Euskadi.eus
  • Udal eraikinen garbiketa zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Udal eraikinen garbiketa zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 117_2021
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2021/07/13
  • Esleitzailea: Güeñeseko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Legitimazio aktiboa: sindikatu batek subrogatzeko eskubidea duten langileen zerrenda eta langileen antzinatasunaren eta lan-maiztasunen kalkulu okerra aurkaratzeko legitimazioa du; ez du lizitazio-iragarkia argitaratu ez izana aurkaratzeko legitimazioa, ez baitu kontratua lortzeko interesik, eta ez dago jasota defendatzen dituen interesei kalterik egin zaienik. Errekurtsoa ezestea; baiesteak ez lituzke errekurtsogilearen interesak asetuko, subrogazioa lan-araudiaren edo hitzarmen kolektiboen araberakoa delako (KEAOk ezin du horietan eraginik izan), eta baldintza-agiriek soilik islatzen dute; kostuei buruzko informazioak edo balio zenbatetsiak ez du eraginik langileen soldata-eskubideetan edo bestelako eskubideetan, eta kontratuan interesa duten operadore ekonomikoei baino ez die eragiten.