- Udal estolderia sarearen garbiketa, ikuskatzea eta isurketen kontrola - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuUdal estolderia sarearen garbiketa, ikuskatzea eta isurketen kontrola
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 174_2025
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2025/11/12
- Esleitzailea: Donostia-San Sebastiango Udala
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Legitimazio aktiboa: esleipen-prozeduran Aldi Baterako Enpresa Elkarte (ABEE) gisa parte hartu zuten enpresek dute (baita banaka ere), eta ez da beharrezkoa proposamenean izendatutako ABEEko ordezkari bakarraren jarduna, "pro actione" printzipioa. Espedientea errekurtso-bidean eskuratzea: doktrina orokorra; ez dago defentsa-gabeziarik, errekurtsogileak errekurtso oinarridun bat egiteko beharrezko dokumentazioa eskuratu du, errekurtsogilea eta aurkaratutako esleipenduna bat datoz beren eskaintzaren alderdi berberak isilpekotzat adieraztean. Preskripzio teknikoak: doktrina orokorra; ez da egiaztatu preskripzio teknikoak betetzen ez direnik; eskaintza aurkezteak baldintza-agiriei men egitea dakar; ez dago behartuta eskaintzak kontratua gauzatzeko eskatzen den preskripzio bakoitza zehaztera; baztertzeko arrazoiak argia, zehatza eta proportzionatua izan behar du. Balorazio bereizia: doktrina orokorra; ez dago balorazio bereiziaren urraketa formalik, ez materialik.


