- Azpiegitura informatikoaren eta teknologikoaren it gobernu-zerbitzuak, mantentze-lanak eta kudeaketa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Dokumentazio juridikoa
InprimatuAzpiegitura informatikoaren eta teknologikoaren it gobernu-zerbitzuak, mantentze-lanak eta kudeaketa
Identifikazioa
- Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
- Ebazpen zk.: 181_2020
- Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
- Ebazpen-data: 2020/12/18
- Esleitzailea: Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B
Gaikako eremua
- Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
- Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak
Testu legala
Laburpena
Esleipena. Eskaintzaren balorazio bereizia eta isilpekoa: ez dago arau-hausterik kaudimenari buruzko datuak sartzen direnean balio-judizioari lotutako esleipen-irizpideei buruzko gutun-azalean. Motibazioa eta diskrezionalitatea: irizpidearen funts araututik aldentzen den ebaluazioa, inolako azalpenik gabe emandako puntuazioa. Ebazpenaren ondorioak: ezin da KEAOk botere esleitzailea ordeztu irizpide diskrezionalen aplikazioan, ezin delako irizpide horien aplikazio alternatibo unibokoa eskaini; ezin da atzeraeraginik egin, jada ezinezkoa delako esleipen-irizpideen balorazio bereizia, kongruentzia-printzipioa, "Reformatio in peius".


