Euskadi.eus
  • Arteako (Bizkaia) Bildosolako poligonoan dagon J2 lursailean burutuko diren hiru industria eraikin eta beraien osagarrizko urbanizazio Lanen Proiektu eta Zuzendaritza idazketa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Arteako (Bizkaia) Bildosolako poligonoan dagon J2 lursailean burutuko diren hiru industria eraikin eta beraien osagarrizko urbanizazio Lanen Proiektu eta Zuzendaritza idazketa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 102_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/05/30
  • Esleitzailea: Arratiako Industrialdea, S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baldintza-agiriak. Kaudimen teknikoka: botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea, erabilpenari dagokionez aldez aurreko lanak kontratuaren xedearen antzekoak izatea eskatzea arrazoizkoa da. Eskaintza teknikoa: baldintza-agiriek ez dute zertan murriztu behar dokumentu (plano) kopurua. Proposamenak aurkezteko epea: ez da nahikoa, azkenengo eguna ez da zenbatzen osorik, azkenengo eguna egutegikoa bada epea hurrengo baliodun egunerarte luzatu behar da. Entrega-epea: botere adjudikatzaileak diskrezionalitatea du kontratuaren xedea eratzeko, ez da egiaztatzen arbitrariotasun edo diskriminaziorik. Eskeintza aurkezteko egindako lanak konpentsatzea: botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea kontratuaren xedea eratzeko, ezin da eskatu baldintza-agirietan horrela ezartzea. Baldintza-teknikoak: BIM metodologia eskatzea; ez dago sartzeko oztoporik, botere adjudikatzailearen lege-betebeharra ordezko baliabideak eskeintzearena, tresna "normalean eskuragarri" izatearen kontzeptua, SPKLren 15. xedapen gehigarriko 6. atalean jasotakoa: SPKL eta 2014/24/EB Zuzentarauaren argitalpenetik igaro den denpora, tresnaren benetako hedadura, Administrazio batzuen eskakizuna, programa ireki eta doakoak. Adjudikazio-irizpidea: BIMaren erabilpena adjudikazio-irizpide gisa, ez zaio aplikagarri SPKLren 15. xedapen gehigarria. Lizitazioa ezereztea eskeintzak aurkezteko epe berri batekin, baina baldintza-agiriak berdinak izan daitezke.