Euskadi.eus
  • Bulegoko materialaren hornidura, muntaketa eta saldu osteko zerbitzua ematea -mantentze-lana, konponketak, ordezko piezak...- Donostiako Udalean - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Bulegoko materialaren hornidura, muntaketa eta saldu osteko zerbitzua ematea -mantentze-lana, konponketak, ordezko piezak...- Donostiako Udalean

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 151_2020
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2020/11/16
  • Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala

Laburpena

Esleipena. Legitimazio aktiboa: SPKLren 150.1 artikuluko zerrendan berea baino hobeto sailkatutako eskaintza guztiak aurkaratzen dituen lizitatzaileak du legitimazio aktiboa, ez dago epe preklusiborik eskaintzen onarpenari errekurtsoa jartzeko, eta prozedurak ez du berariazko onarpen-egintzarik eskatzen aurkaratzeko epe autonomo batekin; ez dago legitimazio aktiborik errekurtsogilearena bera baino okerrago sailkatutako eskaintza baten onarpena aurkaratzeko. Zuzenketa eta argibideak: doktrina orokorra, 2014/24/EB Zuzentarauaren 56.3 artikuluaren zuzeneko eragina; esleipendun gisa proposatutako lizitatzaileak bakarrik aurkeztu behar dituen dokumentuak, kontratuaren xedea deskribatzen duten dokumentuak, esleipen-irizpideen alderdiak egiaztatzeko balio duten dokumentuak, gardentasun-printzipioa, agirietan zehaztutakoa modu baliokidean betetzen duen ziurtagiria. Preskripzio teknikoak: lizitatzaileak adierazitako borondatea baldintza-agiriekin bat dator, eta eskaintza ez da liburuxkara igortzen, aurkeztutako produktua estandarrarekiko aldatuta dago eta preskripzio teknikoetara egokitzen da, ezin da eskaintza bat baztertu, ez baita berariaz adierazten preskripzio bat betetzen duela, aurkezte hutsak baldintza-agiriei men egitea dakarrelako, salbu eta baldintza-agiri horiek berariazko justifikazioa eskatzen badute edo proposamena preskripzioen aurkakoa bada. Esleipen-irizpidea: lizitatzailearen adierazpen baten bidez egiaztatzea, horixe eskatzen baitute baldintza-agiriek.