- AGINDUA, 2010eko ekainaren 15ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Bigarren Jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2010eko ekainaren 15ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Bigarren Jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3265
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/06/15
- Argitaratze-data: 2010/07/05
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuak Euskal Herriko Polizi Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen ditu (EHAA, 29. zk., urtarrilaren 12koa). Bada, dekretu horretako 7. artikuluak Mediku Epaimahaiko idazkaria eta gainerako epaimahaikideak Herrizaingo sailburuak izendatuko dituela ezartzen du.
Herrizaingo sailburuaren 1998ko uztailaren 24ko Agindu bidez (EHAA, 156. zk, abuztuaren 19koa), mediku epaimahaiko idazkaria eta gainerako kideak izendatu ziren.
Herrizaingo sailburuaren 2000ko otsailaren 28ko Agindu bidez (EHAA, 48. zk, martxoaren 9koa), bigarren jarduerako epaimahai medikuaren osaera aldatu zen.
Herrizaingo sailburuaren 2003ko apirilaren 4ko Agindu bidez (EHAA, 109. zk, ekainaren 4koa), epaimahai medikuaren osaera aldatu zen.
Herrizaingoko sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Agindu bidez (EHAA, 22. zk, 2010eko otsailaren 3koa), bigarren jarduerako epaimahai medikuaren osaeraren azken aldaketa egin zen.
Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan egindako antolamendu-aldaketak direla eta, bigarren jarduerako mediku-epaimahaiko idazkariaren eta kideen aldaketa egin beharra dago.
Urtarrilaren 27ko 7/1998ko Dekretuaren bitartez, Euskal Herriko Polizi Kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen dira (EHAA, 29. zk., urtarrilaren 12koa). Bada, dekretu horretako 7. artikuluarekin eta indarreko ordenamendu juridikoarekin bat etorriz, hauxe
Lehenengoa. Bigarren jarduerako mediku epaimahaiko idazkari kargutik titularra eta ordezkoa kentzea:
Titularra: Begoña Lauzirika Bilbao.
Ordezkoa: Marta Pérez de Arrilucea Ascunce.
Bigarrena. Bigarren jarduerako mediku epaimahaiko idazkari karguan titular eta ordezko izateko honakoak izendatzea:
Titularra: Miriam Cabarga Gutiérrez.
Ordezkoa: Alejandro Barreiro Asensio.
Hirugarrena. Bigarren jarduerako mediku epaimahaiko kide titular eta ordezkoak kentzea:
Titularrak: Joseba Arruza Arrieta eta José Luis Vidal Marco.
Ordezkoak: Mikel Errasti Gutiérrez eta Juan Carlos Coto Fernández.
Laugarrena. Bigarren jarduerako mediku epaimahaiko kide titular eta ordezko izateko honakoak izendatzea:
Titularrak: Joseba Arruza Arrieta y Dña. Amaya Villanueva Goicoechea.
Ordezkoak: Jon Larrea Arrutia y Juan Carlos Coto Fernández.
Bosgarrena. Bigarren jarduerako mediku epaimahaiko lehendakari titular eta ordezko izateko onakoak izendatzea:
Titularra: Joseba Arruza Arrieta.
Ordezkoa: Jon Larrea Arrutia.
Seigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Agindu honek administrazio bidea agortzen du, eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izando da Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Zazpigarrena. Izendapenak, agindu honen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2010eko ekainaren 15a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.


