- SARSCOVS Antigenoak detektatzeko test azkarrez hornitzea Osakidetzako Diagnostiko Biologikoko sarea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuSARSCOVS Antigenoak detektatzeko test azkarrez hornitzea Osakidetzako Diagnostiko Biologikoko sarea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 168_2022
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2022/10/31
- Esleitzailea: Osakidetza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Legitimazio aktiboa: lizitatzaile baztertuak du, izaera irmorik gabe, bere uziaren arrakastatik onura efektibo bat eratortzen bada, doktrina orokorra. Preskripzio teknikoak: ezin da lizitatzailea baztertu bere eskaintzak preskripzioren bat berariaz aipatzen edo egiaztatzen ez duelako, baldin eta egiaztapen hori ez bada eskatzen baldintza-agirietan, esleipen-irizpideak ebaluatzeko beharrezko dokumentazioarekin alderatuta. Ebazpenaren ondorioak: lizitazioa ezereztea, ezin da jarduketen atzeraeragina gauzatu, jada ezinezkoa baita balio-iritziaren mende dauden esleipen-irizpideen eta formula bidez ebaluatu behar direnen balorazio bereizia egitea; ez da urratzen kongruentzia-printzipioa (ezereztea ez dator uzitik, esleipen-prozeduraren legezko konfiguraziotik baizik), eta ez dago "reformatio in peius" (errekurtsogilea esleipendun ez den lizitatzaile izatetik balizko lizitazio berri batean eskaintza bat aurkeztu ahal izatera igaro da).


