Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2026ko ekainaren 30ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena eta 2026ko ekitaldirako deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2026ko ekainaren 30ekoa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena eta 2026ko ekitaldirako deialdia egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 151
  • Hurrenkera-zk.: 3560
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/06/30
  • Argitaratze-data: 2026/08/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa

Testu legala

Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legeak 3. artikuluan ezartzen duenez, gizarte-zerbitzuen sistema botere publikoen ardura da, eta, beraz, botere publikoek sustatu beharko dituzte zerbitzu horiek bultzatzeko baliabideak (giza baliabideak, finantzarioak eta teknikoak).

Halaber, artikulu horren arabera, gizarte-zerbitzuak emateko, botere publikoek kontuan hartu behar dute ekimen pribatua, ekimen publikoari laguntzeko. Horregatik, botere publikoei dagokie irabazi-asmorik gabeko ekimen pribatuaren parte-hartzea sustatzea gizarte-zerbitzuen arloan. Legeak adierazten duenez, gizarte-zerbitzuek, lehentasunez, prebenituko dituzte bazterkeria sortzen duten edo bizimodu autonomoaren garapena mugatzen duten kausak.

Agindu hori betez, Sasoikako Lanaren Arretarako I. Plan Integrala (2004-2007) onartu zen, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila buru zuen Sasoikako Lanaren Erakunde Arteko Mahaiak onetsia, eta plan hori egikaritzeko esparru juridiko egokia egin zen, zeinak zehazten baitzituen landa-udalerrietan garatu beharreko ekintzak, bizi-kalitatea hobetzeko zerbitzuekin lotuta. Garrantzi berezia eman zitzaion aldi baterako biztanleria honen bizi-kalitatea Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko zerbitzuak ematen dituzte eta udalerrietako biztanleriak duen bizi-kalitatea berdintzeko beharrari, bai eta landa-eremuaren birgaitze sozial eta ekonomikoa lortzeari ere, eta, zehazki, bizi-kalitatea hobetzeari.

Planaren helburuak, besteak beste, hauek ziren: jarduerak hastea sasoikako langileen ostatu-sarea handitu eta hobetzeko eta lan- eta ostatu-baldintza duinak bermatzeko, sasoikako langileak gurean dauden artean errazago integra daitezen, eta laguntzak eta dirulaguntzak emateko aukera ezartzea sasoikako langileentzako ostatuak sortzeko arloan.

  1. plan horren ostean, honako hauek etorri ziren: Sasoikako Lanaren Arretarako II. Plan Integrala, 20082012 aldirako, 2007ko abenduaren 19koa, eta 2013-2016 aldirako III. Plana, 2013ko apirilaren 17koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila buru zuen Erakunde Arteko Mahaiarena. III. Planaren indarraldia bukatuta eta gauzatutako ekintzei buruzko ebaluazioa eginda, Plan horretan jasotako ekintza askori jarraipena emateko, egiteko geratu ziren ekintza batzuei ekiteko eta ekimen berriak sartzeko beharrizana ikusi zen.

    Testuinguru horretan, Sasoikako Lanaren Arretarako IV. Plan Integrala (2017-2020) onetsi zen, 2017ko uztailaren 10ean. Horren helburu nagusia da modu koherente eta koordinatuan planifikatzea sasoikako lanaren inguruan sortu diren beharrizanei erantzuteko ekintzak; adibidez: erabilitako higiezinek eskatzen diren gutxieneko betekizunak betetzea, eta plaza-kopuru nahikoa izatea bizigarritasun- eta duintasun-baldintza egokiekin.

    Horrez gain, IV. Planean planteatu zen nekazaritza eta abeltzaintzako sektorean sasoiko zerbitzuak ematen dituzten langileentzako ostatuetarako laguntza-deialdiarekin jarraitzeko beharra, eskainitako ostatuen bizigarritasun-baldintzak hobetzeko; era horretan, erraztu egingo da EAEko higiezinen eta ekipamenduen erregistroan inskribatzea, eta eskumena duen agintaritzak kontrolatu ahal izango ditu.

    Halaber, EAEko Sasoikako Lanaren Arreta Integralerako V. Planak, 2022ko otsailaren 3an onartutakoak, egokitzat jotzen du ostatuetarako laguntza-lerroari eustea.

  1. planetik gaur egungora arte, jasota dago Eusko Jaurlaritzak bermatu egin behar dituela Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten sasoikako langileen bizi- eta ostatu-baldintzak. Horrez gain, beste behar hauek ere mantentzen dira: jarduerak egiten jarraitzea sasoikako langileen ostatu-sarea ostatu kolektibo publiko eta pribatuak handitu eta hobetzeko, eta lan- eta ostatu-baldintza duinak bermatzeko, sasoikako langileak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden artean errazago integra daitezen.

    Horretarako, beharrezkoa da ostatu horiei laguntzak ematen jarraitzea. Hortaz, agindu honen xedea da nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzen deialdia egitea 2026ko ekitaldirako.

    Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritako de minimis araubidea aplikatu beharko zaie laguntza hauei.

    Agindu honen bidez egiten den deialdiko laguntzak Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 2026tik 2028rako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude. Plan hori Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2026ko martxoaren 4ko Aginduaren bidez onartu zen. Laguntzak «Hazkunde- eta ongizate-eredua» ardatz estrategikoaren eta «Lehen sektorea eta arrantza» helburu estrategikoaren barruan daude, honela: 5.1.1.9. «Ostatuak sasoikako langileentzat egokitzeko laguntzak».

    Laguntza horiek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera arautzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren eremuko dirulaguntzak arautzeari buruz.

    Laguntza-deialdi honek aurrekontu-estaldura nahikoa du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 7/2025 Legeak baimendutako kredituen arabera, nahikoa aurrekontu-zuzkidura baitago.

    Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluaren arabera, Jaurlaritzako sailburuek, gobernukide gisa dagozkien eskumenei kalterik egin gabe, beren sailari dagozkion gaietan administrazio-xedapen orokorrak eta ebazpenak emateko eskudantzia izango dute. Horrenbestez, hauxe

Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzen oinarri arautzaileak onartzea (eranskinean daude jasota), eta 2026ko ekitaldirako deialdia egitea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Interesdunek, agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 30a.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.

  1. oinarria. Xedea.

  1. Oinarri hauen xedea da nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzen deialdia arautzea.

  2. Laguntza hauek ez dira itzuli beharrekoak, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzko 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

  1. oinarria. Finantzaketa.

    Deialdiaren xede diren laguntzak finantzatzeko berrogei mila euro (40.000 euro) bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2026ko ekitaldirako aurrekontuaren kargura.

  2. oinarria. Onuradunak.

    Hauek izan daitezke agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunak:

    Pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak edo pribatuak. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, nekazaritza-egoera aktiboan dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoan erregistratuta dauden nekazaritza-ustiategien titularrak edo titularkideak izan behar dute.

    Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-egoera aktiboan erregistratuta dauden nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira.

  3. oinarria. Onuradun izateko betekizunak.

  1. Onuradun izaera eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, nekazaritza-ustiategien titular edo titularkide izatea.

    2. Diruz laguntzekoak diren jarduketak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.

    3. Krisian den enpresatzat hartua ez izatea, 2022/2472 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluaren 59. puntuaren arabera.

    4. Berreskuratze-agindu baten mende ez egotea onuraduna, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.

    5. Zuzendaritza-organoetan, emakumeen presentzia orekatua izatea gutxienez, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    6. LGTBIfobia egin, bultzatu edo sustatu izana, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  2. Onuradun izateko, 3.b) oinarrian aurreikusitako taldeetako kide guztiek bete beharko dituzte 1. paragrafoan aurreikusitako baldintzak.

    Pertsona fisiko edo juridikoen taldeak direnean publiko zein nortasunik gabeko pribatuak, berariaz adierazi beharko dira, bai eskaeran, bai dirulaguntza emateko ebazpenean, taldeko kide bakoitzak bere gain hartutako exekuzio-konpromisoak, baita horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, eta horiek ere onuraduntzat hartuko dira. Nolanahi ere, taldearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak izango dituena. Talde hori ezingo da desegin harik eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.

  3. Laguntza-eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira eskakizun horiek.

  1. oinarria. Onuradun izateko debekuak.

  1. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluari jarraikiz, ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan inguruabar hauetan zehazten diren egoeretan dauden pertsonak edo entitateak:

    1. Epai irmo bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorra jaso dutenak edo prebarikazio, eroskeria, diru publikoen erabilera bidegabea, influentzia-trafikoa, iruzur eta ordainarazpen ilegalak edo hirigintza-delituak direla-eta zigorra jaso dutenak.

    2. Hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskabidea egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo direnak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak konkurtso horretan hitzarmen batek efikazia hartu badu salbu, epailearen esku-hartzearen menpe daudenak edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta daudenak, hartzekodunen konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-epealdi hori oraindik amaitu gabe egonik.

    3. Administrazioarekin egindako edozein kontratu ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.

    4. Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak, ez badaude lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legean; edo ez direnak Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

    5. Egunean ez izatea indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bat etorriz Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduarekin (zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa), bai eta Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruko dirulaguntzak itzultzeari dagozkion betebeharrak ere.

    6. Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean dutenak.

    7. Egunean ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritako baldintzetan (Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa, Agindua).

    8. Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso izana, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak eta, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.

    9. Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

    10. Ez dutenak betetzen desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako lanpostuen erreserba-kuota, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.

    11. Onuradunak enpresa ez deslokalizatzeko konpromisoa adierazi beharko du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, baita gainfinantzaketan ez erortzeko konpromisoa ere, arau beraren 9.4.h) artikuluari jarraikiz.

  2. Ezingo dira onuradun izan pertsona fisiko edo juridikoen talde publiko edo pribatuak, ondasun-erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereizi, baldin eta horietako kideren batek aurrez adierazitako debekuetako bat badu.

  3. Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: haien buru diren pertsonak edo beste inguruabar batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.

  4. Inola ere ezingo dira Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean araututako dirulaguntzen onuradun izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan ezarritako debekuren bat jaso duten taldeak.

    Ez-zilegitasun penalen arrazoizko zantzuak egoteagatik elkarte baten inskripzio-prozedura administratiboa eteten bada Elkartzeko Eskubidea Arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuta, delako elkarte hori ere ezingo da onuradun izan, harik eta ebazpen judizial irmoa eman eta dagokion erregistroan inskribatzeko aukera ematen zaion arte.

  5. Onuradun edo entitate laguntzaile bilakatzeko 1. paragrafotik 4.era bitartean adierazitako debekuetan sartuta ez daudela justifikatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluaren 9. apartatuan adierazitakoaren arabera, eta eredu hori II. eranskinean dago.

  6. oinarria. Diruz lagun daitezkeen gastuak eta laguntzen zenbatekoa.

  1. Diruz lagundu daitezkeen kostutzat hartuko dira, eta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera arautuko dira, honako inbertsio edo gastu hauek, BEZa barne, betiere berreskuraezina bada:

    1. Sasoikako langileentzako ostatu izateko higiezinak eraiki edo, hala badagokio, eskuratzea. Azken kasu horretan, higiezinak ezin dira egon inskribatuta Euskal Autonomia Erkidegoan sasoikako langileak hartzeko higiezinen eta ekipamenduen erregistroan, ezta laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko bost urteetan inskribatuta egon ere.

    2. Ondasun higiezinak birgaitzea, eraberritzea edo egokitzea sasoikako langileentzako ostatu gisa erabiltzeko, eta ondasun higiezinak birgaitzea, eraberritzea edo egokitzea, baldin eta dagoeneko sasoikako langileei ostatu emateko badira eta dagokien erregistroan inskribatuta badaude.

    3. Arkitekturako, ingeniaritzako edo beste adar tekniko bateko profesionalen zerbitzu-sarien gastuak, aurreko paragrafoan adierazitako inbertsio edo gastuekin lotutakoak, gehienez ere diruz lagundu daitekeen kostuaren % 10eraino.

    4. Altzariak eta ekipamendua.

  2. Ez dira diruz lagunduko merkatukoak baino balio handiagoa duten gastuak, ez eta diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat ez datozenak edo jarduera garatzeko behar-beharrezkoak ez direnak ere. Sasoikako langileentzako ostatuetan bete beharreko gutxieneko baldintzak arautzen dituen azaroaren 28ko 248/2006 Dekretuan xedatutakoa beteko da betiere.

  3. Hogei mila eurokoa (20.000 euro) izango da, gehienez ere, sasoikako langileentzako ostaturako higiezinak eraikitzeko edo, hala badagokio, eskuratzeko laguntzaren zenbatekoa.

  1. oinarria. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

  1. Laguntzen eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasi, eta funtsak erabat agortzen direnean amaituko da, edo, bestela, 2026ko urriaren 15ean. Funtsak agortu direla jakinarazteko, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpen bat emango du, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

    Eskaerarekin batera, 8. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dira.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan sartuta aurkeztuko dira eskaerak, 3. apartatuan adierazten den helbidean.

  3. Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak, justifikazioak eta gainerako ereduak nola izapidetu jakiteko xehetasunak helbide honetan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/sasoikako-langileentzako-ostatu/web01-tramite/eu/

    Eskaeraren osteko izapideak, jakinarazpenak barne, honen bidez egingo dira:

    https://www.euskadi.eus/micarpeta, eta

    https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

  4. Eskabidea ordezkari baten bitartez egiten bada, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da ordezkaritza. Ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, helbide honen bidez: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.

  5. Aurkezten den eskabide-eredua eskuragarri egongo da https://www.euskadi.eus/web-orrian, eta haren oinarrizko edukia I. eranskinean dago jasota.

  6. Helbide honetan eskuratu daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikazio eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

  7. Eskaera, 8. oinarrian ezarritako dokumentazioarekin batera, hautatzen den hizkuntza ofizialean aurkez daiteke. Era berean, laguntza-eskaeraren ondoriozko jarduketetan eta prozedura osoan entitate eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legean ezarritakoaren arabera.

  8. Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 4. apartatuko 68. artikuluan xedatutakoa betetzeko, interesduna legez behartuta badago eskabidea modu telematikoan aurkeztera eta modu presentzialean aurkezten badu, betebehar hori bete gabe utzita, hori zuzentzeko eskatuko zaio eta eskabidea legez ezarritako bide elektronikotik aurkezteko. Eskabideari kasurik egiten ez bazaio, edo oinarri honetan ezarritako epetik kanpo erantzuten bazaio, eskabideak ez du baliorik edo eraginkortasunik izango, eta aurkeztu gabetzat joko da. Eskaeraren aurkezpen-data aurkezpen elektronikoaren data da.

  1. oinarria. Agiriak.

  1. Eskabide bakoitzarekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

    1. Pertsona juridikoen kasuan, entitatea eratzeko eskritura eta ondorengo aldaketen eta estatutuen kopia, dagokion erregistroan inskribatu dela adierazten duen zigilua jarrita.

    2. Pertsona juridiko pribatuen kasuan, nekazaritza-ustiategiaren titularra edo titularkidea izatearen egiaztagiria.

    3. Ondasun higiezina ostatu gisa egokitzeko erabiltzea baimentzen duen tituluaren kopia, jabetza osoan edo partekatuan izan zein errentamenduan, gozamenean edo prekarioan izan.

    4. Pertsona fisikoen edo nortasun juridikorik gabeko pertsona juridiko pribatuen taldeak edo ondasun-erkidegoak direnean, eskabideek berariaz adierazi behar dituzte taldeko kide bakoitzak proiektua egikaritzeko hartzen dituen konpromisoak, eta bakoitzak egikaritu beharreko aurrekontu-zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Nolanahi ere, taldeek ordezkari edo ahaldun bat izendatu beharko dute, eta behar besteko ahalmena eman betearaz ditzan taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak. Taldea ezin izango da desegin Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak preskribatzeko legez aurreikusitako epea igaro arte.

    5. Egin beharreko inbertsioa edo gastua deskribatzen duen memoria. Bertan jaso beharko dira aurreikusitako egikaritze-epeak, kokalekua, finantzaketa eta behar beste xehatutako aurrekontua edo proformako fakturak.

    6. Nahitaezko kasuetan, ostatuei buruz indarrean dauden xedapen espezifikoetara egokitzen den proiektu teknikoa, bai eta hura gauzatzeko behar diren baimen eta lizentziak ere, edo, bestela, haiek eskuratzeko eskabidea.

    7. Hala badagokio, indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita dagoela adierazten duen «konpromisoaren» kopia.

    8. Dirulaguntza eskatzea eragin duten gastu edo inbertsio guztien aurrekontua edo proformako faktura. Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 30.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, diruz lagundutako gastuaren zenbatekoa 40.000 euro edo handiagoa bada obretan, edo 15.000 euro edo handiagoa gainerakoan, gutxienez hiru hornitzaile desberdinen eskaintzak eskatu beharko ditu onuradunak, obrarako konpromisoa kontratatu aurretik, zerbitzua eman aurretik edo ondasuna entregatu aurretik, non eta, haien ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez den aski erakunde eskaintza horiek egin, eman edo entregatzeko, edo non eta gastua ez den dirulaguntzaren aurretik egin. Kasu horietan, kostuen moderazioa egiaztatu beharko da IV. eranskinean adierazitakoaren arabera.

    9. Erantzukizunpeko adierazpena, ordezkaritza-ahalorde nahikoa duen pertsonak behar bezala sinatua (eredua II. eranskinean dago jasota).

    10. Entitatearen adierazpena, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta abian den ekitaldi fiskalean jasotako minimis laguntza guztiei buruzkoa, baldin eta Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduari lotuta badaude (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua). Laguntza horiek eskabide-inprimakian jasoko dira, III. eranskinean ezarritako ereduaren arabera.

    11. Pertsona juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluaren arabera, zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia orekatua dagoela ziurtatzeko agiriak aurkeztu beharko dituzte, eta, gainera, berau osatzen duten pertsonen izena, abizenak, NAN zenbakia eta sexua zehaztu.

    12. Erakunde eskatzaileak laguntza kuantifikatzeko aurkeztu nahi duen beste edozein dokumentazio osagarri.

      Laguntzak eskatu dituzten eta izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen taldeen kasuan, proiektuan parte hartzen duen enpresa edo entitate bakoitzari dagokionez aurkeztu beharko dira agiriak.

  2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko ditu NAN eta IFK zenbakiak eta zerga-betebeharren ordainketak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean direla egiaztatzen duten agiriak, pertsona eskatzaileek edo onuradunek horretarako berariazko baimena eman beharrik izan gabe, berariaz aurka egiten denean salbu; kasu horretan, dagokion ziurtagiria edo agiria aurkeztu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera.

    Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren otsailaren 13ko Aginduaren arabera egiaztatuko da (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak bai Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari eta dirulaguntzak itzultzeari buruzko Agindua).

  3. Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eskatzaileek administrazio honetan edo beste edozein administrazio publikotan aurkeztu badituzte eskatutako agiriak, eta berariaz adierazten badute ez dela aldaketarik izan, ez dute agiri horiek aurkeztu beharrik izango, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin. Hala ere, dokumentu horiek noiz eta zer administrazio-organotan aurkeztu dituzten adierazi beharko dute. Prozeduran eskatzen diren datu eta agiriak kontsultatu edo bildu eta egiaztatuko ditu Administrazioak, eta ez da interesdunen adostasunik eskatuko Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 72.1 artikuluan aipatutako kasuetan.

  4. Eskabideak ez baditu biltzen oinarri honetan eskatutako agiriak, osorik ez badago edo akastuna bada, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak interesdunari hutsa zuzentzeko eskatuko dio, hamar egun luzaezineko epean, eta adieraziko dio, halaber, horrela egin ezean atzera egin duela ulertuko dela, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpena eman ondoren, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

  5. Nolanahi ere, aurkeztutako eskabidea egoki ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko beharrezkotzat jotzen dituen bestelako agiriak eta informazio osagarria eskatu ahalko dizkio Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak eskatzaileari.

  1. oinarria. Esleitzeko prozedura.

    Laguntzak esleitzeko, segidako emakida-prozedura erabiliko da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan aurreikusitakoa. Prozedura horretan, 10. oinarrian eta 11. oinarrian aurreikusitako irizpideak eta kuantifikazioa aplikatuko zaizkie.

  2. oinarria. Laguntza kuantifikatzeko oinarria zehazteko irizpideak.

    Proiektu bakoitzak gehienez 100 puntu lortu ahal izango ditu, eta, eman beharreko puntuazio zehatza kalkulatzeko, balorazio-irizpide eta puntu-banaketa hauek hartuko dira kontuan:

  1. Kokapena: ostatuaren kokapena, eremuko ostatu-beharrizanekin lotuta: gehienez ere 20 puntu.

    1. Kalteberatasun-gradua. Gehienez ere 10 puntu.

      Landa-garapeneko politiken eta estrategien ikuspegitik jardun beharreko eremuak identifikatzea eta sailkatzea baliagarria da EAEko landa-eremuei eragiten dieten laguntza-politikak eta -programak diseinatzeko eta aplikatzeko.

      Gehienez ere 10 puntu emango dira «bizi-kalitateari eta ongizateari» dagokionez landa-eremuek dituzten ezaugarrien arabera. Lotura honetan kontsulta daitezke: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/caracterzacion_zonas_rurales/eu_def/adjuntos/Calidad-de-Vida-y-Bienestar.xlsx

      1. Kalteberatasun-maila KM1 edo ABE (arreta bereziko eremua): 10 puntu.

      2. Kalteberatasun-maila KM2: 7 puntu.

      3. Kalteberatasun-maila KM3: 5 puntu.

      4. Kalteberatasun-maila KM4: 3 puntu.

      5. Hirigunea: 0 puntu.

    2. Lehentasunezko eskualdeak. Gehienez ere 10 puntu.

      1. Arabako Errioxa: 10 puntu

      2. Arabako Lautada eta Mendialdea: 8 puntu

      3. Beste eskualde batzuk: 5 puntu

  2. Sustatzailea: gehienez ere 40 puntu.

    Entitate publikoak: indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egotea Bai: 40 puntu / Ez: 0 puntu.

    Entitate pribatuak:

  1. Indarrean dagoen Sasoikako Lanaren Arretarako Plan Integralean ezarritako nekazaritzako sasoikako lanaren programari atxikita egotea. Bai: 20 puntu / Ez: 0 puntu.

  2. Jarduera nagusia nekazaritza izatea. Bai: 5 puntu / Ez: 0 puntu.

  3. Nekazaritzako ustiategi bateko emakume nekazari titularra edo titularkidea izatea, edo, pertsona juridikoa bada, emakumeen esku dagoen ehunekoa edo partaidetza sozialak gutxienez % 50 izatea kideak bi badira; edo gutxienez orekatua, gainerako kasuetan. Bai: 15 puntu / Ez: 0 puntu.

  1. Proiektua: gehienez ere 40 puntu.

    1. Ostatu hartzeko plaza-kopurua. Gehienez ere 20 puntu.

      1. 8 plaza artekoak: 10 puntu.

      2. 9 eta 16 plaza bitartekoak: 15 puntu.

      3. 16 plaza baino gehiagokoak: 20 puntu.

    2. Kostuaren eta plazen arteko erlazio egokiena: gehienez ere 20 puntu.

      7.000 euro baino gehiago plaza bakoitzeko: 5 puntu.

      1. Plazako 3.000 euro eta 7.000 euro bitarteko kostua: 15 puntu.

      2. Plazako 3.000 euro baino gutxiagoko kostua: 20 puntu.

      1. oinarria. Laguntzaren kuantifikazioa.

      1. oinarrian jasotako irizpide objektiboak aplikatuta proiektuak lortutako puntuazioaren arabera, proiektu bakoitzari esleitu beharreko laguntza zehatza honela zehaztuko da:

        (Ikus .PDF)

      1. oinarria. Laguntzen kudeaketa.

      1. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari dagokio prozedura kudeatzea.

      2. Eskabideek agindu honetan xedatutakoa betetzen duten aztertuko da, eta irizpide objektiboei eta laguntzaren kuantifikazioari dagokienez ebaluatuko da. Gainera, ebaluazioaren emaitzari buruzko txosten tekniko bat egingo da, eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari helaraziko zaio. Txosten horretan honako hauek jasoko dira:

        1. Baietsi beharreko eskabidea bada:

          1. Onuradunen izena edo sozietate-izena eta IFK edo NANa.

          2. Diruz lagun daitezkeen gastuak, aplikatutako balorazio-irizpideak eta laguntzaren zenbatekoa.

        2. Ezetsi beharreko eskabidea bada:

          1. Eskatzaileen izena edo sozietate-izena eta IFK edo NANa.

          2. Eskabidea ukatzeko arrazoiak.

          1. oinarria. Behin-behineko eta behin betiko ebazpen-proposamena.

            12. oinarrian aurreikusitako txosten teknikoa kontuan hartuta, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du eskabide bakoitzari buruz, behar bezala arrazoituta.

            Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzaile horren txostenak egongo dira, eta txosten horretan jasota geratuko da organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera onuradunek betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

          1. Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak ageri badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen horiek behin-behinekoak izango dira, interesdunei jakinarazi behar zaizkie eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

          2. Entzunaldi-izapidea albo batera utz daitekeen kasuetan ez dagoelako interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik, oinarri honen beraren 1. apartatuaren arabera emandako behin-behineko ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluko 3. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

          1. oinarria. Ebazpena, jakinarazteko epea eta errekurtsoak.

          1. Behin betiko ebazpen-proposamen bakoitza onartu ondoren, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari dagokio eskabide bakoitza banan-banan ebaztea, eskatutako laguntza emanez edo ukatuz.

          2. Ebazpenak barnean hartu beharko du Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan aurreikusitakoa; informazio hau gutxienez:

            1. Aintzat hartutako eskaerei dagokienez:

              1. Onuradunen izena edo sozietate-izena eta IFK edo NANa.

              2. Laguntzaren xedea eta hura babesten duen araudia.

              3. Laguntzaren zenbatekoa:

              4. Laguntza egozten zaien funtsen zehaztapena, eta «minimis laguntza» izaera, 2023ko abenduaren 13ko Batzordearen 2023/2831 (EB) Erregelamenduan (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak minimis laguntzei aplikatzeari buruzko Erregelamendua) ezarritakoaren arabera.

              5. Diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko epea, 9. oinarrian xedatutakoa aplikatuz lortutako puntuazioa eta 10. oinarrian aurreikusitako laguntzaren intentsitate-ehunekoa.

              6. Laguntza justifikatzeko modua.

              7. Ordaintzeko modua eta epea.

              8. Ondasun-erkidegoen eta nortasun juridikorik gabeko bestelako taldeen kasuan, kide bakoitza agertuko da onuradun gisa, bai eta horietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, partaidetza-ehunekoaren arabera.

            2. Ezetsitako eskaerei dagokienez:

              1. Eskatzaileen izena edo sozietate-izena eta IFK edo NANa.

              2. Ukatzeko arrazoiak.

              3. Ebazpena banaka eman eta jakinaraziko da, gehienez ere lau hileko epean eskabidea eta dokumentazio osoa aurkezten direnetik aurrera. Epe hori igarota, ebazpen espresurik ez badago, eskabideak ezetsi egin direla ulertu beharko dute interesdunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

                Ebazpenen jakinarazpenak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera jo beharko da: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

              4. Prozeduraren ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, edozein unetan, administrazio-isiltasunaren ondorioak gertatu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluari jarraikiz, betiere.

              1. oinarria. Onuradunen betebeharrak.

                Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek oinarri honetan ezarritako betebeharrak bete behar dituzte, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan jasotakoak barne. Honako hauek dira:

                1. Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretan, onuradunak ez badio dirulaguntzari berariaz uko egiten dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta 15 eguneko epean, onartu egiten duela ulertuko da.

                2. Dirulaguntzaren esleipena oinarritzen duen jarduera egitea edo egoera horretan egotea.

                3. Dirulaguntza ematen duen erakundearen aurrean eskakizunak eta baldintzak betetzen direla justifikatzea, eta dirulaguntzak jasotzeko edo gozatu ahal izateko beharrezkoa den jarduera egitea. Jarduera pertsonei buruzkoa bada, sexuaren arabera bereizitako datuak eman beharko dira.

                4. Organo edo entitate emaileak egingo dituen egiaztatze-jarduketak onartzea, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol-jarduketak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratu diren dirulaguntzen kasuan. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziak xedatutako jarduketak ere onartu beharko dituzte, bai eta finantzaketa dela-eta beste kontrol-organo batzuek egin ditzaketenak ere.

                5. Beste ezein administraziok, erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari. Jakin bezain laster eman beharko diote haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

                6. Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman duen erakundeari. Jakin bezain laster eman beharko diote haren berri, eta, nolanahi ere, jasotako funtsak zertarako erabili diren justifikatu baino lehen edo justifikatzeko unean.

                7. Egiaztatzea, emate-ebazpena proposatu baino lehen eta berau ordaintzeko unean, egunean dituela hala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak nola dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak, bat etorriz zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan xedatutakoarekin.

                8. Duen izaera juridikoak hala eskatuko balu, kontabilitate-liburuak, bideratutako erregistroak eta behar bezala ikuskatutako gainerako agiriak edukitzea, merkataritzako eta sektoreko legediak kasu bakoitzean onuradunari eskatzen dion bezala, baita dirulaguntzen oinarri arautzaileek eskatzen dituzten kontabilitateko egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere, egiaztatze- eta kontrolatze-jarduketak behar bezala egiten direla bermatzeko helburuarekin.

                9. Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten dokumentuak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztapenak eta kontrolak egiteko erabil baitaitezke.

                10. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako kasuetan, jasotako funtsak organo emaileari itzultzea edo, diruz lagundutako jardueraren edo egindako jarduketaren kostua baino gehiago jasoz gero, soberakina organo emaileari itzultzea.

                11. Ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiltzea dirulaguntza jasotzen duen jarduerak edo proiektuak behar dituen agiri eta material guztietan.

                12. Diruz lagundutako jarduketarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean herritarren hizkuntza-eskubideak eta bereziki euskararen erabilera bermatzea.

                1. Konpromisoa hartzea enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera, eta gainfinantzaketarik ez egiteko (erantzukizunpeko adierazpenean jasotzen da, II. eranskinean ezarritako ereduaren arabera).

                2. Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 27. artikuluan ezarritakoa aplikatuta, dirulaguntzen xede diren inbertsio guztietan ikusteko moduan eta agerian jaso beharko da, baita horiei buruz argitaratzen den informazio edo publizitate guztian ere, finantzaketa publikoa dela, Eusko Jaurlaritzaren funtsak jaso baititu, abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuak araututako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Nortasunaren Eskuliburuan ezarritakoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren martxoaren 3ko 36/2026 Ebazpenean ezarritakoaren arabera (horren bidez, nortasun-ikur berezi bat onartzen duen erabakia argitaratzea xedatzen da, Eusko Jaurlaritzaren publizitate-kanpaina eta dibulgazio-jarduera guztietan aplikatzeko).

              2. Oinarria. Gauzatze-epeak.

                Inbertsioak eta gastuak 2026ko urtarrilaren 1etik 2026ko abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.

              3. Oinarria. Gastuaren justifikazioa.

              1. Emandako laguntzen xede diren gastuak eta ekintzak gauzatu direla justifikatzeko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan; zehazki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32.2 artikuluan adierazitako moduan egingo den justifikazioko kontu bat aurkeztu beharko da. Justifikazio-kontu horretan, alderdi hauek jasoko dira:

                1. Egindako jardueren justifikazio-memoria bat, informazioa jasoko duena proiektua gauzatzeari eta haren betetze-mailari buruz eta laguntza emateko betekizun eta baldintzen betetze-mailari buruz.

                2. Merkataritzako trafiko juridikoan balioa duten nahiz administrazioan eraginkorrak diren fakturak nahiz froga-balio baliokidea duten gainerako dokumentuak, dagozkien ordainketa-agiriekin batera. Gainera, 2.500 euro-tik gorako fakturei banku-ordainagiria erantsi beharko zaie. Faktura guztiek deialdiari dagokion urteko data eduki beharko dute.

                3. Erantzukizunpeko adierazpen bat, zehazten duena fakturak eta ordainketak justifikatzeko gainerako egiaztagiriak ez direla aurkeztu diruz lagundu daitezkeen beste programa batzuk justifikatzeko edo, hartarako aurkeztu badira, zehazten duena zer programa justifikatzeko aurkeztu diren eta faktura edo egiaztagiri bakoitzaren zer ehuneko lagundu den diruz. Kasu horretan, jasotako beste dirulaguntzen emate-ebazpenak aurkeztu beharko dira.

                4. Dirulaguntzaren onuraduna jarduera ekonomikoa egiten duen entitate bat bada, merkataritza-eragiketek eragin dituzten eta diruz lagundu daitezkeen gastuek enpresari aplikatzekoa zaion araudi sektorialean aurreikusitako ordainketa-epeetan ordainduta egon beharko dute, edo, halakorik ezean, Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako epeetan.

              2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak dokumentu gehigarria eskatu ahal izango du beharrezkoa baderitzo, eta arrazoiak emanda, betiere.

              3. Kudeaketa egokia eta laguntzen ordainketa bermatzeko, justifikazio-agiriak aurkezteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, laguntza emateko ebazpenean ezarritako inbertsioa edo gastua amaitzeko azken egunetik aurrera. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2027ko urtarrilaren 11 izango da.

              1. Oinarria. Lekuan bertan egin beharreko kontrolak.

              1. Gastuak justifikatu ondoren, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak kontrolak egingo ditu lekuan bertan, egiaztatzeko eragiketa behar bezala gauzatu dela eta laguntza emateko baldintzei buruzko onargarritasun-irizpideak eta -baldintzak, konpromisoak eta bestelako betebeharrak, bisitaren unean egiazta daitezkeenak, betetzen dituela. Halaber, bermatu egingo dute eragiketak eskubidea duela laguntza jasotzeko deialdi honen bidez.

                Proiektuaren azken ebaluazio hori egingo da, baldin eta proiektuak inbertsioa bakarrik edo gastua bakarrik badakar, edo inbertsioa eta gastua batera, eta proiektua gauzatzeari buruzko azken ziurtagiria egingo da.

              2. Tokian tokiko kontrolak ordainketa egin aurretik gauzatuko dira.

              3. Onuradunek tokian tokiko kontrolaren emaitzak biltzen dituen aktaren kopia jasoko dute, dokumentazioa berrikusteko ondorengo faseen emaitza barnean dela.

              1. Oinarria. Ordainketa.

              1. Gastua egin dela justifikatu ondoren ordainduko da laguntza, 17. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuta, eta 18. oinarrian aurreikusitako kontrola eta dagokion administrazio-kontrola egin ondoren.

              2. Laguntza zuzenean ordainduko zaie onuradunei, finantza-errentamenduen edo eskubide-lagapenen kasuan izan ezik.

              3. Izaera juridikorik ez duten pertsona fisikoen zein juridikoen elkarteen kasuan, elkarteak funtsen hartzaile izateko izendatu duen kideari egingo zaio ordainketa, eta hark banatuko ditu elkarteko gainerako kideen artean.

              4. Agindu honen babesean emandako laguntzaren xede diren gastuak ez badira gauzatzen ezarritako gehieneko epean, edo gauzatu izana egiaztatzeko agiriak ez badira aurkezten epe horretan bertan, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta, hala badagokio, abian jarriko da 23. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedura.

              5. Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzaren datu-basean alta emanda egon beharko du. Alta emateko, azken bost urteetan Eusko Jaurlaritzari beste laguntzarik eskatu ez bazaio edo emandakoa aldatu nahi bada, Eusko Jaurlaritzak emandako hirugarrenen erregistro telematikora jo beharko da, helbide honetan:

                https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

              1. oinarria. Emandako dirulaguntza aldatzea.

              1. Emandako dirulaguntzak aldatu ahal izango dira, alde batek eskatuta edo, hala badagokio, ofizioz, honako kasu hauetan:

                1. Dirulaguntzaren xedeko jarduketa guztiak gauzatuko ez direla aurreikusten denean, eta, beraz, egikaritutako eta justifikatutako jarduketen behin betiko gastua dirulaguntza emateko ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango denean. Era berean, jarduketa guztiak egikarituta, behin betiko gastu justifikatua dirulaguntzaren ebazpenean emandako zenbatekoa baino txikiagoa izango dela aurreikusten denean.

                2. Erakunde onuradunak, justifikatutako arrazoiengatik, beharrezkotzat jotzen duenean hasieran onartutako jarduketan aldaketa esanguratsuak sartzea.

                3. Beste edozein erakunde publikok edo pribatuk helburu bererako emandako laguntzak edo dirulaguntzak jasoz gero.

              2. Honako hauek hartuko dira aldaketa garrantzitsutzat:

                1. Eskabidean aurreikusitako ekintzak kentzea edo berriak gehitzea.

                2. Aurrekontua handitzea edo gutxitzea dakarten aldaketak, betiere onartutako aurrekontu osoaren % 20 gainditzen badute balio absolutuan, eta gutxienez 5.000 eurokoak badira.

                  6. oinarrian ezarritakoaren arabera dirulaguntza jaso dezakeen kontzeptu bakoitzaren aurrekontua handitzea edo gutxitzea dakarten aldaketak, betiere gastu-kapitulu horretarako onartutako aurrekontuaren % 40 gainditzen badute balio absolutuan, eta gutxienez 5.000 eurokoak badira.

              3. Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak dirulaguntza aldatzea erabaki ahal izango du ebazpen bidez, oinarri honen 1. apartatuan adierazitako kasuetan, baldintza hauek betetzen direnean:

                1. Alderdi batek 1. apartatuan ezarritako arrazoian oinarritutako aldaketa egitea eskatzen badu, aldaketa-eskaera bat egiteko, jakin bezain laster egiteko eta, nolanahi ere, gastu eta jarduera berriak ezabatu edo ordeztu aurretik eta berriak hasi aurretik, eta exekuzio-epea amaitu aurretik, eta honako hauek jaso beharko ditu:

                  1. Aldaketa-mota eta justifikazioa.

                  2. Aurkezte-data.

                  3. Kostuen moderazioa, hala badagokio.

                2. Eskabidean, proposatutako aldaketak behar bezala arrazoituta egotea, bermatzea ez dela urratzen emaitza zehaztu zuten balorazio-irizpideen aplikazioa, eta betetzen direla oinarri hauetan dirulaguntza jasotzeko ezarritako baldintzak.

                3. Dirulaguntzaren zenbatekoa ez handitzea.

                4. Onuradunaren borondateak zerikusirik ez izatea aldaketa justifikatzen duten inguruabarrekin.

                5. Aurkeztutako proiektua aldatzearen edo birprogramatzearen helburua ez izatea eskatutakoez bestelako jarduerak garatzea.

                6. Aldaketa dakarten elementu eta inguruabar berriak, hasierako emate-unean gertatu izanez gero, dirulaguntza ez emateko arrazoi ez izatea, eta aldaketak ez eragitea hasieran onetsitako proiektua nabarmen aldatzea.

                7. Hirugarrenen eskubideei kalterik ez eragitea.

              4. Garrantzitsuak ez diren gainerako aldaketei dagokienez, nahikoa izango da egindako jardueren justifikazio-memorian berariaz jasotzea, aldaketak azalduta eta IV. eranskinaren araberako kostuen moderazioa aplikatuta, hala egokituz gero.

              5. Baldin eta aldatu den diruz lagundutako jardueraren behin betiko benetako kostua txikiagoa bada onartutako eta laguntza emateko erreferentziatzat hartutako aurrekontua baino, eta laguntza eman zen helburu bererako erabiltzen bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa txikitu egingo da dagokion proportzioan, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen dirulaguntza emateko ebazpenaren aldaketa-ebazpenaren bidez, eta, beraz, oinarri berriari aplikatuko zaio dirulaguntzaren ehunekoa.

              1. oinarria. Ez-betetzeak.

              1. Honako hauek dira, gutxienez, ez-betetzeen kausak:

                1. Agindu honetan ezarritako betebeharretako edozein ez betetzea.

                2. Dirulaguntza emateko ebazpenean ezartzen diren baldintzak, halakorik izanez gero, ez betetzea.

                3. Laguntza emateko xedea ez betetzea edo mantentzea.

                4. Dokumentu faltsuak edo manipulatuak aurkeztea.

                5. Hasieran onartutako edo gerora aldatutako laguntzaren xede den proiektuko inbertsio guztiak ez egitea.

                6. Abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kausaren batean egotea.

                  1. oinarria. Dirua itzultzeko arrazoiak.

                  1. Bidezkoa izango da dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat ematea eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzultzea eta dagokion berandutze interesa eskatzea, honako kasu hauetan:

                    1. Entitate onuradunak ez badu erabiltzen dirulaguntza eskatutako eta emandako helburu zehatzerako, ez badu gauzatzen dirulaguntza eragin zuen jarduketa, ez badu justifikatzen eskatutako helburuetarako erabili duela, edo, oro har, organo eskudunak ezarritako baldintzetako edozein betetzen ez badu.

                    2. Emandako laguntzaren % 60 baino gutxiago gauzatzea eta justifikatzea.

                    3. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 23ko 20/20233 Legearen 36.1 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan xedatutako gainerako kasuetan ere egin beharko da itzulketa.

                  2. Dirulaguntzaren xede den jarduketaren kostuaren gaineko soberakina itzuli beharko da, baldin eta beste dirulaguntza batzuekiko bateragarritasun-muga gainditzen bada.

                  3. Itzulketa-prozedura Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 23ko 20/20233 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da, eta ebazpena emateko eskumena Arrantzako, Portuetako eta Itsasertzeko sailburuordeak du.

                  4. Onuradunaren egikaritze-maila ia erabatekoa bada, eta hark egiaztatzen badu dirulaguntza onartu zuenean hartu zituen konpromisoak betetzeko asmo irmoa duela, ezingo da deklaratu kobratzeko eskubidea guztiz galdu duela, eta, ondorioz, jasotako dirulaguntza osorik itzuli behar duela. Aitzitik, dirulaguntzaren ordainketa partzialerako eskubidea duela deklaratuko da, eta, hala badagokio, itzulketa partziala egin behar duela. Itzuli beharreko kopurua jarduketa osoaren egikaritze-mailaren araberakoa izango da.

                    Nolanahi ere, onuradunak kobratzeko eskubidea duen zenbateko partziala onartutako dirulaguntzatik benetan eta behar bezala justifikatu den zenbatekoa izango da, justifikazioa egiaztatu eta entitate emaileak onartu ondoren.

                  5. Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

                  1. oinarria. Atzera egitea eta uko egitea.

                  1. Laguntza-eskatzaileek atzera egin ahalko dute, betiere laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik. Horretarako, atzera egiteko eskaera helarazi beharko diote Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eskaera, eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

                  2. Onuradunak laguntzari uko egin ahalko dio, laguntza onartu ondoren ere, 15.a) oinarrian ezarritako betebeharrari jarraikiz eta diruz lagundutako jarduera gauzatu aurretik, betiere, Administrazioak inolako ordainketarik egin ez badu. Uko egitea Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeari aurkeztuko zaio, eta hark, ebazpen baten bidez, bete-betean onartuko du eta amaitutzat emango du hari dagokion prozedura.

                    Behin uko-egitea onartuta, onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez onartutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere.

                  3. Nolanahi ere, aurkeztuko diren atzera-egite edo uko-egite kasuetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 94. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

                  1. Oinarria. Bateragarritasunak.

                    Agindu honek arautzen dituen dirulaguntzak bateragarriak dira beste administrazio publiko edo beste edozein entitate publiko edo pribatuk helburu bererako ematen duen beste edozeinekin; betiere, dirulaguntza guztien batura ez bada handiagoa 11. oinarrian aurreikusitako gehieneko ehunekoak baino.

                    Ezarritako mugak gainditzen badira, soberakinari dagokion kopurua kenduko da, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez.

                  2. oinarria. Datuen babesa.

                    Agindu hau aplikatzean jasotako datu pertsonalak nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuen kalitate-araubideetarako laguntzei buruzko fitxategian jaso eta tratatuko dira, eta agindu honen bidez deitutako laguntza-espedienteak izapidetzea eta ebaztea du xede.

                    Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da fitxategiaren arduraduna, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren aurrean gauzatuko ditu dagozkion eskubideak.

                    Eta hori guztia Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta gainerako araudian xedatutakoari jarraikiz egingo da.

                    Eskubideak: eskubidea duzu zure datuak irispidean izateko, zuzentzeko eta ezerezteko; era berean, informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere badituzu (https://www.euskadi.eus/datu-babesaren-gaineko-eskubideak-egikaritu/web01-tramite/eu/).

                    Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua kontsultagai dago gure web-orrian: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/001400-capa2-eu.shtml

                    Araudia:

                    Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/ HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=ES).

                    3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).

Laguntza eskatzeko inprimakia web-orri honetan dago eskuragarri: http://www.euskadi.eus

Hau da inprimakiaren oinarrizko edukia:

Kodea.

Organo instrukzio-egileari zuzendua.

Nortasun-datuak.

Titularra.

Ordezkaria.

Eskatzailearen datu fiskalak zer lurralde historikotan dauden.

Abisuak jasotzeko datuak.

Jakinarazpen, komunikazio eta abisuetarako hizkuntza.

Datu-babesari buruzko oinarrizko informazioa.

Eskatutako laguntza-lerroa, aginduaren kapituluen arabera.

Proiektuaren izenburua eta deskribapen laburra, eta ekintza-mota.

Zerga-egoitza.

Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, parte-hartzaileen izena eta NAN zenbakia.

Enplegatuen kopurua, sexuaren arabera banakatuta.

Artezkaritza-kontseiluko edo zuzendaritza-karguetako kideen kopurua, sexuaren arabera banakatuta.

Talde, elkarte edo kooperatiben kasuan, artezkaritza-kontseiluko kideen kopurua, sexuaren arabera banakatuta.

Hala badagokio, nekazaritzako/abeltzaintzako ustiategiaren datuak.

Hala badagokio, jarduketaren deskribapena, 6. oinarrian adierazitakoaren arabera.

Erantzukizunpeko adierazpena, IV. eranskineko ereduan xedatutakoaren arabera, zeinean jasoko baita betetzen direla laguntza jasotzeko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako betekizunak, eta ez dagoela aipatzen diren gainerako lege-debekuetako ezeinen pean.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik