Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2019ko irailaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2019ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko irailaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2019ko ekitaldiko dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 185
  • Hurrenkera-zk.: 4432
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/09/17
  • Argitaratze-data: 2019/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Kultura eta Kirola; Garraio eta herri lanak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak kultura-ondarearen arloko eskumen osoa bereganatu zuen, Konstituzioaren 148.1.16 artikuluaren babespean eta Autonomia Estatutuaren 10.19 artikulua kontuan hartuta.

Eskumen hori baliatuta, Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legea onartu zen, zeinaren bidez ezartzen baita zer prozedura bete behar den Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak kultura-interesekoak direla deklaratzeko eta nola kudeatu behar den euskal kultura-ondarea sustapen-, kontserbazio- eta babes-arloei dagokienez.

Gizartean, zabalagoa da ondarearen kontzeptua gaur egun eta, testuinguru horretan, zenbait eremu berri agertu dira, orain arte gutxitan aztertu direnak; areago, aipatutako legeak berak ere ez ditu eremu horiek modu generikoan jorratzen. Horregatik, joan den ekitaldian, itsas sektore tradizionalaren gainbehera eta ia desagerpena kontuan hartuta, itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko laguntzen lehen deialdia egin zen. Ia desagertzear dagoen sektore bat da eta, paradoxikoa badirudi ere, antolatzen hasi da geratzen diren kultura horren arrasto bakanei babes teknikoa emateko eta bere horretan mantentzeko. Era berean, kultura-ondarean badago beste arlo bat, oraindik orain bazterrean egon dena, eta garrantzi handia hartzen ari dena: itsas ondarea. Hamarkadetan, arrantza-sektorea gainbehera etorri da nabarmen, eta, oro har, hala gertatu da itsasoarekin lotutako jarduera tradizional guztiekin ere. Gainbehera horrek berekin ekarri du kultura materialaren eta immaterialaren elementuen galera. Izan ere, oso gutxi dira ondare horretan egun mantentzen diren laginak, eta, are gutxiago, bizirik daudenak, eta, horregatik, beharrezkoa da erakundeen laguntza, maila guztietan, itsas kultura-ondarea babeste aldera.

Hutsune hori eta Euskal Kultura Ondareari buruzko 6/2019 Legearen agindua betetzeko, agindu hau onartzen da, helburu hartuta dirulaguntza hauetarako deialdia egitea eta haiek eskatzeko eta ebazteko modua eta baldintzak arautzea, betiere horretara bideratutako diru-zenbatekoa kontuan hartuta. Izan ere, hala ezarrita dago sailak 2018-2020 aldirako duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoan. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak onartu du plan hori, eta sailaren web-orrian argitaratuta dago, helbide honetan: http://www.euskadi.eus/sail-plana/sailaren-dirulaguntzen-plan-estrategikoa-2018-2020/web01-s2kultur/eu/. Plana Kultura Sailaren 2019ko maiatzaren 6ko dirulaguntzen Urteko Planaren bitartez garatzen da.

Hori guztia abenduaren 22ko 5/2017 Legean adierazitako aurrekontu-kredituaren barruan. 5/2017 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen ditu eta indarrean jarraitzen du 2019. urtean, maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretu bidez onartutako aurrekontu-araubideari buruzko lege-xedapenen Testu Bategineko IX. Tituluan (luzapen-erregimena) zehazten den moduan.

Hori dela eta, hau

Agindu honen helburua da dirulaguntzak emateko deialdi bat egitea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoko itsas kultura-ondarearen ondasun higikor, higiezin eta immaterialak babesteko jarduerak sustatzeko, aintzat hartuta haien balio historikoa, etnografikoa, arkeologikoa edo soziala; agindu honen bidez, orobat, dirulaguntza horiek emateko araubidea ezartzen da.

  1. Agindu honen babespean, laguntzak emango dira itsas ondarearen arloan kultura-balioa duten elementuak sustatzeko, sendotzeko, konpontzeko eta egokitzeko; jarduera horiek, betiere, bateragarriak izan behar dira elementu horien kultura-balioekin.

  2. Bost dirulaguntza-lerrotan emango dira laguntzak, jarraian adierazten den bezala:

  1. lerroa: egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizazioa helburu: honako hauek lagunduko dira diruz:

    1. Esku hartzeko edo berritzeko lana egin aurretik irizpideak finkatzeko beharrezko diren azterlan edo analisiak.

    2. Segurtasunerako eta sarbideetarako obrak edo elementuak, bai ontzi barrukoak bai sarbideetakoak.

    3. Kartelak, panelak eta beste edozein informazio-mekanismo, interpretazioa egiteko beharrezkoa dena, baina ontziaren izaerarekin loturarik ez duena.

    4. Prest jartzeko lanak, gero erakusgai jarri ahal izateko.

  2. lerroa: egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko.

    1. Barne dira segurtasun- eta nabigazio-ekipamenduaren gastuak, bai eta ontziaren garrantzia azpimarratzeko egindakoak ere, halakorik balego.

    2. Egiturazko lanak, nabigaziorako beharrezkoak direnak.

  3. lerroa: lehorreko instalazioen garrantzia nabarmentzea: ontziolak, lonjak, portuko beste elementu batzuk eta egurrezko egitura txikiak, hala nola ontziralekuak. Jasota eta halakotzat balioetsita egon behar dute Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren kultura-ondarearen katalogoetan. Honako hauek sartzen dira atal honetan:

    1. Aurretiazko azterlanak: historikoak, arkeologikoak edo ondarezkoak, esku-hartzerako irizpideak finkatzeko beharrezkoak direnak.

    2. Elementua balioestearekin bateragarriak ez diren elementu eta atalak kentzea.

    3. Zenbait eraikin erabiltzeko moduan jartzea. Proiektu teknikoak, obra-zuzendaritza eta instalazio orokorrak.

    4. Kartelak, panelak eta instalazioak, egin beharreko balorazioari edo musealizazioari berez dagozkionak.

    5. Ez dira diruz lagunduko berritze- edo urbanizatze-lanak.

  4. lerroa: egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak, lizentziak izapidetzeko gastuak, euskal portuetan modu egonkorrean atrakatzeko gastuak eta ontziaren nabigaziorako baimenak barne. Egindako konponketak diruz lagunduko dira dirulaguntza ondasunaren ezaugarrietara egokitzen bada eta ondarearen balioak kaltetzen ez badira. Gainera, ontziek erregistratuta egon behar dute euskal portuetan, eta uretaratuta egon, edo 2019an uretaratzeko aurreikusita.

  5. lerroa: elkarte edo erakunde publiko zein pribatuek egurrezko itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko antolatutako ekitaldiak: diruz lagunduko dira zenbait jarduera edo ekitaldi-atal, baldin eta zuzeneko lotura badute itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko lanarekin (ontzien kontzentrazioak, erakusketak, hitzaldiak, jarduera didaktikoak, argitalpenak...).

  1. Ez da dirulaguntzarik jasoko ikus-entzunezko ekipamendua, informatika-programak eta webguneak erosteko.

  2. 1 eta 2. lerroak bateraezinak dira ontzi bakar baterako. Ontzi baterako bi lerroetara aurkeztuz gero, 1. lerrokoa izango lehentasunezkoa, eta bazter utziko da 2. lerrokoa, balioetsi gabe.

  3. Deialdi honetan, gehienez hiru dirulaguntza emango zaizkio eskatzaile bakoitzari, dirulaguntzen lerro bakoitzean. Hiru eskaera baino gehiago eskatuz gero, puntuaziorik handiena lortzen duten hirurak baino ez dira aintzat hartuko, eta, berdinketa gertatuz gero, dirulaguntza handiena jasotzen duten hirurak.

  1. Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte pertsona fisikoek 4. lerroan; eta, lerro guztietan, haiek osatutako elkarteek, eta pertsona juridikoek, baldin eta helbidea EAEn badute, edo EAEn garatzen badituzte deialdi honetan diruz laguntzen diren jarduerak, betiere hurrengo apartatuetan ezarritakoari jarraituz.

    Onuradun izan daitezke, halaber, pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak (publikoak zein pribatuak), ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, diruz lagundutako jarduerak garatu ditzaketenak, nahiz eta nortasun juridikorik izan ez, hala ezarrita baitago Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan.

    Elkarteak badira (pertsona fisiko edo juridikoak, publiko zein pribatuak, nortasun gabeak), berariaz jaso beharko dute, eskabidean nahiz laguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak exekuzioan zer konpromiso hartu duen bere gain eta haietako bakoitzari zenbateko dirulaguntza aplikatu behar zaion, onuraduntzat joko baitira. Betiere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu behar da, nahiko ahalorde duena elkarteari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko. Elkarteak ezingo dira desegin, harik eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan finkatzen den preskripzio-epea igaro arte.

  2. Agindu honetako 2.2 artikuluko 1., 2., 3. eta 5. lerroetan deskribatutako jarduerei dagozkien dirulaguntzak pertsona juridiko pribatu zein publikoek eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta artikulu horretan aipatu jarduerak burutzen badituzte.

  3. Agindu honetako 2.2 artikuluko 4. lerroan deskribatzen diren jarduerei dagozkien dirulaguntzak, berriz, pertsona fisiko edo juridikoek eskuratu ahal izango dituzte, publiko nahiz pribatu, baldin eta lerro horretan aipatutako jarduerak burutzen badituzte; baita nortasun juridikorik gabeko pertsona juridikoen elkarteek, publiko nahiz pribatuek, ondasun-erkidegoek edo izaera juridikorik gabeko bestelako unitate ekonomiko edo ondare bereziek ere. Hori guztia ontziaren jabeak badira edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabetzaren gaineko baimena badute, agiri bidez justifikatua.

    3. lerroaren pertsona onuradunek diruz lagundutako elementuaren jabeak izan beharko dute edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabetzaren gaineko baimena izan beharko dute, agiri bidez justifikatua.

    1. eta 2. lerroetan txertatutako elementuen kasuan, esku hartutako objektuaren jabetza egiaztatu beharko da edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabeen baimena izan beharko da, agiri bidez justifikatua. Museoek edo antzeko erakundeek egiaztatu beharko dute dagokion elementua erakundean gordailututako funtsen artean dagoela.

  1. Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3 artikuluetan ezarritako debekuetako bat ezarria duenak ezingo ditu deialdi honetako dirulaguntzak jaso. Baldintza hori bete beharko dute hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Alde horretatik, baldintza betetzen dela egiaztatuko da bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.

  2. Halaber, eskatzaileek zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean eduki behar dituzte, eta ordainduta eduki dirulaguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak, onuradun diren unetik dirulaguntzaren likidazioa egin arte. 3.1 artikuluan aipatzen diren elkarte eta erkidegoak osatzen dituzten kide guztiek bete beharko dute baldintza hori.

  3. Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea, eta, beharrezkoa bada, erregistro egokian inskribatuta egotea.

  4. Ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik eskuratu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik jaso duten eskatzaileek, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik dutenek ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoa barne.

    1., 2. eta 4. lerroetako dirulaguntzak jasoko dituzten ontziek EAEko erakusketa-zentroetan egon beharko dute erakusgai; edo EAEko portuetan erregistratuta egon beharko dute.

    3. Lerroan diruz lagundu daitezkeen elementu guztiek Euskal Kultura Ondarearen katalogoetan jasota egon beharko dute, ondare horren parte diren aldetik.

Baliabide ekonomiko hauek bideratuko dira 1. artikuluan adierazitako xedea lortzeko: berrehun mila (200.000) euro. Horietatik 1. lerrora bideratuko dira 50.000 euro. 2. lerrora beste 50.000 euro. 3. lerrora 50.000 euro. 4. lerroan 20.000 euro banatuko dira gehienez. Azkenik, 5. lerrora 30.000 euro bideratuko dira.

Agindu honetan aurreikusitakoaren arabera emango diren dirulaguntzen gehieneko muga hauxe izango da: diruz lagundu daitekeen aurrekontuko diru-zenbatekoaren (BEZ barne) ehuneko berrogeita hamar (% 50), 1., 2. eta 3. lerroetan gehienez ere 30.000 euro. Bestalde, 4. eta 5. lerroetan aurreikusitako jarduerek 3.000 euro jasoko dituzte gehienez.

Diruz lagundutako proiektuek hasita egon beharko dute, edo 2019ko ekitaldian hasi beharko dira, eta, beranduenik ere, 2019ko abenduaren 31 baino lehenago amaitu beharko dira.

Deialdi honen bidez ematen diren dirulaguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio edo erakunde publiko eta pribatu batzuek xede bererako emandakoekin, bai eta onuradunak finantzaziorako lor litzakeen beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin ere, betiere batera eskuratutako diru-zenbatekoek gainditzen ez badute diruz lagundutako jardueraren kostu efektiboa. Kostu hori gainditzen bada, deialdi honen babespean emandako dirulaguntza murriztuko da gehiegizkoa den partea kenduta.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  2. Pertsona fisiko interesdunek bitarteko elektronikoak nahiz presentzialak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta gauzatzeko, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan. Pertsona juridikoek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte, nahitaez, prozedura administratiboaren edozein izapide egiteko.

  3. Eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahal izango dira Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean; betiere, eskabide normalizatuaren bitartez, zeina osorik eta behar bezala bete beharko den (aipatu erregistro osagarriak zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan).

    Eskabideak, halaber, bitarteko elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, euskadi.eus-en egoitza elektronikoan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro elektronikoetan: http://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/

  4. Pertsona fisikoek, eskaera egiteko eta dokumentuak aurkezteko bide presentziala edo elektronikoa erabiltzen badute, ez dituzte nahitaez baliabide horiek erabili behar prozeduraren ondorengo izapideetan, edozein unetan alda daitezke eta.

    Eskaeraren osteko izapideak helbide honetan egingo dira, bide elektronikoz: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  5. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak modu presentzialean nahiz elektronikoki nola izapidetu jakiteko xehetasunak egoitza elektroniko honetan eskura daitezke: www.euskadi.eus/servicios/1075802

  6. Erakunde edo pertsona eskatzaileek euskaraz edo gaztelaniaz aurkez dezakete eskabidea eta dokumentazioa, aukeran. Halaber, pertsona edo entitate eskatzaileak aukeratzen duen hizkuntza hori erabiliko da prozedura osoan, hala xedatuta baitago Euskararen Erabilpena Arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan.

  1. Eskatzaileak berariaz uko egin ahal izango dio organo emaileak ziurtagiri telematikoen bidez zuzenean egiazta dezan dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela. Kasu horretan, eskatzaileak kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

    Pertsona juridikoen kasuan, Kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du haiek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela.

    Interesdunek, Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

  2. Eskabidearekin batera egindako erantzukizunpeko adierazpen baten bitartez, honako betekizun hauek egiaztatuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.6 artikuluari jarraituz:

    Adierazi beharko da helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik. Helburu bererako, beste dirulaguntzarik, laguntzarik edo diru-sarrerarik lortu ez bada, ez eta eskatu ere, horren berri ematen duen zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da.

    Eskaera egiten duen pertsonak edo erakundeak ez du izan behar dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera ukatzen dion zigor administratibo edo penalik, ezta dirulaguntzak jasotzeko legezko debekurik ere, sexuaren bereizkeriaren ondoriozkoak barne (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena).

    Halaber, erakunde edo pertsona eskatzaileak adierazi behar du eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela.

    Erantzukizunpeko adierazpenean, halaber, aditzera emango da eskatzaileak ez daukala ezarria Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2. eta 13.3 artikuluetan ezarritako debekurik.

  3. Eskabideetan jasoko da laguntza eskatzen duen pertsonak berariaz uko egin dezakeela organo kudeatzaileak gainerako datuak edo agiriak lortu edo egiaztatzea, bide presentziala nahiz bide elektronikoa erabiltzen duenean, Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenei kalterik egin gabe. Baimenik ematen ez bada, interesdunak dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du eta, hala egiten ez badu, dirulaguntza ukatu ahal izango zaio.

Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da, betiere, eskabidearekin batera:

  1. Diruz lagundu daitezkeen lerro guztietarako: jardueraren edo proiektuaren ahalik eta memoriarik xehatuena, ontziaren, eraikinaren edo jardueraren ezaugarriak argi eta garbi adieraziz. Memoria horretan berariaz jasoko dira diruz lagundutako jarduera hori gauzatzeko gehieneko epeak; horiek, betiere, ez dira izango 2019ko abenduaren 31z geroztikoak.

  2. Diruz lagundu daitezkeen lerro guztietarako: proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, egoitza elektronikoan eta Kultura Ondarearen Zerbitzuan eskuragarri dagoen Diru-sarreren eta gastuen aurrekontua izeneko ereduaren araberakoa: www.euskadi.eus/servicios/1075802

    1., 2. eta 4. lerroetako elementuen kasuan, lehorrean baldin badaude eta nabigaziorako balio ez badute, esku-hartzearen xede den elementuaren gaineko jabetza egiaztatu beharko da; elementuen errentariek edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularrek, berriz, jabeen baimena aurkeztu beharko dute, agiri bidez justifikatua. Museoek edo antzeko erakundeek egiaztatu beharko dute dagokion elementua erakundean gordailututako funtsen artean dagoela.

    1., 2. eta 4. lerroetan diruz lagundutako elementuen kasuan, horiek nabigazio-egoeran badaude, dagokien itsas kapitaintzaren erregistroaren kopia autentikoa edo ziurtagiria.

    3. lerroan txertatutako elementuen kasuan, esku hartutako objektuaren jabetza egiaztatu beharko da edo, errentarien edo haien gaineko beste eskubide erreal batzuen titularren kasuan, jabeen baimena izan beharko da, agiri bidez justifikatua.

  1. Oro har, eskatutako dirulaguntzaren berme izango den beste edozein agiri, betiere dagokion ulermena eta balorazioa egiteko balio badu.

Kultura Ondarearen zuzendariari dagokio deialdi honetako dirulaguntzak kudeatzeko lanak egitea.

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egiaztatuko du eskaera epe barruan eta behar bezala egin dela eta eskatzen den dokumentazio guztia aurkeztu dela.

  2. Eskabidea izapidetzea onartzeko beharrezkoa den dokumenturen bat falta bada edo dokumentu horietan zerbait gaizki dagoela ikusten bada, edo balioesteko aurkeztutako dokumentazioan akatsak aurkitzen badira, hamar egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsa zuzentzeko edo aurkeztu beharreko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio ezen, eskatutakoa egiten ez badu, eskabidean atzera egin duela edo izapideak egiteko eskubidea galdu duela ulertuko dela; hartarako, ebazpen bat emango da aldez aurretik. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, lege horren 14.2. eta 14.3 artikuluetan aipatzen diren pertsona juridiko edo pertsona fisikoen taldeetako batzuek modu presentzialean aurkezten badute eskabidea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak interesdunei eskatuko die akatsen zuzenketa bitarteko elektronikoz aurkez ditzaten. Horretarako, zuzenketa egin zen eguna hartuko da eskabidearen aurkezpen-eguntzat.

  1. Dirulaguntzaren helburu diren jarduerak balioesteko, Balorazio Batzorde bat eratuko da, 2.2 artikuluan adierazitako dirulaguntza-lerroei dagozkien prozeduretako bakoitzean (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoa errespetatuz). Eskaerak aurkezteko epea amaituta eta eskaerak onartu diren ala ez erabaki ondoren eratuko da batzorde hori, zeinak, ezarritako esleipen-irizpideak oinarri hartuta, dagokion proposamena igorriko baitio Kulturako sailburuordeari, hark ebatz dezan. Honako hauek osatuko dute batzordea:

    Kultura Ondarearen zuzendaria edo hark eskuordetutako pertsona. Batzordeburua izango da, eta boto-berdinketak gertatuz gero, bere kalitate-botoaz ebatziko ditu.

    Euskal Kultura Ondarearen Zentroko arduraduna.

    Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikari bat, Kulturako sailburuordeak izendatua. Batzordeko idazkaria izango da. Idazkariaren egitekoa izango da kide anitzeko organo horren jarduketen legezkotasun formala eta materiala zaintzea, haren jarduketak ziurtatzea eta eraketarako nahiz erabakiak hartzeko prozedura eta arauak errespetatzen direla bermatzea.

    Itsas kultura-ondarearen arloan entzute handia duten bi pertsona.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Balorazio Batzordearen osaera, hala ezarritako baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

  2. Balorazio Batzordeak, egoki deritzonean, proiektuari dagokion gai zehatz eta espezifikoan aditu diren aholkularien laguntza eskatu ahal izango du.

  3. Balorazio Batzordearen eraketa baliozkoa izan dadin, beharrezkoa izango da batzordeburuak eta idazkariak, edo haien ordezkoek, eta kideen erdiek parte hartzea, hara bertaratuta edo urrunetik.

  4. Balorazio Batzordeko kideak abstenitu egingo dira eta ezetsiak izan daitezke, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

  5. Prozedura bakoitzean, Balorazio Batzordeak, esleipen-irizpideak oinarri hartuta, ebazpen-proposamenak egingo dizkio Kulturako sailburuordeari, eta, haietan jasoko du zer dirulaguntza ematea proposatzen duen, honako hauek zehaztuta: onuradunen izenak, proiektuenak eta dirulaguntzen zenbatekoak. Onuraduna nortasun juridikorik gabeko elkarte bat baldin bada, adierazi beharko da, orobat, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartu duen konpromisoa, bai eta kide bakoitzari emango zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere. Horretaz gainera, adierazi beharko du zer dirulaguntza ukatzea proposatzen duen eta zein diren horretarako arrazoiak.

Norgehiagoka-prozedura hau erabiliko da agindu honetan jasotako dirulaguntzak emateko:

Behin eskabideak aurkezteko epea bukatu ostean, eta, kasua bada, 13. artikuluan aurreikusitako izapidea gauzatutakoan, agindu honetan ezarritako betekizunak konplitzen dituzten jarduerak ebaluatuko ditu Balorazio Batzordeak, hurrengo puntuetan finkatzen diren irizpideekin bat etorriz.

  1. , 2., 3. eta 5. lerroetan, dirulaguntza jaso ahal izateko, jarduerek gutxienez hirurogei (60) puntu lortu beharko dituzte ebaluazio-fasean. 4. lerroaren kasuan, gutxienez hamabost (15) puntu lortu beharko dira laguntzak jaso ahal izateko.

    Dirulaguntza-lerro bakoitzari esleitutako zuzkidura ekonomikoa nahikoa baldin bada hasiera batean kalkulatutako zenbatekoa estaltzeko, zenbateko horiei jarraituz emango dira dirulaguntzak, eta dagokion prozedura ebatziko da. Hala badagokio, 4. eta 5. lerroetan sobera geratutako saldoarekin 1., 2. eta 3. lerroetako hasierako zuzkidura handituko da. Era berean, 1., 2. eta 3. lerroetan soberako saldoa geratuz gero, soberakina gainerako lerroetara bideratuko da, 1. lerrotik hasita; hala eta guztiz ere soberako saldoa geratzen bada, 4. eta 5. lerroetara bideratuko da, hurrenkera horretan. Diruz lagundu daitezkeen 4. eta 5. lerroetako kantitateak 20.000 eta 30.000 euro baino handiagoak badira, hurrenez hurren, zenbateko horien murrizketa lineala egingo da, zuzkidura horiek dagokion estaldurarako nahikoak izan arte.

Jarduketak lerro bakoitzean ebaluatu eta hautatuko dira, kasuan kasuko irizpideak kontuan hartuta.

I. 1. lerroa: egurrezko ontzietan obrak egitea, musealizazioa helburu:

  1. Jardueraren interesa eta kalitatea, kulturaren ikuspegitik. Gehienez ere 50 puntu emango dira.

    Jarraian zehazten den moduan ebaluatuko da jarduerarekiko interesaren balorazioa: museoetan eta atrakatze-egoeran dauden ontzietan egindako jarduerak: 50 puntu gehienez. Lehorreko erakusketa-zentroetan edo atrakatuta dauden ontzietan egindakoak, oraindik musealizatu gabe daudenean: 40 puntu gehienez. Musealizazio-prozesuan dauden ontziak: 30 puntu gehienez.

  2. Ontziaren antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da, eta gehienez, 10 puntu.

  3. Kontserbazio-egoeraren arabera 5 puntu emango dira gehienez, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

    Egoera txarrean badago eta % 80tik gorako konponketak behar baditu: 1 puntu.

    Egoera onargarrian badago eta % 50-80 arteko konponketak behar baditu: 3 puntu.

    Egoera onean badago eta % 30-50 arteko konponketak behar baditu: 4 puntu.

    Egoera bikainean badago eta % 20tik beherako konponketak behar baditu: 5 puntu.

  4. Ontziaren jatorrizko egoera 10 punturekin baloratuko da gehienez. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60 baino gehiago mantentzen baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago mantentzen baditu eta 2 puntu jatorrizko egoeraren % 25 baino gutxiago mantentzen baditu.

  5. Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn egin bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn egin bada; eta 0 puntu kasu bat bera ere ematen ez bada.

  6. Gehienez 15 puntu emango zaizkie, horien ezaugarriak direla-eta, ikono bat bihurtu diren eta kategoria guztiak gainditzen dituzten ontziei.

    2. Lerroa: egurrezko ontziak tresnatzea eta prestatzea, jendeari zerbitzua emateko.

  1. Gehienez 70 puntu emango dira, jardueraren arabera. Gehienez 70 puntu emango dira ontziaren bitartez itsas kultura tradizionalarekin lotutako jarduerak egin badaitezke. Gehienez 50 puntu emango dira itsas edo kultura-jarduerekin lotutako jarduerak egiten badira; eta gehienez 35 puntu ontziak publiko orokorrarentzako zerbitzu orokorrak eskaintzen baditu.

  2. Antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da, eta gehienez, 10 puntu.

  3. Ontziaren jatorrizko egoera 10 punturekin baloratuko da gehienez. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60 baino gehiago mantentzen baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago mantentzen baditu eta 2 puntu jatorrizko egoeraren % 25 baino gutxiago mantentzen baditu.

  4. Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn egin bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn egin bada; eta 0 puntu kasu bat bera ere ematen ez bada.

    3. lerroa: lehorreko instalazioen garrantzia nabarmentzea: ontziolak, lonjak, portuko beste elementu batzuk eta egurrezko egitura txikiak, hala nola ontziralekuak.

  1. Jardueraren interesa eta kalitatea, kulturaren ikuspegitik. Eman beharreko guztizko puntuaziotik, 45 puntuko balorazioa emango zaio gehienez ere.

    Kalitatea handia: gehienez, 45 puntu.

    Kalitate ertaina: gehienez, 30 puntu.

    Kalitate baxua: gehienez, 15 puntu.

  2. Eskabideko helburu den proiektuaren edo ekimenaren ezaugarri teknikoak. Gehienez ere 40 puntu emango zaizkie proposatutako ekimenarekin lortu nahi diren helburuak zehazten dituzten proiektuei eta proiektuaren garapen zehatza aurkezten dutenei, finkatutako helburuak erdiesteko egin behar diren obra motak adierazten badituzte, betiere.

  3. Jarduerak nolako zabalkundea eta hedapena duen kanpoan. Gehienez ere 15 puntu emango zaizkie EAEn oihartzun handia duten ekimenei; lurralde-mailako edo tokiko oihartzuna dutenei, berriz, 10 puntu gehienez.

    4. lerroa: egurrezko ontziak konpontzeko eta egokitzeko gastuak.

    Diruz lagunduko dira laguntza hauen xede diren ontzietan egindako esku-hartze guztiak, baldin eta ondasunaren ondare-balioen aurkakoak ez badira:

  1. Antzinatasun-hamarkada bakoitzeko puntu bat emango da, eta gehienez, 10 puntu.

  2. Kontserbazio-egoeraren arabera 5 puntu emango dira gehienez, honako alderdi hauek kontuan hartuta:

    Egoera txarra: 1 puntu.

    Egoera onargarria: 3 puntu.

    Egoera ona: 4 puntu.

    Egoera bikaina: 5 puntu.

  3. Ontziaren jatorrizko egoera 10 punturekin baloratuko da gehienez. Ontziak 10 puntu jaso ahal izango ditu jatorrizko elementuen % 60 baino gehiago mantentzen baditu. Gehienez 6 puntu jasoko ditu jatorrizko elementuen % 25 baino gehiago mantentzen baditu eta 2 puntu jatorrizko egoeraren % 25 baino gutxiago mantentzen baditu.

  4. Gehienez 10 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada eta EAEn egin bada. Gehienez 6 puntu emango dira euskal ontzi mota bat bada edo EAEn egin bada; eta 0 puntu kasu bat bera ere ematen ez bada.

  5. Gehienez 15 puntu emango zaizkie, horien ezaugarriak direla-eta, ikono bat bihurtu diren eta kategoria guztiak gainditzen dituzten ontziei.

    5. lerroa: elkarte edo erakunde publiko nahiz pribatuek egindako ekitaldiak.

    Diruz lagundu ahal izango dira elkarte edo erakunde publikoek nahiz pribatuek Euskal Autonomia Erkidegoan egindako jarduerak eta ekitaldiak.

  1. Gehienez 70 puntu emango dira, antolatuko den ekitaldiaren arabera. Horrela, gehienez 70 puntu emango dira dirulaguntza jasoko duen ekitaldiak hiru baldintza hauek betetzen baditu.

    Ekitaldiak euskal itsas tradizioaren defentsan edo dibulgazioan oinarritzen badira (erakusketak, agerraldiak, hitzaldiak...).

    Itsas jarduerarekin lotutako jarduera multzo handiago baten barruan txertatuta badago.

    Oraindik erabili egiten diren ontzi tradizionalen multzo bat gaineratzen badute.

    Gehienez 60 puntu emango dira hiru baldintza horietatik bi betetzen badira edo ontzi tradizionalen multzo bat bada, eta gehienez 50 puntu horietako bat betetzen bada (dagoeneko baloratuta dauden multzoen kasuan salbu).

  2. Gehienez 15 puntu emango dira, ekitaldiaren iraupenaren arabera. Gehienez 15 puntu emango dira ekitaldiak astebete edo gehiago irauten badu, eta gehienez 10 puntu bi eguneko edo gehiagoko iraupena badu; bestalde, 5 puntu emango dira ekitaldiak egun bateko iraupena badu.

  3. Jarduerak nolako zabalkundea eta hedapena duen kanpoan. Gehienez ere 15 puntu emango zaizkie EAEn oihartzun handia duten ekimenei; lurralde-mailako edo tokiko oihartzuna dutenei, berriz, 10 puntu gehienez.

  1. Ebaluazio- eta hautaketa-fasea bukatu ondoren esleituko zaizkie deialdi honetako dirulaguntzak hautatutako proiektuei, 2. artikuluan ezarritako lerroetako bakoitzean.

  2. Pertsona onuradun bakoitzari eman beharreko zenbatekoa zehazte aldera, dirulaguntza-lerro bakoitzean kalkulatuko da hasiera batean eman beharreko zenbatekoa, 6. artikuluan adierazitako gehieneko muga errespetatuta, eta balorazio-fasean lortutako puntuazioaren proportzioan.

  1. , 2. eta 3. lerroetako dirulaguntza bakoitzaren zenbatekoa finkatzeko, Epaimahai Kalifikatzaileak deialdiari zuzendutako gehieneko diru kopuru osoaren hainbanaketa egingo du artikulu honetako 15. lerrokadan aipatutako gutxieneko puntuazioa lortu duten eskabideen artean, betiere jarraian zehazten diren formulak aplikatuaz:

    1. Hainbanaketa hori bi aldagai kontuan hartuta egingo da: lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean hasieran proposatutako zenbatekoa. Formula hau erabiliko da horretarako:

      (Ikus .PDF)

      non,

      Si = eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa.

      Ei = kasu bakoitzean hasieran proposatutako laguntzaren zenbatekoa.

      Pi = programa edo jarduera bakoitzari Batzordeak esleitutako puntuazioa.

    2. Baldin eta aurreko apartatuan ezarritako prozeduraren arabera kalkulatutako zenbatekoen baturak aurrekontu-muga gainditzen badu, formula honen bidez zehaztuko da kasu bakoitzean eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa:

      (Ikus .PDF)

      non,

      Si = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa.

      D = Dirulaguntzaren helburu diren programa edo jardueren artean banatu beharreko zenbatekoa.

      Si = Aurreko formularen arabera programa edo jarduera bakoitzari dagokion dirulaguntzaren hasierako zenbatekoa.

  1. Aurkeztutako eskabideak dagozkien prozeduraz izapidetuko dira deialdiko laguntza-lerro bakoitzean, eta Kulturako sailburuordeari dagokio, balorazio-batzordeak proposatuta, pertsona interesdunek planteatu dituzten gai guztien gainean ebaztea.

  2. Esleipen-prozedura bakoitzean hartutako den ebazpenak zehaztutako du eskatutako dirulaguntzak ematen diren edo ukatzen diren. Ematen badira, honako hauek zehaztuko dira: pertsonaren edo erakunde onuradunaren izena, diruz lagundutako proiektua eta emandako zenbatekoa. Nortasun juridikorik gabeko elkarteak badira, elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa adierazi beharko dira.

    Ukatzen diren dirulaguntzen kasuan, pertsona edo erakunde eskatzailearen nortasuna eta dirulaguntza ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

  3. Aurreko lerrokadan aipatzen den ebazpenak ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

  4. Laguntzak eskatzen dituztenei jakinaraziko zaie ebazpena, eta, horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Dena den, lehenik egin zaion jakinarazpenarena hartuko da jakinarazpen-datatzat, jakinarazpen-ondoreetarako.

  5. Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita. Epe hori igarota aurreko paragrafoan ezarritako jakinarazpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskabidea ezetsi dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

  6. Dirulaguntza horiek emateko eta, bidezko denean, ordaintzeko ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak. Prozeduraren ondorioz laguntza publikoak jasotzeko desgaikuntza edo itzultzeko betebeharra ezarriko balitz eta halakorik egingo ez balitz horretarako ezarritako borondatezko epearen barruan, indargabetu egingo da baldintzapean emandako laguntza, onuradun izateko debekua dakarten egoeretako batean egoteagatik.

Honako betebehar hauek bete beharko dituzte agindu honetan zehaztu eta arautzen diren dirulaguntzen pertsona edo erakunde onuradunek:

  1. Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ez badiote dirulaguntzari idatziz espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Helburua betetzea, proiektua exekutatzea edo jarduera gauzatzea, dirulaguntzaren oinarri diren aldetik.

  3. Laguntza zertarako eman den, hartarako erabili beharko da, ez beste ezertarako.

  4. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari jakinaraztea helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratu direla, beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emanak, hala gertatuz gero.

  5. Kultura Ondarearen Zuzendaritzari jakinaraztea laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu dela, hala gertatzen denean. Batez ere, ahal den lasterren jakinarazi beharko dira diruz lagundutako jardueren exekuzioan atzerapenak eragin ditzaketen jazoerak edo egoerak, baldin eta proiektua exekutatzeko ezintasuna badakarte.

  6. Kultura Ondarearen Zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak beren funtzioak egiten ari direla eskatzen duten informazioa ematea, jasotako dirulaguntzei dagokienez, eta, orobat, haiek dituzten ikuskatze-, jarraipen-, egiaztapen- eta kontrol-ahalmen zein -funtzioei men egitea.

  7. Diruz lagundutako jarduerarekin lotuta sor litezkeen karteletan, testuetan edo inprimatutako beste edozein bitarteko erreal edo birtualetan, adierazi beharko da Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza jaso dela, eta, gainera, sailaren logotipo ofiziala jaso beharko da haietan.

  8. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua) eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean (bereziki, 14. eta 46. artikuluetan) jasotako beste edozein betebehar, baita uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuko (hura garatzen duen Erregelamendua onartzen duena) 68. artikulutik eratorritako betebeharrak ere.

Onuradunak diruz laguntzen den jardueraren % 100 azpikontratatu ahal izango du, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzak egingo du diruz lagundutako jardueren kontrola eta jarraipena, agindu hau kudeatzeko organo eskuduna den aldetik.

Horretarako, eta legez beste entitate eta erakunde publiko batzuei dagozkien eskumenak urratu gabe, Euskal Kultura Ondarearen Zuzendaritzari dagokio diruz lagundutako jarduerak zuzen gauzatzen direla bermatzeko egoki jotzen dituen ikuskatze eta egiaztapenak egitea.

  1. Ordainketa bakar batean ordainduko dira agindu honen kargura emandako dirulaguntzak. Aurretik, betiere, justifikatu beharko da diruz lagundutako jarduera gauzatu dela, bai eta zer kostu izan duen ere, 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

    Ez da inolako ordainketarik egingo, onuradunak egunean ez baditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, edo itzulketa-ebazpen batek adierazita zordun bada.

  2. Erregistratu gabe egonez gero Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan, edota erregistro horretan dauden bankuko datuak aldatu nahi izanez gero, herritarrei arreta emateko bulegoetan eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez erregistratu daiteke edo datuak aldatu, edo, bestela, era hauetako batean:

    bide presentzialean: honako helbide honetan dagoen inprimaki-eredua aurkeztuta:

    https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-sede/eu/

    bide elektronikoa erabilita: https://www.euskadi.eus/web01-sede/eu/contenidos/informacion/regtelter_infor/eu_rtt/index.shtml

  1. Agindu honen ondorioetarako, baldintza hauek betetzen dituzten gastuak lagunduko dira diruz: diruz lagundutako jardueraren izaerarekin nabarmen lotuta egotea, erabat beharrezkoak izatea eta 7. artikuluan ezarritako epean gauzatzea, betiere agindu honetako 2. artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta.

  2. Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legean kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak baino handiagoa denean, onuradunak hornitzaile desberdinen gutxienez hiru eskaintza eskatu beharko ditu obrarako edo ondasuna entregatzeko konpromisoa hartu aurretik. Aurkeztutako eskaintzen artetik bat aukeratzeko, efizientzia- eta ekonomia-irizpideak erabiliko dira, eta txosten baten bidez berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomikorik onena aukeratzen ez denean.

  3. Betiere, honako hauek aplikatuko dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan eta lege horren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 83. artikuluan xedatutakoa.

  1. Pertsona fisikoek modu presentzialean aurkeztu ahal izango dituzte justifikazio-agiriak, Kultura Ondarearen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), Zuzenean zerbitzuan, EAEko erregistro osagarrietan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean (aipatu erregistro osagarriak zerrendatuta daude apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoan). Pertsona juridikoek, ordea, bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte nahitaez, dirulaguntza justifikatzeko.

    Justifikazio-agiriak, halaber, bitarteko elektronikoz aurkeztu ahal izango dira, http://www.euskadi.net/nirekudeaketak webgunearen bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako erregistro elektronikoetan.

  2. Emandako dirulaguntza justifikatzeko, laguntza eragin duen jarduera jada burutu duela eta egindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Alegia, gutxienez, honako hauek:

    1. Egindako jarduera justifikatzen duten agiriak: egindako jarduerari buruzko memoria, ahalik eta zehatzena eta argazkiak txertatuz; ziurtagiri teknikoa, egindako obra edo jarduera zehaztuta.

    2. Gastu guztiak justifikatzeko agiriak, jarraian zehazten denarekin bat datozenak:

      Izandako gastuen fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak, zuzenbide- eta merkataritza-zirkulazioan baliozkoak direnak edo administrazio-efikazia dutenak. Modu korrelatiboan zerrendatuta. Denak ere diruz lagundutako jarduera burutzeko sortu diren gastuei dagozkienak izango dira, eta haien zenbatekoak egindako gastuaren bestekoa izan beharko du. Ezohiko formatua edo formatu txikia duten ziurtagiriak badira (tiketak eta abar), horien fotokopiak erantsi beharko dira DIN A-4 formatuan, zenbatuta eta fakturazioari dagokion zenbaki berarekin.

    3. Zinpeko adierazpen bidez, dirulaguntza jaso duen jardueraren gastu eta sarreren behin betiko balantze ahalik eta zehatzena, espresuki adieraziz erakunde publiko nahi pribatuetatik jasotako laguntzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako laguntza barne dela. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako laguntzaz gainera ez bada bestelako laguntzarik jaso, hori adierazten duen ziurtagiri bat atxikiko da.

    4. Onuraduna beste administrazio publiko bat denean, organo eskudunak ziurtagiri bat aurkeztu behar du, emandako dirulaguntzaren helburua bete dela adierazteko eta hartarako erabilitako zenbatekoak zehazteko.

    5. Diruz lagundutako jarduerak lizentzia edo baimenik behar badu, eta eskabidea egin den unean agiri horiek eskatu izana baino ez bada egiaztatu, jasotako behin betiko lizentzia horiek aurkeztu beharko dira, lehenago aurkeztu ez badira.

  3. Diruz lagundutako proiektuak 2020ko urtarrilaren 15a baino lehen justifikatu beharko dira.

  4. Diruz lagundu daitezkeen gastuak justifikatzeko, betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.

  1. Helburua eta irizpideak.

    Behin betiko likidazio-ebazpena emango da, hain zuzen ere emandako dirulaguntza egokitzeko benetan garatutako proiektuaren dimentsiora. Justifikatutako diru-zenbatekoa eskaerarekin batera aurkeztutako gastu-aurrekontua baino handiagoa izateak ez du emango eskubiderik hasieran onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa handitzeko.

  2. Prozedura.

    1. Behin aztertuta dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak, egokitzat jotzen badira, murrizketa egin beharra dagoenean ordaindu beharreko zenbatekoa ordainduko da.

    2. Dirulaguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzak aldatzen badira, eta dirulaguntzaren xedea bete dela ikusten denean, dirulaguntza emateko hasierako ebazpena aldatu ahal izango da, dela egindako gastua aurrekontuetan dena baino txikiagoa delako, dela pertsona edo entitate onuradunek beste erakunde publiko zein pribatuetako sarrera edo laguntza batzuk jaso dituztelako ezarri diren mugak gaindituz.

    3. Salbuespeneko kasuetan, jardueraren ez gauzatze partzialak onartu ahal izango dira, betiere diruz lagundutako jardueraren helburuak eta konpromisoak betetzera xedaturiko jarduketa bat dela egiaztatzen bada eta xede-jarduera eskaeran aurkeztutako jarduera osoari dagokion aurrekontuaren % 75era iristen bada. Kasu horretan, emakidaren ebazpena aldatuko da, eta emandako zenbatekoa txikiagotu egingo da, azken aurrekontuari dagokionez justifikatutako kantitatearen proportzio berean.

    4. Ebazpenaren terminoak aldatu egingo dira likidazioaren Ebazpenean, baldin eta dirulaguntza osorik ezeztatzea bidezkoa bada edo agindu honetako 26. artikuluan zehaztutako kasuetan.

  1. Honako hauek hartuko dira ez-betetzetzat, EONALTBren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutakoari jarraituz:

    1. Jasotako dirulaguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

    2. Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, laguntza ematerakoan ezartzen direnak ez betetzea.

    3. Dirulaguntzen arloan aplikatu daitekeen beste xedapen batek orokorrean ezarritako beste edozein betebehar ez betetzea; batik bat, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan xedatutako ez-betetzeak.

  2. Artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatutako egoera horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere bi arau hauen arabera: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen duena eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen dituena.

Datu pertsonalak babestearen arloko informazio-klausula.

Arduraduna: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila; Kultura Ondarearen Zuzendaritza.

Xedea: Itsas kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzeko dirulaguntzak kudeatzea.

Legitimazioa: Interes publikoko edo tratamenduaren arduradunari emandako ahalmen publikoei loturiko egitekoren bat gauzatzeko behar den tratamendua (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legea).

Hartzaileak: Arlo honetan eskumenak dituzten administrazio publikoei eman ahal izango zaizkie datu pertsonalak.

Eskubideak: Eskubidea duzu zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, hala nola tratamendua mugatu zein aurkaratzeko. Ikus informazio gehigarria.

Informazio osagarria: Datuen babesari buruzko informazio gehiago duzu webgune honetan: https://www.euskadi.eus/rgpd/1075802

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikulua), hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, lehenago aipatutako data beretik aurrera (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikulua).

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.