Euskadi.eus
  • Elgoibarko udal lorategiak eta berdeguneak mantentzeko zerbitzua - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Dokumentazio juridikoa

Inprimatu

Elgoibarko udal lorategiak eta berdeguneak mantentzeko zerbitzua

Identifikazioa

  • Dokumentu-mota : Resolucion_oarc
  • Ebazpen zk.: 186_2018
  • Organo egilea: Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa
  • Ebazpen-data:  2018/12/27
  • Esleitzailea: Elgoibarko Udala

Gaikako eremua

  • Gaia: Gobernua eta herri administrazioa
  • Azpigaia: Sektore publikoko kontratuak

Laburpena

Baldintza-agiriak. Kontratuaren xedeak hainbat prestazio biltzea; botere adjudikatzailearen diskrezionaltasuna, ez da egiaztatu iruzur egiteko asmorik edo asmo arbitrariorik. Adjudikazio-irizpideak: baldintza-agiriek pisu handiagoa ematen diete formulen bidez ebalua daitezkeen irizpideei, bermatuta dago halako irizpideak eta balio-iritziaren mende dauden irizpideak bereiz balioetsiko direla; balio-tartearen bidez behar bezala haztatutako irizpidea; ez da beharrezkoa balio-iritziaren mende dauden irizpideak balioesteko araua ezartzea; kontratuaren xedeari lotuta dagoen bigarren mailako prestazio bati buruzko irizpidea; adjudikazio-irizpide zehaztugabeak, kontratuaren adjudikazio arbitrarioa ahalbidetzen dutenak, gardentasun-printzipioa; adjudikazio-irizpideek prestazioaren aurreko adjudikaziodunari mesede egiten diote, neurriz kanpo eta justifikaziorik gabe; formulen mendeko adjudikazio-irizpidea, ez da existitzen salatutako zehaztugabetasuna; gizonen eta emakumeen berdintasunerako plana, ez dagokio ez delako esan zer lotura duen kontratuaren xedearekin, enpresaren antolamendu orokorrari egiten dio erreferentzia. Lizitazioa ezereztea.