- Erandio Elizateko Udalaren ardurapeko eraikinak, lokalak eta aretoak garbitzeko eta higienizatzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuErandio Elizateko Udalaren ardurapeko eraikinak, lokalak eta aretoak garbitzeko eta higienizatzeko zerbitzua
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 16_2019
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2019/01/21
- Esleitzailea: Erandioko Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Adjudikazioa. Legitimazio aktiboa: errekurtsogilearena ezin da ukatu bere eskariak aurkaratutako adjudikaziodunari egozten dizkion akats berdinak dituela argudiatuta Formulen bidezko balioztatzearen mende dauden adjudikazio-irizpideak, aplikazio egokia, proposamen bat ezin da baztertu unitate-prezio bati Gizarte-Segurantzan kostu txikia edo nulua egozteagatik, pleguek aurreikusten ez dutenean; eskaintzan ez dago anormaltasunik edo desproportziorik, ezta lan- edo gizarte-betebeharrak ez betetzeko arriskurik ere. Froga eskatzea: ez da ageri frogatu nahi denaren alderdirik, ezta frogaren helbururik ere. Errekurtso-bidean dagoen espedientea eskuratzea: ezin da, errekurtsoa berme guztiekin jarri denean eta botere adjudikatzaileari lehenago eskuratzeko eskaririk egin zaionik ageri ez denean.


