aplikatzeko protokoloa;

    • profesionalei eraso egiten bazaie, jardun-protokoloa;

    • sexu-abusua izan delako susmoa edo ebidentzia badago, jardun-protokoloa;

    • tratu txarra izan delako susmoa edo ebidentzia badago, jardun-protokoloa;

    • larrialdiko egoeretarako jardun-protokoloa.

    • kexetarako eta iradokizunetarako prozedura;

    • administrazio publiko eskudunarekin eta Fiskaltzarekin komunikatzeko araubidea;

    • kudeaketa-organoen funtzionamendua;

    • dokumentazioaren kudeaketa, mantentzea eta horretarako sarbidea.

  2. Langile eta haur nahiz nerabe guztiek araubidearen edo bizikidetza-gidaren kopia bana eduki behar izango dute.

  3. Araubide hori zaintza-taldeak egin behar izango du, eta ahalbidetuko dute haurrek eta nerabeek parte har dezaten hori egiten; horretaz gain, hizkera errazean idatzi behar izango da, haurrek eta nerabeek erraz ulertuko duten moduan.

Kudeaketarako urteko planak, baliabidean aplikatzen diren egoitza-harrerako programetako bakoitzean, epe laburrean esku hartzeko lehentasunak ezarri behar izango ditu, egin den azken ebaluazioaren emaitzak oinarri hartuta, eta plana garatzeko aurreikusitako aurrekontu ekonomikoa eta jarduera-programa erantsi behar izango dira.

Banakako espedienteak haur eta nerabe bakoitzari buruzko dokumentazioa bildu behar izango du, eta honako ezaugarri hauek izango ditu:

  1. Honako dokumentu hauek izan behar izango ditu:

    • Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuak egindako banakako zaintza-plana edo dagokion plana eta ebaluazioa;

    • hasierako ebaluazioa;

    • banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana;

    • banakako esku-hartze planari edo banakako hezkuntza-planari jarraipena egiteko edo hura berrikusteko dokumentuak;

    • haurraren edo nerabearen dokumentuak lege-, osasun- edo eskola-arlokoak;

    • administrazio-ebazpenak edo ebazpen judizialak, egoitza-harrerako baliabidean sartzea eta/edo bisita-erregimena onartzen dutenak.

  2. Dokumentazio pertsonala bere konfidentzialtasuna bermatuko duten baldintzetan gorde behar izango da, eta zaintzan zuzenean sartuta dauden profesionalek, Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuak, Ikuskapen Zerbitzuak, Epailetzak, Fiskaltzak, Arartekoak, Haurrentzako Defentsak bakarrik baliatu ahal izango dute dokumentazio hori, eta, egokitzat hartzen bada, haurrek eta nerabeek.

    Nolanahi ere, aurrekoa ulertu behar izango da urtarrilaren 15eko Adingabearen Babes Juridikoaren 1/1996 Legearen -Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen duena- 22. artikuluan bere zaintzapean edo tutoretzapean adingabeak dituzten erakunde publikoetarako ezartzen duen obligazioa alde batera utzi gabe. Adierazitako obligazio horren arabera, gurasoei, tutoreei edo zaintza gauzatzen dutenei haurren eta nerabeen egoerari buruzko informazioa eman behar izango zaie, betiere hori debekatzen duen ebazpen juridikorik ez badago, eta, halaber, gurasoek beren seme-alaben egoerari buruzko informazioa eskatzeko duten obligazioa alde batera utzi gabe, betiere Kode Zibilaren 172.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  3. Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzuek idazki bidez jaso behar izango dituzte dokumentuak mantentzeari, antolatzeari eta desegiteari buruzko irizpideak.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideek honako erregistro hauek eduki behar izango dituzte gutxienez:

    1. erabiltzaileen erregistroa;

    2. profesionalen erregistroa;

    3. funtzionamenduari buruzko eguneroko erregistroa;

    4. gorabeheren erregistroa;

    5. kexen erregistroa;

    6. iradokizunen erregistroa;

    7. jarritako neurrien erregistroa;

    8. portaera oso larrien kasuan, hezkuntza-neurri zuzentzaileak aplikatzeko erregistroa;

    9. bisiten erregistroa;

    10. sendagaiak emateko erregistroa;

    11. dirua eta baliozko objektuak gordetzeari buruzko erregistroa;

    12. menuen erregistroa;

    1. miaketa pertsonalen eta gauzen miaketen erregistroa;

    2. Adingabeen Epaitegian irekita dauden espedienteen eta eremu horretan jarritako neurrien erregistroa;

    1. administrazio-eremuko espediente zehatzaileen erregistroa;

    2. baimenik gabeko absentzien erregistroa.

  2. – Erregistroak ordenatuta, eguneratuta eta segurtasun-baldintzetan eduki behar izango dira, datuen konfidentzialtasunarekiko errespetua bermatzeko. Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuaren, Ikuskapen Zerbitzuaren, Epailetzaren, Fiskaltzaren, Arartekoaren eta Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoaren eskueran egon behar izango dute.

Egoitza-harreraren kalitatearen etengabeko hobekuntza bermatzearren, egoitza-harrerako baliabideetan aldizkako ebaluazio-sistema bat txertatu behar izango da, eta autoebaluazio-modalitateak kanpoko ebaluazioekin nahasi ahal izango dira. Emaitzak alderatuko direla bermatzearren, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuek sustatuko dute dagokion Lurralde Historikoko egoitza-sare osoan ebaluazio-sistema bera aplikatzea.

  1. – Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 79. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Foru Aldundiek gutxienez sei hilean behin, eta, hala badagokio, zirkunstantziek eskatzen duten guztietan ikuskatuko dituzte egoitza-harrerako baliabideak.

  2. – Era berean, Fiskaltzak, Kode Zibilaren 174. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, haurrak eta nerabeak hartzera bideratutako egoitza-harrerako baliabide guztiak zaindu behar izango ditu.

  3. – Egoitza-harrerako baliabideek ikuskapen-txostenetan biltzen diren aginduak erantsi behar izango dizkiote zaintza-sistemari eta, ahal den neurrian, osagarri gisa bertan biltzen diren gomendioetara egokitu behar izango dute.

  1. – Bizikidetza-araua Dekretu honetako II. tituluan biltzen diren eskubideek eta betebeharrek ezarriko dute.

  2. – Egoitza-harrerako baliabideetako langileek bizikidetza-ereduarekin bat datozen jarrerak bultzatuko dituzte. Portaera horien errefortzu positiboa hezkuntza-neurri zuzentzaileak, haurrek edo nerabeek beren portaera alda dadin sustatzeko tresna gisa, aplikatzeko ahalmenaren gainetik egongo da.

  3. – Ondorengo artikuluan arautuko den portaera desegokiren bat badago, egoitza-harrerako baliabideetako langileek 97. artikuluan xedatzen diren hezkuntza-neurri zuzentzaileetara jo behar izango dute eta 98. artikuluan definitzen diren aplikazio-jarraibideetara egokitu behar izango dute.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideetan hezkuntza-neurri zuzentzaileak aplikatu ahal izango zaizkien portaerak edo ez-betetzeak arinak, larriak edo oso larriak izango dira.

  2. – Honako hauek izango dira portaera edo ez-betetze arinak:

    1. Higiene pertsonalaren edo kolektiboaren, elikaduraren ohiturak edo ordutegiak, edo egoitza-harrerako baliabideko funtzionamendu-arauetan zehazten diren beste batzuk ez betetzea, betiere baliabideko bizitzan eta bizikidetza ordenatuan aldaketarik eragiten ez bada.

    2. Egoitza-harrerako baliabideari atxikitako langileek oharrak edo argibideak ez betetzea, baldin eta egoitza-harrerako baliabideko bizitzan eta bizikidetza ordenatuan aldaketarik eragiten ez badu.

    3. Egoitza-harrerako baliabide barruko eta hortik kanpoko edozeini errespetua eta begirunea arinki galtzea.

    4. Egoitza-harrerako baliabideko barne-funtzionamendurako arauek debekatzen ez dituzten gauzen edo substantzien gehiegizko erabilera egitea eta modu kaltegarrian erabiltzea.

    5. Arretarik edo konturik ez izateagatik, egoitza-harrerako baliabideak hartutako haurren edo nerabeen eskura jartzen dituen aretoetan, materialetan edo objektuetan edo beste pertsona batzuen gauzetan kalteak egitea.

    6. Arretarik edo konturik ez izateagatik, egoitza-harrerako baliabidetik kanpo dauden hornikuntzetan kalteak egitea, bai hiri-altzariak badira, bai bestelako higiezinen hornikuntza bada.

    7. Udal-araudia edo indarreko beste arau batzuk arinki ez betetzea.

  3. – Honako hauek izango dira portaera edo ez-betetze larriak:

    1. Higiene pertsonalaren edo kolektiboaren, elikaduraren ohiturak edo ordutegiak, edo egoitza-harrerako baliabideko funtzionamendu-arauetan zehazten diren beste batzuk larriki edo behin eta berriz ez betetzea, betiere baliabideko bizitzan eta bizikidetza ordenatuan aldaketarik eragiten bada.

    2. Egoitza-harrerako baliabide barruko eta hortik kanpoko edozeini errespetua eta begirunea larriki eta behin eta berriz galtzea.

    3. Beste haur edo nerabe batzuk zirikatzea gehiegikeria kolektiboak gauzatzeko, horiek parte har dezaten lortu gabe.

    4. Egoitza-harrerako baliabidean barne-funtzionamenduko arauek debekatzen dituzten objektuak edo substantziak sartzea, izatea, erabiltzea, kontsumitzea edo objektu edo substantzia horiek baliabidetik ateratzea lortzea.

    5. Egoitza-harrerako baliabideak hartutako haurren eta nerabeen eskura jartzen dituen aretoetan, materialetan edo objektuetan edo beste pertsona batzuen gauzetan hirurehun eurotik beherako kalteak egitea nahita.

    6. Egoitza-harrerako baliabidetik kanpo dauden hornikuntzetan hirurehun eurotik beherako kalteak egitea nahita, bai hiri-altzariak badira, bai bestelako higiezinen hornikuntza bada.

    7. Udal-araudia edo indarreko beste arau batzuk larriki ez betetzea.

    8. Egoitza-harrerako baliabideari atxikitako langileek, beren eginkizunak betez, emandako oharrak edo argibideak ez betetzea, baldin eta egoitza-harrerako baliabideko bizitzan eta bizikidetza ordenatuan aldaketarik eragiten badu.

    9. Berri edo datu faltsuak zabaltzea egoitza-harrerako baliabidearen martxa egokia hondatzeko asmoz.

    10. Egoitza-harrerako baliabide barruan debekatuta dauden guneetara edo sarbide mugatuko guneetara sartzea dagokion baimenik izan gabe.

    11. Egoitza-harrerako baliabideak hartutako haurrentzat eta nerabeentzat antolatzen dituen jardueretara ez joatea kausa justifikaturik gabe, jarduera horietatik bidaltzea edo jarduera horietatik dagokion baimenik gabe alde egitea.

    12. Egoitza-harrerako baliabidetik modu agerikoan ihes egiteko ahaleginak egitea.

    1. Baimendutako aldi baterako irteera baten ondoren egoitza-harrerako baliabidera ez itzultzea ezarritako egunean eta orduan, eta gau bat baliabidetik kanpo igarotzea.

    2. Egoitza-harrerako baliabidetik ihes egitea, eta gutxienez gau bat edo bi kanpoan ematea.

    1. Hezkuntza-neurri zuzentzaile bat betetzeari uko egitea.

  4. – Honako hauek izango dira portaera edo ez-betetze oso larriak:

    1. Egoitza-harrerako baliabide barruko pertsona oro jotzea, mehatxatzea edo beldurraraztea.

    2. Borroketan, erasoetan eta anabas kolektiboetan parte hartzea edo horiek egin ditzaten zirikatzea, baldin eta gertatu badira.

    3. Egoitza-harrerako baliabidetik ihes egitea edo ihes egiten laguntzea, edo baimen baten edo jarduera baten ondoren baimendutako egunean ez itzultzea baliabidera, eta gutxienez 3 gau egoitza-harrerako baliabidetik kanpo ematea.

    4. Egoitza-harrerako baliabideari atxikitako langileek, beren eginkizunak betez, eman dituzten oharrak edo argibideak ez betetzea modu aktiboan eta behin eta berriz.

    5. Egoitza-harrerako baliabideak adigabeen eskura jartzen dituen aretoetan, materialetan edo objektuetan edo beste pertsona batzuen gauzetan hirurehun eurotik gorako kalteak egitea nahita.

    6. Egoitza-harrerako baliabidetik kanpo dauden hornikuntzetan hirurehun eurotik gorako kalteak egitea nahita, bai hiri-altzariak badira, bai bestelako higiezinen hornikuntza bada.

    7. Udal-araudia edo indarreko beste arau batzuk oso larriki ez betetzea.

    8. Egoitza-harrerako baliabidetik objektuak, materialak edo gauzak, edo norberarenak ez diren gauzak kentzea.

    9. Egoitza-harrerako baliabidean edari alkoholdunak, droga toxikoak, gai psikotropikoak edo estupefazienteak sartzea, edukitzea edo kontsumitzea, medikuak aginduta bada izan ezik.

    10. Portaera desegoki larri bat egiteagatik aplikatu zaion hezkuntza-neurri zuzentzailea betetzeari uko egitea.

  1. – Aurreko artikuluan araututako portaerek edo ez-betetzeek ekarriko dute hezkuntza-neurri zuzentzaileak aplikatzea; neurri horiek hezkuntza-arloko edukiak eta zereginak izango dituzte funtsean eta ezin izango dute ekarri, zuzenean edo zeharka, gorputz-zigorrik, jaten ez ematea, ahaideek bisitatzeko eskubidea kentzea, hitzezko edo idazki bidezko komunikazioak kentzea, derrigorrezko hezkuntzarako eskubidea kentzea eta ikastetxera joateko eskubidea kentzea edo osasun-laguntza izateko eskubidea kentzea. Halaber, ezin izango da adingabearen duintasuna eraso.

  2. – Portaera arinengatik honako hezkuntza-neurri zuzentzaile hauek aplikatu ahal izango dira:

    1. Ohartarazpena.

    2. Ohiko aisia-jarduerak edo jolas-jarduerak egitea galaraztea egun batean gehienez ere.

    3. Taldetik bereiztea ordubetez gehienez ere, baina heldu batekin egongo da eta hark gainbegiratuko du.

  3. – Portaera larriengatik honako hezkuntza-neurri zuzentzaile hauek aplikatu ahal izango dira:

    1. Asteburuan gauzatzen diren aisia- edo jolas-jarduerak egitea galaraztea astebetez gehienez ere.

    2. Egoitza-harrerako baliabidean normalean egin behar dituen jarduerez gain, beste jarduera osagarri batzuk egitea, haurraren edo nerabearen interesekoak eta kolektibitatearen interesekoak, astebetez gehienez ere.

    3. Aldizka-aldizka jasotzen duen diru-kopurua ez ematea edo zati bat atxikitzea bi astez gehienez ere.

    4. Aldizka-aldizka jasotzen duen diru-kopuruaren zati batekin egindako kalteak konpontzen edo lapurtutako objektuak itzultzen laguntzea.

    5. Taldetik bereiztea egun batez gehienez ere, baina heldu batekin egongo da eta hark gainbegiratuko du.

  4. – Portaera oso larriengatik honako hezkuntza-neurri zuzentzaile hauek aplikatu ahal izango dira:

    1. Asteburuan gauzatzen diren aisia- edo jolas-jarduerak egitea galaraztea hilabetez gehienez ere.

    2. Zentroan bertan normalean egin behar izaten dituzten jarduerez gain, beste jarduera batzuk egitea, adingabearen eta kolektibitatearen interesekoak, hamasei egunetik hilabete batera bitarteko gehieneko epean.

    3. Aldizka-aldizka jasotzen duen diru-kopurua ez ematea edo horren zati bat atxikitzea hiru astez gehienez ere.

    4. Aldizka-aldizka jasotzen duen diru-kopuruaren zati batekin egindako kalteak konpontzen edo lapurtutako objektuak itzultzen laguntzea.

    5. Taldetik bereiztea bi egunez gehienez ere, baina heldu batekin egongo da eta hark gainbegiratuko du.

  5. – Taldetik bereizteko neurriak esan nahi du haurrak edo nerabeak bere gelan egon behar izango duela zentroko jarduerak gauzatzen diren ordutegian, honako kasu hauetan izan ezik:

    1. Bere elikadura-premiak betetzea.

    2. Bere premia fisiologikoak betetzea.

    3. Ikastetxera, prestakuntza-zentrora edo lantokira joatea.

    4. Tratamendu medikoko edo terapeutikoko saioetara joatea.

    5. Ahaideen bisitak egiteko ezarritako erregimena betetzea.

  6. – Egoiliarrak aldizka-aldizka jasotzen duen diru-kopurua ez emateak edo atxikitzeak, edo diru hori egindako kalteak konpontzen erabiltzeak, edo lapurtutako objektuak itzultzeak ez ditu zenbateko horren hiru laurdenak gaindituko.

  7. – Asteburuko aisia- edo jolas-jarduerak galarazteak ezin izango dio kalterik egin banakako esku-hartze programan aurreikusitako jarduerak gauzatzeari.

  8. – Hezkuntza-neurri zuzentzaileak mailakatzeko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

    1. Portaera egin zuenean haurrak edo nerabeak zuen adina eta ezaugarriak, eta zein egoeratan zegoen.

    2. Banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana.

    3. Asmoaren edo arduragabekeriaren maila.

    4. Portaera behin eta berriz egitea.

    5. Egoitza-harrerako baliabidearen funtzionamenduan eragindako nahaste-maila.

    6. Egoitza-harrerako baliabideko gainerako egoiliarrei, langileei, edo ondasunei edo instalazioei, edo beste pertsona batzuei eragindako kalteak.

  9. – Laidoztatutakoari barkamena eskatzen bazaio, ondasunak lehengoratzen badira edo kalteak konpontzen badira, hezkuntza-neurri zuzentzaileak eten daitezke, baldin eta portaera berriz ere errepikatzen ez bada.

  1. – Beren izaeraren arabera, neurriak hezkuntza-taldea osatzen duen edozein pertsonak jarri ahal izango ditu, edo portaera edo ez-betetze larriak edo oso larriak badira, egoitza-harrerako baliabidearen zuzendaritza-lanak bere gain dituen pertsonak edo baliabidearen arduradunak aplikatu behar izango ditu. Xedapen hori ulertuko da pertsonei edo gauzei kalterik ez egitearren berehala eta behin-behineko gisa hartu behar diren neurriak alde batera utzi gabe.

  2. – Hezkuntza-neurri zuzentzaileak, ahal bada, hitzez aplikatuko dira, idazki bidez nahitaez jasotzeko betebeharra alde batera utzi gabe. Haurrei eta nerabeei honako eskubide hauek bermatuko zaizkie:

    1. Esateko dutena entzun diezaieten, baldin eta 12 urte badituzte, eta behar adinako adimena dutenean, baldin eta adin hori oraindik ez badute.

    2. Probak aurkezteko eskubidea.

    3. Haurrek edo nerabeek izendatzen duten konfiantzako pertsonaren aholkularitza izateko eskubidea, betiere pertsona horrekiko harremana haurraren edo nerabearen goragoko interesaren aurkakoa ez bada.

  3. – Egoitza-harrerako baliabidearen zuzendaritza-lanak betetzen dituen pertsonak idazki bidez jakinaraziko ditu, eta gutxienez hilero, eta berehala, baldin eta banakako zaintza-planari edo dagokio planari eragin baliezaioke, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuan hutsegite larri edo oso larriengatik baliabidean bizi diren haurrei eta nerabeei jartzen zaizkien hezkuntza-neurri zuzentzaileak.

  4. – Hezkuntza-neurri zuzentzaileak berehala aplikatuko dira, eta kaltea konpontzea eta biktimarekin adiskidetzea sustatu behar izango da; nolanahi ere, neurri horiek ezin izango dira luzatu haurrarentzat edo nerabearentzat esanahirik ez duen denboralditik haratago, eta haurraren edo nerabearen bilakaera-unera egokitu behar izango dira. Hala eta guztiz ere, portaeraren zuzentasunik eza eta hartutako neurria haurrarekin edo nerabearekin arrazoituko da.

  5. – 96. artikuluan azaltzen ez diren portaera desegokiak zentroko hezkuntza-taldeko langileek zuzendu ahal izango dituzte aztertu behar izango diren berariazko metodoen (hezkuntza-arlokoak eta haurren eta nerabeen eskubideak galarazten ez dituztenak edo kaltegarriak direnak) bitartez; ezin izango dute eduki inoiz 97. artikuluan aurreikusitako neurri zuzentzaileen larritasunik.

  6. – Profesionalek hezkuntza-neurri zuzentzaileari buruz zalantzak badituzte, taldeko gainerako kideei kontsultatu behar izango diete neurri hori aplikatu behar den ala ez.

  7. – Hezkuntza-neurri zuzentzaileak aplikatzen direnean bereziki horretarako den erregistroan idatzi behar da; halaber, haurraren edo nerabearen espediente pertsonalean (neurrien xede den espedientean) jaso behar izango da neurria aplikatzea eragin duen arrazoia eta zer neurri aplikatu den adieraziz.

  8. – Hezkuntza-neurri zuzentzaileak ezin izango dira aplikatu haurraren edo nerabearen portaeraren ondorioak talde batera hedatuta.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideko hezkuntza-langileek, baliabideko zuzendaritza-lanak edo arduradun-zereginak gauzatzen dituen pertsonaren aurretiazko baimenarekin, eusteko neurri bereziak erabili ahal izango dituzte. Neurriak honako hauek dira:

    1. immobilizazio fisiko pertsonala, egoitza-harrerako edozein programa aplikatuz;

    2. isolamendua, portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuen eta premiazko harrera-programen kasuan.

  2. – Neurri horiek behin bakarrik aplikatu ahal izango dira, eta soilik ondoren azalduko diren arrazoiengatik, eta egoiliarrek behin eta berriz ez badituzte betetzen egoitza-harrerako baliabideko langileen oharrak:

    1. adingabeak bere buruaren aurka, egoitza-harrerako baliabidean hartutako beste pertsona batzuen aurka, edo baliabideko langileen aurka, edo bisita egitera joan direnen aurka indarkeria-ekintzarik ez egiteko edo lesiorik ez eragiteko.

    2. egoitza-harrerako baliabidearen instalazioetan kalterik ez egiteko;

    3. beren buruari edo beste pertsona batzuei kalterik ez egiteko edo beren buruaren edo beste pertsonen aurkako indarkeria-ekintzarik ez egiteko egoitza-harrerako baliabidetik kanpo.

  3. – Premiazko kasuetan, hezkuntza-langileek adierazitako eusteko neurriak erabili ahal izango dituzte, aurretiazko baimenik gabe, eta ondoren horren berri eman behar izango diote egoitza-harrerako baliabidean zuzendaritza-lanak gauzatzen dituenari edo arduradunaren eginkizunak bere gain hartzen dituenari.

  4. – Eusteko neurrien erabilera lortu nahi den helbururako proportzionala izango da ez du ezkutuko zigorrik ekarriko inoiz. Lortu nahi den helburua erdiesteko hain gaitza ez den beste modurik ez dagoenean soilik aplikatuko dira neurri horiek, eta haurra edo nerabea bere portaera berriz kontrolatzeko eta pertsona arteko harreman segurua eta gainerako egoiliarren eta langileen eskubideak errespetatzen dituen harremana izateko moduan dagoela bermatzeko nahitaezkoa den denboran bakarrik.

  5. – Egoitza-harrerako baliabide batean maiz gertatzen badira immobilizazio fisiko pertsonaleko edo isolamenduko neurriak aplikatzea eskatzen duten gertakariak nahitaezkoa izango da egoitza-harrerako baliabideko giroa, profesionalen jarrerak eta nahiak, profesional horien eta haurren eta nerabeen arteko harremanak ebaluatzea, baita haurrak edo nerabeak egoitza-harrerako baliabideari esleitzeko politikak edo irizpideak eta haur eta nerabe horien taldekatzeak ere.

    100. artikulua.– Immobilizazio fisiko pertsonalaren neurria.

  1. – Immobilizazio fisiko pertsonala honako hau izango da: haurra edo nerabea lotu egingo da bere osotasun fisikorako, beste pertsona baten edo instalazioen osotasun fisikorako arriskutsua izan litekeen ekintza bat saihesteko edo geldiarazteko. Neurri horren helburua soilik izango da hainbat egoeratan segurtasun-kontrol fisikoa ematea. Adierazitako egoera horiek honako hauek dira: haurrari edo nerabeari, edo beste pertsona batzuei kalte egiten dieten egoerak, edo instalazioei kalte eragiten dieten egoerak, eta adingabeak ezin badu bere burua kontrolatu, edo kontrolatzeko moduan ez badago.

  2. – Erabili ahal izango den immobilizazio modu bakarra honako hau izango da: haurra edo nerabea beste pertsona batzuk edo batzuek zuzenean eustea, ezin izango da inola ere objekturik erabili helburu hori lortzeko. Ezein kasutan ezin izango dira botikak erabili eusteko neurri gisa.

  3. – Immobilizazio-neurriak honako baldintza hauek bete behar izango ditu:

    1. immobilizazioa, arrisku hur-hurrekoaren kasuan izan ezik, soilik erabiliko da, baldin eta portaera kontrolatzeko beste modu batzuekin ezin izan bada portaera arriskutsua saihestu edo geldiarazi;

    2. immobilizazioaren arrazoia eta justifikazioa azaldu behar izango zaizkio haurrari edo nerabeari;

    3. immobilizazioa haurraren edo nerabearen osotasun fisikoa eta morala bermatuta egin behar izango da beti, ahalik eta indar gutxienarekin eta ahalik eta denbora-tarte txikienean aplikatu behar izango, eta ahaleginak egingo dira profesional bat baino gehiago aurrean egon dadin immobilizazio-neurria aplikatzen denean.

      101. artikulua.– Isolamendu-neurria.

      1. – Isolamendu-neurria -portaera arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatuaren esparruan soilik aplikatu ahal izango da, eta, hala badagokio, premiazko harrera-programen esparruan- honako hau izango da: bereziki neurri hori aplikatzeko izango den gelan egongo da adingabea, eta ezin izango da hortik atera.

      2. – Neurri hori aplikatuko da adingabeak bere portaeraren kontrola nabarmen galdu duenean, eta hezitzaileen oharrei erantzuten ez dienean, eta adingabearen edo hartutako gainerako pertsona batzuen, edo zentroko langileen edo bisitarien osotasun fisikoa arriskuan dagoenean. Honako baldintza hauek bete behar izango ditu:

        1. iraupena ez da hamabi ordutik gorakoa izango, eta egoitza-harrerako baliabideko arduradun-lanak egiten dituen pertsona izango da une horretan erabakiko duena adingabea zenbat denbora egongo den isolamendu-aretoan eta adingabea noiz itzul daitekeen berriz ere taldera, betiere irizpide pedagogikoak nahiz segurtasunekoak kontuan hartuta;

        2. horretara bideratutako, diseinatutako eta altzariz jantzitako espazioan bete behar izango da, adingabeak bere buruari kalterik ezin izango diola egin bermatuz, artikulu honetako 5. idatz-zatian aurreikusitakoarekin bat etorriz;

        3. adingabeak berekin dituen eta bere burua lesionatzeko tresna gisa erabil litzakeen gauza guztiak kenduko zaizkio;

        4. isolamendua zentroko hezkuntza taldeko gutxienez kide batek gainbegiratu behar izango du, adingabearen segurtasuna bermatuko duten denbora-tarteetan;

        5. adingabeari azalduko zaio zein izan den isolamenduaren arrazoia eta helburua, baita bere portaeraren kontrola berreskuratzen duenean amaituko dela ere;

        6. isolamenduak irauten duen bitartean, adingabeak behar den medikuaren edo langile espezializatuen bisita izango du;

        7. isolamenduak irauten duen bitartean, adingabeak bere elikadura-premiak eta premia fisiologikoak beteta edukiko dituela bermatuko da.

      3. – Isolamendu-neurria ezin izango da erabili gaixo dauden edo gaixotasun larri baten eriondo diren edo menpekoak diren adingabeekin, salbu eta adingabeen jardunak beren osotasunarentzako edo gainerakoen osotasunerako hur-hurreko arriskua eragin balezake.

      4. – Adingabe bat isolamendu-aretoan sartzen den bakoitzean, une horretan egoitza-harrerako baliabideko arduradun-lanak egiten ari denak inprimaki bat bete behar izango du, eta han honako datu hauek jarri behar izango ditu:

        1. adingabearen filiazio-datuak;

        2. isolamendu-aretoan sartu den eguna eta ordua;

        3. isolamendu-aretoan sartzea eragin duten gertakarien azalpen zehatza;

        4. kendu zaizkion ondasun, objektu eta arropa pertsonalak;

        5. hala badagokio, aretoan gertatutako gorabeherak;

        6. irteera-eguna eta -ordua;

        7. adingabeari bere ondasunak itzuli zaizkiola.

          Inprimaki horren kopia bat bidaliko da berehala Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Ordezkaritza Espezializatura, eta horrek, kopia bat bidali beharko du, informazio gisa, Fiskaltzara. Adingabearen espedientean ere kopia bat erantsiko da.

      5. – Isolamendu-neurria jartzeko erabiltzen den gela portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua aplikatzera bideratuta dauden egoitza-zentroetan soilik izango da. Nahitaezkotzat hartzen bada neurri hori aplikatzea premiazko harrera-programaren esparruan, adingabeak bizi diren egoitza-harrerako baliabideko arduradunak eskatu ahal izango du isolamendu-gela erabiltzeko baimena eta adingabea lekuz aldatuko da. Lurralde Historiko batean ez badago portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua aplikatzera bideratuta dagoen egoitza-zentrorik, isolamendu-gela adingabeentzako harrera-programak aplikatzen dituen/dituzten egoitza-zentroan/egoitza-zentroetan kokatu ahal izango da.

        Isolamendu-gela Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuko teknikariek gainbegiratu behar izango dute gela hori martxan jarri aurretik, eta, ondoren, aldizka-aldizka.

        Honako ezaugarri hauek izango ditu:

        1. Gainerako aretoetatik aldenduta egongo da.

        2. Sartzeko segurtasun-ate bat izango du, metakrilatozko leihatila edo behatxulo egokitu bat izango du, eta hortik eusteko gela osoa ikusi ahal izango da.

        3. Nahitaezkoak diren gutxieneko altzariak izango ditu: aulki bat edo sofa bat zoruari edo hormei lotua.

        4. Ez da izango jaurti daitekeen edo eraso egiteko edo nork bere burua lesionatzeko erabil daitekeen objekturik.

        5. Instalazio elektrikoak honako ezaugarri hauek izango ditu:

          • argiztapena sabaian sartuta egongo da eta metakrilatozko pantaila batez babestuta;

          • kanpotik piztuko da;

          • ez da entxuferik izango;

          • kanpoan ez da inolako kablerik izango.

        6. Hormek ez dute nork bere burua lesionatzeko erabil litezkeen koskarik edo puntarik izango.

        7. Era berean, hormak ez dira paperez, baldosaz edo bestelako zeramikaz apainduta egongo, eta ahaleginak egingo dira material biguingarriz apainduta egon daitezen, baita atearen barnealdea ere.

          102. artikulua.– Arau-hausteen eta horiei aplika dakizkiekeen zigorren araubidea.

          1. – Egoitza-harrerako esparruan, haurrei eta nerabeei eskaintzen zaien zaintzan esku hartzen duten profesionalen arau-hausteen eta horiei aplika dakiekeen araubidea Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen VIII. tituluan aurreikusten dena izango da.

          2. – Arau-hausteak egitearen ondoriozko administrazio-erantzukizuna arau-haustea gauzatzen duen pertsona fisikoari edo juridikoari egotziko zaio, eta, solidarioki, erakundearen, egoitza-harrerako baliabidearen, edo, hala badagokio, zaintzeko betebeharra urratu duelako ardura duen zerbitzuaren titularra den pertsona fisikoari edo juridikoari.

          3. – Administrazio-erantzukizuna eragin duten gertakariak, gainera, Zigor Kodean delitu edo hutsegite gisa tipifikatu baldin balitezke, zehapen-espedientearen izapidea bertan behera utzi behar izango da dagokion ebazpen judiziala eman arte.

103. artikulua.– Plantillaren egokitasuna.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideetako langileen plantilla kopuruari, sexuari, prestakuntzari eta aplikatzen dituzten egoitza-harrerako programen esparruan esleituta dituzten zereginak gauzatzeko esperientziari dagokionez, profesional talde egoki batek osatu behar izango du eta haurren eta nerabeen premiei behar bezala eta eraginkortasunez erantzun behar izango die esku hartzen duten arloetan. Egoitza-harrerako baliabidearen eta aplikatzen den edo diren programaren edo programen izaeraren arabera, honako hauek eduki ahal izango ditu:

    1. zuzendaria edo arduraduna.

    2. Talde tekniko baten laguntza.

    3. Hezkuntza-taldea.

    4. Zerbitzu orokorrak.

  2. – Langileen antolaketak lagundu behar izango du profesional guztiek lana ondo egin dezaten eta haurrak eta nerabeak behar bezala zainduko direla bermatu behar izango du. Horretarako, honako hau zaindu behar izango da:

    1. langileen egonkortasuna;

    2. eginkizunak eta erantzukizunak argi eta garbi esleitzea;

    3. profesionalek egoitza-harrerako baliabidearen kudeaketan parte hartzeko mailak eta eremuak argi eta garbi definitzea;

    4. laguntza emateko talde teknikoaren diziplinartekotasuna;

    5. taldean lan egiteko eta esku-hartzeak koordinatzeko metodologia bat argi eta garbi ezartzea. Esparru horretan nahitaezkoa izango da taldeko aldizkako bilerak programatzea, bai zentroaren proiektuari dagokionez, bai esku-hartze indibidualei dagokienez;

    6. ordezkapenak egiteko prozedura argi bat izatea langileren baten absentziaren kasurako;

    7. egoitza-harrerako baliabideko arduraduna egon ezean agintea plantillako zer kidek hartu behar duen bere gain ezartzen duen protokolo bat izatea;

    8. lan-kargen estandarrak argi eta garbi jartzea, haurren eta nerabeen, egoitza-harrerako baliabideen eta aplikatutako egoitza-programari lotutako zereginen ezaugarriak kontuan hartuta;

    9. langile bakoitzari esleitu zaizkion lan-kargak aldizka berrikusteko prozedura bat ezartzea argi eta garbi.

      Ahal den neurrian, sexu desberdinetako profesionalen arteko parekotasuna izateko ahaleginak egingo dira, bi sexuetako erreferentzia-ereduak emateko haurrei eta nerabeei.

  3. – Lan-txandak haurrei eta nerabeei zaintza egokia emango zaiela eta profesionalen lana lan-baldintza egokietan gauzatuko dela bermatzeko moduan antolatu behar izango dira. Halaber, profesionalen lan-bizitzak eta bizitza pertsonalak nahiz familia-bizitzak bateragarriak izan behar dutela hartuko da kontuan ahal den neurrian, betiere Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

    104. artikulua.– Zuzendaria edo arduraduna.

  1. – Honako hauek dira egoitza-harrerako baliabidearen zuzendaritza- edo arduradun-lanak egiten dituen pertsonaren eginkizunak:

    1. baliabidean hartutako adingabeen zaintza materialki gauzatzea, indarreko legedian ezarritakoarekin bat etorriz, eta kasu bakoitzean ezartzen diren baldintzen arabera, betiere haur eta nerabe bakoitzaren gurasoek eta ahaideek bisitak egiteko ezarritako erregimena betetzen dela zainduz;

    2. haurrek eta nerabeek dituzten eskubideak egiaz betetzen direla bermatzea, haur eta nerabe horien eskaerak kontuan hartuz edo bideratuz;

    3. indarreko araudia, Babeserako Erakunde Publikoak emandako argibideak eta jarraibideak eta barne-araubideko arauak betetzen ote diren zaintzea, eta oinarrizko bizikidetza-arauekiko errespetua sustatzea;

    4. honako hauek izango direla bermatzea: egoitza-harrerako baliabidearen hezkuntza-proiektua, egoitza-harrerako protokoloak, barne-araubidearen arautegia edo bizikidetza-gida;

    5. administrazio-ebazpenak betearaztea, eta, egokitzat hartzen bada, proposamenak egitea ebazpen horiek aldatzeko, etengabeko ebaluazioaren esparruan;

    6. egoitza-harrerako baliabidearen goreneko arduraduna den aldetik, baliabideko programak, zerbitzuak eta jarduera orokorrak zuzentzea, antolatzea eta koordinatzea, baita kontrolatzea eta gainbegiratzea ere;

    7. haur edo nerabe bakoitzarentzako esku-hartze indibidualaren plangintza zuzentzea eta gainbegiratzea, esku-hartzea gauzatzea, erreferentziako hezitzailea izendatzea, hezkuntza-taldearen partaidetzarekin, eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuari haurraren edo nerabearen egoeraren eta bilakaeraren berri ematea;

    8. hezkuntza-taldearen barne-koordinazioa bermatzea;

    9. egoitza-harrerako baliabideko hezkuntza-proiektuaren, barne-araubideari buruzko arautegiaren edo bizikidetza-gidaren eta urteko jardun-planaren kopia bidaltzea Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatura;

    10. erregistroen, artxibategien, espedienteen eta dokumentazioaren zainketaz arduratzea;

    11. Fiskaltzarekin lankidetzan jardutea zaintzaren inguruko eginkizunak betez, eta baliabideak ikuskatzeko eginkizuna esleituta duten zerbitzuekin, baita Arartekoarekin eta Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoarekin ere;

    12. egoitza-harrerako baliabidearen eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuaren artean harremanak izatea, erraztea eta sustatzea aldizkako koordinazio-bide formalak ezarriz;

    1. baliabidearen ordezkaritza izatea;

    2. baliabideari atxikitako langileen zuzendaritza gauzatzea;

    1. baliabideko administrazioa zuzentzea, gastuei buruz onartutako aurrekontuarekin bat etorriz;

    2. berariazko lanpostuen zerrendan kasu bakoitzean aurreikusitako eginkizunak, daukan titulazioari dagozkion eginkizun tekniko/profesionalak eta formalki esleitzen dizkioten gainerakoak;

      99. artikuluan aurreikusitako eusteko neurriak baimentzea;

    1. gertakari larriak eta oso larriak direla medio hezkuntza-neurri zuzentzaileak aplikatzeko baimena ematea.

  2. – Egoitza-harrerako baliabide batean zuzendariaren eta arduradunaren figura badago, Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Ordezkaritza Espezializatuak erabaki behar izango du figura horietako bakoitzak aurreko idatz-zatian azaltzen diren eginkizunetatik zein bete behar izango duen.

  3. – Egoitza-harrerako baliabideko zuzendariak nahiz arduradunak gizarte-zientzietako, hezkuntza-zientzietako, zientzia psikologietako edo medikuntza-zientzietako alorreko erdi mailako edo goi-mailako unibertsitateko titulua eduki behar izango du.

    Foru Aldundiek ezarri ahal izango dituzte, egoitza-harrerako baliabidearen izaeraren eta baliabide horretan aplikatzen diren programen izaeraren arabera, kualifikazioari, prestakuntzari eta esperientziari dagokionez, egokitzat hartzen dituzten baldintza osagarriak.

    105. artikulua.– Talde teknikoa.

  1. – Egoitza-harrerako baliabideek laguntza emateko diziplina arteko talde tekniko baten aholkularitza- eta orientazio-zerbitzuetarako, eta, hala badagokio, esku-hartzeko zerbitzuetarako sarbidea izango dute. Talde tekniko hori Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuaren menpekoa izango da; horretaz gain, talde hori propioa, itundua edo, hala badagokio, hitzartua izan daiteke.

  2. – Laguntza emateko talde tekniko horren eginkizunak jarduteko bere lurralde-eremurako Foru Aldundiak ezartzen dituenak izango dira.

    106. artikulua.– Hezkuntza-taldea.

  1. – Hezkuntza-taldearen profesionalak honako hauek izango dira: tutoretza-lana edo oinarrizko gizarte- eta hezkuntza-arloko lana egiten dutenak eta/edo lan horri laguntza ematen dietenak: haurraren edo nerabearen zuzeneko zaintza, zainketak, orientazioa eta laguntza.

  2. – Hezkuntza-taldea hezitzaileek eta langile auxiliarrek osatuko dute, eta honako prestakuntza hau izango dute:

    1. Hezitzaileek gizarte-hezkuntzako diplomatura, edo, hori izan ezean, hezkuntza-zientzietako edo gizarte-zientzietako diplomatura edo lizentziatura bat eduki behar izango dute, betiere Gizarte Hezitzaileen Elkargoaren gaikuntza lortu badute.

    2. Hezkuntza-langile auxiliarrek gizarteratze-teknikariaren goi-mailako prestakuntza profesionala izango dute.

      Halaber, balioetsiko da profesionalek berariazko beste prestakuntza osagarri batzuk izatea, hezkuntza-zereginak gauzatzeko baliagarriak izan litezkeenak, bereziki berdintasunean eta hezkidetzan oinarritutako berariazko prestakuntza.

  3. – Ahal den neurrian, sexu desberdinetako profesionalen arteko parekotasuna izateko ahaleginak egingo dira, bi sexuetako ereduak emateko haurrei eta nerabeei.

  4. – Hezkuntza-langileek beharrezkoa den prestakuntza eta esperientzia izango dute beren hezkuntza-eginkizunak gauzatzeko egoitza-harrerako esparruan.

  5. – Honako hauek izango dira hezkuntza-taldearen profesionalen zeregin nagusiak:

    1. hartutako haurrak eta nerabeak heztea eta zaintzea egoitza-harrerako baliabideko hezkuntza-proiektuaren eta indarreko araudiaren arabera;

    2. banakako esku-hartze plana edo banakako hezkuntza-plana egitea banakako zaintza-planaren edo dagokion planaren esparruan, baita plan horiek aplikatzeko beharrezkoak diren hezkuntza-tresnak lantzea ere;

    3. erreferentziako hezitzailearen tutoretza-ekintza edo gizarte- eta hezkuntza-arloko ekintza gauzatzea haurrarekin edo nerabearekin edo haurrekin edo nerabeekin (eginkizun hori adingabe horiekin gauzatzeko esleitu diote);

    4. banakako esku-hartze planean edo banakako hezkuntza-planean jarritako helburuak lortzeko parte hartzen duten eta helburu horiekin zerikusia duten baliabideen, eragileen eta zerbitzuen koordinazioa antolatzea;

    5. adingabearen hezkuntza- eta eskola-arloko eta/edo laneratzeko prozesuaren jarraipena egitea.

    6. bizikidetza-arauak betetzea eta bete daitezen laguntzea;

    7. dituzten eskumenen eremuan, zuzeneko goragoko arduraduna ez badago, beharrezkoak diren erabakiak edo neurriak hartzeko erantzukizuna beren gain hartzea;

    8. haurra edo nerabea familiarekin bateratzeari edo familian hartzeari dagokionez, akoplatzeko prozesuan parte hartzea, baita emantzipazio-prozesuetan ere;

    9. berariazko lanpostuen zerrendan kasu bakoitzean aurreikusitako eginkizunak, daukan titulazioari dagozkion eginkizun tekniko/profesionalak eta formalki esleitzen dizkioten gainerakoak.

      107. artikulua.– Administrazioa eta zerbitzu orokorrak.

      Egoitza-harrerako baliabide bakoitzak, bere izaeraren arabera, aplikatzen duen programa motaren eta egituraren tamainaren arabera beharrezkoak diren administrazioko eta zerbitzu orokorreko (sukaldea, garbitasuna, mantentze-lanak) langileak izango ditu.

      108. artikulua.– Boluntarioa, praktika akademikoak edo profesionalak eta ikerlanak.

      1. – Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak adostu ahal izango du boluntarioek egoitza-harrerako baliabideetan jardutea Boluntarioen Erakundeen bitartez (aurretiaz lankidetza-hitzarmenak sinatu behar izango dira erakunde horiekin); nolanahi ere, ez da lankidetza indibiduala onartuko inola ere.

        Egoitza-harrerako baliabideetan lankidetzan jarduten duten boluntarioek Boluntarioen Legeak eskatzen dituen baldintzak bete behar izango dituzte eta beren jarduna profesionalekin lankidetzan gauzatu behar izango dute boluntarioen prestakuntza-prozesua aberastearren, eta ezin izango dituzte inola ere hezkuntza-taldearen eginkizunak osatu edo ordeztu.

      2. – Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak baimendu ahal izango du pertsonek praktika akademikoetan edo profesionalek egoitza-harrerako baliabideetan jardutea.

      3. – Era berean, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuak baimena eman ahal izango die gizarte-ikerketan espezializatuta dauden erakunde publiko eta pribatuei ikerlanak egiteko egoitza-harrerako baliabideetan; nolanahi ere, egoera indibidualei buruzko informazioaren izaera konfidentziala bermatu behar izango da.

        109. artikulua.– Zuzendaritzako langileen eta hezkuntza-langileen gutxieneko ratioak.

        Egoitza-harrerako baliabideetako etxeko zereginak eta mantentze-lanak egiteko beharrezkoak diren langileez gain, langileen eta erabiltzaileen gutxieneko ratioa -teknikariei eta hezkuntza-langileei buruzkoa bakarrik- egoitza-harrerako baliabide motaren eta aplikatutako programa motaren araberakoa izango da.

      1. – Egoitza-zentroetan, emantzipaziorako prestatzeko zentroetan eta harrera-etxebizitzetan aplika daitezkeen gutxieneko ratioak:

        1. Zuzendaritza: zuzendari edo arduradun bat zentro osorako. Egoitza-harrerako baliabidearen tamainaren arabera, pertsona horrek zuzendaritza-eginkizuna gauzatu ahal izango du baliabide horretan eta, aldi berean, eginkizun hori bera bete ahal izango du antzeko ezaugarriak dituzten beste baliabide batzuetan. Halaber, egoitza-harrerako baliabidearen tamainaren arabera, pertsona horrek bere zuzendaritza-eginkizuna baliabide bereko beste eginkizun batzuekin batera gauzatu ahal izango du.

        2. Hezkuntza-taldea: Hezkuntza-taldeari dagozkion ratioak 12 adingabe kontuan hartuta ezarri dira, bai adingabe horiek gehieneko edukiera hori duen egoitza-harrerako baliabide batean zaintzen badira, bai edukiera hori duen egoitza-modulu batean zaintzen badira. Egoitza-zentroak edo emantzipaziorako prestatzeko zentroak modulu bat baino gehiago badu, ezarritako ratioak modulu bakoitzerako errespetatu behar izango dira. Egoiliar kopurua 12 baino txikiagoa bada, profesionalen gutxieneko ehunekoa hainbanatuko da. Honako ratio hauek aplikatuko dira:

          • Egunez, haurrak edo nerabeak ez daudenean hezitzailearen presentzia bermatu behar izango da.

          • Egunez, eta hartutako pertsonen presentziarekin, honako presentzia-ratio hauek bermatu behar izango dira:

          • Oinarrizko programa: hezitzaile bat haur edo nerabe bakoitzeko.

          • Premiazko harrera-programa: hezitzaile bat 3 haur edo nerabe bakoitzeko, betiere premiazko harrera egoitza-harrerako baliabidean, edo bereziki programa aplikatzera bideratuta dagoen egoitza-harrerako baliabide bateko modulu batean gauzatzen bada.

          • Portaera-arazoak dituzten nerabeak zaintzeko programa espezializatua: hezitzaile bat 3 nerabe bakoitzeko.

          • Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua: hezitzaile bat 2 nerabe bakoitzeko.

          • Lehen haurtzaroari laguntza emateko programa: hezitzaile bat eta hezkuntza-arloko auxiliar bat zaindutako 6 haur bakoitzeko, eta ahaleginak egingo dira txanden antolaketak, ahal den neurrian, berma dezan haur bakoitza erreferentziako pertsona berek zaindu dezaten.

            Egoitza-harrerako baliabideek, gainera, egokitzat hartzen duten laguntza emateko auxiliarrak izango dituzte, betiere hartutako herritarren premiak eta ezaugarriak kontuan hartuta.

          • Gauez honako presentzia-ratio hauek aplikatuko dira:

          • Zaintzako oinarrizko programa: hezkuntza-arloko auxiliar bat etxebizitza bakoitzeko, edo, zentroen kasuan, modulu bakoitzeko, betiere bermatzen bada hezitzaile bat edo teknikari bat libre dagoela premiazko egoeran esku hartzeko.

          • Premiazko harrera-programa: hezitzaile bat eta hezkuntza-arloko auxiliar bat 12 haur eta nerabe bakoitzeko, betiere premiazko harrera hori egoitza-harrerako baliabidean edo bereziki adierazitako programa aplikatzera bideratuta dagoen egoitza-harrerako baliabide bateko modulu batean gauzatzen bada.

          • Portaera-arazoak dituzten nerabeei arreta emateko programa espezializatua: hezitzaile bat eta hezkuntza-arloko auxiliar bat 12 nerabe bakoitzeko.

          • Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua: hezitzaile bat eta hezkuntza-arloko auxiliar bat 5 nerabe bakoitzeko.

            Portaera-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatu bat aplikatzera bideratuta dauden egoitza-zentroetan, Haurrak eta Nerabeak Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatuak immobilizazio fisikoarekin esku hartzearen inguruko prestakuntza berezia duten hezkuntza-teknikariak sartzeko aukera balioetsiko du; teknikari horrek hezitzaileak esanbidez eskatuta soilik jardungo du.

          • Lehen haurtzaroari laguntza emateko programa: hezitzaile bat eta hezkuntza-arloko auxiliar bat zaindutako 6 haur bakoitzeko.

      2. – Emantzipazio-etxebizitzetan aplika daitezkeen gutxieneko ratioak:

        1. hezitzaile bat, hartutako nerabeen erreferente gisa jardungo du etxebizitzatik kanpo dagoela, bizikidetza-unitatearen funtzionamendua berrikusiko du, laguntza antolatuko du eta egituraren nahiz egoiliarren jarraipena egingo du;

        2. zaindutako pertsonen premiek edo emantzipazio-programak horrelakorik eskatzen badu, egiturak hezkuntza-langile auxiliarrak izango ditu.

          110. artikulua.– Hautaketa.

          1. – Haurrak eta Nerabeak Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 48.j) artikuluarekin bat etorriz, eta eginkizun publikoa arautzen duen araudiaren esparruan, langileak aukeratzeko prozedurak diseinatuko dira, profesionalen egokitasuna bermatuko duten prozedurak, haurren eta nerabeen goragoko interesa zaintzeko eta horien eskubideak babesteko. Egoitza-harrerako baliabide publikoetako adingabeak zaintzen esku hartzen duten boluntarioak hautatzeari dagokionez, mota bereko neurriak hartuko dira.

          2. – Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen 106. artikuluarekin bat etorriz, erakunde pribatuekin sinatutako lankidetza-akordioen esparruan, administrazio publikoek, beren eskumenen eremuan eta baimena emateko, homologatzeko eta ikuskatzeko beren eginkizunak betez, zainduko dute egoitza-harrerako baliabideetan haurrak edo nerabeak zaintzen dituzten langileak (profesionalak edo boluntarioak) egokiak izatea gauzatzen dituzten eginkizunetarako.

          3. – Langileak hautatzeko prozedurak ahalbidetu behar izango du hautagaien kualifikazio akademikoa, esperientzia eta ezaugarri pertsonalak balioestea, baita gaitasun horiek lanpostuei dagozkien eginkizunak gauzatzeko egokiak izatea ere, aplikatu den egoitza-harrerako programaren arabera. Hautatutako pertsonek probaldi bat egin behar izango dute, eta denboraldi horretan beren eginkizunak gauzatu behar izango dituzte langileen artetik esperientzia duen kide batek gainbegiratuta, eta postua emango zaio, baldin eta probaldia arrakastaz gainditzen badu.

            111. artikulua.– Prestakuntza.

          1. – Esku-hartze horien helburu diren adingabeek dituzten premia desberdin eta aldakorrei etengabe erantzuteko gauza izango diren prestakuntza-programak antolatuko dira.

          2. – Egoitza-harrerako baliabideek langileen prestakuntza-plan bat eduki behar izango dute, eta plan horrek hasierako prestakuntza nahiz etengabeko prestakuntza hartuko ditu kontuan.

          3. – Hasierako prestakuntzak honako eduki hauek hartuko ditu bere baitan:

            1. egoitza-zaintzako jardun-printzipioak;

            2. gizarte babesik gabeko egoeran dauden haurrak eta nerabeak zaintzeari buruz indarrean dagoen legedia;

            3. zaindutako herritar motaren ezaugarri orokorrak;

            4. egoitza-zaintzarako programa;

            5. haurren eta nerabeen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak;

            6. egoitza-harrerako baliabidearen hezkuntza-proiektua;

            7. jarraibide onen eskuliburua eta/edo jardun-protokoloak;

            8. barne-araubideko arautegia edo bizikidetza-gida, bereziki haurren eta nerabeen eskubideak eta betebeharrak, eta zehapen-araubidea;

            9. profesionalen rolak eta eginkizunak;

            10. emakumeen eta gizonen berdintasuna, hezkidetza eta genero-ikuspegia txertatzea;

            11. familiaren rola eta profesionalak familiarekiko duen erantzukizuna;

            12. hartutako haurren eta nerabeen osasunarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten alderdiak;

            1. haurrekin eta nerabeekin erlazionatzeko trebetasunak; portaerak eta estrategiak aurresateko gaitasuna eta autonomiarako eta erantzukizunerako trebetasunak irakasteko teknikak, portaerak aldatzeko estrategiak eta teknikak, portaera desegokiak areagotzea prebenitzeko eta saihesteko teknikak, bizikidetzaren inguruko arau-esparruari, eta egoitza-komunitatea osatzen dutenen eskubideei eta erantzukizunei buruzko jakintzak eta portaera positiboak indartzea;

            2. krisi-egoeretan esku hartzeko prozedurak;

            1. berariazko prestakuntza sexu-abusuei dagokienez, bai egoera hori atzemateko, bai antzeko egoeraren bat gertatuz gero, laguntza egokia emateko;

            2. osasunerako heztea, haurren gaixotasunak prebenitzea eta kontrolatzea, gaixotasun infekzioso eta kutsakorren prebentzioa, droga-mendetasunen prebentzioa, istripuen prebentzioa eta lehen sorospenak;

            3. immobilizazio fisiko pertsonalerako neurriak eta isolamendu-neurriak behar bezala aplikatzea;

            4. larrialdi-kasuetan jarduteko jarraibideak;

            5. elikagaien prestaketa eta manipulazioa, baldin eta langileek beren eginkizunen artean elikagaiak prestatzea badute;

            6. dokumentazioa egitea eta gordetzea;

            7. egoitza-harrerako programen tipologiekin lotuta dagoen beste edozein hezkuntza-alderdi;

            8. ezinduen aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta irisgarritasun unibertsala.

          4. – Etengabeko prestakuntza zerbitzuaren bilakaera-premietara, langileen prestakuntza-premietara eta, ahal den neurrian, haien zaletasunetara, eta haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko zerbitzuek egoitza-harrerako baliabideetarako jarri dituzten helburuetara egokituko da. Honako eduki hauek bildu behar izango ditu:

            1. hasierako prestakuntzaren eguneratzea;

            2. beren eginkizunekin zerikusia duten ezagutza espezializatuak;

            3. talde-lanaren trebetasunak eta profesionalen arteko koordinazioa.

              112. artikulua.– Lan-estresaren prebentzioa eta gainbegiratzea.

              1. – Egoitza-harrerako baliabideek lan-estresa, eta, bereziki, profesionalak erreta egotea prebenitzeko neurriak ezarri behar izango dituzte; neurri horiek antolaketa-alderdietan, lan-baldintzetan, lan-giroan eta langileak lanpostuz igotzeko aukeretan azalduko dira.

              2. – Gainbegiratzeko sistema bat ezarri behar izango da, etengabe eta modu planifikatuan aplikatuta, esku-hartzeei aholkuak emateko, laguntzeko, komunikazioa errazteko eta ebaluatzeko eginkizunak gauzatuko dituen sistema, hain zuzen ere. Hezkuntza-taldeak egoitza-harrerako baliabideren bat eskatzen badu, profesional talde batek egindako gainbegiratzea eskaini behar izango da. Talde hori egoitza-harrerako baliabidetik zein Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko dagokion Lurralde Zerbitzu Espezializatutik kanpokoa eta horrekin zerikusirik ez duena izango da.

  1. – Lurralde Historikoetako Foru Organoek Dekretu honetako 6. artikuluan arautu diren egoitza-harrerako baliabideak ez diren beste baliabide batzuk prestatu ahal izango dituzte babesik gabeko egoeran dauden adingabeek behar duten zaintza berehala emateko, baldin eta adingabe horien premiak errealitate berrietan edo sortzen ari diren fenomeno sozialetan sartuta badaude, eta horien dimentsioa dela medio, gaur egun dagoen baliabide-sarearen esparruan erantzun ezin bazaie.

  2. – Prestaketa hori salbuespenezkoa, aldi baterakoa eta iragankorra izango da, eta idazki bidez arrazoitu behar izango da baliabide horiek martxan jarriko direla, erantzun behar dieten premiak bat-batekoak eta ugariak direlako. Adierazitako arrazoitzea salbuespenezko antolaketa-txosten baten bitartez egingo da Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Batzorde Iraunkor Sektorialean. Aurrekoaren berme gisa, baliabide horiek martxan egoteko gehieneko aldia urtebetekoa izango da, eta beste 6 hilabetez luzatu ahal izango da martxan jartzen diren egunetik zenbatzen hasita; denboraldi horretan, gainera, behar diren eta 6. artikuluan biltzen diren aurreikuspenetara eta baliabide motaren arabera Dekretu honek eskatzen dituen baldintzetara egokitzen diren egoitza-harrerako formulak antolatu beharko dira.

Dekretu honetan biltzen diren baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak ezin izango zaizkie eskatu esperimentu gisa hartzen diren egoitza-ekimenei, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen duen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Emantzipaziorako prestatzeko zentroetarako aurreikusitako gehieneko 30 lagunentzako edukiera gainditzen duten egoitza-harrerako baliabideek -dekretu hau indarrean jartzean jada zeudenek- ez dituzte honako baldintza material hauek bete behar izango:

  1. gehieneko edukiera, baliabide horietan ez da 5 modulutik gorakoa izango.

  2. gelen gehieneko edukiera plaza kopuruari dagokionez.

    Gainera baldintza materialak, moduluen gehieneko edukiera eta bainugelen eta komunen ratioa barne, emantzipaziorako prestatzeko zentroetan aplikatzen direnak izango dira. Halaber, egoitza-harrerako baliabide mota horretarako aurreikusitako baldintza funtzional eta langile-arloko baldintza guztiak aplikatuko zaizkie.

  1. – Egoitza-harrera ez diren alojamendu-formulak, ostatuak eta gaueko zentroak, batik bat, ez dira Dekretu honen babespean egongo; hortaz, kendu egin behar izango dira eta horien ordez 6. artikuluan azaltzen diren egoitza-harrerako baliabideak jarri behar izango dira.

    Foru Aldundiek bi urteko epea izango dute, Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatzen hasita, ordezkapen hori egiteko. Epe hori hiru urtera bitarte luzatu ahal izango da erabat ordezteko zailtasun bereziak daudela egiaztatzen bada.

  2. – Aurrekoa ulertu behar izango da bigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako zerbitzu esperimentalen esparruan alojamendurako formula alternatiboak antolatu ahal izateko aukera alde batera utzi gabe.

  1. – Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek, horretarako sortutako Batzorde Mistoaren esparruan, 10. artikuluaren 2. idatz-zatian azaltzen diren lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko protokoloak egin eta onartuko dituzte.

  2. – Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuek ezinduak zaintzeari eta gizarteratzeari eta laneratzeari dagokionez eskumena duten foru-zerbitzuekin lankidetzan jarduteko eta koordinatzeko formulak ezarriko dituzte.

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek, beren Sail eskudunen bitartez, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarren premiazko harrerarako jardun-protokolo komun bat adostuko dute esku hartzen duten gainerako erakundeekin, fiskaltzekin eta segurtasun-indarrekin bereziki. Protokolo hori Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan esku hartzeko baldintzak, pertsona horien eskubideen errespetua bermatuko duten baldintzak, aplikatzeko izango da.

Eusko Jaurlaritzak, Barne Sailaren bitartez, eta Foru Aldundiek, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Lurralde Zerbitzu Espezializatuen bitartez, eta Udalek, Udal Gizarte Zerbitzuen bitartez, jardun-protokolo komun bat ezarriko dute, Dekretu hau indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita urtebeteko epean, adingabeak hartuta dauden egoitza-harrerako baliabideetako adingabeen baimenik gabeko absentzien kasuetarako, betiere 84. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

106. artikuluaren 2. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, hezkuntza-langileei -hezitzaileei nahiz hezkuntza-langile auxiliarrei- eskatzen dizkieten titulazioak haurrak eta nerabeak babesteko sarean beren jarduera profesionala gauzatzen Dekretu hau indarrean sartu ondoren hasten diren profesionalei soilik eskatu ahal izango zaie.

ALDI BATERAKO XEDAPENAK

  1. – Babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideen titular diren erakunde pribatuek, Dekretu hau indarrean jartzean jada martxan daudenek, Administrazio eskudunari eskatu behar izango diote, adierazitako data horretatik zenbatzen hasita urtebeteko epean, martxan jarduteko baimena. Adierazitako baimena behin-behinekoa izango da kasu bakoitzari dagozkion baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak betetzen ez diren bitartean, eta erakundeek 4 urteko epea izango dute, Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera zenbatzen hasita, baldintza horiek betetzeko.

    Ordura arte, eta beren eskabidea ebatzi arte, baliabide horiek beren ohiko funtzionamenduarekin jarraituko dute.

  2. – Lehenengo paragrafoan ezarritako lau urteko epea igaro ondoren harrera-baliabideen titular diren erakundeek aplikatu behar diren baldintzak bete ez badituzte, edota bete arren aginduzko funtzionamendu-baimena eskatu ez badute, baliabidea itxi egingo du Administrazio eskudunak.

  3. – Xedapen honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko hirugarren xedapen gehigarrian azaltzen den salbuespenaren helburu diren baldintzei dagokienez.

Haurrak eta nerabeak egoitzan hartzeko Administrazio Publikoekin jada sinatutako itunak edo, hala badagokio, hitzarmenak ezartzeko, titulartasun pribatuko baliabideek funtziona dezaten emandako baimenak homologazioaren balioa izango du.

  1. – Babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideen (Dekretu hau indarrean jartzean martxan daudenak) titularrak diren erakunde publikoek lau urteko epea izango dute data horretatik aurrera 6. artikuluan ezarritako sailkapenarekin bat etorriz aplika daitezkeen baldintza materialak, funtzionalak eta langile-arlokoak betetzeko.

  2. – Xedapen honetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko hirugarren xedapen gehigarrian azaltzen den salbuespenaren helburu diren baldintzei dagokienez.

Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena eman zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita, hogei egunera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko uztailaren 8an.

Lehendakaria,

JUAN JOSΙ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVΝN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.