Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko uztailaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek 2013. eta 2014. urteetan emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 30ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Diru-laguntza horiek 2013. eta 2014. urteetan emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta/edo berdintasunerako planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ahalbidetzeko emango dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 166
  • Hurrenkera-zk.: 3805
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/30
  • Argitaratze-data: 2013/09/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen funtsezko helburua, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea eratzeko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, gizonaren eta emakumearen arteko berdintasun benetakoa eta eraginkorra lortzea da Euskal Herriko bizitza politikoan, ekonomikoan eta gizartean, maila eta esparru guztietan; erakundearen helburuak dira, beraz, sexuen arteko berdintasuna bideratzeko baldintzak sustatzea; berdintasun hori, izatez eta zuzenbidez, bere osotasunean garatzeko dauden oztopoak aztertzea; eta emakumea baztertzeko edozein modu desagerraraztea Euskadin.

Aipatu helburuak lortzeko, EAEko Administrazio osoak parte hartu behar du, bereziki toki administrazioek, herritarren behar, interes eta kezketatik hurbilen daude-eta. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak tokiko administrazioaren eskumenak zehazten ditu 7. artikuluan. Horien artean, 1.c) atalean, honako hauek aipatzen ditu: Toki-eremuan programak egitea, Jaurlaritzaren plangintza orokorraren esparruaren barruan eta foru-aldundiek egiten dituzten programen esparruaren barruan. Bestalde, 15.3 artikuluak dio udalek berdintasunerako planak edo programak onetsiko dituztela, Eusko Jaurlaritzaren plangintza orokorrean ezartzen diren jarraibide eta gidalerroekin bat.

Horri dagokionez, legegintzaldi bakoitzean EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana tokian tokiko esparruan gauzatzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak berdintasun-planak abiatu ditu Plana bultzatu eta sustatzeko, bultzatzaile izatea baitagokio, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 5.e) artikuluan eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera. Gainera, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak 5.k) artikuluan egiteko hau ezarri dio Autonomia Erkidegoko Administrazioari, kasu honetan, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeari: Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, toki-entitateei, gainerako euskal herri-aginteei eta ekimen pribatuari laguntza tekniko espezializatua ematea.

Esandako guztia dela-eta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beharrezkotzat jotzen du udalerriei, koadrilei, udalerri-multzoei eta mankomunitateei laguntzea, laguntza teknikoa lortzeko diru-laguntzen bidez diagnostikoak egin ditzaten eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sor eta ebalua ditzaten. Horretarako arautu dugu diru-laguntzetarako deialdi hau, publizitate-, lehia- eta objektibotasun-irizpideen arabera.

Deialdi honetako berrikuntzarik garrantzitsuena hauxe da: proiektua egiteko epea handitu egin da, hemendik aurrera gutxi gorabehera urtebetekoa izango baita. Erabaki honen ondorioz, 2013. eta 2014. urteetara bideratu beharko dira dagozkien baliabideak, baldin eta EAEren aurrekontu orokorretan kreditu nahikoa eta egokia badago.

Ebazpen honetan, egokitzat jo da diagnostikoak eta/edo planak indar handiagoz sustatzea emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak garatzen hasi diren eta oraindik udalbatzak onartutako planik ez duten udalerri, udalerri-multzo, koadrila eta mankomunitateetan; hori dela-eta, laguntza ekonomikoak esleitzerakoan lehentasuna emango zaie, lurralde-oreka handiagoa lortzeko. Hori horrela izango da baldin eta tokiko erakundeek hasitako berdintasun-politiken jarraipena bermatzeko konpromisoa agertzen badute. Mankomunitate, koadrila eta udalerri multzoek elkarturik proiektuak egiteari lehentasuna emango zaio, politika publikoek beren ingurunean helmen eta oihartzun handiagoa dutelako. Berdintasunerako teknikariaren kontratua luzatzeari eta/edo zuzeneko kontratazioari ere lehentasuna emango zaio.

Aurten ere izapideak bide elektronikoz egiteko aukera ematen da. Aipatu bidea arau hauetan dago arautua: abenduaren 18ko 232/2007 Dekretua, administrazio-prozeduretan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoen erabilera arautzen duena; apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa; eta 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariarena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa Platea ezartzen duen dokumentua onartzeko dena.

Horrenbestez, honako hau

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, koadrilei eta mankomunitateei eta 4.3 artikuluan aipatzen diren elkarteei emango dizkien diru-laguntzak arautzen dira ebazpen honen bidez, eta horien deialdia egiten da. 2013 eta 2014ko ekitaldietan emakumeen eta gizonen egoeraren diagnosia egiteko eta/edo berdintasunerako urtebeteko planak egin eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzeko emango dira diru-laguntzak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 15.3 artikuluan ezarritakoa betez eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Diru-laguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatuko dira, aurrekontuko IV. kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.

Emakunderen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, seiehun eta hogeita hamazortzi mila eta laurehun (638.400) eurokoa izango da, honela banaturik:

(Ikus .PDF)

Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, betiere eskabideei buruzko ebazpena hartu baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Gorabehera hori argitaratu egingo da Emakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.

  1. Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Horretarako, garaiz eta behar bezala aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, eta lehentasunaren araberako hurrenkeran jarriko dira, 10.1 artikuluan finkatutako irizpideak aplikatuz. Puntu gehien lortzen dituen eskaeratik hasi eta aurreko artikuluan horretarako kontsignatutako aurrekontu-kreditua agortu arte emango dira diru laguntzak.

    10.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortzen duten proiektuek soilik jaso dezakete laguntza, betiere, 11. artikuluan ezarritako gehienezko muga gainditu gabe: 15.000 euro, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerri multzo batek programa bateratu bat aurkezten badu.

  1. EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatuz, diagnostikoak eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortu eta ebaluatu nahi dituzten EAEko udalerri, koadrila, mankomunitate eta udalerri-multzoek eska ditzakete ebazpen honetan araututako diru-laguntzak. Laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili beharko dute diru-laguntza.

  2. Ez dira onuraduntzat hartuko lehenengo atalean sartutako erakundeen menpe edo horiei lotuta dauden edo horietan partaidetza duten pertsona juridikoak, zuzenbide publikokoak edo pribatukoak.

  3. Koadrila, mankomunitate eta bi udalerriren edo gehiagoren multzo batek diru-laguntza programa bateratu bat egiteko eskatzen badu, proiektuko udalerri guztien berariazko baimena jaso beharko da eskabidean. Horietan sartuta dauden udalerriek ezingo dute euren kabuz laguntzarik eskatu multzoak, koadrilak edo mankomunitateak eskatutako antzerako proiektu baterako.

    Proiektu batzuk hainbat udalerrik elkarrekin egitekoak badira, udalerri horietako batek edo batzuek ezingo dute proiektua zatituta aurkeztu.

    Udalerri-multzoen kasuan, udalerri bat izendatu beharko da diru-laguntzarako programa kudeatzeko eta ordaintzeko ekintzak balioz gauzatzeko.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

  1. Erakundearen helburuekin bat etorriz, laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabili behar dira diru-laguntzak. EAEn indarrean dagoen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Plana garatzeko, tokian-tokian egiten diren emakumeen eta gizonen egoeraren diagnosietarako edota egiten edo ebaluatzen diren berdintasun-planetarako izango da laguntza teknikoa.

    Jarduera horretan sartzen dira diagnostiko eta plan orokorrak egitea (udal-jardueraren zati handiena hartzen dutenak) eta diagnostikoak eta plan sektorialak eta/edo estrategikoak egitea, bai eta indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko protokoloak eta horiei dagozkien ebaluazioak egitea ere.

    Deialdi honen helburua ez da planetan aurreikusitako ekintzen gauzapena diruz laguntzea, ez eta horretarako behar den laguntza teknikoa ematea ere.

  2. Diagnosia egiteko edo berdintasun-plana sortu eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoak sortutako gastuak ordaintzeko erabil daitezke laguntzak. Zehazki, gastu hauek onartuko dira:

    Udalerri, udalerri-multzo, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua luzatzeagatiko gastuak edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasun teknikariak zuzenean kontratatzeagatiko gastuak.

    Laguntza teknikorako kontratatutako pertsonen eta aholkularitza-enpresen gastuak.

    Eragozpen handiak dituzten pertsonek edo askotariko bereizkeria jasaten dutenek lan-prozesuan parte hartzeko dituzten eragozpenak ezabatzeko neurri osagarriek sortutako gastuak.

  3. Diruz lagundutako proiektua garatzeko, aholkularitza-enpresek izendatzen dituztenek eta/edo kontratatutako edo kontratatuko diren teknikariek emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntza dutela egiaztatu beharko da, zehazki, gutxienez 150 orduko ikastaro bat administrazio publiko batek edo unibertsitate batek emana edo egiaztatua-, eta/edo gutxienez urte biko esperientzia profesionala berdintasun-teknikari lanetan.

  1. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

  2. Eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke, I. eranskineko ereduaren arabera, guztia beteta, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan (Manuel Iradier, 36, 01005), edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskabide eredua Euskadi.net-en egoitza elektroniko honetan eskura daiteke: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2013/udaletxeak/

    Posta-bulegoaren bidez aurkezten diren eskabideak kartazal irekian jarri beharko dira, egiaztatu aurretik posta-zerbitzuko funtzionarioek eguna eta zigilua jartzeko. Hala egin ezean, dagokion bulego publikoan noiz sartzen den, egun horretan aurkeztutzat joko da.

  3. Halaber, prozedura honen izapide guztiak egin, kontsultatu eta eskatzeko, erakunde interesdunek bide elektronikoak erabil ditzakete. Euskadi.net-en egoitza elektroniko honetan eskura daiteke eskabide-eredua: https://euskadi.net/ayuda_subvencion/-/2013/udaletxeak/

    Eskabidearen osteko izapideak bide elektronikoz egiteko: http://www.euskadi.net/nirekudeaketak

  4. Eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko, bide bat erabili arren aurrez aurrekoa edo elektronikoa-, ez da zertan bide hori erabili behar prozeduraren hurrengo izapideetan, edozein unetan alda baitaiteke.

  5. Erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurki ditzakete, nahi duten eran. Erakundeak hautatutako hizkuntza erabiliko da prozeduran, Euskararen erabilera normalizatzeari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera, 14.f) artikuluan ezarritakoari kalterik eragin gabe.

  1. Deialdi honetan parte hartu nahi duten entitateek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  1. Eskabide-eredua, I. eranskinaren arabera, zinpeko adierazpenekin batera, honako hauek egiaztatzeko:

    Entitate eskatzailea beste administrazio publiko batetik edo entitate pribaturen batetik xede edo helburu bererako laguntzaren bat jasotzen ari den eta/edo halakorik eskatu duen eta onartu zaion, edo eskabidea artean ebatzi gabe dagoen.

    Erakunde eskatzaileak ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.

    Erakunde eskatzaileak ez duela administrazio-zehapen edo zehapen penalik sexu bereizkeria egiteagatik, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legea dela bide ez zaiola debekurik jarri ebazpen honetan araututako laguntzak eskatzeko.

    Erakunde eskatzailea itzulketa-edo zehapen-prozeduraren baten barruan dagoen edo ez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez.

    Erakunde eskatzaileak adierazten duela eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla, eta indarrean den araudian laguntza hauen onuradun izateari buruz ezarritako betekizunak konplitzen dituela.

  2. Erakunde eskatzailearen datuak, II. eranskinaren arabera.

  3. Identifikazio Fiskalaren Txartelaren fotokopia. Agiri hori ez da aurkeztu beharko eskabidea bide elektronikoz izapidetzen bada edo entitate eskatzaileak administrazioari baimena ematen badio administrazio eskudunean bide elektronikoz edo erabilgarri dauden bideen bitartez ziurtatu, frogatu edo egiaztatzeko.

  4. Koadrila edo mankomunitatearen estatutuen fotokopia. Mankomunitate-elkartearen izaera juridikoa eta jarduera-mota adierazi beharko dira.

  5. Datuen alta/Hirugarren interesduna inprimakia. Inprimaki hori ez da aurkeztu beharko erakundea Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda baldin badago. Beharrezkoa izango da inprimaki hori aurkeztea aldaketaren bat egonez gero (kontu zenbaki desberdina, edo ordezkaritza aldatzea mankomunitatean, koadrilan edo udalerri-multzoan).

  6. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko prestakuntzaren fotokopia eta/edo esperientziaren egiaztagiria (5.3 artikulua).

  7. 2014ko irailaren 30 baino lehen egin beharreko lan-prozesuaren proiektua (III. eranskinaren arabera).

  8. Laguntza teknikorako diru-laguntza udalbatzak edo dagokion osoko bilkurak onartutako planik ez duen udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak eskatzen badu, hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa agertu beharko du organo eskudunak. IV. eranskina - Berdintasunaren alorrean hasitako politikekin jarraituko delako konpromisoa.

  9. Udalerri, udalerri-elkarte, koadrila edo mankomunitateko berdintasun-teknikariaren kontratua hedatzen denean edo beren-beregi lan-proiektua egiteko aldi baterako berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzen direnean, egiaztagiria, eskumendun agintariak egina. V. eranskina - Zuzeneneko kontratazioak egiteko edo kontratua luzatzeko konpromisoa.

  10. Proiektua koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek egiten badu, udalerri bakoitzaren onarpen adierazia jasotzen duen agiria aurkeztu beharko da, 4. artikuluko hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera. VI. eranskina - Proiektua elkarlanean egiteko konpromisoa.

  11. Esleipen-irizpideak egiaztatzen dituzten gainerako agiri guztiak.

  1. Ondoren aipatzen diren agiriak ere aurkez daitezke, meritutzat baloratuko baitira 10.1.B) artikulua:

  1. Udalerrietan, koadriletan, mankomunitateetan eta udalerri-multzoetan aukera-berdintasuneko agente plazak daudela edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko berariazko prestakuntza duten langile kontratatuak berdintasunerako politiketan lanean jarri direla frogatzen duen ziurtagiria. VII. eranskina Merituak egiaztatzea.

  2. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko udalerri bakoitzak 2013. urterako aurrekontuan jarritako ehunekoa egiaztatzen duen agiria. VII. eranskina Merituak egiaztatzea.

  3. Udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarteko Emakumearen Toki Kontseiluaren edo parte hartzeko organoaren erregelamenduaren kopia edo bestela, beste egiaztagiri batena. VII. eranskina Merituak egiaztatzea.

  1. Emakunden dauden agiriak ez dira berriz aurkeztu beharko. Horrelakoetan, agiriak noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren adierazi beharko da eskabidean, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35.f) artikuluan ezarritakoaren arabera.

  2. Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

Diru-laguntzarako eskabideak behar bezala betetzen ez badira edo 7.1. artikuluan eskatutako agiriren bat falta badute, Emakundek falta den agiria aurkezteko edo antzemandako hutsa zuzentzeko eskatuko dio eskatzaileari, eta horretarako, hamar eguneko epea emango dio, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Horrez gain, eskatutakoa egin ezean eskaera ezetsi egingo dela ohartaraziko zaio eskatzaileari; ezesteko, aurretiaz, ebazpena emango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluan agindutakoari jarraiki (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Hautaketa-batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko. Hona kideak:

Presidentea: idazkari nagusia.

Bokalak:

Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.

Generoaren arloko Plangintza eta Ikerketaren arduraduna.

Aholkularitza Juridikoko Arlo-arduraduna.

Idazkaria: Aholkularitza Juridikoaren arduraduna.

  1. Diru-laguntzak esleitzeko, Hautaketa Batzordeak irizpide hauek hartuko ditu kontuan, bakoitzari emandako puntuen arabera:

    1. Proposamenaren kalitatea. Gehienez 65 puntu.

      EAEn indarrean dagoen Berdintasunerako Planarekin bat etortzea, bere testuinguruari eta egiturari dagokienez. Gehienez 10 puntu.

      Udalaren egoerarekiko egokitzapena, proposamenaren testuinguruari dagokionez, udalaren gizarte-ezaugarrietan eta berdintasunaren politiken eta egituren garapenean. Gehienez 15 puntu.

      Proiektuaren azalpenaren argitasuna (lan-prozesua, helburuak eta planteatutako metodologia, arlo berritzaileak, proiektuaren ebaluaziorako adierazleen sistema, etab.) eta proiektuaren bideragarritasuna, garatu beharreko lan-prozesuaren ezaugarrien, aurrekontuaren eta egutegiaren arabera. Gehienez 40 puntu.

    2. Genero-ikuspegia zenbateraino dagoen instituzionalizatuta (beren-beregi berdintasun politikarako zenbat langile eta zenbaterako aurrekontua dagoen, emakumeek parte hartzeko organo iraunkorrak egotea). Gehienez 15 puntu.

    3. Emakumeek lan-prozesuan parte hartzea, askotariko bereizkeria jasaten dutenen beharrizan bereziak kontuan hartuta (halakorik egonez gero). Gehienez 15 puntu.

    4. Berdintasunerako teknikariak zuzenean kontratatzea edo udalerri, koadrila edo mankomunitateko teknikaren kontratua luzatzea. Gehienez 10 puntu.

    5. Proiektua mankomunitate, koadrila eta/edo udalerri-multzoen bidez elkarte bat osatuta egitea. Gehienez 5 puntu.

    6. Diagnostikoa eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako plana lehenengo aldiz egin behar duten Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek, koadrilek edo mankomunitateek 15 puntu izango dituzte, baldin eta hasitako politikekin jarraitzeko konpromisoa hartzen badute. Ez dira puntuatuko ez plan sektorialak, ez eta barnekoak baino ez diren planak ere.

  2. Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek 50 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.

Diru-laguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu diruz lagunduko diren jardueretarako, udalerriak, koadrilak, mankomunitateak edo udalerri-multzoak aurkeztutako aurrekontuaren % 75. Proiektu bakoitzeko 15.000 euro emango dira gehienez, proiektua udalerri batek aurkezten badu, eta 30.000 euro, koadrila, mankomunitate edo udalerri-multzo batek aurkezten badu.

Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, gain-finantzaketarik gertatu ezean.

Gainfinantzaketa egonez gero, diru-laguntza dagokion gehieneko mugaraino murriztuko da.

  1. Eskaerak Hautaketa Batzordeak ebaluatuko ditu, diru-laguntzak esleitzeko irizpideen arabera; ondoren, bere proposamena bidaliko dio Emakundeko zuzendariari. Emakundeko zuzendariak ebazpen adierazia eta arrazoitua emango du, eta, horren bitartez, amaiera emango dio hasitako lehiaketa-prozesuari. Horrez gain, diagnosiak egiteko eta/edo emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak sortzeko eta ebaluatzeko behar den laguntza teknikoa ordaintzeko diru-laguntza nori eman eta nori ukatu adieraziko da. Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie udalerri, koadrila, mankomunitate edo udalerri-elkarte eskatzaileei. Orobat, emandako diru laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jendeak horren berri izan dezan.

  2. Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

  3. Ebazpenean, erakunde onuradunen zerrenda jasoko da diruz lagunduko diren proiektuak eta bakoitzari emandako zenbatekoak jarrita, eta horretaz gain, ordezko erakundeen zerrenda ere jaso daiteke, onuradunen batek uko eginez gero, ordezkoengana jo ahal izateko.

    Erakunde horiek ordezkapena egiteko hurrenkeraren arabera zerrendatuko dira, diruz lagunduko diren proiektuak adieraziko dira eta, onuradunak uko eginez gero, ordezkoaren laguntzak izan lezakeen gehienezko zenbatekoa ere azalduko da; zenbateko hori sekula ez da izango uko egin duen onuradunari esleitutakoa baino handiagoa.

Ebazpen honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradun diren erakundeek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Emandako diru-laguntza onartzea. Diru-laguntzaren berri ematen dien jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunek ukoa idatziz adierazten ez badute, onartu egiten dutela ulertuko da.

  2. Lehenengo ordainketa egin baino lehenago, diruz lagundutako jardueretarako (kontratuaren luzapena edo teknikariak kontratatzea, aholkularia edo aholkularitza-enpresa kontratatzea, eta abar) laguntza teknikoa kontratatu dela justifikatzea.

  3. Diru-laguntza zertarako eman den, xede horretarako erabili behar dute, non eta 16. artikuluan ezarritakoa aplikatzen ez den, eta diruz lagunduko diren jarduerak Emakundek noiznahi egiaztatzea onartu beharko dute.

  4. Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak deialdi honen kontura jasotako diru-laguntzen inguruan dituzten egitekoak gauzatuz eskatutako informazio guztia ematea.

  5. Diruz lagundutako jardueretan aldaketak egiteko, idatziz jakinarazi beharko dute, Erakundeko Zuzendaritzaren berariazko onespena beharrezkoa baita aldaketak egiteko. Beste edozein laguntza edo diru-laguntzaren berri ere eman behar zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari.

  6. Diruz lagundutako jardueren publizitatea egiterakoan, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza adierazi beharko da. Horretarako, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen marka jarri beharko da, zeina agerikoa izan beharko den hedatu beharreko publizitate euskarrian, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (1999ko urriaren 26ko EHAA, 205. zenbakia). Marka Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen egoitzan eska daiteke. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen logotipoa beti jarri behar da diruz lagundutako proiektutik ateratzen den dokumentuan.

  7. Hizkuntza ofizial biak gaztelania eta euskara erabiltzea diruz lagundutako proiektua egitetik ondorioztatzen diren dibulgazio-jardueretan eta materialak editatzerakoan eta/edo argitaratzerakoan.

  8. Hizkera ez-sexista erabili behar dute eta emakumeen eta gizonen presentzia orekatua eta estereotiporik gabea duten irudiak erabili beharko dituzte diagnostikoari edota planari buruzko komunikazio edota zabalkunde ekintza guztietan.

  1. Diru-laguntza zatika ordainduko da: 14.a) artikuluan adierazitako epea bukaturik ehuneko berrogeia ordainduko da, tartean ukorik izan gabe eta 14.b) artikuluko dokumentazioa aurkeztu ondoren; eta gainerakoa, alegia ehuneko hirurogeia, emandako diru-laguntzari dagozkion jarduerak egin ondoren eta gastuak justifikatu eta gero, 2014ko urriaren 31 baino lehenago honako dokumentu hauek aurkeztuta:

    Diru-laguntza jaso duten jarduerak direla-eta egindako gastuak justifikatzeko, jatorrizko faktura, nomina edo agiriak, soldata justifikatzen dutenak; edo diru-laguntza jaso duten jarduerei dagokienez egindako gastua justifikatzen duten jatorrizko egiaztagiriak, udalerriko idazkariak edo esku-hartze zerbitzuko arduradunak eginak; edo Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak konpultsatutako fotokopiak, funtsak behar bezala erabili direla egiaztatzeko behar diren xehetasunak adierazita (Emakundek jatorrizko fakturei zigilua jarriko die, eta berriro ere erakunde interesdunari itzuliko dizkio). Fakturen edo agirien data 2014ko irailaren 30ekoa izango da gehien jota. Egiaztagiria eta kasuan kasuko diruz lagundutako jarduera lotzen dituzten agiri osagarriak ere aurkeztu beharko dira (fakturak, nominak...). Justifikazioa bide elektronikoz izapidetzen bada, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta bidaltzea onartuko da.

    Egindako lan-proiektua justifikatzeko memoria. Memoria horretan nahitaez deskribatu beharko dira lortutako helburuak, erabilitako metodologia (egindako lan-prozedura, herritarrek parte hartzeko mekanismoak eta neurri osagarriak, kronograma, adierazleak eta berrikuntzak) eta egindako gastuen eta lortutako sarreren xehekapena, udal-ekarpena zehaztuta (VIII. eranskina Justifikzio memoria).

    Diagnostiko, plan eta/edo ebaluazioaren kopia, euskaraz eta gaztelaniaz. Diagnostikoa, plana eta/edo ebaluazioa hizkuntza bakar batean egiten bada, bi hizkuntza ofizialetan prestatu eta aurkeztu beharko dira zabalkunderako materialak.

  2. Proiektuaren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada, diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuari dagokionez, edo gastua egiaztatzeko agirien bidez (fakturak, ordainagiriak, etab.) justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko zaio diru-laguntzaren zenbatekoari.

  3. Administrazioak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

  1. Diru-laguntza emateko kontuan izandako inguruabarren bat aldatzen bada, Emakundeko Zuzendaritzari jakinarazi behar zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena aldatu egin daiteke, baldin eta diru-laguntza emateko kontuan izan diren inguruabarrak aldatu badira (betiere, diru laguntzaren helburua bete bada) eta beste edozein erakunde publikok edo pribatuk aldi berean laguntzarik edo diru-laguntzarik eman badu.

  2. Aurreko artikuluan aipatutako agiriak edo, bestela, artikulu honetako aurreko zatian aipatutakoak jaso, eta agiriak aztertu eta ebaluatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak, ebazpen bidez, emandako diru-laguntza aldatu eta/edo likidatuko du eta, hala badagokio, diru-laguntzen zenbatekoak egokituko ditu. Aipatu ebazpenak administrazio-bidea amaituko du.

Diru-laguntza emateko kontuan hartu ziren baldintzetako bat edo batzuk betetzen ez direla egiaztatzen bada, jasotako zenbatekoak eta zenbateko horri dagozkion legezko interesak itzuli egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Horretaz gain, dagozkion gainerako ekintzak gauzatuko dira.

Ezarritako baldintzak eta/edo betebeharrak betetzen ez direla-eta, emandako diru-laguntza itzultzeko jarraituko den prozedura abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan xedatutakoari lotuko zaio. Dekretu horrek honako hau ezartzen du:

  1. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak prozeduraren hasiera eta prozedura funtsatzeko arrazoiak jakinaraziko dizkio erakunde interesdunari, eta 15 egun balioduneko epea emango dio alegazioak aurkezteko.

  2. Alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak amaitutzat joko du prozedura, ebazpen baten bidez. Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

    Ebazpenean baldintzak bete ez direla adierazten bada, galdutzat joko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea, eta, beharrezkoa bada, jasotako zenbatekoak eta aplikatzekoak diren legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzultzeko aginduko da. Dirua hil biko epean itzuli beharko da, jakinarazpena egiten den egunetik hasita. Epe hori borondatezko alditzat joko da.

  3. Borondatezko aldian itzulketarik egiten ez bada, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Saileko organo eskudunari jakinaraziko zaio, premiamendu-bideari ekin diezaion, aplikatzekoa den legezko araudian xedatutakoari jarraituz.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunenetik sortuko ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

    MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)