- Alonsotegiko Udalaren eraikin publikoetako argiteria publikoa, semaforo-instalazioak eta instalazioak mantentzeko eta egokitzeko zerbitzuak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuAlonsotegiko Udalaren eraikin publikoetako argiteria publikoa, semaforo-instalazioak eta instalazioak mantentzeko eta egokitzeko zerbitzuak.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 106_2023
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2023/06/07
- Esleitzailea: Alonsotegiko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Eskaintza anormala: anormaltasuneko eskaintza susmagarriaren bideragarritasunaren justifikazioari buruzko doktrina orokorra, eskaintza konfiguratzeko askatasuna, diskrezionalitate teknikoa behar bezala egikaritzea, lizitatzaile susmagarriak aukeratutako formak ez du eraginik proposamenaren bideragarritasunean, preskripzio teknikoak betetzen dituzten produktu biltegiratu amortizatuak, errekurtsogileak ere erabiltzen duen argudioa, hitzarmen kolektiboan aitortutako soldata-eskubideak ez betetzea ezin da unitate-prezio jakin batzuen zenbatekotik ondorioztatu, ez-betetze hipotetikoa kontratua gauzatzeko fasean bakarrik egiaztatu ahal izango litzateke, baliabide propioak erabiliz; akats hutsala anormaltasunaren susmoaren kalkulua egitean, baja egiaztatzeko prozedura abiaraztea bidezkoa zelako, eskaintzaren bideragarritasunaren balioespena eskaintzaren globaltasunari buruz egin behar delako, "0" prezioko eskaintzak, prestazioren baterako prezio espezifikorik edo gehigarririk gabeko eskaintzak, estrategia legitimoa.


