Euskadi.eus
  • Servicio de Mantenimiento de Equipamiento de Electromedicina de los Centros de Osakidetza del Área de Salud de Gipuzkoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Servicio de Mantenimiento de Equipamiento de Electromedicina de los Centros de Osakidetza del Área de Salud de Gipuzkoa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 152_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/11/08
  • Esleitzailea: Osakidetza

Laburpena

Baldintza-agiriak eta iragartzea. ?Gauza epaitu administratiboa? eta errekurtsoa jartzeko epearen preklusioa: ezin da errekurtsorik jarri klausularen baten aurka, baldin eta hura aurkaratzeko aukera egon bazen helburu berbera zuten aurreko baldintza-agirien aurkako errekurtsoan. Lizitazio-aurrekontua banakatzea eta balio zenbatetsiaren kalkulua: aurrekontua merkatura egokitzeko agindua erraztea du helburu, bereziki soldata-kostuei erreparatuta; argudiatu da ez dela banakatu, baina ez da auzian jarri aurrekontuaren zuzentasuna; aurreko adjudikazioduna da errekurtsogilea, eta badakizki kostuak; balio zenbatetsia oinarrizko aurrekontutik abiatuta kalkulatzen da, zorrotz araututako prozedura bati jarraituz. Adjudikatzeko irizpideak: prezioa balioztatzeko formulak lizitazioa merkatzeko pizgarriak kentzen ditu, eta espedientean aitortzen da helburu duela eskaintza baxuegi edo neurrigabeak saihestea; formula, dena den, gardena da, eta ez da nahitaezkoa balioztatzeko formulak proportzionaltasun lineal bati jarraitzea. ekonomiaren aldetik onuragarriena den eskaintzaren printzipioa. Aurreikusitako aldaketak: ez dira betetzen Sektore Publikoko Kontratuen Legean ezarritako ehunekoak eta haiek kalkulatzeko oinarria. Lizitazioa ezeztatzea.