Euskadi.eus
  • 6/1995 LEGEA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1996 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

6/1995 LEGEA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomi Elkarteko 1996 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 248
  • Hurrenkera-zk.: 5558
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 1995/12/29
  • Argitaratze-data: 1995/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : Lehenengo atala.- Osakidetza Erakunde Autonomiaduneko Barrutiko Zuzendaritzek material, teknika edo zerbitzuen arloan gaur arte egin dituzten jarduerak agindu honen araupean jartzen dira, izan ere, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren aginpide-banaketa berriaren ondorioz eskuz aldatu baitira. Hona hemen jarduerok: a) Osasungintzako hitzarmenetan jasotzen diren ekonomiazko nahiz osasun-laguntzazko baldintzak gauzatu, aldatu eta berraztertzea. b) Itunpeko zentroentzako ordainketaaginduak ematea. c) Gastuak itzultzeko espedienteak ebaztea. d) Osasun-zerbitzuak erabiltzeko baimena ematea. e) Joan-etorriengatiko eta egonaldidietengatiko gastuak ordaintzeko eskabideak aztertu, ebatzi eta ordainketak agintzea. f) Osasun txartel indibiduala ematea eta unibertsalizaziorako eskubidea aitortzea. g) Espedienteak ebaztea eta ortoprotesiprestazioari dagozkion ordainketa-aginduak ematea. h) Farmaziako prestazioengatiko ordainketaaginduak ematea. i) Atzerriko sendagaiak. Bigarren atala.- Espedienteen iraupena ahalbideratzeko eta Barrutiko Zuzendaritzek espedienteok izapidatzeko duten esperientziaz baliatzeko, jarduteko oinarri hauek ezartzen dira: Lehenengoa: Osasungintzako hitzarmenak. Barrutiko Zuzendaritzei dagokie hitzarmen berriak proposatzea, baita Osasun Sailak osasunzentroekin dituen hitzarmenen bidez zerbitzuak aldatu, kendu eta zabaltzea ere. Barrutiko Zuzendaritzek itunpeko zentroetatik bidalitako fakturazioa jasoko dute eta, ondoren, egiaztatu bidezkoa ote den hitzarmenaren arabera. Fakturen zerrenda eta ordainketa-aginduen proposamena bidaliko dizkiote Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari, beronek onartu eta izenpe ditzan. Barrutiko Zuzendaritzek, bestalde, ondoko ingurumari hauek jakinarazi beharko dituzte: fakturazioan dauden gorabeherak, bestelako jakinarazpenak, osasunbezeroak beste zentro batera eramateari buruzko gaiak eta itunpeko zerbitzuen erabilera. Bigarrena: Osasun-laguntza hartzeagatiko gastuak itzultzeko espedientea. Urtarrilaren 20ko 63/1995 Errege Dekretuak aipatzen dituen gastuak itzultzeari dagokionez, Barrutiko Zuzendaritzek egiaztatuko dute nahikoak ote diren eskabide-egileek aurkeztutako agiriak eta behar diren informazio osagarri guztiak (mediku-txostenak, zitazioak ...) eskatuko dituzte espedientea osatu ahal izateko. Osakidetzako Barrutiko zuzendariak, halaber, eskatutako itzulketaren bidezkotasunari buruzko txosten arrazoitua egingo du eta, bertan, aldeko edo aurkako erabakia proposatuko du. Azken Xedapenetatik Lehenengoak ezartzen dituen agirien zerrenda bidali beharko zaio Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari, eta beronek erabakiko du. Gastua itzultzeko eskabideari dagokion zenbatekoa edozein dela ere, horrela egin beharko da. Aurretiazko erreklamaziorik bada, Barrutiko Zuzendaritzek erreklamazioa eta alegazio berriak igorriko dituzte Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara; halaber, erreklamazioarekin batera ikuskaketa-txostenen bat aurkeztu bada, horixe ere igorriko da. Hirugarrena: Osasun-zerbitzuak erabiltzeko baimena. Osakidetzako Barrutiko Zuzendaritzek, beren lurraldeeremuandaudekeen beharren arabera, osasunzerbitzuak erabiltzeko baimenak izenpetzeko eskatu ahal izango diote Osasun sailburuordeari Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzaren bidez. Nolanahi ere, erabilera horiek abenduaren 30eko 724/1991 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarrian jasota egon behar dute. Horretarako, Barrutiko Zuzendaritzek behar diren agiriak eskatuko dituzte eta, ondoren, Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara igorriko dituzte espedientea bera eta erabilera baimentzeko proposamena. Fakturak egiaztatu, obligazioak hartu eta osasun-zentroei gaiak jakinarazteari dagokionez, agindu honen bigarren ataleko lehenengo oinarrian adierazitako bidea izango da arau. Laugarrena: Osasun-zentroetara joanetortzeagatiko dietak. Osasun-zentroetara tratamenduak egitera joanetortzeagatiko gastuen eta gaiso nahiz baimendutako laguntzaileen egonaldi-gastuen espedienteak Barrutiko Zuzendaritzek egingo dituzte. Zuzendaritza horietan, eskabideak jaso, aurkeztutako agiriak egiaztatu, gastua egin dela baieztu eta eskatutako zenbatekoak egokituko dituzte. Gai honen inguruan hasitako espedienteen zerrenda Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara bidaliko da horri buruzko erabakia har dezaten. Bosgarrena: Osasun txartel indibiduala eman eta unibertsalizaziorako eskubidea aitortzea. Barrutiko Zuzendaritzek, hilero, altaeskabideen zerrenda eta osasun txartel indibidualaren (OTI) bajen zerrenda arrazoitua igorri beharko dizkiote Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari. Zuzendari horrek erabakiko du interesduna sartuko den Euskal Autonomi Elkarteko osasun aseguramenduan. Otsailaren 16ko 26/1988 Dekretuak aipatzen duen prestaziorako eskubidea aitortzen denetan, Barrutiko Zuzendaritzek, baldintzak betetzen direla egiaztatutakoan, 1988ko otsailaren 17ko Aginduan jasotako agiriak igorriko dizkiote Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari erabaki dezan. Seigarrena: Ortoprotesi-prestazioaren espedienteak. Ortoprotesi-prestazioa jasotzearren erabiltzaileek aurretiaz ordaindutako gastuak itzultzeari dagokionez, eskabideak eta, hala denean, aurretiazko erreklamazioak Barrutiko Zuzendaritzetan aurkeztu beharko dira. Horretaz gain, egiaztatuko dute nahikoak ote diren eskabide-egileek aurkeztutako agiriak eta behar diren informazio osagarri guztiak eskatuko dituzte espedientea osatu ahal izateko. Barrutiko Zuzendaritza bakoitzean dagokion Medikuntza Ikuskatzailetzak edo Farmazia Ikuskatzailetzak aldeko edo aurkako proposamen arrazoitua egingo du bideratu den itzulketa-eskabide bakoitzeko edo aurkeztutako aurretiazko erreklamazio bakoitzeko. Hitzarmen honen Azken Xedapenetatik Lehenengoaren arabera zehaztuko diren agiriak, hilero bidali beharko zaizkio Osasun Saileko Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariari erabaki dezan. Zazpigarrena: Farmaziako prestazioaren fakturazioa. Barrutiko Zuzendaritzetako Farmazi Unitateek hilero honako agiri hauek jaso beharko dituzte: lurraldeko fakturen laburpen orokorra, farmazia bakoitzaren faktura eta zenbait errezeta, hain zuzen ere, «Farmaziako prestazioa botiken bidez egiteko baldintzak finkatzen dituen hitzarmena»k, indarrean dagoenak, aipatzen dituenak. Osakidetzako zuzendari nagusiak eta EAEko Botikarioen hiru elkargo ofizialetako buruek 1994ko ekainaren 23an izenpetu zuten hitzarmen hori; elkargo ofizialetako buruek botiketako titularren izenean eta ordez jardun zuten. Barrutiko Zuzendaritzetako Farmazi Unitateek aurkeztu den fakturazioaren egiaztapenak egingo dituzte. Hori egin ondoren, aipatutako hitzarmenaren arabera jardungo dute eta, azkenik, Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzari proposatuko dizkiote, hala denean, egingo diren konturako ordainketetan, hitzarmenean aipatutatakoetan, sartu beharreko aldaketak. Barrutiko Zuzendaritzetako Farmazi Unitateek, berehala, fakturen laburpenok bidaliko dituzte Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara. Zuzendaritza horrek, halaber, fakturazioaren zinta magnetikoa jasoko du. Botikarioen elkargo ofizialek, hilero, Zerbitzu Zuzendaritzari bidaliko diote aipatu hitzarmenean aipatzen den fakturazioaren zenbatekoa adierazten duen telegrama. Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzak, hilaren 15etik 20ra bitartean, dagokion transferentzia aginduko du elkargo bakoitzak adierazitako kontu-zenbakira. Esan beharrekoa da agindu horrek konturako ordainketaren izaera duela (hitzarmenean aipatzen den moduan): Barrutiko Zuzendaritzek hitzarmen horren eraskinean -fakturazioarenean- ezarritako moduan egingo dituzten egiaztapen eta informaziotratamenduaren esanetara geratzen da ordainketa. Zortzigarrena: Atzerriko sendagaiak. Barrutiko Zuzendaritzetan aurkeztu beharko dira atzerriko sendagaiak baimentzeko eskabideak. Zuzendaritzek, ondoren, eskabideak izapidatu beharko dituzte Osasun eta Kontsumo Ministerioko Atzerriko Sendagaien Hornidura Zerbitzuan. Aipatutako unitateek, halaber, jasotako sendagaiak banatuko dituzte dagozkien hartzaileen artean. Enpresa inportatzaileek edo laborategiek bidalitako fakturak egiaztatu ondoren, Farmazi Unitateek, hilero, fakturak, horien zerrenda eta laburpena igorriko dituzte Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako Zuzendaritzara. Hori guztia eginda, zuzendaritza horrek obligazioak hartu ahal izango du. Hirugarren atala.- Barrutiko Zuzendaritzak aurrekontuei buruzko agiriak izapidetuko ditu, hartutako erabakia interesatuei jakinaraziko die eta aitortutako zenbatekoen ordainketari segimendua egingo die. Laugarren atala.- 369/1995 Dekretuaren 9.2 azpiatalean, teknikaren nahiz tresneriaren aldetik eman beharreko laguntza ezartzen zen. Horri buruz adierazi behar da, honenbestez, hemendik aurrera espedienteen ebazpena Osasun Sailari dagokiola. Hala ere, espedienteak izapidatzeko batzorde bitarikoak orain arte osatzen zituzten Barrutiko Zuzendaritzetako langileek, izendapenakaldatzen ez diren bitartean, aurrerantzean ere lan hori egingo dute, baina orain sailaren interesak buruan dituztela. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Osasun Aseguramendu eta Kontrataziorako zuzendariak ahalmenak ditu agindu honek ezarritako zirkuituei eta agiriei buruzko jarraibideak emateko. Bigarrena.- Agindu honen bidez gauzatzen den kudeaketa-agindua 1996ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1995eko abenduak 19. Osasun sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.Eusko Legebiltzarrak ondoko Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:ABENDUAREN 29KO 6/1995 LEGEA, EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1996. URTEKO AURREKONTU OROKORRAK ONARTZEN DITUENAI IDAZPURUA EUSKADIKO 1996. URTEKO AURREKONTU OROKORREN ONARPENA ETA EDUKINA 1. Atala - Onarpena 1.- Onartu egiten dira Euskal Autonomi Elkarteko 1996. urteko Aurrekontu Orokorrak, beti ere, lege honek ezartzen duen bezala. 2.- Eusko Legebiltzarraren Aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 25.2.a) atalean. Legegintza-dekretu horrek bere baitan jasotzen ditu Euskal Herriko Ogasuntza Nagusia eratzen duten eta indarrean dauden oinarri-irizpideei buruzko xedapenak. 3.- 1995eko abenduaren 31z geroztik sor daitezkeen erakundeei eta dagozkien aurrekontuei ezarriko zaie lege hau. 2. Atala - Autonomi elkarteko administrazioaren aurrekontua 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren gastuen egoera­orrian 699.357.600.000 PTA jasotzen dira ordainketetarako diru-izendapenetarako. Konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 71.086.000.000 PTA zehazten dira bertan; azken diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren diru-sarreren egoera-orrian 699.357.600.000 PTA jasotzen dira. 3.- Unibertsitatearen Eraberrikuntzari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 54. atalaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteak Euskal Herriko Unibertsitateari emango dion dirulaguntza osoa 20.581.140.000 PTAkoa da. Hona hemen egin den banaketa: 19.015.140.000 PTA gastu arrunta finantzatzeko eta 1.566.000.000 PTA inbertsioak finantzatzeko. 3. Atala - Erakunde autonomiadunen aurrekontuak 1.- Erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketetarako diru-izendapenak eta konpromisozkoak jasotzen dira honako banaketaren arabera: - Osakidetza-Servicio Vasco de Salud: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 163.219.508.941 PTA. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 1.524.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da. - Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultos: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 3.402.400.000 PTA. Konpromisozko diru-izendapenetarako, berriz, 1.125.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da. - Euskal Herriko Polizi Ikastegia-Academia de Policía del País Vasco: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.829.500.000 PTA. - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Pública: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.305.000.000 PTA. Konpromisozko diru­izendapenetarako, berriz, 37.000.000 PTA jasotzen dira; azken diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eraskinean zehazten da. - Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadística: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 1.395.716.622 PTA. - Soin Hezkuntzarako Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Educación Física: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 410.500.000 PTA. - Emakumearen Euskal Erakundea-Instituto Vasco de la Mujer: ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 300.310.550 PTA. - Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales: ordainketetarako diru­ izendapenei dagokienez, 1.071.734.591 PTA. 2.- Aipatutako erakunde autonomiadunen aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan jasotzen den zenbateko osoa eta ordainketetarako bakoitzari dagokion diru-izendapenen zenbatekoa berdinak dira. Hala ere, zehaztuta, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea-Instituto Vasco de Administración Publicaren diru-sarreren egoera-orrietan 269.818.171 PTA sartzen dira, Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadísticaren diru­sarreren egoera-orrietan 286.000.000 PTA eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea-Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de Adultosen diru-sarreren egoera-orrietan 78.500.000 PTA, guztiak ere beren diruzaintzako gerakinetakoak. 4. Atala - "Euskal Irrati-Telebista" herri erakundearen eta bere kudeaketa baltzuen aurrekontua 1.- "Euskal Irrati-Telebista" herri-erakundearen 1996. urteko ustiapen­aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, hurrenez hurren, 10.909.179.000 PTA eta 429.100.000 PTA izendatzen dira. Diru-baliabideak, halaber, zenbateko berekotzat jotzen dira. 2.- Irrati eta Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontuetan honako izendapen hauek onartzen dira: 3.- Kudeaketarako herri-baltzu horientzat jarritako diru-baliabideen zenbatekoa eta baltzu bakoitzarentzat onartutako ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoa berdinak dira. 4.- "Euskal Irrati-Telebista" Herri Erakundea Sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. atalaren arabera, onartzen dira, batetik, "Euskal Irrati-Telebista" herri­erakundearen aurrekontu finkatua eta, bestetik, Irrati-Telebistako herri-zerbitzuak kudeatzeko herri-baltzuen aurrekontu finkatua. Ordainketetarako diru-izendapenen barruan, 14.741.633.000 PTA dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 1.245.350.000 PTA, berriz, kapital­aurrekontuari. Diru-baliabideak zenbateko berekotzat jotzen dira. 5. Atala - Energiaren euskal erakundearen aurrekontua Energiaren Euskal Erakundearen ustiapen-aurrekonturako eta kapital­aurrekonturako, hurrenez hurren, 1.465.474.000 PTA eta 1.995.085.000 PTA izendatzen dira ordainketetarako diru-izendapenen barruan. 6. Atala - Lege honen 4. atalean sartzen ez diren herri baltzuen aurrekontuak 1.- Lege honen 4. atalean sartzen ez diren herri-baltzuen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan zehazten dira baltzu bakoitzari dagozkion diru-izendapenak. Ordainketetarako diru-izendapenei dagokienez, 50.810.545.000 PTA eta 28.019.201.000 PTA ezarri dira, hurrenez hurren, eta gerorako konpromisozko diru-izendapenei dagokienez, berriz, 8.776.328.000 PTA. Azken diru-izendapen horiek 1996az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eraskinean zehazten da. 2.- Ordainketetarako diru-izendapenei aurre egiteko begiz jotako diru-baliabideak diru-sarreren egoera-orrietan zehazten dira. Diru-sarrera horiek eta aurreko lerroaldikoak zenbateko berdinekoak dira. 3.- Baltzu bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan begiz jotako izendapenen eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eraskinean zehazten dira. 7. Atala - Bermeak emateko muga eta arauak 1.- 1996ko ekonomi ekitaldian zehar, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, gehienez, 14.000.000.000 PTA erabili ahal izango ditu abalak emateko edozein motatako eragiketak direla eta. Hala ere, muga horrek ez du eraginik izango aurretik emandako beste abal batzuk kitatzea dakarten eragiketak berriz finantzatzea edo ordezkatzea dela eta emango diren abal berrien zenbatekoan. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak harik eta abalak emateko baldintzak arau bidez ezartzen dituen arte, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, kasuan kasuko sailak proposatuta, abalak emateko baimena. Baimena legezko egitea, ordea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio. 3.- Emandako abalen kudeaketa eta jarraipena, bestalde, kasuan kasuko sailari dagokio, beti ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak arlo horretan dituen aginpide orokorren aurka jarri gabe. 4.- 1996ko ekonomi ekitaldian zehar, halaber, finantza-erakundeek egiten dituzten abal-eragiketak, baldin eta partaidetzako diru-izendapenak bermatzeko badira, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak birfinkatu ahal izango ditu zati batez, horretarako, dagozkion hitzarmenak eginda. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak legezko egingo ditu eragiketa horiek eta eragiketon zenbatekoari atal honen 1. lerroaldian jasotako muga bera ezarriko zaio. 8. Atala - Zorpetze eragiketak egiteko muga eta arauak 1.- Euskal Autonomi Elkarteak egin eta indarrean dauden zorpetze-eragiketen zenbatekoa, edozein agiri -motatan gauzatzen direla ere, ezin izango da 328.856.000.000 PTAtik gorakoa izan 1996ko abenduaren 31n, non eta ez den atal honen 4.b) puntuan xedatutakoa gertatzen. 2.- Aurreko lerroaldian baimendutako mugaren barruan, Euskal Autonomi Elkarteko 1996ko zorpetze-zenbatekoa, gehienez ere, 66.135.000.000 PTAra iritsi ahal izango da. Zuzenbide pribatuko erakundeen 1996ko kanpo-zorpetzea, gehienez ere, 4.038.000.000 PTAra iritsi ahal izango da. 3.- Herri-baltzuek eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeek kasu bakar batean egin ahal izango dituzte zorpetze-eragiketak, alegia, eragiketa horiek kasuan kasuko aurrekontuetan edo indarrean dagoen legearen arabera baimendutako aldaketetan jasota daudenean, eta hori, eragiketon ezaugarriak, epea eta legezko egiteko arauak edozein direla ere. Eragiketak, ezinbestez, erakundearen benetako finantza-beharretara egokitu beharko dira eta urtean zehar egingarri diren inbertsioetarako erabili. Bestalde, eragiketak egin baino lehenago, erakundeak jaso beharreko kapital-transferentziak eskuratu beharko ditu eta aurrikusitako kapital-handitzeak egin. Lerroaldi honek aipatzen dituen zorpetze­eragiketa guztiek, azkenik, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren baimena beharko dute legezko egin aurretik. 4.- Hona hemen zorpetze-eragiketen araubidea: a) Urtean zehar hitzartzen diren eta urtebete baino gehiagorako diren zorpetze­eragiketen helburua inbertsio-gastuak finantzatzea izango da. b) Urtean zehar hitzartzen diren baina urtebete baino gutxiagorako diren zorpetze­eragiketen helburua diruzaintzaren eragiketei aurre egitea da; eragiketok egiteko baimena Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio. c) Euskal Autonomi Elkarteko Herri Zorra bi modutan gauzatu daiteke: bata, kontuan oharpenak eginez eta, bestea, zorra bera onartzen duen beste edozein bidez. Euskadiko Herri Zorra gauzatzeko era aldatu izanagatik balore-agiriak iraungitzeko ez da beharrezko izango fede-emaile publikoren batek parte hartzea. d) Euskal Autonomi Elkartean egingo diren Herri Zorraren jaulkipenak, bestalde, bere estatutuetan ematen zaion izenen bat erabiliz egingo dira. e) Merkatuaren egoera aldatu izanagatik finantza-kargak merketzen badira, aurreko urteetan hitzartutako zorpetze-eragiketak berriz finantzatu eta/edo ordezkatu ahal izango ditu Jaurlaritzaren Kontseiluak. Eta, aurreko helburu bera izanik, berdin jokatuko du kreditu­eragiketen dirua aldez aurretik itzultzeko ere, baldin eta eragiketa horiek ordezkatzen ez baditu. Hori gertatuz gero, dagozkion diru-izendapenak Herri Zorraren egitarauan jasoko dira; diru-izendapenok inolako mugarik gabe finantzatu ahal izango dira dauden baliabideekin. f) Atal honek aipatzen dituen zorpetze-eragiketen baldintza orokorrak eta ezaugarriak zehaztea ere Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio, beti ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenari jarraiki. g) Ogasun eta Herri Administrazio Sailak baimena dauka aipatutako eragiketen jaulkipen-prezioa eta korritu-tasak zehazteko, bai eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren izenean jaulkipena legezko egiteko. Sailak, halaber, zorraren arriskua edo kostua bermatu edo txikitzeko finantza-eragiketak hitzartu ahal izango ditu, besteak beste, aseguruak, trukeak, aukerak, gerorako kontratuak eta, oro har, ganbio edo korritu-tasetatik datorren edozein eragiketa, beti ere, dagokien izaera dela eta zorpetze-bolumena handitzen ez badute. II IDAZPURUA GASTUEN EGOERA ORRIA I ATALBURUA DIRU IZENDAPENEN MOTAK. BEREZITASUNAK 9. Atala - Diru izendapen handigarriak eta finantzabideak 1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24, 25 eta 26. ataletan ezarritakoaren aurka jo gabe, lege honen III. eraskinean azaltzen diren diru­izendapenak handitu egin ahal izango dira 1996. urtean. Diru-izendapenok Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan sarturik egon beharko dute. Bestalde, handitze-muga izango dute, hain zuzen ere, derrigorrezko onarpena duten obligazioen zenbatekoa. 2.- Handigarritzat jotzen diren diru-izendapenen eta aipatzen diren gainerako diru­izendapenen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte: a) Ukitutako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurrikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri. b) Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, beti ere, lege honen 25. atalean 1996rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera. c) Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 24.3 atalean ezarritako ihardunbidea erabiliko da. 3.- Horrez gain, Jaurlaritzaren Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu "Zenbait sailen gastuak" saileko gastuen egoera-orrian azaltzen diren diru-izendapen handigarriak, baita, hala badagokio, azpiegituretako Plana egitetik sortutako premiak finantzatzekoak ere. Halaber, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 20. atalean ezarritako muga gainditzen ez bada, atal horrek aipatzen duen diru­izendapenaren gehikuntzek finantzabide bera izango dute. 10. Atala - Konpromisozko diru izendapenak 1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 32 eta 33. ataletan ezarritakoa horrela izanik ere, horrez gain, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren baimena ezinbestekoa izango da beste kasu honetan, alegia, Herrizaingo Saileko 22230 Egitarauan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuetako egitarauetan jasotzen ez diren konpromisozko diru-izendapenak egiteko. Ihardunbide horri jarraituko zaio hain zuzen, baldin eta, gauzazko inbertsioak direla, horniketa-eragiketak direla, laguntza teknikoa dela nahiz Ertzaintzaren hedapenak ekarritako tresneri alogera dela eta, eta Kupoaren Batzorde Bitarikoaren erabakiek horrela agintzen dutelako, aipatutako diru-izendapenen zenbatekoak hurrengo urteetako aurrekontuetan oinarriturik badaude. 2.- Era berean, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Azpiegituretako Planari atxikitako aurrekontuetako partidetan aurrez izendatu gabeko konpromisozko diru-izendapenak sortzeko baimena eman dezake. Berehala eman beharko zaio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari aipatutako baimen horien berri. 11. Atala - Diru izendapen aldagarriak 1.- Euskal Autonomi Elkarteak Ertzaintzaren arloan dituen aginpideak finantzatzeko diru-izendapenek diru-izendapen aldagarrien izaera izango dute. Xedapen honen barruan sartuko dira, batetik, prestatze-bidean dagoen Ertzaintzarako diru-izendapenak; bestetik, lanean diharduen Ertzaintzarakoak, eta, azkenik, Administrazio Orokorreko aurrekontuan eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuan jasotako diru­izendapenak. 2.- Aurreko lerroaldiak aldagarritzat jotzen dituen diru-izendapenak sartu edo handitu eta ezabatu edo murriztu ahal izango dira, beti ere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak Ertzaintzari buruz hartutako erabakien arabera. 3.- Jaurlaritzaren dekretu bidez gauzatuko da diru-izendapenen aldaketa; dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da. 12. Atala - Langilegoaren arloko diru izendapenak 1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 22. atalean jasotakoaren ondorioetarako, funtzionarioen, estatutupeko langileen, lan-hitzarmen finkoko langileen eta aldi baterako langileen arloko aurrekontu-zerrendaren muga-izaera esaten denean honako hauei ezarriko zaie izaera hori, alegia, funtzionario, estatutupeko langile eta lan-hitzarmen finkoko langileen zerrenda osoari; aldi baterako langileen kasuan lanpostu­kopuruari baino ez zaio ezarriko. 2.- Lanpostu berriak sortzeko, ezinbestekoa izango da, aldi berean, urteko kostu gordin bera edo handiagoa duten beste lanpostu batzuk iraungitzea. Horrela egiten diren aldaketek, aldi berean, aurrekontu-zerrendaren aldaketa ekarriko dute eta, ondorioz, kasuan kasuko organoaren egitura ere aldatu egin beharko da. 3.- Lege honen I. atalburuak sail edo erakunde autonomiadun bakoitzari egokitzen dizkion diru-izendapenek, non eta ez diren aldi baterako langileei eta gizarte-gastuei dagozkien diru-izendapenak, bada, muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan; beraz, dagokien lotura-mailaren barruan ez da beharrezko izango diru-izendapenen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da. Hori horrela bada ere, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1996. urterako bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren aurrekontuen I. atalburuari dagozkion 122, 131 eta 132. kontzeptuen barruan dauden gastuek lotura-izaera izango dute kontzeptuaren mailan. 4.- Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren kasuan, I. atalburuari dagozkion diru-izendapenek, bestelako gizarte-gastuak kenduta, muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan. 13. Atala - Iharduteko gastuen diru izendapenak Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 66.3 atalean zehaztutako ondorioetarako, eta 1996. urterako bakarrik, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere administrazio-erakunde autonomiadunen aurrekontuen gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketetarako diru-izendapenek muga-izaera eta lotura-izaera izango dituzte atalburuaren mailan sail eta egitarau bakoitzerako ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek II. atalburuari dagozkio, hain zuzen ere, iharduteko gastuen atalburuari. Hala eta guztiz ere, Aurrekontuaren gastuen zehaztasunetan gastu ezkututzat jotzen diren diru-izendapenek ez dute horrelako izaerarik, eta horregatik, atalburutik beherako mailetan, ez da beharrezko izango diru-izendapenen transferentziarik egitea, baina, hala ere, gastua dagokion kontabilitate-atalean kokatu beharko da. II ATALBURUA DIRU IZENDAPENEN ARAUAK. ALDAKETAK 14. Atala - Diru izendapenen transferentzien arauak 1.- Hurrengo lerroaldietan azaltzen diren berezitasunen aurka jarri gabe, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko ditu Euskal Autonomi Elkarteko eta bere erakunde autonomiadunen Aurrekontu Orokorretako diru-izendapenen transferentziak 1996. urteko ekitaldian. 2.- Beharrezko diren transferentziak egin ahal izango dira honako kasuetan: a) Administrazio Orokorreko aurrekontuaren "Lanean diharduen Ertzaintza" Egitarauaren eta Euskal Herriko Polizi Ikastegia erakunde autonomiadunaren aurrekontuaren "Euskal Herriko Polizi Ikastegia" Egitarauaren artean transferentziak egin ahal izango dira, hain zuzen aurrekontuak Ertzaintzaren hedapenak eragindako diru-beharretara egokituko ahal izateko; egitarau bietako bakoitzaren diru-izendapenetan ere berdin jokatuko da. Horretarako, Herrizaingo Saileko aurrekontuan azaltzen diren transferentzia arruntak eta kapital-transferentziak doituz, aurrekontu bietan gehikuntzak eta urripenak egingo dira. b) Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearekin bat, hezkuntza-sistema berriz antolatzeko behar diren baliabideak eskuratzeko premiazko egokitzapenei aurre egiteko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio. Era berean, hezkuntza-itunetarako, sare pribatuko soldatak parekatzeko eta ikastola pribatuei diruz laguntzeko kredituak egokitzeko beharrezko transferentziak egin ahal izango dira aurrekontuetako egitarau batzuen eta besteen artean, horiek egiteko baimena ematea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokiolarik. c) Europako Batasuneko diruarekin batera finantzatutako egitasmoak burutzeko diren diru-izendapenak hornitzeko. Eragiketa horien berri Eusko Legebiltzarrari eman beharko zaio. 3.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuan zehaztutako diru-izendapenen transferentzien arauak ezarriko zaizkie bai 1996ko Aurrekontu Arruntari, bai aurreko ekonomi ekitaldietatik datozen gerakinei, beti ere, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 88. ataleko 1. lerroaldian xedatutakoaren aurka ez badoa. 4.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 69.atalean aipatzen diren transferentzien arauetako mugapen orokorrak ez zaizkie ezarriko Azpiegituretako Planari atxikitako partidetatik sortzen diren transferentziei, ez eta azpiegitura horietarako izendatutako transferentziei ere. Diru-izendapen horien artean era guztietako transferentziak egin ahal izango dira, bat ere mugapenik gabe. 15. Atala - Diru-izendapenak aurrekontuan sartzeko modua 1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuak arautuko du 1996ko Aurrekontuan diru­izendapenak sartzeko modua. 2.- Aurreko lerroaldian xedatutakoa horrela bada ere, finantzen aldetik egingarria bada, 1995eko ekitaldian Poliziari zegozkion diru-izendapenen gerakinak ekitaldiko edozein unetan sartu ahal izango dira 1996ko Aurrekontuan. 3.- Jabetza kentzeko gastuen diru-izendapenak sartzen badira aurrekontuan, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 90.1 atalak ezartzen duen denbora bi ekitaldikoa dela ulertuko da. 16. Atala - Bestelako aldaketak 1.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. atalak aipatzen duen gehienezko ehunekoa ez da kontuan hartuko baldin eta gaitu beharrekoa foru­aldundien aurrekontuak benetan aldatzeak ekarritako diru-sarrerak badira. FEOGA eta IFOP berme-sailetik jaso behar diren fondoen kasuan, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak egingo ditu behar diren gaikuntza guztiak, baldin eta, aurrikusitako esku-hartzeen arauei jarraiki, bidezkoa bada Euskal Autonomi Elkarteak berak egitea gastuak edo gastuen aurrerakinak. 2.- Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimenduko ditu herri-baltzuen aurrekontu-aldaketak, baldin eta administrazio ­berrantolaketak edo taldearen baltzu-berrantolaketak badira aldaketon iturburu, eta berrantolaketok, erakundeen administrazioa ukitzeaz gain, erakunde horietarako aurrikusitako finantza-egoeraren orriak edo dagozkien aurrekontuak ere ukitzen badituzte. 3.- Eusko Legebiltzarrak 1993ko ekainaren 23an euskal osasun-sistemari buruz hartutako erabakiaren ildotik, 1996. urtean zehar, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakundearen aurrekontuetan behar diren aldaketa guztiak egin ahal izango zaizkie diru­izendapenei, halako moduz non, erakundearen laguntza-zentroekin ezarriko diren kontratu-egitarauen edukinak abian jartzeko adinako finantzak eratu ahal izango diren. Aldaketen helburua, halaber, tresna horiek aurrerantzean ere izatea eta zabaltzea da. 4.- Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 98. atalaren arabera, SPRILUR, ABk parte hartzen duen herri-baltzu bakoitzaren aurrekontua aldatzeko ez da inolako izapiderik behar izango, baldin eta, batetik, SPRILUR, ABren akzio­partzuerren kopurua eta partzuer bakoitzaren zorra, banan-banan hartuta, aldatzen den arren, SPRILUR, ABk baltzu hori finantzatzeko izendatutako kopuru osoa aldatzen ez bada eta, bestetik, lege honen 8. atalarekin bat, zor osoa ere aldatzen ez bada. 5.- Herri-baltzuen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta, aldi berean, Inbertsio Estrategikoen Fondoari dagozkion iharduketak legezko bihurtzea onartzen duen Jaurlaritzaren Kontseiluaren akordioren bat betetzeko badira, edo Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako garrantzizko edozein plan, egitarau eta iharduerak sortutakoak badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak emango du horietarako baimena, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez. III ATALBURUA LANSARIEN ETA HARTZEKO PASIBOEN ARAUAK 17. Atala - Lansarien gehikuntza 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten baina 1996ko urtarrilaren 1ean lan-hitzarmenekoak ez diren langileen urteko lansari osoek ezin izango dute oro har %3,5etik gora igon 1995ean ezarritako lansariekiko. Hori horrela ulertuko da konparaketaren bi aldietarako, homogeneotasunaren barruan, bai langileen kopuruari dagokionez, bai langileen antzinatasunari eta lanaldi-motari dagokionez. 2.- Lan-hitzarmenekoak ez diren langileak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako karrerako funtzionarioak eta bitarteko funtzionarioak direla. Halaber, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud administrazio-erakunde autonomiaduneko estatutupeko langileak ere hartzen dira lan-hitzarmenekoak ez diren langiletzat. 3.- Lehenengo lerroaldian adierazitakoa horrela bada ere, euskal herri­administrazioetako langileen lan-eginkizunak bateratzeagatik lanpostuen edukietan egin beharko diren aldaketak direla eta ezinbestekoak eta salbuespenekoak diratekeen lansari osagarrien egokitzapenak egin ahal izango dira. Halaber, lanpostuak antolatu eta sailkatzeko sistemak ezarri ahal izango dira; eta transferentzien bidez Euskal Autonomi Elkarteko herri-administrazioetara sartzen diren langileei ere sistema horiek ezarriko zaizkie. 4.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen barruan dauden funtzionarioen oinarrizko lansariak 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioekin eguneratuko dira. Lege horren 78. atalean jasotakoari lotu beharko zaio eguneratze hori, bai eta lege horren 79. atalean arautzen diren osagarrien zenbatekoaz Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko duenari ere. 5.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko, bere erakunde autonomiadunetako, zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako eta herri-baltzuetako lan­hitzarmeneko langileen urteko lansari osoek, 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, ezin izango dute oro har %3,5etik igon 1995ean ezarritako lansariekiko. Nolanahi ere, langile bakoitzaren antzinatasun-lansarien ondorioz sortutako kopurua ez doa lerroaldi honetan ezarritakoaren kontra. Bestalde, erakunde bakoitzaren ekoizpen-maila handituta edo lana antolatzeko nahiz lanpostuak sailkatzeko sistemak aldatuta erakunde bakoitzari egokitzen zaizkion helburuak lortzetik datozkeen lansariak ere muga horretatik kanpo gera daitezke. Era berean, bakoitzari ezar dakiokeen hitzarmen kolektiboaren arabera, banan bana aplika daitezkeen lan-homogeneizazioaren ondorioak ere hortik kanpora uzten dira, izan ere, 1995eko ekitaldian onartutako hitzarmen kolektiboetan jasotako homogeneizazio-prozesuen jarraipen moduan eratzen badira. 6.- Aurreko lerroaldian jasotakoa, hortaz, 1996ko guztizko lansariei dagokien goi­muga da; hori, gero, negoziazio kolektiboaren bidez ezarri eta emango zaie banakakoei. 7.- Lege honen ondorioetarako, guztizko lansariak esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek, 1995ean zehar, sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen: a) Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak. b) Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak. c) Leku-aldatzeei edo lan-iraizpenei dagozkien kalte-ordainak. d) Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak. 8.- Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira konparaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez. 9.- Lehendakariaren, lehendakariordearen, sailburuen, goi-kargudunen eta antzekoen 1996ko lansariak 1995eko abenduaren 31n indarrean zeudenak izango dira, baina Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan­hitzarmenekoak ez diren langileen urteko lansari osoei ezarriko zaien igoera bera gehituko zaie horiei ere. Hala ere, atal honen 3. puntuan jasotako gehikuntza ez zaie ezarriko. Atal honen lehenengo puntuan aipatzen diren langileentzat finkatutako lansarien parekorik jasotzen ez duten aldi baterako langileei ere ezarriko zaie gehikuntza hori. 10.- Banakakoentzako osagarriek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte­ordainek arau bereziak izango dituzte. 18. Atala - Ertzaintzako langileak Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa, beti ere, Kupoaren Batzorde Bitarikoak horretarako ezarriko dituen dotazioak kontuan hartuta. Nolanahi ere, aurreko atalean ezarritako edukina eta irizpideak ezarriko zaizkie. 19. Atala - Hitzarmen kolektiboak izenpetzeko baldintzak 1.- Jaurlaritzaren Kontseilua izango da, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak txostena eman ondoren, honako hauek onartuko dituena: Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomiadunetako lan-hitzarmeneko langileen gain eragina duten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta dauden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioko herri­baltzuetako edo zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako lan-hitzarmeneko langileen gain eragina dutenean, berriz, izenpetu aurretik Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren txostena izango da beharrezko eta, gero, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak emandako aldeko irizpena. 2.- Aurreko lerroaldian jasotakoaren ondorioetarako, honako hauek bidali beharko zaizkio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari: akordio-egitasmoa, 1995eko guztizko lansariak eta egitasmo horretan bildutako ekonomi alderdi guztien balioztapena. Agiri horiek guztiak eskuratu ondoko egunetik 15 eguneko epearen barruan, aipatutako sailak dagokion txostena emango du. Txosten horretan, herri-gastuan eragina duten ekonomi alderdi guztiak aipatuko dira, beti ere, Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomiaren Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako ekonomiaren kontrolaren aurka jarri gabe. 20. Atala - Euskal autonomi elkarteko herri-baltzu eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeetako zuzendaritza taldekideak 1.- Atal honetan aipatzen diren langileek edozer dela eta urtean jasoko dituzten gehienezko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburuek urtean jasotzen dituzten lansari osoak baino handiagoak izan. 2.- Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. ataleko 2. lerroaldian agintzen dena betetzeko, kudeaketaren eraginkortasunaren araberakoak izango dira pizgarriak ebaluatu eta emateko irizpideak. Bi alderdik neurtzen dute aipatutako kudeaketaren eraginkortasuna: bata, herri-erakunde edo herri-baltzu bakoitzaren urteko aurrekontuen betetze-maila; bestea, aurrekontuokin batera doan urteko txostenean bildutako helburu kualitatiboen betetze-maila. Herri-baltzu edo herri-erakunde bakoitzeko gobernu­organoek eta administrazio-organoek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko herri-baltzuetako eta zuzenbide pribatuko herri­erakundeetako zuzendaritza-taldeetako langileekin ezin izango da kalte-ordainik hitzartu, dagokion erakunde-administrazioko erakundearekiko legezko lotura inoiz galtzen denerako. 21. Atala - Hartzeko pasiboetarako diru izendapenak 1.- Pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak ordaindu, indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira. 2.- Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretua ezarriz, hartzeko pasiboak direla-eta zordundutako pentsioak 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioekin gehituko dira; hain zuzen, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen zerbitzura egon eta lan-hitzarmenik ez duten langileen urteko lansari osoei oro har aplika dakiekeen gehikuntza orokorraren ehunekoa gehituko zaie, beti ere langile horiek beharretsi zaizkien ezaldiak bete badituzte. Baina 17. ataleko 3. lerroaldian jasotako oharpenak ezarrita sortzen den ehuneko gehikuntza hura ez zaie aplikatuko. IV ATALBURUA ITUNPEKO IKASTETXEEN GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA 22. Atala - Itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomi modulua 1.- Aurrekontuen Lege honetan irakaskuntza-maila bakoitzerako azaltzen den zenbateko osoa banatzeko orduan, gastuei aurre egiteko eskola-unitate bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren urteko guztizko zenbatekoak honako hauek izango dira: 2.- Gastuei aurre egiteko eskola-unitate bakoitzari dagokion ekonomi moduluaren zenbatekoak irakaskuntza doan izatea ziurtatu beharko du. Estatuko Aurrekontu Orokorrek finkatuko dute zenbateko hori, baina Euskal Autonomi Elkarteko modulu berezia osagarri izango da. 3.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako -DBH (1. zikloa)- unitateentzat jarritako ekonomi modulua, 1996/1997 ikasturtetik aurrera aplikatuko dena, handitu ahal izango da, aurrekontuetan erabilgarri dauden zenbatekoen arabera, araudi batez zehaztuko den osagarri baten bitartez 4.- Lege honen IV. eraskinean finkatzen dira zein diren hezkuntza-maila bakoitzaren moduluaren osagaiak eta bere zenbatekoak. 5.- Haur Hezkuntza (2. zikloa) eta Lehen Hezkuntza/OHO/DBH (1. zikloa) mailetako modulu osoaren osagaiez gain, euskarako irakasle espezifikoen finantzabidea egingo da. Hala ere, horrelako irakasleek eskolak ematen dituzten ikastetxeei baino ez zaie ordainduko kontzeptu hori, beti ere, ikasturtea hasi aurretik onartutako pedagogi taulen arabera. Euskarari ematen zaion dedikazioa izango da aipatutako kontzeptua ordaintzeko abiapuntua, behar bezala zuritutako orduak kontuan hartuta. Finantzaketa hori jasotzeko eskubidea izateko eskatzen diren baldintza orokorrak hauek dira: a) Hezkuntza eta Kultura Sailaren uztailaren 11ko 138/1983 Dekretuan eskatutako titulua izatea. b) Tutore izan gabe, A ereduko itundutako unitateetan irakastea. 6.- Atal honen 1. lerroaldian zehazten diren eko nomi moduluek gehienezko kopuruak adierazten dituzte eta beren baitan irakasleen eta irakasle ez diren langileen gastuak sartzen dira. 7.- Lege honen IV. eraskineko moduluan jasotzen diren langile-gastuen zenbatekoa langileei ordaintzeko baino ez da erabiliko, irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren 20. atalean hala ezartzen baita. 8.- Itunpeko irakaskuntza-maila emateko behar diren irakasleez gain, Administrazioak ordainduko ditu zuzenean jadanik egon dauden laguntza-irakasleen soldatak. Laguntza-irakasleak birlaneratze-egitarautik aterako dira, hala ezarri baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, ugazaben erakundeek eta, kasua bada, sindikatuek izenpetutako akordioan. Jakina denez, hezkuntza-itunak zati batez edo oso­osorik ez berritzeak eragindako ikastetxeak dira akordio horren gai. III IDAZPURUA DIRU SARREREN EGOERA ORRIA I ATALBURUA FORU ALDUNDIEN EKARPENAK 23. Atala - Ekarpen orokorra 1.- 1996. urtean, foru-aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuko diru-izendapenei aurre egiteko egin behar duten ekarpen orokorra 324.489.600.000 PTAkoa da. Diru-kopuru hori 54.081.600.000 PTAko sei ordainalditan banatuko da eta, hain zuzen ere, otsailaren, apirilaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehen hamabostaldian egingo dira ordainketak. Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak, alegia, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996 urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 6. atalean ezarri zen metodoa, eta horixe erabili da aipatu diru-kopuruaren banaketa erabakitzeko. 2.- Aurreko puntuan azaldutako ekarpen orokorra kalkulatzeko, honako hauek hartu dira kontuan: a) Foru-aldundiek 1996rako egin duten bilketa-aurrikuspena 810.249.300.000 PTAkoa da, hain zuzen ere, azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 2. atalean beren­beregi aipatzen diren diru-sarrerei dagokien zenbatekoa. b) Balio erantsiaren gaineko zerga indarrean sartu zenean foru-aldundiek galdu zituzten diru-baliabideak direla eta, foru-aldundientzako konpentsazio garbia 51.045.700.000 PTAkoa da, horrela ateratzen baita azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 2. ataleko bigarren puntuan aurrikusitako kalkuluaren arabera. c) Itundutako zergazko diru-sarrerak direla eta, foru-aldundien alde sortutako korritu garbiak 160.000.000 PTAkoak dira. d) Hona hemen sartu beharreko kenkariak: - 1995. urteko kupoa dela eta Estatuari egin beharreko kitapena: aurrikusitako zenbatekoa 2.734.500.000 PTAkoa da, aldeko zeinua duela. - Estatuari 1996. urtean ordaindu beharreko kupo garbia: 10.055.300.000 PTA. - Ertzaintza finantzatzeko 1995eko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 1.327.100.000 PTA, aldeko zeinua duela. - Ertzaintzaren 1996ko finantza-bidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 58.123.100.000 PTA. - Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketak finantzatzeko 1995eko kitapena, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kitapenean zenbatua: 5.130.500.000 PTA, aldeko zeinua duela. - Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen 1996ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 194.919.400.000 PTA. - 1995. urtean gureganatutako aginpide berrien 1996ko finantzabidea, hain zuzen ere, Estatuari ordaindu beharreko kupo garbiaren kalkuluan zenbatua: 5.525.500.000 PTA. e) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan aurrikusitako politikak egiteko Jaurlaritzak behar duen diru-kopurua, alegia, 1.652.400.000 PTA. f) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 4.500.000.000 PTA. g) Ekarpen orokorrari egin beharreko kenketa: Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko diru-kopurua, alegia, 6.390.000.000 PTA. h) Ekarpen orokorrak, bestalde, 1.350.000.000 PTA gehiago izango ditu, hain zuzen ere, foru-aldundiek Herri Zor Berezia jaulki eta banatzeagatik lortuko dituzten etekin garbietan Euskal Autonomi Elkarte osorako erakundeek duten esku-hartzea dela eta, izan ere, azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko bigarren xedapen gehigarriak hala ezartzen baitu. 24. Atala - Berariazko ekarpenak 1.- Aurreko atalak aipatzen duen ekarpen orokorraz gain, foru-aldundiek azaroaren 15eko 5/1991 Legearen eraskineko 7. atalean aurrikusitako berariazko ekarpenak egin beharko dituzte. Ekarpen horiek, hain zuzen, aurreko ataleko lehenengo puntuan finkatutako sei epe haietan egin beharko dira. 2.- Hona hemen berariazko ekarpenok: a) Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuan Ertzaintzarentzat jasotzen diren gastuen finantzabidea: 56.796.000.000 PTA. b) Gizarte Segurantzako kudeaketa-erakundeei lotutako eskualdaketen finantzabidea, aginpide hori autonomi elkarte osorako erakundeei dagokielako: 174.104.400.000 PTA. c) Euskal Autonomi Elkarteak 1995. urtean bere gain hartutako aginpide berrien finantzabidea: 5.525.500.000 PTA. d) Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 22. ataleko hirugarren puntuan jasotako politikak eta eginkizunak burutzeko Eusko Jaurlaritzak behar duen diruaren zati bat: 1.652.400.000 PTA e) Zailtasunak dituzten industri enpresentzako ekintza-plan berezia finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 4.500.000.000 PTA. f) Inbertsio Estrategikoetarako Fondoa finantzatzeko behar den diruaren zati bat: 6.390.000.000 PTA. 25. Atala - Ekarpen koefizienteak Aurreko ataletan zehaztutako zenbatekoei ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook: ARABA: %14,81 BIZKAIA: %53,77 GIPUZKOA: %31,42 II ATALBURUA ZERGA IZAERAKO ARAUAK 26. Atala - Tasak 1.- Euskal Ogasun Orokorraren tasak, baldin eta, oinarriaren ehunekotan finkatu gabe egoteagatik edo oinarri hori dirutan balioztaturik ez egoteagatik, zenbateko finkoa badute, igon egingo dira, hain zuzen ere, 1995ean ezargarri izan den zenbatekoari bat koma zero sei (1,06) ezarriz. 2.- Hona hemen igoera horretatik kanpo geratzen diren tasak: Fundazioen Errejistroko iharduketek eragindako tasak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian derrigorrezko iragarkiak sartzeagatiko tasak, botikak zabaltzeko espedienteengatiko tasak, osasun-zentro, zerbitzu eta establezimenduak zabaltzeko espedienteengatiko tasak, osasun­publizitateari buruzko espedienteengatiko tasak, abere hil berrien okelak ikuskatu eta kontrolatzeko zerbitzuengatiko tasak eta lege honetan eguneratzen diren tasak. 3.- Lehenengo puntuan ezarritako koefizientea ezarriz lortzen diren emaitzak hamarrekoetara biribilduko dira, goitik nahiz behetik. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 122. atala, hau da, Euskal Autonomi Elkartearen titularitatepeko portuetan emandako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasei buruzko atal hori (11.01. saila), aldatu egiten da. "122. Atala - Saria Honako sari-taula honen arabera eskatuko da tasa: 1.- G-1 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da: 1.1.- Orokorki: Untziak orohartzezko edukiz dituen 100 tonelada edo horien zati bakoitzeko eta egonaldi edo aingura botata egon den aldi bakoitzeko, ondorengo taulan ematen diren kopuruak ordainduko ditu. Derrigorrean porturatu beharreko untziei ezarriko zaien sari-taula taula hau ezarriz egokitu dakiekeenaren erdia izango da, baldin eta portuko erakuntzaren industri nahiz merkataritzako zerbitzu batez beraz ere baliatzen ez badira. Itsasoan dabiltzanen bizia zaintzea xede duten zerbitzu-eskeak baldintza honetatik kanpo geratzen dira. 1.2.- Egutegi-urtean zehar portuko uretan 12 aldiz baino gehiagotan sar daitezen untziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie: - 13. sarreratik 24.a artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa. - 25. sarreratik 40.a artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa. - 41. sarreratik aurrerakoetan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa. 1.3.- Araupekotan zermugatutako itsas bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, untzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezke: - 13. sarreratik 24.a artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa. - 25. sarreratik 50.a artekoan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 80koa. - 51. sarreratik aurrerakoetan: 1.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa. 1.4.- Turismo-bildaldiak egiten dituzten bidaztientzako untziei 1.1. taulan azaltzen diren sari­taulak ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaizkie. 1.5.- Geldirik dauden untziek, zaintzako langileak baino ez dituzten untziek eta eraikitzen, konpontzen eta hausteko lanetan dauden untziek, G-1 sari-taula aplikatuta legokiekeen taularen erdia ordainduko dute. Geldirik dagoen untzia hilabetetik gora egoten bada horrela, hilekoa aurretik ordaintzea eskatu ahal izango zaio. Iharduera hori bi hilabetetik gorakoa bada, ez du inolako murrizpenik jasotzeko eskubiderik izango. Eta lau hilabete baino gehiago geldirik egonez gero, %5a gehituko zaio hilero, metatuz gehitu ere. 1.6.- Barruko, badiako edo tokian bertako trafikorako diren untziek, portuetan basea duten atoi-untziek, dragek, ur-garraialariek, gangilek, gabarrek eta antzerakoek, pontoiek, etabar, kostako itsasketarako sari-taula ezartzetik legokiokeen eguneko zenbatekoa halako 15 ordainduko dute hilero. 2.- G-2 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da: 2.1.- Untziak luzerako metro edo metro-zati bakoitzeko, eta atrakatuta egon dadin aldian, ondorengo taulan zehazten diren kopuruak ordainduko ditu. 2.2.- Egutegi-urtean zehar portuko moiletan 12 atrake baino gehiago egin ditzaten untziei honako sari-taula hauek ezarriko zaizkie: - 13. atrake-alditik 24.a artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 85ekoa. - 25.atrake-alditik 40.a artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa. - 41. atrake-alditik aurrerakoetan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 50ekoa. 2.3.- Araupekotan zermugatutako itsas bidaldiak egiten dituztenei buruzkoak eta baldintza hau, urte bakoitzeko urtarrilaren lehen eguna baino lehen, portuko erakuntzaren aurrean behar diren agiri guztiez egiaztatuta baldin badago, untzi horiei ezarriko zaizkien sari-taulak honako hauek izan daitezeke: - 13. atrake-alditik 24.a artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 90ekoa. - 25. atrake-alditik 50.a artekoan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 80koa. - 51. atrake-alditik aurrera-koetan: 2.1. taulako sari-taularen ehuneko 70ekoa. 2.4.- Moilaren kontra atrakatutako untzi baten edo horren kontra dauden beste untzi batzuen alboan atrakatzen diren untziek 2.1. taulako sari-taularen erdia ordainduko dute, baldin eta beren luzera moilan atrakatuta dagoen untziaren edo horren kontra atrakatuta dauden beste untzien luzeraren bestekoa edo txikiagoa bada. Baina haien luzera besteena baino handiagoa bada, 2.1. taulako sari-taularen arabera ordaindu beharko dute luzeran duten gehiagoko neurria. 2.5.- Moilan puntakera atrakatzen diren untziek 2.2. taulan ezarritako sari-taularen %50a ordainduko dute. Zerbitzu-buietara lotzen diren untziek lau metroko sakona duten moiletan atrakatuta ordainduko luketen sari-taularen %50a ordainduko dute. 2.6.- Untziren batek atrakatuta dagoen tokitik askatzeko edo atrakea aldatzeko agindua jaso eta gero maniobra horiek atzeratzen baditu, honako kopuru hauek ordainduko ditu, eskumenak dituzten agintariek ezarri ahal izango dizkioten zigorrak ahaztu gabe: - Lehenengo bi orduetako bakoitzagatik edo ordu zati bategatik: 2.1. taulako 24 orduko sari-taulako zenbatekoa. - Ondorengo ordu bakoitzagatik: 2.1. taulako 24 orduko sari-taulako zenbatekoa halako 5. 2.7.- Edozein arrazoi egonda ere, untziren batek baimenik gabe atrakatuko balu, aurreko zenbakian finkatutako sari-taularen parekoa ordaindu beharko luke. Horrez gain, agintzen zaionean askatu egin beharko du atrakea, eta jokaera horrek zigorrak ekar ditzake beretzat. 2.8.- Tokian bertako edo badiako trafikoan diharduten untziek eta portu barruko zerbitzuan dabiltzanek, ohiz moila zehatz batzuetan atrakatzen badute eta hala egitea eskatzen badute, G-2 taula ezarrita legokiekeen eguneko zenbatekoa halako zazpi ordainduko beharko dute hilero. 3.- G-3 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da: 3.1.- Bidazti bakoitzeko: Badiako edo bertako bidaian untziratzean besterik ez da ordainduko sari-taula. Lagun bat edo birentzako untzi-geletako bidaztiei I. saileko sari-taula ezarriko zaie; II. sailekoa, hiru lagun edo gehiagorentzako untzi-gelak edo areto nagusiko besaulkiak har ditzatenei, eta III. sailekoa, untzi gaineko bidaztiei. 3.2.- Turismoko bidari gisa joan daitezen bidaztiei 3.1. sari-taula ehuneko 30ekoan gutxituz ezarriko zaie. 3.3.- Bidaztien kopurua, bidarien nolakoa edo bidaiaren nolakoa zehatza ez izatea edo izkutatu nahi izatea gertatuz gero, oker aitortutako edo aitortu gabe utzitako atal osoagatik 3.1. sari-taularen bi halakoa ezarriko da. 3.4.- Merkatalgai-atal bakoitzagatik ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak orohartzezko pisuaren tonelada edo honen zati bakoitzeko eta dagokien taldearen eretzean ezarriko dira, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, eta ondoren ematen den taulan azaltzen denez: G-3 sari-taula kitatzeko, ondoren ematen den eran sartuko dira petrolio-gaiak eta hauen eratorkinak merkatalgaien sortan: Kosta-osteratako gas-oil eta fuel-oilari, salbuespenez, 46 pezetako sari-taula ezarriko zaie. Itsasuntzi haundi eta txikiak zuzkitu ahal izateko, lehorretik portura eramandako petrolio-gaiei ezarriko zaien sari-taula "Kostako osteretako itsasketa, untziratzea eta untzitik irtetea" izenekoan ekoizki ezberdinentzat ohartemandakoaren ehuneko 50ekoa izango da. Guztira tonelada bateko pisua izatera iristen ez diren atalei ezarriko zaien zenbatekoa, 200 kiloko edo hortik gorako zati bakoitzeko, tonelada bakoitzeko ordaindu beharko litzatekeenaren bostena izango da. 3.5.- Igaroaldiko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, honako hauek izango dira: 3.5.1.- Itsasotikako igaroaldiko lanak: 3.5.2.- Lehorretikako igaro-aldiko lanak: 3.6.- Untzi batetik bestera aldatzeko lanetako merkatalgaien atal bakoitzari ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoak, orobarnezko pisuaren tonelada edo zati bakoitzeko, dagokien taldearen eretzean, indarrean dagoen Merkatalgaiak Sailkatzeko Bildumari jarraiki, honako hauek izango dira: 3.7.- Kostako osteretan dabiltzan untziak urez zuzkitzeko urari ezarri beharreko sari-taula 3.4. taulan lehenengo talderako ohartemandakoaren ehuneko 20koa izango da. 3.8.- Nazioarterako igaroaldian ibiltzen diren untzien kasuan, hau da, atzerriko porturen batetik etorritako merkatalgaiak atzerriko beste porturen batera irteteko direnean, 3.4. sari­taulan finkatutako zenbatekoei ezar dakizkiekeen koefiziente zuzentzaileak ezarri ahal izango ditu portuko administrazioak, erabiltzaile bakoitzak izandako trafikoaren arabera. Kontenedoreen trafikoari dagokion kasu zehatzean, bestalde, sinplifikatu egin daiteke sistema; hala, batetik, kontenedoreetan garraiatutako merkatalgai guztiak sar daiteke orokorrean legokiekeen merkatalgaien taldean, eta bestetik, batez besteko pisukoak direla onar daitezke, kargako unitate bakoitzeko. Aldiz, kontenedore hutsak aipatzen dituen 3.4. sari­taulan ezarritako taldeetako laugarrenean edo beheragokoan sartu ahal izateko, edo karga garbiaren batez besteko pisua TEU bakoitzeko 10 tonelada baino gutxiagokoa dela onartu ahal izateko, Garraio eta Herrilan Sailak berariaz egiaztatu eta zuritu beharko du hori, garraiatutako merkatalgai-motaren arabera. Arau berezi horiek, beraz, goian aipatutako sailak onartu beharko ditu; hala ere, portu guztietan, murrizpen hori inoiz ere ezingo da izan 3.4. sari-taulan jasotako sari-taula zehatz-mehatz ezarrita legokiekeen sari-taularen %50a baino gehiagokoa. 3.9.- Partikularrek Administrazioaren emakidaz eraikitako moila, pantalan edo buietan hartu edo hustutako mertakalgaiek, izan ere, jarraipen-aginduan finkatutako zenbatekoa ordainduko dute sari-taula horrengatik. Esandako zenbateko horiek inoiz ere ezingo dira %10ean baino gehiago gutxitu, arau hauetan ezarritakoarekin alderatzen badira. Lehendik emandako emakiden kasuan, aldiz, kasu bakoitzeko emakida-aginduetan ezarritakoaren arabera aplikatutako dira sari-taulak, eta agindu haietan ezarritako sari-taula murriztuak daudeneantxe beteko dira. 4.- G-4 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da: 4.1.- Orokorki, zergakizunaren ehuneko 2koa. 4.2.- Bakailao gordinagatik eta untzian bertan industri gertakuntzarako lehen ukituak hartu dituen arrain harrapatu berriaren edozein ekoizkigatik, sari-taularen ehuneko 50ekoa ordainduko da. 4.3.- Portuko uretan, moilatik pasa gabe, untzitik untzira aldatutako arrain harrapatu berriagatik, sari-taularen ehuneko 75ekoa ordainduko da. 4.4.- Portuko administrazioaren baimenaz portura lehorreko garraiabideetatik sartutako arrain harrapatu berriaren kasuan, berdin da enkanterako izan edo portuko instalazioak erabiltzeko izan, sari-taularen %50a ordainduko da, baldin eta beste porturen batean G-4 taula edo horren parekidea ordaindu dela egiaztatzen bada. Hala egin ezik, sari-taula osoa ordainduko da. 4.5.- Portuan hustutako arrain harrapatu berria, edozein arrazoi dela medio saldu gabe gelditu delako, berriz untziratzen bada, sari-taularen %25a ordainduko da, arrain-mota horien antzerakoek salmentan izandako batez besteko prezioaren arabera. 4.6.- Sari-taula hau ordaintzen duten arrantzuntziek ez dute zertan ordaindu portuko zerbitzu orokorren bestelako sari-taularik, hilabetez gehienez ere, hustuketa edo untzi batetik bestera aldatzeko lanak hasten direnetik kontatuta. Hala ere, epe hori luzatu egin daiteke derrigorrez geldirik egon behar duten denborarako, konponketak, itsasoko denboralea, gebenaldiak, kosterak edo ohiko ihardueretarako lizentziak direla eta; guztiok ere, banan bana eta berariaz egiaztatu beharko dituzte eskumenak dituzten agintariek ziurtagiri bidez. Derrigorrez geldirik egon behar duten denboraldia luzea bada, eskumenak dituzten agintariek zehaztuko dute untziek aingura botata edo atrakatuta egoteko tokia, beti ere portuan atrakatzeko dauden aukerak eta portuko ustiaketarako behar diren tokiak kontuan hartuta. Nolanahi ere, geldirik egoteko denboraldia sei hilabetetik gorakoa bada, epe horretatik aurrera G-1 eta G-2 sari-taulak ordainduko dituzte, %100ean ordaindu ere. Geldialdia, gainera, hamabi hilabetetik gorakoa bada, hamahirugarren hilabetetik aurrera %2ko gehikuntza izango dute hilero, eta metatu egingo da ehuneko hori. 4.7.- Arrantzuntziek, aurreko baldintzan zehaztutako moduan sari-taula hauetara loturik dauden artean, ez dute G-3 sari-taula ordaindu beharrik izango beren kontsumorako untziratutako erregai, janari-edari, itsas eta arrantza-tresna, izotz eta gatzagatik, arrantzako moiletan edo horretarako prestatutako moiletan egiten badute. Arrain-espezieen pisua eta motak eta kalitateak egiaztatzeko ahalmena du portuko administrazioak. Sari-taula ordaindu behar duen zergadunak ordaindu beharko ditu, halaber, egiaztapenaren ondorioz sortutako gastuak. 5.- G-5 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da: 5.1.- Orokorki: 5.2.- Metro bat baino gehiago bai, baina bi metro baino gutxiagoko ugaroko aldeetan aingura botata edo atrakatuta dauden untziei ehuneko 25a gutxiago ezarriko zaie, baina ondoren ematen diren xehetasun hauek guztiok gertatu beharko dira: a) Untziaren luzera 6 metro baino gutxiagokoa izatea. b) Motorraren indarra 25 HP baino gutxiagokoa izatea. c) Sari-taula hiruhilekoen hasieran ordaindu beharko da. Gutxitze hori ez da pantalanetan atrakatutako untziei ezartzerik izango. 5.3.- Erakuntzaren lehorreko tokiak hartzen dituzten untziei dagokienez, sari-taula ordaindu behar denean, kitapena egin behar den aldiaren ehuneko 25 izango dira ordaindu beharreko egunak; eta ez dira kontuan hartuko itsasoan ibilitako egunak ez eta tokiaz edo aretoaz baliatu izanagatik ordaindu beharko litzatekeen E-2 eta E-4 sari-taularen zenbatekoa ere. 5.4.- Portuaren beraren kontrako kanpoaldeaz baliatu eta portuan dauden zerbitzuak hurbil izatearen edo horiek erabiltzearen onurak izan ditzaten aise-alditarako untziei ezarri beharreko sari-taularen zenbatekoa 5.1. puntuan jarritakoaren ehuneko 40koa izango da, eta gutxitze hau araudi honetan ohartemandako beste edozeinekin batera ezinekoa izango da. 5.5.- Portuko administrazioari eskatu behar zaio bai aingura bota bai atrakatzeko zerbitzua. Hala egiten ez bada, bikoiztuta ordainduko da sari-taula, harik eta tokia arauz izendatu arte. Guztiarekin ere, indarrean dauden xedapenak hausteagatik bidezkoa den zigorra ezarri ahal izango zaio hala jokatu duenari. Bestalde, sari-taula hori ordaintzeak ez du esan nahi untzia atrakatuta dagoen tokitik askatu, beste leku batean lotzeko edo aingura botatzeko eraman edo, behar bada, portutik alde egiteko betebeharrik izango ez denik, eskumenak dituzten agintariek premiazkoa dela uste dutelako hala jokatzea agintzen badute. Azken kasu hori gertatzen bada, portuan egoteko aurrez ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskubidea baino ez da izango. 6.- E-1 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da: Sari-taula hauek, astegunetan, portuko erakuntzak ekintza hauetarako jarritako agizko lan-orduen barruan egindako zerbitzuei soil-soilik ezarriko zaizkie. Agizko lan-orduez kanpo egindako zerbitzuak ehuneko 25ekoan garestiago sartuko dira kontuan eta jaiegunetan egindako guztiak, ehuneko 50ekoan; jaiegunetako kasuan bi ordu sartuko dira gutxienez kontuan. 7.- E-2 sari-taularen zenbatekoa, metro kuadro eta egun bakoitzeko, honako hau izango da: 7.1.- Igaroaldiko aldea: 7.2.- Bilketak egiteko aldea: Zerupeangoa: 6 PTA./m2/eguneko. Estalpekoa: 16 PTA./m2/eguneko. 8.- E-3 sari-taularen zenbatekoa zuzkitutako gaien kopurua gai bakoitzaren eroste­prezioarekin biderkatuz ateratzen dena ehuneko 50ekoan garestituta izango da. 9.- E-4 sari-taularen zenbatekoa honako hau izango da: 9.1.- Lehorrera ateratzeko gurdiak: 9.1.1.- Jasoaldi edo jaitsialdi bakoitzeko. Orohartzezko edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Untziaren luzera (metroak) 103 PTAz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita. Orohartzezko edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Tonelada-kopurua 52 PTAz biderkatuz ateratzen dena, pezetatan jarrita. Orohartzezko edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Tonelada-kopurua 78 PTAz biderkatuz ateratzen dena, pezetatan jarrita. 9.1.2.- Egun bakoitzeko egonaldia. Orohartzezko edukiz 50 tonelada artekoentzat.- Untziaren luzera (metroak) 52 PTAz biderkatzetik ateratzen dena, pezetatan jarrita. Orohartzezko edukiz 51 toneladatik 150 artekoentzat.- Tonelada-kopurua 27 PTAz biderkatuz ateratzen dena, pezetatan jarrita. Orohartzezko edukiz 150 toneladatik gorakoentzat.- Tonelada-kopurua 52 PTAz biderkatuz ateratzen dena, pezetatan jarrita. 7. zerrendako untziek (kirolerako untziek alegia) honako zenbatekoak ordaindu beharko dituzte eguneko, bertan egindako egunen arabera: 9.1.3.- Lehorreratze-irrilak. Erabiltzen den eguneko edo honen zati bakoitzeko: 103 PTA. 9.2.- Aparkalekua: Donostiako portua: Donostiako Udalak bere agintepeko aldeetarako Trafiko eta Aparkaleku Ordenamendu (TAO) moduan jarritako manu berak izango dira jaurpide. Euskal Autonomi Elkartearen eskumenekoak diren beste portuetan, aparkalekua antolatu eta arautzen bada, erabiliko den ordu bakoitzeko edo ordu-zati bakoitzeko zenbatekoak hauek dira: 83 PTA kamioientzat eta 71 PTA autoentzat; denboraldiko aparkalekuen kasuan, ostera, 226 PTA ordaindu beharko dira erabiliko den egun bakoitzeko edo egun-zati bakoitzeko. 9.3.- Haztailua: 193 PTA pisatualdi bakoitzeko". IV IDAZPURUA FINANTZA ERAGIKETAK 27. Atala - Euskal Autonomi elkarteko administrazioak egiten duen finantziazioa Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak proposatu ondoren, itzuli beharreko diru-izendapen eta aurrerakinak eman ahal izango dizkie Euskal Autonomi Elkarteko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeei. Diru-izendapenok eta aurrerakinok urtebete baino lehenago itzuli beharko dira. Ogasun eta Herri Administrazio Sailak zehaztuko du zein korritu-tasa eta ezaugarri izango dituzten diru-izendapenen eragiketa horiek. Sail berari dagokio, halaber, eragiketa horiek legezko egitea, Eusko Jaurlaritzaren izenean. V IDAZPURUA KONTRATATZEKO ARAUAK 28. Atala - Kontratatzeko arauak 1.- Egitekoa den gastuari dagokion diru-izendapena edozein izanik ere, 300.000.000 PTAtik gorako gastuek Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, erakunde-administraziora transferentziak egiten direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako dirulaguntzak direnean; kasu bi horietan ez da onarpenik behar izango. 2.- Erakunde autonomiadunek, 75.000.000 PTAtik gorako hasierako aurrekontua duten kontratuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, hala badagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluarena. Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren kasuan, lerroaldi honek aipatzen duen baimena 150.000.000 PTAtik aurrera izango da beharrezkoa. 3.- Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 43. atalaren ondorioetarako, sail, erakunde autonomiadun edo zuzenbide pribatuko herri-erakunde bakoitzak ahalmena izango du ondasun higiezinak errentan hartzeko kontratuak egiteko baldin eta kontratu horien iraupena urtebetekoa edo txikiagoa bada eta gastuaren zenbatekoa guztira 2.000.000 PTAtik gorakoa ez bada. Ondasun higiezin horiek, ezinbestean, ibilgailu ofizialak gordetzeko izango dira edota sustapeneko nahiz informazioko iharduerak egiteko tokiak edo lokalak izateko. Baldin eta Eusko Jaurlaritzako ibilgailu­multzoko ibilgailu ofizialak badira, orduan Herrizaingo Sailari egokituko zaio erabaki horiek hartzea. Aipatutako kontratazioak egiteko administrazio-izapideek bi arlo besterik ez dute begiratuko: batetik, nahikoa diru-izendapen ote dagoen kontratazioa egiteko, eta bestetik, errentatzaileak izenpetutako eskaintza. Eskaintza horretan, gainera, errentamenduaren alderdi guztiak jaso beharko dira. Nolanahi ere, dagokion kontratazio-organoak oniritzia eman beharko dio eskaintzari. Kontraturen bat egiten denean, beti jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari. VI IDAZPURUA LEGEBILTZARRARI EMAN BEHARREKO INFORMAZIOA 29. Atala - Aldizkako informazioak eta bestelako informazioak 1.- Jaurlaritzak, hiruhilero, ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari. Hona hemen eragiketok: a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuetan azaltzen diren diru-izendapenei transferentzien bidez egindako aldaketen egoera. b) Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendutako zuzeneko kontratazioak egiteko izapidatu diren espedienteen zerrenda. c) 10.000.000 PTAtik gorako zenbatekoa duten obren, zerbitzuen eta horniduren zerrenda zehaztua. d) Aldi horretan emandako abalen zerenda, eta abala jaso dutenen porrota dela eta, aurre egin behar izan dien abalen berri. e) Herri-baltzuen eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeen egoera-balantzea, galeren eta irabazien egoera-orria, fondoen jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria eta, azkenik, ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak. 2.- Aurreko zenbakian aipatzen den informazioak zehatz-mehatz adieraziko ditu ukitutako egitaraua, saila eta atalburua; hiruhilabeteko bakoitzaren muga-egunean itxiko da informazioaldia eta aipatutako muga-egunaren hurengo bigarren hilabeteko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera. 3.- Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Lehen esan bezala, dagokien egitaraua, saila, zerbitzua eta atalburua jaso beharko dituzte zehatz-mehatz informazio horiek. Hona hemen aipatutako eragiketak: a) Lege honen 8. atalaren babesean egindako zorpetze-eragiketak. b) Lege honen 27. atalaren babesean egindako diru-izendapenezko eragiketak. c) Itundutako zergen arloan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak. d) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuen betetze-maila. Xedapen Gehigarriak Lehenengoa - Jarraipen batzordea Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak, erakundeetan ordezkaritza duten enpresa-erakundeek eta indarrean dagoen legediaren arabera ordezkari gehien dituzten sindikatuek batzorde bat osatuko dute. Hona hemen batzorde horren eginkizunak: hurrenez hurren enpleguari eta prestakuntzari dagozkien 32110 eta 32310 egitarauak ezartzeko moduaren gaineko kontrola eta jarraipena egitea. Bigarrena - Unibertsitateari, ikastetxeei, laguntza zentroei eta bestelako erakunde publiko nahiz pribatuei ematen zaizkien dirulaguntzak 1.- Ospitaleen eta bestelako laguntza-erakundeen alde Aurrekontu hauetan sartzen diren ustiapeneko dirulaguntzak ordaintzeko, dirulaguntzen hartzaile diren zentroetako langileen urteko lansari guztien gehikuntzak, 1996ko urtarrilaren 1eko ondorioetarako, ezin izango du inola ere Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langileentzat lege honek ezartzen duen muga gainditu. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomiadunek 1996. urtean, beste gastu batzuen artean, soldatak eta lansariak ordaintzeko emango dituzten dirulaguntzak zehazteko honako bide honi jarraituko zaio: dirulaguntza horrekin, ez zuzen ez zeharka, onura-hartzaileak ezingo du lansari­gehikuntzarik izan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langileentzat lege honek finkatutako lansari-gehikuntzatik gora. Horretarako, sailek kasuan kasuko dirulaguntzen egitarauen arauetan hitzarkin jakin bat agertaraziko dute ezarritako hori bete dadin. Aipatu diren arauak indarrean daudela eta 1996. urtean zehar lege hau indarrean sartu aurretik ezargarriak direla uste bada, erreferentzia-hitzarkin horrek ondorio guztietarako balioa izango du. Hirugarrena - Gizarteratzeko gutxieneko diru sarrera 1.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen II. atalburuaren eta ondorengoen ezarpena 1996ko abenduaren 31 arte luzatzen da. 2.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 6. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, kide bakarreko familientzako gizarteratzeko gutxieneko zenbatekoa, 1996. urterako, hilabeteka zenbatuta, 40.500 PTAkoa izango da. 3.- Aparteko familia lagun batek baino gehiagok osatzen badu, aurreko zenbatekoari %0,3 gehituko zaio onura-hartzailearekin bizi den lehenengo kideagatik; %0,2 bigarren, hirugarren eta laugarren kideengatik, eta 0,1 gainerako bakoitzagatik. Laugarrena - Konpromisozko diru izendapenak etxebizitza arloan Araubide berezituari egokitzeko ondorioetarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzaren Kontseiluari 1996ko Aurrekontuko gastuen egoera-orrian sartutako etxebizitza­arloko 1996ko finantza-hitzarmenetik datozen diru-izendapenak berriz izendatzeko. Epeari dagokionez, hasieran aurrikusita zegoenetik gehienez ere 5 urtera alda daiteke, eta, gehikuntzari dagokionez, aipatutako iharduketetarako jarrita zeuden konpromisozko diru-izendapenen zenbateko osoaren %20raino. Bosgarrena - Atxilotuari jartzen zaizkion ofiziozko txandarako eta sorospenerako diru izendapenak 1.- Uztailaren 24ko 200/1990 Dekretuak eta urriaren 23ko 282/1990 Dekretuak arautu zuten abokatuek eta auzitegietako eskuordekoek atxilotuari eskaintzen dioten sorospena burutzeko dirula-guntzen ihardunbidea. Dekretu horietan aurriku-sitako prezioen moduluetako zenbatekoak eta elkargoko kudeaketaren gastuen zenbatekoak, honenbestez, 1995erako ezarritako berberak izango dira. 2.- Aurreko lerroaldian aipatutako arauetan aurrikusten diren elkargoko kudeaketaren gastuen zenbatekoak eta prezioen moduluetako zenbatekoak, ofiziozko txandari dagokionez, %2,5 haziko dira 1995eko ekitaldian ezarritakoen aldean. Seigarrena - Inbertsio estrategikoetarako fondoa 1.- Batetik, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Bateratutako Testua Onartzeko irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 19. ataleko b) azpiatalean ezarritakoaren aurka jarri gabe, eta, bestetik, Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontuari egin beharreko Ekarpenak, alegia, 1992, 1993, 1994, 1995 eta 1996. urteetakoak, Zehazteko Metodologia Onartzen duen azaroaren 15eko 5/1991 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurrikusitakoa hezurmamitzeko ekintza zehatzak betetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluak laguntzak eman ahal izango ditu eta, ondorioz, aurrekontu-konpromisoak hartu, beti ere, konpromiso horiek inbertsio estrategikoetarakoak badira eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren erabakiek, berorietan agertzen den moduan, finantza-babesa ematen badiete laguntza horiei. 2.- Laguntzen kudeaketa Euskadiko Garatze Kapitalaren Baltzua, ABren bitartez egin ahal izango da, beti ere, lankidetzarako akordioetan azaltzen diren moduak eta erak lokarri izango direlarik. Baltzu horrek erakunde laguntzaile gisa ihardun ahal izango du, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak hala adierazten baitu. Dekretu horrek, besteak beste, dirulaguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen jaurbidea eta betebeharrak arautzen ditu. Zazpigarrena - Lanbide prestakuntzarako dotazioen kudeaketa Euskal Autonomi Elkarteko 1996. urteko Aurrekontu Orokorretako 32310 Egitarauan etengabeko lanbide-prestakuntzarako azaltzen diren dotazio guztiak edo zati bat, izan ere, elkartearen eremuan nortasun juridiko propioarekin sor daitekeen erakunde baten esku utzi ahal izango dira, halakorik sortzen bada, Euskadin prestakuntza-lanean ari diren enpresetan prestakuntza-planak garatu eta aplikatzeko fondo kontsumagarri guztien kudeaketarako eta koordinaziorako. Hori gertatuz gero, lege honen xedapen gehigarrietako lehenengoan aipatzen den batzordeak enplegu-egitarauaren eta langabetuak lanerako prestatzeko egitarauaren kontrol- eta jarraipen-lanak egingo ditu. Zortzigarrena - Giza baliabideen arrazionalizazioa 1.- Administrazioaren egiturak eta giza baliabideak arrazionalizatu eta hobetzeko prozesuan aurrera egiteko, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996. urteko ekitaldian borondatezko jubilazioak egiteko plan bat prestatu ahal izango du bai administrazio orokorrerako bai bere erakunde autonomiadunetarako. 2.- Era berean, Administrazioak dituen giza baliabideei barnean berriz lanpostuak izendatu ahal izateko, aurrekontuetan jasota egon arren 1992. urteko ekitalditik bete gabe dauden lanpostuen kasuan, edo ezabatu egingo ditu edo, kasua beste hau bada, berriro izendatu ahal izango ditu sei hilabeteko epean Jaurlaritzaren Kontseiluak, kontuan izanik 1996. urteko ekitaldiko aurrekontuetan diru­izendapenak dituzten plantiletan jasotako lanpostuak direla. Lanpostuak ezabatu edo, kasua beste hau bada, berriro izendatu, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez egingo da, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoak derrigorrez egin behar duen txostena jaso eta gero, beti ere ikusiko diren benetako premien arabera. Gora-behera horiek lanpostuen zerrendetan jasoko dira. 3.- Aurreko bi idazatietan aipatutakoa aplikatzen denean aurrekontuetan izan daitezkeen aldaketak egiteko baimena Ogasun eta Herri Administrazio Sailak emango du, batere mugarik jarri gabe. Bederatzigarrena - Euskal Autonomi elkarteko instituzio erakundeentzako aholkularitza juridikoa Euskal Autonomi Elkarteko instituzio-administrazioari aholkularitza juridikoa eman eta epaiketan bere defentsa eta ordezkaritza egiten dutenak Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridiko eta Autonomi Garapenerako Idazkaritza Nagusiko zerbitzu juridikoak direnean, diru­konpentsazio bat jaso dezake emandako zerbitzu horrek, horretarako ezarritakoarekin bat etorriz. Hamargarrena - Inbertsioak sustatzeko fondoa 1.- Inbertsioak Sustatzeko Fondoko laguntzen kudeaketa egin, erakunde laguntzaile baten bidez egin ahal izango da. Horretarako, lankidetza-akordio bat egin beharko da, hain zuzen Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko errejimen orokorra arautzen duen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, errejimena eta eginbeharrak ezartzen dituen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ohartemandakoarekin bat etorriz. 2.- Aurreko idazatian ohartemandako kasuan, bada, onartutako proiektuetan ikusitako inbertsio-planen aldizkotasunaren arabera eskualdatuko zaizkio fondoak erakunde laguntzaileari. Aipatutako inbertsio-planak egiterakoan sortutako desbideraketen ondorioz fondorik eratzen bada, habilitatu daitekeen diru-sarreratzat hartuko da, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz Indarrean dauden Lege Xedapenen Testu Bateratua Onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren 83. atalaren babespean. Halako kasurik balego, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak egin beharko du habilitazioa. 3.- Habilitatutako diru-izendapen horiek, bestalde, oraingo ekitaldi honetan Inbertsioak Sustatzeko Fondoari heldu ahal izango dioten inbertsio-proiektu berrietatik sortutako aurrekontu-premiak betetzeko aplikatu beharko dira. Hamaikagarrena - Azpiegituretako planerako arau bereziak 1.- Diru-izendapenen kudeaketarako sail bakoitzak bere arloan dituen eskumenak eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskumenak ezabatu gabe, Lehendakaritzari dagokio Azpiegituretako Planeko diru-izendapenak gauzatzeko hartzen diren ekimenen jarraipena egitea. 2.- Azpiegituretako Planean sartuta egonik desjabetza-ihardunbideak sor ditzaketen iharduerak herri-onurakoak direla eta gizartearentzako interesgarriak direla deklaratzen da. Beraz, Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio ezinbestekoak diren iharduerak burutzeko ondasunak okupatu eta eskubideak erosteko. Hamabigarrena - Lurralde ordezkaritzak berrantolatzea 1.- Ogasun eta Herri Administrazio Sailak inolako mugakizunik gabe emango du Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako akordioek ukitutako aurrekontuetan gertatutako aldaketak gauzatzeko baimena. Hain zuzen ere, lurralde-ordezkaritzak pausoka berrantolatzeko izango dira akordio horiek, beti ere erakundeen arteko eta administrazioen arteko koordinazioa bermatzeko, subsidiarietate, eraginkortasun eta efizientzia irizpideak oinarri direla. Hiru bide erabil daitezke horretarako: bata, arlo berezietan Eusko Jaurlaritzak egindako lurralde-iharduerak biltzen dituzten zerbitzuetarako zentro bateratuetan zenbait funtzio sartzea; bestea, zenbait zerbitzu zuzenean foru-aldundiei eta udalei egoztea, edo bestela, hirugarrena, antolamendua arrazionalizatuz, kudeaketa deszentralizatzeko prozesuen bidez. 2.- Jaurlaritzaren Kontseiluak zehaztuko du zeintzuk diren, egun halako edo holako sailari atxikita egon arren, aurreko lerroaldian xedatutakoa betetzeko har daitezen neurriek ukituko dituzten zerbitzuak, baliabide materialak eta giza baliabideak. Neurri horien artean, ezinbestean sartu behar dira Kulturako lurralde-ordezkaritzak 1996. urteko ekitaldian. Beharrezkoak diren lekualdaketak, murrizpenak edo izendapen berriak, aldiz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez egingo dira, Administrazioa Eraberritzeko Bulegoaren derrigorrezko txostena jaso eta gero. Zehaztasun horiek guztiok, bestalde, sailetako egitura organikoak eta egitekoenak finkatuko dituzten xedapenetan eta lanpostuen zerrendetan agertu beharko dira. Indargabetzeko Xedapen Bakarra Lege hau indarrean jartzen denean, bada, indargabetuta geldituko dira bai Euskal Autonomi Elkarteko 1984ko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 20ko 30/1983 Legearen gehigarrizko xedapenetatik laugarrena eta III. eraskina (Euskal Autonomi Elkarteko 1985eko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen maiatzaren 28ko 4/1985 Legearen gehigarrizko xedapenetatik bosgarrenak eutsi zion indarrean horri hurrengo ekitaldietarako), bai Euskal Autonomi Elkarteko 1990eko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen abenduaren 22ko 10/1989 Legearen 12.3 atala eta, azkenik, bai Euskal Autonomi Elkarteko 1991ko Aurrekontu Orokorrak Onartzen dituen maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen 30.6 atala ere. Azken Xedapenak Lehenengoa 1.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruz Indarrean dauden Legezko Manuen Bateratutako Idazkia onartzeko maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza Dekretuaren 42. atalari lerroaldi berri bat gehitzen zaio. Honela dio: "3.- Auzipetze Zibilaren Legearen XII. atalburuko 1. eta 8. sekzioetan eta XIII. atalburuko 6. sekzioan -biok ere II. liburukoak dira- eta Ordainketak Eteteko 1922ko uztailaren 26ko Legean ohartemandako lehiaketa-prozesuetako akordioak edo hitzarmenak izenpetzeko, arauz zehaztu dadin organoaren baimena baino ez da beharko". 2.- Bingo Jokuaren gaineko Zergari eta Zoripeko Jokuak Egiteko Bide Ematen duten Makinez eta Gailu Automatikoez Baliatuz Egiten diren Jokuen gaineko Tasaren Errekargoari buruzko urriaren 16ko 6/1992 Legearen 13. atala aldatu egiten da. Hona atal horren idazkera berria: "13. Atala - Karga-mota Errekargoaren karga-mota %12koa izango da". Bigarrena - Jaurlaritzari ematen zaion baimena 1.- Jaurlaritzaren ekonomi politika orokorraren barruan eta Herri Administrazioaren gastua arrazionalizatu eta Administrazioa bera eraberritzeko politikari jarraiki, baimena ematen zaio Eusko Jaurlaritzari diru-izendapenetan burutu beharko diren egokitzapenak hezurmami ditzan. Egokitzapen horiek, nolanahi ere, azpiegituretako plan bereziak eta beste ezarri eta abian jartzeko izango dira. Aurrekoarekin batera, kontuan hartzekoak dira, halaber, Euskal Autonomi Elkarteko arlo publikoko enpresen neurriei buruz irekita dauden hausnarketa-prozesuak eta erakunde autonomiadunen eta erakunde-administrazioaren zuzenbide pribatuko herri-erakundeen iharduteko moduari buruzkoak. 2.- Eusko Jaurlaritzak ahalmena izango du lege hau garatu eta betearazteko behar diren erabaki guztiak emateko.Hirugarrena - Indarrean sartzea Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian oso-osorik argitaratzen den egunean bertan sartuko da indarrean. I ERASKINA KONPROMISOZKO DIRU IZENDAPENAK Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta erakunde autonomiadunen aurrekontuko gastuen egoera-orriko konpromisozko diru-izendapenak eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri-baltzuen gerorako konpromisoak, 1996. urtean sortutakoak. III ERASKINA DIRU IZENDAPEN HANDIGARRIAK 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan eta bere erakunde autonomiadunetan diharduten langileei ordaintzeko den I. atalburuko diru-izendapenak, horrela beteko baitira Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legean ezarritako lansarien arauak. 2.- Lan-hitzarmeneko langileei ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta indarrean dagoen araubideari jarraiki erabakitako soldata-gehikuntzen ondorioz diru-izendapenok gehitu behar badira. 3.- Benetan egindako zerbitzualdiaren hirurtekoak ordaintzeko diru-izendapenak, eta Herri Administrazioan Egindako Zerbitzuak Aitortzeari buruzko abenduaren 26ko 70/1978 Legean xedatutakoa ezartzeko diru-izendapenak. 4.- Dauden lanpostu hutsak direla eta, urritu diren langileen dotazioen diru­izendapenak, baldin eta ezargarria den legediaren arabera betetzen badira lanpostu huts horiek. 5.- Klase pasiboetako diru-izendapenak, beti ere diru-izendapenok sortu ziren urtean zeuden betebeharren aitortze-mailaren arabera eta indarrean dagoen araubideak ezarritakoari jarraiki. 6.- Aurrekontuetan egindako akats teknikoen ondorioz ukituta geratzen diren diru­izendapenak eta, batez ere, transferentzien akordioetan akats horiek zuzentzeko jasotako diru-izendapenak, hain zuzen ere, zuzenketa egiteak dakarren kostuaren gehikuntzari aurre egiteko. 7.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak jaulkitako mota guztietako Herri Zorraren beharkizunak betetzeko diru-izendapenak. Hona hemen beharkizunen jatorria: batetik, kapitalaren korrituak eta amortizazioa, eta, bestetik, Herri Zorra jaulki, bihurtu, trukatu edo amortizatzeko eragiketek dakartzaten gastuak, langile-gastuak izan ezik. 8.- Hezkuntza-arloan itundutako konpromisoak bermatzeko diru-izendapenak, bai eta konpromisoak finantzatzeko diru-izendapenak ere (Eskola-ituna). 9.- Indarrean dagoen legediaren arabera, beste toki batean bizitzeagatik langileari dagozkion kalte-ordainak ordaintzeko diru-izendapenak, baldin eta kalte-ordain horiek jasotzeko eskubidea aitortu bada lanpostu horretarako. 10.- Elbarrientzako ospitaleko eta ospitalez kanpoko farmazi laguntza, protesiak eta ibilgailuak ordaintzeko diru-izendapenak, hain zuzen ere, Osakidetza-Servicio Vasco de Salud erakunde autonomiadunaren aurrekontuan horretarako jasota daudenak. 11.- Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruzko maiatzaren 3ko 2/1990 Legean zehazten den gizarte-laguntza ekonomikoa ordaintzeko diru-izendapenak. 12.- Indarrean dagoen legediaren arabera, indarkeriaren biktimentzako dirulaguntzak eta, oro har, laguntzak ordaintzeko diru-izendapenak. IV ERASKINA ITUNDUTAKO IKASTETXEETAKO GASTUEI AURRE EGITEKO EKONOMI MODULUA 1.- Lege honen 22. atalak aurrikusten duenaren arabera, itundutako ikastetxeetako ikasgela bakoitzeko ekonomi moduluak osatzen dituzten urteko kopuruak honela geratuko dira hezkuntza-maila guztietarako, modulu betea daukaten gela itunduei dagokienez: 2.- Zatizko moduluek 1996. urteko ekitaldirako izango duten igoera, orokorrean, %3,5 izango da, baina irakasleen ordainketak berdintzeko 1995eko kopuruak gehituta. 3.- BBBko 1. eta 2. ikasturteetako zatizko modulua modulu betearen %65era helduko da 1996. urteko azken hiruhilekoan. AURREKONTUAREN GASTU-ESTATUAN SARTUTAKO ALDAKETAK. Legearen testu artikulatuak onetsitako dotazioak Aurrekontuaren egitarau-sailkapenean dauden partiden artean banatuko dira eta sailkapen horretan ageri den zenbatekoan, lege-proiektuarekin batera doan dokumentazioan xehekaturik ageri diren bezala, honako aldaketa hauekin: 00 SAILA. LEGEBILTZARRA 11110 egitaraua. Legebiltzarra Gutxitu egiten da 281.295.270 pezeta 01 Zerbitzuko 458 kontzeptuko "Eusko Legebiltzarreko" izeneko 001 partidaren dotazioa. 01 SAILA. LEHENDAKARITZA 13110 egitaraua. Kanpo Ekintza Gehitu egiten da 50.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Euskal Etxeei eta Euskal Etxeen Federazioei" izeneko 001 partidaren dotazioa. 02 SAILA. LEHENDAKARIORDETZA 11230 egitaraua. Lehendakariordetza Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 120 kontzeptuan "2 A. Funtzionarien lansaritarako" izeneko A partida, 11.146.353 pezetakoa. Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 160 kontzeptuan "2 A. Funtzionarien Gizarte Segurantzarako" izeneko A partida, 2.563.279 pezetakoa. Gutxitu egiten da 7.703.318 pezeta 20 Zerbitzuko 100 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 71.063 pezeta 20 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 207.764 pezeta 20 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 20 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa. 03 SAILA. OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIOA 12110 egitaraua. Egitura eta laguntza Gutxitu egiten da 3.382.739 pezeta 00 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 845.018 pezeta 00 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. 12130 egitaraua. Funtzio publikoa, hautaketa eta langileen prestakuntza Gutxitu egiten da 11.146.353 pezeta 20 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 2.563.279 pezeta 20 Zerbitzko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. 04 SAILA. JUSTIZI, EKONOMI, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA 14120 egitaraua. Justizia Gutxitu egiten da 10.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Giza eskubideak" izeneko 008 partidaren dotazioa. Sortu egiten da 13 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Adin txikiko lege-urratzaileen internamendua" izeneko 028 partida, 10.000.000 pezetakoa. 31120 egitaraua. Lan eta Gizarte Segurantza eta lan-osasuna Gutxitu egiten da 101.298.941 pezeta 31 Zerbitzuko 453 kontzeptuko "Osalanen gastu arruntetarako transferentziak" izeneko 001 partidaren dotazioa. 31210 egitaraua. Gizarte laguntza eta ongizatea Sortu egiten da 34 Zerbitzuko 452 kontzeptuan "Onura gutxieneko aldeetan gizarte zerbitzuak hobetzea. (PII) In. Inf. Planari eratxikia" izeneko 002 partida, 40.000.000 pezetakoa. 32110 egitaraua. Enplegua Gehitu egiten da 500.000.000 pezeta 32 Zerbitzuko 454 kontzeptuko "Egailan" izeneko 001 partidaren dotazioa. Kendu egiten da 32 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Enplegurako azpiegiturak. (PII) In. Inf. Planari eratxikia" izeneko, 379.000.000 pezetako 001 partida. Sortu egiten da 32 Zerbitzuko 840 kontzeptuan "Egailan. Hardware eta telekomunikazioak. Enplegurako azpiegiturak. (PII) In. Inf. Planari eratxikia" izeneko 001 partida, 239.000.000 pezetakoa. Sortu egiten da 32 Zerbitzuko 840 kontzeptuan "Egailan" izeneko 002 partida, 100.000.000 pezetakoa. 32120 egitaraua. Gizarte-ekonomia Aldatu egiten da 33 Zerbitzuko 480 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Elkarte-egiturentzako laguntza". Aldatu egiten da 33 Zerbitzuko 480 kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Gizarte-ekonomiarako prestakuntza". 32310 egitaraua. Prestakuntza Gutxitu egiten da 300.000.000 pezeta 32 Zerbitzuko 470 kontzeptuko "Prestakuntza okupazionala. FSEk finantzaturikoa. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 200,0 M.; GUZTIRA: 200,0 M." izeneko 006 partidaren dotazioa. Sortu egiten da 32 Zerbitzuko 470 kontzeptuan "Onura gutxieneko aldeetan prestakuntzarako eta enplegurako Plan berezia. (PII) In. Inf. Planari eratxikia" izeneko 008 partida, 100.000.000 pezetakoa. Gutxitu egiten da 300.000.000 pezeta 32 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Prestakuntza okupazionala. FSEk finantzaturikoa. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 468,5 M.; GUZTIRA: 468,5 M." izeneko 006 partidaren dotazioa. OO5 SAILA. HERRIZAINGOA 22110 egitaraua. Egitura eta laguntza Gutxitu egiten da 7.045.835 pezeta 01 Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak" izeneko X partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak" izeneko X partidaren dotazioa. 46110 egitaraua. Hauteskunde-prozesuak Sortu egiten da 14 Zerbitzuko 480 kontzeptuan "Autonomi Elkartean diharduten alderdi politikoentzako dirulaguntzak beren ohiko funtzionamendu-gastuei aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzak banatzekoak Alderdi Politikoen Finantzaketarako Lege Organikoaren irizpidearen arabera, azken autonomi hauteskundeetako emaitzak oinarri hartuz" izeneko 001 partida, 400.000.000 pezetakoa. 06 SAILA. INDUSTRIA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA 71110 egitaraua. Nekazaritza eta baserri-garapena Gehitu egiten da 20.000.000 pezeta 42 Zerbitzuko 470 kontzeptuko "Esne-kuoten erosketa abeltzain gazteen artean banatzeko" izeneko 003 partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 27.000.000 pezeta 42 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Nekazaritza Ganbarak" izeneko 002 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 7.000.000 pezeta 42 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Jarraiango prestakuntza" izeneko 005 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 130.000.000 pezeta 42 Zerbitzuko 780 kontzeptuko "Nekazal azpiegiturak. (PI.I.) In. Inf. Planari eratxikia" izeneko 001 partidaren dotazioa. 72120 egitaraua. Industri politika Gutxitu egiten da 130.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 843 kontzeptuko "Industri azpiegiturak. (PII) In. Inf. Planari eratxikia" izeneko 001 partidaren dotazioa. 08 SAILA. OSASUNA 41120 egitaraua. Osasun aseguramendu eta kontratazioa Gehitu egiten da 101.298.941 pezeta 13 Zerbitzuko 453 kontzeptuko "Osasun-asistentzia. SVS/Oren zuzeneko kudeaketa" izeneko 008 partidaren dotazioa. 09 SAILA. KULTURA 45110 egitaraua. Egitura eta laguntza Gutxitu egiten da 7.703.318 pezeta 01 Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak" izeneko X partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak" izeneko X partidaren dotazioa. 10 SAILA. LURRALDE ANTOLAMENDU, ETXEBIZITZA ETA INGURUGIROA 43120 egitaraua. Etxebizitza Gutxitu egiten da 30.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Arkitektura eta etxebizitza gaietako ikerlanen eta egitasmoen urteroko Plana" izeneko 001 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 24.000.000 pezeta 12 Zerbitzuko 742 kontzeptuko "Arkitektura-intereseko eraikuntzak egin, urbanizatu eta birgaitzeko hitzarmenak. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 90,0 M.; GUZTIRA: 90,0 M." izeneko 001 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 2.000.000 pezeta 13 Zerbitzuko 660 kontzeptuko "Etxebizitza hutsen gaineko 96-98 bi urterako enkuestak. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 7,5 M.; 1998: 1,0 M.; 1999: 8,0 M.; GUZTIRA: 16,5 M." izeneko 005 partidaren dotazioa. 44210 egitaraua. Ingurugiroaren babesa Gehitu egiten da 4.000.000 pezeta 21 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Ebazpenerako eta antolamendurako nazioarteko Epaitegia" izeneko 003 partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 7.703.318 pezeta 22 Zerbitzuko 100 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa. Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 130 kontzeptuan "1 L. Laneko langilego finkoa" izeneko L partida, 7.703.318 pezetakoa. Gutxitu egiten da 1.430.092 pezeta 22 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Goi-kargudunen lansariak" izeneko D partidaren dotazioa. Sortu egiten da 22 Zerbitzuko 160 kontzeptuan "1 L. Laneko langilego finkoa" izeneko L partida, 1.430.092 pezetakoa. 11 SAILA. GARRAIOAK ETA HERRILANAK 51110 egitaraua. Egitura eta laguntza Gutxitu egiten da 381.399 pezeta 01 Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak" izeneko X partidaren dotazioa. 51210 egitaraua. Uren plangintza eta administrazioa Aldatu egiten 14 Zerbitzuko 660 Kontzeptuko 004 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Lurpeko uretan aritzeko lanerako lankidetza-hitzarmena. (PII) In. Inf. Planari eratxikia. Aurreko urteetan hitz emandako diru-izendapenak. 1997: 136,0 M.; GUZTIRA: 136,0 M.". 51330 egitaraua. Bilbaoko Hiri Trenbidea (F.M.B.) Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 742 kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Metroaren II. bidearen finantzaketa. (PI.I.) In. Inf. Planari eratxikia". 51410 egitaraua. Errepideen plangintza eta sustapena Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 760 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Inbertsiotarako dirulaguntza DEBASAri. (PII) In. Inf. Planari eratxikia". Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 780 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Bide-azpiegiturak A/8-A/68 estekatzea barne izanez. (PII) In. Inf. Planari eratxikia". 51420 egitaraua. Garraioaren antolamendua Aldatu egiten da 11 Zerbitzuko 770 kontzeptuko 002 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "96ko Dekretuko interes-puntuetarako laguntzak. Konpromisozko diru-izendapena. 1997: 25 M.; 1998: 25 M.; 1999tik 2006ra urteko 20 M.". 12 SAILA. MERKATARITZA, KONTSUMO ETA TURISMOA 44310 egitaraua. Kontsumoa Gutxitu egiten da 4.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 452 kontzeptuko "OMICS" izeneko 001 partidaren dotazioa. Sortu egiten da 11 Zerbitzuko 452 kontzeptuan "Etxebizitzaren eta kredituaren gaineko informazio eta aldezpenerako eredutarako Programa" izeneko 002 partida, 8.000.000 pezetakoa. Gutxitu egiten da 4.000.000 pezeta 11 Zerbitzuko 480 kontzeptuko "Kontsumitzaileen elkarteen mantenimendua" izeneko 001 partidaren dotazioa. 62120 egitaraua. Barne-merkataritza Aldatu egiten da 12 Zerbitzuko 742 kontzeptuko 001 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Merkataritza berrindartzeko planak (PERCO) egiteratzea". 54 SAILA. HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA 54000 egitaraua. Gehitu egiten da 3.938.986 pezeta 00 Zerbitzuko 110 kontzeptuko "Aldi baterako langileen lansariak" izeneko dotazioa. Gehitu egiten da 1.210.271 pezeta 00 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Aldi baterako langileen gizarte-kotizazioak" izeneko dotazioa. Gutxitu egiten da 5.149.257 pezeta 00 Zerbitzuko 259 kontzeptuko "Beste zenbait lan" izeneko dotazioa. 99 SAILA. ZENBAIT SAIL 12220 egitaraua. Diru-izendapen orokorra Gutxitu egiten da 18.511.396 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapena, zenbait ordainketa-diruizendapenetako horniduren urritasunari, dotaziorik gabeko behar berriei edo diru-izendapen zabalgarrien finantzaketari aurre egiteko" izeneko 001 partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 400.000.000 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapena, zenbait ordainketa-diruizendapenetako horniduren urritasunari, dotaziorik gabeko behar berriei edo diru-izendapen zabalgarrien finantzaketari aurre egiteko" izeneko 001 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 281.295.270 pezeta 09 Zerbitzuko 680 kontzeptuko "Diru-izendapena, zenbait ordainketa-diruizendapenetako horniduren urritasunari, dotaziorik gabeko behar berriei edo diru-izendapen zabalgarrien finantzaketari aurre egiteko" izeneko 001 partidaren dotazioa. "OSAKIDETZA" ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA 41210 egitaraua. Egitura eta laguntza Gehitu egiten da 17.219.154 pezeta 01 Zerbitzuko 150 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari finkoak" izeneko H partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 4.180.167 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari finkoak" izeneko H partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 27.166.239 pezeta 02 Zerbitzuko 150 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari finkoak" izeneko H partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 6.814.993 pezeta 02 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari finkoak" izeneko H partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 35.919.953 pezeta 03 Zerbitzuko 150 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari finkoak" izeneko H partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 9.998.435 pezeta 03 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "SVS/ OSAKIDETZAko langileen lansari finkoak" izeneko H partidaren dotazioa. "OSALAN/INSTITUTO VASCO DE SEGURIDAD Y SALUD LABORALES" ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA 31130 egitaraua. Laneko segurtasun eta osasuna Gutxitu egiten da 80.305.346 pezeta 01 Zerbitzuko 120 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. Gutxitu egiten da 20.993.595 pezeta 01 Zerbitzuko 160 kontzeptuko "Funtzionarien lansariak" izeneko A partidaren dotazioa. "EGAILAN, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA Kapital-aurrekontua. Inbertsioak Gehitu egiten da 196.932.000 pezeta 03 epigrafeko "Informatikako aplikazioak" izeneko 0305 epigrafeatalaren dotazioa. Sortu egiten da 04 epigrafean "Instalazio teknikoak eta makineria" izeneko 0402 epigrafeatala, 34.800.000 pezetakoa. Gehitu egiten da 15.980.000 pezeta 04 epigrafeko "Beste zenbait instalazio, tresneria eta altzari" izeneko 0403 epigrafeatalaren dotazioa. Sortu egiten da 04 epigrafean "Informazio prozesuetarako tresneriak" izeneko 0405 epigrafeatala, 86.288.000 pezetakoa. Kendu egiten da 10 epigrafeko "Diruzaintza" izeneko 1005 epigrafeatalaren dotazioa, -5.000.000 pezetakoa, azken zenbakoa 0 pezetatan geratzen dela. Gehitu egiten da 45.171.000 pezeta "Ekitaldiko galera" izeneko 11 epigrafearen dotazioa. Ustiapen-aurrekontua. Gastuak Gehitu egiten da 36.006.000 pezeta 03 epigrafeko 0301 epigrafeataleko "Egailan Sozietatearen plantila, 1996ko abenduaren 31rako aurrikusitakoa, 25 lagunek osatzen dute" izeneko 1 partidaren dotazioa. Aldatu egiten da 03 epigrafeko 0301 epigrafeataleko 1 partidaren izena, izen berria hau izango delarik: "Egailan Sozietatearen plantila, 1996ko abenduaren 31rako aurrikusitakoa, 36 lagunek osatzen dute". Gehitu egiten da 15.456.000 pezeta 03 epigrafeko "Gizarte-zorrak" izeneko 0302 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 45.171.000 pezeta "Higiezinen ordainketarako dotazioak" izeneko 04 epigrafearen dotazioa. Gehitu egiten da 5.115.000 pezeta 06 epigrafeko 0602 epigrafeataleko "Lokal berrien alogera egoitza nagusia Vitoria-Gasteizen izateko eta Bilboko eta Donostiako lokalei eusteko" izeneko 1 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 6.105.000 pezeta 06 epigrafeko "Konponketak eta kontserbazioa" izeneko 0603 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 124.209.000 pezeta 06 epigrafeko 0604 epigrafeataleko "Garbiketa, laneko eta kontularitzako aholkularitza, erroldaratzeak eta notariak, kanpoko azterlanak, dokumentaziogintza" izeneko 01 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 882.000 pezeta 06 epigrafeko "Garraioak" izeneko 0605 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 278.000 pezeta 06 epigrafeko"Aseguru-primak" izeneko 0606 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 80.000 pezeta 06 epigrafeko "Banku-zerbitzuak eta antzerakoak" izeneko 0607 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 73.370.000 pezeta 06 epigrafeko "Publizitatea, propaganda eta harreman publikoak" izeneko 0608 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 1.941.000 pezeta 06 epigrafeko "Hornigaiak" izeneko 0609 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 11.944.000 pezeta 06 epigrafeko 0610 epigrafeataleko "Inprenta, dokumentu-baseak, harpidetzak, informatikako materiala, fotokopiak, bulegorako gaiak..." izeneko 1 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 8.615.000 pezeta 06 epigrafeko "Bidaia-gastuak" izeneko 0611 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 219.899.000 pezeta 06 epigrafeko "Beste zenbait zerbitzu" izeneko 0612 epigrafeatalaren dotazioa. Gehitu egiten da 100.000 pezeta 06 epigrafeko "Beste zenbait tributu" izeneko 0615 epigrafeatalaren dotazioa. EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, S.A. Kapital-aurrekontua. Inbertsioak Gehitu egiten da 500.000.000 pezeta 10 epigrafeko "Diruzaintza" izeneko 1005 epigrafeatalaren dotazioa. Gutxitu egiten da 500.000.000 pezeta 07 epigrafeko "Mailegu-erakundeekin zorra areagotzea" izeneko 1007 epigrafeatalaren dotazioa. AURREKONTUKO DIRUSARREREN EGOERA-ORRIAN EZARRITAKO ALDAKETAK "OSAKIDETZA" ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA 41210 egitaraua. Egitura eta laguntza Gehitu egiten da 101.298.941 pezeta 04 Zerbitzuko 450 kontzeptuko "Osasun Sailari transferentziak gastu arrunterako" izeneko 001 partidaren dotazioa. "OSALAN" ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOA 31130 egitaraua. Laneko segurtasun eta osasuna Gutxitu egiten da 101.298.941 pezeta 01 Zerbitzuko 450 kontzeptuko "Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren transferentzia arrunta" izeneko 001 partidaren dotazioa. "EGAILAN, S.A." SOZIETATE PUBLIKOA Kapital-aurrekontua. Finantzaketa Sortu egiten da 01 epigrafean "Kapital soziala" izeneko 0101 epigrafeatala, 339.000.000 pezetakoa. Sortu egiten da 03 epigrafean "Gauzazkoez besteko higiezinen ordainketarako fondoa" izeneko 0305 epigrafeatala, 26.946.000 pezetakoa. Gehitu egiten da 18.225.000 pezeta 03 epigrafeko "Gauzazko higiezinen ordainketarako fondoa" izeneko 0306 epigrafeataleko dotazioa. Ustiapen-aurrekontua. Sarrerak Gehitu egiten da 4.000.000 pezeta 02 epigrafeko "Beste zenbait finantza-sarrera" izeneko 0202 epigrafeatalaren sarrera. Gehitu egiten da 500.000.000 pezeta 03 epigrafeko 0301 epigrafeataleko "EHAEtik (Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Saila) jaso beharreko transferentzia arruntak. ustiapen-gastuak finantzatzeko" izeneko 1 partidaren dotazioa. Gehitu egiten da 45.171.000 pezeta "Ekitaldiko galera" izeneko 06 epigrafearen dotazioa. ADMINISTRAZIO OROKORREKO LANGILEGOAREN ERANSKINEAN SARTUTAKO ALDAKETAK II ERANSKINA . 02 Lehendakariordetza Sailean, 20 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 11230 egitarauan, "Goi-kargudunaren idazkaria" izeneko lantokian, 02002300 zentro organikoa, 022002 kodea, 1eko dotazioa, 18. mailako funtzionari baten dotazioa gutxitzea. . 03 Ogasun eta Herri Administrazio Sailean, 00 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 12110 egitarauan, "Sailburuari laguntzeko administraria" izeneko lantokian, 02000000 zentro organikoa, 021136 lanpostu-kodea, 1eko dotazioa, 18. mailako funtzionari baten dotazioa gutxitzea. . 03 Ogasun eta Herri Administrazio Sailean, 20 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 12130 egitarauan, "Antolakuntza-proiektuetarako burua" izeneko lantokian, 02003300 zentro organikoa, 022004 lanpostu-kodea, 1eko dotazioa, 27. mailako eta "Antolakuntza-teknikaria", 02003300 zentro organikoa, 022005 lanpostu-kodea, 1eko dotazioa, 23. mailako 2 funtzionarien dotazioa gutxitzea. III ERANSKINA . 02 Lehendakariordetzan, 20 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 11230 egitarauan, 71 Taulan, 05 Kategoriako (zuzendaria) goi-kargudun baten dotazioa gutxitzea. . 02 Lehendakariordetzan, 13 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 11230 egitarauan 2 funtzionarien dotazioa gehitzea, horietako bat 23. mailakoa eta bestea 27.ekoa. . 02 Lehendakaordetzan, 20 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 11230 egitarauan, 18. mailako funtzionari baten dotazioa gehitzea. . 05 Herrizaingo Sailean, 01 Zerbitzuan, 00000 Zentroan, 22110 egitarauan, 47 Taulan, 24. Kategoriako (parekatu gabeko kategoria) aldi baterako langile baten dotazioa gutxitzea. . 09 Kultura Sailean, 01 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 45110 egitarauan, 47 Taulan, 02 Kategoriako (zuzendariarekin parekatutako kategoria) aldi baterako langile baten dotazioa gutxitzea. . 10 Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean, 22 Zerbitzuan, 0200 Zentroan, 44210 egitarauan, 60 taulan, 16. Kategoriako aldi baterako langile baten dotazioa gehitzea. . 10 Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean, 22 Zerbitzuan, 0200 Zentroan, 44210 egitarauan, 71 Taulan, 05 Kategoriako (zuzendaria) goi-kargudun baten dotazioa gutxitzea. . 11 Garraio eta Herrilan Sailean, 01 Zerbitzuan, 0000 Zentroan, 41110 egitarauan, aldi baterako langile baten dotazioa aldatzen da, 47 Taula, 02 Kategoriakoa (zuzendariarekin parekatutako kategoria) izatetik 47 Taula, 03 Kategoriakoa (29. mailarekin parekatua) izatera pasatzen dela. IV ERANSKINA . 05 Herrizaingo Sailean, 47 Taula, 24 Kategoriako (parekatu gabeko kategoria) eta urteko lansari gordina 7.045.835 pezeta dituen Prentsa, Protokolo eta Harreman Publikoetako Kabineteko aholkularia kentzea. . 09 Kultura Sailean, 47 Taula, 02 Kategoriako (zuzendariarekin parekatutako kategoria) Prentsa aholkularia kentzea. . 11 Garraio eta Herrilan Sailean, 47 Taula, 02 Kategoriako (zuzendariarekin parekatutako kategoria) "Bide-azpiegituretako aholkularia" kentzea, horren ordez 47 Taula, 03 Kategoriako (29. mailari parekatutako kategoria) "Prentsa-aholkularia" sartuz. OSAKIDETZA ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOKO LANGILEGOARI BURUZKO ERANSKINEAN SARTUTAKO ALDAKETAK II ERANSKINA AURREKONTU PLANTILA (Lanpostuen zerrendari jarraiki) . "Arabako Area" 01 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 1103 Zentroan lanpostu hauek sartu: . "Gipuzkoako Area" 02 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 2103 Zentroan lanpostu hauek sartu: . "Bizkaiko Area" 03 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 3103 Zentroan lanpostu hauek sartu: AURREKONTUKO PLANTILAREN ZEHAZTAPENA EGITARAUKA / ZERBITZUKA / ZENTROKA . "Egitura eta laguntza" 41210 egitarauan, "Arabako Area" 01 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 1103 Zentroan lanpostu hauek sartu: . "Egitura eta laguntza" 41210 egitarauan, "Gipuzkoako Area" 02 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 2103 Zentroan lanpostu hauek sartu: "Egitura eta laguntza" 41210 Egitarauan, "Bizkaiko Area" 03 zerbitzuan eta "Areako zuzendaritza" 3103 Zentroan lanpostu hauek sartu: OSALAN ERAKUNDE AUTONOMO ADMINISTRATIBOAREN LANGILEGOARI BURUZKO ERANSKINEAN SARTUTAKO ALDAKETAK II ERANSKINA AURREKONTUKO PLANTILA 4 lanpostu, 16, 17, 24 eta 25. mailetakoak, Arabako UMVI 0411 zentrokoak, ezabatzea. 7 lanpostu, 3 15. mailakoak eta 16, 19, 24 eta 25. mailetako bana, Gipuzkoako UMVI 0521 zentrokoak, ezabatzea. 9 lanpostu, 4 15. mailakoak, 1 17. mailakoa, 3 24. mailakoak eta 1 25. mailakoa, Bizkaiko UMVI 0631 zentrokoak, ezabatzea.Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei. Vitoria-Gateiz, 1995eko abenduak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.