Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agortu egin dela ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua (deialdiaren III. kapitulua). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita agortu egin dela ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua (deialdiaren III. kapitulua).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1172
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2026/03/04
  • Argitaratze-data: 2026/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu ziren, zeinak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazio Kontseiluak 2025eko irailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartu baitziren (2025-09-12ko EHAA).

Aipatutako oinarri arautzaileen 20.2 artikuluak xedatzen duenez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta finantzaketarako funtsak agortzen diren arte. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura agortutakoan, horren berri emango dela EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke dauden eskabideei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.

Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.

Enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak agortu ondoren (deialdiaren III. kapitulua), eta funtsak agortzean nagusitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau

Lehenengoa. Aditzera ematea enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua ezartzeko laguntza behar duten pertsonei zuzendutako laguntzak finantzatzeko 2025erako esleitutako aurrekontu-kreditua agortuta geratu dela, 2025eko urriaren 27ko 23:31n aurkeztutako espedientearekin eta 2026ko urtarrilaren 26ko 13:50ean osatutako azken espedientearekin.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,

FERNANDO PARICIO CARRIÓN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.