- EBAZPENA, 2012ko uztailaren 13koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Bizkaiko Lehen Mailako Arretako Laguntza Etikoko Batzordea kreditatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2012ko uztailaren 13koa, Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendariarena, Bizkaiko Lehen Mailako Arretako Laguntza Etikoko Batzordea kreditatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 3530
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/07/13
- Argitaratze-data: 2012/07/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: EAEko udalak
Testu legala
Aztertu da Barrualdeko Eskualdeko zuzendari kudeatzaile Enrique Maiz Olazabalagak egin duen eskaera; hain zuzen ere, Laguntza Etikoko Batzordea bere jarduera burutzeko kreditatua izateko eskaera.
Aztertu dira, halaber, agiriak eta Laguntza Etikoko Batzordeak kreditatzeko izendatutako Batzordeak egin duen proposamena.
Laguntza Etikoko Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluan eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 2ko 65/1999 Dekretuan ezarritakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Bizkaiko Lehen Mailako Arretako Laguntza Etikoko Batzordea kreditatzea.
Bigarrena. Jarduera-esparrua Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bizkaiko lehen mailako arretako zentro guztiak izango dira, eta funtzioak, otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuan jasotakoak.
Hirugarrena. Kreditazio horrek ez du epemugarik, eta indarrean izango da baldin eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bizkaiko lehen mailako arretako zentroek egoki baderitzote eta 143/1995 Dekretuan ezarritakoak betetzen baditu.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 13a.
Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaria,
JOSÉ ASUA BATARRITA.


