- AGINDUA, 2005eko irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2000ko apirilaren 4ko Agindua aldatzen duena. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako titulu akademikoak eta lanbide-tituluak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari dagozkionak, emateko modua finkatu zuen agindu horrek. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2005eko irailaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2000ko apirilaren 4ko Agindua aldatzen duena. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako titulu akademikoak eta lanbide-tituluak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoari dagozkionak, emateko modua finkatu zuen agindu horrek.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 198
- Hurrenkera-zk.: 5120
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2005/09/14
- Argitaratze-data: 2005/10/18
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2002ko azaroaren 29ko Aginduak (2003ko urtarrilaren 9ko EHAA) baimena eman zuen Donostiako (Gipuzkoa) Musikene goi mailako musikako baimendutako ikastegia ireki eta jardunean jartzeko.
Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu zuen "Fundación privada para el Centro Superior de Música del País Vasco" delakoak aurkeztu zuen eskariri zegokion espedientea.
2000ko apirilaren 4ko Aginduak bere 10. artikuluan ezarri du unibertsitatez kanpoko tituluak izapidetzeko prozedura, eta zehazki, derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzari eta ikastetxe pribatuei dagokiena.
Agindu horretan adierazten denez, titulu bat eskatzeko prozedura ikaslearen eskariz hasiko da. Ikasketak non amaitu dituen, ikastetxe horri egingo dio eskaria, ikastetxe publikoa bada; ikastetxe pribatua bada, berriz, ikastetxe hori atxikita dagoen ikastetxe publikoari. Ikastetxe publikoko zuzendariak eta lurralde ordezkariak ere izenpetuko dituzte eskari-dokumentuak, eta dagozkien erakundeetan gordeko dituzte kopia bana.
Kontuan hartuta Musikenek ematen dituen irakaskuntzak goi-mailakoak direla, eta ematen dituen tituluak unibertsitate-lizentzien parekoak direla, eta EAEn ez dagoela ikasketa-maila horretako unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikorik, arazoa dago atxikipenerako. Egoera ikusita, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eta Ikastetxeen Zuzendaritzak hauxe erabaki dute: Gipuzkoako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzari atxikitzea Musikene. Beraz, titulu akademikoak izapidetzea Pedagogia Berrikuntzako Lurralde Burutzari egokituko zaio; hain zuzen ere, titulu akademikoen eta lanbide-tituluen Atalari.
Horiek horrela, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eta Ikastetxeen zuzendariak proposatuta, honako hau
Ondoko xedapen gehigarria sartzea:
Era berean, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza arduratuko da Musikene goi mailako musikako baimendutako ikastegiko ikasleei dagozkien ebaluazio-dokumentuak zaintzeaz.
EHAAn argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra agindu honek.
Vitoria-Gasteiz, 2005eko irailaren 14a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


