- Lemoako Abadetxea kultur zentro berria altzari, gortina eta ikus-entzunezko materialez hornitzeko - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuLemoako Abadetxea kultur zentro berria altzari, gortina eta ikus-entzunezko materialez hornitzeko
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 129_2020
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2020/10/02
- Esleitzailea: Lemoako Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Iragarkia eta pleguak. Legitimazio aktiboa: enpresa lizitatzaile potentzial batek du pleguak eta iragarkia aurkaratzeko, nahiz eta eskaintzarik aurkeztu ez, eta ez da beharrezkoa egiaztatzea kalte zehatz bat, errekurtsoa baiesteak konpondu egingo lukeena. "Gauza epaitu administratiboa": ezin da onartu lehenago planteatu ahal izan zen errekurtso-arrazoirik.
Adjudikazio-irizpideak: balio-judizioaren mende dauden irizpideak; aurkaratutako irizpideek ez dute diskrezionalitate-marjina hain handia ematen, non botere esleitzaileak kontratua libreki esleitzea ahalbidetzen duen; funts partzialki arautu hori nahikoa da, normalean arduratsuak eta informatuak diren operadore ekonomikoek era berean uler dezaten irizpidea; atalase baztertzailea duten esleipen-irizpideak, ez dago arrazoirik modu arbitrarioan aplikatuko direla baieztatzeko; esleipen-irizpide horrek ez du baloratzen kontratua zabaltzea.
Berme-epea, fabrikatzailearen ziurtagiriak eransten ez badira, ez dago diskriminaziorik, botere esleitzailearen diskrezionalitatea irizpideak konfiguratzeko


