Euskadi.eus
  • Industria-poligonoetako eta Teknologia- nahiz Enpresa-parkeetako erabiltzaileek sortutako udal-hondakina eta horiekiko asimilagarriak gaika biltzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Industria-poligonoetako eta Teknologia- nahiz Enpresa-parkeetako erabiltzaileek sortutako udal-hondakina eta horiekiko asimilagarriak gaika biltzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 131_2020
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2020/10/07
  • Esleitzailea: San Markos Mankomunitatea

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Zeharkako errekurtsoa: ezin da, pleguak KEAOk baliogabetutako beste batzuen ondorio direlako, eta horietan jasota zegoelako orain errekurritu nahi den edukia, aurkaratutako irizpideak argiak eta aurreikusteko modukoak dira. Preskripzio teknikoak: doktrina orokorra; eskaintzak baldintza-agiriekin kontraesanean dauden edukiak jasotzen ez baditu edo eduki horiek justifikazio zehatzen bat eskatzen ez badute, ez da beharrezkoa eskaintzan preskripzio tekniko guztiak aipatzea, eskaintza aurkezteak preskripzio teknikoei men egitea baitakar. Esleipen-irizpideak: esleipen-irizpide bat ez betetzeak ez dakar berekin baztertzea, baina horrek eskaintzan puntuazio txikiagoa lortzea ekar dezake. Esleipenaren diskrezionalitatea eta arrazoiak: errekurtsogileak txosten teknikoaren judizio aditu eta inpartzialaren ordez, bere iritzi partziala eta interesduna jarri nahi du, ezin dira onartu kontratua gauzatzeko fasean bakarrik egiazta daitezkeen alegazioak.