Euskadi.eus
  • Elorrioko Udalaren Komunikazio Zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Elorrioko Udalaren Komunikazio Zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 110_2020
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2020/08/24
  • Esleitzailea: Elorrioko udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Adjudikazioa. Pleguen aurkako zeharkako errekurtsoa: doktrina orokorra; pleguen klausula anbiguo edo ilunik ez dago, adjudikazioaren ondorioz bakarrik hauteman ahal izan den baliogabetasun-akatsa ezkutatzen duenik; adjudikaziodun izateko ezintasuna ez da ondorioztatzen zeharka aurkaratutako estipulaziotik. Adituen batzordea: ebaluazioa batzordeko kideen gehiengoz egiten da. Akats formal hutsa da, eta ez dio kalterik eragiten errekurtsogileari, haren eskaintza puntuatuena baita. Isuna fede txarragatik edo ausarkeriagatik; ezin da zehapenik jarri, esleipenaren aurkako errekurtso bereziak etete-ondorearen ondorio da prozedura atzeratzea, eta ez dago interes espuriorik aurkaratzean. Letradu-laguntzaren kostuak: ezin da aitortu letradu-laguntzaren kostuagatiko kalte-ordainerako eskubidea, zeina ez baita nahitaezkoa errekurtso berezian, eta ez baita ondorioztatzen errekurtsoa eragin duen lege-hausteak eragindako kalte-galerengatik, zeina ezetsi egin baita.