- AMEIko Histopatologia Laborategiak eta Auzitegiko Klinika erreaktibo orokorrez eta materialez hornitzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuAMEIko Histopatologia Laborategiak eta Auzitegiko Klinika erreaktibo orokorrez eta materialez hornitzea
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 168_2024
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2024/09/18
- Esleitzailea: Eusko Jaurlaritza
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipenari uko egitea. Aurkaratu daitekeen egintza: kontratua esleitzeari uko egitea aurkaratu daitekeen egintza da, nahiz eta SPKLn berariaz aipatu ez. Atzera egitea edo kontratua esleitzeari uko egitea: doktrina orokorra; "uko" kalifikazio juridikoak ez du garrantzirik, uko egiteko baldintzak betetzen direlako; balio-judizioari lotutako esleipen-irizpideak eta formula bidez ebaluatu beharrekoak bereizita baloratzeko araua urratzea, aurkaratutako egintza oinarritzeko behar bezala egiaztatutako arau-haustea; atzera egitea Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legean oro har aurreikusitako ofiziozko berrikuspenaren ordezko berariazko erremedio bat da; ebazpena formalizatu aurretik eman da, eta ez da garrantzitsua botere esleitzailea legezko arau-hausteaz ohartzea errekurtso bat dela-eta. Kalte-ordaina eskatu du errekurtsogileak, zerbitzuaren esleipenduna dela uste duelako. OARC/KEAOk ez du ondare-erantzukizuneko espediente bat hasteko eskumenik, pleguetan ez dago aurreikuspenik, errekurtsogileak botere esleitzailearengana jo behar du dagokion administrazio-prozedura eskatzeko. Probaldia: ez da bidezkoa.


