Euskadi.eus
  • Liburutegi-sarearen zerbitzua ematea - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Liburutegi-sarearen zerbitzua ematea

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 179_2024
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2024/10/04
  • Esleitzailea: Vitoria-Gasteizko Udala

Laburpena

Baztertzea. Pleguen aurkako zeharkako errekurtsoa; doktrina orokorra; ez dago legezkotasun-akats bat duen klausula ilun edo anbiguo bat, zeinaren izaera kaltegarria esleipenean bakarrik hauteman ahal izan den; esleipen-irizpideak argiak eta gardenak dira, eta aurreikusteko modukoak; ez dago argibiderik eskatzerik; esleipenari dagokionez, ezin da alegatu balio-judizioari lotutako irizpideek formulari lotutakoek edo esleipen-irizpideen hautaketari lotutakoek baino ponderazio handiagoa dutela; errekurtsogileak errekurtso oinarriduna egin ahal izan du, eta ez dago defentsa-gabeziarik; irizpidearen justifikazioa idazketaren ondoriozkoa da; Adituen Batzordearen osaera pleguetan ageri zen, eta aurkaratu ahal izan zen, toki-esparruko Adituen Batzordearen berezitasunak. Atalase baztertzailea duten esleipen-irizpideak: doktrina orokorra; motibazioa eta diskrezionalitate teknikoa, diskrezionalitate teknikoaren erabilera zuzena; botere esleitzailea ez dago lotuta aurreko esleipen-prozeduren aurrekariekin; errekurtsogileak ezin du lortu gardentasun-printzipioak lizitatzaile arduratsuari bakarrik ematen dion babesa. Ausarkeria edo asmo txarra errekurtsoa jartzean: ez da bidezkoa, errekurtsoak ez duelako argudio juridikorik.