Euskadi.eus
  • FITUR-en Euskadiko stand-a kontratatzea eta estatuko eta nazioarteko gainerako azoketara egokitzea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

FITUR-en Euskadiko stand-a kontratatzea eta estatuko eta nazioarteko gainerako azoketara egokitzea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 178_2022
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2022/11/15
  • Esleitzailea: Basquetour- Turismoaren Euskal Agentzia- Agencia Vasca de Turismo, S.A.

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Esleipena. Kontratatzeko debeku batean oinarritutako baztertze-arrazoia; epai horrek lizitatzaile baten legezko ordezkaria kondenatzen du iruzur bidezko konkurtsoan prebarikazio administratiboa egiteagatik; "Administrazio Publikoaren eremuko ustelkeria-delitua"; kontratatzeko desgaitzeko zigor erantsia, haren norainokoari eta iraupenari buruzko berariazko erabakirik hartu gabe; kondena eskaintzak aurkezteko epea hasi baino lehen iraungi da, eta ez da tramiterik bideratu haren iraupena eta irismena zehazteko; ez dago kontratu exekutiboa egiteko debekurik. EKAB: EKABaren balioa eta irismena; kontratatzeko debekua, lizitatzaileak errealitatearekin bat ez datorren erantzukizunpeko adierazpen bat egiten duenean; operadore ekonomikoa, esleipen-prozeduran eragiten duen informazio engainagarria zabarkeriaz ematen duena; lizitatzailean ez zegoen kontratatzeko inolako debekurik; ez dago faltsutzerik, eta, egongo balitz ere, ez luke garrantzirik izango prozedurarako; proportzionaltasun-printzipioa eskubideak mugatzen dituzten neurriak aplikatzean; neurri zuzentzaileak, lizitatzailearen fidagarritasuna berrezartzen dutenak, nahiz eta eragiten dion bazterketa-arrazoi bat egon.