Euskadi.eus
  • Acuerdo marco para el suministro de productos y equipamiento necesarios para la realización de sesiones de hemodiálisis de la Osi Barrualde-Galdakao Esi - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Acuerdo marco para el suministro de productos y equipamiento necesarios para la realización de sesiones de hemodiálisis de la Osi Barrualde-Galdakao Esi

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 175_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/12/12
  • Esleitzailea: Osakidetza

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baldintza-agiriak. Legitimazio aktiboa; Euskadiko Kontratazio Plataformaren bidez deialdia eskuratu duen enpresak ez du halako legitimaziorik Sektore Publikoaren Kontratazio Plataformako publizitaterik eza aurkaratzeko. Eskaintzak aurkezteko epea; iragarkian eta baldintza-agirietan ezarritako epeak ez du betetzen legezko gutxienekoa, azkeneko eguna ez delako osorik zenbatzen. Preskripzio teknikoak: ezin dute gutxi gorabeherakoak izan, haiei estu ez lotzeak beti izan behar baitu kanpoan uzteko arrazoi; errekurtsogileari dagokio preskripzio teknikoen izaera diskriminatzailea frogatzea, Sektore Publikoko Kontratuen Legeak ez du eskatzen preskripzio tekniko guztiak espedientean zehatz-mehatz justifikatzeko; Sektore Publikoko Kontratuen Legeak preskripzio teknikoak zehazteko hainbat modu onartzen ditu eta ez du haien artean lehentasunik ezartzen. Kontratua sortatan banatzea; sortatan banatzeko irizpideak finkatzeko diskrezionalitate teknikoa, ez da egiaztatu aukeratutako banaketa-irizpidea arbitrarioa edo diskriminatzailea denik, kontratu bakar batean hainbat prestazio batzea eta horren iruzurrezko izaera frogatuta ez egotea. Adjudikazio-irizpideak: ez dira agertu behar preskripzio teknikoen agirian; baldintza-agirien idazkuntza nahasgarria eta kontrajarria da, gardentasun-printzipioa; ez da nahitaezkoa balio-iritziaren mendean dauden adjudikazio-irizpideen deskribapenean haiek aplikatzeko erabiliko den balioespen-metodoa jasotzea; prezioa balioesteko formula ez da argia adjudikazio-irizpide gisa eta ezin da automatikoki aplikatu; hautatutako formula justifikatzeko premia. Lizitazioa ezereztea.