- 2022- 2023ko etxebizitza politika ebaluatzeko laguntza teknikoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
Inprimatu2022- 2023ko etxebizitza politika ebaluatzeko laguntza teknikoa
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 139_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/09/16
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Deskriptoreak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Kaudimen teknikoa edo profesionala: kontratuaren helburuaren antzeko zerbitzuak, CPVren lehen digituen araua ez da automatikoa, antzekotasuna kontratuaren oinarrizko parametroen arabera neurtu behar da, ez da identitatea, ezin da alegatu egintzen doktrina kaudimena baloratzea helburu ez duen txosten baten harira. Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumen minimoa eskatzea kontratuaren xedeari dagozkion jardueren esparruan, urteko kontuek ez dute kontratuaren xede den jarduerari buruzko informaziorik ematen, agiriak gaizki idatzita daude, eta eskatu ez diren erreferentziak onartzeko legezko aukera dago. Errekurtsoaren ondorioak: jarduketen atzeraeragina kaudimena egiazta dadin, kontratazio-organoak alegatutako esperientziaren nahikotasunari buruz eta frogabide alternatiboei buruz erabaki behar du.


