- AGINDUA, 2012ko martxoaren 21ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko urriaren 26ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoak eskaintzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko martxoaren 21ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko urriaren 26ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoak eskaintzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1369
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/21
- Argitaratze-data: 2012/03/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33.1.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere Erakunde Autonomoen prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzuak eta jarduerak zehazten dituen irailaren 28ko 249/2010 Dekretuaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Sailak espedientearen aldeko txostena emanda, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren proposamenez,
Hautaketa eta prestakuntza-zerbitzuak, a) eta b) puntuetan deskribatzen diren bezala, Udaltzaingoko kideentzat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Toki eta Foru Administrazioko Larrialdi-zerbitzuentzat, baldin eta jarduera horiek erakunde horien arteko lankidetza-hitzarmenen esparruan sartzen badira eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Artekaritza Kontseiluak onartutako Urteko Jardueren Planaren barruan badaude.
Prestakuntza-jardueren matrikulak eta jantoki-, ostatu- eta mantenu-zerbitzuak; hain zuzen, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari atxikita dauden Euskadiko Boluntario-erakundeentzat, baldin eta jarduera horiek Herrizaingo sailaren eta erakunde horien titularren arteko lankidetza-hitzarmenen esparruan sartzen badira eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Artekaritza Kontseiluak onartutako Urteko Jardueren Planaren barruan badaude.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 21a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.


