Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

196/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1946
  • Xedapen-zk.: 196
  • Xedapen-data: 2013/04/09
  • Argitaratze-data: 2013/04/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan xedatzen denez, sailburuek, Jaurlaritzari buruzko Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, Lehendakariari aurkeztuko dizkiote bakoitzaren sailari dagokion araudi organikoari buruzko egitasmoa, onarpena eman diezaien. Sailburuei izendatutako jardun-arlo bakoitzarentzat Jaurlaritzaren programan jasotako helburuei eta programa hori argitu duten irizpideei egokituko zaizkie egitasmook.

Dekretu hau da, beraz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren erregelamendu organikoa, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan aurreikusita dagoena.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak bere gain hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak ingurumenaren eta lurralde-politiken arloetan dituen eskumenen kudeaketa, eta Sailaren kudeaketa eraginkorra sustatu eta gauzatzeko konpromisoa hartzen du, gobernantza publiko onari buruzko printzipio adierazgarrien arabera. Hauek dira printzipio horiek: plangintza, koordinazioa, ebaluazioa, parte-hartzea eta gardentasuna, bere ardurapeko eremuan.

Azpimarragarria da, orobat, euskara Sailaren jardueretan erabili eta normalizatzeko antolatzen diren ekimenei eman nahi zaien bultzada.

Sailari esleitutako helburuak lortzen laguntzeko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoak hiru sailburuordetza ditu: Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza, Ingurumen Sailburuordetza eta Garraio Sailburuordetza.

Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza Zerbitzu Zuzendaritzak eta Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak osatzen ditu. Administrazio-zerbitzu orokorrak ematen laguntzea eta Sailaren jarduerak ebaluatzea ditu helburutzat. Horretarako, behar diren lanak koordinatuko ditu, Ingurumen Sailburuordetzarekin eta Garraio Sailburuordetzarekin lankidetzan jardunez. Hori guztia lurralde-plangintza zehatz bat oinarritzat duen lurralde-estrategia jasangarri baten barruan. Lurralde-plangintza horretan jasota dago, batetik, espazioen eta ingurune naturalaren ingurumen-babesa, eta bestetik, garraio-bideen eta beren azpiegituren antolaketa jasangarria.

Ingurumen Sailburuordetza Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak eta Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak osatzen dute. Ingurumeneko zenbait baimenekin eta inguruneetako ingurumen-gaixotasunekin zerikusia duten gai batzuk kudeatzea du helburutzat. Sailburuordetza horrek, orobat, ingurune naturala babesteko tresnak hartzea, hezkuntza eta ingurumenarekiko sentsibilizazioa sustatzen ditu, ingurumen-plangintzaren esparru berezi batean.

Garraio Sailburuordetzak Garraio Azpiegituren Zuzendaritza eta Garraio Plangintzaren Zuzendaritza ditu menpean. Gure lurraldean mugikortasuna antolatzea eta garraio-politika kudeatzea ditu helburutzat, bai eta garraio-azpiegiturak behar bezala egin eta kudea daitezela zaintzea ere.

Abenduaren 15eko 20/2012 Dekretu horren hamargarren xedapen gehigarrian xedatuta dagoenez, euskararen erabilera bultzatzeko politika administrazioaren jardunean zeharkako politika izan dadin eta dagokion ardatz-gune izan dadin, Lehendakaritzak eta sail guzti-guztiek euskara-atal bat sortuko dute beren egitura organiko eta funtzionalean, politika publikoetan eta kudeatzen dituzten administrazio-gai guztietan euskara bultzatzen lagundu dezan, hizkuntza-politikaren alorrean eskumena duen organoaren irizpideei jarraituz.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, lehendakariak aurrez onartu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 9an egindako bileran gaia aztertu eta onartu ondoren, honako hau

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13. artikuluarekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak honako eremu hauetan gauzatuko ditu bere funtzioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion eskumenetatik atera gabe betiere:

  1. Lurraldea eta itsasertza antolatzea.

  2. Ingurumena.

  3. Urak.

  4. Ubideak eta ureztaketak.

  5. Baliabide naturalak antolatzea eta natura zaintzea.

  6. Lurra eta hirigintza.

  7. Trenbideak.

  8. Bide-sarea.

  9. Lurretikako, itsasotikako, ibaietikako eta kabletikako garraioak.

  10. Heliportuak eta aireportuak.

  11. Portuak eta itsas gaiak.

    1. atala. Egitura orokorra.

      Aurreko atalean aipaturiko jardun-arloetako eskumenak erabiltzeko, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak honako egitura orokor hau hartuko du:

      1. Organo nagusiak:

        1. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.

        2. Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetza.

        1. - Zerbitzu Zuzendaritza.

        2. Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza.

        3. Ingurumen Sailburuordetza.

        1. Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza.

        2. Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza.

        1. Garraio Sailburuordetza.

        1. Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.

        2. Garraio Plangintzaren Zuzendaritza.

      2. Lurralde-organoak.

        1. Ingurumeneko Lurralde Zerbitzuak.

        2. Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzua.

        3. Portuen Lurralde Zerbitzuak.

      3. Kide anitzeko organoak.

        Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari kide anitzeko organo hauek atxiki zaizkio saila eratzeko arauetan zehaztutakoaren arabera:

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordea, otsailaren 27ko 3/1998 Legeren bidez sortua eta apirilaren 11ko 69/2000 Dekretuan arautua; azken hori apirilaren 11ko 82/2002 Dekretuak aldatua.

      2. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseilua, otsailaren 27ko 3/1998 Legearen bidez sortua eta urriaren 10eko 199/2000 Dekretuan arautua.

      3. Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua, uztailaren 6ko 5/1989 Legearen bidez sortua.

      4. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseilua, otsailaren 14ko 164/1995 Dekretuaren bidez sortua.

      5. Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseilua, ekainaren 30eko 16/1994 Legearen bidez sortua.

      6. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta irailaren 9ko 157/2008 Dekretuan arautua.

      7. Lurralde Politikako Aholku Batzordea, maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusia eta urtarrilaren 15eko 7/2008 Dekretuan arautua.

      8. Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea, maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen bidez sortua.

      9. Portuen Aholku Kontseiluak, ekainaren 4ko 359/1991 Dekretuaren bidez sortuak.

      10. Euskadiko Portu eta Itsas Gaietako Kontsulta Organoa, maiatzaren 23ko 90/2000 Dekretuaren bidez sortua.

      11. Euskadiko Garraio Agintaritza, abenduaren 15eko 5/2003 Legearen bidez sortua.

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren mendean edo berari atxikita daude, kasu bakoitzean legez behar duen egoeran.

  1. Zuzenbide pribatuko ente publikoak.

    1. Uraren Euskal Agentzia / Agencia Vasca del Agua.

    2. Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca.

  2. Honako sozietate publiko hauek:

    1. Ihobe, S.A., Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

    2. Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A.

    3. Euskotren Participaciones, S.A.

    4. Euskadiko Kirol Portua, S.A.

    5. Zumaiako Kirol Portua, S.A.

  3. Fundacin Museo Vasco del Ferrocarril / Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa.

  1. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari honako hauek dagozkio: batetik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak betetzea, eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien funtzioak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren arabera sailari dagozkion funtzio eta jardun-arloetan, indarrean dauden legeek egozten dizkioten eskumenak betetzea, betiere, saileko beste organoren bati esleitu ez bazaizkio.

  2. Sailburuari dagozkio, halaber, honako eskumen hauek erabiltzea:

    1. Saileko organoen artean eskuduntzei buruz sortzen diren gatazkak ebaztea eta beste sail eta erakunde batzuekiko eskumen-gaiak planteatzea.

    2. Jaurlaritzaren Kontseiluaren aurretiazko baimenetik kanpo dauden hitzarmen eta akordioak baimentzea, sailaren berezko gaietan, eta berauek sinatzea.

    3. Bere sailaren eremuetan, ondare-erreklamazioko espedienteak ebaztea.

    4. Hirigintzako plangintza garatzeko hirigintza-antolamenduko planak onartzea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari badagozkio.

    5. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak onartzea, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartzeko direnak izan ezik.

1. ATALA

FUNTZIO OROKORRAK

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, honako eskumen hauek erabiltzea:

  1. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren menpean dauden gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren jarraibideak eta aginduak emanez.

  2. Bere arlo funtzionaleko jarduera-politikak zehaztu, prestatu eta sailburuari proposatzea, helburu estrategikoak garatzea eta lortutako gizarte-inpaktua neurtzea.

  3. Xedapen orokorren proiektuak sustatzea.

  4. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea.

  5. Ahaleginak egitea sailburuordetzak eta bere zuzendaritzek ordezkaritza eraginkortasun eta koordinatua izan dezaten proiektuetan, sareetan, elkarteetan, erakunde eta instituzioetan, are Europako nahiz nazioarteko mailan.

  6. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailburuordeei, oro har, dagozkien egiteko orokorrak ere beteko dituzte.

Saileko zuzendariei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, honako eskumen hauek erabiltzea:

  1. Bere jarduera-eremuei esleitutako helburuak zabaltzea, Zuzendaritzaren barneko zerbitzuak eta lan-sistemak antolatuz, jarduerak eta ardurak esleituz, lortutakoa kontrolatuz eta kudeaketan behar diren zuzenketak ezarriz, organo eskudunek ezarritako arauekin bat etorriz.

  2. Zuzendaritzako jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta ikuskatzea, goragoko organoak emandako jarraibideen arabera.

  3. Bere eskumeneko gaietan xedapen-proiektu orokorrak, planak, programak eta jarduera garrantzitsuak prestatzeko eta izapidetzeko lanak sustatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin batera.

  4. Beste administrazio batzuekiko eta pertsona publiko nahiz pribatuekiko hitzarmenak eta lankidetza-tresnak proposatzea, zuzendaritzaren gaietan.

  5. Bere eskumeneko arloetan beharrezko diren ebazpenak ematea, bai eta behar denean goragoko organoetara ebazpen-proposamenak bidaltzea ere.

  6. Politikako tresnak garatzea eta aplikatzea, zuzendaritzaren funtzio-arloetan.

  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako diru-laguntzak emateko bideak proposatzea.

  8. Zuzendaritzaren tasen eta prezio publikoen zenbatekoa proposatzea eta, hala badagokio, beharrezko likidazioa egitea.

  9. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein funtzio, edo, orokorrean, Administrazioko zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

    2. ATALA

    ADMINISTRAZIO ETA LURRALDE PLANGINTZAREN SAILBURUORDETZA

  1. Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzak honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Sailaren jarduerak antolatu, koordinatu eta ebaluatzea.

    2. Lurraldearen eta paisaiaren antolamendua egitea, lurralde-plangintza estrategiko baten barruan.

    3. Saileko zerbitzu orokorrak.

    4. Lurralde-planeamenduko erabakiak garatzeko hirigintza-antolamendua egitea, Eusko Jaurlaritzak horiek onartzeko eskumena badu.

    5. Lurraldeko informazioa.

    6. Lurra eta hirigintza.

    7. Euskararen erabileraren normalizazioa.

    8. Parte-hartzea eta gardentasuna.

    9. Europako eta nazioarteko gaiak.

  2. Administrazio eta Lurralde Plangintza Sailburuordeak honako eginkizun hauek ditu:

    1. Sailaren sailburuordetzak koordinatzea, benetako lurralde-estrategia bat bultzatzeko, bere baitan lurralde-plangintza, ingurumenaren babesa eta mugikortasun jasangarria egokiro jaso nahirik.

    2. Sailaren jardueraren antolaketa sustatzea, Jaurlaritzaren programa zer neurritaraino betetzen den ikustea eta sailak bere eskumen diren eremuetan gauzatzen dituen jarduerak eta ezarrita dauzkan arauak ebaluatzeko lanak sustatzea, Ingurumen Sailburuordetzarekin eta Garraio Sailbuordetzarekin lankidetzan.

    3. Sailaren jarduera koordinatzea Jaurlaritzako gainerako sailen, Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, udalen eta gainerako instituzio, elkarte eta erakunde publiko nahiz pribatuen aurrean. Europako eta nazioarteko eremuan, koordinazio hori Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan egingo da.

    4. Lurralde-antolamenduko tresnak eta lurralde-plangintzako beste edozein tresna prestatu eta izapidetzeko lanak sustatzea.

    5. Lurralde-antolamendu, paisaia, lurzoru eta hirigintza arloetako arauak prestatzeko lanak sustatzea.

    6. Hirigintzako plangintza eta lurraldeko plangintzaren zehaztapenak garatzen dituen hirigintzako antolamenduko tresnak sailburuari helaraztea, behin betiko onets ditzan, baldin eta berauek onestea Eusko Jaurlaritzari badagokio.

    7. Lurraldeko informazioa sustatzea tresna estrategikoak erabiliz, hala nola, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) eta Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko kartografia ofiziala.

    8. Sailaren eskumen-eremuan, honako arlo hauekin zerikusia duten gaiak koordinatzea: aurrekontua, kontratazioa, gai juridikoak eta xedapen orokorren prestakuntza.

    9. Sailburuordetzaren jarduera-arloetako zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea.

    10. Saileko langileek sailaren eskumenen kudeaketan eta Administrazioaren zeharkako gaien eta gai komunen kudeaketan parte hartzeko formulak sustatzea, bai eta eragile interesdunek eta herritarrek sailaren eskumeneko gaietan parte hartzekoak ere.

    11. Aktiboki parte hartzea Administrazioaren zeharkako ekimenetan eta jarduera komunetan herri-administrazioaren koordinazio, berrikuntza eta modernizazio arloan, eta gainerako sailekiko solaskidetza bideratzea.

    12. Euskara sailaren egunez egunekoan normal erabiltzeko jarduerak sustatzea.

    1. Sailaren jardueran komunikazioa, parte-hartzea eta gardentasuna bermatzeko jarduerak koordinatzea.

  3. Hierarkian, Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzak Zerbitzu Zuzendaritza eta Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza ditu menpean.

  1. Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio honako eginkizun hauek:

    1. Sailaren zerbitzu orokorrak antolatu eta gobernatzea, erregistro orokorra barne.

    2. Sailaren aholkularitza juridikoa kudeatzea, gainerako zuzendaritzekin lankidetzan, sailaren arau, plan, programa eta jarduera garrantzitsuak prestatzeko eta izapidetzeko lanetan parte hartuz.

    3. Jurisdikzio-prozeduren eta, hala badagokio, beren ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, eta sailak parte hartzen duen gaietan Auzibide Zuzendaritzarekin harremana izatea.

    4. Sailaren ondare-erantzukizuneko espedienteen instrukzioa egitea, eragindako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea auzi-errekurtsoak ebazteko lanetan.

    5. Jaurlaritzaren Kontseiluari ezarri behar zaizkion espedienteak eta gaiak tramitatu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-ekintzak tramitatu eta kontrolatzea ere.

    6. Sailaren kontratazio-espedienteak tramitatzea, bai eta legerian aurreikusitako kontratazio arloko beste edozein lan egitea ere.

    7. Sailaren aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea, beraren jarraipena egitea eta organo autonomiadunen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen eta sailari atxikitako sektore publikoko gainerako erakundeen aurrekontu-proiektuak koordinatzea, bai eta sailaren aurrekontuarekin sendotzea ere.

    8. Sailaren espedienteak tramitatzeko behar diren gastu-baimenak onartzea, Jaurlaritzaren Kontseiluak dituen eskumenei kalterik eragin gabe, eta oro har sailaren kudeaketa ekonomikoaz eta aurrekontu-kudeaketaz arduratzea.

    9. Sailari atxikitako langileen burua izatea eta lanpostuen antolaketa, banaketa fisiko eta ekipamenduarekin eta eraberritze-obrekin kudeatzea, Herri Administrazio eta Justizia eta Ogasun eta Finantza sailek arlo horretan dituzten eskumenei kalterik eragin gabe.

    10. Sailaren informatika-gaiak koordinatu eta kudeatzea.

    11. Saileko langileak prestatzeko eta doitzeko planak eta programak prestatzea, Funtzio Publikoaren ardura duen zuzendaritzari eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari eskumenetatik ezer kendu gabe.

    12. Euskararen erabilera eta saileko langileen euskalduntze-prozesua normalizatzeko lanak egitea, saileko euskara-unitatearen bidez (artikulu honetako 3. idatzi-zatia).

    1. Estatistika-informazioaren sistemen arloan kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea, sailaren jardueren ebaluazioa ere egiten laguntzeko.

    2. Emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloko legeria aplika dadila sustatzea, eta, arlo horretan, sailaren sailburuordetza batzuekin eta sailari atxikitako organo, ente, sozietate eta erakundeekin lankidetzan aritzea, saileko berdintasun-unitatearen bidez.

  2. Zerbitzu zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da eta, baldintza beretan, obrak egiteko eta zerbitzuak emateko kudeaketaren ardura emateko eskumena izango du, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 4.1.n) eta 24.6 artikuluetan aurreikusitako eran.

  3. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren jarraibideak betez, euskara-unitateak, besteak beste, honako funtzio hauek izango ditu:

    1. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko V. Planaren (2013-2017 aldia) jarraipena eta ebaluazioa zehaztu, garatu eta gauzatzea, sailari dagokionez.

    2. Sailaren euskara-erabileraren planaren urteko kudeaketa-planaren jarraipena eta ebaluazioa zehaztu, garatu eta gauzatzea.

      V. Normalizazio Planaren tarteko ebaluazioaren txostena egitea eta VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztea, sailari dagokionez betiere.

    1. Sailaren jarduera-eremuaren funtzionamenduan aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak definitzea, bere jarraipena egitea, lortutako betetze-maila zehaztea eta beharrezko neurri zuzentzaileak proposatzea, Eusko Jaurlaritza osoarentzat ezarritako hizkuntza-irizpideekin bat etorriz eta sailaren ezaugarriak kontuan hartuz.

    2. Sailaren honako jarduera-eremu hauetan aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak ezartzea: hizkuntza ofizialak zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza moduan erabiltzea, itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, erregistroa, diru-laguntzak, argitalpenak, saileko kargudunen agerraldi publikoak, tresnak eta aplikazio informatikoak, internet-a eta intranet-a, errotulazio finkoa, oharrak eta aldi baterako oharpenak, iragarkiak, publizitatea eta kanpainak, izendapen ofizialak, sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak eta administrazio-kontratazioa.

Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzak honako eginkizun hauek ditu:

  1. Lurralde-antolamendurako tresnak sustatu, prestatu, izapidetu eta, halakorik badagokio, aldatzea, Administrazioko beste erakunde batzuek dituzten eskumenei kalterik eragin gabe.

  2. Paisaiaren antolamendua eta babesa bultzatzea, lurraldeko antolamenduko tresnen arloan.

  3. Zuzendaritzaren gaietan araugintza-proiektuak prestatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin batera.

  4. Hirigintza-antolamenduko tresnak izapidetzea, baldin eta Eusko Jaurlaritzak badu horiek onartzeko eskumena, bai eta lurralde-planeamenduko zehaztapenak garatzen dituztenak izapidetzea ere.

  5. Lurralde-antolamendu eta hirigintza-antolamenduko tresnen txosten teknikoak egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politikarako Aholku Kontseiluaren funtzionamenduan, bai eta organo horiei lurralde-antolamenduaren eta lurzoru eta hirigintzaren arloko legeriak esleitutako gainerako funtzioak betetzea ere.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen idazkaritza eta babes teknikoa ematea.

  7. Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu beharreko akordio-proposamenak prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legean eta Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean Eusko Jaurlaritzari esleitutako funtzioak direla eta.

  8. Plangintzaren Euskal Erregistroa kudeatzea.

  9. Lurralde-antolamenduko gaietan hirigintza-ikuskaritza gauzatzea eta hirigintza-diziplinaren arloan dituen ahalmenak erabiltzea.

  10. Lurralde-biziberripenerako ekintza zehatzak sustatzea, industria-aurriek eragindako eremuetan eta 1980 baino lehenagoko hiriguneetan arreta berezia jarriz.

  11. Ingurumen Sailburuordetzari eta Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzari esleitutako jarduerak gauzatzeko desjabetze-espedienteak izapidetzea.

  12. Euskadiko Datu Espazialen Azpiegitura (DEA) eta bere geo-ataria (www.geo.euskadi.net) bultzatu eta koordinatzea, informazioren eta zerbizu geografikoen zabalkundea eta berrerabilpena sustatuz.

  1. Eusko Jaurlaritzaren oinarrizko kartografia ofiziala prestatzea eta Euskadiko Datu Espazialen Azpiegiturari bidaltzea, Euskadiko azpiegitura kartografiko eta geodesikoaren mantenimendua kontrolatuz.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sortzen duen informazio geografikoa koordinatzea, datu geografiko harmoniatsuak eta kalitatezkoak eskuratzeko, gaur egungo eta etorkizuneko beharrei atzemanez eta Europar Batasuneko informazio espazialaren azpiegiturari buruzko Europako legerian (INSPIRE) ezarritakoa betetzen dela zainduz.

  1. Kartografia eta geodesia arloetako laguntza teknikoa eta informazio geografikoa zabaldu eta ematea, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren informazio geografikoa eta zerbitzuak banatuz eta ustiatuz.

  2. Beste administrazio batzuekiko eta pertsona publiko nahiz pribatuekiko zuzendaritzaren gaietan.

  3. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

  4. Zehapen-espedienteak instruitzea zuzendaritzaren eskumeneko diren gaietan.

    3. ATALA

    INGURUMEN SAILBURUORDETZA

  1. Ingurumen Sailburuordetzak honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:

    1. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.

    2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.

    3. Klima-aldaketa eta atmosferaren eta lurzoruaren babesa.

    4. Urak.

    5. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.

    6. Ingurumen naturala babestea.

    7. Ingurumenaren ebaluazioa.

    8. Garapen iraunkorraren bermea eta sustapena.

    9. Ingumeneko erantzukizuna eta diziplina.

  2. Ingurumen Sailburuordetzak honako funtzio hauek ditu:

    1. Ingurumen-politika antolatu, programatu eta koordinatzea.

    2. Ingurumen eta uren arloko arauak prestatzeko lanak sustatzea.

    3. Ingurumenaren prebentzio, babes eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.

    4. Klima-aldaketaren egokitzapena lortzeko eta beraren kontra borroka egiteko politikak proposatzea.

    5. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.

    6. Bere eskumen arloko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, beste organoren bati esleitu ez bazaizkio.

    7. Ingurumen arloko elkargune-foroetan parte hartzea.

    8. Ingurumeneko informazioa eta beraren eskurapena sustatzea.

    9. Ingurumen arloan sentsibilizazio eta kontzientziatze jarduerak sustatzea.

    10. Administrazioaren sailek sustatutako ingurumen-jasangarritasuneko jarduerak koordinatzea.

    11. Ihobe, S.A. Ingurumena Kudeatzeko Sozietate Publikoaren kudeaketa ikuskatzea.

  3. Hierarkian, Ingurumen Sailburuordetzak Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza eta Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza ditu menpean.

  4. Sailburuordetza honek bideratu behar ditu Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren eta Uraren Euskal Agentziaren arteko harremanak, erakunde horretan koordinazio-, ikuskapen- eta kontrol-funtzioak eginez, kontrol arloan Ogasun eta Finantza Sailak dituen funtzioei kalterik egin gabe.

  1. Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari dagozkio honako eginkizun hauek:

    1. Baimen-proposamena izapidetu eta prestatzea eta ingurumen-baimen integratuen jarraipena egitea, eta sailkatutako jarduerei lizentzia emateko prozeduretan neurri zuzentzaileak ezartzeko txostena ematea.

    2. Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak eta proiektuetako ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    3. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea, eta atmosfera-ingurumenaren kalitatea, kutsadura akustikoa, argi-kutsadura eta usain-kutsadura barne, ebaluatu eta kontrolatzea.

    4. Hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko jarduerek eta produktuaren ekoizlearen erantzukizun zabalduaren eremuko jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea. Hondakinen prebentzioko eta balioztapeneko jarduerak bultzatzea.

    5. Lurzoruaren kalitatea ebaluatzeko prozedurak tramitatu eta ebaztea, prebentzio, defentsa eta berreskurapeneko neurriak definituz.

    6. Ingurumen-erantzukizun arloko prozedurak tramitatu eta ebaztea.

    7. Berotegi-efektuko gasak igortzeko baimenak emateko prozedurak eta berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideak salerosteko prozedurak izapidetu eta ebaztea.

    8. Ingurumeneko kudeaketa eta auditoretzen erkidegoko sisteman (EMAS) izena emateko proposatzea eta berau tramitatzea.

    9. Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura tramitatu eta ebaztea.

    10. Ingurumen-lankidetzako entitateek (lurzoruaren kalitatea ikertzeko entitateak barne) bete beharreko ingurumen-prozedurak tramitatu eta ebaztea.

    11. Ingurumena zaindu eta ikuskatzeko lanak egitea, bai eta ingurumen-kontrola kontrolatzea ere.

    12. Ingurumenaren gaineko ondorioak prebenitu, murriztu eta arintzeko tekniken aplikazioa sustatzea ekoizpen-prozesuetan, dagozkion funts eta laguntzak kudeatuz.

    1. Aholkularitza juridikoa eman eta zuzendaritzaren gaietan araugintza-proiektuak prestatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin batera.

    2. Ingurumen arloko prozedurak eta zerbitzu elektronikoak kudeatu eta zabaltzeko lanak koordinatzea.

    1. Zehapen-espedienteak instruitzea zuzendaritzaren eskumeneko diren gaietan.

    2. Ingurumenean eragina duten instalazioen erregistroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroaren administrazio-kudeaketa egitea.

    3. Beste administrazio batzuekiko eta pertsona publiko nahiz pribatuekiko zuzendaritzaren gaietan.

    4. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

  2. Goragoko zuzendaritzaren azpian eta Ingurumeneko sailburuordearen jarraibideak betez, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, bere zuzendaritzaren eskumen-eremuan, Ihobe, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren administrazio-tutoretza izango du.

  1. Honako funtzio hauek izango ditu Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak:

    1. Garapen Iraunkorreko Euskal Ingurumen Estrategian eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Esparru Programan ezarritako ingurumen-politika prestatzea.

    2. Azterlanak, txostenak, planak eta estrategiak prestatzea, ingurune naturala kontserbatu eta zaintzeko eta baliabideak era jasangarrian erabiltzeko, balio natural handiko lekuei eutsiz.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko lur eta itsas baliabide naturalen antolamendurako planak egitea, tramitatzea eta berrikustea.

    4. Natura 2000 sare ekologiko europarraren naturgune babestuak eta lekuak izendatzeko proposatzea eta sare hori kudeatzea, foru-aldundien eskumenei kalterik eragin gabe.

    5. Naturgune babestuen sarearen helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekintzak egitea eta beren erregistroa kudeatzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenaren egoerari eta ingurumen-adierazleei buruzko memoria egitea.

    7. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak betetzen direla sustatzea eta horretan arreta jartzea, bere kudeaketa sustatu eta koordinatuz.

    8. Arriskuan dauden Baso eta Itsas Animalien eta Landareen Espezieen Euskal Katalogoa kudeatzea.

    9. Espezie inbaditzaileen katalogoa kudeatzea, espezie horiek desagerrarazteko behar diren debekuak eta jarduerak zehaztuz.

    10. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren I + G jarduerak sustatzea, horiek gauzatzea Ingurumen Sailburuordetzari badagokio.

    11. Hezkuntza, prestakuntza eta ingurumen-sentsibilizazioaren arloko planak prestatzea eta ekintzak beteraztea.

    12. Ingurumenaren jasangarritasuna sustatzea, udal mailan Tokiko Agenda 21 delakoaren bidez, eta lurralde mailan, beste erakunde batzuekiko lankidetzan.

    1. Ingurumeneko informazioa kudeatzea eta informazio hori eskuratzeko modua ere bai, eta jendeak ingurumen arloan duen parte-hartzea sustatzea.

    2. Ingurumen arloan sentsibilizazio eta kontzientziatze jarduerak koordinatu eta betearaztea.

    1. Zuzendaritzaren gaietan araugintza-proiektuak prestatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin batera.

    2. Beste administrazio batzuekiko eta pertsona publiko nahiz pribatuekiko zuzendaritzaren gaietan.

    3. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

    4. Zehapen-espedienteak instruitzea zuzendaritzaren eskumeneko diren gaietan.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Batzordearen, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenerako Aholku Kontseiluaren eta Naturzaintza-Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Aholku Kontseiluaren idazkaritza eta babes teknikoa ematea.

  2. Goragoko zuzendaritzaren azpian eta Ingurumeneko sailburuordearen jarraibideak betez, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak, bere zuzendaritzaren eskumen-eremuan, Ihobe, S.A. Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren administrazio-tutoretza izango du.

    4. ATALA

    GARRAIO SAILBURUORDETZA

  1. Garraio Sailburuordetzak honako jardun-eremu hauek zuzendu eta koordinatzen ditu:

    1. Garraioaren antolaketa, plangintza eta logistika.

    2. Trenbideak.

    3. Aireportuak, heliportuak eta lurreko zerbitzuak.

    4. Errepideen sare nagusia.

    5. Portuak eta portuko jarduerak.

    6. Beste garraio-azpiegitura batzuk.

    7. Lurreko, aireko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioa.

    8. Itsas gaiak eta ibaiko nabigazioa.

  2. Garraio Sailburuordetzak honako funtzio hauek ditu:

    1. Garraio eta herri-lanen politika antolatu, programatu eta koordinatzea.

    2. Garraio arloko arauak prestatzeko lanak sustatzea.

    3. Garraio arloa antolatu, itundu eta koordinatzeko tresnak diseinatu eta garatzea.

    4. Garraio-azpiegiturak antolatzeko politikak prestatzea.

    5. Garraioari eta azpiegiturei eragiten dioten jarduerak egiteko agintzea.

    6. Bere eskumen arloko baimenak eta ebazpenak ematea.

    7. Garraio arloko elkargune-foroetan parte hartzea.

    8. Sailburuordetzaren jarduera-arloari dagozkion zigor-espedienteei hasiera eman eta ebaztea, alor bakoitzean bete beharreko arauei jarraituz beste organo batzuei dagozkienak gorabehera.

    9. Koordinatzeko jarraibideak ezartzea, eta, hala badagokio, trenbide-operadoreen eta trenbide-garraioko azpiegituren kudeatzailearen arteko gatazkak konpontzea.

    10. Honako erakunde hauek ikuskatzea: Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca ente publikoa; Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A. sozietate publikoak, Euskotren Participaciones, S.A., Euskadiko Kirol Portua S.A., Zumaiako Kirol Portua, S.A. eta Burnibidearen Euskal Museoaren Fundazioa.

  3. Hierarkian, Garraio Sailburuordetzak Garraio Azpiegituren Zuzendaritza eta Garraio Plangintzaren Zuzendaritza ditu menpean.

  1. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen den garraio-azpiegitura garatzeko eta mantentzeko inbertsioak antolatu eta programatzea.

    2. Autonomia-erkidegoak garraio-azpiegituretako obrak egin, zuzendu, ikuskatu eta betearazteko dituen eskumen guztiak erabiltzea.

    3. Garraio-azpiegituraren arloan jarduerak betearazteko beharrezko desjabetze-espedienteak izapidetzea, Jaurlaritzaren Kontseiluak dituen eskumenei kalterik eragin gabe eta Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzarekin batera.

    4. Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren aginpidekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduketak egitea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean garraio-azpiegiturei buruzko gaietako lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea.

    6. Portuei buruzko Lurralde Plan Sektoriala eta Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide-Sarearen Lurralde Plan Sektoriala idatzi eta proposatzea.

    7. Plan bereziak eta portuaren jabari publikoa erabiltzeko planak idaztea, bai eta, hala badagokio, portuaren eta trenbidearen azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldaraztea proposatzea ere.

    8. Portu eremuei eragiten dieten hirigintza antolamenduko edo lurralde-antolamenduko tresnei buruzko txostena egitea, administrazio eskudunak egina.

    9. Autonomia Erkidegoaren trenbideen jabari publikoko eremuan obrak eta instalazioak egiteko baimenak emateari buruzko erabakiak hartzea, horrek ezertan galarazi gabe, Euskadiko ondareari dagokionez, Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca ente publikoak eta kasuan kasuko organoek dauzkaten ahalmenak.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbideetako trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.

    11. Portu bakoitzaren Zerbitzu eta Zaintzari buruzko Araudiak egitea eta araudi hori betetzen den zaintzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

    12. Indarrean dagoen araudian aurreikusten diren portuko zerbitzuak ematea, ordenamendu juridikoan arauturiko kudeaketaren bidez.

    1. Portuetako zerbitzu-guneetako erabilerak antolatzea eta portuko jabari publikoari buruzko baimenak eta emakidak eman, aldatu eta desagertzeko espedienteak izapidetu eta ebaztea.

    2. Honako plan hauek landu eta onartzea: barne-larrialdietako planak, istripuen ondoriozko itsasoko kutsadura kasuetarako plana, portuetan ontzietako hondakinak biltzeko eta babesteko planak, bai eta itsasoko eta barne-ureetako nabigazioari buruzko araudiak eskatutako bestelako planak ere.

    1. Zuzendaritzaren gaietan araugintza-proiektuak prestatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin batera.

    2. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

    3. Zehapen-espedienteak instruitzea zuzendaritzaren eskumeneko diren gaietan.

    4. Lurreko eta itsasoko garraioaren azpiegituraren alorreko ikerketa eta teknologia garapena bultzatzea.

    5. Saileko gainontzeko zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obren proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.

    6. Gainontzeko sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak egin eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.

  2. Goragoko zuzendaritzaren menpean eta Garraioko sailburuordearen jarraibideekin bat etorriz, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak honako hauen administrazio-tutoretza izango du: Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca ente publikoa, Euskadiko Kirol Portua S.A. eta Zumaiako Kirol Portua, S.A.

  3. Garraio Azpiegituren Zuzendaritzari atxikirik, Itsas Arduralaritza Eskolak azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuan ematen zaizkion funtzioak garatuko ditu.

  1. Garraio Plangintzaren Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Jasangarriaren Plan Zuzentzailea egitea, garraio arloan jarduera instituzional pribatu eta publikoentzako orientazio-tresna izatez gain, garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna ere izan dadin.

    2. Garraio-azpiegitura antolatzeko eremuetako lurralde-plan sektorialak idatzi eta proposatzea, Lurralde Plan Sektorialari eta Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide-Sarearen Lurralde Plan Sektorialari buruz aurreko artikuluan ezarritakoa gorabehera.

    3. Aireko eta kable bidezko garraioaren azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldaraztea proposatzea.

    4. Bidaiarien eta salgaien garraioa eta garraio horren ekintza laguntzaileak eta osagarriak antolatzea.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena den garraioen goi-ikuskapena egitea, kable bidezko garraioko instalazioen ikuskapena eta segurtasun-kontrola egitea eta, hala badagokio, instalazio horiek martxan jartzeko baimena ematea.

    6. Garraioa modernizatzeko planak egitea.

    7. Garraio zerbitzuetarako emakida eta baimenen gainean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagozkion eskumenak erabiltzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako logistika-politikak garatzea eta beste lurralde batzuekin plataforma bateratuak bultzatzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala, zentroak eta garraioko oinarrizko arloak antolatzea.

    10. Garraio lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-gaikuntza eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza lanen gainean dituenak ere.

    11. Garraio-batzorde arbitralen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak erabiltzea.

    12. Autonomia-erkidegoaren Administrazioak aire-garraioko eskumenak egin, baldin eta eskumen horiek zerikusirik ez badute arlo horietan azpiegitura egin, zuzendu, ikuskatu eta betearaztearekin.

    1. Garraioaren eta itsasoko garraioaren arloko ikerketa eta teknologia-garapena bultzatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoak bide-azpiegituretan dituen eskumenak erabiltzea, bai eta Lurralde Historikoen Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean ezarritako arauetatik datozenak ere. Horiei honako hauek erantsi behar zaizkie: Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorrarekin zerikusia duten jarduerak, plan horren jarraipena, lurralde historikoetako foru-organoekiko harremana eta haren aplikazioak eragiten dituen beste jarduera batzuk.

    1. Bizikletazaleentzako bideen eta bidegorrien planak prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumenen barruan.

    2. Euskadiko Garraio Agintaritzari laguntza teknikoa eta idazkaritza ematea.

    3. Zuzendaritzaren gaietan araugintza-proiektuak prestatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin batera.

    4. Beste administrazio batzuekiko eta pertsona publiko nahiz pribatuekiko zuzendaritzaren gaietan.

    5. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.

    6. Zehapen-espedienteak instruitzea zuzendaritzaren eskumeneko diren gaietan.

  2. Garraio Zuzendaritzari atxikita, Euskadiko Garraioaren Behatokia sortzen duen urtarrilaren 20ko 11/2004 Dekretuak ematen dizkion eginkizunak garatuko ditu Euskadiko Garraioaren Behatokiak.

  3. Goragoko zuzendaritzaren menpean eta Garraioko sailburuordearen jarraibideekin bat etorriz, Garraio Plangintzaren Zuzendaritzak honako hauen administrazio-tutoretza izango du: Euskal Trenbide Sarea / Red Ferroviaria Vasca ente publikoa eta Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioa / Fundacin Museo Vasco del Ferrocarril.

Funtzionalki eta hierarkikoki, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumeneko lurralde-zerbitzuek honako funtzio hauek izango dituzte:

  1. Sailkatutako jarduerei lizentzia emateko prozeduretan neurri zuzentzaileak ezartzeko txostenaren proposamena prestatzea.

  2. Ingurumena zaindu, ikuskatu eta kontrolatzeko lanak egitea, bere lurralde-eremuan.

Funtzionalki eta hierarkikoki, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren menpean dela, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak honako funtzio hauek izango ditu:

  1. Baimen-espedienteetan txosten teknikoak eta proposamenak prestatzea eta Urdaibai Biosfera Erreserbako lurzoruaren erabilera-ekintzen eta eraikuntza-lanen txostenak egitea.

  2. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legean aurreikusitako zehaztapenak eta bere garapen-araudia betetzeko beharrezkoak diren jarduerak betetzen direla sustatzea eta horretan arreta jartzea, bere kudeaketa sustatu eta koordinatuz.

  3. Urdaibaiko Biosfera Erreserba babestu eta antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen esparruan zehapen-espedienteak instruitzea.

  4. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Lankidetza Kontseiluaren laguntza teknikoa eta idazkaritza ematea.

Funtzionalki eta hierarkikoki, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuak izango ditu menpean. Zerbitzu horiek honako funtzio hauek izango dituzte:

  1. Obra-proiektuak idaztea eta portuetako obren betearazpena zuzentzea.

  2. Zuzendaritzan izapidetzen diren emakidak eta baimenak eman, aldatu edo desagertzeko espedienteen esparruan txostenak ematea.

  3. Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela zaindu eta kontrolatzea, portualdeak eta bertako erabilpen eta jarduerak zaindu eta kontrolatzea, bai eta portu bakoitzeko zerbitzu eta zaintza arautegietan ezarritakoa betetzen dela begiratu eta kontrolatzea ere; indarrean dagoen legeria ez betetzeagatiko salaketak izapidetzea.

  4. Portuko erabilpen eta instalazioak antolatzeko gaietan ezarritakoa betetzeko eta portuko jabari publikoa kudeatu, ustiatu eta mantentzeko behar diren ekintzak egitea.

  5. Portuetako instalazioak ondo ustiatzeko kontratatutako zerbitzuen jarraipena eta kontrola egitea.

    LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Ordezkapenen araubidea.

    Sailburuordeen eta zuzendarien postuak bete gabe egonez gero, egoerak dirauen bitartean eta sailburuak bestelako erabaki berariazkorik eman ezean, honako ordezkapen-arau hauek beteko dira:

  1. Sailburuordeei esleitutako eskumen eta eginkizunak haien mendeko zuzendariek beteko dituzte, dekretu honetan ageri diren ordenaren arabera.

  2. Zuzendariei esleitutako eskumenak eta funtzioak goragoko kargudunak erabiliko ditu.

    BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Ingurumen-organoa.

    Hainbat arauk Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurumen-organoari esleitzen dizkioten funtzioak dekretu honetan egiten den funtzio-banaketaren arabera egingo dira eta Ingurumen Sailburuordetzari egokitu zaizkio berariaz beste organo bati esleitu ez zaizkion funtzioak.

    LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Amaitu gabeko espedienteak.

    Dekretu hau indarrean jartzeko unean izapidetzen ari diren espedienteak, eskumenei eta funtzioei buruzkoak badira, dekretuan egiten diren eskumen eta funtzio atribuzioen arabera izapidetu eta ebatziko dira.

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Organo Estatistiko Espezifikoak.

    Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzeko Dekretua onesten ez den bitartean, honako bi hauek jarraituko dute indarrean: batetik, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren berariazko estatistika-organoa sortzen duen eta bere antolaketa eta funtzionamendua ezartzen dituen martxoaren 20ko 47/2007 Dekretuak, eta bestetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Estatistika Organo Espezifikoa sortu eta arautzeko martxoaren 16ko 88/2010 Dekretuak.

    LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Bi dekreturen zati bana indargabeturik geratzen da, hain zuzen ere, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren eta apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren xedapen indargabetzaileetan ezarritakoarekin bat etorriz indarrean jarraitzen duen zatia. Hauek dira bi dekretuak: batetik, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretua, eta bestetik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua.

    BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA

    Bi dekretu hauek indargabetuta geratzen dira: batetik, Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordea sortzen duen abenduaren 5eko 268/1983 Dekretua, eta bestetik, Klima-aldaketaren Euskal Bulegoa sortzen duen apirilaren 7ko 77/2009 Dekretua.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 9an.

Lehendakaria,

IIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (23)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.