Euskadi.eus
  • Gazteaukera Ataria kudeatzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Gazteaukera Ataria kudeatzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 137_2019
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2019/08/21
  • Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza

Laburpena

Esleipena. "Aliunde" motibazioa, egoitza elektronikoan lizitatzaileen eskura jarritako txosten tekniko batera bidaltzeagatik; formulen bidez ebaluatu beharreko esleipen-irizpideak: nahikoa da formula behar bezala aplikatzen dela egiaztatzeko elementuak jasotzea; txostena argitaratze hutsa ez da jakinarazpenaren baliokidea, botere esleitzailearen karga baita, eta ez errekurtsogilearena. Diskrezionalitate teknikoa: aplikazio zuzena, ez da akatsik edo inkongruentziarik ikusten. Fede txarra edo ausarkeria: ez da bidezkoa zehapena jartzea, errekurtsoak argudiorik ez duelako eta fede txarra erakusten duten egitateak alegatzen ez direlako; prozeduran berandutzea errekurtso bereziari dagokio. Errekurtsoa ebaztearen ondorioak: antzemandako lege-hausteak ez dakar jarduketen atzeraeraginik, inola ere ez litzatekeelako aldatuko esleipenaren emaitza.