- 202/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, bidaia-agentziei buruzko Dekretua aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu202/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, bidaia-agentziei buruzko Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 94
- Hurrenkera-zk.: 2305
- Xedapen-zk.: 202
- Xedapen-data: 2013/04/16
- Argitaratze-data: 2013/05/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Bidaia-agentziak Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legeak arautzen ditu. Turismo-enpresen artean sartzen ditu (7. artikulua) eta II. Tituluaren III. Kapituluan arautzen ditu.
Lege hori oraindik ordain aldatu dute, Europako Legebiltzarraren eta 2006ko abenduaren 12ko Kontseiluaren 2006/123/EE Zuzentarauarena transposizioa EAEn egiteko asmoz. Zuzentarau hori barne-merkatuari buruzko da eta «Zerbitzuen» zuzentaraua edo Bolkestein zuzentaraua ere deitzen zaio. Transposizio hori zenbait lege aldatzen dituen apirilaren 23ko 7/2012 Legearen bidez egin zen, 2006ko abenduaren 12an Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne-merkatuko zerbitzuei buruz emandako 2006/123/EE zuzentaraura egokitu zedin.
Erantzukizunezko adierazpenaren erregimena ez ezik, legean aldaketa handiak egin ziren, bidaia-agentzien antolamenduaren arloan. Izan ere, alde batetik, legez eratutako bidaia-agentziak bakarrik daude bidaia konbinatuak antolatu eta saltzeko gaituta, eta bestetik, kendu egiten da legean aurreikusitako esklusibotasunari buruzko baldintza. Horrela, bidaia-agentziek beren lan-arloa handitu dezakete eta beste jarduera batean aritu, hala xedatuta baitago Zerbitzu-jardueretan libre sartzeari eta beren baliatzeari buruzko azaroaren 23ko 17/2009 Legearen 25. artikuluan, horren arabera zerbitzu-emaileak jarduera batean baino gehiagotan aritu daitezke-eta.
Estatuko Administrazioak turismo arloan zituen funtzioak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari pasatzeari buruzko azaroaren 18ko 1711/2011 Errege Dekretua onartu arte, EAEn ari ziren bidaia-agentziei Turismo Idazkaritza Nagusiak ematen zien jarduteko baimena, hala xedatuta baitago Estatuko Administrazioaren eskumenak Eusko Kontseilu Nagusiari aldatzeari buruzko abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren 7.1 artikuluan. Turismo Idazkaritza Nagusiak aplikatzen zituen Estatuak arlo horretan zituen xedapenak: batetik, Bidaia-agentzien jarduera-eremua arautzen duen martxoaren 25eko 271/1988 Errege Dekretua; eta bestetik, 1988ko apirilaren 14ko Agindua. Bi xedapen horiek urtarrilaren 15eko 39/2010 Errege Dekretuak indargabetu zituen.
Azaroaren 18ko 1711/2011 Errege Dekretuaren ondoren, EAEn argitaratu zen bidaia-agentziei buruzko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretua, eta Turismoaren Antolamenduari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legea arau bidez garatu zen, arlo horretan.
Hala ere, araubide iragankor bat ezarri behar da, Turismo Idazkaritza Nagusiak emandako titulu-lizentziak abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuari jarraikiz baimendutako bidaia-agentziek erantzukizunezko adierazpenik aurkeztu beharrik izan ez dezaten eta duten izaerari euts diezaioten.
Era berean, egindako aldaketa baliatzen da dekretuaren 4. artikuluaren 3. paragrafoan bide elektroniko, informatiko eta telematikoek administrazio-prozeduretan duten erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuari buruz egiten zen aipamenaren ordez Administrazio elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua aplikatzeko, aurrekoak indargabetzen baitu.
Ondorioz, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko apirilaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Erantzukizunezko adierazpena interesdunak aurkeztu beharko du, edo bestela, interesduna ordezkatzen duen pertsonak, betiere turismo-alorrean eskuduna den Zuzendaritzaren ebazpen bidez onetsitako eredu normalizatuaren bitartez, eta Zuzendaritza horretara zuzendu beharko da aitorpen hori, zehazki, elektronikoki, hala xedatuta baitago, batetik, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duen abenduaren 18ko 232/2007 Dekretuan, eta bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan; bestela, turismo-alorrean eskuduna den Sailaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bitartez.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Dekretu hau indarrean sartzean, herrizaingo, turismo, ekintza gogaikarri, osasungaitz eta kaltegarrien arloan Estatuko Administrazioak Eusko Kontseilu Nagusiari eskualdatutako transferentziei buruzko abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren 7.1 artikulua betez Turismo Idazkaritza Nagusiak emandako titulua-lizentzia duten bidaia-agentziek beren kalifikazioari eutsiko diote, jarduera horretan aritzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten bitartean, eta ez dute erantzukizunezko adierazpenik aurkeztu beharko.
Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko apirilaren 16an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.