Euskadi.eus
  • Santurtziko Udalaren adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzua eta eguneko zentroa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Santurtziko Udalaren adinekoentzako eguneko arreta-zerbitzua eta eguneko zentroa

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 158_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/09/06
  • Esleitzailea: Santurtziko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Pleguak. Langileen subrogazioa: langileen subrogazio-betebeharrari buruzko informazioa emateko betebeharraren norainokoa; botere esleitzailea bitartekari hutsa da, eta ezin da eskatu informazioaren egiazkotasuna berrestea; botere adjudikatzailearen betebehar bakarra aurreko kontratistari informazioa eskatzea da; baldintza-agiriak ez dira subrogatzeko betebeharraren iturri, eta hura ezartzen duten arauak edo hitzarmen kolektiboak eta eragindako langileak seinalatzera mugatzen dira; KEAOren ebazpenak ezin die arau edo hitzarmen horiei eragin, eta ezin ditu langileen eskubideak handitu; botere adjudikatzailearen diskrezionalitatea kontratu-prestazioa gauzatzeko beharrezkoa den ordu-dedikazioa diseinatzeko; ez dago eskubiderik diseinu horrek subrogatutako langile guztiek zeregin berberetan eta baldintza beretan jarraitu ahal izateko. Ordainsari-berdintasuna ez betetzea; gai hori KEAOk eragin ezin duen arau edo hitzarmenek arautzen dute.