- Hainbat ibilbidetako eskola-garraioa, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuHainbat ibilbidetako eskola-garraioa, bederatzi plaza baino gehiagoko ibilgailuekin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ikastetxe publikoetara.
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 155_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/10/20
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Pleguak. Kontratu baten pleguak aurkaratzea, KEAOk deuseztatu zituen baldintza-agiriak zituen beste kontratu baten ondorio dena, eta ez onartzea lehenago baliatu ahal izan ziren errekurtso-arrazoiak. Aurretiazko informazioaren iragarkia: borondatezkoa izatea, ez egotea ez da baliaezintasun-akatsa, lizitazio-iragarkiak bakarrik adierazten du botere esleitzailearen behin betiko kontratu-borondatea, SPKLren 28.4 artikuluaren mandatuaren irismena, kontratu-plangintzarako tresna, ez esleipen-prozedura arautzekoa, kontratazio-planaren eta aurkaratutako baldintzen arteko desadostasunen garrantzirik eza. Lotekako banaketa: kontratua loteka eratzeko diskrezionalitatea, ez dago loturarik aurreko kontratuen edukiarekin, errekurtsogileak ez du frogatzen botere adjudikatzailearen arbitrariotasuna. Prezioa merkatura egokitzea: doktrina orokorra; prestazioaren osagai garrantzitsuetako baten (erregaia) prezioaren aldakortasuna; gauzatze-aldi luze horretan, haien artean konpentsatuko diren kostu handiagoko edo txikiagoko faseak gerta daitezke, emaitza gisa prezio orokor egokia emateko; errekurtsogilearen kalkuluek ez dute egiaztatzen botere esleitzaileak diskrezionalitate teknikoaren mugak gainditu dituenik; errekurtsoaren ondorioetarako, ez da garrantzitsua industria-mozkina pleguetan agertzen den kostuaren banakapenean ez jasotzea, kontzeptu hori zenbait gastu-partida aintzat hartzeko erabili den soberakinetik ondorioztatzen delako; prezioak berrikusteko klausularik eza legegileak ezarritako aukera bat da. Pleguetako klausula bat baliogabetzen zuen KEAOren ebazpen bat oker betearaztea: ez zen deuseztatu, errekurtsoa ez zelako ebatzi.


