- EBAZPENA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ahitu egin dela ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua (deialdiaren IV. kapitulua). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita ahitu egin dela ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko aurrekontu-kreditua (deialdiaren IV. kapitulua).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 51
- Hurrenkera-zk.: 1173
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/03/04
- Argitaratze-data: 2026/03/16
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa; Ekonomia
Testu legala
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren 2025eko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez, ekintzaileei laguntzeko 2025eko ekitaldiko laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia argitaratu ziren, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko Administrazio Kontseiluak 2025eko irailaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onartuak (2025-09-12ko EHAA).
Aipatutako oinarri arautzaileen 20.2 artikuluak xedatzen duenez, eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta ordenan ebatziko dira, espedientea osatzen den unearen arabera, harik eta finantzaketarako funtsak ahitzen diren arte. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, aurrekontu-zuzkidura bukatutakoan horren berri emango dela EHAAn, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Baliabide Orokorren zuzendariaren ebazpen baten bidez, eta ebazteke dauden eskabideei dirulaguntzak ukatuko zaizkiela.
Deialdiaren 2.2.c) artikuluan deialdi honi esleitutako kredituaren zenbateko osoa jakinarazten da.
Enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua sendotzeko laguntza behar duten pertsonentzako laguntzetarako baliabide ekonomikoak ahitu ondoren (deialdiaren IV. kapitulua), eta funtsak ahitzean nagusitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
Lehenengoa. Aditzera ematea 2026ko otsailaren 10ean ahitu dela, 10:43an espedientea osatuta, enpresa-jarduera bat hasi ondoren proiektua sendotzeko laguntza behar dutenentzako laguntzak finantzatzeko 2025erako esleitutako aurrekontu-kreditua.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko martxoaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria,
FERNANDO PARICIO CARRIÓN.


