Euskadi.eus
  • 28/2013 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, lehendakariarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

28/2013 DEKRETUA, uztailaren 1ekoa, lehendakariarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 136
  • Hurrenkera-zk.: 3271
  • Xedapen-zk.: 28
  • Xedapen-data: 2013/07/01
  • Argitaratze-data: 2013/07/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen 16. artikuluak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua eratu zuen, lankidetzako eragileen ordezkaritzaorganoa izan zedin. Garapenerako euskal lankidetza publikoaren inguruko proposamenak, irizpenak eta jarraipena egiteko ahalmena izango zuen kontseiluak.

Otsailaren 22ko 1/2007 Lege horren 16.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzak, irailaren 158/2008 Dekretuaren bitartez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren osaera, funtzionamendua eta egitekoak arautu zituen, aipatutako legean ezarritakoaren esparruan. Dekretu horren 3. eta 4. artikuluek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren osaera eta kideak izendatu eta kargutik kentzeko prozedura ezartzen dute.

1 artikuluan agindutakoaren arabera, kontseiluburuak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatzen ditu dagokien sektoreen proposamenez, beren kargua dela-eta kontseilukide direnak izan ezik. Beren kargua dela-eta kide direnen kasuan izan ezik, izendapenek hiru urteko indarraldia izango dute, eta iraupen bereko aldietarako berritu ahal izango dira. Kontseiluko kide titular bakoitzeko, ordezko bat hautatu ahal izango da.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2010eko otsailaren 17ko Aginduaren bitartez, Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren. Beren kargua dela-eta kontseilukide direnak izan ezik, gainontzeko kideek agintaldia amaitu dutenez, bidezkoa da denborak aurrera egiteagatik kargua utzi dutenen ordezkoak izendatzea eginkizun horiek har ditzaten bere gain.

Horretarako, izendapen proposamena egiteko eskatu zaie ordezkaritza proposatu behar duten entitate guztiei, hala erakunde arlokoei nola gizarte arlokoei. Halaber, hautaketa prozesu publiko bat egin da, garapenerako lankidetzaren eragile sozialak izan arren Euskadiko GGKEen Koordinakundean integratu ez diren eragileen ordezkaritza aukeratzeko, eta eskuratu ditugu hautagaien proposamen guztiak.

Lankidetzaren Euskal Kontseiluaren buru gisa, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 2012ko 20/2012 Dekretuan ezarritakoa betetzeko dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen, hauxe

  1. Eusko Jaurlaritzako ondoko sailak ordezkatzeko:

    1. Lehendakaritza:

      Titularra: Mónica Hernando Porres andrea, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria.

      Ordezkoa: Mikel Antón Zarragoitia jauna, Europako Gaietarako zuzendaria.

    2. Ogasun eta Finantza Saila:

      Titularra: Pedro Hernando Arranz jauna, Ekonomia eta Aurrekontuen sailburuordea.

      Ordezkoa: Zuriñe Embid Zubiría andrea, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako zuzendaria.

    3. Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila.

      Titularra: Imanol Aburto Erdoiza jauna, Nazioartekotzeko zuzendaria.

      Ordezkoa: Iñaki Ezkurra Yurrebaso jauna.

    4. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila:

      Titularra: Olatz Garamendi Landa andrea, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea.

      Ordezkoa: José Manuel Bujanda Arizmendi jauna, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

    5. Osasun Saila:

      Titularra: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea.

      Ordezkoa: Fátima Ansotegi Elordi andrea, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.

    6. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila:

      Titularra: Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria.

      Ordezkoa: Tomás Epalza Solano jauna.

  2. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea ordezkatzeko:

    Titularra: Ana Alberdi Zubía andrea, idazkari nagusia.

    Ordezkoa: Ane Miren Fernández Gómez andrea, Programen eta Prestakuntzaren arloko teknikaria.

  3. Foru aldundiak ordezkatzeko:

    1. Arabako Foru Aldundia:

      Titularra: Jagoba Fernández Alonso jauna, Gizarte Sustapeneko zuzendaria.

      Ordezkoa: María Ascensión Martínez Fernández de Landa andrea.

    2. Bizkaiko Foru Aldundia:

      Titularra: Xabier Legarreta Gabilondo jauna, Gizarte Ekintza Saileko Berdintasuneko zuzendaria.

      Ordezkoa: Pilar Dosal Pérez andrea, Gizarte Ekintza Saileko Berdintasuneko Zuzendaritzako idazkari tekniko nagusia.

    3. Gipuzkoako Foru Aldundia:

      Titularra: Arantzazu Santos Ciriquiain jauna, Lankidetzarako zuzendari nagusia.

      Ordezkoa: Euken Barreña Caloca jauna.

  4. Eudel-Euskal Udalen Elkartea ordezkatzeko:

    Titularra: Imanol Landa Jauregi jauna.

  5. Euskal Fondoa-Lankidetzarako Euskal Udal Erakundeen Elkartea ordezkatzeko:

    Titularra: Imanol Landa Jauregia, elkarteburua.

    Ordezkoa: Mikel Arrastoa Agote jauna, elkartearen buruordea

  6. Euskadiko GGKEen Koordinakundea ordezkatzeko:

    Titularrak:

    Cristina Gonzalo Sánchez andrea.

    Nerea Basterra García andrea.

    Eduardo Sánchez Pérez jauna.

    María Viadero Acha andrea.

    Ignacio Eguizábal Escribano jauna.

    Eva Silván Miracle andrea.

    Alberto Cereijo Fernández jauna.

    Silvia Felipe González andrea.

    Íñigo Martínez Zatón jauna.

    Ordezkoak:

    Fernando Vaquerizo Gómez jauna.

    Mila Domínguez Vázquez andrea.

    Jesús Ochoa Berganza jauna.

    Iñaki Orube Mendía jauna.

    Alfonso Roncero Linares jauna.

    Natalia Rodríguez Fernández andrea.

    Idoia Aldama Arana andrea.

  7. Euskadiko GGKEen Koordinakundean integratu gabeko euskal lankidetza eragileak ordezkatzeko:

    Titularrak:

    Jokin Alberdi Bidaguren jauna, Gernikatik Mundura elkartearen ordezkaria.

    Xarles Iturbe Pasabán jauna, Bizkaiko EHNEren ordezkaria.

    Elsa Fuente do Rosario andrea, UNICEF-Euskal Herriko Batzordearen ordezkaria.

    María Goretti López de Ocáriz Beltrán andrea, Euskadiko Gurutze Gorriaren ordezkaria.

    Bernardo García Izquierdo jauna, ANESVAD Fundazioaren ordezkaria.

    Patricia Bárcena García andrea, Euskadiko CEAR-en ordezkaria.

    Ordezkoak:

    Marian Oianguren Idígoras andrea, Gernikatik Mundura elkartearen ordezkaria.

    Ana González Bringas andrea, Bizkaiko EHNEren ordezkaria.

    Sonia López andrea, UNICEF-Euskal Herriko Batzordearen ordezkaria.

    Txomin Ondarre Díez jauna, Euskadiko Gurutze Gorriaren ordezkaria.

    Sara Esther Peña Astorquía andrea, ANESVAD Fundazioaren ordezkaria.

    Raquel Celis Sánchez andrea, Euskadiko CEAR-en ordezkaria.

Indargabetu egiten da 2010eko otsailaren 17 Agindua, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak izendatu eta haren osaketa argitara ematen duena.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.

Dekretu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko uztailaren 1ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.