Euskadi.eus
  • Otsailaren 5eko 2/1988 LEGEA, Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea sortarazteari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Otsailaren 5eko 2/1988 LEGEA, Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea sortarazteari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 484
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 1988/02/05
  • Argitaratze-data: 1988/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak
  • 1988/03

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    Otsailaren 5eko 2/1988 LEGEA, Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea sortarazteari buruzkoa. Jatorrizko Testua:

  • 2005/03

    Jaurlaritzaren Lehendakaritza

    4/2005 LEGEA, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. (Hutsen zuzenketa, EHAA 88 ZK., 2005/05/12) Aldatutakoa

+ -

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak, Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea sortarazteari buruzko Otsailaren 5eko 2/1988 Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei. Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar guztiei, norbanako zein agintariei.

Gasteiz, 1988.eko Otsailak 16.

Lehendakaria,

JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

ZIOEN ADERAZPENA

Maila ezberdinetako lege-arauek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna aitortzea, eta horietan seksuagatiko inolako bereizkeriarik izateko berarizko debekua, demokraziazko gizarte guztiek duten ezaugarria da. Hala ere, aldarrikapena egite hutseko manuen egitezko eskaria nabaria da.

Esandako manuak ematen dituzten arau horiek berak, hona nola, Estatutoko 9garren atala, Herri-Agintari guztiei, hauek, eskubideak eragingarriak izateko bideak erraztuz nahiz hori ezinezko egin edo horretarako eragozpen izan daitezen oztopobideak kenduz, izan denekoan oinarrituz ekintza baikorra aurrera eraman dezatela aginduzkoak dira, eta agintari horiei gurariz besteko egoera bere esku dituzten neurri guztiez baliatuz zuzentzeko agindua ematen diete.

Emakumearekin bereizkeriaz jokatzeko era guztiak benetan ezabatzea eta horrek gure elkarteko alor guztietan eskuhartzeari bultz egiteko beharrezko izan daitezen neurriak hartzea ditu gaur egun Eusko Legebiltzarrak lehen-mailako gai.

Horrela bada, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoan, Konstituzioan eta ONU-ko Batzar Nagusiak 1979garreneko abenduan onartu eta Espainiako Erresumak 1984garreneko aurkako bereizkeria-modu guztiak ezabatzeari buruzko Lan-Bilkuran agintzen denaren indarrez, Legebiltzar honek Autonomia-Elkarte osoan ekintza bateratuari indar egiteko lana bere gain hartzen du, aurkezten diren helburuen bermapide izanezko erakundea sortu eta gizartean gero eta haundiagoa eta garrantzitsuagoa den eta gai honekikoan euskal herri-agintarien artezko partaidetza beharrezko duen eskabideari ere erantzuna emanez.

  1. atala.- Nolakoa eta lege-jaurpideak.

  1. "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea" Lehendakaritzari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa sortarazten da.

  2. "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea" legezko berenezko nortasunduna izango da, Lege honetan, 1982garreneko ekainaren 22ko Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauen Legean, 1983garreneko abenduaren 20ko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legean agintzen direnak eta Autonoma-Elkarteko Iraskundegoren-mailako Izaikiei ezarri dakizkiekeen gainontzeko legeak izango ditu jaurpide.

  1. atala.- Helburuak.

    "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea"-k Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea du funtsezko xede, eta hori lortzeko helburu gisa, Erakundeak seksuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultz egitea eta hori bete-betean lortzeko eragozpen izan daitezen izatezko eta lege-aldetikako oztopo guztiak kentzea, eta Euskadin emakumeari bereizkeria egiteko era guztiak ezabatzea erabaki du.

  2. atala.- Egitekoak.

    Honako hauek izango dira Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundearen egitekoak:

    1. Gorago azaldutako helburuak lortzeko xedezko artezpideak antolatzea, eta Autonomia-Elkarteko herri-agintari ezberdinek horiek erabili ditzaten indar egitea.

    2. Indarrean dauden legeen eta horiek erabiltzearen-arta izatea, eta, behar izanez gero, bi seksutakoen artean benetako eta egiazko berdintasuna izatea zailtzen edo eragozten duten oztopo guztiak ezabatzeko xedezko lege-aldakuntzetarako saloak egitea.

    3. Politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzan emakumea aurkitzen deneko egoera aztertu, aribide-alor ezberdinetan aurrera eraman beharreko politika taiutzeko xedezko azterlangintza bereziki suztatuz, horretarako behar diren eskuarteak eskuratuz.

    4. Emakumeari datxezkonak izan eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek gerta ditzaten oinarrizko burupideen antolatze-aldian txostenak eta erizpenak ematea.

    5. Autonomia-Elkarteko herri-agintaritza bereziek burutu behar eta emakumearen egoeran eraginik izan dezaten ihardunerako egitarauen artean beharrezko lankidetza-neurriak bultzatzea.

    6. Asmotango helburuak lortzeko, Eusko Jaurlaritzako Sail bereziei, Diputazioei eta Udalei aholkuak eta laguntza ematea, eta hori, Toki-Jaurpidetarako Oinarri-Arauak Araupetzezko Legeko 28garren atalean agindutakoaren arauera, Erakundeak eginbideratuko dituen ekintzen osagarritarakoak jartzeko Udalei akio eginez eta eskatuz, batipat.

    7. Emakumearen eta bereziki laguntza-beharrik haundienean aurkitzen direnen aldeko zerbitzugintza suztatzea.

    8. Jendea kontura-arazteko, beharrezko eritzitako suztapen eta zabalkunde-ekintzen bidez, herritar guztiei eta Euskal Herriko emakumeei bereziki emakumeak zer arazo dituen jakinaraztea. Seksua dela eta emakumearen eskubideak bereizkeriarik, gehiegikeriarik izan dutelako edo horiek hautsi direlako egin daitezen salaketak Erakundearen bidez bideratuko dira, eta egoki izan daitezen ekintzak erabakiko ditu.

    9. Euren helburu edo egitekoak direla eta Erakundearen helburuak lortzeko lagungarri izan daitezen elkarte, iraskunde eta beste izaiki eta ihardutze-erakundeekin, baita beste Autonomia-Elkarteetako, Erresumako eta beste nazioetako antzerako erakunde eta ihardutze-erakundeekin ere, harremanak eta partaidetzarako bideak sortuko ditu.

    10. Bere helburuei datxekielako eman lekiokeen beste edozein egiteko.

  3. atala.- Ihardutze-egitamua, urtean-urteko Erizpen idazkia eta Txostena.

  1. Erakundeak Jaurlaritzari, onarpen-eske, legegintzaldi bakoitzaren hasieran, bi seksuetakoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak kentzeko xedezko eta indarra Autonomia-Elkarte osoan izango lukeen neurri-saila aurkeztuko dio.

  2. Halaber, egutegi-urte bakoitzaren hasieran Erakundeak Jaurlaritzari, emakumea Euskadin aurkitzen deneko egoera haztatuzko Erizpen-idazkia, eta alor horretan herri-agintaritzek izan duten jokabideari buruzko Txostena aurkeztuko dizkio, eta horietan Egitamuko helburuak zenbateraino bete diren esango da.

  3. Bai Egitamuaren berri, baita Erizpen-Idazkiaren eta Txostenaren berri ere, Eusko Legebiltzarrari emango zaio eta Autonomia-Elkarteko Foru-Diputazioetara eta Udaletara ere bidaliko dira.

  1. atala.- Artezte-Sailak.

    Honako hauek dira Erakundeko artezte-sailak:

    1. Artezte-Batzordea.

    2. Zuzendaria.

  2. atala.- Artezte-Batzordea.

  1. Honako hauek izango dira Artezte-Batzordearen osakide:

    Lehendakari: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.

    Lehendakariorde: Erakundeko Zuzendaria.

    Batzordekideak: Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren izeneko lau lagun. Hauek Artezkari-mailakoak izango dira gutxienez eta:

    1. Hezkuntza

    2. Kultura

    3. Lan

    4. Gizarte-Segurantza

    5. Osasunketa

    6. Egaripena

      gaiekikoan agintepiderik duten Sailek aurkeztutakoen artetik Jaurlaritzak izendatuko ditu.

      Foru-Diputazioaren izeneko hiru lagun; hauen mailak ere aurreko taldearentzat esandakoaren kidekoa izan beharko du gutxienez, eta bakoitzaren Jaurtze-Batzordeak izendatuko ditu.

      Autonomia-Elkarteko Udaletako hiru lagun; hauek izendatzeko era araudibidez zehaztuko da.

      Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordearen izeneko bat; hau Legegintzaldi bakoitzerako Batzorde horretako kideen artetik aukeratuko da.

      Seksuen arteko berdintasunaren alde berenez nahiz lanbidez jokatu izana ondo erakutsi dutenen artetik Eusko Legebiltzarrak legegintzaldi bakoitzerako izendatutako sei lagun.

  2. Artezte-Batzordeak Osoko Bilkura eta Batzorde Iraunkor bidez jokatuko du. Honen osatze-modua, egitekoak eta aribiderako jaurpideak araudi-bidez zehaztuko dira.

  1. atala.- Zuzendaria.

    Erakundeko Zuzendaria izendatzea bai kentzea, Dekretoz egingo da.

  2. atala.- Diruegitamua.

    "Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea"-k, bere helburuei erantzun ahal izateko, Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusietan, urte bakoitzerako berenezko diruegitamua izango du.

    AZKEN ERABAKIA

    Eusko Jaurlaritzari, Lege hau osabideratzeko eta betebideratzeko behar daitezen aginduak emateko baimena ematen zaio.

Legebiltzarrari dagokio Lege hau osatzeko arauak onartzea, Lege honetxen III Izenburuko Bigarren eta Hirugarren Atalburuetan agindutakoak osatzekoak salbu, hauek ontzat ematea Euskal Herri-Kontuen Epaitegiaren Osoko Bilkurari bait dagokio.

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egin dezan urteroko bigarren txostenean, 2. atalaren arauera bere gain dituen egitekoetan aritzeari buruzko berarizko balio-neurketa egin eta, hala badagokio, egiteko horietan hobeto aritzeko beharrezko derizkion legezko aldaketak egiteko saloa egingo du.

ZIOEN ADERAZPENA

Maila ezberdinetako lege-arauek gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna aitortzea, eta horietan seksuagatiko inolako bereizkeriarik izateko berarizko debekua, demokraziazko gizarte guztiek duten ezaugarria da. Hala ere, aldarrikapena egite hutseko manuen egitezko eskaria nabaria da.

Esandako manuak ematen dituzten arau horiek berak, hona nola, Estatutoko 9garren atala, Herri-Agintari guztiei, hauek, eskubideak eragingarriak izateko bideak erraztuz nahiz hori ezinezko egin edo horretarako eragozpen izan daitezen oztopobideak kenduz, izan denekoan oinarrituz ekintza baikorra aurrera eraman dezatela aginduzkoak dira, eta agintari horiei gurariz besteko egoera bere esku dituzten neurri guztiez baliatuz zuzentzeko agindua ematen diete.

Emakumearekin bereizkeriaz jokatzeko era guztiak benetan ezabatzea eta horrek gure elkarteko alor guztietan eskuhartzeari bultz egiteko beharrezko izan daitezen neurriak hartzea ditu gaur egun Eusko Legebiltzarrak lehen-mailako gai.

Horrela bada, Euskal Herriko Autonomia-Estatutoan, Konstituzioan eta ONU-ko Batzar Nagusiak 1979garreneko abenduan onartu eta Espainiako Erresumak 1984garreneko aurkako bereizkeria-modu guztiak ezabatzeari buruzko Lan-Bilkuran agintzen denaren indarrez, Legebiltzar honek Autonomia-Elkarte osoan ekintza bateratuari indar egiteko lana bere gain hartzen du, aurkezten diren helburuen bermapide izanezko erakundea sortu eta gizartean gero eta haundiagoa eta garrantzitsuagoa den eta gai honekikoan euskal herri-agintarien artezko partaidetza beharrezko duen eskabideari ere erantzuna emanez.

  1. atala.- Nolakoa eta lege-jaurpideak.

  1. "Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea" Lehendakaritzari atxikitako Ihardutze-Erakunde Burujabe gisa sortarazten da.

  2. "Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea" legezko berenezko nortasunduna izango da, Lege honetan, 1982garreneko ekainaren 22ko Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauen Legean, 1983garreneko abenduaren 20ko Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legean agintzen direnak eta Autonoma-Elkarteko Iraskundegoren-mailako Izaikiei ezarri dakizkiekeen gainontzeko legeak izango ditu jaurpide.

  1. atala.- Helburuak.

    "Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea"-k Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea du funtsezko xede, eta hori lortzeko helburu gisa, Erakundeak seksuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultz egitea eta hori bete-betean lortzeko eragozpen izan daitezen izatezko eta lege-aldetikako oztopo guztiak kentzea, eta Euskadin emakumeari bereizkeria egiteko era guztiak ezabatzea erabaki du.

  2. atala.- Egitekoak.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio ondoko eginkizunak betetzea:

    1. Arestian proposatu diren xedeak erdiesteko gidalerroak gertutzea eta Autonomia Erkidegoko herri-aginte guztiek aplika ditzaten bultzatzea.

    2. Berdintasunerako politiken eta Autonomia Erkidegoko legeriaren jarraipena egitea, emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioarekin egokitzeari dagokionez; alde batera utziko da bereizkeriaren aurkako araudia.

    3. Legegintzako eraldaketa-proposamenak gertatzea, bi sexuen arteko benetako berdintasun iraunkorra trabatzen edo galarazten duten oztopoak ezabatzeko; eta lege hau garatzeko araudia proposatzea.

    4. Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagozkion txostenak egitea eta irizpenak ematea, Autonomia Erkidegoko Administrazioak proposatzen dituen xedapen orokorrak gertatzeko prozedurak irauten duen artean.

    5. Genero-ikuspegia arlo politiko guztietan integratzeko metodoak diseinatzea.

    6. Emakumeen eta gizonen berdintasunean eskudunak diren entitate, organo eta unitateetako langileen eginkizunei eta gaikuntzari dagokionez, oinarrizkoak eta komunak diren baldintzak proposatzea euskal herri-administrazioetan horretarako ardura dutenei.

    7. Euskal herri-administrazioei emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean prestakuntza-planak diseinatzen eta proposatutako helburuak lortzen laguntzea, eta horri buruzko aholkuak ematea.

    8. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Sail arteko Batzordearen eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordearen zereginak bultzatu eta koordinatzea; halaber, emakumeen egoeran eta emakumeen eta gizonen berdintasunean eragina duten programei dagokienez Autonomia Erkidegoko herri-aginteen artean izan beharreko koordinazio-neurriak bultzatzea.

    9. Emakumeen eta gizonen baldintza, beharrizan eta interesak aztertzea, bai eta horren guztiaren ondorioz bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean gertatzen diren ezberdintasunak ere. Horretarako, jarduketa-arlo guztietan egin beharreko politikak taxutzeko azterlanak egitea bultzatuko da.

    10. Aholkua ematea eta sustapen-neurriak ezartzea, enpresek eta erakundeek bitarteko materialak eta ekonomikoak eta giza baliabideak eduki ditzaten emakumeen eta gizonen berdintasuna erdiesteko diseinatzen diren programak eta jarduerak garatu ahal izateko.

    11. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak homologatzeari aplikatuko zaizkion betekizunak eta baldintza oinarrizkoak eta komunak proposatzea, hain zuzen, eskumena duen organoari.

    12. Bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakumeei oinarrizko gizarte-eskubideetarako sarbidea izan dezaten bermatzeko zerbitzuak eskaintzea bultzatu eta proposatzea.

    1. Emakumeek eta gizonek bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea erraztuko dituzten zerbitzu soziokomunitarioak eskaini eta egoki daitezela bultzatu eta proposatzea.

    2. Herritarrak sentsibilizatzea. Horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren esanguraren eta garrantziaren gainean eta berdintasun hori lortzeko lan egin beharraren eta emakumeen jabekuntzaren gainean bidezkotzat jotzen diren sentsibilizazio, sustapen eta zabalkunde-jarduerak eta -kanpainak egingo dira.

    3. Elkarte, fundazio eta beste ente eta erakunde batzuekin harremanak eta parte-hartze bideak ezartzea, baldin eta erakundeon xedeak edo eginkizunak Emakunderen helburuak lortzeko lagungarri badira.

    4. Beste autonomia-erkidego batzuetako, Estatuko eta nazioarteko antzeko erakundeekin harremanak eta parte-hartze bideak ezartzea.

    5. Beraren xedeen arloan agintzen zaion beste edozein eginkizun betetzea.

  3. atala.- Ihardutze-egitamua, urtean-urteko Erizpen idazkia eta Txostena.

  1. Erakundeak Jaurlaritzari, onarpen-eske, legegintzaldi bakoitzaren hasieran, bi seksuetakoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak kentzeko xedezko eta indarra Autonomia-Elkarte osoan izango lukeen neurri-saila aurkeztuko dio.

  2. Halaber, egutegi-urte bakoitzaren hasieran Erakundeak Jaurlaritzari, emakumea Euskadin aurkitzen deneko egoera haztatuzko Erizpen-idazkia, eta alor horretan herri-agintaritzek izan duten jokabideari buruzko Txostena aurkeztuko dizkio, eta horietan Egitamuko helburuak zenbateraino bete diren esango da.

  3. Bai Egitamuaren berri, baita Erizpen-Idazkiaren eta Txostenaren berri ere, Eusko Legebiltzarrari emango zaio eta Autonomia-Elkarteko Foru-Diputazioetara eta Udaletara ere bidaliko dira.

  1. atala.- Artezte-Sailak.

    Honako hauek dira Erakundeko artezte-sailak:

    1. Artezte-Batzordea.

    2. Zuzendaria.

  2. atala.- Artezte-Batzordea.

  1. Honako hauek izango dira Artezte-Batzordearen osakide:

    Lehendakari: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria.

    Lehendakariorde: Erakundeko Zuzendaria.

    Batzordekideak: Autonomia-Elkarteko Arduralaritzaren izeneko lau lagun. Hauek Artezkari-mailakoak izango dira gutxienez eta:

    1. Hezkuntza

    2. Kultura

    3. Lan

    4. Gizarte-Segurantza

    5. Osasunketa

    6. Egaripena

      gaiekikoan agintepiderik duten Sailek aurkeztutakoen artetik Jaurlaritzak izendatuko ditu.

      Foru-Diputazioaren izeneko hiru lagun; hauen mailak ere aurreko taldearentzat esandakoaren kidekoa izan beharko du gutxienez, eta bakoitzaren Jaurtze-Batzordeak izendatuko ditu.

      Autonomia-Elkarteko Udaletako hiru lagun; hauek izendatzeko era araudibidez zehaztuko da.

      Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordearen izeneko bat; hau Legegintzaldi bakoitzerako Batzorde horretako kideen artetik aukeratuko da.

      Seksuen arteko berdintasunaren alde berenez nahiz lanbidez jokatu izana ondo erakutsi dutenen artetik Eusko Legebiltzarrak legegintzaldi bakoitzerako izendatutako sei lagun.

  2. Artezte-Batzordeak Osoko Bilkura eta Batzorde Iraunkor bidez jokatuko du. Honen osatze-modua, egitekoak eta aribiderako jaurpideak araudi-bidez zehaztuko dira.

  1. atala.- Zuzendaria.

    Erakundeko Zuzendaria izendatzea bai kentzea, Dekretoz egingo da.

  2. atala.- Diruegitamua.

    "Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea"-k, bere helburuei erantzun ahal izateko, Autonomia-Elkarteko Diruegitamu Nagusietan, urte bakoitzerako berenezko diruegitamua izango du.

    AZKEN ERABAKIA

    Eusko Jaurlaritzari, Lege hau osabideratzeko eta betebideratzeko behar daitezen aginduak emateko baimena ematen zaio.

Gaiarekin lotutako edukiak


Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.