- EBAZPENA, 2026ko apirilaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, beste ebazpen honen huts-zuzenketa egitekoa: Ebazpena, 2026ko martxoaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko dirulaguntzen oinarriak argitaratu eta 2026-2027ko ekitaldiko deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2026ko apirilaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, beste ebazpen honen huts-zuzenketa egitekoa: Ebazpena, 2026ko martxoaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko dirulaguntzen oinarriak argitaratu eta 2026-2027ko ekitaldiko deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 74
- Hurrenkera-zk.: 1664
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2026/04/10
- Argitaratze-data: 2026/04/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Mota horretako hutsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak garatzeko dirulaguntzen oinarriak argitaratu eta 2026-2027ko ekitaldiko deialdia egiten duen 2026ko martxoaren 16ko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiaren Ebazpenean (2026ko martxoaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 57. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2026/1319 (58/25) eta 2026/1319 (58/26) orrialdeetan, 14. artikuluko 1 apartatuan, hau dio:
1. III. kapitulu honetan jasotako enplegurako orientazioko ekintza eta zerbitzuak garatzeko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa zuzeneko arreta-orduko 41 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arrunt zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik jarraian ezartzen diren mugak kapitulu honen bidez diruz laguntzen diren erakunde guztietarako:
Banako ekintzak:
Gehieneko zuzeneko arreta-denbora pertsona bakoitzari egunean. 2 ordu.
Gehieneko iraupena, egunean: 4 ordu.
Gehieneko arreta-denbora, pertsonako eta deialdiko*: 30 ordu.
Gehieneko arreta-denbora, orientatzaile bakoitzeko eta eguneko**: 8 ordu. 8 ordu.
Diruz lagun daitezkeen pertsona eta deialdiko orduen gehieneko denborak barne hartzen ditu III. kapitulu honen babespean diruz lagundutako jarduera garatzean pertsonak edozein erakunderengandik jaso ditzakeen orduak. Edozein kasutan, 30 da pertsona eta deialdiko diruz lagun daitezkeen ordu-kopuru maximoa, II. eta III. kapituluetan ezarritakoari jarraikiz.
** Orientatzaile bakoitzak eguneko gehienez eman dezakeen arreta-denbora eraginkorrak II. eta III. kapituluei dagozkien orduak barne hartzen ditu.
Taldeko ekintzak (41 euro orduko) gutxienez 4 pertsona bertaratzen badira bakarrik lagundu ahal izango dira, edo, salbuespen gisa, aldez aurretik 4 pertsonak izena eman eta bakarra bertaratzen bada.
Baina hau esan behar du:

Taldeko ekintzak:

Vitoria-Gasteiz, 2026ko apirilaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.